Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Aitzinean kultur diseinuaren ardura dutenkromosomak izanen dira. Hauetan ere ihes egin dugu eredu fisikotik. Eraikibehar duguna kultura da, ez hormak.
‎Eta, bat batean, hutsune handi baterat zabaldu zitzaizkidan bortz zentzuen leihoak, bortzak baterat, eta bihotzak ez ezik buruak ere ihes egin zidan hutsune hartarik, kordea galtzen nuela.
‎" Zer erran nahi duzu horrekin, jaun Joanes, katolikoen eta protestanten artean alderik ez dagoela...?", baina erran hura nik ezin garbiago aditu banion ere, gainerakoek ez dut uste, zeren, osabak bere solasa akabatu eta aita Bartolomek bereari ekin orduko, hasi baitzen aita irriz, jarraitu zitzaizkion bertze jauntxo guztiak bide beretik, eta guztiak aritu ziren irriz, lekat ama, zeinak xuxendu baitzion osaba Joanikoti behako hotz hura, bere etsaigoaren erakusgarri, erran nahi balio bezala: " Gaur ere ihes egin duzu tranpatik, baina egunen batean..."
‎alferrik, zeren utzi bezala ediren bainuen etxea. Ordea, sinesten hasia nintzenean ezen biak ere ihes eginak zirela, morroi bat hurbildu zitzaidan, erranez ezen, osaba Joanikoten manuz, urroztarren bordarat joan behar genuela.
2002
‎Kartagotarren herribatzara hurbilduko ote da bada jakintsua, non sedizioa egunerokoa den eta onenentzat ere askatasuna etsai, non justizia eta ongia berdin irainduak diren, arerioen aurkako krudeltasuna basatia den, are eta bertakoen aurkakoa ere? Hemendik ere ihes egingo du. Denak banan banan aztertu nahi izango banitu ez nuke bat ere aurkituko jakintsua jasateko gai litzatekeenik, edota jakintsuak jasan ahal izango lukeenik.
2003
‎Eta ez denak. Mutilen batek ere ihes egin zuen. Gerrara!
‎labainduta ere ihes egin ezin zuten besoak,
2004
‎Ahaztu egin zait esatea. Koldok ere ihes egin omen du presondegitik, eta lehentxoago ikusi omen dutela esan dute, bere etxerantz doalarik. Libre utzi dutela ere entzun dut baina...
‎E? Niri ere ihes egin dit!
2005
‎Honela doaz, Hitlerrren morroi finak auzoko etxe guztiak ustiatu nahian. Gure plana ere hankaz gora ipini dute, baina oraindik ere ihes egiteko asmoa dugu, gu ez baikara erraz utziko etsaiaren esku zikinek harrapa gaitzaten. Geure etxeko atea kolpatu dute jada.
‎Garbigailuaren gainean dagoen toallentzako esekitokia berogailua ere badela ohartu da, eta gainera Madokak piztuta utzi dio, dutxatik irteterakoan toalla bero topa dezan. Neskari, antza, ez dio detaile bakar batek ere ihes egiten.
‎ausarta, borrokalaria, heroi gazte bat..., eta ez kuraki bat. Baina neskak nire jarduna ebakitzeaz batera, inspirazioak ere ihes egin zidan.
‎Hango hanka hotsa! Ni neu ere ihes egiteko lekurik txarrenean nengoen, atakatik gertu baitzen motor hotsa. Lasterka abiatu nintzen, itsu; lurrera eroria zen norbaiten bizkarrean ipini nuen hanka, eta estropezuka jarraitu nuen, baina ez nintzen jausi.
‎Gizakiak, egiaz, bere hizkuntzatik alde egiten du: bera gehiago da, berez, berak hitzetan ahoska dezakeena baino; hala ere, hitzetan hartu eta finkatu behar du espiritu iheslaria edota hitzak sostengu bezala erabili behar ditu hauetatik ere ihes egiteko. Hizkuntza ezberdinak ez dira gauza baten hainbat deitura, baizik eta gauza beraren ikuskera ezberdinak.
2006
‎Ama begira geratu zaio une batez, baina jarraian galdu egin da haren begirada gela zuriaren espazioan eta, haren begiradarekin batera, Nereak ere zerbait galdu duela sentitu du. Berari ere ihes egin diola zerbaitek. Urak atzamar artetik egiten duen moduan.
2007
‎Ezertxok ere ihes egiten ez duena, egia borobila dea?
‎Hortik, agian, ohi baino handiagoak igandeetan. Dena dela, kezkatuta omen daude Suediako goikoak, jendeak orain, furgonetak, autobusak eta ferryak hartu eta Estoniara, Danimarkara edo Alemaniara ere ihes egiten baitu, botilaz karga karga itzultzeko. Badirudi alkoholaren prezioak jaistea eztabaidatzekotan direla parlamentuan.
‎Aitzinean kulturdiseinuaren ardura duten kromosomak izanen dira. Horietan ere ihes egin beharkodugu eredu fisikotik. Eraiki behar duguna kultura da, ez hormak.
2008
‎Banan banan pasa ditugu kale osoko etxebizi tzak. Susmorik txikienak ere ihes egin du. Inork ez du bere etxea galdeketa toki bihurtu nahi.
‎305). Garaiko kartzelak ez bide ziren oso ziurrak, Tolosakotik ere ihes egin baitzuen Iturbek, eta berriz Mutrikukotik, oraingoan horman zulo bat eginda331 Mallabian harrapatu zuten azkenean, eta oraingo honetan Motako Gazteluan sartu zuten, Donostian, hamar urteko kartzela zigorra betetzeko Filipinetara noiz bidaliko zain. Horixe dugu bandolero ermuarrari buruzko azken aztarna.
‎Beste aldagai batzuk ere ikusten ditu: . Txapelketek daukaten eragina gaur egun; nahi izatea plazetan kantatzea, bertsolari bat baino gehiago daude ez dutenak indar hori egiten plazetan kantatzeko; eta, gero, mila faktore daude guri ere ihes egiten dizkigutenak. Bertsoa ez da bakarrik testua, komunikatzen duzuna da, eta askotan ez dakizu antolatzaile horri esan diozuna zer den berak zu aukeratu izateko?.
‎Saiatu naiz. Ibonenek ere ihes egin didate. Kokots parean paratu dut soa.
2009
‎Jubilatu batek bazkaldu ez lituzkeenak bazkaldu ostean, koipe gehiegi?, azkar alde egin zuen eta ia segurutzat jo nuen berriro ere ihes egin zidala, baina ia horrek etxean eduki ninduen, ordu bata eta erdietan kafe bat hartzera jaitsi nintzen etxe azpiko tabernara, hamar minutu, ordu biak arte.
‎Gerra amaieran salatua izan da bere ideia eta jokaerengatik, eta bere burua zuritzeko, Satisfacción? a los cargos que se le hacen sobre la conducta que ha tenido desde la última invasión del exército Francés en la Provincia de Guipúzcoa, 1797, 155 orriko liburua kaleratu du Baionan, berak ere ihes egin behar izan baitu Iparraldera. Inkisizioak izkribua gogor epaitu eta kondenatu badu, Lazkanok ostera defendatu ditu bere tesiak Papel en que se demuestra por la razón, que no es de fe que el matrimonio sea un sacramento de la Ley Evangélica, 1801, argitaratuz.
‎Baina, harria itsasora bota ondoren, antxoak harrapatzeko balio zuenak beste arrain handiagoentzako ere balioko ote zuen pentsatzen jarri nintzen. Marrazoek ere ihes egiten al zuten. Sortzen al zuten ardorarik?
‎Isidrok egun hartan eskua baino zerbait gehiago galdu zuela pentsatu izan dut beti. Istripu hura gertatu zitzaionetik maitasuna emateko ahalmenak ere ihes egin ziola. Ordura arte amesteko zuen joera, hegan egiteko zuen abilezia, denak joan zitzaizkion eskuineko eskuarekin batera.
‎–Beldur nintzen zuk ere ihes egin ote zenidan.
‎HIRU gazteen begiradak ikusiko ditugu. KARri ez dio batek ere ihes egingo.
‎Produktu ekologikoek, naturalek edo sasoikoek, aukera emango diete amari eta haurrari ingurumena errespetatzen duen dieta osasungarriagoa egiteko. Substantzia toxikoak edo poluitzaileak dituzten lekuetatik ere ihes egin litzateke. Amak ez luke erretzeari utzi behar, baizik eta erretzen den tokietan.
‎Tokian tokiko agintariak exodoaz ere mintzatzen ari dira, eta bereziki haurren egoerarekin daude kezkatuta. Nasir Jamal ere ihes egitekotan da: –Mortero batek nire etxea zulatu du; zorionez, bizirik atera gara, baina hau ez da bizitzeko tokia?.
‎Ihes egitea lortu zuen, ordea, eta AEBetan erbesteratu zen. Han ere atxilo hartu zuten, baina beste behin ere ihes egitea lortu zuen, Boli Kostara lehenik eta Libiara gero.
‎Iturriotzen emandako kolpe baten ostean harrapatu zuen Jose Ignacio Gamonek, Irungo errota batean. Errenteriako kartzelan sartu zuten, baina handik ere ihes egin zuen. Heriotza zigorrera kondenatu zuten 1803an, nahiz eta ihes eginda zegoen.
‎Esan nizun bezala, atzo ere amumarenera joateko asmoarekin irten nintzen kalera. Beste behin ere ihes egin, eta amuma bisitatzera joan beharrean zeu bisitatzera joan nintzen. Bat bateko erabakia izan zen, eta, gertatutakoak gertatu arren, ez naiz damutzen egindakoaz.
2010
‎Capak, Gerda Tarok eta David Seymourrek ateratako argazkien negatiboak ziren, hiru kutxatan gordeta. Laguntzailea ere judua zen, baina, eta horrek ere ihes egin behar izan zuen, maleta Mexikoko diplomaziaren bulego batean utzita. Francisco Aguilar jeneral mexikarraren ondorengoek aurkitu zuten azkenik eta, bidean hainbat geldialdi egin eta gero, New Yorkeko International Center of Photographyra iritsi zen maleta.
‎NARRATZAILEA: (OFF) Izarren bizitza hain da bortitza eta ikaragarria ze, irudimenari ere ihes egiten dio. Eta gure Eguzkia, gertuen dugun izarra, ez da salbuespena.
‎«Zenbait aberkideren babesean, beraien arteanGarai, gure betiko helburu sozial kristauen aldeko borrokari ekin genion», idatzizuen Calixtok. Baina Markinako jeltzaleon mugimenduak laster sumatu zituztenhauen etsaiek eta, Calixtoren lehengusua eta «lehen liberal beltza eta orain faltsuenburuzagia» zen arerioetariko Cecilio Bustinduiren eraginez berriz ere ihes egin beharra izan zuen. Oraingoan Pasai San Pedroko Luzuriaga tailerra aukeratu zuelarikbabes eta lan-leku.
‎Egun haiek guztiak izan ziren ikaragarriak. Partida hasi aurretik, tunelean nengoela malkoren batek ere ihes egin zidan, urtebete lehenago non nengoen gomutatu eta ni kopako finalean nengoela sinetsi ezinik.
‎Vatikanoak dei egin zion eta, kostata bada ere, Erromara itzuli zen Milingo, baina ez luzerako. Hilabete batzuk igaro ondoren, berriz ere ihes egin zuen Ipar Amerikara. Baina hori izan zen azkena eta delako excomunio latae sententziaeren bidez, elizatik kanpo geratu zen.
‎Ez du beharrezko ikusten. Hurbil ikusten dituen pentsalarietan ere honelako kezka metafisikoak barruntatzen dituenean, haiengandik ere ihes egiten du. Liberalak izan arren, I. Kant eta J. S. Mill gizakiaren definizio zehatzegi batetik abiatzen direla uste du Rawlsek.
‎" Hire semeak ihes egiteko joera handia zeukak. Koronelari zaldia erregalatu nahi izan genionean ere ihes egin zian"." Barre egin genuen biok. " Ez dira oso gozo joan bazkaltzera, David.
‎Argentinan gertatutako azken diktadura militarrean() erbestera alde egin behar izan zuten hainbat milaka erbesteratuetako bat da. Lehenik eta behin, Suediara jo zuen otsailean iritsi zen hara, eta, azkenik, Mexikora, baina handik ere ihes egin behar izan zuen.
2011
‎Azaroan, Iruñearen aurrean, abangoardiako erasoetan ikusiko dugu. Porrotaren ondoren, iparralderantz erretiratzean, Amaiurko gotorlekuaren setio gaztelarra apurtuko du, berehala ostera ere ihes egin behar izateko.
‎Hala ere, dagoeneko badakigu zenbait elementuk modu masiboan egin dutela ihes, iodo 131k esaterako, zeinak zortzi eguneko epea izaten duen erdidegradatzeko, eta zesio 137k ere ihes egin du, zeinak hogeita hamar urte behar dituen.
‎Urteak ziren horrelako baten peskizan nenbilela, katuaren egonarriaz, egon ere; eta oso garbi nuen ni ez ninduela erreparo etiko desgaraiko batek atzeraraziko?: zuzendariaren bulegora sartzerako entzunak nituen oihuak, eta atea zabaldu orduko Goikoetxeari antzeman nion begitarteak argi iragarri zidan huraxe nuela jauzi egiteko abagunea, sagua nora ezean, huraxe izaki salto egin eta harrapatzeko unea?, eta ezin niola inola ere ihes egiten utzi. Zuzendariak egin beharrekoa azaldu zidanean, berriz, eginerraza iruditu zitzaidan, eta ulergaitzak Goikoetxeak jarritako trabak:
‎Egonaldi osoa etzaleku txiroetan eman eta gero, berebiziko aukera ikusi huen, hiriburuan geratzen zitzaizkinan atseden egunak izara goxoen artean pasatzeko, aire girotuaren freskuran, zuen modukoak inoizka ozta gosaltzera baino sartzen ez zineten hotel dotore haietako batean. Gainera, zer demontre, Antonio planta ederreko mutila zunan, heu baino urte batzuk gazteagoa, eta, hire txikitako lagun Estherrek zioen bezala, ez zeundeten ja onenetik aukeratzen hasteko, deskuidatuz gero exkaxenak ere ihes egingo zizuen-eta muturren aurretik. Aitortuko dun, halere, hasieran ez hintzaiola erabat zabaldu mutil hari, zer gura duten eta nora doazen horren argi dutenen aurrean uzkur egitekoa haiz-eta, heurez.
‎harriek ere ihes egin nahi luketen tokian.
‎Baina fikziozko egoera horretan gutun luze luzea idazten duen ama batengan espero al daiteke eramapenez eta gorabeherarik gabeko ariera asaldaezin hori? Ez al dio behin ere ihes egingo amaren eta alabaren arteko harremana eten izanaren arrazoiak. Obsesiboa luke horrek bere berbaroan, ezta?
‎UXUE. Zer, gaur ere ihes egin behar duzu?
‎Apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten egunean (Atxaga, 2007), soldadu errepublikarrek Markinako Frontea utzi zuten (Alvarez, 2007: 69), eta ihesari ekin zioten. Soldaduekin batera, hainbat markinarrek eta xemeindarrek ere ihes egin zuten militar matxinatuen eta tradizionalisten mendekuaren beldurrez (Onaindia, 1980). Herritarrek Gipuzkoan gertatutako abertzale, euskaltzale eta ezkertiarren fusilatzeen berri zuten, eta 135 pertsona inguruk ihes egin zuten soldadu frankistak sartu baino lehen.
‎Arthur-en existentzia gidatu zuen goiburu nagusia ahal den gutxiena desiratzea eta ahal den gehiena ezagutzea izan zen; nahimena kontsideratzen baitzuen gizakiaren alderik arruntena eta zekenena (Schopenhauer, 2009). Baina, besteen eskaerei ez ezik, bere barneko berekoikeriari ere ihes egin behar dio gizakiak. Uko egin behar die atsegina bilatzera daramaten desirei.
‎Filosofia horren arabera, nahimena da besteekin batzen gaituen esentzia, eta errepresentazioa da besteengandik bereizi eta banako bihurtzen gaituena. Errepresentazio zatitzaileei ihes egin behar die gizakiak, baina nahimen berekoiaren kateetatik ere ihes egin behar du. Nahimenaren kateetatik ihes egiteko arteaz gozatzen eta besteen tokian jartzen ikasi behar du.
‎–Berak ere ihes egin nahi zuelako: Mezulariari lagundu.
‎Hantxe eserita zegoen musulmanen buruzagia, bere soldaduek ongi ikusteko moduan. Inguruan hiru soldadu lerro zituen, hankak izterreraino lurrean sartuak zituztela eta elkarri katez lotuak zeudela, inola ere ihes egiterik izan ez zezaten. Hauen aurrean zaldun talde handia zegoen, ongi armaturik, eta ezker eskuin oinezko soldaduak, ezin konta ahala.
2012
‎Oso bidaldi ona egin genuen Brasilera, eta hogei bat egunen buruan iritsi ginen Bahia de Todos los Santos edo Santu Guztien itsasartera. Berriro ere ihes egin nuen bizitzaren egoera tamalgarrienetik, eta erabaki beharra neukan handik aurrera zer egingo nuen.
‎Mugarik Gabeko Pailazoak (PSF) hamar eguneko ikuskizun eta jarduera birari ekin dio apirilaren 24tik maiatzaren 3ra, Tunisiako Shousha errefuxiatu eremuan, Libiako mugatik 12 kilometrora. GKEak azaldu zuenez, ekimen honen helburua da haur eta helduei laguntzea mendian hilabete luzeak egoten zain, eta egun batzuetan ahaztea Libian zein errefuxiatuen jatorrizko herrialdeetan bizi izandako indarkeria esperientzia traumatikoak, “jazarpenagatik eta gerragatik ere ihes egin zutenak”. Shoushako Mugarik Gabeko Pailazoen jarduerak kanpalekua banatuta dagoen sektoreetako hainbat ikuskizunetan oinarrituko dira, eta, aldi berean, formatu txikiko jarduerak egingo dira txikienentzat, ACNURek “Haurrentzako gune seguruak” izenekoetan programatutako jardueren esparruan.
‎Aurrerantzean Parisko bakardadea bizi du, piztia ehizatua bezala sentitu bere burua, inorekin hitz egin gabe, bere itzalari ere ihes eginez, tristuraren azken hondoa ezagutu. Gogo beheraldia koilararekin gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko irentsi du, poesia eta horrelako luxuak burutik kentzeraino.
‎Aurpegia, bularra eta urdaila ahalik eta gehien hurbildu hanketara bederatzi. ...inoiz ireki ez hogeita hamaika nolako egonarria, zenbat ordutako lana, astia sobera izango zuten, ez irrati, ez Gara eta Berriarik, ez telebista, ez ordenagailu, zigor ziegan bezala, burkidearen iradokizunak nigan ustez betirako itzalita zegoen sugarra berpiztu du, eskuz ere idatz nezake, hamasei urte nituenean bezala berrogeita zazpi nola utzi nion literatura idazteari ihes egin al nion oraindik ere ihes egiten al diot zergatik ezin dut bukatu Pellot piratari buruzko eleberria duela hogeita bost urte sortu zitzaidan lehen aldiz berari buruzko nobela idazteko asmoa eta orain ilobak piratei buruzko ipuin bat idazteko eskatu zidalako idazten hasi eta ipuina izan behar zuena aurrena luzatu eta gero hondartu egin zait karenatzen daukadala esaten diot nire buruari itsas hiztegia alkaternatzen nabi... jarri gogoa jarreran nola duan ez konkortu bizkarrezurra oinak lurrarekin perpendikular eskuak oin azpiak helduz.
2013
‎Bi presok Tarragonako espetxetik ihes egitea lortu dute eta hirugarren preso bat ere ihes egiten saiatu da, nahiz eta azken hau Esquadra mossoek atxilotu egin duten.
‎Izan ere, zentralak eraistea prozesu osoaren parte txiki bat besterik ez da. Erronka erraldoia, denbora irudikatzeko giza gaitasunari ere ihes egiten diona, iraupen luzeko hondakin nuklearrak dira, besteak beste, agortutako erregaia. 100.000 urtez izango dira arriskutsuak ingurumenarentzat eta gizakiarentzat hondakin horiek.
‎Pentsa dezagun berriro ere arrain espezie bereko banako batzuetan eta bakoitzaren bizi estrategian. Ausartak hiltzeko arrisku handiagoa izanik ere, bizialdi labur horretan eme gehiago estal ditzake, ez baitu arrisku potentziala edozein dela ere ihes egiten. Iheskorra, aldiz, eme gutxiagorekin elkartuko da denbora tarte berdinean, baina, harraparietatik alde egiten duenez, haren bizi itxaropena luzeagoa da.
‎ALAIN. Bere lekuan egon ezkero, nik ere ihes egingo nuke.
‎Beltza omen da kolore guztiak bere baitan gordetzen dituen bakarra. Ez omen dio bakarrari ere ihes egiten uzten, ez kolore, ez pertsona. Baina telebistaren pantaila beltzetik irudiek ihes egitea lortzen dute, eta hor dago Irati, sofan, luze etzanda, mugitu gabe, ezerezari begira.
‎Otermin bera, beste asko bezala, zaurituta zihoan, bi gezik aurpegian jota, eta bezperan bala batek bularrean dezenteko zauria eginda. La Alamedara heldutakoan, eskualde hartako kapitainak eta bertako biztanle guztiek ere ihes egin zutela jakin zuten. Atsekabe handia sortu zion horrek gobernadoreari:
2014
‎Nik emakume burujabearen hitzaldia botata nion, dirua eman ere bai batzuetan, eta bera drogazale amorratua zen; zer dela eta neure burua engainatzen jarraitu? Ez zidan aurrera ateratzen lagunduko, ezin zuen, gehienez ere ihes egingo zuen eta ez zidan gehiago eskatuko. Hobe horrela.
‎Hurrengo egunean harrapazen dute, gordeleku zuen etxearen jabeak salatu ostean. Ondoren, Garellanoko kuartelera eramango dute, Bilbora, eta handik ere ihes egingo du, baina guardian zegoen soldadu batek ikusi, eta tiro batez zaurituta harrapatuko dute. Hainbat urte geroago, Segoviako kartzelatik ihes egingo dutenetako bat izango da.
‎Alta, kanpoan informazioa lortzeko prozesu luzean zebiltzan bitartean, behaketa isil baina disziplinatua burutu zuen Maddik espetxe barruan, eta, gisa hartan, Filipe eta bere kideek bestela ezagutuko ezinezko detaile baliosak lortu zituzten. Momentua iritsita, Maddik sasitar bihurtu eta borrokan segitzeko berak ere ihes egin nahi zuela esan zienean kideei, ezin izan zioten ezetzik esan. –Oso ausarta izan zen?, gogoratu du Filipek.
‎Bilobetako bat izan dut emakume hari buruzko albiste iturri nagusi; Severino Ornat, hain zuzen ere17 Gertukoei ere ihes egin die batzuetan, hondarrak behatz artean bezala, azken euskaldun haien oroitzapenak; eta aipatzekoa da Severinoren arrebak ez duela gogoan amonak euskaraz bazekien ala ez; arreba horren senarrak, aldiz, ez du dudarik egin eta bat etorri da koinatuarekin. Severinok ez du zalantzarik; amonak aise egiten zuen euskaraz.
2015
‎Bertatik ihes egin eta Ipar Euskal Herrira jo zuen, baina Gurseko kontzentrazio esparruan giltzapetu zuten berriro, Biarnon. Handik ere ihes egitea lortu zuen irundarrak, eta Baionan bizi izan zen errefuxiatu gisa, erresistentzian sartu eta hainbat ekintzatan parte hartu zuen arte.
‎Entrenatzailearen begiradari ez zion detailerik txikienak ere ihes egiten. Ez zitzaion ezer oharkabean pasatzen:
‎Ni ere ezkutatzen nintzen amaren bistatik. Eta nire lagunek ere ihes egiten zidaten. Zer trauskila den bizitza.
‎Une oso berezia zen. Hotzikarak izan nituen, eta egia esan, malko batek ere ihes egin zidan.254
‎Iparraldea, ordurako, ez zen leku segurua Hegoaldeko iheslarientzat, mundu gerra pairatu baitzuten. Erbesteko Euzko Jaurlaritza bera ere ez zegoen seguru Parisen, eta lehendakariak ere ihes egin behar izan zuen AEBetara, hirugarren etxera. Manuel Irujo arduratu zen Londrestik euskal gobernuaren eginkizunez, besteak beste, euskal informazio zerbitzuez, harik eta Agirre New Yorken kokatu eta espioitza lanok bideratzen hasi zen arte.
‎bezala, badira, ordea, hari ere ihes egiten dioten hainbat akats ortografi ko. Horietaz jabetuta, zuen
‎4 Askotako esperientzia dut, ez dagoela gauza hoberik hori baino, deabruek ihes egin dezaten berriro ez itzultzeko. Gurutzetik ere ihes egiten dute, baina berriro itzultzen dira. Handia izan behar du ur bedeinkatuaren indarrak.
‎Gainera, gero eta establezimendu gehiagok sartzen dute ingurumen irizpideak beren printzipioen artean. Egun horretan, babestutako naturgune batera ere ihes egin daiteke, baita Parke Nazional, Natural eta Biosferako Erreserbetara ere. Irakurri kontsumo ekologikoari buruzko artikulu gehiago.
‎Eta tintontzia buru gainean erori zitzaion Gorbatxov handia topatuko balu Lada Niva auto baten sabaian vodka edaten; edo egun agintean zegoen samurai ilehoria, tanke baten gainean xakera jolasten eta galtzen bazuen arerioari shashka batekin zintzurra mozten? Ikus ditzake Volvo autoak eta Scania kamioiak, limusinak, Renault Meganeak eta Xsara Picassoak, surfa egiten ari da guztien gainetik, olatuak hartzen ari da; kasu Merkeli, ez dio bakar batek ere ihes egiten. Eta berriro hegoalderantz jo eta Abkhazia harrapatuko balu, bere hondartza harritsuetan egunkari orrien gainean kartetan jolasten duten turistaz betea?
ere ihes egin du gure taldeari, Pery Irubetagoyena, 35/ 40 Donibane Lohizuneko parearen kontra, artekoen mailan. Hea Frantziako xalpelketan aurkitzen duten titulua!
2016
‎«Beldurra eragiten dit joera horrek. Etxetik alde egin dut; ez dut berriz ere ihes egin nahi».Horregatik, eta atzean utzi dutenarengatik, sendiaren baretasuna ez da erabatekoa. Alkheditarrak oso arduratuta daude Raqqan gertatzen ari denarekin; izan ere, anaia zaharrenak eta gainontzeko senideek han jarraitzen dute.
‎–Nik ere ihes eginen nuke museo honetatik, inspektore-ordeak tximiniaren gaineko argazki batzuk seinalatu zituen?. Familiaren erretratu bat dago hemen.
‎Berehala, gainerako guztiak ere txaloka hasten dira, miretsita. MARKEl hunkituta dago, malko batek ere ihes egin dio.
‎Zuzentzaile ortografikoa tresna baliagarria da ortografikoki zuzenak diren testuak idazteko. Ikusi bezala, badira, ordea, hari ere ihes egiten dioten hainbat akats ortografiko. Horietaz jabetuta, zuen argitasunaz egin ahal izango diozue aurre makinaren ezinari.
‎New York, San Frantzisko, Los Angeles eta Las Vegas dira guztiak eskuratzeko ezinbesteko geldialdiak. Safari Pokemon GO honek 13 egun ditu eta gida zabala du bidaiariei pokemon bat ere ihes egin ez diezaieten. Gidak guztiak ikusi diren puntuak, gimnasioak eta «poke geraleku» hurbilenak ditu.
2017
‎" [s] enar victoriar askorentzat, emazte gaixoa, zurbila, Jainkoaren eta gizartearen aurrean bere izaera garbia frogatzen zuen izakia zen." 151 Gabezia oro ukatuta, betetasun eta ahaltasun guztizkoen jabeak bailiran irudikatu nahi izan zuten gizon viktoriarrek beren burua. Juan Martinen modura, haiek ere ez zuten kastrazioa behar bezala barneratu, haiek ere ihes egiten zioten beren burua izaki gabetutzat hartzeko aukerari. Narzisismo horren erakusgarri deitoragarria da Rossettik bere emazte Elizabeth-ekin izandako jokaera.
‎Egia esan, hegemonia kontuetan pentsatzeko baino, EH Bilduk nahikoa zuen azken boto zauri mingarrietatik sendatzeko formulen bila jardutearekin. Elkarrekin Podemosek oraindik ere ihes egiten dio EH Bildurekin aldez aurretik ezer bateratu saltzeko aukerari; lehiakide izateaz gain, Podemoseko egoitza zentrala Madrilen izateak badu eraginik oraindik.
‎Et agricola eam terram plus amat, quae post spinas uberes fructus profert quam eam, quae numquam spinas habuit et numquam fertilem fructum producit. Kapitain batek estimatzenago du, gerlatik ihes egin ondoan, bihurturik, balentria handiak egiten dituen soldadua, behin ere ihesik egin ez duena eta balentriarik ere egiten ez duena baino. Halaber, laborari batek ere nahiago eta maiteago du anitz belar gaizto izan duen lurra eta gero haietatik garbitu ondoan fruitu anitz ekartzen duena, behin ere belar gaiztorik izan ez duena eta fruiturik ere ematen ez duena baino.
‎Kaleko mugimenduari begiratzen diot maiz, atsegin baitut behatze hutsa, helburu zehatzik gabe han behean zer gertatzen ari den ikustea. Denbora ia oharkabean joaten zait horrelakoetan, eta maiz pentsatu izan dut alferrik ere ihes egiten didala, baina joan den astean, behatze hutsarekin asko ikas daitekeela konturatu naiz. Askotariko ibilerak izaten ditu jendeak, eta ibiltzeko modu horietako bakoitzak zentzuren bat izan dezakeela otu zait.
‎Bulego txikian probintziako mapa zabala bere lekuan zen, mahaiaren atzeko paretan itsatsia. Familia argazki zilarrezko markoduna ere ihes egin gabe zegoen mahai gainetik. Aldiz, pilotako trofeo zahar batek betetzen zuen bi aste lehenago estatuburuaren argazkiak apaletan zuen tokia.
‎Haren azpian, Marta zutik dago, mugikorra eskuan. Arestiko kolore eskasak ere ihes egin dio aurpegitik, begi ondo eta guzti.
‎Berrogei urte barru gaur egungoaz hitz egiten dugunean gogoratuko ditugula horrelakoak ere. Berari ere ihes egin ziola halako batean zaplaztekoren batek. Ez emateko hainbeste garrantzi.
‎Galdera horixe egiten genion elkarri, hori bera geure buruari; ile multzo oparoak imajinatzen genituen, edozein momentutan arropa artetik ere ihes egingo zioten bizar sarriak, eta kantu bat ere erakutsi zigun orduan norbaitek, festaren batean gazte batzuei aditu ziena: –La Lole, la Lole, el conejo de la Lole?.
‎Egunek eta asteek aurrera egin dute, hilabeteren batek ere ihes egingo zigun konturatu gabe, eta Laurak baserrian jarraitzen du. Baratzeko lanak egiten saiatzen da, batzuetan zeozer landatu, garbitu edo jasotzea lortzen du.
‎Gainera, ikus daiteke ez gaudela kasu bakan baten aurrean, hilabete gutxi batzuk beranduago, 1884ko urriaren 21ean, Baionako beste notario bat, Augustin Tucoulat, zalantzarik gabe Dasconaguerreren ezaguna, antzeko egoeran akusatua delarik. Tucoulat ere ihes eginda ibiliko da.
‎Ez oraindik, bederen. Sekula santan negar malkorik isuri ez duten gizonkoteak amatxori deika oihu batean, zigorrak bizkarrean eragindako ezin konta ahala zaurietatik isurtzen zaien odolarekin batera bizitzak ere ihes egiten diela sentituz. 10 gizonen artean bortxatutako gizon emakumeak barrenak urratzen dizkietela sentiturik mesedez arren faborez jainkoarren geldi daitezela erregutzen dutenak.
‎Baina horiek ez dute maiz ikasleei egoki erantzuteko nahikoa baliabide. Gizartean dagoen elitismoak eta klasismoak ere, xenofobiarekin batera, azaltzen dute hein batean ikasle etorkin ugari eskola jakin batzuetan pilatuz joan direla, eta eskola horietatik familia autoktono ugarik ere ihes egin dutela etorkinik gabeko ikastetxeetara joateko (Barqum 2008). Ez gara luzatuko segregazioaren gaiaren inguruan; esango dugu soilik segregazioaren ondorioak ezagunak direla, Save the Children eta ELGE bezain desberdinak diren organismoek ere behin eta berriro aurkeztuak, besteak beste.
‎Begiek adierazten duten begirada, zeinahi dela ere euren izaera, igorpen hutsa da nigana. Nik nabaritzen dudana atzean adaxkak kraskatzen entzun eta berehala ez da norbait dagoela, baizik eta ahula naizela, zauri daitekeen gorputz bat dudala, leku bat okupatzen dudala eta ezin dudala inondik ere ihes egin babes gabe nagoen leku horretatik, hots, ikusia naizela. Horrela, lehenik eta behin, begirada bitartekari bat da nigandik nigana igortzen duena.
‎Alabaina, bere begirada begiratzailean, Bestearen presentziak nekez lagun dezake mundua sendotzen; alderantziz, mundukoa izateari uzten dio, niri munduak ihes egitea baitakar. Niri munduak ihes egiteak, ihesa erlatiboa denean eta objektu Besterantz gertatzen denean, objektibotasuna indartzen du; baina niri munduak ez ezik neuk ere ihes egiteak, ihesa absolutua denean eta nirea ez den askatasun baterantz gertatzen denean, nire ezagutzaren disoluzioa ekartzen du: mundua desintegratu egiten da ostera ere harago munduan integratzeko, baina desintegratze hori ez da emana, ezin dut ez ezagutu ezta pentsatu ere egin.
‎Gerrillariek kemen handia behar izaten zuten ondo prestaturiko eta hobeto armaturiko soldadu frantsesei aurre egiteko, jakin baitzekiten, frantsesek harrapatuz gero, bertan hilko zituztela. Gerrillariek arinak izan behar zuten, batez ere ihes egiteko gauzak okertzen zitzaizkienean. Horregatik, soldadu frantsesen aldean zama arinagoa eramaten zuten, 10 edo 15 kilokoa:
‎Irla horretan, Cienfuegos kapitain jeneralak Ramirez intendenteari igorritako eskutitzak erakusten duenez (1817/06/14), agintari espainolek Correari babesa, dirua (200 peso) eta ogibide bat (Trinidadeko gotorlekuko komandantea) eman zioten, Onisi egindako zerbitzuen ordainetan. Edonola ere, izarra laster itzali zitzaion Correa gazteari, eta Kubatik ere ihes egin behar izan zuen. Ipar Ameriketan eta Frantzian alderrai ibili eta gero, egindako traizioak ordain txarra izan zuen 50 bat urte zituela, erregek barkatzen baitzuen, baldin eta soilik soldadu gisa itzultzen bazen Espainiara.
‎Nori eta haiei gertatu behar, nonbait ez dago munduan inor gehiago bihotzekoak eman eta oroimena galtzeko. Landerrek ere ihes egin zuen –susmatu zion itzulpena eta testu atontzea bukatu ondoren Quertytik atera eta emandako paseoan sartu zitzaion kakalarria– “Lotua nago, Durangon”. Tarteak harritu zuen.
‎baina memoriak ere ihes egiten dit
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia