2015
|
|
15 Bada, zer izango litzateke, ene alabak, dagoeneko behaztopa hauetatik aske daudenak gu bezala eta oso barrura gazteluko beste egoitza sekretuetara sartu garenak, geure erruz berriro irtengo bagina iskanbila hauen artera, gure bekatuengatik pertsona askok egiten duten bezala, Jainkoak mesedeak eginik, beren erruz ezerez honetara botatzen badituzte? Hemen kanpo aldetik aske gaude; Jaunak nahi beza barru aldetik
|
ere
hala egon gaitezela eta aska gaitzala Berak. Ez zaitezte sar, ene alabak, besteen arazoetan.
|
|
4 Hemen irakatsi zidan Jaunak zein on handia den Beragatik neke eta jazarpenak eramatea; izan ere, Jainkoaren maitasuna eta beste gauza asko neure ariman hainbesteraino hazten ikusiz, harriturik nengoen; eta honek sufritzeko gogoa pizten zuen nigan. Beste pertsonek, ordea, lotsa lotsa eginda nengoela uste zuten, eta egon
|
ere
hala egongo nintzen, Jaunak hain mesede handiaz erabateko laguntza eman ez balit.
|
|
Egun gutxi igaro ohi zitzaizkidan otoitzaldi luzerik izan gabe, oso gaizki edo zeregin askotan ibili ezik. Gaizki nengoenean, hobeki nengoen Jainkoarekin; nirekin harremanetan zirenak
|
ere
hala egon zitezen ahalegintzen nintzen, eta hala eskatzen nion Jaunari; sarri hitz egiten nuen Hartaz.
|
|
2 Hobeki nago, Jainkoari eskerrak, eta kontsolaturik berorren agurgarritasunak
|
ere
hala dagoela esaten didalako. Zaindu bedi, Jainkoarren, eta ez edan, horrek kalte egiten diola baitaki.
|
|
Izan ere, harritzekoa izan aita Tostadok haiekin erabili duen laztasuna. Berrogeita hamar egun baino gehiago eduki dituzte meza entzutea eragotzirik, inor ikusi gabe eta orain
|
ere
hala daude, hiru hilabete igaro direnean?, mehatxu artean egunero esaten zuten eskumikatuak zeudela, Ávilako teologo guztiek, berriz, ez daudela. Izan ere, eskumikua etxekoa ez zena hautatzeagatik zen (orduan ez baitzuten esan nigatik ipintzen zutela), eta mojei ni etxekoa nintzela iruditu zitzaien, etxe horretan profesa egin eta bertan urte asko igaro nituelako, ez nintzela kanpokoa (bada, orain hara itzultzea nahi banu, ez nuela itzuli ezinik, han zegoelako nire dotea eta beste probintzia batekoa ez nintzelako), eta beste ama priore bat berretsi zuten gutxiengoaren botoez.
|
|
4 Hemen ikaragarrizko beroa egiten du, goiz honetan fresko samar badago ere, eta poztu naiz gaixoagatik, hor
|
ere
hala egongo baita. Esan Aguiar lizentziadunari, egunero hor sartzen bada ere gogor egiten baitzait bera ez ikustea, benetan poztu nintzela beraren gutunarekin; baina bera berriro hain arin idazteko aukerarik ez izateaz poztuko dela-eta, ez diot idazten, eta esan gauza bera ene Manso doktoreari, halaxe delako, eta eman beti nire goraintziak eta idatz diezadala bere osasunaren berri ematen, eta aita Mata maisuari gauza bera.
|
|
5 Bidean arrisku handiak izan ditugu, eguraldi oso txarra zelako eta errekak eta ibaiak beldurgarri zihoazelako. Niri, antza denez, kalte egin dit; izan ere, Valladolidetik hona eztarriko min txar batekin etorri naiz (eta orain
|
ere
hala nago), erremediotzat hainbat gauza eman badidate ere, ez baitzait guztiz kentzen. Hobeki nago, baina gauza mamurturik ezin dut jan.
|