Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎11 Erregea bere jauregian dago, eta haren erreinuan gerra asko eta gauza penagarri asko dira, baina horregatik ez du alde batera uzten bere lekua; hemen ere gauza bera, gainerako egoitzetan zalaparta ugari izan eta piztia pozoitsuak ibili eta zarata entzun arren, inor ez da sartzen han dagoen lekutik hura kenduko duenik; eta entzuten dituen gauzak ere, nolabaiteko samina ematen badiote ere, ez dira arima asaldatu eta hari bakea kentzekoak, grinak dagoeneko gaindituak daudelako, eta horrela beldur dira han sartzen, otzanago irtengo liratekeelako....
‎Hau da karitatea. Eta ahizpekin ere gauza bera, larria den zerbait denean; eta tentaldia ote den beldurrez kasurik ez egitea, tentaldia bera litzateke. Baina kontu handiz ibili behar da (deabruak atzipetu ez gaitzan) bata bestearekin ez erabiltzeko horrelakorik, deabruak hortik irabazi handia atera dezakeelako eta marmarrean aritzeko ohitura sortu; horretaz onerako izango zaionarekin soilik jardun, esana dudanez.
‎Hamabost egun baino gehiago ez zen hil zela. Hala ere, ardura hartu nuen Jainkoari haren alde eska ziezaioten eta nik neuk ere gauza bera egiteko; dena dela, ezin nuen egin ikusi ez banu egingo nukeen bezain gogotsu; izan ere, Jaunak hala erakusten didanean, gero Berari haren alde eskatu nahi izatea, iruditzen zait, ezinbestean, aberatsari limosna ematea bezala. Geroago jakin nuen, hemendik oso urruti hil baitzen, Jaunak eman zion heriotza oso eredugarriaren berri; guztiak harri eta zur utzi zituen, ezagueraz, negar malkoz eta apaltasunez hiltzen ikusirik.
‎Adimena eta oroimena: kapituluaren izenburuan, ordea, irudimena eta oroimena dio eta 5 eta 6 zenbakietan ere gauza bera. Dirudienez, ez du ulertzen ongi beste ahalmenen eta irudimenaren artean den aldea.
‎4 Jauna ia beti agertzen zitzaidan horrela berpiztua, eta Ostian ere gauza bera, batzuetan, atsekabe aldian nengoenean, adore emateko izan ezik, orduan zauriak erakusten baitzizkidan; noizbehinka gurutzean eta Baratzean agertzen zitzaidan; eta arantzazko koroaz, gutxitan; eta gurutzea eramaten ere noizbehinka, nire eta beste pertsona batzuen premietarako, diodanez?, baina beti haragi aintzatsuan.
‎Niri erruki handia eman zidan; eta Jainkoa hala iraintzen zela ikusteak penaz bete ninduen. Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza bera egin zezaten eskatuko niela, ni baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan pertsona bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
‎Benetan maite zuen, eta urte askoan eduki zuen, eta gero, heriotzako orduan eraman zezatela agindu zuen. Erretaula handia da; nik neure bizian ez dut hoberik ikusi (eta beste pertsona batzuk ere gauza bera diote). Aita frai Antonio Jesusenak, zaldun honen eskariz toki hartara joan eta imajina ikusi zuenean, hartaz guztiz zaleturik geratu zen, eta arrazoi handiaz, monasterioa hara aldatzea onartu zuen.
‎14 Etxeen jabeak, guk haiek erosteko gogoa genuela ohartu zirenean, haiekiko estimu handiagoa izaten hasi ziren, eta arrazoiz. Nik ikustera joan nahi nuen, eta hain iritzi txarra jasorik, inola ere ez nituzkeen erosi nahi, eta gurekin joan zirenei ere gauza bera iruditu zitzaien. Gero argi ikusi da deabruak asko egin zuela bere aldetik, gu hara joateak min ematen ziolako.
‎Jonas profetarena etortzen zitzaion gogora, Jainkoaren esana egin nahi ez zuelako gertatu zitzaiona; are gehiago, uste zuen zigortu egin zuela bera, bihotz bihotzez maite zuen iloba kenduz. Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa.
‎Espiritu Santua izan bedi beti berorrekin, amen. Ama prioreak idatzi dit esanez, zein ongi egin den guztia, eta beste pertsona batzuek ere gauza bera. Gure Jauna izan bedi betiko goretsia.
‎1 Jesus izan bedi berorren karitatearekin eta gorde biezat, amen, eta nik desiratzen diodan bezain santa egin beza. Benetan pozten naiz Jainkoari nire alde otoitz egiten diola esaten didanagatik, eta aita frai Gabrielek ere gauza bera idazten dit. Jainkoak nahi beza hori egitea ez ahaztea, ez baitakit maite nauen nik berori maite dudan adina; ez dakit aita frai Gabriel eta biok engainatuak ez ote gauzkan; horregatik, begiratu zer egiten duen.
‎3 Ikusten badu, esan biezaio ahizpa San Bartolomek goraintzi asko bidaltzen dizkiola eta poz handia hartu zuela haren agurgarritasuna berarekin gogoratu zelako; arren eskatzen diola beraren alde otoitz egiteko Jainkoari, berak, pobre eta ezereza izan arren, halaxe egiten baitu; eta berorren karitateari ere gauza bera eskatzen dio, eta ez utzi egin gabe zor dionagatik, oso maite baitu. Gera bedi Jainkoarekin, eta egin beza Haren Maiestateak oso santua.
‎2 Gomenda nazala berorrek Jainkoari, eta ez uste izan poz txikia ematen didanik halako alaba izateak, orain arte izan dudan eta beti izango dudanak, eta ez naiz ahaztuko Jainkoari gomendatzeaz eta ahizpek ere gauza bera egiten dute. Etxe honetako guztiek muin egiten diote berorri eskuetan, batez ere ama priore ordeak, berorri asko zor baitio.
‎Egunen batean bisita beza berorrek nire partetik beloa hartu berri duena, eta mintza bekio astiro astiro, eta eska biezaio Jaunari gomendatzeko ni eta Ordenako arazo hauek. Gure Jaunak santa handi egin dezala, eta baita Katalina andereari ere gauza bera opa diot; eman biezaio berorrek goraintziak nire partetik.
‎Hemengo bisitariak baimen eta eskumen ugari eman dizkie aita hauei eta haien arabera eskatu ere; beraz, berorren jauntasunak begiratzen badu zer eskumen duten, hainbesteko errurik ez dutela ohartuko da; eta horrela diote, berak erregu eta erregu egin badie ere? frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten. Eta horrela, hainbat gauza esaten dituzte beraien zuribiderako; beraz, hortik ikusten dut ez direla aritu maleziaz.
‎Ezin zaiola hamabi urtetik beherako bati abiturik eman, baina bai monasterioan hezi. Frai Baltasar domingotarrak ere gauza bera esan du. Dagoeneko Teresatxo bere abituaz dago hemen; etxeko andretxoa dirudi, eta beraren aita pozez zoratzen, eta guztiak poz pozik berarekin; aingeru baten izaera du, eta jostaldietan badaki ongi pasarazten indioen eta itsasoko gauzak kontatuz, nik egingo nukeen baino hobeki.
‎3 Nire ahizpak har beza hau berari egina balitz bezala. Goraintzi asko neure ilobei; Teresaren partez ere gauza bera; baita beroriei ere. Mezulari propioa da, Salamancara gure aitagana doana baimen kontu bategatik, eta hortik joanarazten dut eta itzul dadila.
‎Lau eguneko geldialdia egin nuen han, oso ondoezik nengoelako; izan ere, hotzeri gogor batek jo ninduen eta horrez gainera perlesi txiki batek. Hala ere, hobekuntza txiki bat izan nuenean, irten nintzen, berorren eta andere horien beldur nintzelako, eskumuin asko beraiei?, eta haiei eskatzen diet ez botatzeko niri errurik berandu etortzeagatik, eta berorri ere gauza bera diotsot; jakingo balute nola dauden bideak, beharbada, etortzeagatik errua botako lidakete. Orain ere nahiko eskas nago, baina ez da eragozpen izango laster joateko, eguraldia pixka bat hobetzen badu; hemendik leku horretarako bidea oso nekagarria dela diote eta, beraz, ez dakit aita probintzialak nahi izango duen irtetea, ni hobeki ikusi arte, gogo handia badu ere; eskuetan muin egiten dio berorri eta ezagutu nahirik dago.
‎4 Nik kasu honetan sentitzen dudana eta esan niona, aurrera egingo balu, oso ongi etorriko litzaiokeela, eta aurrera egin ezik, kalte handia egingo liokeela bera ari den inprimatze lanetarako sinesgarritasuna galduko bailuke; eta orain ere gauza bera diot, baina horrek pixka bat gutxiago beldurtzen nau, aspaldidanik gure Jaunaren zerbitzuan ari delako, eta azken batean gauza asko eraman lituzke, eta haietako batean finkatzea lortuko luke. Berak dio, sartzen den tokian, daukan Ávila maisuaren guztia emango duela; nire iritziz, irakurtzeko eman zidan zatitxo bat bezala bada, sermoiak on handirako izango liratekeela berorren agurgarritasunak adina ez dakigunontzat; bestalde, nonahi onerako eragina izango duen gizona da.
‎4 Mesedez, bidal diezadala Medinara gure aita bikarioak bidaliko dion gutun bat, han ikusi behar baita; eta esan, ez diezadatela zaratarik egin harrera hauetan, eta berorren agurgarritasunari ere gauza bera eskatzen diot, egiaz, poz eman beharrean hilduratu egiten nautelako. Hau egia da, merezimendurik gabe egiten dela ikustean, neure baitan desegiten ari bainaiz; eta zenbat eta gehiagora joan, gehiago sentitzen dut.
‎Jainkoa bedeinkatua izan bedi, berorrek eta berorren etxe osoak osasuna dutelako. Alonso Álvarezen osasuna bene benetan desira dudana da, bihotz bihotzez maite baitut Jaunagan eta Jainkoari gomendatzen diot eta abisu ematen diet ahizpa hauei, eta berorri ere gauza bera.
‎2 Muin egiten diot eskuetan berorri, eta gutun hau berari egina balitz bezala har dezala, eta jakin beza, nonahi nagoela ere, egiazko zerbitzaria duela nigan. Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza bera esan diezaion erregutzen diot berorri. Berorien berri ama priorearen bidez dakidanez gero, ez naiz nekatu horiei idazten; eta, egia esan, askotan, hainbeste gauzatan aritu beharra dut-eta, ezin.
‎Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna: baina sinets diezadatela, eta ez dezatela jar beren poza igarotzen diren gauzetan, beren burua engainaturik ikusiko baitute, eta ene Kasildari ere gauza bera esan, ezin baitiot idatzi.
‎Goraintziak nire partez Padilla lizentziadun jaunari, eta aita Baltasarri. Ama prioreak ere gauza bera berorri. Asko poztuko naiz aita bedeinkatu hau ikusteaz.
‎Gure Jaunak nahi beza berorren jauntasunak nik eskatzen diodan bezalako osasun ona izatea. Aita Julian Ávilakok ere gauza bera egiten du; oso ongi laguntzen dit. Behin eta berriro muin egiten die berorren jauntasunaren eskuei.
‎9 Mesede handia egiten dit gutun horiek bidaltzeaz, gure aitak idazten didanean oso labur egiten baitu, eta ez naiz harritzen, alderantziz, hala egiteko eskatzen diot. Azken batean, Jauna goresten dut irakurtzen ditudanean, eta berori ere gauza bera egitera oso behartua dago, obra haren aitzindaria izan zelako. Hitz egin biezaio artxidiakonoari.
‎2 Berorri gutun hau emango diona, gu bere etxean gauzkan andrearen neba bat da; andre hau izan da, gu hiri honetara etor gaitezen bitartekoa. Asko zor zaio; eta lau alaba ditu moja gure etxeetan, eta beste birek ere gauza bera egingo dutela uste dut. Hau diot, berorren agurgarritasunak harrera gozoa egin diezaion, horra joango balitz; Pedro Tolosa deritza.
‎Pobretasunezko etxeetan ere beharrezkoa da hau. Uste dut esan nuela beste behin ere, eta beste gauza batzuekin ere gauza bera gertatuko da; baina egunak igaro ahala ahaztu egiten zait, berriro irakurtzen ez hastearren.
‎4 Norbait hartzen denean, izan bedi beti komentuko gehienen oniritziaz; eta profesa egitean ere gauza bera.
‎Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela. Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik, beraien bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta nezakeen nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen.
‎Ni haien aldetik oso maitatua izan naiz, esaten zutenez, eta nik hain maite izanik, ez nien uzten ahantz nazaten. Eta neugan eta besteengan ikusita dakit, gurasoengan izan ezik (hauek nekez uzten baitiote seme alabei laguntzeari, eta bidezkoa da haientzat ere pozbiderik behar dutenean, gauzarik behinenean kalterik ez digula egiten ikusten badugu, ez gaitezela arrotz bezala izan, loturarik gabe egin baitaiteke, eta ahizpa nebentzat ere gauza bera), gainerakoengan, premialdian izan naizen arren, nire ahaideak izan dira haietan gutxien lagundu didatenak; Jainkoaren zerbitzariek, bai, ordea.
‎Niri gertatu izan zait teologia osoa ikasia zuen batekin tratatzea kontzientziako gauzak, eta kalterik nahiko egin zidan, gauza batzuk ezer ere ez zirela esanez; eta badakit ez zuela ni engainatzeko asmorik ezta ez zuen zergatik engainatu ere, baina ez zekien gehiagorik. Eta, honez gainera, beste bi edo hirurekin ere gauza bera gertatu zitzaidan.
‎Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela. Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza bera egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten? (Perfekziobidea1, 2).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia