2015
|
|
Hain probetxu handiaz geraturik, hura askotan sufritzea nahiko luke. Baina inola
|
ere
ezin du, ezta ez dago inolako erremediorik ere hura berriro izateko, Jaunak nahi izan dezan arte, etortzen zaionean ez kontra egiteko ez kentzeko erremediorik ez dagoen bezala. Lehen baino askoz ere munduarekiko erdeinu handiagoaz geratzen da, oinaze hartan bertako ezerk ez ziola lagundu konturatzen delako, eta kreaturetatik askoz ere askatuago, Kreatzaileak soilik kontsola eta ase dezakeela konturatzen delako, eta beldur eta kontu handiagoz Hura ez iraintzeko, bai oinazetzeko eta bai kontsolatzeko ahalmena duela konturatzen delako.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak
|
ere
ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
Baliteke ni oker egotea, baina horretaz dakienari bestelako arrazoirik entzun arte, beti eutsiko diot iritzi honi; eta honela badakit pertsona bat engainu hauen beldurrez beterik izaten zena, baina otoitz honen beldurrik sekula
|
ere
ezin zuen izan.
|
|
13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola
|
ere
ezin du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
|
|
1 Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak
|
ere
ezin du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
–Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak
|
ere
ezin du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
honek guztionek larritasunik ez sortzea eta, beraz, erraz erraz utzi nuen, ezertxo ere kosta ez balitzait bezala. Eta hau ezin zuen inork sinetsi, ezta nirekin harremana zuten eta otoitzari emanak ziren haiek ere; guztiek uste zuten oso nahigabeturik eta lotsa lotsa eginik nengoela, eta nire aitor entzuleak berak
|
ere
ezin zuen sinetsi. Nik, ahal nuen guztia egin nuelakoan, Jaunak agindu zidana egiteko ustenuenez nengoela gehiagora beharturik, eta etxean geratzen nintzen, poz pozik eta neure gogara nengoen-eta.
|
|
Izan ere, lehenago uste nuen otoitzean dohainak eman diezazkidan bakardade handia behar zela, eta ia ez nintzen ausartzen zirkinik egiten ere. Gero ohartu nintzen zein garrantzi gutxikoa zen hori; izan ere, zenbat eta gehiago saiatzen nintzen gogoa han eta hemen barreiatzen, gehiago estaltzen ninduen Jaunak leuntasun eta aintza hartaz, guztiz inguratzen ninduela eta inondik
|
ere
ezin nuela ihes egin uste izateraino, eta halaxe zen, izan ere. Nik kontu handia izaten nuen, pena hartzeraino.
|
|
16. Zuhurtasunez? esan dut, noizbait deabruak egingo duelako; eta honela ez da komeni, ez otoitza beti uztea gogoa guztiz barreiaturik eta adimena asaldaturik dagoenean, ezta arima beti oinazetzea
|
ere
ezin duena egitera behartuz.
|
|
9 Garai honetan, gau batean hain zuzen ere, ito egiten nindutelakoan nengoen; eta ur bedeinkatu ugari bota zutenez gero, haietako aldra bat iheska ikusi nuen, amildegian behera doan baten antzera. Hainbeste aldiz oinazetu naute zorigaiztoko hauek eta hain beldur gutxi diet nik, Jaunak baimena eman ezik zirkinik
|
ere
ezin dutela egin ikustean, non, esango banitu, gogait eragingo bainioke berorri eta neure buruari.
|
|
4 Ene Jauna, gu geu sartu ohi garen arriskuetatik, baita zure aurka egiteko direnetatik ere, sarri gordetzen gaituzula ikusten dugunez gero, nola sinetsi ez gaituzula gordeko, Zuri poz ematea eta Zurekin gozatzea besterik ez denean nahi? Sekula
|
ere
ezin dut sinetsi halakorik. Gerta daiteke, Jainkoaren beste asmo ezkutu batzuengatik, hala edo hola gertatu behar zutenak gerta daitezen baimentzea; baina onak egundo ere ez dakar txarrik.
|
|
Brebea aurkeztu zen egunean, ni erabat nahasita errezatu
|
ere
ezin nuela nindukan urduritasun handi handian sarturik nengoela, gure aita oso trantze larrian zela esan baitzidaten, irteten ez ziotelako uzten eta zarata hots itzela zegoelako, hitz hauek aditu nituen: –Oi fede gutxiko emakumea!; lasaitu zaitez, oso ongi baitoa?.
|
|
Esan dudanetik: 16 zenbakian esan du Printzesak ezin zuela eraman klausura eta ama prioreak
|
ere
ezin zuela hura urratzeko baimen berezirik eman. Printzesa 1574ko urtarrilean irten zen komentutik; mojen irteera, berriz, apirilaren 6tik 7ra bitartean izan zen.
|
|
Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu
|
ere
ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
|
|
6 Hala ere gauza batek harritzen nau: sentimendu hain gehiegizko eta barruko haiek, arimak galtzen ikusteak eta Jainkoa iraintzen ote nuen pentsatzeak lehenago oinazetzen nindutenek, haiek
|
ere
ezin ditudala orain era horretara sentitu, Jainkoa iraindua izan ez dadin desira, nire iritziz, txikiagoa ez bada ere.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik, azter bezate ongi inork beldurragatik edo nahasmenagatik halakorik esan duen; izan ere, Jainkoaren aurkako irainik ez denean, ez du batere axola, baina gezurrak eta norbaiten kaltetan izanik, biziki nahigabetu naiz. Hala
|
ere
ezin dut sinetsi, guztiek dakitelako nolako gardentasun eta bertutez aritzen den aita Gracián maisua gurekiko harremanetan eta zenbat on egin eta lagundu digun aurrera joaten gure Jaunaren zerbitzuan. Eta horrela, gorabehera gutxiko gauzak izan arren, erru larria da ez direnak zabaltzea.
|
|
Nik asko begiratzen diodana eta beldurra ematen didana eta berorrek aztertzea eta argi gera dadila nahi nukeena hau da: ea egin daitekeen berak dioena Jainkoa iraindu gabe eta eskumikuan erori gabe; izan ere, beste horiek diotena egia bada, inola
|
ere
ezin du egin berorren aitatasunak; eta Tendillako kondea joanik, eta ez badoa ere, egiten duen kontaketa eginik?, egiaz baimena emango diotela uste dut.
|
|
Nik ez dut ulertzen, ezta ez dakit zer dela-eta ez doan Nicolao, gauza batak ez baitu bestea eragozten. Nik ikusten dut berorren aitatasuna beste inor baino kontu handiagoaz dabilela; baina ezertarako
|
ere
ezin du kalte egin jeneralarekikoak egiteak, eta oraintxe da abagune ona; eta hori egiten ez bada, gainerakoek ez dut uste iraungo dutenik; ahaleginak, behin eta berriro eginak izan arren, sekula ere ez dira txarrak.
|
|
Errektoreak eta Rodrigo Álvarezek uste ona dute guztia oso ongi egingo dela. Niri lehen nuen beldur guztia kendu zait, eta nahita
|
ere
ezin dut beldurrik izan. Osasunez eskas izan naiz egun hauetan; purga hartu dut eta ongi nago, lau hilabete edo gehiagoan egon ez naizen bezala, gehiago ezinean bainengoen.
|
|
4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik dago eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen
|
ere
ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
|
|
Esan zidaten, kapituluaren ondoren ere, mojak eliza txukuntzera irteten zirela. Ezin dut ulertu nola egiten duten hori, probintzialak
|
ere
ezin baitu eman horretarako baimenik; Aita Santuaren motu propio bat delako eskumiku zorrotzekin, konstituzioan argi adierazia egoteaz gain. Lehenengotan gogor egiten zitzaigun; orain biziki pozten gara.
|
|
3 Hamalau urtez egon nintzen ni gogoetazko otoitzik
|
ere
ezin nuela, irakurketaz batera izan ezik. Era honetako pertsona ugari izango dira, eta beste batzuk, irakurketaren laguntzaz ere, gogoetazko otoitza ezin eduki dutenak, ahozkoa baino besterik ezin dutenak, eta hemen gehiago gelditzen dira.
|
|
oso litekeena dela, Gure Aita edo beste ahozko otoitz bat errezatzen ari zaretela, Jaunak zuek kontenplazio gorenean jartzea; bide hauek erabiliz agertzen du Haren Maiestateak entzuten diola hitz egiten dionari, eta erantzun egiten diola haren handitasunak, adimena etenda eta pentsamendua eragotzita utziz, eta, esan ohi denez? ahotik hitza kenduz, nahi badu
|
ere
ezin baitu hitz egin neke handiz izan ezik; [2] jainkozko Maisu hau hitzen zaratarik gabe irakasten ari zaiola ikusiko du, arimaren ahalmenak etenda utziz, jardunean baleude, mesede baino kalte gehiago egingo luketelako. Gozatzen daude, nola gozatzen duten jakin gabe.
|
|
Esandakoa, hortik igaro naizelako eta batzuetan neure burua estualdian ikusi dudalako, esan dut. Esan daitekeen guztiak
|
ere
ezin du eman ziurtasun osorik.
|
|
iraunaraz diezaioketela iruditzen zaie, eta arnasarik ere ez lukete hartu nahi. Eta zentzugabekeria da, eguna argitzea gure esku ez dagoen bezala, gaua etortzea
|
ere
ezin dugu eragotzi. Honezkero ez da gure egintza; naturaz gaindikoa da, guk geurez inola ere lortu ezin duguna.
|