2015
|
|
Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola
|
ere
ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkidan mesedeei erantzuten ez banien....
|
|
Jainkoak ematen duen ezagutza, geurez ez dugula inolako ondasunik ezagut dezagun, eta zenbat etahandiagoak mesedeak, hainbat argiagoa ezagutza. . Otoitzean aurrera eta aurrera joateko gogo bizia jartzen du eta gerta daitezkeen lanak direla-eta otoitza ezergatik
|
ere
ez uztekoa. –Denerako eskaintzen du bere burua.
|
|
Izan ere, geratu zitzaizkidan oinazeak ezin jasanezkoak ziren; sentimendua motela, baina aitortza osoa, nire iritziz, Jainkoa iraindu nuela uste nuen guztiarena; beste batzuen artean Jaunak mesede hau egin zidan-eta: Jauna hartzen hasi nintzenez gero, egundo
|
ere
ez uztea aitortu gabe nik bekatu zela uste nuena, bekatu arina bazen ere. Baina, ezbairik gabe, nire salbamena, orduan hil izan banintz, kolokan zegokeela iruditzen zait, alde batetik aitor entzuleak letra gutxikoak izateagatik, eta bestetik ni hain kaskarra izateagatik, eta baita beste zer askogatik ere.
|
|
5 Garai honetan, nire eskariz, andre honek ez baitzuen ikusi fraiPedro Alcántarako santua, haren etxera etor zedila nahi izan zuen Jaunak, eta pobretasuna maite maite zuena eta hainbeste urtez bizi zuena izanik, oso ongi zekien hartan zegoen aberastasuna, eta horrela asko lagundu zidan eta agindu zidan inola
|
ere
ez uzteko eta oso aurrera eramateko. Honezkero, iritzi eta laguntza honekin, bera baitzen egokiena horretaz iritzi emateko esperientzia luzez zekielako, nik erabaki nuen beste iritzirik ez bilatzea.
|
|
5 Emakume esklabotxo hori sartzeari dagokionez, ez kontra egin inola ere; izan ere, etxeak hasieretan daudenean, gauza asko egiten dira izan behar lukeenaz bestera, eta hari ez zaio eskatu behar perfekziorik, zerbitzu lana egin dezala baizik; belo zuriduna izateko ez baitu hainbeste axola, eta profesa egin gabe egon daiteke bizi osoan, horretarako ez balitz. Horren ahizpa txarrenetakoa da; baina hau
|
ere
ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila. Ez estutu bata ez bestea perfekzio kontuekin; oinarrizkoa ongi betetzeaz aski dute, asko zor baitie eta sufrimendu handitik ateratzen baitituzte.
|
|
Goresten zaitut, Jauna, eta bedeinkatzen betiko; azkenik, zure erregetzak betiko iraungo du. Bada, sekula
|
ere
ez utzi, Jauna, Zurekin ahoz soilik hitz egitera doana ontzat hartua izatea.
|