Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Urtebete zaharragoa, beraz, eta gu harendako" kakaume mukizu batzuk" baizik ez, berak behin eta berriz jotzen zigun soinuan. Oso oker ere ez zebilen: ezpain gainean bibote oihantsua ageri zitzaion jada, gu oraino kasik lumatu gabeak ginelarik.
2002
‎–Nahi baduk bertan geldi gaitezkek. Ni ere ez nabilek nire onenean, egia esateko. Neka neka eginda nagok.
2003
‎Eta badakigu ongi maitasuna ez dugula orotara berduratzen, baina bakar soilari diogula eskaintzen eta eskatzen. Badakigu ere ez gabiltzala honetan adimenaren argi hotzaren ondotik baina bai bihotzeko su beroaren galdez, ez gaitzan bederen munduaren eta mendearen hotzak hil.
‎Norbait behar zuen pentsioa aurkitzeko. Abenidan ere ez zebilen inor; ez behetik, ez goitik. Maleten lekura itzuli zen.
2004
‎Esan dezagun, bada, behingoz, esan nahi genuena: politikaren zurrunbilotik haratagoko praxi euskaltzalea bera ere ez dabil politikagintzaren zurrunbilotik at, ezta alderdi politikoen jarduera politikotik landa ere. Besterik da, jakina, politikagintza hegemonikoaren parametroetan euskarari zor zaion leku gorena aitortzea, eta aitorpen hau egia bihurtzea.
2006
‎–Nahi duzun bezala –irakaslea nekez zutitu eta hautsa haizatu zuen beroki garestitik– Dena den, konfiantza duzu polizia horrengan? Seguru zaude bera ere ez dabilela bildumaren atzetik?
2007
‎propioa menpegabeki baiesteko, aurrena erlijioan eta politikan, gero literaturan eta artean ere. Katolizismoari Hobbes ek, esaterako (Europako historiarik izpiritualena ere ez dabil Volksgeistik gabe), erromatar jentil hutsa dela leporatzen dio, kultu erromatar zaharrei izen berriak ematea besterik gabe,, eta lehen adibidez Venus edo Cupidoren imajina izana Ama Birjinaren edo haren Seme gure Salbatzailearen imajina bihurtzea, edo Jupiter bat Bernabe, edo Merkurio bat San Paulo, e.a.(?). Santuen kanonizazioa da jentilismoaren beste geldikin bat.... Ez dago Idazteunaren interpretazio okerrean oinarriturik, eta ez da Erromako Elizaren asmakizun berri bat ere, erromatar Estatua bera bezain zaharra den ohitura bat baizik.
2008
‎Tollé onduleéan hasi eta laster izan dugu lehen zulatua. Sasoi ona ei da hau parkea bisitatzeko, eurite garaian belarrak oso altu daude, baina orain ere ez dabiltza behetik. Baso errearen ondoan, termitategi handiak eta gazela galduren bat baino ez dugu ikusi.
2009
‎Inon ez dago ezer aurkitzerik, dutxak ura galtzen du eta Eliasek konpondu egin du, goiz edo berandu, beheko solairuan bizi direnen hobe beharrez besterik ez bada ere. Komuneko katea ere ez dabil fin eta sukaldeak eskertuko luke mende honetakoa den etxetresnaren bat. Baina argia gupidagabe eta egoskor tematzen da goizero.
‎Nahiz eta, egia zen, ni neu ere ez nenbilen erabat zintzo kontu hartan. Nik ere banituen neure eskemak.
‎etxera zetozela desagertu, eta handik aurrera auskalo zer? Baina bera ere ez zebilen askoz hobeto, egun batean gailen sentitu zena, hiriak bizi izandako atzera aurrerak, gerrako lehen egunetan, gorabeheratsuak izan ziren oso, biharamunean galtzaile gertatu baitzen, halako eran, non, gauzak guztiz okertu zirenean, teniente mailara goititua zuten, halere, ordurako?, ihes egitera xedatu baitzen, baita xedea erdiz erdi erdietsi ere, hamaika neke eta beste hainbeste sufrimendu pairatu ondoren, egoera zail batetik, kalez kaleko borroka heriotzaren eremua da?
‎Berehala lotsatu nintzen, dudak izateagatik, eta hala aitortu nion, barkatzeko tonuagatik. Baina hogei egun neramatzan Argentinan, hogei bata bestearen atzetik, eta beldurrez ez, baina lasai lasai ere ez nenbilen. Argentinara joan aurretik, han lan egiten zuten giza eskubideen elkarteetako ordezkariekin bilera batzuk izan nituen, eta denek ohartarazi zidaten kontuz ibiltzeko.
‎etxera zetozela desagertu, eta handik aurrera auskalo zer... Baina bera ere ez zebilen askoz hobeto, egun batean gailen sentitu zena –hiriak bizi izandako atzera aurrerak, gerrako lehen egunetan, gorabeheratsuak izan ziren oso– biharamunean galtzaile gertatu baitzen, halako eran, non, gauzak guztiz okertu zirenean –teniente mailara goititua zuten, halere, ordurako–, ihes egitera xedatu baitzen, baita xedea erdiz erdi erdietsi ere, hamaika neke eta bes... ¡ Arriba España!" oihukatuz agurtu zituen, eskuin eskua irmoki luzatuta– eta haiekin batera hirian sartu zen arte, garaile.
2011
‎Zatoz gure etxera. Behe laino honekin inor ere ez dabil kalean, eta gaua are hotzagoa izanen da.
2012
‎Argazki zahar bat bezalakoa zen, ezer ez zen mugitzen. Haizerik ere ez zebilen. Hegazkin bat atera zen etxeen teilatuen gainetik, eta gora egin zuen zilarrezko gezi baten antzera.
2013
‎Mendian gora joan ginen bai, baina han ez zebilen ahuntzik haitzetan. Ahuntzaren azken puzkerraren airerik ere ez zebilen han. Deserturik desertuena.
‎Tikitako begi handi gaztainkarak atxikitzen zituen, baina haien kutsu mesfidatiak ere nire emazte Marie zena ekartzen zuen gogora. Janzkeran ere ez zebilen bere amarengandik urruti: burukoa ilearen lokarri eta estalgarri, kokotserainoko goleta, zangoetarainoko jantzi beltza.
‎Artean ez zuen jakingo bidea hesitzen zuen karel zaharrak bi metro inguruko etena zuela, gure etxepeko horretan. Eta, jakinda ere, probabilitate kalkuluek arriskurik ez zuela adieraziko zioten ziurrenik; etenak eten, bide ertzera behartuko zuen oztoporik ez zuela ikusita, zakurrik ere ez zebilen kalean?, hutsaren hurrengoa zuela ezustekoetarako aukera zabalgune asfaltatu horretan.
‎Elizabethek burua higitu zuen pittin bat erantzun bakartzar. Bere gogoetak Bingley jaunaren izena euron bion artean aipatu zen azkeneko egunera itzuli ziren istantean; eta Darcyren gogoa ere ez zebilen hortik oso urrun, bere aurpegiaren koloreak zer edo zer adierazten baldin bazuen behintzat.
2014
‎Landarediak ia erabat hartutako bide bat atzean laga ondoren, gazteluaren atarira iritsi nintzenean, paraje bakartian zegoela jabetu nintzen. Arimarik ere ez zebilen han. Lekua ez zen, inondik ere, atsegina, zuhaitz garaiz betetako baso batek inguratzen baitzuen eta horrek kutsu beldurgarria ematen baitzion.
‎Hitz horrek laburbiltzen zuen neska gazte kementsu haren izaera. Haren betebeharra zen, eta horrelakoetan Nadia behin ere ez zebilen duda mudatan.
2015
‎Haize izpirik ere ez zebilen. Urak gur gur egiten zuen belaontzi barrenean, non hiru edo lau berdelek gora eta behera eragiten zioten isatsari, beren buruak estaltzeko adina ez zen ur putzu batean.
‎Etxean, ama arropa zabaltzen topatu dut. Gaur ere ez zebilen kantuan. Azken gertakariak ekarri ditugu hizpidera.
‎Hala bada, beste zereginik izan ez, eta azkenean segika hasi nintzaion. Eta aurrean nuen gizonak herren egiten zuen, bai, baina inondik ere ez zebilen haztamuka eta itsumustuka. Eta aurretik zihoakidan gizonak makila baliatzen zuen, bai, kaska kaska, baina inondik ere ez zen itsu baten ibilera zalantzazkoa.
‎Ze, brisara tantarik ere ez dabilenean,
‎Eta hala ere, beharbada horren erratuta ere ez nenbilela pentsatu nuen bat batean. Hurbileko soziologiako fakultateko hormetan, bi urte lehenagoko gerra oihuen oihartzun isilduak mantentzen ziren, letretara itsatsiak.
‎Hugh Lauriek jokatzen duen pertsonaia zerebrala eta hotza da, eskrupulurik gabea eta flematikoa, vicodinarekiko menpekotasuna du, makulu batekin ibiltzen da beti eta, premisa logikoen erabilera sistematikoari esker, in extremis aurkitzen die azalpena inork irtenbiderik topatzen ez dien kasuei. Esan beharrik ere ez dago, Sherlock Holmes kokainomanoaren aldagarri gaurkotu baten aurrean gaudela, izena ere ez dabilkio urrun?. Watson doktore bakarra izan beharrean hiruzpalau mediku erreplikante dauzka Housek laguntzaile, hori bai, bera ere mediku izateak ematen dion abantailaz ez hitz egiteagatik (Conan Doylen pertsonaiari koska bat estuagotuz, Watson bere baitan txertaturik daramala ere esan daiteke?).
2016
‎Berriz atzera egin du, eta biltegiaren eta mekanizatu sailaren artean dagoen ate txiki batetik kanpora atera da. Bi aldeetara begiratu du, baina haize izpirik ere ez dabil, dena geldirik dago, dena isilik. Lantegiaren alde horretatik hurrengo pabiloietara tarte zabala dago orain, moilan kargatutako kamioi handiak pasatzeko modukoa, baina zaintzaile zaharraren garaian bidezidor estu bat zegoen, alde batera fabrika zaharra zuena eta bestera harrizko pareta zahar bat, gainean hiru ilara txarrantxa zituen hesi horma bat.
‎Ilargi gau zoragarria, hotz hotza, garbi garbia. Inortxo ere ez zebilen kalean, edo inor gutxi, eta corso Giovecca eta corso Ercole I d. Este, biak hutsik, ia gatza bezain zuri, bi pista handi bailiran agertzen zitzaizkidan aurretik. Kale erditik nindoan, bizikletarekin, argipean, belarriak hozminduta; baina afarian ardo batzuk edan eta gero, ez nuen hotzik sumatzen, aitzitik, izerditan nengoen.
‎aurrerantzean, iluntzeko zortzietatik gaueko hamaikak arte bakarrik piztuko zen sorgailua. Berogailua ere ez zebilenez, jasanezina zen hotza gela barruan. Zorionez, bazuen ekonomika ostatuak, eta otorduetan gutxiago nabaritzen genituen berorik eza eta gainerako gabeziak.
‎Aurrean zuen gizon lodikotearen egonezinak kontrakoa pentsarazi zion ertzainari. Baina, azken batean, bera ere ez zebilen bide zuzenenetik, itxitako kasu batean hatza sartuz. Ur handiegitan zebilen, akaso.
‎Nouvelle cuisine aren moda zabaldu gabe dago oraindik, Arzak eta garaitsu hartan hasi ziren beren sukaldaritza promozionatzen Donostian; Bilbora iritsi gabe zegoen artean moda berria. Baina Alsina ere ez dabil berrikerien atzetik. Gogoan ditu amarekin izandako solasaldiak jateko ohiturak zirela eta:
2017
‎Geroztik ibili ere ez dabil gure laguna. Han dago, geldi, askatasun kolpez erabakirik hartu ezinik.
‎Mikel Zuluetak orduero eman zuen antizikloi haren berri, ekaitzik eza azpimarratuz. Haizerik ere ez zebilen. Hogei gradu.
‎Eta irribarrez. Eta berriz ere aldamenetara begiratu, eta, inortxo ere ez zebilenez, gaseosa botila bat hartuta alde egin genuen handik, tximistak airean.
‎Beldurra ere ez zebilen urruti. Handik ordu batzuetara, eskuineko egunkari digital baten izenburua elkarrizketa komentatuz:
2018
‎Nezu ikustean, haragi guztia begietan pilatu zitzaion. Denok ere ez genbiltzan shocketik urrun. Jaitsi eta igo,, berria?
2019
‎–Berori ere ez dabil oso betea goiko ganbara horretatik, esan zion jostunak, orratzarekin enperadorearen burua seinalatuz.
‎Gelako leihoa zabaldu nuen, arnasa falta zitzaidan. Arrazoi zuen amak, tenperatura asko jaitsi zen bat batean, elurra ere ez zebilen urruti. Atariko platanondoak, jada kimatuta, esku itsusi itxuragabe bat zirudien.
‎–Ikusi dudanagatik, esango nuke oihan honetan ere ez zabiltzatela askoz hobeto.
‎Aldez aurretik zer egin behar nuen zehatz mehatz jakinen banu bezalaxe. Kaleak urrats sendoz zeharkatu nitinan, burua tente, kale gris haietan inortxo ere ez balebil bezalaxe. Hartutako erabakiaren aurrean eragozpenik ez, aitzakiarik ez oraingoan.
2020
‎Bidezkoa zen, ez nuen akordioa hausteko aitzakiarik, eta bila ere ez nenbilen. Baina nekeza zitzaidan hura guztia gogoratzea ez ezik, baita inorekin partekatzea ere.
2021
‎Davidek aurkikuntza goreneraino eroan ninduenekoa ere ez zen makala izan. Hura ere ez zebilen munduaren akaberatik urrun, baina beste zentzu batean. Zenbat buelta, ordea, horren berri eman eta haraino eroan nintzan.
‎Politikagintzan ohikoa izaten dena, bestalde. Kanpokoez ere ez zebilen makal, batik bat hurbilekoei buruz, politikagintzaren beste lege bat:
‎Baina kontua gero eta hurbilago neukan. Duela hiru urte ebatzi nuen fluxuaren konposizioaren problema, eta presioarekin ere ez nenbilen urrun, nire fluxua eta karbono konposizio jakin bat itxitako kanoi batean sartu, urez bete, irmo zigilatu eta berotuz.
2023
‎Ezin, beraz, nora joan zuten ikusi, ez egunez, eta ez gauez. Itsasoa bera bare bare zegoen, eta haizerik ere ez zebilen Aparloreari bultzada bat emateko. Bero egiten zuen laino artean, bero heze itogarria.
‎Autobusetik, behintzat, ez zirudien hiri bereziki ederra, ezer deigarririk ez hurrengo minutuetan, geltokia zirudienera sartu arte. Hiriko arkitektura edo diseinua miresteko aldartean ere ez zebilen Zigor. Are gutxiago Iraultza.
‎Edurnek ez daki zelan arteztu aitaren noraeza. Esti ere ez dabil horren gogoargi, nahiz eta ez duen ezer esaten, eta Edurnek beharra dauka, goizean moduan, haren kontu alaiak entzuteko: lagunak, mutilak, kontzertuak eta kantaldiak.
‎Baskonia jokatzekoa zen partidara joan beharra zuela desenkusatu zitzaidan argazkilaria, inondik ere ez zeukala nire etxetik igarotzerik; baina bere segimenduaren kontakizuna egiteko eskatu nionean, ziurtatu zidan Andreas etxetik taxi batean joan zela eta berak motorrean jarraitu ziola, eta jausi arteko unera arte argazki ugari atera zizkiola. Itxura aristokratikoa zeukala iruditu omen zitzaion, eta baieztatu zidan berez jausi zela, inortxo ere ez zebilela ingurumarian. " Ibilera irmoa zuen eta, gainera, aterkia makila gisa zerabilen; ez, ez zen labaindu, hori argi daukat".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia