Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2015
‎nola ez zenion kasu gehiago egiten. Eta erantzunetik ere esaten ari naizena ateratzen dela dirudi; maitasuna dela soilik gauzei balioa ematen diena; eta hain handia izanik, ezerk ere ez diezaiola enbarazu egin maitatzeko; horixe da beharrezkoena. Baina nola maitatu, ene Jainko, maiteak merezi duen adina, Zuk niri didazuna gehitzen ez bazaio?
‎Hau probatuko zenuten, ene ahizpak; izan ere, uste dut, bat egitezko otoitza edukitzera iristean, Jauna ardura honekin ari dela, gu haren aginduak betetzean zabartzen ez bagara. Hau gerta dakizuenean, gogora ezazue barruko egoitza honetatik, Jainkoa gure ariman dagoenekotik, datorrela, eta gorets ezazue gogotik; izan ere, berea du mezu hura edo maitasun biziz idatzitako txartela, eta zuek bakarrik uler dezazuela nahi du letra hura eta hartan eskatzen dizuena, eta inola ere ez dezazuela utz Haren Maiestateari erantzun gabe, kanpoko zereginetan eta pertsona batzuekin hizketan ari bazarete ere; izan ere, askotan gertatuko da gure Jaunak ezkutuko mesede hau zuei jendaurrean egin nahi izatea, eta oso erraza da, barruko erantzuna izan behar duenez gero, nik diodana egitea maitasun egintza bat zertuz, edota san Paulok dioena esanez:
‎Gau berean fraiPedro Alcántarako santua agertu zitzaidan; ordurako hila zen, eta hil aurretik idatzi zidan, kontrakotasun eta jazarpen handia genuela jakin zuenean? pozten zela fundazioa kontrakotasun handi handiaz egiten zelako, monasterio honetan Jauna bene benetan zerbitzatua izango zen seinalea zela hori, deabruak hainbesteko ahaleginak egiten baitzituen egin ez zedin, eta inola ere ez nezala onar errenta edukitzerik; eta oraindik bi edo hiru aldiz ekin zidan gutunean, eta horrela egiten banuen, gauza guztiak neuk nahi nituen erara egingo zirela. Nik ordurako beste bi aldiz ere ikusia nuen hura hil ondoren, eta ikusia nuen hark zuen aintza handia, eta hori dela-eta ez zidan beldurrik eman, bestera baizik, poz handia eman zidan; izan ere, beti agertu ohi zen gorputz aintzatsuz, aintzaz beterik, eta niri poz handi handia ematen zidan hala ikusteak.
‎21 Honelako zerbait honezkero esana dudala uste dudalako, ez dut esaten hemen gehiago, oraingoan serio agertu zitzaidala baino besterik eta esan zidan soilik inola ere ez nezala errentarik har, eta ea zergatik ez nuen hartu nahi bere aholkua, eta desagertu egin zen.
‎Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. ...ontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
‎8 Ez dut esaten ordubetean ezta egun batean ere gauza asko pentsatzekorik, hori, beharbada, ezertaz ere ongi ez gozatzea litzatekeelako; izan ere, hain gauza meheak direnez gero, ez nuke nahi pentsa dezazuen esateko asmorik ez nuena, ezta gauza bat ulertu beharrean bestea uler dezazuen ere. Egia da, kapitulu hau ongi ulertzea hain garrantzitsua izanik, idazteko nekagarria bada ere, ez dut neke hori hartuaren damurik, ezta ez nuke nahi behin irakurrita ulertzen ez duenak, askotan irakurri izanaren damurik izan dezan ere, batez ere ez dezatela damurik izan ahizpak otoitz bidean gidatu behar dituzten ama prioreek eta nobizien maistrek. Izan ere, hasieran kontuz ez badabiltza, ikusiko dute zenbat denbora behar izango den gero halako ahultasunei erremedioa jartzeko.
‎Dirudienez, deabruak Jainkoa iraintzeko arriskuan jartzen ditu arimak, perfekzioaren aitzakiapean. Inola ere ez beza agindu ez baimendu batak besteari zaplada ematerik (atximurkadak ere esaten dira), ezta mojak eraman ere Malagónen ikusi zituen laztasunen bidetik, ez baitira esklaboak; hildurak ez bitez izan probetxurako baizik. Nik diotsot, ene alaba, kontuz begiratu beharra dagoela ama prioretxoek beren kabuz egiten dituztenak (ai, nolako gauzak agertzen dizkidaten orain), nahiko pena ematen didatenak.
‎Guztia behar da bizitza honetan. Inola ere ez beza erremediatu nahi berorren aitatasunak lau hilabeteko hori. Kontura bedi oso arriskutsua dela.
‎Kasu horretan egin ahal zena egin zen; eta hori Jainkoari atsegin emateari dagokiona bada, hondora bedi mundua. Ez dut batere penarik hartu, eta berorren aitatasunak ere ez beza har. Ez bekigu inoiz ere ongi etor, gure Onaren borondatearen aurka joanik.
‎11 Kapitulu jeneralean agindu zuen jeneral txit agurgarriak, eskumikupean, inongo moja, Teresa Jesusena batez ere, ez zedila irten fundatzera eta prelatuek ere ez zezatela hartarako baimenik eman. Teresa Jesusena, etxea prest prest egonik, Ordenari hasiera ematera zihoan moja batzuekin, eta onartu zen, jeneral txit agurgarriak emanda zituen patenteen arabera, ahalik eta erlijiotasunik handienaz; ikusten zituztenei onerantz eraginik, hala behar izanez gero, [informazio] baten bidez ikusiko denez...
‎8 Inola ere ez dezala ager epeltasunik Frantziskok Pedro Ahumadaren aurrean, biziera aldatzeko duen gogo guztia (eta gehiago, ahal badu) erakutsi baizik; izan ere, gauzak ez daude disimulatzeko eran, berorren aitatasunak esaten didanez, mutiltxo hura berria zabalduz zihoalako; hor gehiago zabalduko du, eta ongi daki azpimarratzen. Eta toki honetan Godoy lizentziadunak esan zidan Ávilako korrejidorea izan zenak esan ziola, eta hemen beste pertsona batzuek esan dute, eta, beraz, honezkero ageriko gauza da.
‎Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako. ...olaok izan ezik; izan ere, gure konstituzioez edota guretzat agintzen denaz, ez dago kapituluan tratatu beharrik ezta ez dute haiek horretan sartu beharrik ere, aita frai Pedro Fernándezek ere (zeruan gerta bedi) berorrekin eta nirekin soilik tratatu baitzuen; eta hasieran jartzen ditudan zortzi gauza horiek garrantzi txikia dutela uste badu ere, jakin beza handia dutela, eta beraz, haietatik bat ere ez dezatela ken nahiko nuke, izan ere, mojei dagokien kontu honetan neure botoa izan dezaket, gauza asko ikusi baititut, huskeria zelakoan, hondamendia eragin dutenak.
‎Nik esan nuen, horixe bera egin zezaketela kasu honetan ere. Baina ez daude horretarako prest, ezta ni ere ez dezala halakorik egin esateko; bai, ordea, abisu emateko eta Jainkoaren esku utz dezala esateko, gutun honetan egiten dudan bezala; izan ere, Jainkoaren gauza bada, haiek nahi izango dute. Bestela (hor esaten diodanez), kontsultatu dut eta, dirudienez, ezin da egin; izan ere, lege arruntaren arabera jokatu behar dute; beste legelari batek, Pastranako fundazioan, ekin eta ekin egiten zidan agustindarra har nezakeela esanez, baina oker zebilen.
‎Ez dakit galdera guztiei erantzun diedan; beti jotzen dut berorren gutuna berrirakurtzera, ez baita gutxi astia izatea, baina orain tarteka baizik ez dut berrirakurri. Berorrek ere ez beza har halako lanik, niri idazten dizkidanak berrirakurtzekorik. Nik sekula ere ez dut egiten.
‎12 Beraz, ez gaitezen kexa beldurrengatik, ezta ez dezagun adorea gal geure izaera eta ahalegina ahulak direla ikustean ere; saia gaitezen, ordea, apaltasunean geure burua sendotzen eta ongi ulertzen zein gutxi ahal dugun eta Jainkoak lagundu ezik, zein ezerezak garen; eta inola ere ez dezagun uste onik jarri geure indarretan, haren errukian baizik, eta kontuan izan hartan egon arte guztia dela ahultasuna. Gure Jaunak ez zuela motibo handi gabe agertu ahultasuna; gauza jakina da ez zuela horretarako motiborik, sendotasun berbera baita, baina gu kontsolatzeko izan zen eta geure desirak egintzetara eramaten saiatzea komeni dela uler dezagun, eta arima bat hildura bidean hasieratan dagoenean guztia egiten zaiola nekagarri kontura gaitezen; atseginak uzten hasten bada, nahigabea sentitzen du; eta ohorea utzi behar badu, sufrikarioa; eta bere aurkako hitzen bat sufritu behar badu, ezin jasanezkoa egiten zaio.
‎3 Inola ere ez bezate eduki ahizpek ezer berentzakotzat ezta ez bekie utz edukitzen ere, ez jateko, ez janzteko; ez bezate eduki kutxarik, ez kutxatilarik, ez tiraderarik, ez arasarik, Komunitateko ofizioak dituztenak ez badira, ezta beste ezer ere berentzakorik, baizik eta guztia izan bedi guztiena. Hau oso garrantzitsua da, deabrua pobretasunaren perfekzioa gauza txikietan lasaituz joan daitekeelako.
‎Gainerakoak, zumeekin hartuko dira Ordinarioak agintzen duenez. Inork ez beza har gehiago baimenik gabe eta penitentziazko beste gauzarik ere ez beza egin inork baimenik gabe.
‎5 Bazkaritik eta afaritik kanpo, ahizpa batek ere ez beza ez jan ez edan, baimenik gabe.
‎9 Ahizpa batek ere ez beza beste inor besarka, ez biezaio uki ez aurpegian ezta eskuan ere; ez bezate izan adiskidetasun partikularrik, guztiek orokorrean elkar maitatu baizik, Kristok bere apostoluei askotan agintzen dienez. Bada, hain gutxi izanik, erraz izango da betetzen; saia bitez gugatik bizia eman zuen beren Senarra imitatzen.
‎aitor entzulearengan antzemango balute haren hizketaldi guztiak beren arimen onerako direla eta harengan beste huskeriarik ikusiko eta antzemango ez balute (berehala igartzen baitu inozoarena egin nahi ez duenak), eta Jainkoaren beldurrekoa dela konturatuko balira, ez daitezela neka inolako tentaldirengatik zaletasun handiegia diotela pentsatuz, deabrua aspertzen denean kenduko zaielako. Baina aitor entzulearengan hark esaten dizkien gauzetan huskeriaren baten atzetik dabilela aterako balute, susmagarritzat izan bezate guztia, eta inola ere ez dezatela harekin elkarrizketarik izan, otoitzari eta Jainkoari buruzkoak badira ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik; eta ama prioreari esatea litzateke hoberena, harekin bere arima ez dabilela ongi eta beste batengana aldatzeko. Hau litzateke bidezkoena, horretarako erraztasunik balego, eta Jaunagan uste dut egongo dela; eta eginahalak egin harekin ez tratatzeko, herio mina sentituko balu ere.
‎4 Ez izan beste ogiaren ardurarik, benetan zeuen burua Jainkoaren eskuetan utzi duzuenok; otoitzeko aldi hauetan esan nahi dut, gauza garrantzitsuetan ari zaretenean, beste aldi batzuk izango baitira lan egiteko eta zer jana lortzeko. Baina egundo ere ez dezazuela erabil pentsamendua ardura horrekin; bestera: gorputzak lan egin dezala, janaria lortzen saiatzea ongi baitago, baina atseden har dezala arimak.
‎13 Maitasun espiritualaz, grinen inolako ukiturik gabekoaz, hitz egin nahi dut orain, grinak tarteko direnean, harmonia hau guztia hausten baita; eta pertsona bertutetsuekin, batez ere aitor entzuleekin, neurriz eta zuhurtasunez jardutea mesedegarria da. Baina aitor entzulea nolabaiteko huskerien atzetik dabilela igarriz gero, har bezate guztiek susmagarritzat, eta inola ere ez bezate harekin hizketaldirik izan, ezta hizketaldi onik ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik. Eta nagusiari esatea litzateke hoberena, harekin bere arima ez dabilela ongi eta beste batengana aldatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia