2005
|
|
Ilea sarri moztea estatua bihurtzeko bide segurua ere bazen. Hem saiatzen zen ilea mozten zioten bitartean zirkinik
|
ere
ez egiten. Bereziki, hamabost urte zituenean, deskuidatuta ukalondoa aulkiaren besotik apur bat kanpora atera eta aulkiari pega pega eginda ilea mozten ari zitzaion ile moztailearen zakil gotorra nahi gabe ukitu zuen hartaz geroztik.
|
2011
|
|
Izeko Margaritari egindako bisitatik ezer gutxi atera dudala begitandu zait. Laster konturatu naiz, ordea, asko dela, izan ere ezagutu
|
ere
ez egitetik, edo, hobeto esanda, nolabait osatua neukan iruditik, beste irudi bat osatzera iragan naiz, arras ezberdina, aurrez aurre nuela osatua. Dakidana, aitaren desagertzeaz dakidana ere kontatu diot eta ikusi dut nola pausatu dituen atzamar puntak ahoan.
|
|
Sotok Zeberio esnarazi du siestatik, edo esnarazi ez, Zeberioren loa erbi loa zen beti eta ez zegoen hura esnatu beharrik, salto batean jaikitzen zen, larrialdiren baten beldur eta defentsarako prest beti, ohetik jauzi batez ateratzea errebolberra desenfundatzeko modua bailitzan, bera errebolberra eta izarak funda, errebolberrik ezean bere burua desenfundatzen zuen bederen," hemen nagok, neroni nauk arma, zer gertatzen duk?". Zeberiok siesta egitea laket zuen, baina beti zegoen esna bere erara, besteak baino lehen esnatzen zen goizetan eskuarki –ehiztarien ohiturak–, nahiz eta Sotok idazten pasatzen zituen gauak eta litekeena zen haren ordutegi desordenatua medio bart ohera sartu
|
ere
ez egin izana," hi konpai, utzi siestak eta goazak Uztaritzeko jaietara behingoagatik, bizi ere egin beharra zagok"; horrelako zerbait, irakurtzen ari zen agian Soto eta aspertu egin zen edo festa giroa piztu zitzaion. Berrehun eta hamabosgarren orrialdean abandonatu du Mientras agonizo liburukotea, eskuetan dauka eta Zeberiok titulua ikusi dio," a zer gauzak irakurtzen dituan, gizona, alaia ematen dik oso, hileta oharren bilduma al duk, ez al duk agonia izateko luzetxoa liburua aukeran, eta Faulkner hori bere bibotearekin, nor arraio zuan Faulkner burges hori?
|
2013
|
|
Oso zaila egin zitzaidan niri baztertze egoera hura; ondokoek galdetzen zidatenean zer dela-eta nindoan beraiekin, ez nuen jakiten zer erantzun, beraiek, ordea, zeregin garrantzitsuren bat izaten zuten beti, bizian aurrera egiteko folisak lortzen lagunduko ziena; edo, aita edo senarra izaten zuten gudari haien artean, guda galduz gero, beraiekin batera galduko zuten askatasuna, edo bizia bera. Eta nik ere bai; baina ezertxo
|
ere
ez egiteaz gain, ez nuen han aitarik, eta are gutxiago senarrik.
|
2017
|
|
desberdin orrazten eta janzten gara, desberdin jaten eta hitz egiten dugu. Amak esaten dit tonbolako gauzak haiei bakarrik tokatzen zaizkiela eta guri ez, saiatu
|
ere
ez egiteko esaten dit, tonbolarako kultura bat behar da, eta hori haiek dute. Amak esaten dit beti besteren kontura lortzen dituztela gauzak, geuk ez bezala.
|
2019
|
|
" Lehen beti polit egon nahi izatetik, uste dut gorputzaz oroitu
|
ere
ez egitera igaro nintzela oholtzan. Ez diot bereziki erreparatzen nire janzkera/ postura/ jarrerari, eta uste dut 20 urterekin hartu nuen defentsa mekanismo baten ondorio dela.
|