Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2008
‎Pentsamenduaren dibagazio kutsu hori lortze aldera zenbait errekurtso estilistiko erabili dituzte eta haien artean esaldien errepikapenak eta denboran zehar egindako jauziak dira nagusiak. Muntaiaren dramaturgia ere bide beretik doa, eta bikote helduarekin batera Maite Agirre eta Ander Lipus Ines Martinez de Iturratek eta Joseba Usabiagak osatzen dutena dago, bi protagonisten gaztaroa irudikatuz eta denboraren eremuan aurrera eta atzera joatea ahalbidetuz.
‎Eskermentua alde hartuta euskal komunikabide gehiago sortzera animatu du. Beitialarrangoitiak ere bide beretik jo du hitz hartzean. Langileen baloreak aipatu ditu lan baldintza txarrak zirelako, baina bat egin du Alduntzirekin erranez momentu latzetan elkar laguntzen ikasi dutela, egokia iruditzen zitzaiolako.
‎Hala, lege berriak jarduera pribatuetan parte hartzeko debekua bi urtez ezarri die kargua uzten duten kargudun publikoei. Jaurlaritzak ere bide beretik joan nahi du, eta egun Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari diren lege egitasmoak bi urteko epea ezarriko die kargudun publikoei enpresa pribatura salto egin baino lehen.
‎Epailearengana jo eta NDAk pagatu beharreko kalte ordain dezente handiak aitortu zizkioten. Proiektua hasieratik sustatu zuten enpresariotako batek ere bide bera hartu zuen. Ilunbeko konplexua kili kolo geratu zen, eta Udala bertan harrapatuta.
‎Nikaraguak harreman estua du Errusiarekin. Abkhaziako diplomaziaburu Sergei Shambak Hego Amerikako beste estatu batzuek ere bide bera jarraituko duten itxaropena duela agertu du. «Haiek Europako herrialdeek baino hobeto ulertzen gaituzte; horiek AEBen eraginpean daude oraindik.
‎Urriaren 30etik azaroaren 2a arte Baiona Ttipiko Chaho kaian izango da, iaz bezala. Aitzineko urteetan jorratuak indartuko ditu, bereziki arratsetako saioak, arrakastak ere bide bera jarraituko duelakoan.
‎Duela bi denboraldi baino hamezortzi gol gutxiago jaso zituen. Denboraldion ere bide beretik jarraitzea zuen xede teknikari zuri gorriak. Oraingoz ez du bere helburua lortu.
‎Nafarroako Gobernuak ere bide beretik jo du. Alberto Catalan bozeramaileak atxiloketa txalotu du, eta Frantzia eta Espainiaren elkarlanaren emaitza izan dela azpimarratu.
2009
‎3 galdu arren, Osasunak itxura ona eman zuen Real Madrilen zelaian. Jarrera bikaina erakutsi zuten gorritxoek, eta Madrigalen ere bide beretik jarraitzea da Camachoren nahia. Ziurrenik, hasierako hamaikakoa ere errepikatuko luke Camachok aukera izanez gero.
‎Unibertsitateetan ere bide beretik egingo dute lan datozen hilabeteetan. Bolognako prozesua inposatzeko saioarekin gogor diharduten honetan, horren aurka egiteko borrokari eutsiko diogu.
‎Aurrerantzean ere bide beretik joko duela ohartarazi du. Honen guztiaren azpian erreformaren erreforma bat dago.
‎Abertzalea dela dio, baina azken bi legealdietan herriarekin zituen konpromisoak ez ditu bete. Larrazabalek ere bide beretik jarraitu zuen. Gaur Bilbon burujabetza eskubidea aipatzen dutenek bihar ez dute defendituko.
‎Zuek ezkerrera eta gora doan bidea jarraitu, aurrera egitea bertako biztanleak bakarrik baimentzen dituen zirkulazioko seinalea duen horretatik. Arrastoek ere bide bera hartuko dute, nahiz eta laster eskuinera egin. Jaramonik ez eta aurrera segi.
‎Iaz, 128 milioi euro eskuratu zituen korporazioak, 2007an baino %15 gehiago. Eta aurten ere bide beretik jarraituko duelakoan dago, %12 gehiago irabaztea aurreikusten baitu.
‎Aurten ere bide beretik segituko dute, orain arte jendearen harrera ona izan delako. Horrela, irailaren 4an rock musikari egingo diote tartea.
‎Patxi Izko presidentea daukate begiz jota zapiek eta txistuek. Nazkatuta daude zaleak, aurreko bi denboraldi txarrak egin ondoren hau ere bide beretik doalako oraingoz, akats zaharrek berean segitzen dutelako. Futbolzaleak argi dauka Camachorekin jarraitzea egundoko akatsa izan dela.
‎Iragan sasoian Sportingen aurkako partida jokatu aurretik irabazita genuela zirudien, eta gertatu zena gertatu zen gero. Sasoi honetan ere bide beretik goazela esan daiteke, eta nik argi daukat Sportingi aukera bat emanez gero Sportingek ustekabea emango duela. Nire ustez Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka jokatzea baino askoz zailagoa da Sportingen aurka jokatzea?, adierazi zuen atzo gorritxoen prestatzaileak.
2010
‎Azokan egongo ez dena Nokia izango da, izan ere, iaz bere azoka propioa sortu zuen, eta aurten ere bide bera hartu du. Hutsune handia da, hori baita munduan dagoen sakelako telefono fabrikatzaile handiena.
‎Iaz koadrila onenarekin jardun zenean, ez zuen hutsik egin, eta jokoan jarritako txapelketa guztiak irabazi zituen. Aurten ere bide bera hartu du. Izan ere, koadrila ez da aldatu.
‎Laikotasunaren alde dihardutenen arabera, ordea, harago egin behar da. Hainbat alderdi ere bide berean doaz. Uztailean ERC, IU eta ICV alderdiek, bat eginik, ekimen bat aurkeztu zuten Espainiako Parlamentuan Elizaren autofinantzaketa eskatzeko.
2011
‎Essam Sharaf lehen ministroaren arabera, «konspirazio maltzur bat» izan da dena, «ezkutuko indar nazional eta atzerritarrek» sustatua, «demokrazia berrezartzeko borondatea oztopatzeko». Kontseilu Militarrak ere bide beretik jo du, eta erran du liskarrak «estatua suntsitzeko ahalegina» izan direla; horregatik, boterean jarraituko duela berretsi du. Gertakariak ikertzeko batzorde bat eratuko duela ere iragarri du.
2012
‎Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak langileak kaleratzea erraztu eta merkatu egin zuen langabeziari aurre egiteko. Mariano Raxoi egungo presidenteak ere bide bera hartu du, baina PSOEk abiatutako bidea autobide bihurtu du. Gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko enpresentzat atzo baino merkeagoa eta errazagoa da langileak kaleratzea:
‎Hala iragarri zuen atzo Susana Diaz Andaluziako gobernuko bozeramaileak. Hark adierazi duenez, momentu honetan likidezia behar dute, eta beste erkidego batzuek laguntza eskatu dutela ikusita, Andaluziak ere bide beretik jo duela. Valentzia jarri du adibidetzat Diazek, baita Katalunia ere.
2013
‎Etxera itzuli da erdilari beteranoa, eta distira emango dio taldeari. Angel atzelariak ere bide bera hartu du, hainbat taldetan aritu ondoren. Baita Xabi Castillok ere, Athleticeko eta Realeko jokalari ohiari ezaguna baitzaio Las Palmasen aritzea; gaur, ordea, ez da Gasteizen izango atzelari bizkaitarra.
2014
‎«Ordenantza subjektiboa da eta oso zaila da aplikatzea». Edurne Egino Ezkerrako zinegotziak ere bide beretik egin du. Haren aburuz, «urtetik urtera makurragoa den segurtasuna» luke helburua.
‎Suarezen erreferentziak bilatzen hasita, Ekuadorrekin izan zen 2006ko Munduko Kopan, eta taldean oinarritutako jokoan egiten zuen selekzio hark. Hondurasekin ere bide beretik joko du, eta asmatzen badu, multzo honetako sailkapena baldintzatzeko gai izan daiteke, besteei sustoren bat emanez, punturen bat urratuz akaso. Ez zaio gainera multzo zailena egokitu.
‎Bigarrenik, merkatuek ere problema mailara igo dute, lan tresna den heinean. Azkenik, gizarte zibilak ere bide bera hartu du, eta migrazioak gaitzetsi ditu. Haatik, gizakia bera bezain zaharra da migrazioa.
2017
‎Ligan 48 aldiz jokatuta, zortzi garaipen, beste zortzi berdinketa eta 32 porrot izan ditu. Kopan ere bide beretik jo izan du: bi garaipen, berdinketa bat eta sei porrot.
‎Frailek mendiko saria irabazi du Vueltaren azken bi aldietan. Hark izango du askatasun gehien.Angliruren itzuleraVueltak ibilbide menditsu eta amaiera motz pikoak bilatu ditu azken urteetan, eta aurten ere bide beretik joko du. Horren eredu parte hartuko duten esprinter apurrak.
2018
‎Dibortzioa ez da bide egokia». Erwin Huber CSUko buruzagi ohiak ere ideia horri heldu zion, eta adierazi zuen alderdiak ez zuela koalizioa utziko, egungo Barne ministroak dimisioa aurkeztuko balu ere.Koalizioko hirugarren alderdia ere bide beretik mintzatu zen akordioaren berri izan aurretik. SPDko presidente Andrea Nahlesek kritikatu zuen Alemaniako Barne ministroak sorturiko krisia, eta koalizioa mantentzearen alde egin zuen.
2019
‎–Nola egongo gera ondo, sistema gaixo badago??, dotore amaitu zuen lehena. Labakak ere bide beretik ekin zion: –nagusi dirudun baten idazkaria, ren larruan, haurdun ote dagoen ez dakiela eta bikain amaitu zuen, bi aukera soilik dauzkat:
2020
‎Geroa Baiko Patxi Leuzak ere bide beretik jo du kritiketan. Haren ustez, Navarra Sumaren helburu bakarra da euskararekin lotutako guztia «desagerraraztea».
‎«Lortzen baduzu jokalariek denbora osoa errugbira bideratzea, soldata bat edukitzea eta gutxieneko baldintza batzuk izatea, hori nabaritu egiten da». Hala ere, uste du gainerako selekzioek ere bide bera hartuko dutela, ingelesei lehia egin nahi badiete. «Gizonezkoetan gauza bera pasatu zen».
‎Geroa Baiko Patxi Leuzak ere bide beretik jo zuen kritiketan. Haren ustez, Navarra Sumaren helburu bakarra da euskararekin lotutako guztia «desagerraraztea».
‎Madrilek planteatu zuen errepikapenak «salbuespena» izatea. Jaurlaritzak ere bide beretik jo du, baina gogorarazi du hori ez dela nobedadea, orain arte ere ezohikoa zela errepikatzea, nahiz eta ez diren ikasle salbuespenak: Jaurlaritzaren beraren azken datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasmailetan %2 inguruk errepikatzen dute, eta DBHn eta Batxilergoan, gehiagok, %10 inguruk.
‎Erabaki hori Getxoko Udalak hartu du». Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturalerako foru diputatua ere bide beretik mintzatu zen joan den astelehenean, dagokion sailaren batzordean.
‎PPko Javier Ruiz de Arbulok ere bide beretik jo du, eta legea eguneratzeko eta publizitate «neurrigabea» mugatzeko beharra nabarmendu du.
‎«Espetxe politika aldatzeko garaia da», gehitu du. Joseba Azkarragak ere bide beretik jo du, eta, «giza eskubideen defentsan», egungo «mendekuzko» espetxe politika bertan behera utzi beharra nabarmendu du. Biek gogoratu dute Xuaren gurasoek zigorren hiru laurdenak beteak dituztela eta, ondorioz, aske behar zutela.
‎Nire haurtzaroko mundu hori, lantegien sirena hotsak nagusi ziren garai hori, aspalditxo desagertu zen eta oraingo industriak ere bide beretik egin du laster. Volkswageneko kontseilari ordezkariak duela gutxi esan zuen hautu zaila, baina nahitaezkoa dugula begien aurrean:
2021
‎«Haragia berriz ere burruntzian jarri behar dugu, eta taldeari bultzada eman», esan du Casanovak. Zenitagoiak ere bide beretik jo du: «Indarrarekin joan behar dugu.
‎«Izurriteak erakutsi digu zaintzak ez direla soilik egoitzetako langileak, baizik eta baita garbikuntzakoak, supermerkatuetakoak edo telemarketinekoak ere». Etxeberriak ere bide beretik eutsi dio, eta zehaztu duenez, sektore horietako askotan ez dute duin bizitzeko gutxieneko soldata jasotzen. Zehazki, LABek 1.400 eurotan du ezarria kopuru hori.
‎Natura, artea eta euskara uztartu ohi ditu bere lanetan Hernandezek, eta, orain ere bide bera baliatu badu ere, euskarri berriak landu ditu azken urteetan: koadroetatik hasi, eta bideo sorkuntza lanetaraino.
‎AEBetan dagoeneko txertatu egin dituzte 12 eta 15 urte arteko 600.000 gazte baino gehiago, FDA Medikamentuen eta Elikagaien AEBetako erakundeak adin tarte horretan Pfizer eta Moderna txertoak erabiltzeari oniritzia eman ondotik. Europak ere bide bera hartuko du, ziurrenik, atzo EMA Sendagaien Europako Agentziak Pfizer etxearen entsegu klinikoeen aldeko ebazpena eman ondotik.
‎Ahal Dugu k indultuekin zabaldu daitekeen abagune politikoa nabarmendu du, Hegoaldeko bere ordezkarien bitartez. Begoña Alfaro Nafarroako Ahal Dugu ren idazkari nagusiaren arabera, gatazkaren judizializazioa «akats» bat izan zen, eta Pilar Garrido EAEko Ahal Dugu ko koordinatzaile nagusiak ere bide berean hitz egin du, indultuak «abiapuntu berri bat» direla adieraziz: «Proiektu politikoei beste era batera aurre egiteko balioko dute; itunen eta akordioen bidez, eta ez konfrontazioaren eta aldebakartasunaren bidez».
‎Binakako txapelketa osoa publikorik gabe jokatu da, eta buruz burukoa ere bide beretik doa, asteburuan finalerdiak jokatuko direla kontuan hartuta. «Ez dut esango pilotazaleak frontoira sartu gabe enpresek aurrera egitea ezinezkoa denik, baina oso zaila izango da.
‎Gutxiengoan gobernatu zuen sozialdemokratekin, eta komunisten babesa ere eduki zuen. Nolanahi ere, kutsu kontserbadorea eduki zuten gobernuaren politikek, eta aurreikusten da aurrerantzean ere bide beretik jarraituko duela Fialak, egiteko moduak eta mezuak aldatuko diren arren. Izan ere, Babisen aldean politikari klasiko bat da.
2022
‎Beti Gaztek iazko joerari eutsi dio, eta gizonezkoen saileko garaipenak batuz hasi du sasoia. Iaz, haiek izan ziren nagusi, jokoan izandako txapel guztiak eskuratuta, eta aurtengoan ere bide beretik hasi dute lehia, 680 kiloetako txapelketa irabazita. Joan den larunbatean jokatu zen hura, Ibarran (Gipuzkoa), jardunaldi bakarrera, eta Beti Gazte tiraldi guztietan nagusituta izan zen txapeldun.
‎31 zuzenketak ere bide beretik egiten du. Lehen, hau zegoen:
‎Gasteizen, Gorka Urtaran alkate eta Eudeleko presidentea buru dutela bildu dira. Urtaranek nabarmendu du «herritarren mailan» egon nahi dutela, eta, elkartasuna sinbolikoki erakustearekin batera, «ekintzekin» ere bide beretik joko dutela.
‎Kronika erreportaien eta saiakeraren, kazetaritzaren eta literaturaren artean beti, ikerketa zein gogoeta interesgarriak plazaratu izan ditu. Historia sozialarekiko eta, bereziki, gerra, diktadura eta errepresioari buruzko interes berezia agertu du maiz, eta azkenengo argitalpen honek ere bide beretik jotzen du: amaginarrebaren anaiaren heriotzari tiraka, mahai gainean jartzen ditu Gerra Zibileko lehendabiziko egunek Sakanan piztutako giroa eta hurrengo urteetan mamituriko beldurra, jazarpena, isiltasuna.
‎Kontzeptu horri buruzko xehetasunak eman ditu Gasteizko Bioalai elkarteko lehendakari Koldo Reyk, haiek ere bide bera hartu baitute. Hain justu, «ingurumena, politika eta sozioekonomia» ei dira lerroak, eta orekatuta behar dute egon:
‎«Zergatik da gurea halako sarraskiak gertatzen diren herrialde bakarra?». Kamala Harris presidenteordeak ere bide beretik jo zuen. «Nahikoa da; neurriak hartzeko ausardia izan behar dugu», nabarmendu zuen.
‎«Haurrentzako mesede ta norberarentzat kaltea/ pentsatzen dut non dagoen orduko Oihane maitea/ ze ederra litzateken berriz gazte izatea». Agirrek ere bide beretik jo du lehen bertsoan: «Galdera bat egin nahiko nuke indartu dadin airean/ semeak jaso nituen baina zer galdu nuen trukean?».
‎Maila oso oneko atzelariak izateaz gain, lanerako konpromiso handia dute. Azken ligan gol gutxien sartu dieten taldeen artean egon zen, eta aurten ere bide beretik hasi da: bost partidatan bi gol baino ez dizkiote sartu.
‎Espainiako Vox alderdiak ere bide beretik jo du, eta komunikatu baten bitartez adierazi du «Italiak nazio aske eta subiranoen Europa berri baterako bidea finkatu» duela. Antzera mintzatu da Juan Guaido Venezuelako oposizioko liderra, Meloni zorionduz.
‎Aurrez, 2008an ere, Irizar eta Ampo Mondragonetik irten zirenean, zurrumurruak zabaldu ziren Oronak eta Ulmak ere bide bera jarraituko ote zuten. Korporazioak argudiatu zuen kooperatiba bakoitza libre dela egoki irizten dituen erabakiak hartzeko.
‎Baina ez gara urrun joan behar hori kasu guztietan aintzat hartzen ez dela ikusteko: Irulegiko Eskuarena ere bide beretik joan da, oraindik ez delako aldizkari zientifiko batetik pasatu. Jokamolde hori oso zabalduta dago gaur, zoritxarrez.
2023
‎Eneko Andueza PSE EEko idazkari nagusiak ere bide beretik egin ditu kritikak. Ziurtatu du lehendakariak eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak «aspaldi» ezagutzen zutela proiektua, baina orain arte «isilik» egon direla.
‎Realean ohikoa da harrobiko jokalarien parte hartzea, eta denboraldi hau ere bide beretik doa txuri urdinentzat. Ondo ari den taldeari eusten ari dira Reala B-tik igarotako jokalariak.
‎Ukrainan badaude gutxi gorabehera lasai egon zaitezkeen eremuak, baina Kievetik hurbil egotea oso arriskutsua da». Haren lagun batzuek ere bide bera hartu dute, eta beste herrialde batzuetan bizi dira orain: «Nire lagun batzuk ere beste herrialde batzuetara joan dira, Italiara edo Polonian.
‎Lee Mastersek abokatua zuen aita, eta berak ere bide bera egin zuen. Edison etxearentzat lan egin zuen, etxez etxe kobrantzak eginez, eta Chicagora lekualdatuta, bulego bat ere ireki zuen.
‎158 herritar atera ditu guztira. Jordaniako eta Kuwaiteko herritarrek ere bide bera erabili dute.
‎Radio Euskadin egindako elkarrizketan, ia erantzun guztietan txertatu du Anduezak egonkortasun hitza. Bezperan Ortuzarrek ere bide beretik jo zuen bi alderdien arteko akordioak defendatzeko. Haren hitzetan, EAJk eta PSE EEk bat egiten dute udal eta foru mailan dituzten «helburu eta erronka programatikoetan», eta, beraz, logikoena da horietan «egonkortasuna» eta «bermeak» bilatzea.
‎Dudarik gabe, errepikatzeko moduko esperientzia bat izan da». Errioxarrak ere bide beretik jo du, eta emandako «aukerak» azpimarratu nahi izan ditu: «Aukeraz betetako esperientzia izan da.
‎Kantauriko portuetatik —batez ere Castrotik (Espainia), Bilbotik eta Portugaletetik (Bizkaia) — sartzen ziren produktuetako asko pasatzen ziren herritik: «Esaterako, dokumentatuta dago Muskiz aldean ustiatzen zen burdina asko eta oso ondo saltzen zela Balmasedan eta Gaztela iparraldean», ikerlariak azpimarratu duenez; eta Gaztelako artilea ere bide beretik porturatzen zen.
‎Bigarren zatian ere bide beretik jo dute bi taldeek, baina gola ez da heldu 80 minutura arte. Azkonak, bere bigarrena sartu, eta garaipena ziurtatu du Athleticentzat.
‎Berez, 1998 urtean estreinatu zuen izen bereko filma Vinterbergek. «Bere garaian asko hunkitu ninduen filmak; iraultza bat ekarri zuen, eta ekoizpen hau ere bide beretik joango dela iruditzen zait», nabarmendu du Calixto Bieito Arriaga antzokiko zuzendariak. Zinemagilearen ibilbideko lanik esanguratsuenen artean dagoela diote dute aditu askok, eta sari ugari ere eskuratu zituen.
‎«Musika ez den gainerako arte guztia osatu dugu loreen inguruan», aurreratu du Lander Zalakain taldeko bateria jotzaileak. Eta izenburua ere bide beretik doa: Sigo regando.
‎Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere bide beretik egin ditu aldarrikapenak: «Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko.
‎Sherpa Airen eskutik ari diren aizkolariek zenbait berritasun txertatu dituzte beren jaialdietan, eta aurten ere bide beretik segituko dute, Josune Arakistain Süne musikariak saio bat egingo baitu. Bizkaia pilotalekurako sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua duenez, bertaratzeko hurrenkera kontuan hartuko dute muga jartzeko garaian.
‎Baina, normalean, hori arrazoi desberdinengatik gertatzen da». Etxabek ere bide beretik jo du. «Neguan taldea psikologikoki buruz gogortzea oso garrantzitsua da.
‎Orain baino lehen eskuratu ditu klubaren historian geratuko diren lorpenak eta garaikurra, eta Europarako lau alditan sailkatzea dago lortutakoen artean. Hain justu ere, entrenatzaile gisa zuzendu dituen 170 jardunaldietatik hemezortzitan soilik egon da txapelketa kontinentaletarako postuetatik at. Abian den sasoian ere bide beretik doa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia