Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎—Mutil gaztea haiz, Joanes —erran zidan, Alessandroren goait geunden egun haietarik batean, biak ere aski antsiatsu orduko, kapitain italiarra uste baino berantago zetorrelako—, eta, gazte guztiak bezala, begiak kanporat zabalik dauzkak; ordea, nola kanporat beha dagoena kanpoan geratzeko perilean baita, heure baitari beha ere jarri huke, eta gogoeta egin, heure arimaren eta heure gogoaren indarztatzeko eta sendotzeko, bidaia honetan... —eta, betartea iluntzen zitzaiola, erran zidan—:
‎Hik badakik, Joanikot, ene esperantzen berri, eta nola etorri nintzen Italiarat mundua jan beharrean. Banian, bai, nik, orduan, neure xedeen betetzeko, borondaterik aski eta indarrik ere aski. Horregatik, nahiz eta lehenengo urtea ezin latzagoa eta gordinagoa izan, aitzina egin nian, muturra han eta hemen sarturik, harik eta Domenico Vicentini izeneko pintorearen erranetarat jarri eta haren laguntzaileen arterat bildu nintzen arte.
‎Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak. Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta koloreen keinu bakoitza bihurtzen baitziren langa eta hesi, eta langek eta hesiek koadroko iduriak espaziorik hertsienetarat kondenatzen zituzten eta aire faltan uzten; eta arau eta hesi haiek, bertzalde, burdinak ere ziren, kreatzailearen libertatea gartzelaratzen zutenak, eta koadroak bertzela izan zezakeèn balioa baliogabetzen.
‎Eta zirkunstantzia haietan deus gutirako nuen injenioa! Eta ene eskuek ere aski lan zuten, neure lotsarien babesten eta estaltzen... " Mignon!", oihukatu nuen, ezin larrikiago, laguntza eske:
‎Ikusia nintzen filme bat —ezin izena akordura ekarri—, gizonezko protagonistak larrua jotzen bukatzen baitzuen oneratu nahiz ari zitzaion erizainarekin. Ez dut uste haien arteko suak, izekitzaile, hedatu beharreko inolako pomadarik zuenik, baina kontua zen delako gizona —soldadu bat, nik uste— zauritua zegoela, hamaika bendak eta lokailuk estekatua, eta hala ere aski itxuroso konplitzen zuela egitekoa. Ni ere soldadu zauritua nintzen, eta bertzelako zainketak behar nituen, pomadaz gain...
‎Gantz apurrik ere ez. Horretan ere aski lan. Potro parea behar duk, egunik egun zerrikiari, ogiari, jaki frijituei eta gainerakoei uko egiteko.
‎Manolok burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri luzeren batek deus adituko ote. Hamazazpi urtetan ere aski antzerkizalea zen. Espantu hutsa.
2002
‎Astigarribia ikusi zuten, inguruko mendiek sortutako sakonunean. Hara jaisteko bidea ere aski estua zen. Jaisteko lekua zegoen.
‎Garbi zegoen karta hura desesperazioaren ertzean zegoèn norbaitek bakarrik idatz zezakeela. Eta Sara desesperaturik egon zitekeen artean ere, ospitale psikiatrikoan hartu zuèn laguntza psikologikoarekin eta errehabilitazio programan hartzen ari zenarekin ere aski ez balu bezala, egoerari gaina hartzeko. Eta desesperazioak eman zion, ausaz, karta hura idazteko ausardia, baldintza normaletan nekez idatziko zuena.
2003
‎Europatik Ameriketara joan zen orduan eta han Estatu Batuetan historiaz eta politikaz egin zituen artikulu, hitzaldi eta liburuengatik jakitate eta zuhurtzia handiko hiritar fama erdietsi zuen, bat batean bere azken liburua amaitu aitzin, han berean, 68 urteetan, 1975ean hil zen arte. Haren lanak frantsesentzat ezezagunak egon badira ere aski luzaz, orain non nahi aurki daitezke frantsesez itzulirik.
‎Ez du arriskuaren zantzurik sumatu emazteari kargu hartu eta esan beharrekoak esaten hasi zaionean, ez eta ere poltsa zimurretik esku dardaratiz pistola beltza atera dionean ere. Esajerazio bat iruditu zaio, gehiegikeria guztiz femenino bat, gauzak bere onetik atera gabe ere aski arazo baitituzte beren artean. Izenlagunik aukeratu balu, makabroa, jolas makabroa deituko lioke horri, gustu txarreko jokoa, aurpegiratu dizkion salaketei erantzun beharrean eskua luzatuz pistola bularrera begira jarri dionean, are gehiago handik metro batzuetara urte gutxiko haurrak dindanean dabiltzala jakinik.
2004
‎Gizarte estratifikazioaren teorian oinarrituta gara zezakeen, baina ez du egin. Egitea ere aski zaila zeukan, egiten duen planteamendua arras indibidualista baita, gizarte harremanetan busti gabea?. 269
‎Jenio bizikoa naiz, esan dut sarri samar, eta sekulakoa ematekotan egon nintzen, baina atzera egin nuen, lehenago ere egin nuen bezala, beste bospasei aldiz bai. Harik eta ohartu nintzen arte pazientzia bukatu egin zitzaidala eta zerbait asmatu behar nuela, lehenbailehen, Errealaren alineazioarekin neure barrua zapaldu eta erreprimitzea ez bainuen inola ere aski. Urrutiren aholkua oroitzen nuen noiznahi:
2006
‎Bigarren kantaldia, bigarren aurkezpena, Zumarragan izan zen, eta desastre bat bezela bizi izan genuen: entzule oso gutxi, giro hotza, eta antolatzaileak ere aski uzkur. Une hartan batzuek taldea utzi zuten, eta, ospetsu?
‎Ez ziren denak higitu, baina erdiak ere aski ni atzemateko. Aitatxik erakutsi bezala, behoka akuilatu nuen handik eskapo egiteko.
2008
‎Beñardok eta Kaxkagorrik, baina, egun osorako asmoa zuten, eta, halakoetan ohi bezala, tabernaren kontura egin zuten bazkaria, arratsaldean bigarren saioari ekiteko. Biak ere aski txispatuta zeuden ordurako: esan nahi baita baldarxeago aritu zirela, beharbada, baina baita ausartago eta lotsagabeago ere ordainean, arratsaldeko saioan.
‎Betidanik bizi izan garela euskaldunak Euskal Herrian, Historiaurretik, Neolitoaz geroztik; euskara Europako hizkuntzarik zaharrena dela, eta ondorioz, Europako zaharrena dela hizkuntza horri atxikirik dagoen herria ere. Argudio hauek ere aski hedatuak daude gure artean, eta noizbehinka ustekabeko lekuetan entzuten ahal ditugu; izan ere, euskaldunen antzinakotasun kontu hori aipatu omen zuen Ibarretxe lehendakariak Barakaldoko Ikearen inaugurazio mintzaldian.
‎Beñardok eta Kaxkagorrik, baina, egun osorako asmoa zuten, eta, halakoetan ohi bezala, tabernaren kontura egin zuten bazkaria, arratsaldean bigarren saioari ekiteko. Biak ere aski txispatuta zeuden ordurako: esan nahi baita baldarxeago aritu zirela, beharbada, baina baita ausartago eta lotsagabeago ere ordainean, arratsaldeko saioan.
2009
‎Osterantzean, bizirik ditu aita eta ama, eta, harrigarriagoa dena, amona biak ere (aitonak bera oso txikia zenean hil ziren, ez ditu gogoratzen). Pneumonia da bere senitartekoek pairatutako gaixotasunik larriena, eta hau ere aski arina. Istripu larririk ez bere inguruan.
‎Eta beti izan da detaileei arreta jartzen dieten horietakoa. Egongelan ere aski agerikoa da Josuren ausentzia: ez daude bere liburuak, eta Amaiak jarri dituen loreontzi txikiek hutsunea zabalago egitea baino ez dute lortzen.
‎Apaizak, bazkariko ardoaz gain, kopa bat benedictine hustua zuen, bigarrenari ekiteko prest, puru erdia erreta; esan nahi baita don Anizeto pozik zegoela: egongo ez zen, bada, pozik, orbetarrak hainbeste estimatzen bazituen, puru baten lainopean eta benedictinearen buketaren usainpean zer esanik ez!; baliteke, gainera, apaizari, alkoholaren eta giro baikorraren ondorioz, autoestimua, berez ere aski handia zuena, are handiagotzea, halako moduan, non kalonje izatetik gotzain izaterainoko jauzia egin baitzuen, ausaz, inkontzienteki bai bederen, halakoa izan baitzen haren erantzuna, aurrean zituenei ex cathedra mintzatzen zitzaiela:
‎Bizikletan ibiltzeko eguna iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verneren Uharte misteriotsua eta beste abentura liburu asko ere, Kixoteren ... munduan bizi zena, izeba Ernestinak ederki eman zion Reginari, behin batean, seme alaben izaerari buruzko nola halako definizioa:
‎ordainean, berriz, tratu ona agintzen dizuet?, gelaz gelako miaketa osoa egin aita semeen balizko eskopetak eta bestelako armak konfiskatzeko, bakarra gordetzen baduzue, zuenak egin du?, etxeko kanpoko ate guztietako giltzak bereganatu, guztiak giltzaz itxita utziko ditut, aurrekoa izan ezik?, eta kanpora egin zuen, lorezainaren etxetxorantz, non bere agindupekoekin kokatu baitzen, haiei ere bere aginduak emanda gero: ate bakarra zaintzeko soldadu gutxiago ere aski nian, noski, baina kanpotik ere etor daitezkek liskargile sudurluzeak, eta guztiok nahi zaituztet forman, egoerarik ezustekoenari ere aurre egin ahal izateko, baita hi ere, Gregorio, herrentasuna ez baita alferkeriarako aitzakia; galderaren bat??
‎ordainean, berriz, tratu ona agintzen dizuet–, gelaz gelako miaketa osoa egin aita semeen balizko eskopetak eta bestelako armak konfiskatzeko –bakarra gordetzen baduzue, zuenak egin du–, etxeko kanpoko ate guztietako giltzak bereganatu –guztiak giltzaz itxita utziko ditut, aurrekoa izan ezik–, eta kanpora egin zuen, lorezainaren etxetxorantz, non bere agindupekoekin kokatu baitzen, haiei ere bere aginduak emanda gero: ate bakarra zaintzeko soldadu gutxiago ere aski nian, noski, baina kanpotik ere etor daitezkek liskargile sudurluzeak, eta guztiok nahi zaituztet forman, egoerarik ezustekoenari ere aurre egin ahal izateko... baita hi ere, Gregorio, herrentasuna ez baita alferkeriarako aitzakia; galderaren bat...?
‎Apaizak, bazkariko ardoaz gain, kopa bat benedictine hustua zuen, bigarrenari ekiteko prest, puru erdia erreta; esan nahi baita don Anizeto pozik zegoela: egongo ez zen, bada, pozik, orbetarrak hainbeste estimatzen bazituen, puru baten lainopean eta benedictinearen buketaren usainpean zer esanik ez!; baliteke, gainera, apaizari, alkoholaren eta giro baikorraren ondorioz, autoestimua, berez ere aski handia zuena, are handiagotzea, halako moduan, non kalonje izatetik gotzain izaterainoko jauzia egin baitzuen, ausaz, inkontzienteki bai bederen, halakoa izan baitzen haren erantzuna, aurrean zituenei ex cathedra mintzatzen zitzaiela:
‎Bizikletan ibiltzeko eguna iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verneren Uharte misteriotsua eta beste abentura liburu asko ere, Kixoteren ... " Teofilo Maria, Damaso eta Maria Bibiana munduan bizi dira, eta Gabino, Domingo eta Ada nor bere munduan" –, baina Gabinoren munduak ez zuen Domingorenarekin, esate baterako, zerikusirik; edo bazuten zerikusirik, baina jarrerak bereizten zituen, guztiz bereizten ere:
2010
‎Hirurak ere aski koskortuak ginen arren, ezkutaketetan aritu ginen lehen aldian, Estibalizek hala proposatuta; bera. Estibaliz, arituko zen, gainera, Helena eta bion bila; nik ez nuen tokia ezagutzen, baina ola erorkinen artean pasabide bat aurkitu nuen, toki heze eta ilun batera zeramana, non Helena eta biok egon baikinen, Estibaliz etorri zen arte:
‎Baina arrazoi duzu, beharbada, Damaso, guk ere zuek adinakoak baikenuke: zuen laurdena izanez gero ere aski, gure Herriaren independentzia lortzeko???, etorri bezain laster isiltzen banituen ere?
‎Ez ziren suzko laino beltzak, Herkulanon eta Ponpeian izan zirenen antzekoak, baina suzko lainoek bezala erretzen zuten. Argazkiak erakusten zuèn biktimak, bestela, ahoa zabalik zuen. Munchen Garrasiarekin ez zuen alde handirik, ez horixe!?, eta aho zabalduak dramatismo berria eransten zion berez ere aski dramatikoa zèn eszenari. Eta niri, hura ikusi eta nik neuk pairatu nituèn minez oroituta, biktimarenganako errukia nagusitu zitzaidan, baita halako ezintasun bat ere, gizonarekiko fidakaiztasunarekin batera?
‎–Anaiak eskua galdu dizu, eta zergatik pozten zara, Damasooo??. Aurrerago, berriz, bisitak onartzen hasi eta Domingo ikusten nuenean, ezin izaten nion haren begiradari eutsi, berak ere aski lan baitzuen bere minari eusten, ez dut uste konturatu zenik?, harik eta egun batean amets bat izan nuen arte, bi irudiko sekuentzian: lehenengoan, Domingo ospitalean zegoen, eskua moztuta, eta nik hura zaintzen nuen; bigarrenean, berriz, neure besoari bulkada bat eman eta eskua ihesi joan zitzaidan, anaiarenganako hegaldian, eskumuturrean itsatsi zitzaion arte; eta orduan Domingok esan zidan:
‎Folletoi txar bateko aktorea sentitzen zen Kepa; une batez negar zotinka hastea ere pasatu zitzaion burutik, baina ez zekien gorputz hizkuntza horrenbesteraino menderatzeko gauza izango zen. Hori gabe ere aski melodramatikoa ari zitzaion ateratzen antzezpena. Isilune hori ez zuen eten Laurak, eta, puska batean itxaron ondoren, Kepak berak jarraitu zuen.
‎" Anaiak eskua galdu dizu, eta zergatik pozten zara, Damasooo?". Aurrerago, berriz, bisitak onartzen hasi eta Domingo ikusten nuenean, ezin izaten nion haren begiradari eutsi —berak ere aski lan baitzuen bere minari eusten, ez dut uste konturatu zenik—, harik eta egun batean amets bat izan nuen arte, bi irudiko sekuentzian: lehenengoan, Domingo ospitalean zegoen, eskua moztuta, eta nik hura zaintzen nuen; bigarrenean, berriz, neure besoari bulkada bat eman eta eskua ihesi joan zitzaidan, anaiarenganako hegaldian, eskumuturrean itsatsi zitzaion arte; eta orduan Domingok esan zidan:
‎Hirurak ere aski koskortuak ginen arren, ezkutaketetan aritu ginen lehen aldian, Estibalizek hala proposatuta; bera —Estibaliz— arituko zen, gainera, Helena eta bion bila; nik ez nuen tokia ezagutzen, baina ola erorkinen artean pasabide bat aurkitu nuen, toki heze eta ilun batera zeramana, non Helena eta biok egon baikinen, Estibaliz etorri zen arte: " Hor zaudete?"; baina gu, isilik; gero, oinots batzuk entzun genituen, gero eta hurbilago:
‎Baina arrazoi duzu, beharbada, Damaso, guk ere zuek adinakoak baikenuke: zuen laurdena izanez gero ere aski, gure Herriaren independentzia lortzeko..." —, etorri bezain laster isiltzen banituen ere...
‎Ez ziren suzko laino beltzak, Herkulanon eta Ponpeian izan zirenen antzekoak, baina suzko lainoek bezala erretzen zuten. Argazkiak erakusten zuèn biktimak, bestela, ahoa zabalik zuen —Munchen Garrasiarekin ez zuen alde handirik, ez horixe! —, eta aho zabalduak dramatismo berria eransten zion berez ere aski dramatikoa zèn eszenari. Eta niri, hura ikusi eta nik neuk pairatu nituèn minez oroituta, biktimarenganako errukia nagusitu zitzaidan, baita halako ezintasun bat ere, gizonarekiko fidakaiztasunarekin batera... irudi hartan ez baitzegoen Jainkoaren eskurik, gizonarena baizik... eta gizonarena bakarrik!
2011
‎Estatu etnokratikoa eraiki duen gizatalde hegemonikoak ez dauka saltzeko bere hizkuntza etnonazionala, Indonesian ikus dezakegun gisan. Afrikako estatu gehienetan bezalatsu, gizarte klase gailenduen artean hizkuntza inperialista bat, kasu honetan ingelesa, Indonesian ere aski errotua eta hedatua dagoela esan berri digu J. Fishmanek, baina estatuaren berezko nazio hizkuntza erabat alboratu gabe. Aldiz, hizkuntz aniztasuna hain oparoa den estatu horretan politika diglosikoaren estrategiak urkamendira daramatza gainerakoak.
2012
‎Bladiren zurrunga bat heldu zitzaidan atzeko esertokitik. Ez nuen erro unerik eskatzen haren ondoan, ezta urrutitik ere, ondo samar egotearekin konformatzen nintzen, egotearekin ere aski! Zer ikusten nuen morroi harengan?
‎Hala ere, arraina modu askotara prestatu eta aurkez daiteke; maiz, carpaccio tankeran moztu eta krisantemo lorearen itxuran jartzen da. Krisantemoa da Ekialdeko lurraldeetan heriotzaren lorea, eta gurean ere aski erabilia izaten da Domu Santuan hilerrietara apaingarri eramaten direnen artean.
‎Justiziako Ministro F. Caamañok, Gobernuak hartu beharreko neurri guztiak hartuko dituela ziurtatu du. Botere Judizialeko Presidenteorde Fernando de Rosarentzat egon ere aski motibo dago Justiziak interbenitzeko. Confederación Española de Policíak salaketa jartzeko abiamenak iragarri ditu.
‎Bigarren eta guztiz ezohiko kointzidentzia hori zela-eta, aztoratuta arrunt harrimena eta izu laborria nagusi ziren ehunka sentipen elkarren kontrakoen ondorioz, izan nuen oraindik ere aski kemen bitxikeria hura aipatuz nire lagunaren larritasuna ez areagotzeko. Ez nekien hark ere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai, azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zen Usherren jokaeran.
‎Hitz lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurkitu baitaitezke obran, ñabartasun hori ere nolabait gordetzen ahalegindu gara. Nagusi den endekasilabo (pentametro ianbiko) zuria bere horretan emateari gehitxo iritzirik, neurri erregularrik gabeko tirada hala ere bertso taxuzkoetan eman ditugu halako pasarteak (hots, gehienak), tonuz ere aski bereizten direlakoan prosaikoagoetatik. Dena dela, eutsi egin diegu eszena erremateetako biko errimadun sarriei, lautu dugun neurtizkeraren zantzu gisa, 5/ 5// 8 neurrira egokiturik.
2013
‎Matematiketan arazoak dituk. Pianoa jotzen ere aski lan. Datorren urtean lizeo pribatuan matrikulatuko haugu, eta ez zakiat, bada?
‎Agerrek badaki gezurrak labur dituela zainak. Badaki, gainera, gezurrak estalki eta edergarri aunitz behar dituela eta, halarik ere, ez dela behin ere aski edertzen eta estaltzen. Badaki, orobat, baldin gezurtiak bere gezurra egiatzat iragan eta salduko badu, penatu behar duela; batari eta bertzeari zer ihardetsiko dion, aitzinetik pentsatua eduki behar duela.
‎–Zer aurkituko duzula uste duzu zuk, gerra zer den ere ez dakien horrek?, bota zidan zapuzkeria ezin ezkutaturik, hantxe ziplo bere sukaldean, katilu bana kafesne hartzen ari ginela. Planteamenduak berak mindu izan balu bezala kritikatzen zidan burutapena, kasik sarkasmoz, eta neuk ere aski ernegatuta eusten nion begiradari, nire harriduran ezin kabiturik, gure familian apaingarririk gabeko galdera zuzenak erantzun traketsa dakarrela konturatu nintzen arte. Limurtu aldi luzea eskaini behar izan nion, biktimaren protagonismoa zuri kendu eta hari eman, tenka laxatu eta hizketan has zedin.
‎Matematiketan arazoak dituk. Pianoa jotzen ere aski lan... Datorren urtean lizeo pribatuan matrikulatuko haugu, eta ez zakiat, bada...
2014
‎Alderdi frantsesetik hainbat bider erasiatu da Alsaziaren anexiorako egiazko arrazoia pangermanismoan zetzala, eta Mommsenen, etc., alderdi alemanaren pangermanismoa gauza ezaguntzat geratu da. Mommsenek egin zuen bezala, Treitschkek ere aski testu laga du kontrarioa baiesten duena. Hasteko, Prusia eta Austria Estatu bakarrean bateratuak. Rattiren irudipenean bezala?
‎Dena den, Nikolasek ez zuen behin ere aski egingo, ordutik aurrera Siberiako bide nagusian topatu behar zituzten hildako guztiekin azken egitekoak bete nahi izatera. Nizhneudinskeko aldirietan hogeitaka zeuden lurrean barreiaturik.
2015
‎Maleta zaharra behar zuen inondik ere, baina ez zuen, haatik, zimel itxura nabarmenegirik. Forma laukizuzena ere aski berezia zen, ez oso altua, baina luzera handikoa. Lurrean utzi eta haren ondoan eseri zinen, irekitzeko gertu.
‎Gero, lasterka hasi ginen belar gainean gure indar guztiekin, harik eta arnasa ahitu eta begien bistatik galdu genituen arte, hilerritik atera gabe. Ematen zuen, beraz, baietz, heriotza ere aski luzea eta zabala zela.
‎Jangelatik irten zen, Jamesi eskutik helduta, hark besteekin joan nahi ez zuelako. Ramsay andreari txorakeria iruditzen zitzaion desberdintasunak asmatzea, bestela ere jendea, zinez, hori gabe ere aski desberdin ez balitz bezala. Benetako desberdintasunekin, pentsatu zuen egongelako leiho ondoan zutik?
‎Probokazioaz gain, bagenuen asmo artistiko bat ere, eta hor berriz ezin esan gure helburua bete genuenik, nabarmena baitzen guztiaren kalitate eskasa, txar txarra ez esateagatik. Alderdi grafikotik normala zen noski, multikopistaren teknika ere baitzen, baina artikuluen maila ere aski kaxkarra zela onartu behar, gu orduan emaitzarekin pozik gelditu ginen arren.
‎Arrazoiak ere bi izango dira oraingoan: batetik nagikeria, idazlan honekin lanpeturik eta obsesionaturik ibiltzeko gogorik eza (bestelako komentariorik merezi ez duena, argi asko ulertzen baita); bestetik, egiten ari naizenari buruzko zalantzak, eta honetaz ere ez dut gehiegi insistitu nahi, lehen ere aski luze jardun dut eta.
‎Triunfo, Cambio 16 eta enparauak), eta haien aldamenean gizonezko bat, Punto y Hora eta Garaia astekari elebidunak eskuan zituela eta Goiz Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argiaren ale bana lurrean zeutzala. Gaiari eskainitako editorialaren izenburua ere aski esanguratsua zen: –garaia, puntua eta ordua?.
‎Haren idiosinkrasiari gagozkiola, ordea, ordura arteko bidean barrena jarraitzeko prest agertu ziren: ordura arteko hizkuntza ereduari (erribideko izkera) eutsi zioten, eta, gainerakoan, aro berriko estreinako zenbaki haren azala ere aski esanguratsua genuen. Lehenengo eta behin, Gu ta gu tarrak goiburuaren azpian, Emeterio Arrese idazle tolosarraren eta Pedro Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren argazkiak paratu zituzten, eta argazkion azpian, bertso hau:
‎–(...) Ainitz eztabada baditugu, ala bainan frango jendek eta batasunek parte hartzen dute gure emanaldien kudeatzeko eta ez da aise denen plantan ezartzea. Diru mailean ere aski kenka txarrean gira ezen ez gira alderdi politiko baten irratia ez eta ere hiri batena. (...) 90?.
‎Ezagun antza hartu zioten istorio hari, bera ere aski larri ibilia baitzen ebakuntza ostean. Goizean goiz deitu zioten gizonari, ebakuntza egunaren biharamunean, lehenbailehen joan zedin ospitalera, konplikazioren bat sortua zela eta.
‎Besteren atsekabe eta nahigabeak norberarenen kontsolagarri edo gozagarri izan ohi direla ez da kontu berria, eta Lucecitari ez zitzaion halakorik falta. Horrenbeste jakin behar zuen anaiak, alegia, bere miserien nolabaiteko gozagarria bilatzen zuela jendeak telenobeletan, horregatik zutela horrenbesteko arrakasta herrialde pobreetan, bera bizi zen Ekuador hartan, esate baterako; ongi jabetua egon behar zuen erabat ulergarria zela premiarik larrienak asetzen ere aski lan zuen jende hark errealitatetik ihes egin nahi izatea. Gaixoak bezala.
‎–Ez, erantzungo zion bere baitan ahots ezkutu batek?, ez iezaiozu eska zeure buruari hitz egokiak bilatzeko, bestela ere aski lan badu eta.
2016
‎Berekin zintzoa izan nendin mehatxatu ninduen. Lehendik ere aski ibilera zaila ukan zuela neskak, eta kasu eman nezala. Hori erratea eta nire jakin mina areagotzea bat izan ziren.
‎lehen ere gogogabetua baldin bazegoen, erabat abaildurik sentitzen da orain, ilunpean, herrialde urrun eta arrotz batean, euripean, maletak galdurik, nora joan ez dakiela... Umezurztasunaren adibide gorena, lehen ere aski umezurtza ez bazen. Eta bere gabeziaren, bere behar gorriaren argizagi bakarra bururatzen zaio orain:
‎Egia esan, jende gehienarentzat famatuagoa zen bere abokatu bulego arrakastatsuagatik literatura idazteagatik baino. Bere jarduera politikoa ere aski ezaguna zen. Frankismoaren amaieran, gaztetan, gogorki torturatu zuten, eta kartzelan egon zen amnistia orokorra eman zuten arte.
‎Ikastolako beren lagun gehienen gisara, gure haurrek ere aski goiz lanbide bat segurtatu zuten eta beren familiak ederki hazten ari dituzte. Orotara, bederatzi haur ttipi (biloba) baditugu gaur egun. Denak osasun betean, ikastolan dabiltza, ama eskolatik lizeorainokoan?
‎Baina halere, erran behar dut enetzat baino anitzez luzeagoa izan dela, dudarik gabe, emazte haurrentzat. Dena den, enetzat ere aski luzea izan zen hango baldintza txarrak zer diren jakiteko. Hala nola, lehen hiru hilabeteak zainetatik eri zen adineko batekin iragan nituen.
2017
‎Batzuetan, hitzak aski ez zaizkionean, jauzian zutitu eta dantzan hasten duk. Eta, bestetan, dantza bera ere aski ez zaionean, altzora hartzen dik santuria eta jotzen hasten duk.
‎Gero, nazionalismoa itsusia zela eta, abertzale bihurtu ginen (EAJ PNV bera izena aldatzekotan ibili zen). Orain, abertzaletasuna ere aski polita ez eta, independentista ez nazionalista, ez abertzale izan behar omen da... Ez ote erosoago eskarmuxa terminologiko hauei bost axolaz aurre egitea?
‎–Zaude, zaude. Seietan ere aski goiz izanen da bai. Gaixoak... ez du balio gaua airean pasa dezaten.
2018
‎–Ezin diegu Egin eskuan daramaten guztiei kasu egin?, jartzen zuen paskinetako batean. Izenburua ere aski argigarria zuen: –Boikot Herri Batasunari?.
‎Apaltzen ari dela esango nuke, baina sentitzen da oraindik horren arrastoa?. Garikoitz Lekuonak ere aski errotuta ikusten du ezaugarri hori Hondarribian. –Alde batera begiratzen badugu, Frantzia dago, etsaiak; horiek ez dira inoiz bizilagunak izan.
‎Garai batean, aduanako zerbitzuek eman zioten bizitasun ekonomiko handia, eta, oraindik ere, trenbide eta logistika gune garrantzitsua da. Merkataritza ere aski oparoa du. Irungo demografia datuei erreparatuta, argi dago etorkinen topaleku izana dela, Gipuzkoako beste herri askoren moduan.
‎Bezperakoa ere aski susmagarria izan zen. Ez naiz ari Monfortetik Euskal Herrira eramango gintuen autobusaren billetea ordainduta edukitzeaz, sinatu genuen kontratuan halaxe izango zela baitzekarren.
2019
‎ez da halakoa baldin eta ez bada begiratzen gizonaren helburuen argitan, hark dituen tresnen eta inposatzen dituen legeen argitan. Gizonak mundua atzemateko asmorik ez balu, gauzei heltzeko ideiak berak ez luke batere zentzurik; atzemate horretan gorputzaren indar guztia erabili beharrik ez dagoenean, erabil daitekeen gutxienekoa ere aski denean, aldeak desagertu egiten dira; usadioek indarkeria debekatzen duten lekuan, giharren indarrak ez luke inolako nagusitasunen oinarri izan behar: erreferentzia existentzial, ekonomiko eta moralak behar dira ahultasunaren nozioa zehatz definitu ahal izateko.
‎Arrunt zaila da emearen nozioaren definizio orokor egoki bat egitea; definitzeko, ez da inola ere aski esatea emea obulu eramailea dela, eta arra, berriz, espermatozoide eramailea, txit aldakorra baita organismoak gonadekin duen harremana; alderantziz, gametoen diferentziazioak ez du eragin zuzenik organismoan bere osoan; batzuetan, esan izan da obuluak, mardulagoa denez, bizi indar handiagoa behar zuela espermatozoideak baino, baina espermatozoideak askoz ere gehiago jariatzen dira; beraz, i... Batzuek pentsatu nahi izan dute espermatogenesia joritasunaren erakusgarri bat zela, eta obulazioa, berriz, ekonomiaren erakusgarri bat, baina obulazioan ere badago ugaritasun zentzugabe bat:
‎[...] Ernest ere aski hitzontzia zen, itxuraz, inorekin zegoenean.
2020
‎Hori horrela, COVID politika publikoen orientazio berri hori berretsi egingo luke. ZTBP Euskadi 2030rako Eusko Jaurlaritzak 2019ko abenduan argitara emandako Oinarrizko lerro estrategikoak eta ekonomikoak izeneko dokumentua12 aurrerapauso bat da norabide horretan, Aranguren eta bestek egindako txostenak13 aldezten zuena, baina Ekonomiaz aldizkariaren hurrengo alean argitaratuko den Morgan eta besteen artikuluan oraindik ere aski jotzen ez dena.
2021
‎Hobe zerotik hastea. Baina nahiko denbora eta batez ere aski adore geratuko ote zitzaidan nire pitxafria lanekin konplitu eta gero. Eta ba ote neukan nobela bat hasi eta buka egiteko adina talentu?
2022
‎Bere estrategia zesta puntako saskiekin granadak botatzea omen zen, eta horretarako bi zestalari eraman zituen bere arrantza ontzian, tartean Felix Areitio bera. Hemingwayren hirugarren emaztearen maitalea izan zen zurrumurrua ere aski zabaldua zegoen Habanako zirkuluetan. Areitio eta Hemingwayren arteko laguntasuna eta armadako taldea osatzeko ibilerak ongi aski biltzen ditu Edorta Jimenezek Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan liburuan.
‎" Oloa ordaintzeko adina ere ez dut atera –pentsatu zuen– Hortik dator, hain zuzen, atsekabea. Bere lana ezagutzen duen gizonak, bere burua asebetetzen eta zaldia ere aski janda edukitzen dakienak, beti topatu luke lasai bizitzeko modua".
‎Soinean dituenak erantzi ditu neke handi handirik gabe. Galtzak ere aski aise egokitu dizkio bere gorputzaren behe hemisferioari. Aldiz, ezin gaindituzko proba bilakatu zaio beso hautsia eta honen euskarria elastikoaren ezker mahukan barna pasaraztea.
2023
‎Mintegi hartan ez zuten feminista musulmanen testu bakar bat ere aukeratu irakur genezan, ez Leila Ahmeden Women and Gender in Islam, ez Amina Waduden Qur’an and Woman, biak ere aski argigarriak ikusteko nola islamean feminismoak aurre egiten zion patriarkatuari. Gehienez ere ordubete eman genuen ikasgelan horri buruz hizketan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia