Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2008
‎EBko lan merkatuak gidatu behar du immigrazioaren kudeaketa. Halaber, herrialde bakoitzak etorkinei harrera egiteko dituen baliabideak ere aintzat hartu behar dira. Indarrean jarri asmo den politikak gobernuei etorkinak nahierara aukeratzeko bide emango diela uste dute askok, baita Europako Batasuna gotorleku bihurtuko dela ere.
‎EHUk enpresarentzat egin zuen azterketa baten arabera, negozioa 700 milioi euro ingurukoa izan liteke Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, sektore osoa kontuan izanik. Kopuru horren baitan oraingoz debekaturik dauden apustu motak telefono edo Internet bidezkoak ere aintzat hartu dituzte.
2009
‎Beste taldeen artean, Errusia ere aintzat hartzeko modukoa da. Txehovski taldea da selekzioa, eta ohituta daude elkarrekin jokatzen.
‎Afrikarrak, Egipto eta Tunisia ez dira Txapelketa irabazteko moduko taldeak, partida batean edo bestean ezustea eman badezakete ere. Hungaria eta Errumania ere aintzat hartzekoak izan daitezke, eta, akaso, errumaniarrek eman dezakete ezuste handiren bat. Alemania ez dut aipatu, talde fisikoa duelako soilik.
‎Baina kluba ezin da epe labur eta ertaineko egitasmoei begira bakarrik egon. Epe luzerakoak ere aintzat hartu behar ditu. Arlo horretan, lasai dago Garcia Makua.
‎Gero, iparraldetik Landetara, Bordele eta Pariseraino. Euskal Etxea daukaten herrialde guztiak ere aintzat hartuko dira. Euskal eguraldia, jalgi hadi mundura!
‎Getafe etxean ariko da, Numantziaren aurka, eta Sportingek Valladoliden zelaian jokatu du. Nou Campeko lehiari gertutik begiratzeaz gain, beraz, Alfonso Perez eta Jose Zorrilla futbol zelaietako partidak ere aintzat hartu dituzte nafarrek datorren asteburuan.
‎Turkiako talde ezagunenak eskaini dion proiektua ere aintzat hartu du: –Europako elitean jarduteko helburua dutela esan didate, eta erronka polita iruditu zait?.
‎Bestalde, Islandia, ekonomia krisiak gogor astindu baitu, EBra batzea ere aintzat hartu du Suediak. Gainera, Errusia eta Ukrainaren arteko, gasaren gerra?
‎Lau puntuko tartea dago orain bien artean. Getxo ere aintzat hartu da. Bere historiako bigarren bandera irabazi zuen, eta hirugarren jarri da sailkapenean.
‎Eta Zelayaren hitzetan, arbuiatu egingo dituztela agindu diote guzti guztiek. . Ez daudela ez emaitzak ez prozesua bera ere aintzat hartzeko prest esan didate?, zioen atzo, Jose Miguel Insulza AEEko buruarekin eta erakundeko Batzorde Iraunkorrarekin bildu ostean.
‎Stern taldearen arabera, arriskuen analisi ekonomikoa ezin da soilik mugatu BPGra. Ingurumenean, osasunean eta herrialde txiroetan izango dituen ondorioak ere aintzat hartu behar dira. Hala, Sternek ondorioztatu du datozen bi mendeetan klima aldaketak, oro har, munduko herritar bakoitzari eragingo dion aberastasun galera urtero %5 eta %20 artekoa dela.
2010
‎Transitek bidesariak ezartzeari buruz egin dituen ikerketak azaldu ditu Diciommok, eta oinarrizko hainbat ideia eskaini ditu: berdintasuna kontuan hartzea; bidesaria ezartzeko orduan, mekanismo gardenak erabiltzea; irabaziak zertarako erabiliko diren ere argi azaltzea; errepideen kostu fisikoak soilik ez, kanpoko kostuak ere aintzat hartzea adibidez, negutegi efektuan eta kutsaduran sortutako eragina; eta ibilgailu arinei eta astunei ezin zaizkiela tarifa berak jarri.
‎Goiak azaldu zuen inguruko lurraldeetako egoera ere aintzat hartuko dutela. Guk proposamen zehatza egingo dugu, eta gustatuko litzaiguke, gure inguruko lurraldeek aurrera egiten duten heinean, guk bat egin ahal izatea haiek ezarriko duten sistemarekin.
‎Erdiek baino gehiagok bost urte baino gehiago igaro dituzte gurean. Hortaz, legeak hori ere aintzat hartu behar du. Eta bada beste kontu bat oso garrantzitsua:
‎Real Madrilek hiru partida jokatu ditu Top 16an, eta bi galdu, biak etxetik urrun. Galdutako partidak Maccabi eta Sienako Montepaschiren aurka izan direla ere aintzat hartu behar da. Alegia, Bilbo Basket baino askoz talde indartsuagoak.
‎Aurkaria ere aintzat hartu behar da. Granadak bigarren itzuli bikaina egin du, eta zortzi onenen artean sartzeko aukera dauka.
‎Egoera konplexuagotu egiten da, kolonizazio politikoa eta kulturala erabatekoa izan ondoren komunitate aborijenaren ondarea salbatu nahi duten lurraldeen kasuan. Artea bi komunitateen arteko zubi gisa erabiltzeak zentzuzkoa dirudi, eta, besteak beste, joera hori agertu nahi du mostrak; baina bisitariak atzean diren bestelako inplikazio etikoak ere aintzat hartu lituzke, edota baita, bestalde, tradizio indigenako artearen benetako balioaz galdetu, moda kontu hutsagatik nazioarteko arte merkatuan bere txokoa lortzen ari baita azkenaldian. Noski, etxeko saloia apaintzeko australiar pintura indijena koloretsua izatea cool da.
2011
‎Haatik, handitze bide horretan jarraitzearren, batasunak sendoa eta indartsua izan behar duela argi uste du Hungariak. Europak astindu duen krisia ere aintzat hartuko du horregatik. Defizita eta desoreka handiak dituzten estatu kideak zigortzeko sistema bat abian jartzea izango da erronka nagusietako bat.
‎Azken urte honetan bakegintzari eta normalizazio politikoari begira hainbat alorretan egindako urratsen ondorio ere izan liteke babes horren oinarrietako bat, eta euskal gatazka konponbidera eramateko ekimenen emaitza ere bai, konponbide horretan euskal presoen eskubideak eta haien parte hartzea ere aintzat hartu beharrekoak direla uste dutenak gero eta gehiago diren seinale.
‎paisaia, itsas bioaniztasuna, itsas dinamika eta prozesuak, itsas hondoko sedimentuak, landaredia eta fauna, besteak beste. Hala, inguru hori bereziki hauskorrak diren itsasguneetan dagoela oroitarazi du.MARMek ere aintzat hartu du portu berrian zentral termiko bat hartzeko aukera: «Ezin dira egin portu erabilerarako ez diren betelanak».
2012
‎hala ere milaka dantzari dauzkagu herri guztietan banatuta, eta ia ia ez dago herri bat dantza talderik gabe». Agiriaren planteamendua «aldarrikatzailea» ez izan arren, erakundeek ere aintzat hartu luketela uste du Araolazak. «Geure buruari begira diagnostiko bat egitea zen asmoa, denon artean.
‎Izan ere, arrazoi horiengatik herritarrek ez badute garraio publikoa erabiltzen, garraio azpiegiturek eta zerbitzuek ez dute errentagarritasun sozialik ezta ekonomikorik izango. Orobat, hiri bat zein norabidetan haz daitekeen ere aintzat hartu behar da, geltoki bat luzera iraunkorra izan dadin eta «berehala» zaharkitua gera ez dadin: «Litekeena da orain erdigunea dena hogei urte barru ez izatea eta, beraz, orain geltoki bat kokatzeko leku onena dena bost urte barru ez izatea».
‎Axularren Gero, Juan Antonio Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa eta Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso lanen lekukoa hartuko du Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox ek Bilbo Zaharraren Klasikoen irakurraldi etenik gabea ekitaldian. Txomin Agirreren Garoa nobelako Joanes artzaina, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelako Leturia eta Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelako berritsua mugarri garrantzitsutzat jo ohi dira euskal narratibaren historian, baina Zergatik panpox eko pertsonaia nagusia ere aintzat hartzekoa dela esan dute antolatzaileek: « Zergatik panpox nobelan dugu lehenengo aldiz euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat, aitzindaria izan zena bere ezaugarri guztietan», azaldu dute aurtengo ekitaldian egindako aukera arrazoitzeko.
‎Nire jokaera da galdetzea ea nola egingo dugun. Erreferenduma formula ohikoa da demokrazia guztietan, eta hori ere aintzat hartu da. EAJk proposatzen du galdeketa legearen barruan sartzeko bide bat egitea.
‎Hiru herrialdeetan izan den indarkeria landu dute erakusketarako. Lurralde horietako egoera sozioekonomikoa eta historia ere aintzat hartu dituzte. Antolatu duten azken erakusketa handia Artium museoaren bilduma berria da.
2013
‎Euroliga nola urruntzen ari den ikusteak dakarren ondorio zuzena da. Mesede eske Donostian Sare sozialetan eta saskibaloi foroetan dabilen hizketa gai bat ere aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, jakina da Lagun Aro eta Baskoniaren artean, Gasteiz eta Donostia artean giro gaiztorik ez dagoela, eta bai laguntasun eta anaitasun harreman estua.
‎Urkijok esan zuen euskara laguntzea ezin dela argudio bat izan, «eskumen hori Eusko Jaurlaritzari baitagokio». Haren ustez, egungo krisi ekonomikoa ere aintzat hartu behar da: «Zaila da argudiatzea ezaugarri horietako inbertsio bat».
‎Nekagarritasun plusa 2010eko erreformaren eraginez, langile guztiei eragingo die kotizatu beharreko urte kopurua gehitzeak, baina lanbide jakin batzuetan aritzen direnei kalte txikiagoa egitea nahi du gobernuak. Horretarako, nekagarritasuna ere aintzat hartzea proposatuko du. Hau da, minbizia eragiten duten elementuekin aritzen direnei, gauez lan egiten dutenei, zama astunak mugitzen dituztenei eta beste hainbat langileri lehenago erretiratzeko aukera eman nahi die.
‎Baina egia da, hala ere, debekua ezartzeko erabakia hartu izan ez balitz eta, ondoren, legea urratu izan balitz, ez litzatekeela egongo helegitea jartzeko aukerarik. Eta hori ere aintzat hartu behar da. Kontuan hartuta herritarren oinarrizko eskubideei eragiten diela erabakiak, proportzionala iruditzen zaizu debekua ezartzea?
‎«Gastu sozialetik zein diru kendu behar den ez dugu esango, baina, gure ustez, enpresek laguntza gehiago behar dute», Lujuaren esanetan. Espainiako Gobernuak esku artean duen lan erreforma berria ere aintzat hartu zuen, eta lan arloko gatazkak «gutxitzeko» legeak argia izan behar duela esan. «Sekula ez dugu kaleratze merkeagorik eskatu, eta orain ere ez dugu halako ezer adierazi nahi.
2014
‎Gaur ere hainbat gai jorratu ditugu, eta lan egiteko era beti bera da. Gaiak oso bizkor landu behar dira, Ministroen Kontseiluak lehenbailehen onar ditzan; ondorioz, oso lan gutxi dago atzean, batez ere aintzat hartuta hezkuntzarekin lotutako gaiek gogoeta eta adostasuna eskatzen dutela». Jose Ignacio Wert ministroak LOMCE hezkuntza erreforma ezartzeko autonomia erkidegoekin egiten dituen bileren irudi etsigarria eman zuen atzo, berriro ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek.
‎esan zuen legearen interpretazio «oso zurruna» egin zutela abokatuek, eta hori maiz eginez gero epaiketa gutxi egingo liratekeela. Oinarrizko eskubideak Epeez gain, fiskaltzak uste du ustezko delitugileen inplikazioa frogatuta geratu zela 2003an, atxilotu eta inkomunikatu ondoren, auzipetuen etxeetan atzemandako dokumentazioaren, haiei aurretik eginiko telefono entzuketen eta «beste diligentzia» batzuen bidez. Horrekin lotuta, apirileko saioan defentsek eskatu zuten, besteak beste, oinarrizko eskubideen urratzeak ere aintzat hartzea auzia bertan behera uzteko eta auzipetuak absolbitzeko. Epaileak, halere, ez zuen beharrezkotzat jo horiei buruz iritzia ematea artxibatze autoan.
‎Buru gaixotasun larriak dituztenen kasuan, esaterako, arreta komunitarioa lehenetsiko da, hots, ahalegina egingo dute gaixo horiek euren ingurunean edo antzeko batean egon daitezen. Ospitale psikiatrikoetan daudenak bizitoki normalizatuagoetan kokatzea, adinekoak tratu txarretatik babestea, mendekotasuna larriagotu ez dadin neurriak hartzea, zaintzaileei arreta eskaintzea, eta, umeen kasuan, hezkuntzako langileen ikuspegia ere aintzat hartzea agertzen dira hartu beharreko neurrien artean. Azken buruan, xedea da herritarrei, bakoitzaren behar bereziak gorabehera, arreta integrala eskaintzea; Zurbanobeaskoetxea:
2015
‎Hiru eskaera egin dizkio Seaskak Parisi: elkarteak galdegindako irakasle postu kopurua errespetatzea, ikasleen zenbaketan 2 urteko haurrak ere aintzat hartzea, eta, azkenik, baxoa euskaraz egin ahal izateko urratsak egitea. Aitzinamendurik ezean, Seaskaren ustez, hitzarmenak ez luke zentzurik, eta, beraz, ez lukete izenpetuko.Sartze «historikoa»Protestarako baino ospakizunetarako arrazoi gehiago ditu egunotan Seaskak, nolanahi ere.
2016
‎GI errepidea dago kontrako egoeran: bost lagun zendu dira han. Errenterian, Astigarragan eta Hernanin?. Oinezkoen kopurua ere aintzat hartzekoa da: hildakoen laurdena haiei dagokie.
‎Nola neur litezke? Eskariak ebaluatzeko sortuko duten batzordeak izango du lan puska bat.Alde positiboan, bere garaian ikertu gabeko auziak ere aintzat hartuko dituztela. Besterik da horiek nola egiaztatu diren.Eta akats bat ere zuzendu du testu berriak:
2019
‎Orain bai, egin dute. Aldaketa nagusia da preso gaixoak libre lagatzeko irizpide bakarra ez dela izango bizi itxaropen laburraren iragarpena; esaterako, haien «bizi kalitatea» ere aintzat hartuko dutela dator aginduan.Pedro Sanchez gobernuburuak ekainean iragarri zuen ETAren desegitearen, maiatzak 3, ondoren «bestelako» espetxe politika bat egingo dutela.
‎–Osasun zentro batera joan gabe, arazoen kudeaketa nola egin azalduko dugu, baita nola zaindu gaitezkeen ere?. Ikuspuntu zientifikoa izango dute ardatz, baina arlo psikosoziala ere aintzat hartuko dute. –Askotan eredu biologizistarekin gelditzen gara, eta ez ditugu psikologia eta egoera sozialek duten eragina aztertzen.
‎Heldu... nahiz gazte. Gaztetxoen erokeriak keinu irribarretsuz barkatu beharrean, haiek ulertu, behar bada txalotu, ez konpartituagatik ere aintzat hartu eta, batez ere, haietara batzeko gaitasuna dutenak. Oraindik erokeriak egiteko gai direnak (nahiz eta jendarte honetan daramagun desmartxa patetikoa ikusita, erokeriak egitea ere bizi esperientzia turistiko edo kultural bihurtuko dugun, ingelesezko izen bat jarri, app bat inplementatu eta negozioa eginda). Azken urteetan hedatu diren zenbait paradigmaz ari naiz.
2020
‎«Gertuko kontaktuei» aholku emango zaie, gainera, «jarduera sozialak», ahal den heinean, mugatzeko. Batez ere, jendetza handiak eta dauden giroak saihestera egin behar dela esan du Barrikartek; badaezpadako neurria da, sintomarik agertzen ez bada ere aintzat hartzekoa. «Izan ere, inoiz ez dakizu zein unetan has daitezkeen sintomak; usu bat batean agertzen dira».
‎Biztanleetan ere adin eta belaunaldi ezberdinak behar dira, askotariko formakuntza duen jendea... Feminizazio defizit handi bat ere badago, eta hori ere aintzat hartu litzateke. Mendialdeko komunitate horiek lortzen badute aniztasun osasuntsu hori gordetzea, hortik etor daitezke bizitza proiektu berriak.
2021
‎Osasun profesionalek agirian jasotako nahiak betetzeko obligazioa dute, eta gaixoak adierazteko eta erabakitzeko ahalmena galtzen duenean sartzen da indarrean dokumentua. Datorren ostiraletik aitzinera, eutanasiaren inguruko argibideak ere aintzat hartu dituzte, eta horiek egikaritu.
‎Maiz, ETAren indarkeriari lotutako kontakizun bakarraz hitz egiten da, baina zuk aipatutako kontakizun askotariko horiek beste indarkeriak ere aintzat hartu behar dituzte. Zein dira aipatu dituzun gutxienekoak?
‎H3Africaren lanaz gain, bi datu base publikotako informazioa ere aintzat hartu behar dela uste du Wonkamek: Erresuma Batuko Biobank —beltz edo afrikar gisa sailkatutako 8.000 genoma ditu— eta AEBetako TOPMed.
‎Kolektibo zehatz batzuekiko sentsibilizazioa indartzeko politikak behar dira diskriminazioari aurre egiteko. Baina klase dimentsioa ere aintzat hartu behar da: jatorri atzerritarra duen populazioa, oro har, egoera prekarioan dago.
‎En Riesgo liburua koordinatu dute, arte garaikidearen egoera prekarioa hainbat ertzatatik aztertzen duen artikulu bilduma, eta entusiasmoa eta bokazioa dituzte ahotan, halaber, liburuan parte hartu duten autoreetako batzuek. Bi kontzeptu horiez gain, «irudimena» edota «adierazpen askatasuna» ere aintzat hartzekoak iruditzen zaizkio Aierberi, orobat egozten baitzaizkio lan kulturalari, haren ustez.
‎Zuzendaritzak dio kaleratu asmo dituen 129 beharginak ere aintzat hartuko lituzkeela. Sindikatuek begi onez hartu dute proposamena, baina ohartarazi dute kaleratze arriskua badagoela oraindik
‎Oraintxe, ospitaleetako ZIUetan 25 eri daude birusak jota, duela hilabete zeudenen erdiak, eta hiru lurraldeetako ospitaleetako unitateak daude lehen agertokian. Gainera, txertaketa erritmoa azkartu egin da azken asteetan, eta aldagai hori ere aintzat hartu da neurririk ez gogortzeko. Zehazki, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %71k COVID aurkako txertoaren dosiren bat hartua dute, eta %52, 6k, pauta osoa, lehendakariak atzo jakinarazi zuenez.
‎Hala ere, txertoarekin bakarrik zaio aurre egin izurriari, eta eskeak badira bestelako neurriak ere aintzat hartzeko. EH Bilduk atzo, adibidez, «presazko» laguntzak eskatu zituen konfinatuta dauden umeak zaindu beharrean dauden familientzat.
‎Hegemoniak kultur sorkuntza eta kultura kontsumitzeko modua «baldintzatzen» du, dinamikakoen hitzetan, eta, beraz, «merkatuko logiketatik kanpo» arituko dira. Programatzean ere aintzat hartuko dute irizpide hori: «puntako» taldeez gain, bertako taldeak eta hasiberriak ere lehenetsiko dituzte, eta, «oro har, balio kontrahegemonikoak sustatzen dituzten kultur lanak» erakutsiko dituzte:
‎Akusatuak aitortu egin zuen errudun zela, baina erailketa ukatu zuen; delitua giza hilketatzat hartzeko eskatu zuen defentsak. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, ordea, erailketa izan zela uste dute, eta 24 urteko espetxe zigorra eskatu dute emakumeari eragindako lesioak ere aintzat hartuta.
‎kit ak banatu dizkie testak egiteko. Tankerako estrategiak ere aintzat hartzeko erakoak direla onartu du Basarasek, baina tentuz hartu behar direla horiek ere. «Negatibo emateak zenbaitetan segurtasun sentimendu bat ematen dizu, baina izan daiteke negatibo faltsu bat».
‎Egia da hor ere badagoela kirolarien ilusioa, lau urteko prestakuntza egin eta gero. Hori ere aintzat hartu behar da. Ez dakit zer izango zen hobea, aurten egitea edo hurrengo urtera atzeratzea.
2022
‎Ikerketa talde zabalagoak osatu behar dira, halako faktoreak ere aintzat hartzeko?
‎Argindarrari dagokionez, INEk soilik merkatu arautuko prezioen bilakaerari erreparatu dio orain arte, baina bazuen asmoa merkatu libreko prezioak ere aintzat hartzeko, horietan baitaude hamar herritarretik sei. Baina oraingoz ez du aldaketarik egingo, konpainia elektrikoak ez baitira gai INEk eskatutako datu zehatzak emateko.
‎Amezagaren iritziz, Beha proiektua «indartsua» izan daiteke, «baina ez da bakarra izango». Neurketa digitala emango du, baina hedabide tradizionalak ere aintzat hartzekoak direla uste du. «Ohitura eta praktika berriak ere sortuko dira, eta ikusi da horiei nola erantzun».
‎Nire ustez, bi atzelariak oso sendo ariko dira; beraz, aurrean egongo da gakoa. Bilboko frontoia ez da oso egokia erasora jokatzeko, eta hori ere aintzat hartu beharra dago.
‎aireztapen «egokia» izatea —ez dute CO2 neurgailuen inguruko gomendiorik egiten— enpresan dagoen jende kopuruari erreparatzeko, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea eta langileak lanpostuan egongo diren denbora kontuan edukitzea. Baina baldintza zehatzagoak ere aintzat hartu dituzte: enpresan egiten dituzten jarduerak, bertan daukaten tenperatura eta hezetasun erlatiboa, espazio komunak —aldagelak, jangela... — erabiltzen ote dituzten ala ez, partekatutako garraiobide partikularren erabilera eta lanpostuan pertsona kalteberak dauden.
‎«Miokardioko zelulek lotura elektriko bat behar dute, eta oso zaila da materialean eroankortasuna eta propietate mekanikoak uztartzea». Materialaren osaera kimikoa ere aintzat hartu behar dute, ezin baititu zelulak hil.
‎Aurkitu nahi ditugu, urteetako jarraipena egiteko; udalek jakin dezaten zer eraikinetan dauden; eta, eraikinak edo teilatuak berritzeko orduan, hori ere aintzat hartzeko.
‎Jaurlaritzak aspaldi egin zuen ESEPE autonomikoak sortzeko eskaera, baina Espainiako Gobernuak ez du babestu, eta zaila dirudi kredituen banaketarako planaren diseinuan parte hartzeko eskaera ere aintzat hartzea.
‎Jaurlaritzak aspaldi egin zuen ESEPE autonomikoak sortzeko eskaera, baina Espainiako Gobernuak ez du babestu, eta zaila dirudi kredituen banaketarako planaren diseinuan parte hartzeko eskaera ere aintzat hartzea.
‎Baina proiektuok garatzeko, ezinbestekoak dira pertsonak eta finantzaketa. Hori ere aintzat hartu dute. Hain zuzen, ohar bidez azaldu dutenez, erronkatzat daukate ikertzaile gehiago izatea, baita talentuari eusteko nahiz erakartzeko programak identifikatzea ere.
‎2019an abiatu zuen Jaurlaritzak suizidioaren gaiari era zabal batean erreparatzeko estrategia, eta bide horretan urrats bat gehiago egin nahi dute aurrera orain, gaia eskoletara ere eramanda. Gogorarazi zuten izurriaren harira eskoletan ikasleen «ongizate emozionala» aintzat hartzeko urratsak ere egin direla, eta lanerako «esparru» hori ere aintzat hartuta landu dutela plana. «Mimo handiz egindako lana izan da», nabarmendu zuen Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak.
‎Haiek ez bezala, egungo haurrek irakurtzeko ere «sekulako aukerak» dituztela, eta Idazleak Ikastetxeetan programa horretarako pizgarri dela ere nabarmendu du. Euskal Herritik kanpora, halako egitasmoak ez direla ohikoak azaldu du idazleak, eta salbuespen hori ere aintzat hartzekoa dela. «Hemendik kanpo ez dago halakorik; argitaletxeek egiten ez baldin badute idazleen eta liburuen promozioa, haurrek ez dute pribilegio hori».
‎Bildarratzen esanetan, trebakuntza funtsezkoa izango da ikasleak eraldaketara egokitu daitezen eta errealitate berriak eskatzen dituen gaitasunak gara ditzaten. Bide horretan, eta digitalizazioak eta adimen artifizialak duten «potentzial handiari» aurre egin ahal izateko, plan berriak prestakuntza «humanista» ere aintzat hartuko du. Hori guztia garatzeko, ikastetxeak ere «eraldatu» dituzte, Bildarratzen hitzetan.
‎polimaitasunaren esperientzia bizitzen ari den bikotearen porrotari kantaturiko hiru bertsoak, horren erakusgarri. Negarra zen ganbarako lanean abiapuntu, eta negarra aipatzen hasita, Eñaut Martikorenaren ganbarako lana ere aintzat hartu behar, agian bere arratsaldeko ariketa aipagarriena. Ohi bezala pentsatzeko apenas segundo batzuetako tarte laburra harturik, amonaren galerak eragindako negarra haragitu zuen.
‎Hau da, gatazkak sortzen dituen pertsona da, eta, beraz, ez du merezi bere kargua betetzea, iritzi publikoa eta politikoa ere aintzat hartuta, bere alderdiko lagunak eta PSOEren zerbitzariak izan ezik.
‎Izan ere, abenduaren 19an Cortesko emakume bat (Nafarroa) kolpeka hil zuen senarrak Zaragozan (Espainia). 2003tik, 117 emakume eta 11 ume hil ditu bortxa matxistak, Bilboko hau ere aintzat hartuta.
2023
‎Biktimen errolda bat sortuko dute, halaber. Errolda horretan hildakoak ez ezik, gerratik eta diktaduratik bizirik irten ziren errepresaliatuak ere aintzat hartuko dituzte.
‎Zehazki, esan du auzitegiaren jarrerak «kezka eta atsekabea» eragin diola, eta Jaurlaritzak «azterketa juridikoa» eginen duela horren gainean. Urkulluren esanetan, azterketa horren ardatza izanen da «botere judizialean eta justiziaren aplikazioan ere aintzat hartu litzatekeela euskara hizkuntza koofiziala dela Euskadin, eta beraz, herritarrek eskubidea dutela euskara ere erabiltzeko».
‎Otegik iragarri du datozen asteetan EH Bilduk «politika industrial ekintzaile baterako oinarriak» aurkeztuko dituela, eta horrek lau ardatz izango dituela: zenbait arlotan sektore publikoak «gidaritza» izatea, lan harremanen euskal eredua, euskal enpresa eredua eta lanaren banaketa, lanaldia 32 ordura murrizteko aukera ere aintzat hartuz.
‎Vingegaardek nahiko lasai hartu du sasoiaren prestakuntza, eta ez zuen hainbesteko nagusitasunik izan Galizian. Nortasuna ere aintzat hartu behar da: Pogacar topera lehiatzen da beti».
‎«Hitzartu ditzagun enpresen beharrak eta eraldaketa horretan zer neurritan lagun dezakeen gobernuan». Horrekin batera, prestakuntza arloko beharrak ere aintzat hartu behar direla nabarmendu du, «enpresek dituzten profil berri horietarako prest» egon daitezen lanbide heziketako ikasleak.
‎Horixe ohartarazi du Emakundek gaur, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan. Herritarren osasunerako eskubideaz hitz egitean, ezberdintasun biologikoaz landa, emakumeen eta gizonen beharrizan eta baldintza sozioekonomiko eta kulturalak ere aintzat hartu behar direla gogoratu du, eta emakumeen osasuna horien menpe dagoela ere bai. Emakunderen ustez, hainbat faktorek dute eragina osasunean, hala nola zaintza lan desorekatuak, guraso bakarreko familia gehienak emakumeek osatzeak, andreen artean langabezia tasa handiagoa izateak eta emakumeen aurkako indarkeria matxistak.
‎Politikariak beren bulegoetan edo bulego neutraletan biltzen ari dira, munduko denbora guztia ez dutela jakinki, egonarria simulatuz baina berez (udal eta bestelako) gobernuak osatzeko atzera kontuaren kontra ari direla ahaztu gabe. Hegoaldean beste hauteskunde bat deituta eta gero eta hurbilago dagoelako datua ere aintzat hartuta.
‎Merkataritza elektronikorako eta kontsumitzaileen segurtasunerako datuen jarioak eta arauak erraztuko dira hitzarmenarekin, eta enpresa txiki eta ertainei laguntzak emango zaizkie esportazioak egiteko, horretarako beharrezkoak diren tramiteak arinduta. Jabetza intelektualaren legeak betearazteko neurriak ere aintzat hartuko ditu.
‎lan handia eduki dugu. Eta badaude nabarmentzen diren beste elementu pila bat; argiak eta horietarako baliabide teknikoak ere aintzat hartu behar dira... Hainbat batzordek koordinatu behar izan dugu».
‎Hizkuntzaren ahuleziez ari zara, baina egoera soziolinguistikoa ere aintzat hartu behar da...
‎NSCren atzetik, bederatzi eserleku lortu ditu D66k, eta zazpi BBB Nekazarien eta Herritarren Mugimenduak. Eta nahiz eta indar gehien duten alderdiak izan ez, koalizioak osatzeko orduan bi talde horiek ere aintzat hartu dituzte. Joan den martxoan egin zituzten Senaturako bozak—lege berriak onartzeko beharrezkoa da goi ganberako gehiengoaren baiezkoa—, eta horietan garaile izan zen BBB, botoen ia %20 lortuta; 75 eserlekuetatik hamabost.
‎Bai Larrañaga, bai Otaño lan asko emateko ideiarekin etorriko dira, eta nire onena eman dut haiei aurre egiteko. Oso aurkari gogorrak dira, eta, besteak ere aintzat hartu behar diren arren, koska bat gorago daude. Lan zailak izango ditut haien aurka».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia