Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Hura bai zen norberarentzako aurkikuntzahandia! Berak gorpuzten zuen, oraindik ametsa izatera ere ailegatzen ez zena; hots, berak frogatzen zuen, hizkuntza estrainioa nagusitan bereganatu arren, inoizko bateaneuskaraz ere isur nitzakeela garai hartan zirri borratzen ari nintzen poematontoleszenteak. Txillardegik egin bazuen, nik ere egin nezakeen, zergatik ez?
2001
‎Era horretan, Marshall McLuhan en herri globala ere ailegatu zaigu. Baina orain ikusten dugu, McLuhanek baino garbiago, herri globalaren maizterra gizaki dimentsiobakarra (Herbert Marcuse) dela.
‎Egunez izaniko hegoaren partez iparra sartzen hasia zen, eta ilargiari goibelek tarteka bizarra jaunzten zioten. Noizbait ere ailegatu ginen etxera ustekabe gaiztorik gabe.
2002
‎UN NUren kasuan, datuak erabat adierazgamak dira: bertako kide euskaldunen eguneroko komunikazioa ia osotara erdaraz egiten da, izan ere, euskarazkoaez baita %lera ere ailegatzen.
‎Nekez da ulertzen erakunde hau izaki erakunde ofizial bakarra, goi mailako legeetan espresuki onartua, auzo koxkor bateko elkarte baten antzera tratatua izatea. Eta hori gertatzen ari zaio Euskaltzaindiari, azken urteetan iritsi baita inoiz ere ailegatu behar ez zuen bihurgunera. Onddoak bezala sortu zaizkio inguruan barrideak eta elkarteak (hauek bai, elkarteak, ez erakundeak), garai batean Euskaltzaindiarenak ziren eginkizunak bereganatu dituztenak.
2003
‎" Soroeta geureganatuta gero, Erromesene erdian geldituko da, armiarma sarean harrapatutako euli bat bezala...", esan zuen noizbait. Eta hitza betetzeko tenorea ere ailegatu zitzaion, inguru hartan gero eta etxe erraldoiagoak aupatzen zituela.
2004
‎Azken 150 urteetan Alpeetako batez besteko tenperatura 1, 2°C igo da eta 2003ko uda beroak izugarri eragin zuen glaziar txikietan. Horrela, udan glaziar batek 30 zentimetro galtzea ohikoa den bitartean, azken urteotan 70 zentimetrora iritsi da galera eta 2003 urtean 3 metrora ere ailegatu zen.
‎Gizakia ez da hondatuko, Euskaldunon Egunkaria, 1997/5/28 Ignazio Aiestaran: . Era horretan, Marshall McLuhanen herri globala ere ailegatu zaigu. Baina orain ikusten dugu, McLuhanek baino garbiago, herri globalaren maizterra gizaki dimentsio bakarra (Herbert Marcuse) dela.
2006
‎Bada, ordutik hona ez naiz geratu! Gernikako juntetxera joan naiz behin baino gehiagotan eta azkeneko pisuraino ere ailegatu naiz, zuzendariaren bulegoraino, baina zuzendaria behin ere ez dago han. Eta ezin Abellanedako forua lortu.
‎Frantzian ez da tiroideen minbizien hazkunderik nabaritu Frantziako osasun zaintzarako institutuak dioenez; ez da horrela izan Ukrainia, Bielorusia eta Errusian, horietan minbizien kopurua asko handitu baita, batez ere haurren kasuan. Datu zehatzak ez dira eman eta ezkutatuta mantentzen direla uste da, zeren eta sekretismoa ikerketara ere ailegatu baita. Hauxe da Bielorusiako Iouri Bandajevski ikerlariaren kasua, beren ikerketen txostenak zentsuratu egin baititu Bielorusiako Gobernuak eta ondorioz, Frantziako Estatuan, Clermont Ferrand en hain zuzen ere, finkatu du bere ikerketak aurrera eramateko lekua.
2007
‎Kostata, bere begiak barruko iluntasunera ohitu dira. Emakumearen kexua ez ezik, ohearen kexu metalikoa ere ailegatzen da bere belarrietara orain. Berehala ikusten duen bultoa interpretatzea lortu du.
‎«Hizkuntzak ez dira neholaz ere Logikaren seme» (44). Are Rilke ren esaldia ere ailegatzen da: «Gertatzen zaigun ia guzi guzia azaldu ezinezkoa da».
‎Nafarroak badu horretarako aukera, eta lehiakortasun haundiko bide berdea garatu daiteke. Iruña Donostiarekin elkartuko duen bide horretaz gain, Baztan Bidasoa aldera, Lizarra eta Irati aldera ere ailegatzen bagara, —Nafarroako Gobernuak eta udalek borondate politikoa baldin badute—, produktu interesgarri eta lehiakorra eskaintzeko moduan izanen ginateke, estatuko eta Europako leku askotan zaila izanen litzatekeen zerbait.
2008
‎Izan ere, foruek bermatzen zituzten eskubideen artean, nor bere herrialdetik kanpo ez borrokatzearena zegoen155 Eta ez zen eskubide teoriko bat. Konbentzio Gerran zehar Caro Ventura jenerala behin baino gehiagotan kexatu zen diputazioaren aurrean, gipuzkoarrak ez zeudelako Lapurdiko lurrak inbaditzeko prest156 Kexa horren oihartzuna Eibarko Udalera ere ailegatu zen157.
‎Uda honetan 35 gradu pasatuxeak izan ditugu, baina noizbait 38 gradura ere ailegatu da. Hotzena berriz, zero azpitik bortz gradura ailegatu da aurten eta noizbait hamahiru gradura ere bai.
‎–Haiza ditzagun, bi Ismene hauekin, Ulises nahi baina Kreontera ere ailegatu ez zen gizon honen errautsak, edo, beste modu batera esateko, Agamenon ergel bat. Eta niretako ez bezala, harendako egia zenez aske egiten gaituena. Barrutiak teatralki bereganatu nahi izan du dagoeneko irabazia duen arreta?, esan dezagun egia, hori baita gizon bati heriotzaren unean egin diezaiokegun ohorerik handiena.
‎Baina izan nintzen. Ni ere erori nintzen eskaskeria horretan, arrunkeria horretan; ni ere ailegatua nago, beraz, gaurko Erromara, mundu hiriaren eta hiri munduaren hiriburu mirarizkora, fededun garaikideen peregrinazioak doazen leku santuetara.
2009
‎Itsasoan, uren berotzearen eraginez, beste latitudeetako espezieak heltzen ari dira; Rainbow Warrior Greenpeceren bandera ontziarekin batera, izurde bat ere ailegatu da Bilbora, eta lagun askoren jakingura piztu du. Hala ere, klima aldaketak uretan utzitako arrastoak alde larriagoa ere badauka:
‎Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko?? Ikusten da, bada, arimaren kontzeptuaren aldaketa honezkero Bibliaren itzulpeneraino ere ailegatua dagoela, horretaz ezer pentsatu dutenengan. Jakina, ezer pentsatu ez dutenengan, ezer ez da aldatu.
‎Antiguoko pisura sartu zirenean kosta egin zitzaidan errealitatera jaustea, gertatzen ari zenaz ohartzea, eta ostikoka ohartu behar izan nuen, lurrean botata. Gertatutakoagatik neure buruari errua botatzera ere ailegatu nintzen hurrengo egunetan, sustoa oraindik gorputzean nuelarik. Ezer egin ez izanaren errua.
‎Tonu-erdiko (halftone) argazkiak (hots, grisaren efektua erreproduzitzenzutenak) aipatu urte horretan ere ailegatu ziren egunkarietako orrialdeetara, lerrokoklixea agertu eta gero. Dena dela, telefoto izeneko tresna asmatu arte. XX. mendean?
‎Urruntasun hori areagotu egiten da, gainera, diasporari, mundu globalari erreparatzen badiogu: gero eta euskaldun gehiago bizi dira mundu osoan zehar barreiatuta (Argentinan, AEBetan, Txinan, nongura), eta haiengana ere ailegatzen dira euskaraz ekoitziriko produktuak.
‎86 Aditu batzuk (Adams, 2004: 320) hauxe esatera ere ailegatu dira: « (Enpresen bat egite eta erosketak) ez dira gehienetan eraginkorrak produktibitatearen aldetik eta, batzuetan, produktibitatearen aurkako eragina dute».
‎XIX. mendearen azken laurdenetik aurrera Amerikako hainbat naziotan jaiotako euskal instituzioak ditugu, «instituzio» hitzari ahalik eta esanahirik zabalena emanik: ...riak, euskal alderdi politikoen eta gobernu erakundeen ordezkaritzak, kirol guneak eta elkarteak, argitaletxeak, esparru ekonomiko ia guztietako enpresak, kultura arloko ekimenak, jatetxeak, hotelak eta abar, sortu, bizi, eten, birjaio eta desagertu ziren Ameriketan euskal emigrazioaren loraldian zehar, eta horietako asko, gainera, salbuespenak salbuespen, XXI. mendeko lehenengo urte hauetara arte ere ailegatu zaizkigu3.
‎PNVk zorrak lehenbailehen kobratzea eskatu zien herria gobernatzen duten bi taldeei. EA eta Oninen konponezinari dagokionez, penagarria dela aipatu zuen Juan Fermin Mitxelenak, “giro hau herrira ere ailegatzen delakoz. Oninek ahalegina egin zuen guri alkatetza kentzeko eta guk argi dugu:
‎EKTren barreneko Bertako Hedabideek sortu zuten proiektua iaz, tokian tokiko hedabideekin eta elkarteekin elkarlanean. Bertako Hedabideetako zuzendari Iban Arregiren arabera, gainera, denborarekin elkarte eta hedabide gehiagorengana ere ailegatzea da helburua.
‎Ez dago zehatz jakiterik txotxongiloen arte adierazpidea non eta nola hasi zen. Garapen handiena Txina zaharrean izan zuela eta gero India, Egipto, Greziara eta Europan barrena ere barreiatu dela, horixe ematen dute ikertzaileek ziurtzat, eta nonbait haren adarrak Tolosara ere ailegatu ziren duela hamarkada gutxi batzuk. Txotxongiloen ondarea berreskuratzea eta zaintzea da zentroak ezarri dituen helburu nagusietako bat.
‎Eginda dauzkadanak biloba berriarentzako opariak dira eta baita jakatxo bat ere. Asteak aurrera doaz, bai, eta hurrengo asmoari oratzeko momentua ere ailegatu dela pentsatu izan dut.
‎Mutikoa soto bazterrean metatutako txurikinaren artean ezkutatuko zen, Oilagorrak trago batzuk egingo zituen, eta pikondoaren adarrak astintzen zituen ahots harekin, astekoari lotu zen, badoazela Bordatxoko aitona zena kanposantura daramatela, ez haren etxean zegoelakoz baina, hura bai zela gisakoa, eta erpina ordea kanposanturako bidea, bero sargoria bestetik, eta halako batez Don Mateok" Alto!" agintzen diela eskua goratuz, agintzen diela zerraldoa lurrean uzteko, denek ere izerdia xukatzen dute eta Don Mateok(... Jainkuak berak itzegin digu Don Mateoren abotik...) zahatoa ateratzen duela sotanapetik eta zahatoa pasa diela besteei, eta zahatoa eskuz esku ibili dela, eta emakumeetara ere ailegatu zela, baina hutsa zahatoa. Eta irri karkailaz lehertzen zen, aldameneko pasaitarrari bizkarrean emanez.
2010
‎Gero, beste tximista batek argitu zuen haien bidea. Trumoia ere ailegatu zen urrundik, apal. Amaiak ez zuen zer esan asmatu.
‎Migrazioen portaera hau bi arrazoi hauetan bilatu behar dugu: alde batetik, hirietatiklanda espazioetara joaten diren familiak ingurumen, paisaia eta etxebizitza hobebaten bila joan direlako, eta bestetik, lehen hirietara gehienbat lan bila zihoazenatzerritarrak herri txikietara ere ailegatzen hasi direlako.
‎Bai, zinez bizi izan ditudan etsialdiak eta pozaldiak, puntuz puntu eta egunez egun kontatu banitu, ez luke sarrera honek izanen kaburik inon, eta hobeko dizut, bideko nekeak neuretzat gorde eta, atzenean pilatu zaidan paper saltsa amorragarri hau ahal dudan txukunen moldatzen saiatu, zinez maite izandako argiaren lilura arrunten itzali baino lehen, printzen bat edo beste zuregana ere ailega dadin.
‎Espero bezala Irantzuk aho keinu batez eskatu zidan bertatik alde egiteko eta kalerako bidea hartu genuen. Telefonisten aurrean pasatu ginenean mundu mailako albiste bilakatuko zen gure elkarketa berria, beharbada Xigu hiri txinatarreraino ere ailegatuz, kooperatibistatik kooperatibistara.
‎Ordurako hustuta nengoen sufrikarioagatik, pipiak egurra jan ohi duen bezala. Etxeratzeko ordua ere ailegatu zen eta bueltatu beharra neukan emazte zein alabarengana.
‎Eta gomendatzen dizut berehala enteratzea datorren urtean Xigu hirira ere ailegatuko ote diren Joko Olinpikoak, guretzat oso aukera aproposa izan daitekeelako, ez duzu uste?
‎Esnearekin egindako ikerketetan, beste gai batzuetan baino ehuneko handiagoan aurkitu izan dira dioxinak. Arrazoi hori dela medio, Erresuma Batuan hainbat errauste planta ixtera ere ailegatu dira, Otamendiren hitzetan. Dioxina kopuru hori, koipeetan ere pilatzen da, EHNEko Gipuzkoako lehendakariordearen arabera.
2011
‎Europako Batzordearen datuen arabera, estatu bakoitzetik kanpoko gidariei jarritako isunak guztira Europako Batasunean jartzen diren isun guztien %25 dira, eta are gehiago oporretako hilabeetan. Garai horretan, %40ra ere ailegatzen dira.
‎Bada, ttakunkideok, guri ere ailegatu zaigu gure ordua, duela egun batzuez geroztik, Argiako sareko irakurleek gure artikuluak eta aldizkariko gainontzekoak ebaluatu ditzakete. Guri ere ailegatu zaigu demokrazia; Jainkoak lagun gaitzala, eta ahal dela, baita jainkoek ere.
‎Bada, ttakunkideok, guri ere ailegatu zaigu gure ordua, duela egun batzuez geroztik, Argiako sareko irakurleek gure artikuluak eta aldizkariko gainontzekoak ebaluatu ditzakete. Guri ere ailegatu zaigu demokrazia; Jainkoak lagun gaitzala, eta ahal dela, baita jainkoek ere. Bi botoi ditu irakurleak aukeran, erpurua gora Datsegit edo erpurua behera Desatsegit.
‎Eta berrikuntza ere ailegatu da Lanbide Heziketako ikastetxeetara, jakina. Oñatiko Zuazola Larraña institutuko zuzendari Kepa Altubek energia fotovoltaikoarekin ikasleek egindako proiektua erakutsi zigun, eta, bere hitzetan," argi dago ikastetxeak eta Lanbide Heziketa zentroak sektore berrietan sartu behar dela.
‎Esan gabe doa, hori guztia euskararen mundutxoraino ere ailegatu zen, eta dibulgatzeko gogo horrexegatik ulertzen dira hain zuzen, bai Senpereko Larregi erretoreak itzulitako Mono PhosphoGuanoaz argia Angeles Compania The Biphosphated Guano Londresen Europa guzico saltze escua duena, 1874koa, zein Albert Goienetxe Donibane Lohizuneko alkate kosmopolitaren Zonbeit kontseilu berechi ongarri erremedio berriez, 1892koa, edota Jean Baptiste Althabe jaun er...
‎– Astiro, txo, astiro... Ez diat uste asteazkenera ere ailegatuak garenik.
2012
‎Stieg Larssonek eta haren Millennium sailak sortu duten moda eskandinaviarra ez da literaturara mugatzen. Mundu osoko liburu dendetako apalategiak thriller eta nobela beltz hotzekin betetzeaz gain, zinema aretoetara ere ailegatu da joera. Hori dela-eta, azken bi urteotan ohi baino Europako iparraldeko thriller gehiago heldu zaizkigu, berdin dio Suedia, Danimarka, Norvegia ala Islandia izan.
‎Globo osoa elkar komunikaturik izanik, ulertu dugu azkenik gurea ez dela egia bakarra, Egia edo benetako egia, eta badagoela bestelako egiarik edo mundu ikuskerarik. Are gehiago, elkar komunikaturik egotearekin batera elkarren mendekoak izatera ere ailegatu garen neurrian, fededun ezberdinekin harremanak izatera beharturik egonik, baliteke gizabanakoen arteko harremanak oso bestelakoak bilakatu izana. Zer nolakoak dira harreman horiek?
‎" Gerritik gora biluzik zeuden guztiak eta errepide nazional erdian ari ziren borrokan, autobus geltokitik goraxeago. Ordu horretan ez zegoen trafiko handiegia, baina auto baten zirkulazioa oztopatzera ere ailegatu ziren. Gero, beraietako bat, ibaira erori zen edo salto egin zuen".
‎Nolanahi ere, gauez baino itxura hobea zeukala antzemanagatik, begi bistakoa zen Santiago ez zela gauza arratsaldean arropak garbitzen jarduteko; zutitzeko ahalegina egiterakoan, dardarka jarri zitzaizkion hankak eta gerri ingurura eraman zuen eskuineko eskua, minak artean ere ez ziola alde egin erakustera emanez, halakorik gertatzen zitzaiola ezkutatzen biziki saiatu zen arren. Bestalde, gorputza bere senera itzuli izan balitzaio ere, jasandakoa jasanda, ez zion inolako mesederik egingo ur hotzetan ibiltzeak (San Kristobaleko ura negualdian berez hotz baldin bazegoen beti, egun hartan are hotzago zegoen bezpera gauen leia bota baitzuen eta eguerdiko hamabietan tenperatura ez baitzen bost gradura ere ailegatuko).
‎Eta aitaren batean zabaldu zen halako balentria handiaren berria bando beaumondar garaituaren etxe guztietan. Halatan non Vianako printzearen belarrietara ere ailegatu baitzen, Tafallan preso egonagatik. Eta printzeak, esker onez, handik neskatoarentzako izendapena bidali zuen," Txarrentxuloko jauregiko txapitula edo lapur zuloko andrea", haren adorea, bihotza eta trebetasuna goretsiz eta bere tropetan neskatoa bezain kapitain iaio gehiagorik ez izatea deitoratuz.
‎Eta herritar zenbaitek, Esteribarko ibarraren sakon sakonetik, saski batzuk ekarri zituzten patxaran bildu berriez beteak, eta hain eskaintza errespetuzkoan lehenago egondakoek egin bezalaxe, fruitu noble horien likidoarekin igurtzi zuten ezkutua. Eta On Tibalt zenduaren parera Baztango kapareak ere ailegatu ziren, eta maruri ezin finagoez betetako zakutoak zekartzaten, eta Itzagaondoko zaldun asko ere bai, eta hauek, beren eskuez, Legingo gaztelua inguratzen zuen baso itxi itxia babesten duten gorostien pottoko gorriak zituzten bildurik. Eta Tafallako dama ederrek ere oparia ekarri zuten:
‎Zuriarrain luzatu da gehien, oreka bilatu behar dela azpimarratuz, enpresaren egoera benetan ahula dela, lan hitzarmena negoziatzerakoan arazo handiak izango dituztela, inoizko latzenak, eta tentuz jokatu beharra dagoela amiantoaren kontuarekin, ezerezaren gainean ibiltzeko arriskua handia dela. Anderren txanda iritsi denean, Norari nabarmena iruditu zaio Anderren lotsa, jendaurrean hitz egitea atsegin ez duenez, bere ezintasunean zakar izatera ere ailegatzen dena.
2013
‎Hala behar zuen. Saumurrera eta are leku arrotzagoetara ere ailegatzeko gauza dira Espainiako erregeren gizonak. Agerre ez da konforme agertu.
‎–Horixe bera, jauna, gure herriarentzat garai hobeak datozen arte. Ziur nago zuen obrak, mendeak igaro arren, estimatua eta ospetsua izaten jarraituko duela, eta orduan, gure herria prest dagoenean, beste batzuek hartuko dute beren gain sekretua gordetzeko ardura, edo sekretua argitzeko tenorea ere ailegatuko da, Alak hala nahi badu. Gainera, jauna, eraztun hau gordetzeko eskatuko dizut, eta kodearen esanahia norbaiti errebelatzerakoan, hari pasatzeko.
‎Irurtzungo txapelketako finaletara ere ailegatu ziren Errekako bi bikote. Emaitzari dagokionez, gozotik eta gazitik dastatu zuten.
‎eta Maltzaga arteko bidegorrira ere ailegatu dira ibaiko urak, ondoko
2014
‎Hondakin organikoa batzeko erabiltzen den kontainer marroia, bosgarrena, Elorriora, Zaldibarrera eta Abadiñoko Zelaieta eta Muntsaratzera ere ailegatuko da hurrengo urtean. Amankomunazgoaren eskutik Iurretan eta Traña Matienan egon da urtarriletik hona edukiontzi hori, eta ekimenaren balantzea egiteko prentsaurrekoa eskaini dute arduradunek.
‎Gobernua bera dugu euskararen kontra. Gure hizkuntzari buruz jarrera epela duten herritarrengana ere ailegatu behar dugu, ordea", erran du Epalzak.
‎Sare sozialetara ere ailegatu da Asteinzaren berri. Hark duen indar handia adierazteko sortu zuen familiak Facebooken Eutsi gogor Ibontxu izeneko profila; besteak beste, haurrak egindako eskulanak erakusten dituzte.
‎Oriok eta La Guerak anaitasun harremana daukatenez, bertara ere ailegatuko dira Orioko produktuak. Gabonetan egiten den jostailu trukeko soberak eta Ikastolak emandako zortzi ordenadore inguru eta botikak eramango dituzte bertara.
‎Historiaurretik erromatarren arora garamatza, Erdi Arotik gerra zibilera, eta 2000 urtera ere ailegatzen da. Euskal Herrian kokatzen dira narrazio guztiak eta maitatzeko modu anitzak dakarzkigu.
‎Biharamunean, goizean goiz, ia egunsentian, Artxandara ere ailegatu nintzen Klemente Elustondoren urratsei segika. Bezperan baino kontu handiagoarekin ibili nintzen, eta Elustondo ez zen nire presentziaz jabetu.
‎Mendarora ere ailegatu da euskal preso eta iheslarien aldeko Sarea
‎Obra garrantzitsuenak izendatuko ditut: Valentziako arte eta zientzien hiria, Atenaseko olinpiadetako estadioak, hain polemikoa den Veneziako zubi bat, Suedian eraikitako “turning torso” etxebizitzak…Euskal Herrira ere ailegatu dira Calatravaren eraikinak, esaterako, uso itxura duen Loiuko aireportua, Ondarruko zubi zuria eta Bilboko beste zubi zuri peatonal bat. Aurreko batean Arabako Laguardian izan nintzen berak eraikitako bodega batean.
‎Baina Madrilen atxilotu zuten uda horretan bertan Felix Egia, uztailaren 30ean, Irene Arrias Kantarepeko hondartzan uretatik lehengusu batek atera behar izan zuen egun berean, lar kanpora egin zuelako umeak itsasoan. Bero handia egin zuen egun haietan, 40 gradura ere ailegatu zen, galerna txikiren bat ere iluntzean.
2015
‎Handik urte batzuetara, Brittenen musika interpretatzera ere ailegatu nintzen. Abesbatzan izan zen.
‎–Onena litzateke ezer ez egitea. Agorrilaren erdian gaude jadanik eta baleazale euskaldunen berri ez da iritsi oraingoz gobernadorearengana, hala balitz niregana ere ailegatuko baitzen. Beraz, are eta gutxiago iritsiko zen Kopenhagera!
‎Astebete generaman behin behineko kuartel txiki hartako atzeko partea zelatatzen. Alondegiko alderdi bat okupatzen zuen, eta gau batean logeletaraino ere ailegatu ginen. Eguberri haietako helburua, barruan sartu eta armak eramatea zen.
‎Isilaldi luze baten ondoren, zelula gorriek baiezkoa eman zioten azkenean, baina, eztabaida ideologikoaren bideak zehazteko, erabaki osagarri bat sartu nahi zuten testuan. Alde batetik, tendentziaren esanahia beren ustez zein zen jakitera emateko, eta, bestetik, Iraultza aldizkariaren betebeharra zehazteko, zeren eztabaida ideologikoa, militanteengana ez ezik, erakundetik kanpoko jendearengana ere ailegatzea nahi omen zuten.
‎Ordezkaritzaren bidez, Madrilgo espetxeetara ez ezik beste batzuetara ere ailegatzen ginen. Zenbait partaidek bitartekari lanak egiten zituzten, kartzeletako asistentzia politikoaren ardura zeraman bulegoa presoekin harremanetan jartzeko.
‎esaterako. Ez bakarrik periferikotzat jotako literaturak, baita erdiguneko gisa hartutakoak ere ailegatu izan dira, inoiz, berandu mugimenduen garapenera.
‎Udaberria ere hasi dugula eta laister udara, aldapa behera laister urtea eta gabonak ere ailegatuko direla. Berriro beroa, berez nekez maite dezake derrigorrez desterrura urruntzen duten pertsonak lurralde berria eta zer esanik ez lurralde hauetan egiten duen bero itogarria, bai lo egiterakoan, kirola egiterakoan...
‎Hala ere, bizirauteko zamaturik daude, praktika ororen gainean metapratikak ezarri behar baitituzte, berariaz eta oharrez. Paroxismo identitariora ere ailega daitezke. Horrek gainez egin eta nazkatu egiten du natural eta normal bizi nahiko lukeena, baina ez dago atzera egiterik.
‎Horregatik, Korporazioaren balorazioa are gehiago puztu zuen. 2007 amaieran, CANeko gestoreek 1000 milioi eurotan baloratu zuten Korporazioa eta urtebete beranduago 1300 milioi eurotara ere ailegatu zen. Balorazio horren arduraduna Emilio Ontiverosen AFI elkartea izan zen.
‎Hondartza handira ez joateagatik hurbiltzen ginen hara, arrokek inguratutako putzu sakonera. Apur bat igeri eginda, kala txikira ere ailega gintezkeen: hareazko mihi estu bat, apenas inor ibiltzen zena.
2016
‎Bitxikeriak bitxikeria, Bilboko Arrese gozotegiko toffe famatuak ere ailegatu ziren Titanic era. Madrilgo Peñasco familia burgesak Ameriketara eraman nahi izan zituen bonboi preziatuak:
‎Haserreak ez dira falta izaten tximinoen komunitateetan, janariagatik, emeagatik, hierarkiako herronkarengatik. Borroka maiz arautua da, erritualdua, baina batak besteari min gaitza egiteraino ere ailegatzen da. Liskarraldiaren ostean jakiten dute bakezkoak egiten ere.
2017
‎Izan ere, Madrilera joan etorria egiten duen trena oso garestia dela uste du, eta, horrelakoetan, autobusa hartzea errazagoa dela, merkeagoa baita. Madrilera ez ezik, beste toki batzuetara ere ailegatu litzateke trena, haren aburuz. Gaur gaurkoz, abiadura handiaren beharrik ez du ikusten Izkok:
‎" Izan ere, ez baita batere erraza erabakia hartzen, leiho hau zabalik ala itxita egotea komeni ote den. Kaleko balkoiak ere zabalik ditugu, bai, baina hain daude sukaldetik urruti, non etxe barneko ate guztiak zabalik eduki arren ez baita honaino haize izpirik ere ailegatzen. Eta ia hobe ez iristea, kalean ere hego haize sargoritsu itogarria baino ez baitabil, abuztuaren 15eko arratsalde hasberri honetan".
‎–Gureganaino ere ailegatzen dira zuen aldeko erran merranak. Ez bakarrik zuen tabakoa eta zuen alkohola.
‎Goiko taulan ikus daitekeenez, etxeko lanen ardura nagusiki emakumearena da eta oraindik eginkizun honetan ez da egoera parekiderik identifikatu. Izan ere, etxeko lanak ageri dituzten liburu gehienetan emakumeren bat ageri da ardura hori betetzen eta gizona, ordea, ez da liburuen erdira ere ailegatzen. Daturik baikorrena 2013 urteko liburuetan ikus daiteke, non emakumeak ekintza hauek burutzen liburuen% 83an ageri diren eta gizonak liburuen% 42an.
‎Malko isilak, maitasunezko musuak eta anaitasunezko besarkadak daude abiatuko direnendako. Aitzitik, ez dago negar malkorik, ez musurik, ezta besarkadarik ere ailegatu berriendako. 50ko hamarkada da.
‎Azpiratutako hizkuntza koofiziala izatera ere ailegatzen ahal da, nahiz eta honek gehienetan ez duen egunero koan ia ezer esan nahi. Gurera etorriz, begira dezagun inguruan.
2018
‎BBCra ere ailegatu da Haundiko eta Idiazabalgo jokalariei euskaraz egiteko epailearen debekua()
‎BBCra ere ailegatu da Haundiko eta Idiazabalgo jokalariei euskaraz egiteko epailearen debekua
‎Ez zituen behar. Irribarre izatera ere ailegatzen ez zen bisaje lasai, baketsu hura nahikoa. Bere arnasa sakonagatik ez bazen, hiltzat joko zuen Olivier.
2019
‎Madrilgo prentsa gehienaren miresmena. Nahiz eta, tira, hain zaila ez zuten, San Mamesko balentriaren oihartzuna New York Times en edo Washington Post en orrietara ere ailegatuta.
‎Eta hara ba, egun hura ere ailegatu zen. Eskola guztiz hornitua ikus zitekeen:
‎Erresuma Batuko dama bati ere ailegatu zitzaion, nonbait, kanpoko iskanbilaren berri, eta Donostiako su festa ospetsuak ote ziren galdetu zion Korori. Gidariak, Turismo & Convention bulegoak argitaratutako liburuxka eskuan hartuta, Aste Nagusiko festak harrapatzeko berandu samar zebilela azaldu zion.
‎Azken urte hauetan, obra taoista klasikoren bat ere ailegatu da aita Zabalaren eskuetara, eta euskaldunen arteko lehia Wei Fulong agurgarriaren ikuspegi kulturaletik saiatu da irudikatzen. Ahalegin handirik ez du behar izan Sorondoren xisteraren ordez yin ikusteko, eta Trikuren besoan, berriz, yang.
2020
‎Baina errautsetatik biziberritu, eta gora egin du berriz. Euskal Herrira ere ailegatu da, eta ari da bidea egiten.
‎Haiekin nenbilela, andoaindar batzuekin ere ailegatu nintzen hitz egitera, eta asturiano haiengatik honela zioten:
‎Igande goizean 7:00etan irten ginen klubetik Donostiarantz eta hor ere gu agurtzera eta animoak ematera etorri ziren hainbat zale, aurten Donostiara joan ezin zutela eta. Bideo mordo bat ere ailegatu zaizkigu, orioarrek etxetik edo tabernetatik estropada nola jarraitu zuten erakusten dutenak. Aurten udaletxeko balkoira igo ezin ginenez, horiei danei eskerrak emateko modua izan zen bandera kalean erakustea.
‎Suaren erritua, suteena zehazki, bizirik dirau oraindik. Eta hirietara ere ailegatu da, bere esanahia galdu duela esan dezakegun arren. Gaur egun suteak egiten dira baina ez dakigu oso ondo zergatik.
‎hau da, erretiroa hartzen duen langilearen pentsio publikoa bere azken soldataren heren bat inguru adinakoa izaten da. Horri gehituz gero enpleguko pentsio pribatuak eta indibidualak, ordezkatze tasa azken soldataren %80tik gora igotzen da Herbehereetan eta Danimarkan, baina ez da %60ra ere ailegatzen ez Alemanian, ez Erresuma Batuan, ez Suedian. Beraz, ez da arraroa zenbait pentsiodunek erretiroa lanaldi partzial batekin uztartzea, minijob deitutakoekin, diru sarrerak hobetzeko.
‎Ezetz adierazi zioten, eta Mikelaren harridura handituz joan zen, klasea hasi ondoren ere ailegatzen ez zela ikusirik. Umeak eserita zeuden Kredoa esaten hasteko prest, Lupe arnasestuka eta korrika txikian heldu, eta atarian geratu zenean.
2021
‎Espainol eta frantses on eta zintzoak ekoizteko behar horrek ez du mugarik ezagutzen, batzuetan esperpentora ere ailegatzen direlarik. Azken horren adibide argia dugu Cospedalek zuzentzen zuen Ministerioak prestatu behar zuen eta, azkenik, ezarri ez zuenunitate aski polemikoa.
‎nekazari girotik emigratutako neska gazte bat zen, hezibiderik gabea, garrantzi gutxiko lanetara ohitua, Krakoviatik hurbil emakumeentzat egindako kontzentrazio esparru bateko aginte postuarekin txoratu zena. Argibide horrekin, ulergarriago zaio Hannaren gogortasuna, batzuetan ankerkeriara ere ailegatzen zena, haren isilaldiak, erreakzio ulertezinak, liburuak ozen irakurrarazteko egarria, marjinazioa, besteengandik ezkutatu nahia, bakardadea bilatzea. Ikasle gaztearen amodiozko oroitzapenak ikaraz tindatuko dira, eta, hala ere, Odisea kasete zintetan grabatzeko erabakia hartuko du, eta hari helaraziko dizkio kartzelara bakardadea arintzeko.
‎Kalimakoren katalogoa —Pinakes zeritzana," Taulak", ez da kontserbatu, baina ondoko mendeetako zenbait testutan aski erreferentzia eta aipamen agertzen dira gutxi gorabehera nolakoa izan zen jakiteko. Segur aski Pinakesetik kopiatutako zerrendak ere ailegatu dira guregana. Adibidez, Eskiloren hirurogeita hamahiru antzerki lanen izenburuak ordena alfabetikoan, eta Sofoklesen ehun baino gehiago.
‎Merkatariaren emazteak —gaztea eta aspertua— bakarrik egiten du lo. Hamar hilabete dira senarra Mediterraneoko Kos uhartetik Egipto aldera itsasoratu zela, eta harrezkeroztik ez da gutun bat bera ere ailegatu Niloren herrialdetik. Emazteak hamazazpi urte ditu, oraindik behin ere umatu gabea da, eta ezin du jasan ginezeoan bazterturik egiten duen bizitza monotonoa, berriak noiz iritsiko zain, eta etxetik atera gabe marmarrak saihesteko.
‎Bera, gainera, nahitara, bere hizkuntzatik ere erbesteratu zen, eta bere liburu erabakigarriak ingelesez idazteko amildegira menturatu. Apirila Arizonan bezain amerikar sentitzen zela aitortzera ere ailegatu zen. Aldi berean, iraultzek eta gerrek kendu zioten Europaren aura atzematen zuen bere herrialde berrian.
‎Afalostean, film bat ikusten ari ginen egongelan, Tim Burtonen Beetlejuice hain zuzen, eta hara non ezustean ikusi genuen agertzen berogailuaren azpitik. Sagu bat zen, egongelaren erdialdera ere ailegatu zena, alfonbra gainetik, tipi tapa lotsabako, gu han egotearen ardurarik izan gabe. Ikusiak genituen aurretik arroz garauen antzeko pinporta beltzak, sagu kaka ematen zutenak, baina ez genien jaramonik egin, sinistu ere ez genuen egin nahi, benetan animalia ikusi genuen arte.
2022
‎Gizonengana ere ailegatu nahi duzue, bi aita sartu dituzue... Uste duzue lortuko duzuela?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia