Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Baina beti izaten duzu sorbalda gainean, loroaren ordez, nolabaiteko zikuta bat, euskaltzain birtual bat, belarri ondoan esaten dizuna: " Hori ez, beste hau erabili behar duzu!".
‎Itsasadarrera iritsi baino piska bat lehenago, mendian gora abiatzen den bide bat ikusiko duzue. Hauxe da abialekura itzultzeko erabili behar duzuen bidea, baina oraindik ur ondotik piska bat gehiago jarraitzeak merezi du.
‎Hortik ikastea dagokigu, zeren egia da konturatu gabe inguruko errealitatea antzemateko komunikabide jale irensle hutsak bihurtzeko joera gaixotia dugula, egia ere eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugula (hedabideak barne) baina ez da estatista bat izan behar jakiteko ez eremu horretan, ez aritmetika parlamentarioan, ez epaitegitan ez dugula borroka hau irabaziko (eta bakoitzak jorra dezala nahi duen bidea noski, errespetu osoz gainera!).
2001
‎Ez dugu nekazaritza ekologikoa egiten dugula esan nahi, hori oso ikusia dago, baina saiatzen gara nekazaritza integratu bat egiten. Gaitz endemikoak sortzean (badira onddo mota batzuk mahasti osoa hondatzen dutenak) azufrea erabili behar dugu, beste erremediorik ez dago eta. Justu ezinbestekoa bakarrik erabiltzen dugu.
2002
‎X. ETXEBERRIA. Trenbidea gauza askotarako erabili behar dugu, ordea. Baina, ados nago zurekin.
‎Literaturaz hitz egitean, sarritan, euskara herdoildua dagoela esaten dugu. Agian, ez dugu erreparatzen jendeak nola hitz egiten duen, esate baterako, baserrian bizi den pertsona batek izan dezake guk bilatzen dugun formula, eta guk, berriz, Axularrengan edo Leizarragarengan bilatzen dugu, baina, ziur aski, hurbilagoa daukagu erabili behar dugun hizkuntza.
2003
‎Eta ez pentsa auzitan har daitekeen erabakia dagoenik, auzitan tresna bera dago. Guk beti pentsatu izan dugu eskuetan ditugun tresna instituzionalak erabili behar ditugula gure herriaren askapen prozesua aurrera ateratzeko. Une honetan Lehendakariak egiten duen proposamenak Euskal Herri osoa hartzen du bere baitan, baina hiru zutabe hauek oinarri harturik:
‎Eta ikuspegia ez ezik, jendearen balioak, sinesmenak... Nire lanari dagokionez, zein izen erabili behar dut jende hori izendatzeko? " Euskaltzaleak"?
‎Ingeles ona norberarena edo norberaren gustukoa izan ohi da eta beste hizkuntzaren batek gehiago edo gutxiago kutsatua, berriz, kaxkarra. Orain asko dira, lehenengo hizkuntza besteren bat izanda, ingelesa erabili behar dutenak. Normala denez, bakoitzak bere lehen hizkuntzaren edo hizkuntzen eragina izaten du, ingelesez egitean.
2004
‎Desberdintasunak konstituzionalki aitortzeko indarrean egon eta paktatua den tresnarik ez izan arren horiek dira giza eskubideen ezaugarriak, gure testuinguruan, Alemania, Austria eta Belgikaren kasuek, bakoitzak bere konstituzioaren eraberritzearekin erakusten digute batez ere borondate politikoarekin badaudela aukerak kontu honetan. Horretarako, giza eskubide horiek daukaten garrantziaren irakurketa politiko egoki eta proportzionala egin behar da, eta administrazio zentralak irakurketa hori bere egin eta erabili behar du Europako instituzioetan, gaur egun Europar Batasuna egiten ari den konstituzio prozesuan. Baldintza hori bete da estatu kide batzuetan:
‎Azkenik, ezin dut ahantzi, euskal gatazkaren konponbidea ekarriko duen elkarrizketa alde anitzarekin batera, ezinbestekoa jotzen dudala abertzaleon arteko elkarrizketa eta adostasuna. Luxu handiegia baita abertzaleontzat erabili behar ditugun tresnen inguruan adostasunik ez izatea eta herriari eskaini behar diogun egitasmoaren inguruan gutxiengo adostasunik ez edukitzea.
2005
‎Euskal Herriak bizi duen egoera kontuan hartuta, batzuek borroka armatuaren hautua egitea errespetagarria da. Segi ez da inor inori esateko zein borroka molde erabili behar duen eta zeinek duen lehentasuna. Beraz, errespetu horretatik abiaturik, Segiren lehentasuna gazteen problematikari aurre egitea da.
‎Gure ustez, beraz, hemendik aurrerako ahalegin guztietan egokitasunaren ikuspegia erabili behar genuke, bai eskolan, bai hedabideetan, bai gainerako alorretan ere. Irizpide deserosoa da egokitasunarena, ez baitago behin betiko zehazterik.
‎Baina, oker ez banago, uste horren azpian dagoen baieztapena da justiziak herritar guztiak berdin tratatu behar dituela; alegia, salbuespenik ez duela egiten delitua zigortzeko orduan, justiziaren muina inpartzialtasuna baita. Are gehiago, justiziak ezjakintasunaren estalkia erabili behar duela diote liberal batzuek, eta horrekin adierazi gura da justizia aplikatzerakoan ahaztu behar direla gizakien jardunaren jatorrian egon litezkeen sineskera etikoak, politikoak eta abar. Itsua ez ezik, entzungor ere bada justizia, eta tabula rasatik abiatu litzateke, beraz, haren jarduna.
‎Autogobernuari eduki soziala ematea lehentasuna dugu sindikatu garen aldetik. Gure indarrak ahal den erarik aktiboenean zeregin jakin batzutan erabili behar ditugu: eredu sindikal erreibindikatiboaren garapena, helburutzat lan baldintzen hobekuntza eta kolokako lanaren aurkako borroka dituena, eta justizia zein elkartasun handiagoa izango dituen gizarte bat eratzeko gizarte eta zerga politika aurrerakoien aldarrikapena.
‎Beraz, irakurle, inoiz baino gehiago gizakiaren barruko sena erabili behar dugu. Dena den, seguru datorren urtea ere oparoa izango dela artikulu honetan aipatu ditugun berriei dagokienez.
2006
‎Hurrengo urratsa zero puntura iristea da: ahalik eta eragile gehienek ekarpenak egin ondoren, zero puntu horretan ibili beharreko karrilak argitu behar ditugu, mintzaideak edo interlokutoreak zehaztu, baita berauek erabili behar dituzten baliabideak ere, printzipioetan eta konpromisoetan oinarrituta betiere. Arlo politikoko nahiz sindikaleko eragileak komunikazio bide ona garatzen ari gara.
‎Esate baterako, taberna eta ostatuetan edalontzi propioa zuen. Bilbon, borreroak debekatua zuen erosi nahi zituen janariak eskuarekin seinalatzea, horretarako makila bat erabili behar zuen eta Baionan beste hainbeste pasatzen zen. Gizarteko sektore baztertuenen tankeran tratatzen zuten urkatzailea, gaitza balu bezala.
‎Gainera, kontuan hartu behar da gaur egun komunikazioa askoz ere errazagoa dela. Lehen posta arrunta erabili behar zuten guregana iristeko, eta orain posta elektronikoa erabil dezakete».
‎Baita gaixoekin ere, ahal izanez gero. Azken batean, gaixoekin erabili behar duten hizkera ez da berezitasun handikoa: «Altxa besoa, mugitu hanka», eta abar.
2007
‎Matematikak Eguneroko Bizitzan da jardunaldien izenburua, baina kontuz: hitzaldiotan ez da esaten guk geuk nola erabili behar dugun matematika jaikitzen garenetik oheratu arte. Guk hura erabili baino, kontua da erabiltzen ditugun gauza askoren funtsa matematika dela.
2008
‎Garai industrialaren ondorengo honetan, kultur produkzioa zabaltzeko industria garaian ikasi genuena erabili behar dugu, bestela gure kultura gainbeherako prozesu batean sartuko da. Nondik nora joan behar dugun argi eta garbi planifikatzeko unea heldu da.
‎Eztabaidaren muina, hortaz, harago dago gure ustez: zein euskaratze teknika erabili behar dugu Administrazioaren testuak ulergarriak eta zuzenak izateko. Zergatik beti testuak euskarara itzuli behar izate hori?
2009
‎Hau da, ezker abertzaleak bide" baketsu eta demokratiko horiek" soilik erabili behar ditu, besteek hartzen dituzten erabaki eta konpromisoei begira egon gabe.
2010
‎Gaur eta hemen bizi diren herritarrei bizitza errazteaz ari naiz, eta ez haiek kaltetzeaz etorkizuneko balizko osasun arazoen kontura. Oraingo bitartekoak erabili behar ditugu, eta horiek hobetu idealera iritsi arte, baina bitartean ezin dugu hibernatzen egon, bizi egin behar dugu.
2012
‎Ez. Baina, gure subiranotasun politiko eta ekonomikoa erabili behar dugu beste eredu sozioekonomiko bat lortzeko, krisitzar hau sortu duenaren erabat ezberdina. Alternatibak badaude.
‎Entzun behar zen zerbait aurkituz gero, lagunei kontatzera korri egiten zenuen. Dena delako kanta ez zegoenez klik batean eskura, hitzak teknologia zaharkitu hau erabili behar zenituen esplikatzeko zergatik flipatzen ari zinen halako talderekin.
‎Kontua da zein diskurtso geratzen den denon buruan. Dena dela, argi daukadana da ikas prozesua samurtu (ez dakit zein den erabili behar dugun berba) behar dela.
2013
‎" Haurrek, azken batean, inguruan ikusten duten horixe egiten dute dio Mallonak: helduek ez badute euskara harremantzeko erabiltzen, zergatik erabili behar dute eurek. Helduek gaztelaniari ematen diote prestigioa, euskaraz jakin arren erdara aukeratzen badute".
‎Ikasle guztien bi heren Tuterakoak dira, eta beste herena inguruko 13 herritakoak. " Fontellasen bizi diren ikasleak kenduta, gainontzeko guztiek garraioa erabili behar dute ikastolara etortzeko; eta badira egunero 40 kilometroko bidea egin behar izaten duten ikasleak. Ikastolako jangela ere ikasle guztiek erabili behar dute.
‎" Fontellasen bizi diren ikasleak kenduta, gainontzeko guztiek garraioa erabili behar dute ikastolara etortzeko; eta badira egunero 40 kilometroko bidea egin behar izaten duten ikasleak. Ikastolako jangela ere ikasle guztiek erabili behar dute. Familiek ez dute diru-laguntzarik jasotzen gastu horientzako.
‎1970eko asanbladaz geroztik, ETA (VI) koak ahaleginak egiten ari ziren aktibismotik alde egin eta langile mugimenduaren baitan txertatzeko, baina halako adierazpenekin bazirudien lehengo ideietara itzuli zirela. Masek eta langileriak iraultza egiteko armak erabili behar zituztela zioten troskistek, baina ez zuten oso garbi nola iritsi egoera horretara, ezta nola uztartu ETAren atentatuak eta euren aldarrikapen politikoak: masa horiek armak hartzeko" gogoa piztu" beharra eta" ekintzetan aurrea hartzea".
2014
‎Adibidez, galestarrari, edo eskoziarrari, ezin diozu esan ingelesa dela, Ingalaterran bizi dela. " Erresuma Batua" erabili beharra duzu. Lagun bat dut galestarra.
‎Dawn Stoverrek uste du historialariek lan handia daukatela herritarrei erakusten lehenago mundua nolakoa izana den, grafikoak eta irudiak, ahal direnean argazkiak, erabili behar dituztela jendeei begien aurrean jartzeko lehen mundua nolakoa izana den. Ekintzaile ekologistek herri eta hirietako zaharrenak ere erabili lituzkete, gazteagoei erakutsi diezaieten nola aldatu den ingurumena.
‎Estatu egiturak, adibidez, dagoeneko eginda lukete, legealdi honetan egitea adostu genuen. Beraz, hauteskundeen ondorengo 18 hilabeteak, estatu egiturak bukatzeko bai, baina soberaniatik gauzatzeko erabili behar ditugu. Espainiako legediaren baitan egiten badugu, badakigu zer pasako den, dena debekatuko digu.
2015
‎Esaterako," itsasoa" (mar) idazteko MCCCCLXXXVIII zenbakia erabiltzen zuten, baina" en" preposiziorako DCCCCLXVIIII erabili behar zuten, eta" el" artikulurako DCCCXXXIX. Horrenbestez, besterik gabe" itsasoan" esateko DCCCCLXVIIII DCCCXXXIX MCCCCLXXXVIII idatzi behar zuten.
‎Gehiengo handi batek identitate bati buruz hitz egiteko erabiltzen du, ez euskaraz dakienari oihartzun egiteko. Horregatik, agian euskaldun hitza jendeak darabilen adieran erabili behar genuke, vasco ez ari garela onartu eta kito. Euskalduna izateak identitate bati erreferentzia egingo badio, identitateak etengabe borrokan dabiltzan figurak direla hartu behar dugu kontuan, eta uneotan euskaldunak identitate subalterno bat gara.
‎Hau da kolapsoen arrazoi posibleetako bat, ziurrenik ohikoena. Baina nola gertatuko den ulertzeko, eredua ordenagailuan erabili behar duzu eta zer ematen dizun ikusi. Hona Hazkundearen Mugak en 2004ko edizioaren emaitza (orrialdeko grafikoan).
2016
‎Bai, ordea, agroindustriaren hazi homogeneoak. Industria ekoizpena duten nekazari profesionalek hazi erregistratuak erabili behar dituzte euren produktuak merkaturatu nahi badituzte.
‎Kortesiazko arau multzoa ei da, esparru pribatuan zein publikoan erabil daitekeena. Esaterako, mahaian aho-zapiak zelan tolestu behar diren jakiteko; ekitaldi ofizial batera zelan joan behar duzun jantzita jakiteko; barruak hustera inoren komunera sartu irtenean uzkia garbitzeko erabili behar duzun teknika eta taktika ezagutzeko. Protokoloak agintzen du munduan, protokoloa ohitura ere badelako, ikasi gabeko portaera da batzuetan, kulturala, besteetan, eta horren arabera jakingo du munduak izaten eta egoten dakizun ala ez gizartean.
‎Edo ekonomia sozial eraldatzailean? Euskal estatua tresna gisa erabili behar dugu egungo egoera hau eraldatzeko. Egun harremanik ez dugun mugimendu sozial askotan lan egin dugu, pertsona zintzo, umil eta langileak izanez, barrutik" Aqui en España" ateratzen zaien kideekin".
‎Baina emozioa aldez aurretik bilatzea oso arriskutsua izan daiteke artistikoki, oholtzan nagusitu ohi den jardunak zerikusi handiagoa izaten baitu museoko kulturarekin sorkuntzarekin baino. Azken batean, komunitate oso bat emozionatu nahi duenak derrigor jo behar du komunitate horrek elkarbanatzen dituen erreferentzietara, ondare hori erabili behar du eraginkorra izango den modu batean, eta bukatzen du egiten egin litekeen akatsik larrienetako bat: politikoki eraldatzailea den mezu bati laguntzeko artistikoki oso kontserbadorea den artefaktu bat sortzea.
2017
‎Darmendra Kumar BKUko kideak dioenez, agintarien apustu berriena" nekazaritza adimentsu guneak" dira, pestizida ekoizleek diruz sustatutakoak. " Asmakizun hori zenbat pozoi erabili behar dugun esaten digun teknologian datza", dio Kumarrek. Nekazarien arazoak konpontzeko baino, menpekoago bihurtzeko balio duen erreminta da haren iritziz.
2018
‎Herrian finkatuta dituzten hainbat proiekturekin (AEK, Ikastola…) euskararentzako jendea eta espazioa irabazi dute Tuteran azken urteetan. Dena den, asko falta dela uste du Bakerok, eta horretarako erabili behar dutela plataforma: " Guretzat kristoren lorpena izango litzateke hemendik urte batera, hainbat eragilek, eta noski, norbanakok, publikoki adieraztea euskararekin bat egiten dutela".
2019
‎Batuaren defendatzailea naiz, noski, baina kontatu nahi nuenari ahalik eta ongien, zehatzen eta indartsuen egokituko zitzaion soineko bat jantzi gura izan diot. Laburrean kontatu behar nuela kontziente izanda, izan hitzak izan irudiak izan espresioak berezko karga zeuzkaten berbak erabili behar nituen, berezko kontestuak eskatzen zuena. Sabinaren ahozko hizkera hori pertsonaia bera ezaugarritzeko modu bat gehiago da.
‎Piperren ekoizpen ekologikoan aritzeak baditu zailtasunak zenbait arazori aurre egiterakoan: " Kukusoak dira gure lehen arazoak, horren aurka egiteko produktu naturalak erabili behar ditugu, pestizidarik ez baitugu erabiltzen". Antzekoa gertatzen zaie harrekin ere, eta ongarri kimikorik eta karerik ere ez dute erabiltzen.
‎300 ikasle ditut eta ikasgaia galesez ematen dudanean ia denek itzultzailearen hitzak entzungailuaren bidez jaso behar dituzte, ez dakite galesa. Baina horrela, konturatzen dira itzultzailea erabili behar dutela hizkuntza ezagutzen ez dutelako, beste hizkuntza batean aritu gaitezkeela medikuntzaz, galesa hizkuntza bizia dela… Jaso dugun erantzuna harrigarria izan da. Gales hiztunek konfiantza handiagoa lortu dute, beraien hizkuntzan ari baikara eskolak ematen.
2021
‎Arropa egiten du eta arropa ahalik eta gutxiena erosteko esaten digu. Erosi soilik askotan erabili behar duguna eta hori tarratatzen denean, berriro josi edo beste zerbait egiteko berrerabili. Arropa ekologikoa edo bigarren eskukoa kontsumitzea ez da aski.
2023
‎Arrifeko Errepublika Independente sortu berria zapaltzeko metodo oro txalotu zen Madrildik, tartean arma kimikoak: " Indigena horien kontra gas itogarriak erabiltzearen oso kontrarioa izan naiz beti, baina egin dutena eginda, jokabide traidore eta zitalaren ondoren, gozamen handiz erabili behar ditut". Hala esan zuen gaztelaniaz Damaso Berenguer Marokoko goi komisarioak, eta halaxe itzuli euskarara Joseba Sarrionandiak Moroak gara behe laino artean?
‎Horren ondorioak gehiago pairatzen dituzte emakumezkoek, gizonezkoek baino. Hain zuzen, Ingurune eta Garapenerako Nazioarteko Erakundearen ikerketa baten arabera, ama bat buru duten familiak pobreagoak izanik, haien irabazien zati handiagoa erabili behar dute hondamendiei aurre egiteko, aita bat buru dutenek baino, hain zuzen ere, zati bikoitza. Ur gezarik ez dagoen tokietan emakumeak dira egunero kilometroak egin behar dituztenak ura kausitzeko.
‎ARGIAko 2840 alean Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek artikuluan aipatzen genuen Bangladeshen ama bat buru duten familiak aita bat buru dutenak baino pobreagoak izanik, haien irabazien zati bikoitza erabili behar dutela hondamendiei aurre egiteko. Horrez gain, zaintza lanek emakumeen mugikortasuna oztopatzen dute, hondamendien aurrean emakumeak zaurgarriagoak izanik.
‎Bistan da gatazka armatuak koska bat egin duela gora, baina Marokok" gerra" hitza saihestu nahi du gerra asimetrikoa izanik ere, horretarako zentsura, tortura, hilketak eta bonbardaketak erabili behar baditu ere sahararren kontra, iraganean napalma eta fosforo zuria erabili zituen gisan. Baina zer bilatzen du basamortu horretan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia