Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2004
‎Euskara ikastaro trinko bat ematen egona nintzen Arantzazun 1982an. Aurten, ordea, ikastera etorri naiz hona.
‎Durango eta Zornotza artean dagoen paper fabrikaren kiratsa inoiz baino gozoago usaindu nuen Azokan. Kasualitatez egun batzuk lehenago Plateruenean diapositibak ematen egona nintzen, aste gutxi lehenago irekitako kafe Antzokiko arduradunak pozik, itxaropentsu sentitu nituen hainbeste kostatako ametsa gauzatuta ikusten zutelako. Bejondeiela proiektuan sinesteagatik eta beste mila pertsonaren laguntza jaso izanagatik.
‎Ikuiluko atea zabalik egon da, ta handik sartu dira Don Trifonen zerbitzariok, eta atxilotu egin dituzte hemen meza beltza ematen egon direnak.
‎Bertan aterpetuta zegoela, beste pertsona batek deitu eta esan zion lagun batek berarentzat zerbait zeukala; Descartesek pentsatu zuen bere ametsean zerbait hori meloi bat izango zela, urruneko lurralde batetik ekarritakoa. Amets honen ondoren buruari bueltak ematen egon zen apur batean iratzarrita. Gero atzera ere loak hartu eta bigarren ametsean trumoi antzeko bat entzun zuen eta, ondorioz, txinpartez jositako gela baten barruan ikusi zuen bere burua.
2005
‎sukaldera heltzeko ikuilua zeharkatu behar, sukaldeko leihotik begiratuz etxe inguruko laparra besterik ez ikusten... Baina lagun giro berezia eta gozoa gehienetan Xinaberriko basetxe hartan biltzen ginelarik gauez ala asteburuz, egunak eta asteak Xuberoko nekazari ttipi eta behartsuei esku lanetan laguntza ematen egon ondoan. Gehienbat soldadutzarako deia errefusatu zutenak ginen, ordainean zerbait baliagarri egin nahian hurbilduak Xuberoako elkarte horretara, Frantziako nonahitik, eta bakanago Ipar Euskal Herri honetatik bertatik.
‎Zuzendaritzako teknikarien kidegoko funtzionarioak gutxienez urtebeteko eszedentzia egoeran daudela adieraz daiteke, baldin eta halaxe eskatzen badute eurek; epe horretan, funtzionariook kasuan kasuko lerrundegiari eutsiko diote borondatezko eszedentzia egoeran daudela ulertuz; halakoetan, ez dute hartzekorik jasoko, baina bertan zerbitzuak ematen egongo balira bezala igotzeko aukera izango dute.
‎97 Iberieraren fonetika eta fonologia: bost bokal kantitate ezberdintasunik gabe, semibokalak aurkitzea oso zaila da,/ m/ gutxitan agertzen da eta sarritan/ n/ ren bariantea da, bi ziztukari [s] eta [s], bi dardakari [r] eta [r],/ p/ rik ez du ematen dagoenik, muta cum liquida gutxi dago,... (ikus Velaza, 1996 eta Quintanilla, 1998)
‎Ez zegoen guardiarik, ez zuen ematen zegoenik. Ezkerreko etxeak izan behar zuen depositoa.
2006
‎Bertso eskolan umeei klaseak ematen nago orain. Gipuzkoako bertsozale elkartetik ari naiz lanean hainbat ikastetxetan; hasi Aizarnazabaldik eta Zumarragaraino.
2008
‎Emakume begibeltza arduraturik dagoela ematen du, elkarrizketan zerbait larriaz, garrantzi handikoaz jardungo balute bezala. Aitorri bizkarra ematen dago denbora guztian; gero, apurka apurka jiratuz joan da, Aitorri begira jarri arte. Eta orduan, begiak gizonaren begietan finkatu dituenean, txinparta moduko zer edo zer sentitu du Aitorrek, ordura arte erreparatu ez eta orain, bat batean, begi horiek esango balute bezala:
2009
‎Abade kazerue edo ehiztaria egon ei zen. Meza ematen zegoela, bere ehiza txakurren ahausiak igarri zituen eta erbi baten atzetik atera zen. Meza bertan behera utzi ei zuen, eta zigorra jaso zuen, beti erbiaren atzetik ibiltzea.
‎Aresen iritzian herriko tabernen, gehiengo handi bat legez kanpoko erakundeen ekimenei babesa ematen egon daitekeela, esateko zantzuak daude.
‎Bereziki txalotzekoa da ikasle mugimendua Bigarren Hezkuntzari begira egiten ari den lana egutegi propioarekin eta herri eskolekin. Ezin ahaztu artikulu honetan atzo, urriaren 12an, klasea ematen egon ziren ikasle, langile, eta eskolak (kasu batzuetan gurasoak barne): Donostiako Egia auzoan, Durangon, Pasaia Lezon, Gasteizen, Arabar Errioxan, Altsasun, Tafallan, Azpeitian, Iru, ean, Leitzan, Algortan, Deban, Bermeon, Laudion, Barakaldon, Balmasedan, Ondarroan, Mungian, Zumaian, Derion, Mutrikun, Markinan, Gernikan, Hernanin...
‎Nire aldartea azaltzeko hitzak jarri behar banitu, jar nitzake urduritasuna, beldurra, lur falta oin azpian, segurtasun falta handia, umiliazioa. Baina, lehenengo, euskarazko egunkaria sortzeagatik zer eta Auzitegi Nazionalean kontu ematen egon beharra, eta han gu atxilotu gintuztenen hitzetan eta ahotan entzun ditugunak irudikatuta, badut amorru ezkutu bat. Hori oso gogorra izango dela seguru nago.
2010
‎Dirudienez, paseo bat ematen zegoen gertakaria izan denean eta etxera itzuli denean, gauean, auzokideak aurkitu ditu bere etxe barruan. Haiek aurkitu dute hilda, adierazi du.
‎Amerikar guztiak joango direla egia da? Ez, Obamaren konpromezua 2011ko abendura arte 50 mila soldadu mantentzea da, borrokaldietan parte hartu ez arren, Irakeko gobernuari laguntza ematen egongo dira.
‎Joseba Lakarrak ere ez zuen aukera galtzen bere iritzia emateko, eta ekainean egindako elkarrizketa batean berriro aldarrikatu zuen bere eremua. . Nire ustez, hizkuntzalaritzari eta filologiari ez zaie ematen dagokien lekua, beste edozein tokitan dutena. Adibidez, azaroan Veleiari buruzko txosten bat agertu zen ez dakit nongo fisikari nuklear batek egina.
‎NEKANE ateari bizkarra ematen dago eta jiratu egingo da.
‎Arnasa ezin hartu geratzen da. LEO eta ALIZIA ateari bizkarra ematen daude eta ez dira jabetuko.
‎Konprenitzekoa ere bazen Martinek inolako ahaleginik ez egitea klasean, Hipo bere onetik aterata zegoen unean; baina argituko zuen auzia. Litekeena zen orduantxe bertan prefektuari eta kolegioko zuzendariari azalpenak ematen egotea, bere hitz egiteko modu harekin, ezpainak elkarri erantsita balitu bezala: " Begira, aldizkari zikin hori nire lagunaren eskuetan zegoen, baina hamar segundo lehenago nik neronek neukan, eta hogei segundo lehenago beste ikasle batek.
‎Ez duzu egundo denbora gera lezakeen erlojua desiratu? Euriak ez zaitu bustitzen, hotza ez da beroa baino desiragarriago, milioi askotako autoak ostikoka maspildu ditzakezu, El Corte Inglesi su eman, ezezagunen ezpain potoloak musukatu, abadeak meza ematen daudela biluztu, telebistako zuzeneko saioetako aurkezleei gidoia aldatu, zerbitzu sekretuei informazioa faltsutu, pistolak urez bete, filmak goizaldera arte ikusteagatik biharamuneko iratzargailua zortzi ordu atzeratu, dirudunei egunero asko kenduta derrigorrezko lanik egin beharrik ez, badoazen orduak musika eta literaturara emanda bizi. Ihes egin, jarraituko zaituzten beldur barik, azalpenik emateke.
2011
‎–Zer egiten duzu, zeure landare horiek beti fruituak ematen egon daitezen?
‎Gero, sorbalda gainetik JOANAri begiratuko dio. Hau bizkarra ematen dago eta ez da konturatuko.
2012
‎Izan ere, aurrena eguraldiaz hitz egiten hasi ziren, lotsati, gero umeei buruz, baina, azkenean, Proust izango zuten mintzagai, edo Txekhov, edo larunbateko egunkariko gehigarrian irakurritako poesia liburu bati buruzko kritika. Kanpotik begiratuta, gutxik asmatuko zuketen emakume haurdunaren eta titia ematen zegoenaren arteko goi mailako mintzagaia. Ez zuten askorik hitz egiten umeen pixoihalei buruz, edo gauetan lo egin gabe igarotako orduei buruz, eta horrek harro sentiarazten zuen Leire.
‎Bai, zein zaila den semea izatea! Batez ere zure arreba gogaikarri nagusiak 16 urte baditu, zure aita futbolean besterik pentsatzen ez duen gizon bat bada, eta zure ama denbora guztian aginduak ematen dagoen garbitasunaren, maniatiko, bat bada.
2013
‎Herriari informatzen izango garela esan nahi diogu. ematen egongo garen informazioan konfiantza izan ezazue. Fedea izan Jesusengan eta medikuengan, Chavezek bilakaera izaten jarraituko du, eta berandu baino lehenago, egoera zail honetatik irtengo da, azaldu du.
‎Ez dut ulertzen, irudikatzen nuen moduan, ordubetez entrenatzailearekin jo eta ke jardun ondoren berriro nirekin hasteko gogoa nondik atera dezakeen. . Hitz egin genuke, aukeratu egin duzu, bera edo ni?, esatekotan nintzen, hori zen ordubetez edalontziko izotz zatiei bueltak ematen egon ondoren esateko prestaturik nuen lehen esaldia eta ia ia bakarra. Esaten ere hasi natzaio, baina mingaina sartu dit ahoan esaldia erdiz erdi nuenean.
‎Kontua da marko horrek ez duela ematen dagoenetan, adibidez, hizkuntzaren gaiari besterik gabe ganoraz heltzeko. Nortasunaren gramatika bizigarririk ez du ekoiztu modernitateak.
‎Ideiak ematen gaude.
2014
‎Jendaurrean eta modu ofizialean izenpetuko dute ituna. Horrez gain, haien lekukotasuna ematen egonen dira Barsac (Gironda) eta Escourse (Landak) herrietako hautetsiak. Trantsizio energetikoan jada murgilduak diren" etsenpluzko" bi herri dira.
‎Eusko Jaurlaritzak azokan jarrita daukan erakusmahaiaren ondoan zeuden Rivas eta Romero. Han, emakume bat bere bizipenei buruzko xehetasunak ematen zegoen haur talde baten aurrean. «Halakoak interesgarriak dira, gaur egungo gazteek ez baitakite ezer gure garaian nola bizi ginen.
‎Denbora ematen nago.
2015
‎Nahasmena handia izan da. Gobernuak hedabideei tentu handiz jokatzeko eskatu zien, zuzeneko irudiak ematen baitzeuden setioaren inguruan. Bahitzaileek gatibuak haien esku zituzten bitartean, Trocadero auzoan, Eiffel dorretik hurbil, tiroketa bat izan dela zabaldu dute, nahiz eta ondoren gezurtatu.
‎–Bai, batez ere, baina ez berarentzat bakarrik. Orain ere berari afaria ematen egongo duk hor goian, baina etxe guztian ibiltzen duk bestela garbitzen eta txukuntzen eta horrela. Oso langile fina duk neska.
‎2 Gero hain grazia handiagatik Jaunari eskerrak ematen nengoela, ez nuen neure burua inola ere haren duin ikusten eta, sentimendu handiaz esaten nion Jaunari, halako graziak emango bazizkidan, ea zergatik uzten ninduen bere eskutik hain kaskarra izan nadin, aurreko egunean neure bekatuengatik damu handia izan bainuen, gogo gogoan nituela. Argi argi ikusten nuen Jaunak bere aldetik zein oparo jarri zuen oso haurra nintzenetik, beragana eramateko bitarteko oso eragingarriez eta guztiak izan zirela alferrik.
‎J.G: . Urteetan maila ematen egon eta gero ezin genuena onartu da Soraluzeko pala klubeko jokalari moduan maila galtzea.
‎Izan da Gernikako ekitaldiaren arrakasta, abagune egokian egin izanaz gain, ELAren proposamenak omen zuen" nolabaiteko anbiguotasunak eta zehaztasun ezari" egotzi dionik.597 Egia da sindikatuak ez zuela programa politiko bat aurkeztu ez du ematen zegokionik ere, baina ezin da esan ez zituenik xedatu bere iritzian eragileek, bakoitzari zegokion" eran eta erritmoan", landu behar zuten alor zabalaren mugarriak: autodeterminazio eskubidea jartzen zuen bilgune berriaren erdigunean; demokratak —hots, euskal herritarrei erabakitzeko eskubidea aitortzen zietenak— gutxieneko bide orria elkarrekin xedatzera deitzen zituen; aro berriko baliabideetatik erabat baztertzen zuen ordura arte abertzaletasunaren sektore baten jarduera bideratu edo, gutxienez, zeharo baldintzatu zuen borroka armatua; jendearen arazo sozialetan arreta berezia jartzea eskatzen zitzaion autodeterminazioaren aldeko mugimenduari, besteak beste jendearen atxikimendua irabaztea zelako arrakastarako baldintza nagusia.
‎Ez dinat sinesten. Eskolak ematen egon haiteke urte gutxi batzuk barru, betirako soldata poltsikoratu eta gogoeta filosofikoetan gura beste galtzeko denbora izan.
‎Zaleez gainezka dago, eta arnasari eusten diote belaun operatuak lagunduko dion Amar' e Stoudemireri itxaropena ematen egoteko beste aukera baten zain.
2016
‎mural lehiaketako finalistek asteburuan zehar. Izan ere, gaur lana amaitzen edo azken ukituak ematen egon baitziren batzuk.
‎–esaten dio Aidak, begirada leihotik Joanesengana bueltatuz. Argi dago isilunean ideiari bueltak eta bueltak ematen egon dela?. Karmelorekin niri koadernoa lapurtzea adostu zenuen?
‎Gorospek esaldia amaitu orduko, tabernatik kanpo, kalean, deiadar bat entzun da eta jarraian eztanda batzuk, tiro hotsak inondik ere. Gorospek leiho barrutik ikusi ahal izan du nola ate ondoan dagoen norbait tirokatzen ari den kalearen bestaldean dagoen polizia bat, itxuraz alto ematen zegoena. Agentea espaloi gainean datza, zauriturik edo hilik agian, tiro zaparrada jasan baitu.
‎Batez ere tximista. Eta bere umeari titia ematen zegoen amagatik ere bai. Baina ez zitzaion gustatzen emakumea larru gorritan agertzea.
‎Bi gazte argudio gabe arduradun gisa auziperatzea prebentiboa da? Eta gaur gu hemen adierazpen hauek ematen egotea, politika prebentiboaren ondorioa da?
‎Zakurrei afaria eman bitartean, eta baita okindegian oreari hirugarren mugitualdia ematen egon zen denboran ere, galdera haien erantzun bila saiatu zen. Azkenean, berriro hotelera itzultzeko ordua iritsi eta konklusioak atera behar izan zituenean, galdera haiek guztiak baiezka erantzutekoak zirela iruditu zitzaion:
‎Eta badakizu zergatik? Ba modako errebista asko edukitzen dituelako eta horiei begiratu bat ematen egoten naizelako. Nik nahiago dut modako errebista bat ikusi Bonieken galtzontziloak ikusi baino.
2017
‎Bestelako marro eta amarrukeriak ditu sugegorri horrek; ardangelan segitzen du lanean pozoi ontzi txikiak, gaiztakeri eskola besterik ez den horretan, eta gizasemeentzat bekaturako bide astun bada, pentsa, zer ez ote den izango neskatxa batentzat, are gehiago egun osoa bertan sarturik ematen badu. Egunean zehar ez dut ikusten, ni goizeko lehen meza ematen nagoela jaikitzen baita eta lanera joaten; gero, berriz, nire ostera eta ibilaldietan behin baino gehiagotan igaro ohi naiz ardangelako ate aurretik, bestela baitakoan beti, baina dela atea itxita dagoela, dela kanpotik argi aski iristen ez dela, nire pasaera lasterretan ez dut ikusterik izaten. Gauekoa, aldiz, lehenengo gau harez geroztik ohitura eta ekandu bihurturik dugu, elkarri hitzik esan gabe baina, ni hantxe izaten bainau gauero, hautsi ezinezko lege bati men eta omen eginez, baso ura aitzakia, eta bera ere, ehiztari senari amen, hutsik egin gabe azaltzen da sukaldean lanetik bueltan.
2018
‎«Zoriontasun bitxi» hori, Foucaultek deskribatzen duen legez, aldi berean «derrigorrekoa eta debekatua» zen komentuaren konbentzioen barruan. Argi dago Foucault hemen aditzera ematen dagoela ingurune homosexual horrek, tabu erotizatu batek egituratuta egoteagatik, sustatu zuela sotilki «ez identitatearen linbo zoriontsu» hori.
‎Zer gertatuko zen nire izaeraren atal horrekin, mututu eta zanpatuz gero? Eta kontu mundutarragoei dagokienez, idazteari utziz gero saria merezi ez nuela uste zuten horiei arrazoia ematen egongo nintzen. Tira, proiektua moldatu ahal nuen, inork ez zekien zehazki zertaz ari nintzen idazten.
‎Gelatxoen paretek 0,07 mm ko lodiera dute eta 1zm ko luzeera. Aberaskak bertikalki eskegiak egoten dira eta bi aberasken artean 8 mm-ko distantzia izaten da (horrela bi erle elkarri bizkar ematen daudelarik pasatzeko hainako espazioa dago).
‎" Eurengatik izan ez balitz, ezin izango genituen Alkortako Igoera hauek antolatu. Urteotan parte hartu duten korrikalariak eta bide bazterretan animoak ematen egon diren zaleei ere eskerrikasko. Plazer bat izan da", adierazi dute.
2019
‎Aurkariak Kanabal eta Irurita nafarrak izango dira. Bi gazte jotzaile eta txapelketa on gehienetan maila handia ematen daudenak. Beraz, partida borrokatua espero da.
‎Badago politika serio hartu eta gurea defendatzera dijoana, horregatik, Madrilen kaña ematen duen batzokiko rock and rollarekin geratuko naiz. Eta ez, ez nago drogatuegi, aurreko asteazkeneko Hertzainaken kontzertu bikainari bueltak ematen nagoela da, besterik ez. Politikara itzuliz:
‎09: 00az geroztik, zabalik daude hautetsontziak, eta azpeitiarrak normalatasunez ari dira botoa ematen dagokien hauteslekuetan. Goizean, jende gutxi ikusi ahal izan da bozkatzen, baina eguerdirako nabariagoa izan da herritarren joan etorria.
‎Iturriari ura ematen dagoen emakume biluzi ahobikoaren atzealdean, zuhaitz bat.
2020
‎Gizarte Arazoetarako Zinegotzia eta Kontseilaria ere heldu ziren, inaugurazioaren egunean The Hills proiektuari euren laguntza morala ematen egon zirenak. Ez zeuden gonbidatuta, baina handik agertu ziren dena dela, ospakizunak oihartzun zabala izan baitzuen komunikabideetan, esan bezala, harreman publiko eta prentsa arduradunek primerako lana egina baitzuten.
‎Elkarte eta erakundeak egoeraren mapeoa egiten ari dira, pertsona errefuxiatuak non pilatu diren aztertzen eta janaria nola banatu eta haiengana nola heldu baloratzen. Lan hori egiten ari direnen artean, Zaporeakeko kideak daude, gaur egun zerbitzu oinarrizko bat ematen dauden erakunde bakanetakoak direlarik.
‎Jendea sabakanatuta dago, haurrak galduta daude beraien gurasoengatik galdezka, lagundu gabeko adin txikiko haurrak identifikatzen saiatzen ari dira, ur eskasia dago eta etengabe hori eskatzen ari dira.Elkarte eta erakundeak egoeraren mapeoa egiten ari dira, pertsona errefuxiatuak non pilatu diren aztertzen eta janaria nola banatu eta haiengana nola heldu baloratzen. Lan hori egiten ari direnen artean, Zapoareakeko kideak daude, gaur egun zerbitzu oinarrizko bat ematen dauden erakunde banaketakoak direlarik.Horiek horrela, EH Bildu udal taldeak, honako hau proposatzen du: 1 Usurbilgo Udalak" harrera hiritzat" du bere burua, eta elkartasuna adierazi nahi die haien bizilekuetatik alde egin beharrean diren pertsonei. Eta gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazten du, baita konpromiso bera duten beste erakundeekin lan egitekoa ere.2 Usurbilgo Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat, iheslariak hartzeko eta integratzeko harrera planari eusteko konpromisoa berresten du, eta xede horretarako estrategiak, programak eta baliabideak zehaztuko ditu, baita erakundeen eta gizarte antolakundeen arteko elkarlanerako esparruak ere.3 Usurbilgo Udalak Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatzen die har ditzatela premiazko neurriak krisi humanitario honi erantzun aktiboa emateko, elkartasuna eta justizia oinarrian direla, eta politika bateratu bat egin dezatela inmigrazio eta asilo arloan, pertsonei lehentasuna emanez eta giza eskubideen zaintza bermatuz.
2021
‎Jon gaixo dago; Kafea beroa dago; Medikua urduri dago. Aipatu ditugun gainerako adieretarako (identifikazioa edo izaera mailako predikatuak) biderik ez du ematen egon aditz kopulatiboak(* Tartalo begibakarra zegoen;* Mitxelena errenteriarra zegoen), eta izenak azaltzen direnean artikulurik gabe agertzen dira (Izaskun tabernari dago Bergaran), egoera mailako predikatu gisa, une bati dagokion ezaugarria adieraziz.
‎LI4: Nire esperientzia minimoan ez dut izan irakaslerik zaletasuna duenik edo gustura literatura ematen egon denik. Eman behar zelako ematen dute.
‎Ondoren Jose Marik edo nik hango argimutilak kendu eta bi ate handi zabaltzen genituen. Aldare gainera igo (paretaren kontra zegoen) eta bonbillatxo batekin eta, han, azalpenak ematen egoten ginen.
‎Lehenengoa" Carpe Diem", bizi bizitza, momentua. Ez du zentzurik iraganari bueltak ematen egoteak edo etorkizun hobe bat edukitzeko zer behar duzun pentsatzen, burua jaten, egoteak. Nahia daukazuna duzu, ez gutxiago eta ez gehiago, atera iezaiozu zukua eta bizi, joder, topera bizi oraina.
‎Batxilerra ematen zeuden zenbait irakaslek boikota egin zioten euskara batuari. Anbrosio Zatarainek eta Gotzon Egañak, esaterako.
2022
‎Bestalde, berriki Poroxenkok argi utzi du ez zirela Vladimir Putinez fidatzen eta inoiz ez zutela asmorik izan akordioek ziotena betetzeko, bere esanetan ekonomia indartu eta berrarmatzeko denbora irabazteko tresna bat baino ez ziren izan. Azken honetaz ez dago dudarik, Jens Stoltenberg ek, NATOko idazkari nagusiak, esan du aliantza militarra ukrainar armada entrenatzen, ekipatzen eta laguntza ematen dagoela 2014tik.
‎Bai, hori da, orain joango gara horra, baina lehenago, guzti honek zer pentsarazten digu? Jarraitu zuen forentseak, irakaslea ikasleen aurrean ikasgai magistrala ematen egongo balitz legez, ba zenduak borroka gogorra izan zuela hiltzailearekin; erasotzailea astindu zuela, segur aski zaplaztekoak emanez edo hatzamarkadaka, batetik bestera ibiliko zuela. baina hau, lehen esan dizuedan bezala zuoi dagokizue. Eta beste gauza bat, eta kontu hau bai dela gure ardurapekoa, galdera batekin azalduko dizuet:
2023
‎Berari hitz egiten nion, bere aurrean luzitzen nintzen. Ni une horretan klasea ematen egongo nintzela pentsatzen imajinatzen nuen, nirekin hitz egiteko tarte baten zain. Martini konektatuta nengoen etengabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia