|
6 galiziera komunikabideetan demokraziaren lehenengo urteetako aurrerapauso txikien ondoren, nabarmen jaitsi da galizieraren erabilera komunikabide idatzietan eta ikus entzunezkoetan. galiziako Xuntak diru-laguntzak ematen dituen arren erdal komunikabideek galizieraz hainbat orrialde edota gehigarri argitara ditzaten, egia esatera, aurrerapen gutxi edo bat ere ez da egin bide horretan. galiziera %5ean erabiltzen da, batez ere iritzi artikuluetan eta kultura albisteetan. galizieraz sortutako albisteen itzulpena (politikoen, profesionalen, erakundeen eta jende arruntaren adierazpenak, prentsa komunikatuak, etab.) jarduera arrunta da oraindik galiziako egunkarietan; eta, ondorioz, galizia da munduko leku bakarra gaztelaniaz sekula mintzatu ez den edota sekula mintzatuko ez den jendea gaztelaniaz" mintzatzen dena". galizian bi egunkari argitaratzen dira galiziera hutsean, Galicia Hoxe eta De luns a venres (doakoa); beste bat elebiduna da, Xornal de Galicia; eta gainerako guztiak gaztelaniaz argitaratzen dira, hori bai, galizierari lekutxo bat eginez noizean behin, kulturaedo eskola gehigarrietan. bestela, herri edo eskualdetako aldizkari, astekari eta hamabostekari ia guztiak galizieraz egiten dira. erkidegoko telebista eta irratia sortzea (rg, tVg eta g2) oinarrizko aurrerapausoa izan zen ikus entzunezkoen munduan, galizieraren normalizazio prozesua indar handiz sustatu zutelako, galiziera era guztietako gaiak eta egoerak lantzeko hizkuntza" moderno" bat dela erakutsiz. tVg, g2 eta rg, hiru horietatik kanpo, soilik rnek erkidegorako prestatzen duen programazioa eta hainbat herri irrati izaten dira elebakar edo nagusiki galizieraz; izan ere, espainiako komunikabideetan galizieraren erabilerari ez zaio inolako arretarik eskaintzen, eta azken urteotan gainera —" herrialderako" egiten diren deskonexioetan— ospe handiko galiziar hiztunak ere gaztelaniaz elkarrizketatzen hasi dira. balio sozialak, kulturalak eta linguistikoak gizarteratzeko orduan, tresna oso boteretsuak dira komunikabideak; horregatik, bereziki larria da herrialdeari buruz ematen duten irudi linguistikoa. galiziako Xuntak irratieta telebista baimenak eman zizkien enpresa taldeei hainbat lehiaketaren bidez, baina baldintza batekin: programazioaren erdia gutxienez galizieraz eman zedila. gero, baimen gehienak gaztelaniaz azaltzen diren espainiako kate handiei saldu zitzaizkien. orain dela urtebete erkidegoko baimena jaso zuten bi telebista digitaletan (popular tV galicia eta Voz tV), programazioaren %10 baino gutxiago ematen dute galizieraz, baimenaren baldintzaagirien arabera gutxienez %50a
|
emateko
konpromisoa hartu bazuten ere. komunikabide berriak sartu dira sarean, galiziera darabiltenak edo elebidunak direnak (xornal.com, galiciaconfidencial.com, mundogaliza.com, etab.).
|
|
%75, 1 ek dio Erabat ados (%53, 3) edo Nahiko ados (%21, 8) dagoela eta laZigor Etxeburua eta Mertxe Mugika – Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntza politikaren ebaluazio soziala: eragileen parte hartze kritikoa sustatu eta eskubideak bermatzeko eredua saiago aritzen dela euskaraz GFAk zerbitzua euskaraz
|
emateko
konpromisoa hartu duela jakinda (304 eta 124 erantzun).
|