2002
|
|
Lokalaren eta unibertsalaren dialektika honetan, aukera-aniztasunaren aurrean norbanakoak euren bizitza-estiloak hautatzera bultzatuta daude, eguneroko jardunerako zein niaren nortasunarentzat garrantzia duena. Emantzipaziorako aukera berriak
|
ematearekin batera
, ordea, erakunde modernoek niaren errealizaziorako baino horren oztoporako bitartekoak ematen dituzte (ikus, 4.2 atala).
|
2006
|
|
Malko merkeak Europa honenak. Telebistan emango dituzten irudiei begirada lausoak zuzenduko dizkiegu, eta, hala ere, hurrengo berria
|
ematearekin batera
Sokhna itoaren irudi ikaragarria ilundu egingo zaigu bihotzean, gura barik zabaldu den argazki-makina bateko pelikula karretea bezala... Sokhna itoaren irudi ikaragarrien ostean eguraldiaren berri emango digute, eta kirolena, hemengo futbol taldeen gorabeherak, gure plazaren baten erdian halako eskultura erraldoi bat jarri dutela, halako sariak banatu direla, edota auskalo nongo basoetan lau kiloko onddo bat topatu dutela gure gastronomia sakratuaren gozamenerako...
|
2007
|
|
Baina gaur, txanpainak emandako ausardiarekin, berpiztu egin da nigan iazko desio bera, berriz sinistu dut Joxean uzteko gai naizela, eta, mahai azpiko bigarren ostikoa
|
ematearekin batera
, eskuarekin besoan jotzera ere ausartu naiz berriz, denen aurrean, ardo botila berriz eskuetan hartu duenean. Burua bortizki jiratu du orduan eta odolezko zainak ikusi ditut haren begietan, iragan urteko afarian ikusi nituenak bezalakoak.
|
2008
|
|
D. Hoyos. Jendeari mugitzeko aukerak
|
ematearekin batera
, mugitze horrek sortzen dituen arazoez kontziente izan dadin bilatu behar da. Zer ondorio daukan mugitzeak.
|
|
Eta hori esan eta Ken Folleten begi berez dirdaitsuetan txinpartak ateratzea, dena bat izan zen. " Deituidazu!", agindu zion aurkezpen txartela
|
ematearekin batera
, eta begirakune kasik mistikoa titanioari zerion mahats helduaren koloreari josi zion. " Ez ahaztu!".
|
|
Predikua
|
ematearekin batera
arras gizabidezkoa da eredugarri jokatzea, ikastetxe bereko gainerako gurasoekin harremanetan sartuz, adibidez.
|
|
edo okerrena, beharbada, printzesak neba bat zuela, eraztunaren jabea zena eta eraztunarekin noiznahi jolasten zena, harik eta egun batean printze-printzesak basoan galdu, printzeak eraztunari agindua eman, eraztuna kantatzen hasi, eta ikazkin bat etorri zitzaion arte; eta okerrena dun (nekez gerta daiteken okerragorik), eraztuna ikusi ez beste sartu zitzaiola ikazkinari hartaz jabetzeko irrika? baita printzeari agindu ere eramango zituela anai-arrebak errege-erreginen jauregira eraztuna uzten bazion memento batean, agintzeko formula sekretua
|
ematearekin batera
. Eta orduan, mutilak eraztuna utzi, formula sekretua eman, ikazkinak eraztuna bereganatu, eta, bereganatu ahala, printzea akabatu zinan, gerritik labana atera eta lepoa moztuta.
|
|
Lehen hiru egunetako hobekuntza nabaria izan zen. Ahul oraindik, Macarenak berak El Rosal-en presta tzen zituen bitamina haiek eta bere presentzia argiak, batik bat, Antonioren aurpegia ere argitu zuten, ibilera indartsuagoa eta hizkera sendoagoa
|
ematearekin batera
.
|
|
esan zien. Musikariek lehenengo notak
|
ematearekin batera
begiak itxi zituen, eta gero kantuan hasi zen:
|
|
Zibereratuen aldekoek uste dute praktika horiek neutraltasun deritzon bermearen bortxaketa gisa Sarekoa, hau da, zerbitzu bakoitzeko prezio bat ez kobratzea erabiltzea, eta Interneteko trafikoa ez diskriminatzea erabileraren arabera. Horrela, hornitzaileek Sarea zure nahierara eta komenigarritasunean, eta sarbidea moteldu abiadura maximoa
|
ematearekin batera
, kanpoko edukiak eduki propioak edo bazkide komertzialenak. Erabiltzaile insolidarioak?
|
|
Han zegoela, jipoiarena kontatu eta osasun zentrora eraman zuten. Bueltan, berriro ziegan sartu eta, isun batzuk ezarri zizkioten, Tolosako epaitegirako zitazioa
|
ematearekin batera
.
|
|
Richard Lester omenduko du Zinebi Zinema Dokumental eta Laburraren Bilboko jaialdiak. Ohorezko Mikeldia
|
ematearekin batera
, zinemagile britainiarraren obra dokumentalen zikloa emango dute, sail ofizialetik kanpo. Bilboko zinemaldiaren aspaldiko laguna da Lester.
|
|
–Baina onena ez dun hori: ...ntzesak basoan galdu, printzeak eraztunari agindua eman, eraztuna kantatzen hasi, eta ikazkin bat etorri zitzaion arte; eta okerrena dun (nekez gerta daiteken okerragorik), eraztuna ikusi ez beste sartu zitzaiola ikazkinari hartaz jabetzeko irrika... baita printzeari agindu ere eramango zituela anai-arrebak errege-erreginen jauregira eraztuna uzten bazion memento batean, agintzeko formula sekretua
|
ematearekin batera
. Eta orduan, mutilak eraztuna utzi, formula sekretua eman, ikazkinak eraztuna bereganatu, eta, bereganatu ahala, printzea akabatu zinan, gerritik labana atera eta lepoa moztuta.
|
|
–Atzetik ematen utziko? , galdetu zenidan belarri ertzera, leun-leun, horzkada txiki bat
|
ematearekin batera
.
|
2009
|
|
Horietan hainbat umek parte hartzen badu ere, pilotak bakarrik olgetako aukera ematen du. Horretara olgetako, boteak
|
ematearekin batera
, eta lantzean behin hankaren baten azpitik igaroaz, abesti bat kantatu ohi da.
|
|
Antzinako jatabearrek, abere salerosketa egin eta erostunak saltzaileari eskua
|
ematearekin batera
San Antonio! esaten zuten.
|
|
Erabaki honek, Iñaki Mendizabalen esanetan, “herritarrek berriz parte hartu eta alegazioak aurkezteko aukera ematen du”. Xabier Sasiainbarrenak (Herrigintza) aldeko bozka
|
ematearekin batera
, dokumentua ahal bezain laster prest egotea eskatu zuen. PSE-EE udal taldeko ordezkariak izan ziren testu berriaren aurka bozkatu zuten bakarrak.
|
|
Horiek horrela, bihar arratsaldean zabalduko du besta ziburutar auzapezak, hiriko giltzak herriari
|
ematearekin batera
. Arratsaldean hiriko haurrekin egon eta 20:00etan helduen aldia izanen da, Cathy ostatuko mus txapelketarekin.
|
|
BBKren Haur Eskolen sareak 0 eta 2 urte arteko haurren artean egiten duen hezkuntza lanak" beharra eta familia bateragarri egiteko aukera dakarkie gurasoei", arduradunen arabera. Halaber," haurrei, beren garapen intelektuala eta fisikoa aurrera eraman ahal izateko pizgarriak eskaintzen dizkie sareak, gizarte harremanen lehen ikasgaiak
|
ematearekin batera
", gaineratu dutenez. Esan bezala, guztira 887 plaza eskainiko dira 2009-2010 ikasturtean.
|
|
Bizar Zurirekin aurrez aurre egon, eta argazki bat ateratzeko unea da. Bisitariaren jatorria galdetzen du Bizar Zurik, bostekoa
|
ematearekin batera
. Segidan, norbere jaioterriari buruzko elkarrizketa labur bati ekiten dio, herrialde ugari bisitatzen dituela aipatuta.
|
2010
|
|
Nazismoak eraildako juduak zituen gogoan hark. Sei autoren ihes hodietatik ateratzen zen gasaz bete zuen sinagoga abandonatu hura, eta, bisitariei maskarak
|
ematearekin batera
, gas hilgarriz betetako gela batean sartzen zirela bazekitela zioten paperak sinarazten zizkien. Egunkari batek hala planteatu zuen lan haren etikotasunari buruzko eztabaida:
|
|
Zutabe aldizkarian eman zituen azalpenak ETAk: . Barajaseko ekintzaren helburua, Espainiako Gobernuak aurreko hilabetetan buruturiko urraketei eta erasoei erantzun zuzena eta tinkoa
|
ematearekin batera
, Gobernuari negoziazio prozesuan harturiko konpromisoak betetzeko presioa egitea zen. Prozesua irtenbide politiko baten norabidean jartzeko presio ekintza bat alegia?.
|
|
Aurreko aginte-era amaitzean, Estatuari molde berria
|
ematearekin batera
konponbideren bat bilatu nahi izan zitzaion bertako irakas-sistemari. Ordura arte indarrean egondako eskola moduaren alde ez zen inor asko mintzo, ez hemen eta ez Espainian oro har.
|
|
2004 -05ean, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) sortu zen, eta Frantziako Estatua bera, Akitania Eskualdea eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua bildu ziren bertan, Euskal Kulturaren Aldeko Herri Elkargoarekin eta Ipar Euskal Herriko Hautetsien Biltzarrarekin batera. Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko hizkuntza politika publiko eta kontzertatua garatzea da erakunde bakar eta ofizial horren helburua, euskararen lotura duten zenbait ekintza gauzatzeko beharrezkoak diren finantzazioa
|
ematearekin batera
.
|
|
Saria urtarrilaren 28an
|
ematearekin batera
, Faux monnayeurs filma proiektatuko dute. Andre Gideren liburuak inspiratua, filmak oldartua dagoen nerabe baten bilakaera aipatzen du.
|
|
" Argi ibili, fitxatuta zauzkagu eta" esan zioten, aurpegian zafladatxo maitekor bat
|
ematearekin batera
.
|
|
Ez da orain 40 urtekoa ere. Kontzilioak latin soinekoa eranzteko permixoa
|
ematearekin batera
, euskal herrietan hain ezagunak ziren abitu-kordoi herrikoien euskara zabaldu zen elizkizunetan, eta Belokeko eta Lazkaoko beneditarrekin batera, han zabaldu genuen euskal liturgia, purra-purra. Ez ziren sasoi errazak.
|
2011
|
|
Hobekuntza ezeztatzeko modukoa izango da, nahiz eta hori jadanik ondasunak
|
ematearekin batera
gauzatu, salbu eta ezkontza-itunetan edo hirugarren batekin kostu bidez egindako kontratuan egiten denean.
|
|
–Dokumentalaren egilea subjektua den unetik, subjektibitatea dago, nire begirada, baina gertaeren kontakizunarekin objektiboa eta zehatza naiz?. Debaterako abiapuntu izan nahi du dokumentalak, gertakariaren elementuak
|
ematearekin batera
galderak planteatzen baititu zuzendariak, ikuslea bera epaimahaiaren lekuan jarriz.
|
|
Bigarren herritarra alderdi sozialistako zinegotziari zuzendu zitzaion eta galdetu zion ea motxila banaketa egitean, ETAri eta ezker abertzaleari bana
|
ematearekin batera
eurei zegokiena ere hartu zuten.
|
2012
|
|
Pedro Abramo-k La ciudad caleidoscopica liburuan Rio de Janeiro (eta hango favelak) aztertudu, hiriaren fragmentazio eta estratifikazio sozialaren beste adibide batzuk
|
ematearekin batera
(Paris etaBastilla ingurunearen leheneratzea, esate baterako).
|
|
Gurasoei beren seme-alabak hezi eta prestatzea badagokie, diziplina aplikatzeko gaitasun batzuk behar dituzte Tradizioz onartu izan da zuzenketa, aldi berean, gurasoen eskubide eta betebeharra dela, hezkuntzarekin batera. Azken hori mantendu egiten da Kode Zibilaren 154 artikuluaren egungo erregulazioan, prestakuntza integrala
|
ematearekin batera
. Gurasoei badagokie seme-alabak heztea eta prestatzea, horiek zuzentzeko eta diziplina aplikatzeko gaitasuna izan behar dute.
|
|
Joan Mari Torrealdai unibertsitate ikasketak egitera joanda, Joseba Intxaustik, Bartzelonatik itzuli berriak, hartu zuen" Jakin" proiektua eta taldea berritzearen ardura 1970ean, bereziki atzerriko unibertsitateetan ziharduen zenbait lagun —zahar eta berri— inguratuz. Lehendiko Jakin Sortari aurrerabidea
|
ematearekin batera
, Jakin Liburu Sorta ireki zuen, 1971tik aurrera kaleratzen hasi zena. Urte berean hasi zen taldeko lanean Paulo Agirrebaltzategi, Erromatik Tolosara itzulita.
|
2013
|
|
Janeren aurpegi maitagarriak gizonaren usteak sendotu zituen, bai eta tinkotu ere alaba nagusi batek izan behar dituen ezaugarrien gainean zeuzkan iritzirik zorrotzenak; eta Jane izan zen, horrenbestez, aurreneko gaueko aukera garbia. ...ez ere, Collins jaunak eta Bennet andereak gosaldu aurretik ordu laurden batez izandako tête-à-tête batean, zein gizonaren etxebizitzatik hasi, eta, berez-berez, haren usteen aitorpenera igaro baitzen?, lehengusuak Longbournen bere etxerako ugazaba anderea aurkitzeko esperantza zuela jakinarazi zion Bennet andereari, eta emakumeak, oso irribarre goxoen artean Collinsen asmoei, oro har, haria
|
ematearekin batera
–gizonak begiz jota zeukan hura, Jane hain justu, aukeratu ezinari buruzko abisua eman zion.
|
|
Estatuak diru-laguntzak
|
ematearekin batera
, etxeak eraikitzea ere erabaki zuen. 1939tik aurrera Falangeko sindikatu bertikala Central Nacional Sindicalista delakoak (CNS), geroago Delegación Nacional de Sindicatos delakoaren baitan sartu zen?
|
2014
|
|
Ekimen" sozial" gisa aurkeztu dute KOOPeratzen proiektua, Lasarte-Oriako Lanbide Eskolan. Tokiko garapen sozioekonomikoan" eragin" eta eskualdeak bizi duen" langabezia egoerari" aurre egiteko egitasmo honek 20 proiektu, enpresa sozial edo kooperatibo bihurtzeko helburua du, aholkularitza eta jarraipen gune bat
|
ematearekin batera
. Herrian kokatuko da egoitza, Lanbide Eskolan.
|
|
Itsasaldekoek barnealdekoei noziarazten dieten bazterketa sotil eta gaizki disimulatuak elkartasunera bortxatzen gaitu eta barrara goaz biok Alfa eta biok pare bat kubatatara gonbida nazan; neurea nik neuk ordainduko dudala iradokitzeko saiakera patetikoa hasi dut, gajoa ni, urte batzuk barru pasako zait baina une honetan oraindik sinesten dut ikastolan bota ziguten berdintasunaren txapa horretan (berdintasuna badela eta hori guztia, legeak bermatua eta bla-bla-bla), noski ezeztapen kategorikoa jaso dut arrapostu eta ia automatikoki odoletan hasi zaio urguilu maskulino burgesa. Halere, 0-tik begiratuta, oraindik ez daukat erabat argi soilik inertziazko gurasokeria sasi-xalo hutsa den Alfaren erantzuna ala gibel asmorik gordetzen duen, alegia, gibel asmo zehatz bat, neure hankartea zabalduko edo gutxienez berea jango dudan esperantza, edariari lehen tragoa
|
ematearekin batera
–dirua sexuaren truke, kontratu estandarra sinatuko dudala, erabat kontrajarritzat saltzen dituzten arren ezinbestean elkar elikatzen duten bi instituzio oso zaharren oinarria dena halaber, hau da, ezkontza heterosexuala vs. prostituzioa.
|
|
Neure burua aurkeztu nuenean, barnera sartzeko gonbita egin zidan. Ongietorria
|
ematearekin batera
, nire zain zegoela esan zidan, nik joango nintzela hitz eman bainion. Testamentuan jasota zegoen azken borondatea zuzen eta taxuz egikaritzeko zeregina zuen, erran nahi baita, ni, legez, gazteluaren jabe egitekoa.
|
|
Zutabe bakoitzean jatorrizko arauetatikabiatuz sortu diren egoera berriak bildu dira, murriztapenak dagokion hizkeran zeintestuingurutan mantendu eta zeinetan gainditu diren jasoz. Modu horretan, bilakaerahonen hizkeren araberako ikuspegi sinkronikoa
|
ematearekin batera
, denboranzeharreko aldaketa diakronikoen berri ere eman nahi izan da.
|
|
Elkarri loturik dauden zenbait osagairen arteko konbinazio bikainena lortzen dutenfilmak dira ikusleriaren onarpen zabalena, edo arrakasta eta oihartzun handiena izatendutenak eta, hortaz, gizarte eta identitateen eraikuntzan eraginkortasun handiagozlan egiteko aukera gehien dutenak. Zinema popularraren narrazio eta irudiez aritukogara jarraian, horien egitura ohikoenen inguruko argibide batzuk
|
ematearekin batera
, aurkezten dituzten pitzaduretarako arrisku iraunkorrari buruz ere tarte bat eginez.Iturri konkretuekin lanean gaudenean, aipatuko ditugun oinarrizko ezaugarri etaegiturak, pelikula sortua den tokiko eta garaiko erregimen diskurtsiboen harira ikertubeharra dago. Hau da, nola sortzen diren eredu eta kontraereduak, testuinguru jakinbatean eskuragarri dauden zein ezberdintasunen arabera sortzen diren, nola eraikitzenden irudi bakoitza, zein portaera egokitzen zaion sortutako gorputz bakoitzari, etazein den itxura nahiz portaera horiei, narrazioan behintzat, eman nahi zaien esanahia.Non eta noiz egiten den pelikula bat, irudiak era batean edo bestean eraikiko dira, etapelikulen esanahien aukera sortak ere zeintzuk diren baldintzatuko du horrek.
|
2015
|
|
Ordurako soberan egiaztatua zuten taldeak ez duela hurbilean lehiakiderik, eta edozein agertokitan direla ere, maila oso goian uzten dutela-Mexikoko ikusle jantziek ere egiaztatu ahal izan duten bezala-. Hain zuzen ere, taldeak, ikuskizuna
|
ematearekin batera
, punk eta rockandroll bizienaren astindua ematen die ahotsik gabeko kantu irekienei. Eta saxoa taldean erabat barneratuta, Akelarre diskoan, mozorrotutako erritual arriskutsuan, birtuosismoa, ukitu vintagea, orkestren dotorezia, westerna, swinga, 70eko hardrocka, garagea, countrya, hillbillya zein Vampisouleko talde beroenen marka azaleratu zituzten.
|
|
Faraoiak, orduan, bere eraztuna
|
ematearekin batera
, Joseri liho fineko arropak jantzarazi zizkion, eta urrezko lepoko katea. Zafnat-Panea izena ezarri zion, eta hain zuzen ere Potifarren alaba eskaini zion emaztetzat.
|
|
–Aurreko tonua xumetu zuen nabarmen, nahiz eta keinuetan seriotasuna mantendu?. Biritxinaga jaunari, gure eta Euzko Jaurlaritzaren izenean bere lan eta konpromisoagatik eskerrik beroenak
|
ematearekin batera
, etxera itzultzeko eskaria egitea.
|
|
Sancti Spiritusen jaio zen, duela 27 urte. Soziologia ikasi zuen, eta gaur egun Habanako Gizarte Ikerketa Zentroan lan egiten du, Habanako Unibertsitatean eskolak
|
ematearekin batera
, Alamarko egoitzan.
|
|
hainbeste izanik Jaunak etxe hauetan egiten dituen mesedeak, etxe bakoitzean bat edo bi izango dira Jainkoak meditazio-bidetik daramatzanak, gainerako guztiak kontenplazio gorenera iristen baitira; batzuk oso aurrera doaz, liluramendura iristeraino. Beste batzuei Jaunak beste era bateko mesedeak egiten dizkie, errebelazioak eta ikuskariak
|
ematearekin batera
; orain ez dago etxerik, honelako bi edo hiru ez dituenik. Argi ikusten dut santutasuna ez datzala horretan, ezta ez da nire asmoa haiek soilik goratzea ere; baina eman nahi ditudan abisuak ez direla arrazoirik gabe emanak agertu nahi nuen.
|
|
Taldeak ez du hurbilean lehiakiderik eta, edozein agertokitan direla, kanpoan jotzen dutenean ere, maila oso goian uzten dute, mexikarrek egiaztatu ahal izan duten moduan. Hain zuzen ere, taldeak, ikuskizuna
|
ematearekin batera
, punk eta rock-and-roll bizienaren astindua ematen die ahotsik gabeko kantu are eta irekienei. 2013ko irailean Akelarre izeneko hirugarren lana kaleratu zuen.
|
2016
|
|
Legoa bat egin baino lehenago, hara non asto hildako batek geldiarazi duen La Fleurren lauhazkaldia. Bidetak ez zuen aurrera jarraitu gura; mokoka hasi ziren elkarren artean, eta gaixoa bere botetatik egotzia izan zen bidetak lehenengo ostikoa
|
ematearekin batera
.
|
|
Ezagun zen ordurako Hala Bedik beste inork baino mobilizazio gaitasun handiagoa zuela hirian, beste batzuk ailegatzen ez ziren lekura ailegatzen zelako. Gainontzeko komunikabideetan ahotsik ez zutenei ahotsa
|
ematearekin batera
, zabaldu nahi zen mezuari garrantzi handiagoa ematen hasi zitzaion: egun osoko programazio bat osatzea jarri zen helburutzat, kalitateari gehiago erreparatzen zitzaion eta hiriko herri mugimendua irratian integratzeko bitartekoak ipini ziren.
|
|
...ndeku hartzeko asmoz, eta denak trajez jantzita, Ugarte eta Guiomar pajarita eta guzti, eta Guiomar diskurtsoak egiten eta kartzelan izandako funtzionario gorrotatu guztien aurka brindis negatiboak asmatzen, edan dezagun Jimenez zapo bihurtzearen alde, eta zapo bihurtzen denean zapaldu dezala kamioi batek errepidean, eta edan dezagun Luisilloren alde ere, gera dadila paralitiko hurrengo txibatazoa
|
ematearekin batera
. Urteak ziren afari mota haiek egiten ez zituztela, baina, gau hartakoari zegokionez, zeremoniaren izpiritua berritzen saiatuko zen bera.
|
2017
|
|
Kanpoko aldeko paretan duen erloju astronomikoa (Europako zaharrena, 1410ekoa) hiriko ikurretako bat da. Ordua
|
ematearekin batera
, ikuskizun ttiki bat izaten da, hamabi apostoluak eta bertzelako pertsonaia batzuk agertzen baitira jende aitzinera. Eskeletoak erakartzen du argazki gehien.
|
2018
|
|
Landetxe sistemak ekonomia deszentralizatzea posible egin zuen (jarduera ekonomikoak 11 eskualde autonomoren artean banaturik zeuden), haitiarrei beren bizimoduaren gaineko kontrola
|
ematearekin batera
. Ameriketan ziren afrikar jatorrikoen artetik, Haitiko beltzek bizi-baldintzarik onenak izatea lortu zuten.
|
|
Hartzaren kaiola ondoan itxarongo dizut. Gero, amarekin garbiketa egitera joan ostean, aurkituko dut aitzakiaren bat apur batean Osinberden geratzeko-esan zidan Surapeek azken musu gozoegia
|
ematearekin batera
.
|
|
Eta zehazki, hiru lan horiek zentsuraren aldetik jaso zuten trataera, betiere zentsoreek burutu zituzten txostenak xeheki aztertuz. Izan ere, eta jakina denez, zentsuraren aparatuak erabiliriko" irakurle" izendapen eufemistikoa bere eginez, eurek burutzen zuten literatur lanaren aurreneko interpretazioa zein balorazioa, eta zentsura txostenetan laburbiltzen zituzten obraren gakoak, azkenik liburua salagarria zen edo ez ebatzi ahal izateko proposamena
|
ematearekin batera
. Hori horrela, eta Torrealdairi jarraiki (1999:
|
2019
|
|
Gai-jartzaileargi askoak ere ezagutu ditugu goitik beheiti asebete gaituztenak, gaia
|
ematearekin batera
bertsolaria lasaitzen ikusi ditugunean.
|
|
Batetik, jokabide sexistaren aurkako diskurtso sozialak moralki zigortzen dituen irudi, film eta abarrekin batera agertzen zaizkigu paradoxikoki, eskandalurik gabe. Anbiguotasun egoera horretan normalizatutzat ematen da emakumea gizonak kontrolatzeko indarraz baliatzea, eta legitimizatutzat
|
ematearekin batera
, ia ikusi gabe pasatzen da: senar-emazteen arteko gatazka intimoaren" gehiegikeria" soil bilakaturik.
|
|
-Tori, amona! Telefonoa
|
ematearekin batera
, Nora Mweziren ondoan geratu zen. Deiaren zergatia jakingo balu bezala zegoen, eta inspektorearen hitzen aurrean Mwezik izan zezakeen erreakzioa nolakoa izan zitekeen begira jarri zen sorosteko asmoarekin.
|
|
Voulez vous parler francais avec moi? -Haakonsson inspektoreak besaulkitik jaiki eta eskua
|
ematearekin batera
erantzun zion galdera gisa.
|
|
1933 urtearen amaieran bukatutzat eman zituzten lan nekoso haiek.Urtegia bertatik bertara ezagutze aldera, proposamen interesgarria ekarri dugu oraingoan. Oinez zein mendiko bizikletaz egiteko ibilbide ekologiko bat prestatu dugu, ur laminari lehentasun osoa
|
ematearekin batera
. Galbiderik ez dago, eta familiarekin zein lagunartean egiteko ezin hobea da.Ordunteko presagainaBalmasedatik Mena haranera doan errepidea hartu, eta Nava de Orduntera iritsita, eskuinera egingo dugu.
|
|
Hogei minutuak
|
ematearekin batera
ireki da gela zuriko ate zuriagoa. Bertan azaldu da, lehengo keinu lasaiarekin, traje grisa.
|
|
Astiro, zangoa igogailu aldera luzatu duzu. Baina, zuk pausotxo hori
|
ematearekin batera
, bere aurkako erasoren bat susmatuko balu legez, ahoa zabal-zabal egin eta kurrixka ozena egin du arratoiak, haurtxo baten garrasia gogorarazi dizuna.
|
|
Zigarroari azken atxikiak
|
ematearekin batera
, nork bere bidetik jotzen du. Joxe airoso abiatzen da, nahiz eta kezkak golkoan gordetzen dituen, eta arnasa bakoitza sabeleko korapiloari lotzen zaion.
|
|
aho biko ezpata delako: , ikusgarritasuna
|
ematearekin batera
, eta hizkuntza minorizatuan konfinatuta gelditu diren kideenganako abantaila lortzeaz gain, jatorrizko sorkuntza-lana ezkuta dezakeelako, eta hizkuntza menderatzailearen posizioa indartu edo areagotu?. Itzulpenak zenbat eta kokapen zentralagoa izan hizkuntzen galaxian, orduan eta handiagoa da arriskua.
|
2020
|
|
Kataluniatik lasaitasun eske Vilar de Canesera etorririko bizarginak irekia zuen bizartegia. Bizarginak ilea moztu, bizarra egin, igurtzi batzuk eman zizkion ahuntzainari aurpegian, bere esku zuri eta hotzekin lozio lurrintsua azalari
|
ematearekin batera
. " Ezkontza batera joan liteke berori!" Esaldia bukatu gabe burrunba bat aditu zuten, berriz liztor multzo erraldoi batek egin lezakeenaren parekoa.
|
2021
|
|
Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak antolatu du erakusketa, Beasaingo Laia Ingurumen Zerbitzuekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoko departamentuaren diru laguntza jaso du. Leire Garmendia Laiako teknikariak azaldu duenez," Goierriko Energia Planaren testuinguruan" sortu dute erakusketa, eta, gas isuriak murriztu ahal izateko aholkuak
|
ematearekin batera
, plana bera" modu sinplean" azaltzeko ere baliatu nahi dute egitasmoa.
|
|
Eskerrak eta agurrak etengabe eta ateraino
|
ematearekin batera
ez zegoen, beraz, ezer gehiago entzun beharrik. Zoritxarrez, eta puf ipurdi matxuratzaile haietatik altxatzeko imintzoa egiterakoan emaztea berragertu zen erretilu bat eskuetan eta txilaba batez jantzita.
|
|
Hala ere, konkistatzaileek izendatutakoek Nafarroako erakundeen artxiboetan egindako soilketak, konkistatik hasita, infiltratutako bost funtzionario gorenek egindakoak, bai eta elizako hierarkiak, gotzainak eta abadeak ere, desagertarazi zituztenak, haien esku egon zena, euskarazko dokumentazioa barne. 1553an Nabarrako Enrike III.a jaio zela eta, haren aitonak, Enrike II.a Sangoztarrak —bizitza bere indar guztiekin eman zion Pirinioen hegoaldean independentzia berreskuratzeko, Karlos I.a Espainiako inbaditzaile eta konkistatzailearen eskutik— besoetan altxatu zuen, oda hori euskaraz
|
ematearekin batera
: «Gure Printzipe don Henrike munduguzia huna betor, aur noble onengana, oin eskuen apatzera, yaun andiari bezala.
|
|
Aranzadi Zientzia Elkarteari, Biomics laborategiari, Euskal Prospekzio Taldeari eta gai honetan elkarlanean jardun diren elkarte guztiei. Datu horiek
|
ematearekin batera
, Gerra Zibileko Euskadiko desobiratzeak txostena ere aukeztu dute, bai eta desobiratzeen mapa geolokalizatua ere.
|
|
Gitarra-jole beratarrak antzezlanerako propio konposatutako" material interesgarria" jotzen du zuzenean, gitarraren, pianoaren, sintetizadoreen eta ahotsaren laguntzarekin. Osagarri melodiko hutsa izatera mugatu baino gehiago, pertsonaiak" ulertu eta sentitzeko bidea" irekitzen dute haren erritmoek, lanari" identitate eta estilo propioa
|
ematearekin batera
, ikusleari ihesbidea" bermatuz.
|
|
–Zorte on –esan nion isil-gordeka, sorbaldan kolpetxo bat
|
ematearekin batera
. Ezer ulertzen ez duenaren aurpegiarekin begiratu zidan gizajoak.
|
|
Ikerlarien aburuz, mugikorretako itzulpen-aplikazioak tentuz erabili behar dira, gehigarri gisa, giza itzultzaileak ordezkatu gabe, erabiltzaileei arreta-neurri egokiak
|
ematearekin batera
.
|
2022
|
|
Sarrerako sofan bi neska daude beraien artean hitz egiten, klasean aurkeztu behar duten proiektu baten inguruan berbetan. Beraiengana hurbildu naiz eta katalogo bat
|
ematearekin batera
esan didate BM supermerkatuetan inspiratutako margolanak direla. Hara kolore hori sutsuaren zergatia!
|
|
Taldea agertokietatik kanpo egon da hilabete batzuez, Aiora Renteria abeslariak umetokiko minbizia izan duelako. «Oholtzan eusten didan gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit», esan zuen azaroaren 1ean albistea
|
ematearekin batera
. Urgentziazko ebakuntza bat egin behar izan zioten, baina," atseden hartu ondoren eta zaintza pertsonalari denbora bat eskaini ostean", bueltan direla iragarri dute gaur arratsaldean.
|
|
Taldea agertokietatik kanpo egon da hilabete batzuez, Aiora Renteria abeslariak umetokiko minbizia izan duelako. «Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit», esan zuen azaroaren 1ean, albistea
|
ematearekin batera
. Urgentziazko ebakuntza bat egin behar izan zioten, baina, atzo iluntzean sare sozialetan iragarri zutenez, «atseden hartu ondoren eta zaintza pertsonalari denbora bat eskaini ostean», bueltan da taldea.
|
|
Datuok
|
ematearekin batera
, erakundearen irudi berria ere aurkeztu dute. Orain arte EAEko CEAR izandakoa Zehar-Errefuxiatuekin izango da aurrerantzean.
|
|
Gauzak horrela, ikusleengan nahasmenak saihesteko, bi dira estrategia nabarmenenak: lehenbizikoa, Rosa pertsonaia nagusiak narratzailearen rola ere jokatzea, eta bigarrena, eszena bakoitzaren titulua
|
ematearekin batera
, zein garaitan gauden eta gertakizun jakin baterako zenbat falta den publikoari jakinaraztea. Eszena laburrak ditugu, erritmo arin egokiaz garatzen direnak.
|
|
Osakidetzak jakinarazi du langile taldearen erdiak pasatxok egiaztatuta daukala bere lanpostuari dagokion euskara maila, duela bederatzi urte halako bik. Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren xehetasunak ohar batean
|
ematearekin batera
zabaldu dute datua. Osakidetzako administrazio kontseiluak berriki onartu du plana, eta 2028ra arte iraungo du.
|
|
beheko ipar harmailan dauden eta herri harmailan sartu nahi ez duten bazkideen birkokapena. Klubak zelaiko beste toki batzuetan birkokatu nahi ditu bazkide horiek, gainsariak
|
ematearekin batera
; eta, San Mamesen Orroa plataformaren ustez, antzinatasunaren arabera birkokatu behar dira bazkide guztiak.
|
|
Classe tous risques (1960), Les choses de la vie (1970) eta Max et les ferrailleurs (1971). Atzera begirakoaren albistea
|
ematearekin batera
, autorearen biografia laburra ere eman du Zinemaldiak, eta polizia eta kriminalen zinemagintzan egindako lana nabarmendu dute nagusiki.
|
|
Classe tous risques (1960), Les choses de la vie (1970) eta Max et les ferrailleurs (1971). Atzera begirakoaren albistea
|
ematearekin batera
, autorearen biografia laburra ere eman du Zinemaldiak, eta polizia eta kriminalen zinemagintzan egindako lana nabarmendu dute nagusiki.
|
|
Beste erreferentzia ugari
|
ematearekin batera
, Asteasun (Gipuzkoa) jaiotako idazleak salatu du gaur egun lengoaiaren pozoitzea «neurrigabea» dela. «Horregatik, Mariano Ferrerren tankerako edo ereduko kazetariak gero eta beharrezkoagoak dira».
|
|
Beste erreferentzia ugari
|
ematearekin batera
, Asteasun (Gipuzkoa) jaiotako idazleak salatu du gaur egun «neurrigabea» dela lengoaiaren pozoitzea. «Horregatik, Mariano Ferrerren tankerako edo ereduko kazetariak gero eta beharrezkoagoak dira».
|
|
Guztira 13 proiektu gauzatu dira, 10 toki-erakundeenak eta 3 irabazi asmorik gabeko elkarteenak. Proiektuek inbertsio-izaera izan behar zuten, balio erantsi bat
|
ematearekin batera
inbertsioaren xedeko baliabideari edo haren eragin-eremuari, lurraldearen iraunkortasunaren ikuspegitik.
|
|
Txikitan, kosmosaren eta Antartikaren zale amorratua nintzen, eta Groenlandiarena ere bai, haren azalera okrea konkorturik zegoen nire Lur-globoan, aitak oparitu zidanekoan, eta erregaloa
|
ematearekin batera
aitortu zidan nabigatzaile izan nahiko zukeela itsaso zabalean bizitzeko eta haizeak eramango zuen tokietan ibiltzeko, mantendu beharreko familiarik gabe, eta nik negar egiten nuen, lehen hezkuntzako eskolako bibliotekan lurrean eserita, bi liburu-ilara artean aldizkariak gainbegiratuz, negar egiten nuen paisaia errukigabe haiek, hotz eta filamentuz beteak, ikustean, eta gehiegi da pentsatzen nu...
|
2023
|
|
Pamielak 2022an argitaratu duen liburuak Igartuaren hiru poema-liburu barnebiltzen ditu (Hitzak orbainetan, Denbora enaren hegaletan eta Itsaso kontra bat). Tere Irastorzaren sarrerak emango digu bidaia honetara ongi etorria, eta Karmele Igartuaren sentsibilitate eta begiradaren nondik norakoak kokatuko dizkigu bere bizitzako elementu garrantzitsuen zertzelada batzuk
|
ematearekin batera
. Poema liburu bakoitzaren jatorrizko portadak irekitzen du atal bakoitza autorearen ibilbide literarioaren omenaldi gisa.
|
|
animalia polita zela, joan zedila beregana laztantzera eta agurtzera. Kantatzeko ere esan zion (haurra polifazetikoa izan zedin nahiko zuen) eta horretarako errepertorioa ere erraztu zion, doinua
|
ematearekin batera
: «Cántale' Pintxo-Pintxo', maittia!» (Kantaiozu Pintxo-Pintxo, maittia!).
|
|
Orain galdera da: hau ikusirik, mugikorra ematearen atzeratzearekin eta formazio holistiko bat
|
ematearekin batera
, zer gehiago egin dezakegu gai honetan laguntzeko?
|
|
Jakinarazpen hori idatzizko komunikazioaren bidez egin behar da, kaleratzearen arrazoia adieraziz. Idatzizko komunikazioa
|
ematearekin batera
, enpresaburuak ukitutako langile bakoitzaren esku kalte-ordaina jarri behar du. Kalte-ordain hori izango da lanean egindako urte bakoitzeko, 20 eguneko aldiari dagozkion alokairuen zenbatekoa, betiere 12 hilabeteko mugarekin; urtekoak baino aldi laburragoak hilabeteen arabera lainduko dira.
|
|
Langileen lege-ordezkariei komunikazioa
|
ematearekin batera
, enpresaburuak horiei idatziz eskatuko die LELTBren 64.5 artikuluko a) eta b) hizkiek aipatu txostena egitea.
|