Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Gobernu Zibilean, kalabozoen gaineko salan, bazen zutabe koltxoitu eta eskaiz forratu bat. Sala hartan nengoela ikusi nuen Ballesteros komisarioa, zutabearen kontra jartzen eta, oniritzia emanez bezala, beste txakurrei keinuak egiten. Ondoren lotu ninduten bizkarra zutabearen kontra nuela, eta aurrez aurre abiadura hartuta etorriz, ostikada eman zidan barrabiletan taldeko buru egiten zuenak.
2001
‎Hala esan zuen, Constatada su reiterada renuncia a colaborar, tramitaremos un expediente también contra usted, alde egiteko baimena emanez bezala. Eta askatasun sentsazioarekin irten nintzen.
‎‘Geldirik hor! ’ esaten zuen orduan Urrutik, jaurtitako baloiari agindua emanez bezala.
2002
‎Irakaslea fotokopia batzuk banatzen hasi zen. Nire parera iritsi zenean, fotokopia mahai gainean utzi eta kolpetxo bat eman zidan sorbaldan, animu emanez bezala. Ez nuen ia bururik jaso.
2003
‎Estatu Batuetakoa da bera. Magnetofoiari begiratzen zion, hitzik galdu ez zezala abisu emanez bezala. Gure hizketaren abailtzea, barru barrutiko aaaiii...!
‎Nire ondoan eseri zen, egunkaria hartu zuen eta isilik egon zen. Entrenatzaileak eskerrak emanez bezala begiratzen zidan.
‎Pitin bat lotsaturik eseri ginen bazterreko mahai batean, katedral handietan eseri ohi garen bezala, ahopeka hitz eginez, distirak eta edertasunak kikildurik. Afaltoki baino gehiago eliza bat zirudien eta jendeak burumakur dastatzen zituen plateretako jaki urriak, tarteka, eskerrak emanez bezala, begiak zerurantz itzuli eta buruarekin men eginez. Ospatu egin behar genuela erabaki genuen.
‎Lehenengo eskuadrako euliak usainak hasi baino lehen agertzen dira, beraz. Batzuetan hilzorian dagoenarengana ere joaten dira, albistea emanez bezala, baina normalean intsektu guztiak ez dira horiek bezain azkarrak izaten eta heriotzaren usaina sentitu behar dute inora abiatzeko.
‎–Zure bisitaldiak fruitu izan zuen –zorionak emanez bezala esan zidan.
2004
‎Hala ere Hoover ek ez zuen porrota onartu. Herriaren arazoa ekonomikoa baino psikologikoa zela uste zuen, eta langabetuen kopurua minimizatu egin zuen oparotasuna azkar etorriko zela esanez; 1931ko udaberrian Presidenteari arrazoia emanez bezala produkzioa eta lana gehitzen hasi ziren. Baina beherakada berriro etorri zen Kreditanstalt banku suitzarraren bankarrotarekin.
2005
‎Bada, edozein tokitan, ikusiko dugunez. Hasieran erabiltzen da Sarrerari garrantzia emanez bezala. Amaieran erabiltzen da, baita, zentzu bat baino gehiagorekin:
‎Helbidearen lerroan ere ‘osakidetza’ irakur daiteke. Ametsek eta Naroak elkarri begiratu diote, elkarri onarpena eskatuz eta aldi berean emanez bezala. Ametsen eskuak sagua mugitu eta pantailako atzamarra" sartu" hitzaren gainean jarri da.
2007
‎tzialki berdintzat ematen ditu beste gabe Humboldt-en pentsamendua eta estrukturalismoa. M. Ereñok ez du auzikatuko berdinketa hori (aitzitik, ontzat emanez bezala arrazoituko du berak ere), eta guk ere pasa egingo dugu hemen. Auzi nagusia estrukturalismo versus marxismoa izango dute, Humboldt zeharka harrapatua aurkitzen da eztabaidan.
‎Justino eta Paularen etxeko korralean zeuden. Bikotea sukaldeko atean eserita zegoen, ukalondoz ukalondo, elkarri babesa emanez bezala. Dioni ordea zutik, korraleko paretaren kontra bermatuta, hartxintxarrak bota eta bota.
‎Elkarri eskua emanda egon ziren tanatorioan, eskuak lotuta, elkarri kemena emanez bezala bizitza berri bati ekin behar dioten ezkonberrien antzera.
2008
‎–Eskerrik asko, bota dio Barrutiak, amore emanez bezala.
‎Hitz solte batzuk murduskatu ditu, inarrosi aldi bat nabaritu diogu gorputz adarretan, besoak tenkatu ditu eta gero erlaxatu egin da. Amore emanez bezala, esan du amak. Handik ordu betera edo, ohartu gara ez zuela arnasarik hartzen.
2009
‎Delfitik Livadiarako errepide estuan mendatea pasa eta, beste aldean, munduari sorbalda emanez bezala, isiltasun osoan, Hesiodo artzain poetaren Helikon musen mendiaren maldan (musen mendia grekoentzat hau zen; aldameneko Parnasoa. Delfi gainean, poeta latinoek bihurtu dute musen mendi), Ósios Lukás dago, X. mendeko Lukás eremita beneragarriaren hobia, maiestatezko patxadaz haran eta mendi paisaia zabala begiratzen, Grezia bizantziarreko monastegi eta santutegi inportanteenetakoa historiko nahiz artistikoki.
2010
‎60 baserriko bailara, haietako bi besterik ez nekazaritzara emanak. Izarraizko magalean mendiari bizkarra emanez bezala, hegora begira dago Txillarre, Karakateko gailur lerroa aurrez aurre, Arrateko gaina ere begien bistan duela, mendebaldera. Zuloan bezala dago, baina eguzkiak egun osoan jotzen du, Karakateren gainetik.
‎Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala, den dena tristatu egin zen nire inguruan: Iruain aurreko errekatxoa muzinago jaisten zela ematen zuen, Lubis malenkoniatsuago zegoela, zaldiek ez zutela horrenbeste irrintzi egiten, txoriak gordeta zeudela nonbait; pour mourir, agian.
‎Igeriben Annualetik seiren bat kilometrora dago, hegoaldera. Igeriben ekainaren 7an hartu zuten espainolek, Abarrangoari erantzuna emanez bezala. 300 soldadu utzi zituzten zaindari, gehien gehienak espainolak, erregular arrifien traizioa errepika ez zedin.
2011
‎Ezin erabaki. Eta azkenean hanka bat pasatu zuenean, ostiko etsitu bat emanez bezala, hura beldurra! Erdia larrean eta beste erdia belardian zegoen.
‎Purgatorioko bakardadean,. Amorragarriena dok etxeko txakurraren haginkadea?, errepikatzen zuen Jazintok bere kautan, aditzera emanez bezala balizko gerla lagun bati ezen nafar euskaldunak zituela ofizial espainiarrak laguntzaile eta itzal babesgarri.
‎– Él es un perro lazarillo –bota dio poliziari, hari jada mila bider irakurria izango zuen txartela berriro irakurtzeko denbora aski emanez bezala.
2012
‎Orduan opil puska bat bota nion, nahiz eta, egia esateko, alferrik galtzeko janaririk ez izan, ez bainuen oso biltegi handia, inondik ere. Dena dela, esan bezala, opil puska bat bota nion, janariari hurbildu zitzaion, eta usaindu ondoren irentsi egin zuen, eta, eskerrak emanez bezala, gehiagoren zain begira geratu zitzaidan; nik, berriz, erarik atseginenean esan nion ezin niola gehiago eman, eta alde egin zuen.
‎itsua gelditu egin zen, eta gero, behean zegoela, ezkerretara jo zuen; hain zebilen uretatik hurbil, non bazirudien halakoren batean olatuek bildu eta berekin eramango zutela; baina, inondik ere, ez zen hura egiten zuen aurreneko aldia, hain segurtasun handia erakusten zuen harriz harri jauzi egitean eta zuloak saihestean. Azkenean, gelditu egin zen, zerbaiti belarri emanez bezala, lurrean kukubilko jarri eta alboan ipini zuen bilgoa. Nik, itsasertzeko haitz handi baten atzean ezkutatuta, haren mugimenduak zelatatzen nituen.
‎JON. (bere barruan, kalkuluak egin eta oniritzia emanez bezala) (irribarre) Afrika, hauxe bai etorkizun handiko hitza, ezta?
‎Japoniar ikaslea bere maitalearen bularra jaten ikusi nuen bat batean, titiburutik zerion odola edoskiz. Karenek mugimendu atzemanezina egin zuen niganantz, nire sorbaldan ezarri zituen hatzekin presio goxo bat egin zidan, adore emanez bezala, baietz baietz baietz edo labarretik behera erortzear dagoenaren azken ahalegina, baltsaren ertzari azken indar ahulez heltzen dion itsasturi gaixoaren ez ez ez ezpainak dardarka zituen. Zer egitera zihoan.
2013
‎Alemanei eremu bat kentze horretan, alemanak gutxietsi zituen, haurrekin konparatuz, erakustera emanez bezala, alemanei borroka bat irabaztea gauza erraza zela, gurasoek haurrei zerbait eskutik kentzea bezala.
‎Bi paiuteak aparteko keinurik egin gabe mintzatzen ziren, burua jiratu gabe, erantzunak lakuari berari emanez bezala. Zalantza egin nuen, benetan ari ote ziren, ala arrotzentzako gidoi mila aldiz errepikatua errepresentatzen.
2014
‎Zorionez. Aita hil duk, esan zuen, eta ondoren isiltasuna egin zen, niri berria asimilatzeko astia emanez bezala. Baina niri, anaiak nire telefono zenbakia nola lortu ote zuen, hori zen burura zetorkidan galdera bakarra?.
‎Goraldi ekonomikoan ipinitako esperantza handiek depresioarekin lur jotzean giro antiliberal bat zabaldu da; eta juduak liberalismoarekin, bankarekin eta akzio sozietateekin identifikatzen dira1470 1879ko udazkenean H. von Treitschkek artikulu bat eman du, berak zuzentzen zuen Preussische Jahrbücher [Prusiako urtekariak] aldizkari prestigiozkoan, urtaldi politikoaren gainbegiratu bat, azken partean, juduen arazoa? aipatuz amaitzen zena1471 Artikuluaren tonua konbertitu batena zen (Treitschke lehenago liberal progresista izana baitzen; kontserbakoi erremina orain), mainaz taxutua, herri minduaren iritzia emanez bezala eta ez berea: krisiak, zioen?
2015
‎–No problem! Don, t worry, esan die tonu faltsuz John eta Evelyni, Caitlin bion artean zainduko genuela aditzera emanez bezala.
‎Edo Gorriak berari, agian. Lehen planoan, mingaina kanpoan zuela, latexeko zakila miazkatuz; muxu emanez bezala ispiluari; urrutiagotik, belauniko, eskuak atzean zituela. Estilo fetixista haietakoak ia denak.
‎Mek bare bare hitz egin du eta lurreko moketari begira geratu da, eztabaida amaitutzat emanez bezala. Amaiera faltsua da ordea, eta Xk badaki.
‎Begiraleei begira esandakoa da hori; zirikatzeko, dudarik gabe, adarra jotzeko ere noski, baita liskarra sortzeko ere, akaso, baina gazteek ez dute bide labain horretan irristatu nahi izan, zer gerta ere. . Denak ezin horren guapoak izan?, esan du batek, amore emanez bezala.
2016
‎–Bai, hala egin dut?, esan zuen zaintzaileak, gaiari errematea emanez bezala.
‎Munduko gizonezko guztiei nire irakaslearen zangoak gustatzen zitzaizkiela ematen zuen. Buruarekin keinu bat egin zuen, nire gustua edo suertea ontzat emanez bezala. Ni enfokatu ninduen ondoren linternaren argiarekin, eta nik ere beste keinu bat egin nion, bi eskuak gorantz zabalduz,, horrela dira gauzak?
‎Kontu haiek ateratzeko astia emanez bezala, Danuta ixildu egin zen eta zigarro bat atera zuen bere poltsatik. Carlos segituan ohartu zenez, Marlboro erretzen zuen, Jonek bezala.
2017
‎Puskasek buruarekin mugimendu bat egin zuen, nostalgia puntu batekin, arrazoia emanez bezala. Elkarrizketa bukatuta berriro ere isiltasuna beraiekin batu zen.
‎Goizean sirenak iragartzen zuen egunaren hasiera, urtetan eskarmentua hartutako orkestrari jotzeko agindua emanez bezala. Lantegi handi eta zaratatsuez inguratuta bizi izan nintzen txikitan, Donostia inguruko langile auzo baten.
‎–Aurrera! , esan zuen errime, agindu bat emanez bezala.
‎Bien bitartean, irakaslea izan zitekeen emakume gaztea bere aulkitik altxatu eta niregana etortzen ikusi nuen, nire aldean jarri eta esku bat ezarri zidan kokotean, negarrez ari diren umeei egiten zaien moduan, samina arindu nahirik bezala, eta horrela eman zuen tarte luze bat, ni lasaitzen hasi nintzen arte. Neskaren eskua estutu nuen nirearekin, eskerrak emanez bezala, eta bere aulkira itzultzen ikusi nuen. Musuzapia hartu, zintz egin, eta hitz egiten hasteko moduan nengoela adierazi nien entzule apurrei.
‎Erritmo bizian hasi ziren eta gehituz joan ziren, tarteka lekuak trukatuz, eta aldarrikapen zaratatsuen buruan tarte labur bat isilik eta geldi eman eta biek batean lehertzea lortu zutelarik, ohearen gainera ziplo erori ziren, norbaitek tiroz jo izan balitu bezala. Atseden labur baten buruan berriro hasiko zirela uste nuenean, altxatu eta zaplada bana eman zidaten bizkarrean, animoak emanez bezala, eta alde egin zuten ni neskarekin bakarrik utziz. Neskaren kontra etzan eta indarrez besarkatu nuen.
‎Iluntasuneko emakumearen desagerpenak ekarri zidan depresioa apaldu zitzaidanean gizon harekiko gorrotoa jaio zen, sentimendu batak besteari leku emanez bezala. Gorroto hutsa zen.
2018
‎Berak ere, beraz, seriotasunez erantzun zion. Lau hormetara, sabaira, eta gizonaren atzeko apaletako botila eta argazkietara begiratu zuen, astiro, bere buruari denbora emanez bezala.
‎Maiderrek begi bat kliskatuko dio Izarori (animoak emanez bezala) eta hau nebaren atzetik abiatuko da komunera.
‎(Kamerari, azalpena emanez bezala)
2019
‎zelango egunak daramazkigun, ezta? Gulbrandsen detektibeak Haakonssoni itaun erara bota zion, nolabait berandu heltzeagatik lekuz kanpo zegoela aditzera emanez bezala.
‎Isilik geratu zara, barruan pilatuta duen teoria guztia botatzeko espazioa emanez bezala.
‎Ez da zoriontsua, zeren, dioenez, dirurik gabe bailuke hasi ezer handirik egiten. Behin baino gehiagotan galdetu dit zer egin daitekeen dirua azkar eskuratzeko, aditzera emanez bezala prest legokeela edozer egiteko, arriskutsua izanda ere; baita erresumako ordenaren kontrakoa balitz ere. Gaur egun zaila dela ezer erdiestea bide zuzenetik.
‎–Badakik nor zen? , galdetu zuen gelariak, doinuan aditzera emanez bezala bera ere sekretuaren jabe zela.
2020
‎Funtsik gabeko jakin mina, beste ezer ez erantzun zidan, dotrina emanez bezala, baina kontentatuko zaitut. Munstro honen erraietan nola egokitu naizen galdetzen didazu?
‎Miren Begok hasperenka egin zuen arrazoia emanez bezala eta aitzakia bila hasi zen.
‎Kimatutako parterre zuzen eta erazkoen artera, behin eta berriro inausitako platano nanoen abaro eskasera. Aditzera emanez bezala, begira iezaiezue eta ikasi mundu puta honetan beste atarramenturik ez dagoela, ezpada men egitea eta zirritutik pasatzea.
‎Bost gizon seinalatuak elkarri begira egon ziren, agindua ez zutela ulertzen aditzera emanez bezala. Baina ulertu zuten, ulertu zutenez.
‎Hemen, eguzki arduragabe bat zeruan. Mendiri liburu batzuk eramatera joan naiz Casablancaraino, munduari bira emanez bezala zientzia fikziozko bidaian:
‎Burua atzera mugitu, eta kokotsa jaso nuen pixka bat; angelu horretatik begiratuta, azala leunagoa iruditzen zitzaidan. Behatzak aurpegira eraman nituen, eta masailetan behera nola irristatzen ziren sentitu nuen, masaje leun bat emanez bezala, gero kokotsaren ertzetik lepoan behera, blusaren eskoteraino. Botoiak askatu, eta blusa eranzten hasi nintzen; ohe gainera bota nuen atzera begiratu ere egin gabe.
2021
‎Berehala ekingo diogu. Kartzelaldia luzatu ahala Sabinek gutunetan Nikoleri Abinagako Arkadiaz hitz eta pitz egiten zion, denean amore emanez bezala, irakasle kutsua inoiz galdu gabe bazen ere. Kutsu hori non eta ustez gizonezkoenak ziren zereginez hitz egitean nabaritzen zaio.
‎Arnasari buelta eman zionean, bizkor zutitu, logelara sartu, di da batean arropa aldatu, zapatak bi pauso emanez bezala sartu, eta giltzak hartu zituen apal batetik.
‎Gelditu egin zen pixka batean, denbora emanez bezala; ez zituen begiak jaso.
‎Besoak uztartu eta buruaz baietz egin zuen, hitz egiteko adore emanez bezala.
‎Hutsik zegoen leku bakarrean jarri nintzen, mahai-buru, Nerearen eta Martinaren artean. Koinatak irribarre egin zidan, bihotz emanez bezala.
‎‣ A bai, e? ■Bai, ba nola emakumeak diren hor dauden horiek, ba erreginaren titulua emanez bezala... badakin, etor queen, eta holaxe esaten din, erdi olgetan eta erdi benetan. ‣ Joño!
‎Amak eskua luzatu zuen, agondu nahi zuela aditzera emanez bezala. Davidek bizi bizi berea eskaini, eta ohearen ertzean esertzen lagundu zion.
‎Amak mesanotxean utzi dizkion oihalezko mukizapietako bat hartu dut, Loewe flaskoaren ondoan daude. Mutur batekin ezpain ertzak garbitu dizkiot, leun, gozo, bukatu nahi ez den koadro bati azken ukituak emanez bezala.
2022
‎Okasio horretarako goizean behatu zuen lekurantz zuzendu zen. Inguruak izurtze moduko bat hartzen zuen altzoan, ur laster arinari babesa emanez bezala, edo akaso kontsolamendua. Ordoki txikiaren ezkerretik erreka unatua zihoan, kontaezinak ziren ehundaka urteko pagoen sustraiak miazkatuz, oraindik lanbro errezel lodi batean bilduta.
‎Eduri zerbait adierazteko aukera emanez bezala isildu da emakumea. Jakingarri garrantzitsuena falta du kazetari ohiak.
‎Mendia paparra puzten hasi aurreko lautadan bi harrizko etxe erdi galdu ikusi ditu, bata bestetik gertu samar, baina elkarri lepoa emanez bezala eraikiak. Inguruko larreetan ez dabil abererik, zintzarri soinurik ere ez du aditu pausoa gelditu duenean.
2023
‎Hartzazu munstroa. Zurea da-eta, aditzera emanez bezala eta sofan eseri eta bularra eskaintzen dizut antsietate eta beldurrak uxarazteko. Azkenaldian gordean egiten dut, etxean lotarako garaian edo parke bateko aulki apartaturen batean, baina elkarrekiko beharra dugu auskalo zer esne zahar zupatuko duzun dagoeneko nire piku idorretatik.
‎Behin baserri barruan, eskailerak igo eta aretora sartzean, Txillida Newtonen aurka altxatzen deneko esaldia ikusiko du bisitariak. Sarrerako horman dago idatzita, erakusketara ongietorria emanez bezala, eta, haren azpian, grabitatearen auziak Txillidarengan izan zuen eragina erakusten duen obra nagusietako baten estudioa jarri dute: Topaketa lekua proiektua, 1972an igeltsuz ondua.
‎Ulertu nuenean, ahotsa adinagatik nire aitarena izan zitekeela alegia, ez nuen ezer esan– Unaxi buruz zerbait ba ote dakizuen jakiteko deitu dizut... –eta berriro isildu zen, niri astia emanez bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia