Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
‎HALAKOA zen Rosa, bai, jaun André, eta hagitzez gehiago zen, eta anitz gauza ekarri zizkidan bizitzarat, zeren irakatsi baitzidan, konparazione, ezen bizitzari loturik bizi behar zela, baina loturik ez bageunde bezala, eta halatan emaiten zion munduko inportantzia guztia egiten zuen gauza bakoitzari, baina inportantziarik emanen ez balio bezala.
‎—Atzo ezpata uretarat jaurtiki eta gaur bertze belaskeria horrekin hatorkit? Bada, jakin ezak ez dudala onartzen eta ez diadala horretarako baimenik emaiten, nola emanen ez bainioke koldar beldur jario bati...!
‎—Giroa ez duk apartekoa, eta edariari ere adi egon behar, pozoi makur zerbitzatua emanen ez badiate —neure kankarroa dantzatu nuen, hitzen lagun— Gainerakoan, berrogei txabiske zaudek herri puta honetan, hau baino makurragoak.
‎Horren erruz, itsuskeria bat baino gehiagorekin zipriztindu izan ditugu geure lanen goi buruak, albiste baten zoko moko guztiak neketan ekartzen ahal baitira lau hitzetara. Oraingoa, idatzizko kazetaritzaren historian lekurik emanen ez bazioten ere, borobiltzat jo nuen: " Atso ezezagunaren azken egoitza", irudimentsua oso.
2001
‎Alabaina, zer erran, oraindik osoki taxutu, gorpuztu etagauzatu ez den zerbaitez? Zer erran, idazle gisa, puska bat iragan arte inongoirakurleren juzkura emanen ez den zerbaitez?
2003
‎Ikuspegi bertsua zukeen ere han orduan ezagutu genuen Pio XII.ak. Ezen, ez genuen aurkituko nehongo gizonik ez emazterik, ez enbaxadorerik ez bankaririk, ez medikurik ez erizainik, ez jeneralik ez amiralik, ez erlezainik ez txirrindularirik, aita saindu hark, batere durduzatu gabe, bakoitzari bere ofizioko azken hitza emanen ez zionik.
2004
‎Harakin, esaterako. " Edo ni neroni" gurutzatu zitzaion habaila batean," Maria izan eta Mirenen irrikan"; Miren, ezer emanen ez zion emakumea, baina utzitako adikzio bat bezala hortxe izaten zuena. Adikzioa izan balitz sikiera!
2009
‎Unibertsitate garaietatik izan zuen Oskarrek nobela bat idazteko ametsa. Suspense handiko kontakizuna izanen zen, lehen orrialdetik irakurlea harrapatu eta une bakar batez ere bakerik emanen ez ziona. Hoberena, baina, amaierako ustekabea izanen zen.
2010
‎Batek daki, agian baratzea edo lorategia landu, zure eskuekin egurrezko edo buztinezko edo alanbrezko kutun horiek sortu, edo zerbait idatzi, edo irakurri, edo lagunekin kartetan eta hitz aspertuetan goxo goxo egon, edo seme alaben seme alabak zaindu noiztenka aitatxi/ amatxi zoroarena eginez, edo hiri/ herri lanen begirale ibili, edo kultur elkarteren bati laguntza eskaintzeko... Dirurik emanen ez dizuten lan xume distirantak, baina zeure aise eta gogoz biziari eusteko euskarri dituzun horiek.
2011
‎Mikelek anabasa handia antolatu zuen ohe gainean sakabanaturiko arropekin. Azkenean, Berlinen bi egun ere emanen ez zutela gogoratuta, eskutada bat arropa eta bizarra egiteko makina besterik ez zuen sartu.
‎Bazter uzten ahal ez ditugun ardurak hartu ditugu geure gain. Engoitik, ezinegon handi batek nauka hartua; irabazirik emanen ez didaten gauzak ikasi ditut. Nongo deabruk bultzatu ote nau Afrikara?
2012
‎Milioi bat aldiz erran nion bizitza argitu zigula, guk sortua balitz bezala maite genuela, edo are gehiago. Sandrak onartu egiten zuen hori, baina... baliorik emanen ez balio bezala zen. Nolabait garrantzi handiagoa ematen zion bere benetako amak abandonatu izanari.
2013
‎izan ninteke onenak emanen ez dituen doilorra
‎urak egin izugarrien berri emanen ez badigute irratiek?
2015
‎Asko borrokatutako prozesua izan da, gurasoak eta eskola arriskatzera eraman dituena. Ixteko mehatxua hain hurbil ikusita, eta saiakera askoren ondoren Nafarroako Gobernuak eredua emanen ez ziela garbi edukita, eskolak beste bide bat bilatu zuen: irakasle guztiak euskaldunak lortu ahal izateko, abian jarri zuten ingelesaren eta euskararen errefortzu programa bat (TIL programen antzekoa).
‎Bakerik emanen ez zidala ederki jabeturik, sastakaia hartu, gibel odoltsu hartatik zati handi bat ebaki eta harakin irribarretsuari eman nion.
2016
‎Garaziko jean barbierrek 1926.eko otsailaren 8an baionako apezgaitegian ogutzi hitzaldian Charles Beccas izan zuen mintzagai, edo zehatzago esatearren, kantagai, alta, gehien batez Iparraldeko herri txikietan ibilitako apez baten bizitzak askorako emanen ez bailuen, Beccasek berak sorturiko bertsoen bitartez eman baitzigun haren gaineko berria. Eta ez legoke guztiz soberan Beccasen bertsoak ahoan harturik geu ere kantetan hasiko bagina.
2017
‎Foka zahar batzuk, muturretan moldaketa mirakuluzkoren bat eginda patin arrotzean egokituko zirenak. Zinta amerikar hiper atomikoa, auskalo non lortua, gainean eratxikita urratuari aurrerabiderik emanen ez ziona. Kordel mutur bat, finkagailuaren finkagarri, goma artesitua gorabehera.
‎Benetakoa eta faltsua desberdintzea zaila egiten zaigu bizi ez ditugun errealitateei buruz hitz egiten digutenean. Entzun nahi duguna entzuteak lasaitasuna ematen digu, egia gordinak inoiz emanen ez ligukeena. Horregatik, ezinbesteko egiten zaigu iradokitzen zaigunari kritika egiteko gaitasuna izatea.
‎Protesta artean hasi dira lanak. Amore emanen ez dutela nabarmendu dute erraustegiaren kontra daudenek.
2018
‎Erretxinazko zuzi baten argiak haren aurpegi beltzarana azpimarratzen zuen eta semearen gizonezko begitarte berezia 68 areagotzen. Aurpegiaren indarrak, ongi markaturiko bekain beltzek eta euskaldunaren soa koloreztatzen eta pizten duen odolaren distirak itxura gogor eta basa emanen liokete, sudurraren zuzentasunak, soslaiaren ederrak eta kokotsaren fineziak fisionomia osoari noblezia, zuzentasun eta gaztetasun aire nagusi bat ere emanen ez baliote. Euskaldunaren buru azkarrak, gaineko aldean, badu zer ikustekorik arrano eta hegazti harraparienekin.
‎Bidaiariarendako gauza harrigarria da nola kargatzen dituzten emazteek ontziak eta zamaketari lana egiten. Pena egingarria litzateke zama astun horien pean ikustea, haien ibiltze arinak, hitzontzi solas alegerek eta irri eroxkek erakustera emanen ez balute nekeak ez dituela lehertzen. Biga bostetan ikusi ditut gerri meheko bi neska, eskuak hanketan, buruan zama berarekin, 186 oreka hautsi gabe eta elkarrekin dotoretasunez ibiltzen, urrats arin eta pikoko batez.
2020
‎Biharamunean semeak apezari galdegin zion ea zendako ez zeen absoluzionea eman. " Ez deet eman eta hiri ere deat emanen ez balin baduk orain hortxe segidan botu egiten". " Ta, zer egin xinin?
‎Josefina okaztatu egiten du arrain usainak, baina bertzerik ez du inguruan Ziburura lanera etorri zenetik, eta etsiaren etsiz garbitzen ditu eskuak, etxetik ekarritako bazkariari kanpo zaporerik emanen ez dion esperantzan. Kanpoan beti baitabil etxekoaren bila, etxetik jada aspaldi alde egin badu ere.
‎Bertzelakoak ere landatu ditu, lan handirik emanen ez dutenak gero: porruak, azak, azaloreak.
2021
‎hauek gizakiei minik emanen ez dietelako baizik.
‎Gainera, komeni da norberaren zaintzarako eta higienerako ohiko prebentzio neurriak zorroztea (eskuen higienea, pertsonen arteko distantzia, maskara nahitaez erabili behar izatea); etxetik irten aurretik tenperatura hartzea eta 37º edo gehiagorekin ez joatea dohaintzan ematera; dohaintzan emanen ez duten laguntzailerik gabe joatea; eta alkoholik ez duten likidoak ondo hidratatzea eta edatea, bai eman aurretik, bai eman ondoren.
‎Azaolak Eusko Jaurlaritzari eta poliziari salatu zien, bere ustez Gobernuak amore emanen ez zuela, ETAk bahitua hilko eta inboluzio militar bat gertatuko zela Espainian.10
‎Francok amore emanen ez zuela konbentziturik, bahiketa hilketa bihurtuko zela pentsatu zuen eta horrek Euskadin eta denentzat errepresio ikaragarria ekarriko zuelakoan, triskantza gelditzeko zerbait egin zuela erabaki zuen.
‎5 Zatiketaren xehetasun politiko eta ideologikoen berri eman dut liburu batean, Biolentzia politikoaren memoriak, Maiatz 2014 1978 arteko gertaerei buruz oraingo lanean emanen ez diren xehetasun ideologiko, politiko edo antolaketako anitz liburu horretan bila daitezke.
2023
‎" Jainkoari otoi, ene andereok, etsenplu hau profitagarri dakizuen, eta zuetarik nehor ez dadin ezkon, plazer hutsez, obedientzia zor diegun haien baimendurik gabe; zeren ezkontza hain da iraupen luzeko estatu bat, ezen ez baita arinki hartu behar, gure lagun eta ahaide onenen iritzirik gabe. Eta ongi eginik ere, gaitz da plazer bezainbat neke emanen ez duen gisan egitea".
‎Bazen, Austriako Maximiliano enperadorearen lurraldean2, biziki estimatua zen kordelierren komentu bat, eta handik hurbil zuen etxea zaldun batek. Eta halako adiskidetasuna zuen hango elizgizonekin, ezen ez baitzen, haien ongi, baruraldi eta diziplinetan parte hartzeagatik, emanen ez zien ondasunik. Eta, bertzeak bertze, bazen han kordelier handi eta eder bat, zaldunak kofesortzat hartua zuena, eta etxe hartan zaldunak berak bezalaxe manatzeko ahala zuena.
‎Ene aita, Jainkoaren hain estimu onekotzat zaitut, ezen Hark ez baitizu galdatzen diokezun deus ere ukatuko; horregatik, ene andere gaixoa urrikal dezazun otoizten dizut, bai baitira zortzi egun izpiritu gaizto batek harturik dagoela, halako maneran ezen jendeak oro ausiki eta karramixkatu nahian baitabil. Ez dio kasu emanen ez nehongo gurutzeri ez ur benedikaturi. Badut nik fedea ezen, zuk haren gainean eskua pausatuz gero, deabrua joan eginen dela, eta, horregatik, ene indar guziez galdatzen dizut.
‎11 eledun ditu bloke bakoitzak, beraz. PSNko Elma Saizek esana du ez diela babesik emanen ez Cristina Ibarrolari (UPN) ez Joseba Asironi (EH Bildu), eta ziurrenik bere hautagaitza aurkeztuko du. Praktikan, baina, litekeena da Ibarrolak hartzea aginte makila, UPNren zerrendak bildu baitzuen boto gehien.
‎Irachek dioenez, hainbat guraso taldetan konpromiso gutun bat partekatzen ari dira Lehen Hezkuntzako 6 maila (11 urte) egiten ari diren ikasleen familiendako. Bertan, edozein ikastetxetako (paperean ikastetxearen izena jarri litzateke) nahi duten pertsonei eskatzen zaie idatzita utz dezatela beren seme alabei ez dietela mugikorrik emanen ez ikasturte honetan ez hurrengoan, DBHko 1 mailan.Bertze toki batzuetan, mugikorraren erosketa atzeratzeaz gain, mugikorra eta Internet arduraz erabiltzeko jarduerak edo prestakuntza lantzen dute, bai gurasoen bai seme alaben artean.
‎–Badakizu, nehor ez da ausartzen" etxekoen" edo" lagunen" trapu zikinak ateratzera edo, argazkia edertu badaiteke, argazki hitsagoa baina errealagoa erakustera, hurrengoan esklusibarik edo elkarrizketarik emanen ez digutelako beldurrez...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia