Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 207

2008
‎Ikusgarria da harri jasotzaile bat harri horrekin lanean ikustea». Garai batean Errekartetxok harriei ematen zien erabilera bera eman nahi dio haren sendiak orain.
‎Merkatuan dagoen eskaera handiari produktu fidagarriekin eman nahi diogu erantzuna»
‎Filosofia garbia dugu. Jokoa bere gain hartu eta arriskuak hartzeko izpiritua eman nahi diogu taldeari. Ni beti filosofia horretan bizi izan naiz.
‎Aurtengoan, gainera, jaien bukaera ekitaldiak aldaketa ugari izango ditu iazkoarekin alderatzen bada. Marijaiak 30 urtebetetzea ospatu behar du, eta, horregatik, merezi duen agurra eman nahi diote bilbotarrek.
‎Garapen iraunkorra izan da AHT aldezteko argudiorik erabiliena. Izenburu horren pean nabarmendu nahi zan dituzte AHTk mugikortasunari dagokionez ekar ditzakeen abantailak; izan ere, herri modernoetako biztanleen mugikortasun premia gero eta handiagoei irtenbidea eman nahi dio proiektuak, eta horrek intermodalitatearen aldeko apustua egitea eskatzen du, zeinak oraingo honetan beste garraio azpiegitura bat erantsi nahi baitie lehendik bazeudenei, eta egiten ari diren edo etorkizunean egitekoak diren beste batzuei. Hedapen izaera hori dela eta beste azpiegitura bat gehiago da, mugikortasunaren ikuspegitik, AHT nekez jo daiteke mugikortasuna arrazionalizatzeko bitartekotzat.
‎Estatu konzeptuari buelta batzuk eman arren ez ditut bi gauza behintzat lortuko, baga ezer berririk ekartzea eta biga inorekin ados jartzea. Definizioan bai akaso, hortarako daude hiztegiak, baina ez ematen diogun edo eman nahi diogun zentzuan edo esanahian. Neretzako ere bizpahiru azalpen behar nituzke hainbeste hedatu den Estatu española eta frantzesa erabiltzen diran eran erabiltzeko arrazoi edo zioz.
‎Altza zein Herrerako kasuak jarriko ditut mahai gainean hiritarren eta erakundeen, kasu honetan Udalaren, inguruan dagoen harreman eskasa azaltzeko. Plan orokorra onartu dute duela gutxi Altzarentzat, eta auzoari duela 25 urte eman ziotena eman nahi diote berriz. Lehengo anabasa eta garapen kaotikoa gainditzen du egitasmo berriak.
‎«Eduardo Perezekin harremanetan jarri ginen eta material txukun eta zehatza lortu dugu», adierazi du Manu Arregi editoreak. Euskal Herriko Atlas historikoaren bitartez gainbegirada bat eman nahi diote Euskal Herriko historiari.
‎Agin Rezolak gidatuko du euskara hutsezko saioa, astelehenetik ostiralera (17:00: 00). «Goizean gaurkotasun politiko eta sozialak gain hartzen badu, arratsaldekoan gaurkotasun kulturalari eman nahi diogu garrantzia», adierazi du Mujikak.
‎Ikerkuntzari ere bultzada eman nahi dio bere talderekin batera. «Bikaintasuna lortu behar dugu, eta unibertsitateak protagonismoa berreskuratzea.
‎Jendea sinetsita dago heriotza dela delitu batzuk ordaintzeko modu bakarra?, idatzia dauka Justizia ministro ohi Okihara Yasuokak. Irailaren 24tik herrialdeko lehen ministro den Taro Asok arrazoia eman nahi dio. Hatoyama ministro ohiaren lagun mina, haren eskolako Justizia ministroa izendatu du.
‎Leonen ariko dira gipuzkoarrak (20:00). Ez da pista erraza Akabarentzat Leongoa, baina Ligan ibilbide sendoa egin du orain arte Akabak, eta bolada horri segida eman nahi diote jokalariek. Bosgarren dira sailkapenean, hamar punturekin.
‎Baionak Top 14ko hasiera onari jarraipena eman nahi dio etxetik kanpo jarraian jokatuko duen bigarren partida honetan. Orain bi aste Miarritzen irabazi eta gero, laugarren postuan iltzatuta jarraitzen dute baionarrek, eta gaurkoa aukera polita da puntuak metatzeko.
‎Oihartzun mediatiko handia sortzen da, eta, alderantziz, errugabetzat jotzen direnean edo ikusten denean ez dagoela frogarik, ez zaie oihartzun bera ematen. Hasierako une horri eman nahi diot garrantzia, pertsona hauen eskubideak babestu egin behar direlako. Atxiloketa egiteak ez du ziurtatzen frogak daudela, are gutxiago arlo politikoan esaten denean «orain ikusiko dugu zer akusazio ezartzen diegun».
‎Gabi Larrinaga eta Jose Mari Intxaustik, aldiz, kluba utzi dute. Enbata ontziari bere gustuko arraunketa eman nahi dio Lopezek, eta oraingoz lau dira arraunlari berriak; tartean Alain Osanbela, Zumaia utzitakoa. Hondarribira, berriz, arraunlari eskarmentudunak itzuli dira eta Ibon Etxeberria oriotarrak ere berea emango dio Mikel Orbañanosek zuzentzen duen ontziari.
‎Ekimen honek administrazio publiko guztien arteko koordinazio eraginkorra eskatzen du, bakoitza bere eremuan, tratu txarrei aurrea hartzeko, biktimak babesteko eta delitua zigortzeko helburuarekin lan egin dezaten. Guztion nahiak izan behar du munduan emakumeak seguru eta libre, beldurrik gabe eta euren bizitzari eman nahi dioten etorkizuna erabakitzeko gaitasuna izango duten tokia izatea.
‎Ordu horretan eta astearte guztietan hainbat herritar biltzen dira, Banco Guipuzcoanoren aurrean, hiru ordu laurdenez. Herria Kalera ekimenak antolatzen du elkarretaratzea, eta herritarrak eta beharginak mobilizatuz, krisiari irtenbidea eman nahi diote: Gure indarrak batu behar ditugu arduragabeen, indibidualisten eta banatu nahi gaituzten gainetik, azaldu dute ekimenekoek.
‎Etorkizunerako erronka gisa, berriz, aipatzekoak dira zuzendaritza talde berriak RIEV aldizkariari Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria eman nahi dion bultzada, eta Eusko Entziklopedia Interneten eskuragarri jartzeko, euskaratzeko eta haren edukiak zabaltzeko azaldu duen asmoa.
2009
‎Bake iraunkorra lortzeko, elkarrizketa eta negoziazio prozesu berri bat eraiki nahi dutela dio. Konponbide demokratikoari beste aukera bat eman nahi diogulako gaude hemen. Beste ziklo politiko bati ateak zabaltzeko.
‎FIPAk harremanak sortu ditu Ibaia elkartearekin eta Donostiako zinemaldiarekin. Horrekin, FIPA jaialdiari oihartzun zabalagoa eman nahi diote Hego Euskal Herrian.
‎Ez dugu horrelakorik nahi ikastolarentzat. XX. mendean sortu zen ikastolari jarraipena eman nahi diogu XXI. mendean.
‎Udalez gaindiko eragina duen egitasmo gisa izendatu du Nafarroako Gobernuak, eta, alde horretatik, udalek ez lukete erabakitzeko ahalmenik izanen, kudeaketa gobernuaren esku geratuko litzatekeelako. Hori gutxi balitz bezala, gobernuak eskualde izaera eman nahi dio Zangituko industrialde erraldoiari, ibarreko gainontzeko industrialdeen bilakaera mugatuz.
‎Taldeari zein estilo eman nahi dion ere azaldu zuen: Aginte makila hartuko duen taldea bihurtu nahi dut Alaves; baloiaren jabetza edukiko duena eta emaitzarekin espekulatuko ez duena.
‎Helburu nagusia eredu kapitalista beraauzitan jartzea da, bestelako Euskal Herri baten alde egiteko. Krisiak eragindako egoera sozioekonomikoari erantzun bateratua eman nahi dio plataformak: Egoeraren inguruko oinarrizko azterketa, herri erantzunaren beharra eta eredu kapitalistarako herri alternatiba eraiki.
‎Europako Batzordeak erantzun bateratua eman nahi dio Opelen arazoari
‎2006ko amaieran okupatu zuten eraikina Bilboko Zazpikaleetako Gazte Asanbladako kideek. Aspalditik zegoen hutsik, eta hainbat gizarte eragilek erabilitako guneari jarraipena eman nahi zioten gazteek. Ertzaintzak, haatik, laugarren aldiz hustu eta itxi zuen herenegun gaztetxea.
‎Eskualde bakoitzean honelako proiektuaren inguruan sortu ahal den indar sinergia euskararentzat zer nolako bultzada izango litzatekeen imajinatu al dugu? Aralarren ilusioz eta itxaropen handiz ikusten dugu, eta horregatik gure agurrik beroena eman nahi diogu proiektuari. Gure aldetik, eta gure posibilitateen arabera, proiektua babestu eta bultzatzeko prest gaude.
‎Bestela, gogoratu Kutsidazu bidea, Ixabel edo telebistako programarik arrakastatsuenak. Zalduak eta biok umore horri dimentsio errealistagoa, historikoagoa eta intelektualagoa eman nahi diogu. Jendeak ahaztu egiten du Kixotea bera ez zela bakarrik leitzen, baizik eta entzun ere egiten zela, taldeka irakurtzen baitzen, alfabetatuek alfabetatugabekoei leituz, eta han ere funtziorik garrantzitsuena barre egitea zen, komunalki ondo pasatzea eta pentsatzea.
‎Orduan kontseiluaren egitura eta prozedurak erreformatzekotan dira, eta AEBek ez dute aukera alferrik galdu nahi. Kontseiluari beren ukitua eman nahi diote.
‎Garai batean izandakoa lehengora ekarri nahi dugu. Bizia eman nahi diogu. Horretarako, ur azala zabalduko dugu, eta hegaztientzako babesguneak ere jarriko ditugu, adierazi du Aguraingo alkate Iñaki Berazak.
‎Zeramika lanak, grabatuak, artelanak, zilarrezko ontziteria, bitxiak, ehunak, antzinako arropa, tresna zaharrak, behinolako jostailuak, liburuak... Bildumagileak erakarri ohi ditu azokak, baina baita etxeari ukitu berezia eman nahi dioten pertsonak ere, eta, nola ez, nostalgikoak.
‎Testuinguru horretan, CSNren erabakiari sinesgarritasuna kendu diote talde ekologista guztiek. Ekologistak Martxan en ustez, txostenari eman nahi dioten kutsu, tekniko eta independentea, azala baino ez da.
‎lortzen bada. Gainera, Estatutuaren garapenari amaiera eman nahi dio, eta itun horretan jasota dauden transferentzia, guzti guztiak, eskualdatzearen alde lan egingo duela hitzeman du Idoia Mendiak, Justizia eta Administrazio Publikoetarako sailburuak, agerraldian.
‎–Bikoiztasun? horri amaiera eman nahi dio lehendakariak, baina ez du zehaztu zeintzuk izango diren kenduko dituen bulegoak. Ordezkaritza batzuk kenduko dituen bitartean, beste batzuk sendotu egingo ditu.
‎Hori esanda, Ahaztuak taldekoek babesa eman nahi diogu euskal apezpikuen ekimenari, eta, horregatik, erabaki dugu ekitaldi propio batean ematea babesa; horrek, alde batetik, parte hartzeko bidea zelaituko die kristau komunitateko kide ez diren/ garen frankismoaren biktimei, eta, bestetik, parte hartzeko bidea zelaituko die hileta egiteko aukeraturiko lekua ezegokitzat jotzen dutenei, kristau komunitateko kide izan zein ez....
‎Ezker Abertzaleko konpromisarioen aldetik, Iralaren hurrengoari bestelako aholkua eman nahi diogu: BBKren norabidea da aldatu behar dena, beti ere bere oinarriak errespetatuz eta bere benetako helburuei begira.
‎–Haien jatorria, hizkuntza, historia, tradizioa eta erregimen administratiboa kontuan hartuta, Baskongadak eta Nafarroa ez dira bakarrik probintzia ahizpak, bikiak baizik?. Diario de Navarra ko zuzendari Raimundo Garciak, Garcilaso k, lau probintzien batasuna ukatzen zuen, erresuma izan zenari probintzia huts baten papera eman nahi ziotelako Euzkadiko proiektuaren barruan: –Guztion aitona dena, biloben artean edozein moduz hartzea nahi dute?.
‎Halako ekimenetan, hain zuzen, are eta nabarmenagoa da komunitatea kudeatzeko premia, harreman edo espazio bat partekatu ez ezik, elkarren egiten baitituzte helburu batzuk eta horiek lortzeko bideak. Lankidetzako pizgarriak ere bestelakoak izan ohi dira, berebiziko garrantzia hartzen baitu komunitateak gizabanakoen ekintzaren eragile gisa zer helburu lortu nahi duen edo hari zer zentzu eman nahi dion. Horregatik guztiagatik, nekezago gauzatu daiteke lankidetza deritzogun modu hau, nahiz eta talde adimentzat daukagun hori baino aberasgarriago eta hurbilekoago gertatzen zaigun hasieran.
‎AEEren idazkari nagusiarekin izandako elkarrizketan, Micheletti alde bakarreko gobernua osatzen saiatu dela esan du Zelayak, eta hauteskundeak egin artean, presidentzian beste pertsona bat jartzea dela haren asmoa; hala Zelaya presidente kargura itzultzea eragotziko luke. Demokraziari beste kolpe bat eman nahi diote, horregatik ez ditugu ez neurri berriak, ez proposamenak onartu, dio Zelayak.
‎Ikusteko dago ea Kongresuak proposamenak onartuko dituen. Errepublikanoek defizita murrizteari eman nahi diote lehentasuna, eta TARP programan gastatu gabe geratutako dirua defizita murrizteko erabili behar dela uste dute.
2010
‎Antolatzen ditugun ekintzetan eta, bakoitzari bere osotasunean sentitzeko aukera eman nahi diogu, eta, horretarako, genero rol eta estereotipoak ez ditugu behar.
‎Uste du ETAren adierazpenak haren ahuldadea agerian uzten duela. EAk eta ezker abertzaleak hasi nahi duten esperimentuari arnasa eman nahi dio ETAk. Etsigarria iruditzen zaio adierazpena, eta ez da espero zuena, ezta gutxiago ere.
‎Hori da egin beharreko galdera, eta oso zail ikusten dut bere burua demokratatzat daukan orok akordio horren aurkakotasun jarrerarik hartzea. Beraz, esango nuke denbora kontua dela, eta denborak benetan gatazkari irtenbide demokratiko bat eman nahi dion oro bide horretan topatzera eramango duela.
‎Ukazioa erabat antidemokratikoa delako eta eskubideen aitortza erabat demokratikoa izan behar duelako. Zentzu horretan, guk indarrak bildu nahi ditugu hain zuzen ere gatazkari irtenbide demokratikoa eman nahi dion ororekin. Orain, Gernikako Akordioaren aldeko apustua egin dugu, eta hor kokatzen dugu oraingo aliantza bat edo indar metaketa bat.
‎Konponbide demokratikoen prozesuaren garapenean euskal gizartea berme bakarra izango dela dio Gernikako Akordioak. Eta ideia hori praktikara eramateko asmoz, herritarren parte hartzeari bultzada eman nahi diote sustatzaileek. Hala adierazi zuten atzo Gasteizen, Gernikako Akordioaren aurkezpen ekitaldian.
‎Datorren astelehena bitartean paratu duten argazki erakusketaren bitartez, bestelako ikuspegia eman nahi diote lekuari. Hemen geratzea, berrikuntza lanak ikustea eta ikuspegi ederrez gozatzea gomendatuko nioke jendeari, aipatu du Gonzalo Arroita Alde Zaharra Zaharberritzeko Agentziako zuzendariak.
‎Eskubide horri helduz, lanean jarraituko du lehen izandakoa eskatzen duen batzordeak. Heldu den hilabetetan izango dute zeregin handiena, euren proiektuaren berri herriari eman nahi baitiote. Izan ere, argi utzi dute, abian jarritako proiektua serioa eta sentimenduz betea dagoela.
‎Hain zuzen, baimen hau beren proiektuari eman nahi dioten bultzada politiko gisa ulertzen dugu Donostiako ezker abertzaletik. Hori frogatu besterik ez du egiten Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu Karlos Ormazabalek baimen horren publizitatea egin ostean esandakoak, baimena jasota, 20 urtetan hondakinen kudeaketaren inguruan izan den eztabaida amaitu dela adieraziz.
‎Egindako bidean sakonduz, eta etengabe adostasunak bilatzeko ahaleginetatik etorriko da hobekuntza hori. Hala, beren babesa eta indarra eman nahi diote hezkuntza komunitateari, orain arteko lanarekin jarrai dezaten. Eragileei eta gizarteari, berriz, hezkuntzan gertatzen ari denaren inguruan hausnarketa egiteko eskatu diete, gertatzen ari denari erantzun egokia emateko.
‎Soberan. Behar duenari eman nahi diot. Eman behar zaiola uste dut gainera.
‎Txileko kartzelako arduradunek presoei indarrez elikatzeaz gain, odola ateratzeko baimena ematea nahi dute, haien hitzetan, kartzelatuen osasun egoera txarra delako. Baina presoek adierazi dute odola Barne Ministerioari eman nahi diotela, ondoren epaiketetan froga gisa erabili ahal izateko. Araucaniako jendarmeriako zuzendariak jakinarazi du kartzelatuei konfiantzazko mediku batek odola ateratzea proposatu diela, baina ez dutela erantzunik jaso.
2011
‎Hargatik du horrenbesteko garrantzia Arabako pintxoaren asteak, ostalaritza elkartekoen arabera.Egunotan dastatu ahal diren pintxoek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Esan daiteke goi mailako sukaldaritza miniaturan egiten dutela sukaldari askok, eta, horregatik, pintxoari «merezi duen tokia» eman nahi diote ostalariek aste honetan.
‎Normalean sortzen den gunean eta talka egiten duen gunean ikusten da soilik argia. Film honetan presentzia fisiko bat eman nahi diot giro magiko hori sortzeko».Musikak ere lagunduko du horretan. Alejandro Garmendiak egingo du musika, eta Martin Guridi eta Xabier Erkizia izango dira soinu diseinuaren arduradunak.
‎Erakunde horiek demokratikoki astindu nahi ditugu, gehiengoaren alde lanean jartzeko, gure gazteriaren etorkizunaren alde egiteko...». Nuinen arabera, enplegua, justizia soziala eta pertsona guztien eskubide zibil eta demokratikoak izango dituzte lehentasun. Horrekin batera, euskarari garrantzia eman nahi diote eta sektore publikoaren garrantzia ere azpimarratuko dute.
‎Urduritasuna nabari da leku guztietan. Normaltasuna noiz itzuliko ote da. AEBek normaltasunari bide eman nahi dioten kaleetako euforiaren irudiak erakutsi dizkigute eta operazio arrakastatsua izan dela esan dute prentsaurrekoetan. Baina ez digute kontatu operazio horren bertsio bakar eta koherente bat.
‎Auzitegi Konstituzionalak koalizioari buruz zer erabakiko zuen zain eseri ziren milaka lagunek «siglen gainetik herri gisa demokraziaren defentsan herri honen historia modernoan izan diren irudirik ederrenak» osatu zituztela uste dute Ikerne Badiola eta Oskar Matute koalizioko kideek. Horregatik, irudi horri jarraipena eman nahi diote. Kanpainako ekitaldi nagusia antolatu dute larunbaterako, eta han irudikatu nahi dute hauteskunde hauetako «alternatiba nagusia» direla.
‎Hasiera batean, udan ziren lana bukatzekoak, baina urtaro guztiak baliatzea erabaki dute azkenean. «Kalitatea eman nahi diogu filmari, eta horrek lasaitasuna eskatzen du».Datorren astean bukatuko dituzte udako lanak, eta amaituta edukiko dute filmaren zatirik handiena. Nafarroa erdialdera eta Bardeara joango dira udazkenean, udaberrian eta neguan.
‎Eboluzioak sortu digu kontrol kontzientearen sinesmena, Niaren fantasmagoria, gogoaren horror vacui. Guztiarekin ere, askatasuna balio handiko kontzeptua da guretzat, baina, Grezia klasikoaren eredura, esangura politiko edo zibikoa eman nahi diogu, ez moralista ez erlijiotsua. Askatasuna, mendekotasun politikorik eza.
‎Botikekin egingo lukeen moduan ari da, alabaina. Kaxaren estetika eta marka bakean lagata, kremak lekarkeen osagai aktiboari eman nahi dio garrantzia (alegia, parazetamolari, eta ez Doliprane, Eferalgan edo dena delako izenari). Hortz artean trabatzen zaizkio, ordea, hitzak.
‎Erresuma Batuko The Guardian egunkaria argitaratzen duen konpainiak plana eratu du, Internet bidezko kazetaritza irekia bere «estrategiaren funtsa» bihurtzeko eta paperezko egunkaria bigarren mailako produktu bilakatzeko, pantailen atzetik. ...prentsa idatzian dagoeneko gertatzen ari den eraldaketa handia, baina argitu gabe uzten du zein negozio ereduk sostengatuko duen Interneteko kazetaritza.«Guardian News & Media taldeak paperezko egunkariz harago mugitzea erabaki du, eta arreta, ahalegina eta inbertsioa digitalean jartzea, hori delako geure etorkizuna», esan die Alan Rusbridger konpainiako buruak langileei.Erabakiak erantzuna eman nahi dio azken urteotan informazioaren kontsumoan gertaturiko aldaketei. Izan ere, irakurle ugari irabazi ditu The Guardian en Interneteko guneak azken boladan:
2012
‎Basagoitiren iritzian, egungo enplegu plana zaharkituta dago, eta «ezinbestekoa» da beste bat egitea. Lurzoruaren legea aldatuta, berriz, bultzada bat eman nahi diote eraikuntzaren sektoreari.
‎Ramon Rubial buru zuen Kontseilu Nagusian «behin eta berriz gaitzetsi zuen errepresio parapolizialaz» ere arituko dira datozen ostegunetan. ETBk lan honekin «gure historia hurbilari begiratua» eman nahi dio, «gertu gertutik». Saio parte hartzailea Saioaren lehen hamar ataletarako leiho edo pantaila hirukoitzaren sistema garatu du Tecnalia ikerkuntza aplikatuaren zentroak.
‎Haien erabakia da, jakina. Baina egoerari buelta eman nahi badiogu, beharrezkoa da musika feminismotik berriz pentsatzea, egoera normalizatuak zalantzan jartzen hastea, bestelako giroa izango duten kontzertuak proposatzea.
‎Euskara jakitea «erabakigarria» ez izateko, azterketa eredua aldatuko zuela iragarri zuen Bengoak. «Euskarak inolako garrantzirik ez zuen garaira itzultzea nahi dute zenbaitzuek, eta beste zenbaitzuek garrantzia eman nahi diote, baina neurriz gainekoa»; hitz horiekin arrazoitu zuen aldaketa. Osakidetza «azkarregi» euskalduntzen ari zela ere adierazi zuen neurriaren berri eman zuenean.
‎Mendizabalek esan zuen odol tanta bat bota gabe har zezakeela Donostia, baina ez zioten utzi. Erasoarekin Donostiari zigorra eman nahi zioten; Donostiari eta euskaldunei. Mendekuz erre zuten Donostia?
‎Gainera, ekonomia berdea merkatuaren bidez garatu nahi dute bakarrik. Azken 20 urteetan ekonomiaren hazkundea nabarmena izan da, baina arazo sozioekologiko nagusiak (klima aldaketa, biodibertsitate galera, energia, ura?) ez dira konpondu, eta, orain, ekonomia berdearekin lighting edo pisu arintze bat eman nahi diote gorputzari, baina gorputzak baraua eta ariketa fisikoak behar ditu: desazkundea, hain zuzen ere...
‎Eztabaida horrek, gainera, abantaila nabarmena eman dio bere arerio politikoen aurrean azaroaren 25eko hauteskundeetarako lehian. Inkestaren arabera, herritarren %26, 3k Masi eman nahi diote boza. %5, 9k ERCri emango liokete, eta %3, 4k ICVri.
‎Eta hori dena areagotua PPk (Erkidego Autonomikoaren eta Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin) murrizketak aplikatzeko era basatiarekin. Neurri horiek sorraraz dezaketen shock egoera erabiliz ere, estatuaren zentralizatzeari bultzada handiagoa eman nahi dio, juridikoki eta instituzionalki ez dagozkion eskumenak bere gain hartuz. Testuinguru honetan, boterearen eta boterea sostengatzen duten alderdien aldetik esaten digute beraien egitasmoak (eskubiderik gabeko langile klasearen ustiaketa basatian eta baliabide energetiko mugatuen eta ingurumenaren suntsitzailea izango den politika hiperdesarrollistan oinarrituriko balizko hobekuntza) aurrera atera arte beste alternatibarik ez dagoela etsitzea eta sufritzea baino.
‎Hori lortzeko, mobilizazioa da bidea, LABeko Expe Iriartek azaldu zuenez. «Aurreko ikasturteko lanari segida eman nahi diogu manifestazio honen bidez. Irakasleek, gurasoek eta ikasleek bat egin dugu, eta batasun horrek ematen digu indarra», gaineratu zuen. Manifestazioa Antoniutti parketik abiatu zen.
2013
‎Alor bakoitzean agintea zer erakunderena den «argitu» nahi izan du era horretara Espainiako Gobernuak. «Homogeneotasuna» eman nahi dio sistemari, erkidego guztietan «gutxieneko edukiak» ikasten direla bermatzeko. Eskoletan ere izango du eragina zentralizazioak:
‎Bateko eta besteko jendeek babestu zuten Korrika, iritzi eta jatorri ezberdinetakoek, eta mezu bera zabaldu zuten lau haizeetara: euskaraz bizi nahi dutela, horretarako modua jartzea nahi dutela, euskara elkarri eman nahi diotela. Gasteizen jo zuen goia egunak; berealdiko jendetza irten zen lasterka, euri jasa mardulei aurre eginda.
‎«Ikasleok ere euskararen alde gaudela erakutsi nahi dugu. Euskara elkarri eman nahi diogu. Aurtengo leloak berak dio dena».
‎Grisari kolorea jarri zioten atzo, ordea; ametsari egia bihurtzeko bidea jartzen jarraitu zuten. 18 Korrikara bilduta, jendetza handiak adierazi zuen euskara indartu nahi dutela eskualde horietan, elkarri euskara eman nahi diotela, koloreak nahi dituztela grisaren partez. Eta horretan jarria dute itxaropena, haurrengan.
‎Hitzei buruz edo testuei buruz. Baina ikuspegi honekin gorputzari eman nahi diogu protagonismoa, argitara atera gorputzari buruz hitz egiten dugunean gorputzak hitz egiten digula, gorputzak zeharkatzen dituelako testuak, diskurtsoak, pentsamoldeak, ideologiak eta irudikapenak, eta alderantziz. Objektua subjektua bihurtzea bilatzen du marko teorikoak.
‎Aurreko proiektuaren eragina bikoizten duela salatu dute: «Proiektu horren eraginez, zeinari bultzada berri bat eman nahi dioten, azpiegitura berriek ekarritako eraginak bikoiztu egingo dira Irunen, Lezon, Oiartzunen, Errenterian, Donostian eta Astigarragan». Ingurumen eraginaz gain, eskualdeari eragingo dion gastu ekonomiko eta soziala ekarri zituzten gogora atzo, Irungo udaletxearen aurrean egindako agerraldian.
‎Abian noiz jarriko duten zehaztea falta dute. Bazebilelako, ibiltzen segitzeko hauspoa eman nahi ziotelako, domeinua aitortzeko bidea hasi zuten orain bost urte. Euskara eta euskal kultura Interneten bazebiltzala nabarmendu zuten, urratsak egiten ari zirela, eta hori jendaurrera agertzea falta zela.
‎Zer esanik ez guztion dirutik ordaindutako zerbitzu publikoak emateko kontratatuak, eta are gehiago pazientearekiko enpatia eskatzen duen osasun zerbitzuetan ari direnek, 1894an jadanik nahiko argi omen zuten Zestoan. Hortaz, eta euskarari Osakidetzan «eman behar zaion lekuaz», benetan zeharkakotasuna eman nahi badiozue, dena busti behar du, ezin da «leku» batean izan. Euskaldun gaixo(!) bat dagoen lekuan izan behar du euskarak presentzia.
‎EOSen EOSen aurtengo abonu denboraldiak hitzari eman nahi dio garrantzia, eta horren barruan dago kontzertu hau ere. 1813an jasandako suntsiketa eta ondorengo berreraikuntza ari da ospatzen Donostia, eta efemeride horretara batu nahi izan da orkestra ere.
‎«Oinarri nahikoak badaude, eta konpromisoa eta borondatea badago». Manu Aierdik onartu du EAJk eta EH Bilduk tirabira handiak dituztela EAEn, eta, horregatik, inportantzia eman nahi dio konfiantza eraikitzeari. «Konpromiso txikiak hitzartu eta betetzen joatea, konfiantza pixkanaka eraikitzen.
2014
‎Aurten, gainera, urteroko aldarrikapenari «jai kutsua duen ekimena» gaineratu diotela salatu du idatzian. «Hiltzaileen askatasuna eskatzea ez da ezer neutroa, baizik eta egiten duena moralki degradatu egiten du, eta are gehiago, eskaera horrek ezin du inoiz eduki eman nahi diote jai izaerarik». Urkijoren salaketa ez ezik, Tantaz Tanta plataformaren mobilizazioa debekatzeko hiru eskaera ere jaso ditu Auzitegi Nazionalak.
‎Batetik, gainditzeko grina sustatu nahi dute, «gure arbasoek zoritxarrei aurre egin eta gainditu zituzten moduan». Bestetik, senidetasunari ere garrantzia eman nahi diote: «Elkarlanak eta elkartasunak indartsuago egiten gaituelako».
‎Ekoeraikuntzari lotu enpresa mintegi bat eta unibertsitate ikertegi bat nahi dute jarri. Goi mailako ikerketari garrantzia eman nahi dio. Egiturak laguntzen ditu:
‎Egin ditugu saialdi batzuk, baina oso zaila egiten da jendea engaiatzea, eta inplikatzea, batzordeetan eta. Tira, orain beste jende bat sartuko da zuzendaritzan, gehienek bi urte eginak dituzte zuzendaritzan?, eta jarraipena eman nahi diote orain arteko zuzendaritzak proposatutakoari. Krisi ekonomikoaren eraginez jo duzue antolaketa eredu horretara?
‎Datorren aldia Herrialde Katalanetan egingo da. Lankidetza eta aholkularitza lanari garrantzi handiagoa eman nahi diozue. Gizartera heltzeko beste modu bat delako, beharbada?
‎Winston Churchillek zioen demokrazia sistema guztien txarrena dela. Horretan gara funtsean ikusiz nola Europa ekialdean demokrazia zerbaiten itxura eman nahi dion anexioari Errusia handiak «hitza emanez» Krimeako herritarrei. Hemen jende finak badira, herriaren zerbitzuan ari nahi dutenak, botere gose diren hainbesterekin batera.
‎Entzierroei eta sanferminei buruz hainbat liburu idatzi dituen kazetaria da. «Segurtasunik gabeko ekitaldi bati segurtasuna eman nahi diote. Kontraesan bat dago horren oinarrian, zentzugabekeria handia baita sei zezen askatzea», azaldu du.
‎Sloviansk inguratuta dauka armadak, eta jada oinarrizko hainbat produkturen eskasia nabaritzen hasi dira herritarrak, hirian dauden nazioarteko hedabideetako berriemaileek jakinarazi dutenez. Krisiari irtenbide politikoa eman nahi dio Kievek lurralde batasunaren inguruan bete beharrekoa ez den kontsulta bat eginda. Moskuk «ziniko» izatea egotzi dio, eta errusiazaleekin zuzenean negoziatzeko exijitu dio.
‎Euskara gehiago A ereduan Erdibidean azaldu da Uriarte. Batetik, EH Bilduk proposatutakoaren bidetik, euskarari lehentasuna eman nahi dio. «Euskara ardatz duen hezkuntza eleaniztuna defendatzen dugu».
‎Biluzik singlea egin genuen proiektuaren ideia materializatu nahi genuelako, eta hori izan zen gero etorri den guztiaren hazia». Azken batean, egiten dutenari eman nahi diote garrantzia, «urgentzia barik», Anasagastiren arabera: «Gure denbora osoaren tarte txiki eta garrantzitsu bat Bakeliteri bideratzen diogu, beharrizan hori daukagulako.
‎«Ziurrenik ordu gutxiago etorriko naiz, lau sei bat astean». Izan ere, duela lau urte hasitako bideari jarraipena eman nahi diote. «Erietxean baino hobeto gaude hemen», dio irribarrez Lertxundik.
‎Belaunaldiz belaunaldi galtzen ari den jakintza da». Horrelako saioekin nolabaiteko bultzada eman nahi diote belarrak eta landareak jasotzeko usadio zaharrari, gal ez dadin. Azkenean, hogeita hamar bat lagunek eman dute izena.
‎Ez dirudi haien artean alde handirik ikusten duzunik. Ipuinari eman nahi diodan trataerak eskatzen dit batzuetan leiho fantastikoa zabaltzea eta beste batzuetan erregistro errealistagoa erabiltzea. Baina nik uste azkenean gauza berbera kontatzen duzula biekin.
‎Kolore biziak eta gizakien irudi asko erabiltzen ari zara. Ukitu didaktikoa eman nahi diozu. Edonork ulertzeko lan bat egiten saiatu gara; erreferentziak kenduz joan naiz, eta ebanjelioko eta Bibliako sinbologiara mugatuz.
‎Santanaren eskutik garaipen garrantzitsua lortu zuten donostiarrek azken jardunaldian, Atletico Madrili 2 irabazi baitzioten Anoetan. Horregatik, bide hari jarraipena eman nahi dio Moyesek. «Ez dut uste bidezkoa denik hasierako hamaikakoan iraultza egitea.
‎«Ez dut uste bidezkoa denik hasierako hamaikakoan iraultza egitea. Azken partidari segida eman nahi diogu, eta denborarekin hobetuko ditugu hobetu beharreko gauza guztiak». Zer hobeturik badagoela uste du eskoziarrak.
‎Auskalo». Arazoaren sorburua topatzen ez badu ere, buelta eman nahi dio txanponari, eta salmentak hauspotu. Nolanahi ere, «osasuntsu» dago mahai jokoen industria.
‎Hala, Nafarroak erabaki dokumentuak lurralde horren berezko izaerari eta ezaugarriei heldu nahi die, eta bertan bide orri bat proposatzen da Nafarroa berri baterantz. Herritarren hitzari eman nahi diote pisu nagusia, eta ideia hori bera erabili zuen Araizek UPNri eta PSNri erronka botatzeko: «Ausartzen zarete herritarrei hitza ematera, prest zarete euskaldunak badatozen tontakeria horretatik ateratzeko?
‎Horren haritik, parlamentuaren «babes zabala» lortzea espero du sailburuak, testua alderdi, eragile eta elkarteekin adostua izan delakoan. Agintaldia amaitu aurretik eman nahi dio onespena legeari, eta horretarako astirik badela uste du. Baliabide eskasia, kritikagai Moldaketak, oro har, ontzat jo dituzte berdintasunaren esparruan ari diren eragileek.
2015
‎Erakusketan guztiak jaso dira. Balioa eman nahi diogu gizarte zibilak garai hartan egindako lanari».Sarea 1940 urtean sortu zuten, Belgikan. Alemaniako tropek Brusela hartu eta gutxira izan zen.
‎Bartzelonak eta Juventusek errematea eman nahi diote denboraldiari. Biek ala biek irabazi dute bikoa, liga eta kopa, eta gaur hirukoa lortu nahi dute Berlinen, Txapeldunen Liga irabazita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia