Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2001
‎Senarrek usu emaztea diru gose hutsez eraiten dutela badakite epaileek. Berandu gabe beste emakumeren batekin ezkondu eta emazte berriaren dotea bereganatuko dute.
2002
‎Behin baino gehiagotan entzun dut, emakumeren bat, haurbidearen seinale guztiak eduki eta halere haurdun ez egotea.
2003
‎–Azkar jakin nuen beste emakumeren bat zegoela. Hori hasieratik daki emakume batek.
‎Komunean pixa egin eta paperarekin eserlekua lehortu nuen. Horrela egin ohi dut beti emakumeren baten etxean nagoenean. Horretan bederen gizonezkook moldakaitzak gara eta eserita egiteak, berriz, lotsarazi edo egiten nau.
‎Aurpegi otzanarekin itzuli zinen mahaira eta zure adiskideei desenkusak asmatzen saiatu zinen zutik, esertzeko herabe. Ez zituzten zure aitzakiak aintzat hartu, ez zizuten nonbait sinetsi eta broma gaiztoak eginez aritu zitzaizkizun, emakumeren baten deia jaso zenuen errezelotan. " Etxetik urrun ere ez dizute bakerik ematen", esan zizun norbaitek.
‎Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean, edariren bat eskura zuenean gehienbat edo inoiz emakumeren bat begiko zitzaionean, arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa. Batzuek maitale gazte bat ere aitortzen diote, baina ez zen inolaz ere guztien ahotan zebilen kontua.
2004
‎Hartan asko lagundu zidan D. k. Oso bizimodu ordenatua egiten genuen –taldekidea ez ezik, pisukidea ere izan bainuen D., azken bolada hartan– eta, emakumeren bat tartekatzen zitzaigunean, oso era diskretuan eramaten genuen eraman beharrekoa, inongo konpromisorik gabe... ni zutaz aprobetxatzen naiz, zu nitaz, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak, eta beste lore batera, maribandera! Baina hartan ere ez genuen kaloria gehiegirik erretzen, D. oso lotsatia zelako, eta nik eskarmentu galanta nuelako, nahiz eta gero eta ausartago nenbilen, aitor dezadan hori ere.
2005
‎–Utziezu, emakumeren baten titiak benetakoak edo operatuak ote diren asmatu nahian ibiliko dira –Monikak ere Mateorekin egin nuen keinu bera egin eta beste kantoira eraman zuen Itziar.
2006
‎Hainbeste urtetan ihesi ibili ondoren zahartuta egon duela pentsatu du. Ba ote duen emakumeren bat alboan. Ba ote duen berak oraindik lekuren bat haren bihotzean.
‎Izan ote zen kondaira baino lehenagoko benetako Lilithen bat? Egin ote du emakumeren batek Lilithen kondaira benetako?
2008
‎Hitz batean esateko, intelektual bat da, gai ugariz asko dakiena, bost hizkuntzatan irakurtzen duena, hiztun ona, lotsatia baina zirikatzailea, atsegina eta, zer ematen dien ez dakidan arren, emakumeei gustagarri egiten zaiena. Horixe da, hain zuzen, gutxien ulertzen dudana, baina bere galtzerdi beltzak kendu eta pijama urdina jantzita oheratzen denean emakumeren bat izaten du zain. Jainkoarren, nik ez dut horrelakoa izan nahi, ez dut naizen bezalakoa izan nahi, baina ez dakit seguru nolakoa izan nahi dudan ere.
‎Geltokiko andenean norbaiten zain jartzen banaiz, urrunetik egingo dit diosala emakumeren batek esku librearekin. Ez du bidean begiratzeko ere aukerarik izango.
2009
‎Sarrera hau irakurtzen ari zaren bitartean kristauren bat hila izan da New Yorken, edo emakumeren bat bortxatua, edo lapurreta handiren bat egina. Estatistikek diotenez, hamar minututik hamar minutura hiru krimen egiten dira, edo, bestera esanda, orduko 18.
‎Ezkontzeko prest ledin emakumeren bat bilatzen jarraitu nintzen. Galanta gero, inguruan milaka emakume ezkontzeko amorratzen daudela jakin eta nik ezin bat ediren.
‎Zergatik aienatu da? Beste emakumeren bat aurkitu ote du. Horrela iruditzen zaio.
2011
‎Gainera, goizean esnatu eta minutu bat edo beste igarotzen ziren batzuetan nire neskarekin gogoratu gabe, eta horrek sendatzen ari nintzela adierazten zidan. Seguru nago egunen batean beste emakumeren bat ezagutuko dudala eta ilunabarreko tristurak bihotza estutzen didanean berarekin gogoratuko naizela. Bien bitartean, etxea atontzen jarraitu nahi dut.
‎Hark alde egitean gelako balkoira atera omen zen eskuarekin agur egitera, eta han geratu omen zen kanpora begira. Beharbada beste emakumeren baten itzala ikusi bide zuen kalea gurutzatzen. Kontua da hoteleko bere gelatik jaitsi eta, emakumearen itzalaren atzetik nonbait, kalea zeharkatzen hasi zela.
2012
‎«Non ote da? Agian beste emakumeren batekin hizketan ari da. Besteak irribarre egiten dio, bera hurbiltzen zaio...».
‎Ohartarazi beharra dago ezen Gruxnitski, emakumeren batek haien gustuko izateko zortea izaten duenean, gaingiroki bakarrik ezagutzen badute ere, beraz mintzo direlarik nire Meri, nire Sofia eta horrela deitzeko ohitura duten gizon horietakoa dela.
‎Horrelako gogoetak hilzorian dagoenari soilik bururatzen zaizkio!... Tamala erakusten zuen kristaua ez zelako, eta beste munduan bere arima ez zelako inoiz Grigori Aleksandrovitxen arimarekin elkartuko, eta honek paradisuan beste emakumeren bat hartuko zuelako lagun. Burura etorri zitzaidan hil aurretik bataiatzea; proposatu egin nion; ezbaiti begiratu zidan, eta puska luze batean ezin izan zuen hitzik esan; noizbait erantzun zidan jaiotzetik zeukan fedeari atxikirik hilko zela.
2013
‎Eroso sentitzen zen ordainduta; tratu ona ematen zion neskari eta eskatzen ziona ordaindu, nahiago zuen horrela. Batzuetan tabernaren batean, gaueko ordu txikietan, emakumeren bat hurbiltzen zitzaionean, argi erakusten zuen ez zuela inolako interesik, zakarregi batzuetan. Urduri jartzen zen harreman batek eskatzen zituen azalpen eta egokitze lanetan pentsatze hutsarekin.
‎Gero, handik neskatara joaten ziren. Beti zegoen berarekin oheratu nahi zuen neska edo emakumeren bat, beti azaltzen ziren horretarako prest, beti zegoen ukuiluren bat, lastategi bat neska batekin txortan hasteko. Gregori Efimovitx oso ezaguna zen herriko baldar eta arloteen artean, eta baita neska eta emakume guztien artean, izter artean zintzilik zeukan zakil zantarraren tamaina apartagatik.
‎Etxera eroango diat. Gura baduk, heu ere etor hadi beste emakumeren batekin. Hori bai, neurea ez diat elkarbanatuko.
‎Eta gutunean laguntza erregutu zuen Karmelo koinatuak: ea posible izango ote zen familiako emakumeren bat Ameriketara euren etxera neskame joatea...
‎Gehiago erranen diat: erran nionean unibertsitatean ere bazegoela emakumeren bat edo bertze estudiatzen, aitari galdetu zioan ea zergatik ez berak; eta aitak ezetz: –Orain hamalau urte ditun, eta aurki ezan hamaseiak bete baino lehen atsegin dunan senargai bat, bertzela nik aurkituko dinat-eta?.
‎Hori ausardia zuena. Sinets iezadazu, beste emakumeren bat ezagutu izana ez da egin zezakeen gauzarik aldrebesena. Beste familia bat osatu izana onargarria da.
‎Zer demontregatik ez zenuen bizi seinalerik eman? Beste emakumeren batekin zinela esateko izango baldin bazen ere, ez ote zenien azken agurrik zor. Berriro hasteko aukerarik ez ote zuten merezi haiek ere??
‎Gehiago erranen diat: erran nionean unibertsitatean ere bazegoela emakumeren bat edo bertze estudiatzen, aitari galdetu zioan ea zergatik ez berak; eta aitak ezetz: " Orain hamalau urte ditun, eta aurki ezan hamaseiak bete baino lehen atsegin dunan senargai bat, bertzela nik aurkituko dinat-eta".
2014
‎Berbetarik ezean, baina, buruko errota ari zitzaidan bere xehatze lan etengabean. Pentsatzen jarri nintzen, niri bezala, beste emakumeren bati ere eskatu ote zion Rafak, hil aurreko azken gurari gisa, egun bat edo gau bat elkarrekin pasatzeko. Seduktore dekadente baten taktika kutrea ematen zuen, film merke baterako argumentu txatxua.
2015
‎–Eta zeri jotzen diozu ba urdekumetxo horrek? Probatu duzu beste emakumeren baten haragi goiztiarrik. Titi esnetsuen sumendi eztizkorik?
‎Etxepeko okindegian galdetu zuen orduan, ea auzoan ezagutzen ote zuten etxeko lanak egingo zituen emakumeren bat. Heldua aukeran, baina gaztea ere hartuko zuela besterik ezean.
‎–Hala baldin baduk, emakumeren batekin katramilatuta baldin bahabil, ez duk aurreko aldietan bezala, Simon. Guztiz aztoratuta ikusten haut.
‎Harrezkero ez naiz nire senaz batere fio, eta, oso orekatua dirudien emakumeren batekin egokitzen naizenean, oinekoetara begiratzen diot segituan, ea ahate hankak ezkutatzen ote dizkidan.
‎Izebaren ustez mekanizazioak ekarri du kanten galera, bizitza osoa egin du berak arrain kontserbetan lan, eta azken urteotan ikaragarri aldatu da lan erritmoa. Lehen, emakumeren bat erdi makal bazebilen, besteek egiten zutela haren partea. Orain, bakoitzak markadore bat du, egunean zenbat lata egin duen markatzen duena.
2016
‎Sinesten dizut; ni encore, ausartuko naiz esatera, gure emakumeena ere ez. Baina uztazu igartzen ezen, baldin eta, par hazard, emakumeren bat bidera irtengo balitzaizu, ikuspenak ez lizukeela zirrararik eragingo.
‎Dendaren atarian itxoin dut tarte batez, barruan jenderik ez zegoenean sartzeko, eta saltzaileari esan diot bi arrosa gorri nahi nituela, baina mesedez egunkari batean biltzeko, berdin zitzaidala zein egunkaritan, ezin nintekeelako joan kaletik arrosak agerian nituela. Pixka bat harrituta begiratu dit, edo beharbada errukia ere bazegoen bere begiradan, edo adarra jotzeko gogoa, emakumeren bati maitasuna aitortzera nindoala pentsatu baitu, hori badakit seguru, eta nire adineko emakume baten aurrean belauniko irudikatzen ninduela iruditu zait, esku bat bihotzaren parean eta bestean bi arrosak nituela, eta nik, gaizki ulertua ezabatzeko, ezetz esan diot, ez dudala inori maitasuna aitortzeko asmorik, ez dudala halakorik inoiz egin, ez behintzat bera irudikatzen ari zen modu teatral ho...
‎Berak ni etxe batean bakarrik bizitzen irudikatzen ninduela esan dit. Nik neuk ere, atzera begiratu eta soltero gisa irudikatu ohi dudala, esan diot, neure burua, nahiz eta beti emakumeren batekin bizi izan naizen, eta nire balizko iragan horretan, neuk asmatu dudan horretan alegia, pentsio gris bateko gelak eta ohe deseginak agertzen direla gogoratu diot eta tarteka ohe deseginaren ondoan emakume baten soineko eroria ikus dezakedala lurrean eta kulero batzuen silueta abstraktua, irakurri ezin daitekeen sinadura bat dirudiena, emakume anonimo batena agian. Ez dakidala zergatik asmatzen diodan neure buruari halako iragan tristea erantsi diot eta barre egin du berak, barre egin dugu biok, nire balizko biografia horretan inork ez baitit mezurik bidaltzen ez gutunik idazten, inork ez baitit telefonoz deitzen eta, gauzak ilun jartzen hasita, ez baitago inoiz ere ezustekorik, ez gorabeherarik, eguneroko iraupen grisaren errepikapena baizik.
‎Azkenean neskak zelaian jokatzen egongo garelako. Ondo egongo litzateke harmailetan ere emakumeren bat gu txalotzen ikustea.
2017
‎«Komediante horietako bat», diot nik. «Bere arrebaren senarrak autoan alde egin omen du herriko emakumeren batekin, eta haiek harrapatu nahian ibili da».
‎Beti harritu izan nau emakumeen onberatasun horrek, baina egia izan behar du: espetxeetan dauden hiltzailerik handienek ere maitasun gutunak jasotzen omen dituzte, edo beti dute emakumeren bat gerturatzeko, ezagutzeko edo maitatzeko prest.
‎Denek zekiten. Apaiz bat eliza batetik munduaren beste puntara bidaltzen zutenean denek zekiten umeez abusatzen zuelako zela edo emakumeren batekin zerbait izan zuelako bestela. Eskandalurik ez eragiteko egiten zen hori.
‎Ez nuela ezer egin esan nion, arranopola. Bistan zegoenez Lennie beti ari zen negarrez edo baztarrak lerdeztatzen, herrian barrena leihoren batetik emakumeren baten zelatan ez bazebilen.
‎Bere gorputza eskainiz eskultorearen arima bereganatzen zuen. Ondo planifikatuta zeukan guztia, beste emakumeren batek bere lekua bete ez zezan. Etxetzar hartan, handia izanda ere, ez zegoen beste emakume batentzako lekurik.
2018
‎Egia balitz senarrak emaztearen lan indarra kontratatzen duela, emaztea langile libre bat izango litzateke, kontratuaren doktrinaren arabera. Lan indarraren kategoria oso osorik onartuta, beraz, feministek beren buruari kentzen diote norberaren baitako jabetzari dagozkion bestelako kontratu batzuk kritikatzeko modua, hala nola prostituzio kontratua eta ama subrogatu deritzenekin egiten den kontratua; horrelakoetan, beti egon behar du emakumeren batek tartean, baina, halako kontratuen alde egiten denean, hain justu ere argudiatu ohi da zerbitzu bat (lan indarra) kontratatzen dela, ez besterik, truke aske eta bidezko batean. Prostituzio eta subrogazio kontratuak (7 atalean arituko naiz horiei buruz) merkatu kapitalistaren mundu publikoan egiten dira (nahiz eta lehen kolpean ez ditugun irudikatzen zehazki testuinguru horretan), eta haien aldekoek enplegu kontratu librearen paradigmaren barruan sartu ohi dituzte.
‎Agnetak beste maitalerik izan ote du Heinsborgen? Beste emakumeren bati buruz hitz egin ote dion gogoratzen saiatu da. Irribarre okerra apur bat aienatu zaio Karlosi, bat batean ohartu denean.
2019
‎Eta mutikoak haurtxoa denean amaren haragiari modu sentsualean loturik segitzen badu, haragi horri beldurra izango dio hazi, sozializatu eta bere existentzia indibidualaren kontzientzia hartzen duenean; ez ikusiarena egin nahi dio, eta amarengan pertsona moral bat baino ez atzeman; ama aratz eta kastoa dela pentsatzen tematzen bada, ez da amodiozko jelosiaz tematzen, baizik uko egin nahian hari gorputz bat onartzeari. Mutiko nerabe bat lotsatu eta gorritu egiten da amarekin, arrebekin edo familiako emakumeren batekin topatzen bada lagunekin paseoan dabilenean: izan ere, haien presentziak gogora ekartzen dizkio ihes egin nahi dien immanentziaren alderdi batzuk; amak agerian uzten ditu mutikoak erauzi nahi dituen sustraiak.
‎Gizonak ez dauka zertan kezkatu bere arropaz; erosoa du, bizimodu aktiborako egokia, ez du zertan asko pentsatu nola jantzi; arropa apenas den haren nortasunaren parte; gainera, inork ez du espero gizona bera arduratuko denik janzkeraz: emakumeren batek kenduko dio zama hori, bere gogoz edo kobratuta. Emakumeak, aldiz, badaki begiratzen diotenean ez dituztela bereizten bera eta bere itxura:
‎Samuel 28,7. Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei: «Bilatu nekromante ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko». Laguntzaileek erantzun zioten:
‎Raimundo Silva bulegoko ateko atalasean gelditu zen, eta telefonoak, hor zegoela konturatu balitz legez, kalapita areagotu zuen, nagusia etorri dela konturatzean pozaz txoratzen dagoen txakurtxoa iruditzeraino, mahaitik behera jausi eta fereka eske jauzika hastea baizik ez zuen falta, mihia ahotik kanpo, arnasestuka, gozamen hutsez lerdea zeriola. Raimundo Silvak noizean behin telefonoz hots egiten dioten ezagun batzuk baditu, hortik zehar, eta are gertatu izan da emakumeren batek bere ahotsa entzuteko eta berarekin mintzatzeko beharra sentitu izana, edo horren itxura egin izana ere, baina horiek iraganeko kasuak dira, iraganean gertatu zirenak eta iraganean gelditu zirenak, orain ahots horiek iraganetik etorriko balira beste munduko zerbait, naturaz gaindiko zerbait bezalakoa izango litzateke.
2020
‎Ertzainak esan zionez, oso ohikoa omen da informazio zerbitzuetatik erretiratzen direnek segurtasun enpresa bat irekitzea eta segurtasun zerbitzuetako jendea entrenatzeko gimnasio bat zabaltzea. Hala ere, bera ikusi ahal izateko errepideko klub batera joan behar izan omen zuten, ia gauero han agertzen delako, ertzainek ez dakite bertako sozioa delako, bertako segurtasunaz arduratzen delako, bertan lan egiten duen emakumeren baten bezeroa edo hiru arrazoiengatik aldi berean. Ea gizonaren irudirik bazuen galdetu omen zion orduan Leirek, eta ertzainak, zalantza batzuen buruan, klub horretan ateratako argazki nolabaiteko bat erakutsi omen zion pantailan, eta mugikorrarekin kopia bat egiten utzi.
‎Oso gutxitan ateratzen naiz gauez baina lagunekin ateratzen naizenean beti eramaten dut mugikorrean emaztearen ahizpa gaztearen argazki bat, eta goizaldeko ordu txikietan emakumeren batek ea ezkondua naizen galdetzen didanean, telefonoa piztu eta argazki hori erakutsi ohi diot. Emaztea baino hamar bat urte gazteagoa da eta aho zabalik gelditu ohi da, gelditu ohi dira, galdera hauek askotan taldean egiten baitituzte.
‎Haurren mehartasunak agerian uzten zituen iruindar askoren pobrezia eta elikadura eskasia. Familia oneko neska gazteek adineko emakumeren batek lagunduta ibiltzera derrigortuta ziruditen: beltzez jantzita, aurpegia mantelinaren tolesduren artean disimulatuz, arrosario bihi distiratsuak eskumuturrean lotuta, otoitz liburuari eutsiz.
2022
‎Irratiari eta telebistari adi egongo dira denak. Geografikoki oso zabala den arren, Urdaibai herri handi bat baino ez da, eta bakanak izango dira desagertutako emakumeren batekin lotura familiar edo pertsonalik ez duten bizilagunak.
‎Sor Teresa ari da hizketan, duela zenbait urte emakumeren bati erditzen lagunduko zion aulkian eserita.
‎Pena da, baina ez dago beste erremediorik –laburbildu du Cesterok hitz beste egin aurretik– Zer moduz ari zarete? Lortu duzue zerrendako emakumeren bat lokalizatzea?
‎Niretzako, aldiz, bada. Nik ez dut aldarrikatu, ez diot balio publikoa eman, baina gustuz hartu dut sare sozialetan emakumeren batek bere burua ama bezala ere aurkeztu duenean. Feminista askori txatxua iruditzen zaie, ia ia erridikulua.
‎Etsiagoa, otzanagoa itzuli zen, antza, Iparraldean egin zuen egonalditik. Han zegoela, emakumeren batekin izandako harremanak arrasto lazgarria utzi ziola ere aipatzen omen zen, baina zer gertatu zen zehaztu gabe", irakurri zuen Brunok, eta nire emazte horrek ez zuela batere gaizki idazten baieztatu zidan beste behin.
‎Hor hasi zen gure harremanaren gainbehera, hor hasi ginen elkarrengandik urruntzen, eta berehala hasi zen nire adiskide batekin ateratzen ere. Iruditzen zait emakumeren bat bere baitako eremu gorde horretara gerturatzen den orduko jartzen dela ihesian –irakurri zuen Brunok, eta buru makur gelditu zen, pentsakor.
‎Bruno ez. Etxean dagoenean ez, baina atzerrian dabilenean askotan joaten omen da gauez dantzalekuetara, ez emakumeren bat ezagutzeko itxaropenarekin, dantzak bihotza altxatzen diolako baizik.
‎–Kamera, autoa... Zer zabiltza, emakumeren baten ondotik?
2023
‎Beste emakumeren bat ote zegoen galdetzeko modua izan zen. Beste emakume batzuk, agian.
‎Konturatu da nola begiratzen dioten enpresako emakumeek, eta erabat ezeroso dabil. Kafe makinara doanean, bertan emakumeren bat badago ihesi joaten zaio, korrika ia. Eta gero bulegora igotzen da burumakur, bullying egiten dioten umea bailitzan.
‎1991ko su etenaren ondoren, 324 saharar askatu zituzten; tartean, 87 emakume. Ordurako, seme alabek ez zituzten amak ezagutzen, eta, kasu batzuetan, senarra beste emakumeren batekin zegoen ezkonduta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia