Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎—Lehen aldia? —ihardetsi zidan, filmeko emakume ederraren doinu erdi harritu erdi sumindu berdintsuarekin.
2001
‎Eta atzean ama sentitzen zuen, sukaldean harrikoa egiten, plater, koilara, edalontzi eta labanen hotsa urarekin. Atzean ama zuen beti, eta ama emakume ederra zen ala. Hala galdetuko zion Goiok bere buruari, Sukaldean harrikoa egiten ari den emakume hori, moilan sareak josten dituen emakume hori maitagarria da ala?
2002
‎Baina hura ez zen guztiz berdina izan. Osasun beteko neska ederra baitzen Ane, eta Sara, aldiz, emakume eder hautsi bat. Eta haren hauskortasunak erakartzen ninduen haren edertasunak bezainbat, maitasunarekin batera erruki sentimendu bat piztu balitzait bezala, maitasuna are garbiagoa eta egiazkoagoa egiten zuena, sentimendu berri guztiz berezi bihurtu arteraino.
2003
‎Behin eta berriz eskertu nion, nik bakarrik ez, gure literaturaren historiak ere egunen batean eskertuko ziola esanez, eta, ni eskua bete orrirekin utziz, itzuli eta alde egin zuelarik ere, atzetik begira geratu nintzaion. Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz, kalean barrena ezkutatzen, zorigaitzak emakume ederrenei ere eransten dien patetismo puntu horrekin. Buruko zapiarekin estaltzen zuen ilea eta betaurreko beltzekin begirada.
‎Zuk nahiago izan zenuen noraezean pasieran ibili, hiriak dituen zoko mokoak ezagutu eta parke bakarti batean gure grinak lardaskatu, gaztetako ohiturak berrituz edo, esan zenuenez, ilunabarra baino lehen hotel batean sartzeak tristura antzeko zerbait sorrarazten zizulako. Badakit hiriaren auzo galdu batera iritsi ginela eta badakit gabardina dirdaitsu bat eta body estua zeraman emakume eder batek zerbait esan zidala nire maleta beltzari buruz, ez baitzen batere egokia kale ilun haietatik ibiltzeko. Zu nire besotik zintzilik zindoazela gogoratzen dut kolpea eman zidatenean, baina ez gehiagorik, eta goizean zure ondoan esnatu naizenean ere nire kontra besarkaturik zeundela –esan omen zuen gizonak.
‎–Zu bezalako emakume eder eta sentsualek beldurra ematen diote gizon askori.
2004
‎Inork seguru ez dakien arren, laurogei urte inguru izango ditu Signora Mariak. Lehen ere emakume ederra izandakoa dela diote zaharrenek, eta hala izango zen noski: bestela, orain, ez zitzaion edertasunik igarriko ximurren artean.
‎Horixe entzun izan du beti Oscarrek, zaharrenei adituta: Signora Mariak erreferendumak antolatzen zituela eta beldurtzeko moduko emakume ederra zela, eta gaztea eta terriblea.
‎Ez zen lehenbiziko aldia izanen. Bitartean, ongi jan, hobeki edan eta emakume eder mordo batekin oheratuko zen. Ederki, bai.
‎Horrela izan da azken lau urteetan eta horrela izan luke gaur ere, orain dela sei hilabete Lady Anna, gurpil bakarreko bizikleten erregina, zirkuan sartu ez balitz. Dena aldatu da Nadiarentzat emakume eder hori zirkuan sartu denetik, eta gaur konturatuko da Aleksander gauzak aldatu egin direla, arratsaldean Nadiaren musurik gabe abiatuko delako eszenatokira, Nadiaren bedeinkaziorik gabe igoko delako sokatik gora trapeziora, eta buru gainean galdera ikur handi bat duela egingo duelako hegan zirkuaren kupulatik metro gutxitara, galderaren erantzuna Lady Anna dela susmatu barik.
‎Lady Anna begien aurrean izan zuen lehen egunean ere dardara berezia sentitu zuen Nadiak sabelean. Zarkok hari zirkuan sartzeko proba egin zion egunean lorik ezin eginda ibili zen Nadia, eta gauerdian karabanatik irtenda emakume eder hark Zarkoren ezetza jaso zezala erregutu zion zeruan dar dar egiten zuen izar bati. Handienari.
‎Mota guztietako emakumeek deitzen zidaten: baziren, haien artean, lotsagabeak zirenak eta ahots sentsual batez mintzatzen zitzaizkidanak; baziren emakume eder ustezkoak, mezua utzi baino lehenago beren neurriak ematen zituztenak, 94 naiz, eta Marilyn Monroe Casals dut izena...; baziren lotsatiak, bide erdian moztuta geratzen zirenak; baziren emakume problematikoak, beren arazoei egun bateko ihesbidea bilatzen zietenak; baziren, finean, saio bat eginda gero errepikatu nahi izaten zutenak, baldintza bertsuetan...
2005
‎Horretarako jantzi zara hain labur, hain sexi? Hamalau urterekin etxera etorri zitzaidan umetxoa nork esango zidan holako emakume eder eta oso bilakatuko zela. Baina zergatik gertatu behar zait hau orain, burua ez dut ezertarako gai sentitzen.
‎Manga komikietako Mei ere ekartzen zidan burura: emakume ederra eta botere magikoen jabea, halako sorgin misteriotsu bat.
2006
‎Horrela imajinatzen dut zure amodio horren jaiotza; oker ote nagoen? Izan liteke, baina ez naiz hiriko emakume ederrena, ez argiena. Baditut dohainak, baina dohain horietako gehienen berri jakin gabe ekin zenion zure gutunketa bihozbero hari.
‎Bere burua edertzat zuenez, oilar eta ziur joan zen ederrez goraipatzen eta ankerrez deitoratzen zuten bihotz lakar hura bigundu eta bereganatzera. Berehala ezagutu zuten elkar, ikuste hutsez, eta Graemetarren maiorazkoari bihotza azkartu zitzaion antzinako neska beltxarana emakume eder eginda ikusi zuenean.
2007
‎teorian, garaitu? zuen emakume ederrak bere buruaz beste egin zuen.
‎Ikasgelara sartu eta ez du berehala ezagutu. Ikastaroko irakaslea emakume eder bat da. Ile motza, beltzarana.
‎Inoiz ez zuen usteko Monika Etxabe polita izan zitekeenik. Baina emakume ederra da benetan.
‎Presa du. Orduan Arantzak gizon bat imajinatu du emakume eder haren zain.
2008
‎Jarrera hark, haatik, ez zuen Regina santujale estu bihurtu, markesa anderea bihurtu ez zuen bezala: esan nahi baita Ama Birjinarenganako debozioak ez ziola jantziei ez ispiluei zièn zaletasuna eragotzi, nola, bada, Ama Birjina irudikatzen zuen bakoitzean, markesa andereak irudikatzen zuen bezala irudikatzen bazuen, otoiztegiko koadroko emakume eder jantziaren arabera!?, ezta balsa dantzatzea galarazi ere, Reginak dantza hura bere lagun neskameekin bakarrik praktikatzen zuen arren edozein tokitan, gela batean edo larrainean?, beraiek ahopeka entonaturiko konpasean sarri, bi mundu haiek, munduaren mundutasunari lotua bata eta Ama Birjinaren debozio espiritualari lotua bestea, elkarren osagarri balira bezala:
‎hango arrandiarekin: janariak, edariak, emakume ederrak eta eder jantziak, orkestra bat eta dantzak. Nazario, bestalde, markes jaunak aurkeztutako lauzpabost gizonekin aritu zen lehenik eta behin?
‎Ez ginen adiskide ere. Ardo on batzuk dastatu genituen elkarrekin eta bi emakume eder. Hori pentsatu nuen eta lotsagarria iruditu zitzaidan Nadia eta Natalie ardoekin konparatu izana, une horretan maiteminaren tristura eta alkoholaren beroa nahasian sentitzen banituen ere.
‎Egia da sentibera eta abegikorra naizela emakume ederrekin, eta egia da baita ere hiria erakustea erabaki nuela. Txikia eta bildua da, gainera, ordu gutxitan erakusteko modukoa, historia apala duena.
‎Egia da heriotza aipatu zuela, baina modu jostagarrian egin zuen betiere. Kolpetik hiltzea ez zitzaiola axola esan zuen esate baterako, baina emakume eder batekin ohean sartu eta ezer ez sentitzea, hori ez ziola bere buruari sekula barkatuko. –Norberak aukeratzen du adinaren kontra borroka egiteko gudu zelai bat.
‎Guztiaz ere, Nazario halako festa batera zihoàn lehen aldia zen, eta liluratuta behar zuen –1902ko udaberria zen– hango arrandiarekin: janariak, edariak, emakume ederrak eta eder jantziak, orkestra bat eta dantzak... Nazario, bestalde, markes jaunak aurkeztutako lauzpabost gizonekin aritu zen lehenik eta behin... geratu ere, geratu ziren haietako hiru Nazarioren fabrika bisitatzekotan.
‎Jarrera hark, haatik, ez zuen Regina santujale estu bihurtu, markesa anderea bihurtu ez zuen bezala: esan nahi baita Ama Birjinarenganako debozioak ez ziola jantziei ez ispiluei zièn zaletasuna eragotzi –nola, bada, Ama Birjina irudikatzen zuen bakoitzean, markesa andereak irudikatzen zuen bezala irudikatzen bazuen, otoiztegiko koadroko emakume eder jantziaren arabera! –, ezta balsa dantzatzea galarazi ere, Reginak dantza hura bere lagun neskameekin bakarrik praktikatzen zuen arren edozein tokitan –gela batean edo larrainean–, beraiek ahopeka entonaturiko konpasean sarri, bi mundu haiek –munduaren mundutasunari lotua bata eta Ama Birjinaren debozio espiritualari lotua bestea– elkarren osagarri balira bezala:... hots, debozio hark ez zuen Regina urrundu Reginak berak amets zuèn luxuzko mundutik, are gehiago hurbildu baizik; adierazgarria izan zen, alde horretatik, Reginak –markes jauna bere krisian amildu baino hilabete lehenago– egun batean jaso zuèn gutuna, Nazariok idatzi ziona eta Regina pozez gainezka jarri zuena:
2009
‎Leonek irabaziko zituen moto karrerez. Olak konkistatuko zituen emakume ederrez. Etxeren ikasketa arrakastatsuez.
‎Gregoryk barre egin zuen. . Hezurretako mina sartuko zait zuregatik?,, goazen xaharra, azkar, semaforoa berde dago?,, adizu, Joseba, emakume ederra da Catherine hori?,, zuretzat?,, eskerrik asko?, eta pauso biziz gurutzatu zuten kalea metroaren geltokirantz.
‎–Zer esango dizut, Martin. Vienan hamar emakume eder daudela eta sorbalda bat ere bai, herioak negar egiteko erabiltzen duena.
2011
‎Horregatik, aktoreen adierazkortasuna ez zaintzea ere ez du ulertzen. Emiliana de Zubeldiaren papera egiten duen aktorea? emakume ederra da, desberdina, fisiko oso interesgarriarekin eta sudur luzearekin, hain ohikoa gure herrian, baina orain badirudi ez dagoela halakorik, kirurgiaren erruz! Eta zinemak gai izan behar du hori gelditzeko, aurpegiak, nortasuna duten aurpegiak muina direlako pantailan; kamerak berak sumatzen du.
‎Moja hotz, zurbil bat igaro zen presaka. Inguratzen ari zela, emakume eder bati eskuko bioleta sorta erori zitzaion, mutil koskor batek lasterka joanda eman, baina hark hartu eta harrika bota zituen, pozoituak baleude bezala. Ene!
2012
‎Hala ere, sofan esertzen gara biok platertxo bana urdaiazpikorekin. Klaudia oso emakume ederra da, nahiz eta orain errimel barreiatuak begiak lausotu; beltzarana, kurbaduna. Negar egingo zuen, seguru.
‎Bezero asko obsesionatzen dira beren terapeutekin. Eta Sandra oso emakume ederra zen.
‎Baina han ez zuen inor ikusi. Bost minuturen buruan emakume eder bat paratu zen Café Cinemaren aurrean.
‎Hanburgoko familia dirudun bateko semea, ez zuen inoiz diru arazorik izan. Berlingo emakume eder eta gazte batekin ezkondu zen duela hogei bat urte eta harekin bizi zen Zehlendorf auzoan zuten txaletean. Sekretupean mantendu nahi arren, Andreasek bazekien neska gazte batekin zebilela.
‎Behinola esan zenidan goizero enpresako gizonek Beckyren takoi hotsak irrikaz itxaroten zituztela. Inbertsio bankuan zegoen emakume eder bakarra zen, eta horrek bere feminitatea gehiegi azpimarratzera eramaten zuen. Egunero joaten zen gimnasiora, ilea beti perfektu zeraman, eta zuk behintzat ez zenizkion inoiz azazkalak kolore gabe ikusi.
‎Tarta erraldoi txuri gorriak estalki bat dauka gailurrean; aitatxok kax kax jo, eta barrutik, nik susmatu bezala, emakume eder bat irten da lan jantzian; alegia bikinian!
‎Tin tan ton eta tin tan ton, eta, polliki polliki, emakume eder haren ugatz guruinak, edo titi puskak, ttikitzen bezala joan dira, trinkotasuna eta guritasuna galtzen. Psssss entzuten dut nik, eta beste inork ez du psssss entzuten.
‎Zer dela-eta emakume irtirinkeria hori? Meri printzesatxoak sekula erakutsiko didana baino maitasun handiagoa erakusten dit Verak; ezin lortuzko emakume eder iritziko banio, eginkizunaren zailak liluratu egingo ninduke agian...
‎–Ingalaterrako zaldi batez ariko bahintz bezala hitz egiten duk emakume eder bati buruz, esan dit Gruxnitskik gaitzituta.
‎Gazte gaztetatik, gurasoen itzaletik alde egin nuen unetik bertatik, neurrigabeki gozatzen hasi nintzen diruz lor daitezkeen plazer guztiez, eta, jakina, plazer horiek nazka nazka eginda utzi ninduten. Ondoren, mundu zabalera oldartu nintzen, eta luze gabe gizarteak ere gogaitu egin ninduen; hamaika emakume ederrekin maitemindu nintzen, eta haiek ere maite izan ninduten; hala ere, haien maitasunak nire irudimena eta neure buruarenganako estimua kitzikatu besterik ez zuen egiten, baina hutsik neukan bihotza... Irakurtzen eta ikasten hasi nintzen, baina zientziek ere gogaitu egin ninduten; konturatu nintzen ez ospea ez zoriona ez daudela inola ere haien menpean:
2013
‎–Honen bila etorri zara, ezta? Herenegun aulkian ahaztu zuen zurekin zegoen emakume ederrak eta hartu egin nuen, badaezpada. Tori.
‎Irina Alexandrovna oso emakume ezaguna zen hiriburu osoan, batik bat San Petersburgoko goi mailako jendearen artean. Oso emakume ederra zen aurpegiz, ospetsuak ziren oso bere figura bikaina, gerri fina, bular oparoak, ile hori luze zaindua. Eta gainera, oso aberatsa zen, bera eta bere familia; izan ere, ez zen alferrik Irina Alexandrovna Nikolai II.a tsarraren lehengusina propioa.
‎Bazen garaia! San Petersburgoko, edo Petrogradoko, emakume ederrena eta preziatuena zen, askoren ustez eta, Yusupoff printze txotxolo horrekin ezkondu zenetik, guztiz harrapaezina bihurtu zen. Baina berak, Rasputinek, lortuko zuen.
‎Berehalaxe ikusi zuen Irina Alexandrovna printzesaren figura bikaina, biluzik, bere gerri fin hura eta bular handi eta oparo haiek eskaintzen zizkiola. Alfonbra dotore baten gainean etzanda gozatzen zuen emakume eder hura. Bere gainean jarrita, disfrutatzen ikusi zuen bere burua Yusupoff txiki txotxolo horren emaztea menpean zeukala.
‎bi seme, zaharrena, apaiza: Opusekoa?, eta alaba bakarra, hogeita lau urteko emakume ederra, neba zaharra baino bost bat urte gazteagoa.
‎Bigarren sekuentzian emakume eder batekin hizketan agertu zen morroia. Bina musu eman zizkioten elkarri eta barraren kontra zeuden aulki altuetan eseri ziren.
‎–Trankil, gizona. Ala oraintxe ikasi duk Frantziako lehengo erregek ohean gehiago preziatzen zituela gizaseme zaintsuak, emakume ederrak baino?
‎–Erregeren diruarekin emakume eder andana pagatuko duela, gipuzkoar arraunlariendako.
‎Bingley jauna itxura onekoa zen eta zaldun trazaduna; begitarte atsegina zeukan eta moduak, berriz, erraxak, ponperiarik gabekoak. Arrebak emakume ederrak ziren, eta bazuten dotorezia taxu nabarmen bat. Haien koinatuak, Hurst jaunak alegia, zaldun jitea zeukan, besterik gabe.
‎bi seme –zaharrena, apaiza: Opusekoa–, eta alaba bakarra, hogeita lau urteko emakume ederra, neba zaharra baino bost bat urte gazteagoa.
2014
‎Alarguna oso puntual heldu da hitzordura. Berrogeita hamar urte inguru izan arren, batik bat Balari emakume ederra izaten jarraitzen duela iruditu zaio. Markako galtza estu garestiak, alkandora moderno estanpatua, larruzko jaka txuri motza, jakaren kolore eta estilo bereko zorroa ukalondotik zintzilik, etengabe WhatsApp mezuak jasotzen dituen BlackBerrya eskuan hartuta, eguzkitarako betaurreko dekoratiboak begiak estaltzen, gimnasioan sartutako ordu luzeetan ondo zaindutako gorputza, ile apaindegian egoki orraztutako ile beltzaran motz motza, aurpegiko makillaje luzitua...
2015
‎Ramsay andreak kapela gris bat zeramala. Berebiziko emakume ederra zela. Etortzea du, pentsatu zuen, etorri nahi badu.
‎...te eutsiz eta kale kantoian norbaitekin topo egitea espero balu bezala, eta Charles Tansley, berriz, bizian lehen aldiz sekulako harrotasuna sentituz; zanga batean aitzurrean ari zen gizon batek lana utzi eta Ramsay andreari begiratu zion, besoari jaisten utzi eta begiratu zion; Charles Tansleyk, bizian lehen aldiz, sekulako harrotasuna sentitu zuen; haizea, ziklamenak eta bioletak sentitu zituen, emakume eder baten ondoan zihoalako. Poltsa zeramakion.
‎Hain ziren emakumeak aspergarri, esango zuen. Ramsay jaunak bere burua hondatu zuen emakume eder batekin ezkonduz eta zortzi seme alaba edukiz. Itxura hori emango zion, baina, une hartan, aulki huts baten aldamenean tinko eserita, han ez zegoen ezeren itxurarik.
‎Goitik behera belus beltzez jantzitako emakume eder bat. Adatsak gaztain kolore, begiak musker.
‎Harribitxi eta makillaje guztien azpian, kilkerrak harrapatzen erakutsi zion neskato meharrak bizirik ote zirauen galdetu zion Kepak bere buruari. Hogeita hamabost urtera iritsitako emakume ederrari zeharka begira, listua irentsi zuen dena dela. Izeba Joakinitak belusezko soineko beltz harekin ikusiko balu.
‎Gau hartan bigarren aldiz, ukalondoa oratzen zion norbaitek ustekabean harrapatuta jiratu zen Kepa. Honakoan ere, emakume eder bat zuen gibelean. Gaztea, beltzarana eta tristurak umeldutako begiz begiratzen ziona.
‎Sigfrid printzeak sinetsi ezinik begiratzen zion Odetteri. Ur azala asaldatu gabe lakua hain leun zeharkatzen zuen zisne zuri hura, bere begien aurrean, emakume eder bihurtu zen. Zeru erdian malko bat bezain triste, bakarrik zirauen ilargiari erreparatu zion Sigfridek, erantzun eske.
‎Baina bere dohain eta edertasunek harro eta handiustekoa bilakatu zuten. Zeloak jota geratzen zen emakume eder bat ikusten zuen bakoitzean, eta izugarrizko zigorrak ezartzen zizkien bera bezainbat zirela esatera ausartzen ziren emakumeei. Medusari, esaterako, Atenea bezain ederra zela esateko ausardia izan zuelako, eta bere ile ederrez sobera harro zegoelako, suge bihurtu zizkion ile adats apain haiek, ezkataz estalirik utzi zion gorputz ederra, hegoak hazarazi bizkarrean, aurpegia itsustu eta, hain itxura ikaragarria hartu zuenez, Medusa gaixoa ikusten zuen edonor harrizko bilakatzen omen zen.
‎Azkar baino lehen, sudurzorrotz arrek emea ur ertzean dabilela sumatzen dute eta haren atzetik joaten dira larrutan egiteko asmoak itsututa, ohitura arineko gaztetxoek emakume eder bat euren albotik pasatzen ikusten dutenean bezala. Atzean doan arrantzaleak, sarea daramanak, sarea zabaldu eta ar koittadu haiek harrapatzea besterik ez du izaten, arrain arrak hantxe pilatzen baitira gurariak itsututa.
‎Oso erraza zen: lo egiteko tokirik aproposena Costa Vasca hotela zuen, handik emakume eder ugari pasatzen baitzen bidaian, turismoa zein negozioak zein biak batera egiten. Berak ere noizean noiz ematen zuen Costa Vascan gaua, eta harremana erraz samarra zela ziurtatzen zion.
‎Leku zehatzean emaniko kanka txikiena aski izaten da kristalik lodiena pitzatzeko. Halakoxea nintzen ni orduan, edozein huskeriagatik, edozein gertaera axaleko dela medio, emakume ederrenarekiko lilura alferrik galtzen uzten duen horietakoa. Oroitzen naiz nik gehientsuen maitatu izan dudan emakumeetako bat, esaterako, zergatik apartatu nuen nire bidetik.
‎Uste dut, gainera, horrexegatik naukala estimu handitan oraindik ere Louisek: hain emakume ederra izanik, liztorrik ez zaio sekula faltatu inguruan. Robert de Niro bera ere ikusi nuen behin Louiserekin aldizkari bateko argazkietan, Canneseko Martinezen terrazan.
‎Bere gelan sartu nintzen eta hango horma eta mahai gainetan ere argazkirik ez zegoela egiaztatu nuen. Izugarria zen halako emakume ederrak, inori baino argazki gehiago egiten diotenak, bere irudi bakar bat ere ez edukitzea agerian. Neuri ginekologiarekin gertatzen zaidana baino larriagoa zen hori, zalantzarik gabe.
‎Sekula ez zen nire bezerorik hala portatu, eta nola jokatu asmatu ezinda geratu nintzen emakume eder hura lepotik zintzilikatu zitzaidanean. Bera ere ohartu zen nire estuasunaz eta gertatzen zitzaiona kontatu zidan orduan.
‎–Gerra garaiko bonba bati leher eragin diote italiarraren etxearen azpian, azaldu zigun Hansek, pozarren, ama eta bioi. Beste gertakari zirraragarri bat kontatzeko atseginari ama bezalako emakume eder bati kontatzekoa gehitzen bagenion, erraz asmatzekoa zen agurearen zorionaren zergatikoa.
2016
‎Harat iristear zegoela, bere emazteari esan zion: . Aizu, Sarai, badakit emakume ederra zarela. Egiptoarrek ikusten zaituztenean, nire emaztea zarelausteko dute; hil egingo naute eta zu bizirik utzi.
‎Gau hark zalantza bat utzi zion. Zalantza bat, eta emakume eder haren argazki bat.
‎Lehenbizikoan, neska gazte bat psikiatrikora sartzen dute gurasoek, eta bertan ezagutzen du Lisa, Angelinak antzezten duen emakume gazte, grinatsu, borrokalari eta bazter nahaslea, arau oro hautsiz bere eta inguruan dituenen bizitzak gupidarik gabe urratzen dituena. Bigarrenean, Angelinak 80ko hamarkadako Gia Marie Carangi izeneko modelo estatubatuarraren bizitza antzezten du; emakume ederra, ausarta, eroa, askea, bisexuala eta drogazalea, arrakasta olatuaren gorenean zegoenean heroinari eskutik helduta autosuntsiketa espiral bati ekin eta hogeita sei urterekin hiesak akabatu zuena. Enarak bere burua ikusten zuen islatuta Angelinak antzeztutako emakume haiengan, horregatik ikusten zuen bere burua kontrazaleko irudian.
‎DEMOKRITO. Zahartzean berariaz geratu omen zen itsu, eguzkiari begira luzaz egon ondoren, bereak ezin izan zitezkeen emakume ederrei begira ez sufritzeagatik.
‎Eleberri bat idaztea ezin dela hain gauza zaila izan aldean emakume eder bat duzunean, pentsatu nuen, eta, goazen, esan nuen nik ere, autoaren gurpilek hartxintxarretan laprast egiten zuten bitartean, eta abiadura bizian, gazte batek gidatzen duen moduan abiatu nintzen, irakasleak ematen zizkidan adierazpenei jarraiki, bera bizi zen etxe aldera.
‎–Oraindainokoan ederra zela esaten zenuen gutxienez, dio emakumeak?. Hori esanez etorri zinen behintzat berarekin oheratu eta gero, ez zenuela hain emakume ederrik inoiz ikusi errepikatzen zenuen, erantsi dio. Baina badirudi idazlea horretan ere ez dagoela seguru.
‎Eta bi alaba biki. Antoinette bera ere emakume ederra dun. Badin glamourra, badin Saint Germainen bizitzeko behar den estiloa.
‎Emakumeekin desastre hutsa da Thomas, venustrafobia piztu zaio erraietan. Ezin du begien bistan emakume eder bat ikusi, are guttiago mons Veneris bat: gaixotu egiten da.
‎Ahalguztidunaren estasia bizi du kudeatzen duen jauregiko mahaitxoan: ikertzaile bat, emakume eder bi, eta bertako zerbitzu osoa haren esanetara.
‎Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun taupadak transmitituz.
2017
‎Gehiago harritzen ninduena emakume batzuen begirada zen. Zuzenagoa eta gardenagoa zirudien beharbada, baina ez zen haatik ulerterrazagoa, emakume ederrek ederrekin bakarrik darabiltena, diosala eginez bezala begiratzen baitzioten elkarri, edo janzteko moduagatik zorionak emanez edo kidetasun bat aitortuz. Edertasunari egiten zioten gorazarre horretan gizonezkook, kasurako ni, ez ginela atrezzoa baizik, osagarri bat alegia, sentitzen nuen.
‎Edertasunari egiten zioten gorazarre horretan gizonezkook, kasurako ni, ez ginela atrezzoa baizik, osagarri bat alegia, sentitzen nuen. Entzuna dut bi emakume eder kalean gurutzatzen direnean badakitela zer markatako barruko arropa daramaten ere.
‎Konta iezadazu zer duen maitagarritik eta zer duen gorrotagarritik?, esan zuen orduan, eta ni emakumeari, azken batean berari buruzko xehetasunak ematen hasi nintzaion. . Munduaren zilborra dela uste du, emakume eder askok bezalaxe, bestalde. Bere irudiaren mirabe da eta dramak egin ditzake bere gorputzeko orografian ubeldura bat atera, garau bat edo pikorta bat aurkitu edo zimurren baten zantzuak atzemanez gero?, jarraitu nuen.
‎–Zerbait ezkutatzen dabil hau?, pentsatuko dugu, esatera ausartu gabe, harik eta beste bat bere barruko arropaz hitz egiten hasiko den arte, saltoki batean berrikuntza handiak aurkitu baititu, tartean oso garestiak, ia ezinezkoak diren modelo batzuk. . Emakume eder batek beti daki beste emakume eder batek zer barruko arropa daraman?, esango du, eta bakoitzak daraman barruko arropen berri ematen hasiko gara, ea norbaitek asmatzen duen. Gure algarak entzunda, txaketa zuridun zerbitzaria gerturatu egingo da, baina gure elkarrizketa intimoegietan nahastu gabe.
‎Legendaren arabera, salaketa baten ondoren ihes egin behar izan zuen eta Tesaliako emakumeek, haren donario eta ederraren bekaitzez, ja ta akabatu egin zuten (justu Dionisos bezalaxe!). Guganainoago heldua Frine paregabearen fama dugu, irakurleak Lurren eta Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoetan egiazta dezakeenez, bai Praxiteleren eta bai Apellesen modelo egin zuena eta emakume eder limurkorraren sinonimo bilakatua lexiko grekoan. Alta, Frine hori, artisten modelo ezezik, artezale eta artisten mezenas desinteresatua ere izan bide da.
‎Mendebaleko izpirituaren antzaldabide greko honetan, elkarrekin eskutik filosofia, tragedia, artea? emakumearen eta artearen eraberrizte bateratuan, ikusgarria da ikustea, jainkoak eta espazio jainkotiarra gizatiartu egin dira duintasunez eta estetikaz jantzirik, mundu homerikoan zuten gizatasun barbaro eta groteskoa gabe?, eta marmore zurian jainkoztu gizakiaren balioa, emakume eder eta izpirituzkoarena guztiz ere. Halako armonia bat Modernian, gero, edertasun idealaren artea, erotika, sexualitate erreal eta mistikoa batera, hexametroaren errigore hotza eta sua eta intelektoa?, sentitzen duten begiz eta ikusten duten eskuz??, poesia eta ikerketa batera, sentsibilitatea eta forma purua,, ideal klasikoa?
‎(kontzientzia) mediante, maitasuna kasto eta garbia bihurtu da, gogo biren adimen eta borondate batasun armonikoa, maitaleok, Castiglionek adierazi legez Cortigiano n (1528), elkarren eskutik, jainkozko edertasunaren kontenplazioraino jasoko dituena. Jainkoaren maitasunera igotzeko zurubian hastapena (iniziazioa) eta lehen maila da emakume ederraren maitasuna.
‎Inork ez luke beharrezkotzat joko zehaztea Houellebecq gizon ederra dela. Emakumea izan balitz, eta haren liburuak hainbeste gizoni gustatu izan balitzaizkie, Houellebecq emakume ederra dela idatziko zuketen. Edo ez dela ederra.
‎Esaten dudan guztiak ikaragarrizko nirekoikeria uzten du agerian, baina halaxe da. Ez dut behar emakume eder eder bat ere; ez dut nahi, ezta ere, sobera buruargia izan dadin, ezta, inondik ere, gogoetatsuegia ere. Aski da niri atxikia egotea».
2018
‎Aurrerago, haietako bik bizia galdu zuten borrokaldietan: Saryak, ispiluaren film laburreko emakume eder hark, eta ahizpa gazteenak. PKKk Denizi agindu zion mendia uzteko eta Makhmurrera joateko, bere gurasoengana.
‎Denaz egiten du barre, bere etengabeko oinazeaz izan ezik. Oso emakume eder eta dotorea da.
‎Emakume horrek ez du zerikusirik bere prentsa irudiarekin, zahartuta eta graziarik gabe. Bese Hozat emakume ederra da benetan.
‎INORK luke ukatu Alice emakume ederra dela.
‎–Ez zakiat ordea zer bilatu duen emakume eder horrek hi lako morroi batengan. Giltza zabalgarria baino tresna handiagoa zagok hire praka barruan, ezta?
‎Engaina nezake neure burua eta pentsatu ederra naizela, emakume eder horiek bezala, emakume begiratuak bezala, zeren, egia esan, asko begiratzen baitidate. Badakit, ordea, ez dela edertasun kontua, beste zerbait baizik, hala nola, horixe, beste zerbait, nortasun kontua esate baterako.
2019
‎Spink andereñoak hautsez betetako gelatxo batera lagundu zion, hark egongela deitzen zuena. Hormak emakume ederren zuri beltzeko argazkiz zeuden apainduta, eta antzerki egitarauak ere bazeuden, marko eta guzti. Besaulkietako batean Forcible andereñoa zegoen eserita, gogo biziz josten.
‎–Pena handia da, komentatu dio sarjentuari, armadako kapela biseraduna haizemaile gisa erabiliz?, baina, Europako Gerra dela eta, aurten ez omen dira etorri Kieleko eta Arcachoneko belazaleak. A zer nolako emakume ederrak alemaniarrak! Eta zein kirolari bikainak!
‎Hasieran Matisseri estudioan laguntzen zion, eta gero Amélie Matisseri osterantzeko lanetan. Lydia emakume ederra zen, gaztea, eta gero eta ezinbestekoago bihurtzen ari zen pintorearentzat. Amélie emaztea jeloskor zegoen.
‎Emakume honen inguruan galdera asko sortu zaizkit. Zergatik eman zion emakume eder honek Matisseri bere bizitzaren hogei urte. Zerk lotu zituen?
‎–Gustagarria izan nahi nuke, esan dezatela ederra naizela, eta Liovak ikus eta entzun dezala[...] Zertarako balio du ederra izateak? Ene Petia txiki xoragarriak maite maitea du bere niannia xaharra, emakume eder eder bat lukeen bezain maitea, eta Liovotxka ohitu egingo zen begitarterik itsusienarekin ere[...] Ilea kizkurtzeko gogoa dut. Inork ez du jakingo, baina xarmagarri iraungo du.
‎Stendhalek haurra zenetik maite izan zituen emakumeak modu sentsualean; haiengan proiektatu zituen nerabezaroko asmoak: gogoko zuen imajinatzea nola salbatzen zuen arriskutik emakume eder ezezagun bat, nola horri esker bereganatzen zuen haren amodioa. Parisera iritsi zenean, hauxe zuen desirarik biziena:
‎Gure Mogueime beldur zen Ouroana konkistatzeko esperantza galduko ote zuen, baldin eta edozein aitoren semek, erakuskeriaz edo apetaz, edo sentimendu serioago baina aldi berean iraunkortasunik gabeaz, beretzat hartzen bazuen, bizimodu txarraren bidetik kenduz, gerrak iraun bitartean bederen. ...ragi tratuak izan zituela graduaziorik gabeko soldaduekin, horietako bi, gainera, baldintza misteriotsuetan hilik agertu zirelarik, zeinak, dakigunez, historiarentzat bereziki interesgarria ez izanik ere, jaunen aldetiko interes faltarako arrazoiak tinkoago bihurtzeko balio baitzuen, jaunek ez dutelako soberakinik nahi izaten, eta nahikoa superstizio baitaukate deabrua ez tentatzeko, hori bezalako emakume ederraren plantan etorririk ere. Arrazoi horiek zirela medio denek alde batera utzita, Ouroana estuariora zihoan erreka batean ari zen arropa garbitzen, horixe baitzen bizimodua ateratzeko bete behar zuen ogibide txukuna, eta halako batean ikusi du, begi bazterrez, doan tokira doala atzetik jarraitzen dion soldadua hurbiltzen zaiola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia