Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2003
‎Argalari masaila. Lodiari zein emakume dotorea zen esango ziola. Argalari zeinen neska polita.
2006
‎Edith Thompsonen historiak nobela beltzeko kontakizun baten itxura du, maitasun eta gorrotozko triangelu eta guzti: senar onbera, emakume dotore eta maitasun beharrekoa, eta maltzur jokatzen duen adiskide estimatua, amorante gazte eta sutsu bilakatua... Asmatzen hasita ere ezin egin hain korapilo egokia genero horretarako...
2007
‎Ez nekien, ordea, zer eskatu, nola eskatu; ez nekien zer eramaten den harategietatik etxeetara, baina tira tirante. Beraz, nire aurrean zegoen emakume dotore eta usain gozodunak eskatutakoa eramango nuela erabaki nuen, ez nuela burua gehiegi nekatuko. Hark Galiziako idi txuletak, Jabugoko urdaiazpikoa, Frantziako foie a, izter nobleko zankarroia, eta trufaz betetako saltxitxak eskatu zituen.
2011
‎Esan eta egin. Emakume bihurtu zen egun batetik bestera, eta emakume dotorea gainera, oso neska ederra zen eta.
2012
‎Hark ulertzen zuen hori: emakume dotore bat! Eta, jateari utzi gabe, damaren alderantz erabat biratua zen, eskierki belaunaz haren botina ferekatzen zuela, zeinaren zorua berogailuaren kontra makotzen baitzen lurruna botaz.
2013
‎Semaforoa berde jarri zen eta Micra gidatzen zuen emakumeak, berrogeita hamar urteak hortxe bueltan izango zituen emakume dotore, moderno eta guapa bat, oihu egin zion:
‎Horrela, Collins jaunak bere ezkon proposamen gogoangarria egiten dionean, Elizabethek bost bider errepikatu dio ezetza, gizonak erantzuna benetan sinets dezan eta ez dezan pentsa ezezko hori dama dotoreen ohiko jokabidea dela, hots, gizona gehiago kilikatzeko trikimailua. Azkenean Elizabethek erregutu egin dio «neure erabakiak hartzeko baimena», eta mesedez ez dezala bera hartu «zu nahigabetu nahi zaituen emakume dotoretzat, bihotz bihotzez egia diotsun izaki arrazionaltzat baizik». (Azpimarra nirea da).
‎Norberaren ametsak apurtuta ikusteko tema horren aurrean, Elizabethek ez zuen ezer erantzun nahi izan, eta segituan aldendu zen isil isilik; Collins lehengusua tematzen baldin bazen behin eta berriroko ezetza adorezko lausengutzat hartzen, Elizabethek erabakita zeukan bere aitagana jotzea; hark modu erabakigarrian adieraziko zuen ezezkoa, eta bere jokaera, behintzat, ez zen nahastuko emakume dotore baten sino mino eta pinpirenkeriekin.
‎Zoritxarrez, zure herentzia hain da txikia ezen, seguruenera, zeure edertasun eta bestelako dohain maitagarrien eraginak ezabatuko baititu. Horrenbesterekin, ezetza ematen didazunean zinez ez zabiltzalako ondorioa atera behar dudanez, jakinezaren ezinegonaz nire maitasuna areagotu nahi izateari leporatuko diot zure jokaera hori, horixe da-eta emakume dotoreen ohiko jokabidea.
‎Argiago mintza al ninteke? Orain ez nazazu har zu nahigabetu nahi zaituen emakume dotoretzat, bihotz bihotzez egia diotsun izaki arrazionaltzat baizik.
‎Ostera ere etxean izan zirenean, Collins jaunak Philips anderearen gizalegea eta moldeak goraipatu zituen, Bennet andereari atsegin handia emanez. Lady Catherine eta haren alaba kenduta, Philips anderea baino emakume dotoreagorik sekula ikusi gabea zela adierazi zuen; izanez ere, berebiziko harrera abegitsua egiteaz gain, hurrengo gaueko gonbidatuen artean bera aipatu eta guzti egin zuen, nabarmenki egin ere, ordura arte erabat ezezaguna zitzaion arren. Bennetarrekiko harremanak zerikusiren bat izan zezakeela uste zuen, baina, edozelan ere, bere bizitza osoan ez zuen inoiz hainbesteko begiramenik aurkitu.
‎Zaila zen seinaleei jarraitzea, areto guztietan baitzegoen arreta pizten zien zerbait: Veneziako eszenak ikusi zituzten, Canaletto izeneko pintore baten eskutik; Sanson eta Dalila, Rubensek imajinatu bezala; Van Goghen eguzki loreak; eta emakume dotore zein zaldi gaineko gizon askoren erretratuak.
2015
‎Susmati eta zeharka zelatatzen gintuen agureak bere hizketaldia bukatu arte itxoin genuen haiengandik metro eta erdira, eta berehala, nik nahi baino lehenago egia esan, Jacqueline Onassisen koadrilakoa zirudien emakume dotore hura guregana jiratu zen.
‎Han, taxi barnean, besotik heldu zidan Louisek eta nire sorbaldan jarri zuen burua amultsuki. Berriz ere lehengo emakume dotorea zen, betiko Louise, alegia, baina ni ordurako abiatua nintzen pipatutakoen autopistan behera eta, lau hitz soil erabiliz, nire egoera zein zen adierazi nion telegrafikoki: Rita izeneko emakume batez maiteminduta nengoen, bi seme egin nituen berarekin eta hirugarrena, neskatxo bat, urtarrilerako espero genuen.
‎Besteen oroitzapenetatik ezagutzen du ama, eta argazkietatik. Omarren adin moduko emakume dotore bat da erretratuetakoa, betiereko gazte dirauena. Ezpainek salatzen dute zilborrestearen lotura.
2018
‎Nola bereizten da emakume dotore bat besteengandik denek uniforme bera daramatenean. Beharbada haren ileari albo batera eusten dion urkila moreagatik, edo goiko aldean lisatuta sorbaldetara kiribiletan erortzen zaion henna distiratsuzko adatsarengatik.
‎Etsipenetik harridurara egin zuen. 30 urte inguruko mutil lerdenak eta 40etan egongo zen emakume dotoreak erakutsi zioten aulki birakarirako bidea.
‎Mariasun Larretxea, emakume segaila, ilea labur moztuta, zegokion toga berdea jantzita, ATBren protokoloak agintzen duenez. Aurrez aurre, eskuinean, akusazioaren mahaia; haren atzean fiskala, gizon lerdena, Jokin Antxorena, nahiko ezaguna, kateko izarra izatera iritsi barik, eta Aldundiaren abokatua, akusazio publikoaren izenean, Rakel Astorkiza, esperientzia handiko emakume dotorea. Urdinez biak, protokoloari lotuta haiek ere.
‎–Zure ama hain zen emakume dotorea, ez dakit ba, nekez irudikatzen dut?
‎egiten du oihu. Trajea jantzita daraman emakume dotoreak burua jiratzen du. Jaka eta prakak oihal berekoak dira:
2019
‎bizi guztian irauten du askotan. Ikusia dugu emakume dotore mundutarraren ideala zera dela, balio erabatekoa eman diezaioten; sufrimendu iturria zaio sekula ez edukitzea loriazko koroarik buruan; gorroto du beste baten kopeta inguruan koroarik txikiena ikustea; beste emakume batek jasotzen duen onespen guztia hari lapurtua da; nola izango da erabatekoa, bada, bakarra ez dena. Zinez maitemindurik dagoen emakumea pozik dago bihotz batean horrela laudatua dela ikusita, eta ez diote inbidiarik ematen adiskideen arrakasta axalekoek, baina arriskuan sentitzen da bere amodioari dagokionez.
‎Dena ondo atera zela, hobera egiten ari nintzela. Zerbitzariak, bere lanerako batere egokia ez zen soineko berde sagar kolorekoa zeraman emakume dotoreak, irribarre egin zidan zerbeza hotza eskatu nionean. Nire begiek bere eskumako eskuaren bigarren atzamarra, txikerraren ondoan dagoena, bilatu zuten, ezer pentsatu gabe.
‎Eta ardoaren azken tanta eztarritik behera zihoala, nire susmoa egia bihurtu zunan: emakume dotore bat kafetegira sartu, eta bere ipurdia dinbili danbala zerabilela, Albertoren mahairaino iritsi, eta musu eman zionan. Jo eta ma geratu nindunan, ez bainuen espero halako emakume maripertxenta bat Albertoren gustukoa izan zitekeenik.
2021
‎Nik nire ile zuria daramat, gaztetan bezala garçon erara moztua, modak etengabe itzultzen baitira lehenera, eta ez dut nire zimurrak estaltzeko batere ahaleginik egiten. Eta sendagileak behin eta berriro esaten dit paristar emakume dotore baten antza hartzen didala, esertzen da nire ondoan eta nire bizitzako gorabeheren berri entzunez ematen ditugu tarte luzeak eta batzuetan orduak. Horrexegatik bakarrik inguruko atso batzuek gorrotoa didate, baina zer diren gauzak, ez zait batere axola, izatekotan erruki pixka bat ematen didate, zahartzaroa bizitzan zehar ereindakoa biltzeko garaia baita.
‎Janari franko hartu zuen. Aldameneko mahaian, emakume gizen eta marrantatu bat, satenez jantzirik, azpizuna klaskatzen ari zen; ofizial alemanek, euren artean edota emakume dotore eta gazteekin afaltzen zutenek, osatzen zuten bezeria; zenbait konpartimentu errezel lodi eta gorriz itxiak ziren.
2022
‎sedatu egin dute, oinak eta eskuak lotu dizkiote, eta begiak eta ahoa estali zinta amerikarrez edo antzeko zerbaitez. Eta beldurra ematen dio, halaber, atearen bestaldean doi doi ikusi duen emakume dotore hari gertatu ahal izan zaionak. Segundo batzuk baino ez ditu izan haren hazpegiak ikusteko, haren ahotsa entzuteko, baina erretinan grabatuta geratu zaizkio.
2023
‎Zain zain dago Lima mahaiaren atzetik zer agertuko: emakume dotore horrek ere ahuntz hankak izango ditu. Ez:
‎Miresten zituen, erakartzen zuten pertsonen keinu katalogoak egitea etorri zen geroago: auzoko jai batzordeko mutil kartsuaren ahoskeratik belar dendako emakume dotorearen ibilerara. Hemendik hartu, bestearekin nahasi.
‎artilezkoak, biskolastikoak, zerbikalak, zuntzezkoak, latex materialez egindakoak... Dendaren hondo hondoko bulego txikian, ostera, emakume dotore bat ageri zen bizkarrez baino ikusterik ez nuen gizon batekin, erosketa amaitu izan balute bezala, zutunik biak ere. Dena dela, bi saltzaile haiei erreparaturik, pentsatu nuen ez zutela zerikusirik etxean izan berri nuenarekin, inondik ere adeitsuagoak zirela.
‎Bi emakume dotoreei so zeuden autoritate guztiak eta bildutako bizilagunak ere, inguruan, begiak kendu gabe, elkarren arteko dolumin keinuek hunkituak. Ondoren, Presidentearen jokaera imitatuz, beste lagun batzuk Yolandarengana hurbildu ziren dolu sentipenak agertzera.
‎Ordaindu eta, keinu melenga batekin kopa bakoitza heltzeko atzamar bi erabilita, kanpora atera zituen. Mahaietan eserita zegoen emakume dotore batek –hanka luze eta tirantedun soinekoa– irribarre egin zien kopa biei. Trago luzea ur botilari, eta irten azkar ihesi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia