2015
|
|
Eta egin ere, Martaren ofizioa egin zuen, Jaunari oinak garbitzean eta bere ileaz xukatzean, eta uste al duzue penitentzia txikia izango zela hura bezalako andre batentzat, kale haietatik joatea, eta beharbada bakarrik, nola zihoan erreparatzeko gogo berorik ez zuelako, eta egundo ere sartu ez zen lekuan sartu, eta gero fariseuaren gaizki esate eta sufritu beharreko beste gauza asko sufritzeko? Izan ere, hura bezalako
|
emakume
bat hainbesteko aldaketa egiten herrian ikusi, eta dakigunez, hain jende txarraren artean, Jaunaren, beraiek hain amorru handia zioten haren, adiskidea zela jakitea nahiko baitzen nolako bizitza izan zuen gogora ekartzeko, eta orain santatzat agertu nahi zuela, argi baitago berehala aldatuko zuela janzkera eta gainerako guztia; bada, gaur egun hain ospetsuak ez diren pertsonengatik beltzak esaten... Nik diotsuet, ene ahizpak,, alderik onena?
|
|
Eta egia da otoitzera joan ez nendin deabruak edo neure ohitura kaskarrak egiten zidan indarra hain zen ezin jasanezkoa, eta otoiztegira sartzean izan ohi nuen tristura hain zen handia, non neure adore guztia behar bainuen (txikia ez dena, diotenez, eta argi dago Jainkoak
|
emakume
batena baino handiagoa eman zidala; kontua da, nik gaizki erabili dudala) neure buruari indar egiteko, eta azken batean Jainkoak laguntzen zidan.
|
|
Baina orduan, Jainkoarekin txoraturik nenbilen-eta, nire solasaldietan atsegingarriena Hartaz hitz egitea zen; eta ni hain gaztea nintzenez, nahasi egiten zuen hau ikusteak, eta ni maite maite ninduen eta, bere hondamendia kontatzen hasi zitzaidan. Eta ez zen txikia, izan ere, ia zazpi urte ziren egoera oso arriskutsuan zegoela, bertako
|
emakume
batekin maitemindua eta harremanetan, eta hala ere meza ematen zuen. Hain ageria zen gauza hori, non galdua baitzuen ohorea eta izen ona, eta inor ere ez zen ausartzen horren aurka hari hitz egiten.
|
|
Diziplinak kate handi batez izaten ziren, eta askotan bi ordu, eta ordu eta erdi irauten zuten. Zilizioak oso latzak ziren, eta horrela, esan zidan pertsona batek,
|
emakume
batek, erromesaldi batetik zetorrela, gau batean harekin geratu zela lo egiteko, eta lo zegoelakoa egin zuela, eta odolez beteriko zilizioak kendu eta garbitzen ikusi zuela. Eta oraindik gehiago ziren, aipatu ditudan moja hauei berak kontatzen zienez?
|
|
Esaldi hauetan Teresaren zeharkako aipamen fina dago, hitz estaliz bezala adierazia; izan ere, hasierako haien artean izan ziren batzuk,
|
emakume
batek gidaturiko erreforma jarraitzeaz lotsa antzeko zerbait agertu zutenak. Argi dagoenez, Teresak jakin zuen hori eta barre ere egiten zuen, seme aitzindari hauen gizontasunaz?
|
|
Poz handia hartu nuen, hura Ordenan sartuz gero, Jaunaren zerbitzu handirako izango zela uste izanez. Haren Maiestateak halaxe nahi zuen, eta gau hartan hainbesteraino ukitu zion bihotza, non biharamunean dei egin baitzidan guztiz erabakita eta harrituta ere bai bere burua hain laster aldatua ikusirik, batez ere
|
emakume
baten eraginez aldatua, eta orain ere batzuetan esan egiten dit, kausa hori izan balitz bezala, eta ez da konturatzen Jauna dela bihotzak alda ditzakeena.
|
|
12 Behin elizan negarrez zegoela, oso lotsorra ere baitzen,
|
emakume
batek zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Berak esan zion denbora luzean ari zela fraide harekin hitz egin nahirik eta ez zegoela erremediorik; une hartan aitorlekuan zen.
|
|
Gauza bat egin zuten ongi, jaio zenerako bataiarazi zioten apaiz bati. Gauez hura estimatzen zuen
|
emakume
bat etorri eta gertatzen zenaz jabetu zenean, laster batean joan zen hila zen ikustera, eta berarekin batera ama bisitatzera joan ziren beste pertsona batzuk, orain esango dudanaren lekuko izan zirenak. Emakumeak besoetan hartu zuen negarrez, eta esan zion:
|
|
18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan,
|
emakume
bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza batera eta bestean bestera.
|
|
Eta horrela neskaren ohoreari, erabat galdua baita, ez diot kasurik egiten, Jainkoari egiten zaizkion irain ugariei baizik. Nahigabez erabat jota nago nire arteko bat erorbide delako, eta beraren gurasoekin eginahalak egin ditut hortik ken dezaten, jakintsu batzuek esan didatelako behartuak daudela; eta, ez baleude ere, uste dut zentzuak berak eskatzen duela jelosiaz itsutua den
|
emakume
batengandik piztia batengandik bezala ihes egitea. Beste zenbaitek esan diete, gezurra egiatzat hartzea litzatekeela hori, eta aldaketarik ez egiteko.
|
|
6 Jakin beza berorren aitatasunak, hari hemendik aurrera egiten ez uzteko erabakia harturik nagoela; bada, ez da beharrezkoa,
|
emakume
bat baldin badoa Maria anderearekin eta berorren anaiarekin; izan ere, han ongi zaindua dago, eta oker handia litzateke hainbeste neke hartzea, orain bere alaba ikusi duenean. Belo hartzeko egunean ere hobe litzateke, orduan, Jainkoa lagun, ez baitira egongo gauzak hain arriskutsu eta berorren aitatasunak orain baino hobeki lagundu baitiezaioke amari.
|
|
Zazpi mila dukateko dotea ekarri duen moja bat hartu dute. Beste bi dira sartzeko beste horrenbestekoaz, eta etxe oso oneko
|
emakume
bat hartua dute dagoeneko, Tendillako kondearen iloba, aurrez zilarrezko balio handiko gauzak bidali dituena, argimutilak, ur eta ardo ontziak, beste gauza asko, erlikia kutxa, beirazko gurutzea; luze joko luke bidali dituen gauza guztiak esateak.
|
|
Beraren gaixotasunerako errezeta. Debozio handiko
|
emakume
baten heriotza. Moja oinutsentzat ura.
|
|
Kontxesi: dirudienez, Ávilako San Joserenean mojen zerbitzu lanetan zegoen
|
emakume
bat da.
|
|
Ni harritzen nauena da nola sinetsi zioten hari,
|
emakume
bati, eta ustez ez zen hain aberatsa, ur bila zihoan-eta; apaltasun handikoa, bai, beraren faltak agertu zizkionean Jaunak, ez baitzen haserretu (munduak orain egiten duenez, egiak ez baitira errazak sufritzen); bestera, profeta izango zela esan zion. Azken batean, sinetsi egin zioten, eta besterik gabe beraren esanera, hiritik jende ugari etorri zen Jaunagana.
|
|
Tamalez, Bibliako Kantarik Ederrenaz idatzi berri zituen gogoeta horiek surtara botatzeko agindu zion Diego Yanguas teologoak. Gauza berri eta arriskutsua begitandu omen zitzaion teologoari Kantarik Ederrenaz
|
emakume
batek idaztea. Hala dio Maria San Joserenak Santaren beatifikazio prozesuan testigantza ematean.
|
|
titulua(, señoria? dio berak) zegokion
|
emakume
batekin, eta letraz letra irakatsi zidaten. Nik, moldakaitza naizenez gero, ez nuen erabili izan, eta hara iristean, ez nuen ongi asmatzen.
|
|
Gu, honezkero esposaturik gaude, bere etxera eramango gaituen ezteien aurretik; bada, hemen ez bazaizkie eragozten pentsamendu hauek gizonekin esposatuak daudenei, zergatik eragotzi behar zaigu guri jakiten ahalegintzea gizon hau nor den, nor den beraren Aita eta zer lurralde den eramango nauen hau eta zein diren emango dizkidala agintzen dizkidan ondasunak, zer izaera duen, nola konponduko naizen hura albait pozen edukitzeko, zertan emango diodan atsegin, eta aztertu nola molda nezakeen neure izaera harenera? Izan ere,
|
emakume
bat emazte ona izango bada, honetan saiatzea baino besterik ez diote eskatzen, beraren senarra oso behe mailakoa bada ere.
|
|
Jakin dezazuela, guztiak jakitun jarri gabe, pixka bat sufritzen Jainkoagatik! Bada, horra hor ezkontza txarra egin duen
|
emakume
bat, eta bere senarrak jakin ez dezan ez du ezer esaten eta ez da kexatzen, ordu saminak igarotzen ditu inorekin asaskatu gabe, eta guk ez ote dugu igaroko pixka bat Jainkoarekin bakarrean geure bekatuengatik ematen dizkigun gaitzak direla-eta. Zenbat gehiago gaitzaren arintzea hutsaren hurrengoa denean!
|
|
Santa Teresa bezalako
|
emakume
bat (hain handia eta hain harrigarria) euskal letren plazara ez agertzea, hutsune larria izango litzateke.
|