Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Eta azaletik izerdia eta izerdia zerion, eta ahotik lerdea, eta, noiznahi den, dar dar izugarri haiek etortzen zitzaizkion, egunez egun areagotzen zitzazkionak eta Mattin itotzeko puntuan jartzen zutenak.
‎Zeren, aitona Nikolas ez bezala, zeina entseiatzen baitzen, ororen buruan, etxeko iragan ilun haren ulertzerat eta onartzerat, aitak ezin ikusi zuen eta, ezin ikusi zuelako, haren estaltzerat entseiatzen zen nola edo hala, egunez egun lantzen ari zen bere bertze iduri haren bidez. Halakoa baitzen aita guztian, iduria izanaren gainetik balu bezala. Eta, nola bere iduria jauregikoa ere zen, hala hartzen zituen jauregiko sehiak ezin zorrotzago eta arautzen zituen haien harremanak ezin hertsikiago, orain dela guti erran dizudan bezala, baita gizon eta emaztekien arteko bertze harreman haiek ere, gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela:
‎—Gezurra! Zeren Frantziak bere egin baitzuen eta bere egiten baitu, egunez egun, El Dorado, munduko itsaso guztietan barrena. Izan ere, Le Dragon eta Le Dragon bezalako bertze galeoi batzuk dituk Frantziako El Dorado... eta gu gaituk, beraz, Frantziarentzat El Dorado...!
‎Errua nirea zen, hein batean. Paper mordo hori egunez egun moldatzera lehiatzen garen guztiok doako harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen deituraduna etxeko postontzian sartuta. Alabaina nik ez nuen lantokian helbide aldaeraren berri eman.
2002
‎Baina Sergiorekin bizi izandako esperientzia gogor haren ondotik bere ondorioak atera zituen Sarak, eta horrela, egunez egun bere baitan sendotzen zelarik –egunez egun eta izpiz izpi–, bere buruari zin egin zion, behin eta berriro, ez zela aurrerantzean gizonezkoen menera jarriko: ezetz eta ezetz, ez zuela harri berean bi aldiz estropezu egingo!
‎Eta samur jokatu duk, baina gogor, gogor baina samur. Eta egunez egun egin duk borroka, jakinik egunerokotasuna dela, hain zuzen ere, amodioaren etsairik handiena. Baina, era berean, hire ekarpena funtsezkoa izan daitekek, Sararen errehabilitazio programari dagokionez, harekiko harremanetan asmatzen baduk:
‎Eta ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz. Eta joko hura egunez egun jokatzea, orduan, malda gorako ekintza bihur dakiguke, ezintasunaren mugetaraino eraman gaitzakeena, non desesperazioa, etsipena edo, are okerrago dena, asperkeria amoranteen inguruan hegaldatzen diren, adur txarreko hegaztiak balira bezala, puzzlea noiznahi hankaz gora jartzeko asmotan. Egunerokotasunean ez baitago amodio perfekturik.
2003
‎Gainerakoa, argitara eman dituen nobela eta kontakizunak, zuek ezagutzen duzuena, ez da ariketa lagungarri bat baizik izan. Guztiok jartzen diogu adabakiren bat gure nortasunari, guztiok dugu zerbait gezurrezkoa, baina berak grina handiz eta egunez egun, bere biografia ukatuz, osatu zuen bere autorretratua. Heriotza bakarrik falta zitzaion eta horretan huts egin du, nire erruz –esan zuen eta arnasa hartzeko geratu zen.
2004
egunez egun hemen,
2006
‎Eguzkiak argitzen dituen oren guztiak genituen, zomorro txikien pare, harat honat korritzeko gure geografia txikia. Gure deitzen genuen lurraldea egunez egun handitzen zitzaigun, gainera, hastapeneko mugak ezabatzen eta haien ordain berriak agertzen: patioa, harresiak, lubakiak, herriko etxeak, errekako putzuak...
2008
‎Mateo Sukunzaren hitzak, honek bere doktrinamenduaren une jakin bezain zehatz batean helarazi zizkionak: . Gu bezalako jendeak, Nazario, etsaiari aurre egiteko dohainak behar ditu, egunez egun landu lituzkeenak, eta hara: etsaiari aurre egiteko, jakin egin behar lehendabizi nolakoa den?.
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura, erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu?, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik argirako bidea eginda, heriotzako orduan!
‎Negu hotz, gordina zen, izozte luze, gogorrekikoa eta enbata handiekin; eta hasieratik bistakoa izan zen aita gizajoak ez zuela segur aski udaberria ikusiko. Beherantz zihoan egunez egun, eta amak eta biok geure esku geneukan ostatuko gorabehera guztia; eta bagenuen nahiko zeregin apopilo desatsegin hari arreta eskaintzen ibili gabe ere.
‎Ez zen hura Nazariok Espainiako hiriburuko aldizkari bat erosten zuèn lehenengo aldia, probintziako egunkari aldizkariak ez ezik, kanpokoak ere erosten baitzituen... bere lerro politikoaren ingurukoak batez ere, noski, baina baita bestelakoak ere tarteka, buru buruan zituelako, ausaz –buru buruan zituelako, ziur– Mateo Sukunzaren hitzak, honek bere doktrinamenduaren une jakin bezain zehatz batean helarazi zizkionak: " Gu bezalako jendeak, Nazario, etsaiari aurre egiteko dohainak behar ditu, egunez egun landu lituzkeenak, eta hara: etsaiari aurre egiteko, jakin egin behar lehendabizi nolakoa den".
‎onartu ere, onartu zuen, antza, bere bizitzaren azkeneko hiru urteetan, itxura hura ematen zuen behinik behin, gai hura burmuinetako tolesdura baten itzalean aparkatu eta gaiarekin lotutako gorabeherak jada interesatuko ez balitzaizkio bezala. Baina, itxurak itxura, hori besterik ez zitzaion Rufinori interesatzen, agidanez, bestela ez baitago ulertzerik nola atera zitzaion gai hura –erreakzio normal bat ere izan zitekeen, beste ikuspegi batetik, bere egoera anormalaren erdian, zeren gaixotasunak gorputz arimen ahalmena agortu eta aldartea aldatu baitzion egunez egun eta minutuz minutu–, hain era indartsuan eta hain era oldarkorrean atera ere, itzaletik argirako bidea eginda, heriotzako orduan!
2009
‎Badakizu non eta nola irakurri nuen Dostoievskiren Karamazov anaiak? Hemengo periodiko batean, egunez egun, puskaka atera baitzuten bertan! –eta, begiak zorrozten zituela, gehitu zuen?:
‎Ez zion inork aurretik esan, ez amak ez izeba Ernestinak, eta ez zegoen jada atzera egiterik, berak ere, naturaren parte zen neurrian, ezin saihestuzkoak baitzituen naturaren legeak, bere emetasunaren bideak eratzen zituztenak egunez egun, etengabe, harik eta sabelaren gordelekurik gordeenean odol iturri bat jariatzen hasi zitzaion arte; une hartan, pianoa jotzen ari zen Maria Bibiana, izeba Ernestinaren gidaritzapean. Beethovenen Ilargi Zuri sonata ezagunaren lehenengo mugimenduarekin ari ziren?, noiz eta, bat batean, bainugelara joateko beharra nagusitu baitzitzaion:
‎mila bider esana zion oinordeko eta ordezko izendatu zuela, jauregiaren eta fabrikaren kapitain?, etorkizunari begira: etorkizuna, baina, ez zen entelekia moldakaitz bat, ausaz, zerbait moldarriagoa baizik; ez zen balizko lurralde urrun bat, orainalditik landu beharreko lurraldea baizik, egunez egun eta orduz ordu, baita ubelunez ubelune eta sakrifizioz sakrifizio ere, egoerak hala eskatzekotan.
‎ez marrazkitxo bat. Gabinoren psikeak, gainera, bere anai arreben psikeak bezalaxe, beste osagai bat behar zuen, zeren oztopoei aurre egiten ohitua dagoen haurra. Benjamin Mariarena ez zen nolanahiko amesgaiztoa izan, orbetarrek egunez egun bizi behar izan zutena, urte erdian!?, edo hausten da barrutik, edo behar baino lehenago heltzen da heldutasunera. Zer egin zuen berak, baina. Gabinok?, Benjamin Maria jaio eta bizi izan zen artean, bere burbuilan ezkutatu baizik?
‎okerrago, alegia, egun bateko antsietateari bezperakoa batu behar izaten baitzion, egunak joan arren antsietatea ez baitzen inoiz joaten; aitzitik: pilatu egiten zen eta egunez egun handiagotzen; bostehun pezetakoa zuen: bazekien, edo uste osoa zuen, hantxe zuela koska eta hantxe gorabehera guztia, hantxe zuela arazoaren irtenbidea, alegia, nolabaiteko udaberrira eramango zuena?, baina ez zekien zer egin billetearekin, zalantza baten mende beti:
‎Eguna egiten genuen elizaz eliza, elizara bidean edo elizatik itzulian. Inork ez zuen niretako asmatuko zigor latz eta bortitzagorik, are gehiago ohartu nintzelarik elizkizunak luzeagoak, pisuagoak eta hots eta arrandia handiagokoak bilakatuz joaki zirela egunez egun. Ez dut gogoan nork eman zidan aditzera Henrikek berak moldatzen zituela zeremonien noiz zer nolakoak. Bere janzkera eta ingurukoena, halaber.
‎Irail eguzkitsua joana zen, urri euritsua etorri, eta Parisen zen beti Henrike Valoiskoa, Anjouko duke, Poloniako errege eta Lituaniako duke handia. Bitartean, Frantziako errege Karlos IX.aren osasuna egunez egun okertzen. Semerik ez zuen.
‎Armagabeen tropa ez zen murritzagoa. Ministroen ardura gure arima zen; administrariena, eskura izatea bidaia egunez egun posible egiteko beharrezko dirua. Horiekin batera, bidaztien premiak asetzeko lana zuen bertze jendetza batek:
‎Badakizu non eta nola irakurri nuen Dostoievskiren Karamazov anaiak? Hemengo periodiko batean, egunez egun, puskaka atera baitzuten bertan! –eta, begiak zorrozten zituela, gehitu zuen–:
‎okerrago, alegia, egun bateko antsietateari bezperakoa batu behar izaten baitzion, egunak joan arren antsietatea ez baitzen inoiz joaten; aitzitik: pilatu egiten zen eta egunez egun handiagotzen; bostehun pezetakoa zuen: bazekien, edo uste osoa zuen, hantxe zuela koska eta hantxe gorabehera guztia –hantxe zuela arazoaren irtenbidea, alegia, nolabaiteko udaberrira eramango zuena–, baina ez zekien zer egin billetearekin, zalantza baten mende beti:
‎marrazki eder bat, alegia, eta artelan bat... ez marrazkitxo bat. Gabinoren psikeak, gainera, bere anai arreben psikeak bezalaxe, beste osagai bat behar zuen, zeren oztopoei aurre egiten ohitua dagoen haurra –Benjamin Mariarena ez zen nolanahiko amesgaiztoa izan, orbetarrek egunez egun bizi behar izan zutena, urte erdian! –, edo hausten da barrutik, edo behar baino lehenago heltzen da heldutasunera. Zer egin zuen berak, baina –Gabinok–, Benjamin Maria jaio eta bizi izan zen artean, bere burbuilan ezkutatu baizik?
‎Aitak –Nazario Orbek– mila bider esana zion oinordeko eta ordezko izendatu zuela –jauregiaren eta fabrikaren kapitain–, etorkizunari begira: etorkizuna, baina, ez zen entelekia moldakaitz bat, ausaz, zerbait moldarriagoa baizik; ez zen balizko lurralde urrun bat, orainalditik landu beharreko lurraldea baizik, egunez egun eta orduz ordu... baita ubelunez ubelune eta sakrifizioz sakrifizio ere, egoerak hala eskatzekotan.
‎Ez zion inork aurretik esan, ez amak ez izeba Ernestinak, eta ez zegoen jada atzera egiterik, berak ere, naturaren parte zen neurrian, ezin saihestuzkoak baitzituen naturaren legeak, bere emetasunaren bideak eratzen zituztenak egunez egun, etengabe... harik eta sabelaren gordelekurik gordeenean odol iturri bat jariatzen hasi zitzaion arte; une hartan, pianoa jotzen ari zen Maria Bibiana, izeba Ernestinaren gidaritzapean –Beethovenen Ilargi Zuri sonata ezagunaren lehenengo mugimenduarekin ari ziren–, noiz eta, bat batean, bainugelara joateko beharra nagusitu baitzitzaion: joan zen neska izebari baimena eskatu ondoren, sartu zen bainugelan, jaso zituen gonak, jaitsi zituen galtzoinak, eta, ikustekoa ikusi zuenean, guztiz larritu zen, ai ene eta ai ene... zorabiatu ez zenean, gaitz erdi!
2010
‎Banuen nik Jainkoaganako konfiantza, eta banuen Domingo eta Ada zeruan zeudelako itxaropena, zeren ez bainuen infernuan sinesten. Baina giroa estua zen, eta, batzuetan, Elizan egunez egun entzundako hitz zurrunak gainjartzen zitzaizkien nire usterik sendoenei, aspaldi isildutako ahotsa iratzartzen zitzaidala, papagai batena iduri: Elizatik kanpo ez dago salbaziorik, Elizatik kanpo ez dago salbaziorik?
‎Behin ikusi dut aita bere bizitzan negarrez, eta orduantxe izan zen? istripua gertatu eta handik bizpahiru egunera, Regina enera lotarako itzuli ginenean, horrela ibili ginen aste beltz hartan, egunez egun?, egun osoa ospitalean egin ondoren, etxean sartu ez beste egongelako mahaian eseri, ama izebek logelan edo behar zuten, ez baikenituen ikusi?
‎Banuen nik Jainkoaganako konfiantza, eta banuen Domingo eta Ada zeruan zeudelako itxaropena, zeren ez bainuen infernuan sinesten. Baina giroa estua zen, eta, batzuetan, Elizan egunez egun entzundako hitz zurrunak gainjartzen zitzaizkien nire usterik sendoenei, aspaldi isildutako ahotsa iratzartzen zitzaidala, papagai batena iduri: Elizatik kanpo ez dago salbaziorik, Elizatik kanpo ez dago salbaziorik...
2011
‎Baina batzuek ez diagu lege hori onartzen, eta horixe gertatu zitzaidaan niri! Izan ere, nagusiak urteetan ebatsi zidana, xentimoz xentimo eta egunez egun, kolpe bakar batez neureganatu nahi izan nian nik, interes eta guzti, baina gaizki atera zitzaidaan, eta hori izan zuan ene bekatua, eta, erranaren ondotik gauzak argi eta garbi utzi nahi balitu bezala, gehitzen zuen?: ebaslea, beraz, ostatuko nagusi alu hura izan zuan, eta hura eraman behar zitean kartzelara, zuzentasunik balego, ez ni?
‎Eta denbora iragan zen, baina astiro, betidanik bezala, orenik oren, egunez egun. Maggiek ohean itxaroten zidan arratsero, baina ni ez nintzen berehala itzultzen, lanetik irten ondoren hiribide luze eta karrika okerretan barrena ibiltzen nintzen, ez dakit zeren bila. Etxera ailegatu eta Maggie ohean egoten zen ordurako.
‎Ama Lur ek berak du erantzuna, filmari amaiera ematen dion azken esaldian, Gernikako arbola lekuko: . Gizakiak ez du beste herririk, historiarik, hizkuntzarik eta etorkizunik izango, bere bizitzan egunez egun eraikitzen dituenak baino?.
‎Haren hitzaldi eta adierazpenek, ostera, Luis Buñuelen film baten antza zuten. Baina gero, egunez egun Gara eta El País irakurtzean, graziarik gabe gelditzen hasi zen koronela. Herriaren kontrako, hainbat?
‎Baina badakizu: egunez egun, egunak gero eta laburragoak diren arren, egunak gero eta luzeago egiten zaizkigu. Urtaroen kontua izango da.
‎–Kotoi bolatxo txikiak, erantzun zidan urduri?. Nire zilborretik egunez egun eta urtez urte jasotako kotoi bolatxoak. Berrogeita hamar urte inguru daramatzat hauek jasotzen.
2012
‎Amama izan ezik, jakina; hain zuzen, gu itzuli eta hamar egunera hil baitzen. Ordukoak bai une lazgarriak, eta egunez egun tantaka orratzen moduan gainean amiltzen zitzaizkigunak oraindik, ustekabean, oroimenak halabeharrez hautatutako edozein egoerari lotuak.
‎«Ez al zaizu bitxia iruditzen, bizitza horren ondo ezagutzen den Kafka bezalako egile baten biografian, horrelako nahasmena egotea, zertan eta bere azkeneko hatsa eman zuen zirkunstantzien inguruan?». Horretan arrazoia eman behar izan zion Ernstek, ondo baitzekien Kafkaren bizitza ia egunez egun jarraitu ahal dela, literaturaren historiako idazle ikertuenetako bat den heinean. «Ez:
2013
‎mendekua zenbat eta astiroago, orduan eta eraginkorragoa. Larritzen ikusi nahi haut, albistegietako aurpegi irribarretsu hori egunez egun iluntzen ikusi nahi diat. Katuak sagua atzaparpean zanpatutakoan bizirik iraunarazten duen moduan, haren bihotz dardartia erpapean sentitzean gozatuz, hilgaiarekin olgetan arituz, halaxe nahi haut; hik eduki ez huen errukia ez diat nik erakutsiko?
‎Omarrek gero eta gehiago sinesten zuen Mâliken mezuan: gizakiak, aitzina egiteko, baita osasun alorrean ere?, oin bat behar zuela Ekialdeko zibilizazioan (espiritualitate moduko bat bilatuz, egoaren hustasuna helmuga) eta bertzea Mendebaldekoan, alimalekoak baitziren bertan ematen zirèn aitzinapen teknikoak? egunez egun eman ere?, ezin hobeki zetozenak eri askoren tratamenduan, bera ere, bere espezialitatearen ikuspuntutik, harritu egiten baitzen maiz:
‎zein zen itua: bere sabel minak orduz ordu eta egunez egun inkontzienteki eraikitako gezurra, haurra Allahren gainean paratzeak ez baitzuen bertze izenik, berak jaso zuèn fedearen arabera.
‎urtebeteko sufrimendua, ordea, ez zen Jesusen Bihotza biguntzeko lain izan, antza: Pankraxik egunez egun piztutako kriseilutxoek ez zuten inongo eraginik izan behintzat. Pankraxiri, baina, berba geratzen zitzaion, eta berbaz baliatu zen senar semeei bere azken borondatea jakinarazteko:
‎Itzulerako bidaian Marenek berak kontatu zidanez, apenas hitzik egiteko aukerarik eman zion. Besarkatzen zuen bitartean kontatu omen zion aitak egunez egun nola joan zen bere itxura irudikatzen, eta, ume batek nerabezaroan nolako itxura izango duen asmatzeak ezinezkoa dirudien arren, berak asmatu egin zuela errepikatzen omen zion pozarren, eta esaldi hori esatean negar zotinek ahotsa korapilatu egin omen zioten eztarrian.
‎Aski izan zen zuen mugimenduei erreparatzea. Aldi luze batez haren ibilbidearen berri zehatza jaso genuen egunez egun. Baina datu pilaketa horiek ez dute ezertarako balio, ez dute azala baizik jasotzen, txikikeriei eraikitako monumentuak dira. Paperezko katedral horietan barrena galdu egiten nintzen ni, baina amak behin eta berriz irakurri zituen eta berehala ohartu zen Garibaldik bazekiela atzetik genbilzkiola.
‎–Ez dakit ezagutzen duzun Henri Frederic Amiel izeneko irakasle suitzar bat, XIX. mendean eguneroko erraldoi bat idatzirik utzi zuena. 16.000 orritan zehar bere baitako aldartearen gorabehera txikienak kontatu zituen egunez egun, baina inoiz gertakari funtsezkorik aipatu gabe. Egundaino idatzi den egunerokorik luzeena eta aspergarriena dela esan ohi da.
‎urtebeteko sufrimendua, ordea, ez zen Jesusen Bihotza biguntzeko lain izan, antza: Pankraxik egunez egun piztutako kriseilutxoek ez zuten inongo eraginik izan behintzat... Pankraxiri, baina, berba geratzen zitzaion, eta berbaz baliatu zen senar semeei bere azken borondatea jakinarazteko:
‎Raissak halaxe sentitu zuen bederen haren errana, suzko gezi bat balitz bezala, metalezko punta gori ezin zorrotzagokoa, ituarekin betean asmatu eta barru barruraino sartu zitzaiona; Raissak bazekien... edo orduantxe jakin zuen benetan –bene benetan, alegia– zein zen itua: bere sabel minak orduz ordu eta egunez egun inkontzienteki eraikitako gezurra, haurra Allahren gainean paratzeak ez baitzuen bertze izenik, berak jaso zuèn fedearen arabera.
2014
‎Aitzitik, sei hilabetera, arerioek hil zutelako berria heldu zitzaion Anais i. Hori jakitean, dama gazteak bizitzeko gogoa galdu zuela aitortu zien ingurukoei, eta, egunez egun, haren osasunak okerrera egin zuen. Handik hilabete gutxira, pneumonia gaitzak mendean hartu eta hil egin zela hedatu zen bazter guztietara.
‎–Bihar Berlinen!? 1106 Istorioetako batean(. Le siège de Berlin?), Senatuak gerra deklaratu orduko koronel zahar erretiratu batek,, vieil entêté de gloire et de patriotisme?, behiala Napoleon Inperatorearen pean zerbitzatu zuenak, Champs Elyséesetan etxebizitza bat alokatzen du, Triunfo Arkuaren aldean, laster sapailotik Armada garailearen itzulerako parada begiesteko asmoan. Jagoten duen bilobak ez du adorerik egia esateko, eta hala aitona xahar eta gaixoari, gaur hau, bihar hori, egon ez diren balentriak eta garaipenak kontatzen dizkio, eta agureak egunez egun lurkartaren gainean armadaren martxa segitzen du ustez Berlinen konkistara. –Ça marche!
‎–Bertze begirada hori? lantzea baita inportanteena? egunez egun landu ere?, mundua, bertze era batean, hautemanaraz diezagukeena.
2015
‎Amak gurekin behar zuen egon gaur, hirurogeita hamar urteko ximur zuriekin, sukaldaritzan hain maitekiro, eskuak orbelez beterik. Abuztutik hona denbora hagitz joan da, egunez egun mende bat, eta ez dut memorian lekurik aski amaren aurpegi osoa gordetzeko, eman zidan maitasunaren alerik ttikiena jasotzeko ere. Nola joan zen oroitzen dut egunero, milaka aldiz egunero, eta oroimenak ez du nahi aurrera egin, iltzaturik gelditu da amari inoiz ordaindu ez nizkion zorretan, inoiz eskatu ez zidan ordainean.
‎Ez. Adore eta uzkurdura momentuz beteriko istorio bat asmatuko dute, zeinetan batek bere bizitzako amodioa deskubritu zuen begi kolpe batez, eta egunez egun, astez aste, are hilez hil ere, besteari egia absolutu hura deskubritzearren lan egin zuela, gogotsu. Bidean, gaizki ulertuak egongo dira, gezur txiki eta zuriak, barreak eta malkoak, atzera eta aurrera pausoak.
‎diziplina eskatzen duen eta norbera behartzen duen ohitura bat, nahita, norberaren gain hartzea. Egunaren egunerokotasunari nortasuna emateko balio lezakeen paper gaineko izkribua erditzea, zerbait sortzea egunez egun, gauez gau.
‎Buster Keaton zen batere gidoirik erabiltzen ez zuen beste bat: argumentua taldekideek egunez egun izaten zituzten burutazioetatik sortzen zen.
‎Dena dela,, apustu historiko hartan sustraitzen dela gaurko aberastasuna? dio Zalakainek; haatik, aberatasun hori apustu hari ez ezik kasik 100 urte lehenago (Eskualdunarekin Iparraldean eta Euskalzalerekin Hegoaldean) abiatu zen kazetaritza tradizioari eta harrezkeroko egunez egun eta urtez urteko kazetari lan isilari ere zor zaio neurri handi handi batean.
‎Harria badabil, beraz, baina iragan urteetako joera eta ajeen, eta, batez ere, indar harremanen desorekaren eraginez, goroldio ugari dauka erantsita: euskarazko komunikazio esparrua sendotzen ari da egunez egun, baina, hala ere, txikia, ahula, hauskorra da inguruko erraldoien aldamenean. Eta, okerrena, apika, ez dago behar bezala egituratua.
egunez egun oraina ehorztera.
‎Carlos Canoren kantaldia baino hilabete batzuk lehenago. Domínguez doktorearen sabela egunez egun haziz joana zela gogoratzen du idazleak, haurdun zegoela erreparatu zioten eguna atzean geratua zela, tratamendua bukatutzat eman behar zuten garaia gerturatzen ari zela?, ordezkoak hartu zituen kontsultan.
‎Halaxe heldu da gizona amildegi ertzera, oharkabean, pausoz pauso, egunez egun.
‎Hasieran bakan, egunez egun ugalduz joango ziren oinaze kolpeak.
‎Lehenago ere ohartua zen bera horretaz; esate baterako, Las Heras doktoreak biopsiaren emaitzen berri eman eta. Sarako erretorearen gisa? egunez egun bizi beharra zegoela esan zion egun hartan. Irrikatzen egon zen, koinata noiz iritsiko, nahigabea harekin partekatzeko, elkar besarkaturik malko batzuk isuri eta aurrera egiteko adorea biltzeko.
‎plana. Anderrek lehen egunean bi kilometro egitea erabaki du, gero, egunez egun, kilometro
2016
‎Iduriz, Jainkoak sei egunez mundua kreatu omen zuen, egunez egun, eta zazpigarrenean pausa egin. Emaztearen jakitatearekin bat egin nuen eta begi belarri kontatzen hasi zitzaidanari arreta zorrotzez adi adi egon nintzaion.
‎Bidaian ikusirik bezala, gizakiak egunez egun bizi izan dira, luzaz, eguneroko bizia baizik gogoan ez edukirik. Sekulan ez diote haien buruari galdegin nondik zetozen ala nora zihoazen, aski zutelako elikadura lortzeko ihizian aritzea eta orduko eginbeharrak betetzea.
‎Eta nola? Ogi bila joan behar halaber, bezperako pate lata bukatzeko, okindegian ziurrenik opil txiki horietako bat hartuko nuen, nahiz eta behar ez izan, nire eguneroko aurrekontuaren barne zegoena oraindik, egunez egun dirua aurrezteko gai izan naiz orain arte, zenbat egun igaro diren dagoeneko, begira leihotik nola udazkena bertan den, hostoak dagoeneko zoruan, laster lupetz bihurtuta, pisamierdasak armairura, hori ondo baina botak oraindik ez ditut jantzi nahi, baina besterik ere ez daukat, korrika egiteko plaierekin ez naiz ibiliko, holako oinetakoekin egunerokoak egitera doan jendea ez dut batere atseg...
‎Denbora ezin liteke gorrota, hark gorrotatzen gaituelako gu. Denbora gugan bizi da hiltzen garen arte, guk diogu ematen soka eta hatsa, eta hil egiten gaitu gero, egunez egun apur bat baina segadarik gabe, den guztia ematen digula, inon ikusi ez den eskuzabaltasunez. Denborak min ematen digu, izurik ez, larridura sortzen digu eskuen dardarizoan eta begi ninietan, ezin dugulako atzeman, ezin diogulako errezatu, poema baten bitartez ez bada behintzat.
‎Esklabo azokan kontratatzen zituzten, eta, gero, emakume haiek lanegun gogorra amaitzen zuten eta konturatzen ziren adostu baino ordu gehiago egin behar izan zituztela lanean, agindua zietena baino gutxiago kobratzen zutela, dirutan ez baizik arropatan ordaintzen zietela eta inork jasan dezakeenetik harago esplotatzen zituztela. Diru behar gorria zeukatelako baizik ez zuten onartzen errutina hura, egunez egun.
‎Hau harrigarria da, mendeak direlako gauza biak (fikzioa eta errealitatea) bereizi zituela gizateriak; eta lehen nobela historikoak irakurtzen ziren, esan dezagun,, parentesi artean?. (...) Gaixo horien nahasmena orokorra da egun, eta egunez egun haien kopurua handituz doala dakusat. Gaur egun Da Vinci kodea eta haren milaka imitazioetako bat irakurtzen duenak sinetsiz horrela, ikasten duela?, ez da pertsona izugarri primitiboa baizik, zinemako lehenengo ikusle haien antzekoa, bufaloen ihesaldi bat ikustean korrika hasten zirenak, pantailatik salto egingo ote zuten beldurrez(...).
2017
‎Eta ez da erraza hiru urtean babes horri eustea. Inork ez zuen imajinatzen hainbeste iraungo zuenik; horregatik, egunez egun joan ginen aurrera. Gauza garrantzitsu bat egin genuen:
‎Gutxik emigratzen dute beren borondatez. Nik neuk ere aukera faltagatik egin nuen eta esperientzia berriak, baina egunez egun gogorragoa egiten zait. Tristuraz bizi dut etxekoengandik eta lagunengandik urrun egotea, nire herri eta ohituretatik urrun egotea.
‎Negoziazio gogorrak izan ziren, sesio luze amaigabeak, behin eta berriro aritu ziren akordioa sinatzeko proposatutako puntu bakoitza eztabaidatu, aztertu eta modifikatzen. Horrela egunez egun, bileraz bilera. Prozesu nekagarria izan zen, batez ere Paulak mespretxu izugarria sumatzen zuelako solaskide gehienengan.
2018
‎Alde guztietatik inposatutako bahitura da, Damaskoko erregimenari, Siriako talde jihadistei eta EIri aurre egiten ari diren kurdu txiro gutxi batzuk egunez egun gehiago itotzen dituena. Orain Rojava yezidiei laguntzen ari da, munduaren gainerakoak EIko jihadistekin bakarrik utzi duen beste herri txiro eta bakartu bati.
‎Lehertuta ere eutsi zion inguruekiko kezka arrasto bati, nahiz eta, atzera begira, nahas mahasean oroitu dena, edo, zehatzago esanda, ezer oroitu ez, soil soilik gorputza, ubeldurak, zartakoen odol arrastoak belaunetan, kailuak, izerdi zaharra galtzarbeko ileetan ihintza bezala, eta nekea, noski, neke ikaragarri hura, egunez egun pilatua eta horratik sekula ez zena bihurtu unadura, egunero altxatzen baitzen, salbuespenik gabe, neke hura beste egun batez garaitzeko adina batu ondoren begiak, eta ez gehiago.
‎Eskerrik asko (alfabetikoki) Garazi, Iratxe, Jule, Kattalin eta Sara, azken bizpahiru urteotan buruan ibili ditudan zera horiek ateratzen, oker esaten, kontra esaten, konfirmatzen, fintzen, lantzen eta abartzen laguntzeagatik. Eskerrik asko guztiei, gainera, irakurle ez ezik aterpe eta eredu izateagatik, egunez egun. Eskerrak, era berean, Ritari, irakurle zorrotz, eztabaidaren bitartez laguntzeagatik zer nahi nuen eta zer ez nuen nahi zehazten.
‎Zenbaterainoko eragina izango duen horrek? Nik soslai ikusten dut, epaimahaikideek aurrez aurre, orduz ordu, egunez egun. Katu begi horiek. Betileen dantza.
‎Nor hautatu ote dute gure ikusle zorrotzek? Imajinatzen dut gogorra egin zaizuela zuen jokabidea horrela neurtuta ikustea, egunez egun jendearen biobotoen gorabeherak ikustea... Tira, urduri daude hirurak, gutako nor ez litzateke, ba, egongo.
‎Gai izan da hiru egunez bakar bat ere ez hartzeko, egunean behin pilula bat hartzeko plantak egin arren, berezkotasunez. Bestalde, sentitu du bide onetik doala, egokiagoa dela egunez egun egin beharrean, bideoak gaika hautatu eta aztertzea. Orain, lehen egun haietako egunerokotasunari helduko dio.
‎Mundu hori oraintxe hazten ari da?, Buenaventura Durruti. MTBn ere ez ditiztenk berba ederrok esango, baina bai, egunez egun haiek sortzen dituzten hondakinetatik ari gaitunk gu mundu berri hori eraikitzen. Itzali telebista eta piztu burua, egia hire aurrean zagonk, benetan bilatzen badunk.
‎Hemen, gure biokate guztietan legez, zeuek agintzen duzuelako, zeuek hautatzen duzuelako, zeuek egiten gaituzuelako. Gure biotelebista, gure gizartea, gure mundua, zeuek eraikitzen dituzuelako, egunez egun, biodemokrazia baita gure gizartearen gailurra. Eskerrik asko bidalitako bioboto guztiengatik, zuen leialtasunagatik, eta segi hor, zuen biokaterik gogokoenean, hemen askeak zaretelako, gure biojabeak zaretelako.
‎–Ez da zaila, egunez egun, alde bakoitzak ekarri nahi dituenen zerrenda egin dezake, nahi duen ordenan, zuri eman, eta zerrenda horietatik zeuk hautatu noiz sartuko den akusazioak proposatutakoa, noiz defentsak proposatutakoa. Nire kidea ados balego...
2019
‎Atsoaren junkoa ez zen hurrengo egunetan itzuli, eta guztiz abandonatuta sentitu ginen. Lehorreko berririk eta hornidurarik gabe, Palawaneko egoera jasangaitzago bilakatzen ari zen egunez egun. Denbora larregi genuen orainaldiaz pentsatzeko, bizitzan egindako hanka sartze guztiez damutzeko eta, azken duintasun aztarna ere galduta, zoro usainetan eta gangarkeria zentzugabeetan hasteko.
‎Ezkontzak inperialismo apetatsu batera bultzatzen du gizona: ...zinena; haurra amaren esku uztea, emaztea senarraren esku uztea, horra hor nola lantzen den munduan tirania; askotan, senarrarentzat ez da nahikoa onartua eta miretsia izatea, aholku ematea, gidatzea; agindu egiten du, subirano jolasetan ibiltzen da; etxean, emazteari bere autoritate guztia sastakatzean, gainetik kentzen ditu txikitatik bizi guztian pilaturiko erresuminak oro, beste gizonen artean egunez egun pilaturiko erresuminak oro, jazarpen eta min iturri baitzaio beste gizonen existentzia?; bortizkeria, boterea, intrantsigentzia antzeratzen ditu; ahots zorrotzez isurtzen ditu aginduak, edo, bestela, oihuka hasten da, mahai joka: emakumearen eguneroko errealitatea dira espantu horiek.
‎Ezein matematikak ezin du ekuazio batera ekarri odolezko marrubi hori amaren sabelean gizaki bihurtzearen misterioa, eta inolako makinak ezin du bizkortu edo moteldu misterio hori; emakumeak iraupenaren erresistentzia bizi du, tresnarik asmotsuenek ere ezin zatikatu edo biderkatu dutena; bere haragian bertan bizi du, ilargiaren erritmoari men egiten dion eta urteek lehenik ondu eta gero hozkatzen duten haragi horretan. Sukaldeak ere pazientziaz eta pasibo jokatzen erakusten dio egunez egun; alkimia moduko bat da; suari eta urari obeditu beharra dago,, itxaron azukrea urtu arte?, orea harrotu arte, arropa lehortu arte, fruituak heldu arte. Etxeko lanek badute jarduera tekniko baten antza, baina landugabeegiak eta monotonoegiak dira emakumea kausalitate mekanikoaren legeez konbentzitzeko.
‎mutil zatar samarra zen, sekula hitzik esan ez ziona. Haren argazki bat eskuratu zuen, eskaintza bat idatzi, eta bere esperientzia alegiazkoak kontatu zituen eguneroko batean hiru urtez, egunez egun: pasioz beteriko musu eta besarkadak ematen zizkioten elkarri; batzuetan, negarra eragiten zioten sesioak izaten zituzten, eta begiak arrunt gorritzen eta handitzen zitzaizkion; gero, adiskidetu, eta loreak bidaltzen zizkion bere buruari, eta abar.
‎Ingurukoek prestaturiko gezurren aurrean, ironiko eta buruargi agertzen da. Bere kondizioaren anbiguotasuna sentitzen du egunez egun: protesta antzuetatik harago, kemena izan dezake auzitan jartzeko baikortasun ezarria, balio onartuak, moral hipokrita eta lasaigarria.
‎Neskatoa haziz joan da jaiotzatik pubertarora, jakina, baina ez du sentitu hazten ari zenik: egunez egun, gorputza gauza zehatza, gauza egina iruditu zaio; orain, berriz,, formatzen, ari da:
‎Neskatoa emazte izango da, ama, amona; amak bezalaxe gobernatuko du bere etxea, eta zaindu duten bezalaxe zainduko ditu seme alabak: hamabi urte dituenerako, haren historia idatzirik dago zeruan; egunez egunez deskubrituko du, sekula berak egin gabe; jakin mina du, baina izutu egiten da gogoan darabilenean nolakoa den bizimodu hori, zeinaren aldi guztiak ikusiak baitaude aldez aurretik, eta zeinera bideratzen baitu egun bakoitzak, ezinbestean.
‎Mutil bat bezalaxe hezia izan behar luke aise gainditu ahal izateko nerabezaroko nartzisismoa, baina helduaroan ere iraunarazten du niaren gurtza hori, gaztaroak horretara bultzatu baitu; bere irudia aberasteko meritu bihurtzen ditu lorpen profesionalak; goitik datorren begirada bat behar du zenbat balio duen adierazi eta berresteko. Gizonekin zorrotza izan eta egunez egunez epaitzen baditu ere, ez dio uzten Gizona gurtzeari, eta, hura aurkitzen badu, prest dago haren aurrean belaunikatzeko. Errazagoa da jainko batek justifikatua izatea, ezen ez nork bere burua ahalegin propioekin justifikatzea; munduak pentsarazten dio posible dela salbazioa emana izatea:
‎orain, ordea, ezkontzak eta amodioak ez dituzte guztiz babesten, eta zerbitzari edo objektu bihurtuta daude, orainean harrapaturik. Munduaren gainean erreinatzen zuten, hura egunez egun konkistatzen, eta horra hor orain, unibertsotik aparte, immanentziara eta errepikapenera kondenatuak. Apalaraziak sentitzen dira.
‎Badakigu ez garela asko eta hasieran bazirela gerraren aurkakoak, baina baita ere egunez egun gehiago direla konprenitu dutenak Europaren eta ezagutzen dugun bizimoduaren amaiera litzatekeela afrikarrez zein musulmanez betetzea Euskal Herria.
‎–Inoren mundutik geure mundura goaz. Zein mundu izango den, ordea, ez dakigu, egunez egun eraikiko dugu eta zabalik dago gura duen ororentzat. Zorterik onena opa dizuegu zuen matxinadan, baina, nik behintzat, ez baitaukat nire lagunen izenean berba egiterik, ez daukat zereginik eskaini didazuen egitasmoan.
‎Inguru honetan Porta de Alfofaren aurka ari diren soldaduetako batzuk daude, beldurrak askatzeko eta itsaskitan saiatzeko xedez, urrutitik etorri ziren, ez da dudarik, orduan ere esaten zen, Begitik urruti, bihotzetik ere bai, orain gauza ez da norberaren grinaren kontua, orain kontua da astia pasatzea gerrako antzokitik urruti, borrokaren sukarraren ondoren, delikatuenek ezin baitute jasan aipatu antzokia ikustea. Eta delikatu hauek ihes egin ez dezaten, kabu batzuk daude han eta hemen, kabala zaintzen duten artzainak edo artzanorak bailiran, ez dago beste modurik, tropak abuztura arteko soldata jaso du, eta gorputza jarri dio kontratuari, egunez egun, epea betetzen den arte, baldin eta aldez aurretik beste epe bat, norberaren bizitzarena, betetzen ez bada. Mogueimek ezin dezake estuarioko bigarren adarra uberatik pasa, ez eta marea behera egonik ere, sakonagoa baita, horregatik ertzetik gora igotzen ari da, ur gezazko erreketako iturrietara iritsi arte, non, egun hauetako batez, Ouroana arropa garbitzen ikusi eta galdetuko baitio, Nola duzu izena, solasari lotzeko aitzakia baizik ez da, emakume honengan Mogueimerentzat sekreturik ez duen zerbait baldin bada, hori izena da, hainbeste aldiz errepikatu eta gero, egunak ez dira bakarrik errepikatzen, oso elkarren antzekoak dira, Nola duzu izena, galdetu zion Raimundo Silvak Ouroanari, eta honek erantzun zuen, Maria Sara.
‎Hitz batzuk ezpainetan eta beste batzuk, oso bestelakoak, buruan; bikotekidea zaintzeaz baino gehiago arduratzen ziren beren egoa elikatzeaz ohera eramatea lortzen zuten emakume kopurua kontatuz. Haien ondoan, Leire zimelduz joan zen, egunez egun, gezurrez gezur, baina ez zuen berriro halakorik onartuko.
‎eta iruditzen zaizula, baita ere, egunez egun handitzen doala
2020
‎haren arabera, 2018an Espainiako eta Italiako Gizarte Segurantzek bakarrik izan zuten defizita; Danimarkak eta Belgikak orekari eutsi zioten, eta gainontzeko herrialdeek superabita izan zuten. Pentsioen gastua egunez egun kalkulatzen du txostenak: alegia, urtarrilaren 1ean hasiz gero pentsioak ordaintzen Gizarte Segurantzako kutxako diruarekin, Espainian azaroaren 25ean amaituko litzateke dirua, eta estatua zorpetu egin litzateke azken 37 egunetan pentsioak ordaintzeko.
‎Beharbada horixe da letra juntatzaileak aurrean duen zeregina. Kontzientzia lasai dutenek beren lasaitasunerako egunez egun irun duten oihala lumaz desegitea gauez.
2021
‎Komunitatea sortzea ez zen beti gauza erraza izan. Batzuetan, harremanak modu espontaneoan sortu ziren, egunez egun jositako elkarbizitzari esker. Baina hori oso prozesu motela izan zitekeen.
‎Aspaldidanik diet nik mandatarioi errukia, ikusi egin baitut haien lanaren baldintzak urtez urtez eta kasik egunez egun ere txartzen eta txartzen zelan joan diren. Traturik ahalik eta hoberena ematen ahalegintzen naiz.
‎Eta ez hori bakarrik, baita pandemiaren kontu hau guztia ere... ...n somnanbulu traketsak, goragoko dimentsio bateko zenbait pribilegiaturentzat lan egiten duten" bizitza zuzendari" batzuen eskuetan gauden txorimalo irrigarriak, elite horien asperdura eramangarriago bihurtzeko soilik existitzen garen panpina ezdeusak, komedia krudel honetan hil arte bizirautera kondenatutako pailazo manipulatuak, beste norbaiten ametseko figuranteak, gezur berdadero hau egunez egun bizitzera behartutako mozoloak. Nola ostia ulertzen da bestela Twitterren sartzeko erabakia hartzea nik, noiz eta gaur, noiz eta orain, hemen, Esterren zain nagoen bitartean, eta justu txio honen gainean pausatzea begiratua, baina zer txantxa klase da hau!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia