2023
|
|
Prozedura labur horretan, hamabost eguneko alegazio aldia igaro bada eta urratzaileak alegaziorik ez badu aurkeztu, alegazioei berariaz uko egin badie edo betebeharpekoa zehapen proposamenarekin ados badago, berariaz ere, eta hilabetea igaro bada (zehapen prozedura organo kudeatzaileak hasi badu, hilabeteko epearen ordez, hamabost eguneko epea erabiliko da) Administrazioak ezer aldatu gabe ala jarduketa berririk gabe, orduan uste da prozeduraren ebazpena jakinarazi dela izapide gehiagorik gabe. Hilabeteko epe hori zenbatzen hasiko da prozeduraren hasiera eta aldi berean ebazpenaren proposamena komunikatu diren
|
egunetik
aurrera. Prozedura hauetan betebeharpekoaren eskubideak babestu nahian, hasierako komunikazioan hurrengoak adierazi behar dira:
|
|
ebazpena jakinarazitzat eman den unea eta modua; ebazpenaren aurka egiteko bideak, epeak eta organo eskudunak; eta zehapena ordaintzeko epeak, modua eta lekua. Errekurtsoa jartzeko epea eta zehapena ordaintzeko epea zenbatzen hasiko dira ebazpena jakinarazitzat eman den
|
egunetik
aurrera.
|
|
Likidazio proposamenean sartutako berandutzeinteresak behin behinean zenbatuko dira proposamenen egunera arte, eta likidazioarenak likidazioa egin den arte. Salaketa edo kereila ez izapidetzea erabakiz gero, interesak zenbatzen hasiko dira deuseztatutako likidazioari zegokion
|
egunetik
aurrera eta likidazio berria eman arte sortuko dira. prozeduraren egintzen kontra TFAOen premiamendu prozeduran aurreikusitako arrazoiak baino ezin izango dira aurkaratu.
|
|
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio prozedura Erkidearen 39/ 2015 Legearen 39.1 artikuluak jaso duenez, administrazio egintzak baliodunak dira eta ondorioak sortuko dituzte, egintzok eman diren
|
egunetik
aurrera. Baliozkotasunaren eta eragingarritasunaren aldeko presuntzio hori, nola ez bada, tributuzko administrazio egintzei ere aplikatzen zaie, bai tributuak aplikatzeko egintzei bai zehapenak jartzeko egintzei ere; hortaz, egintzak deuseztatzeko araubidea ere Administrazio zuzenbide orokorrean ezarritakoa izango da (deuseztasuneta deuseztagarritasun kasuak, etab.). Presuntzio hori aplikatzen denez, tributuak aplikatzeko egintzak zuzenean dira betearazleak (ez ordea, zehapenak jartzeko egintzak, ez direlako betearazleak izango administrazio bidea agortu arte).
|
|
Tributuaren arauak oro har, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergahala ezarriz gero, interesdunak tasazio kontrajarria sustatzeko eskubidea erreserba dezake, baldin eta erregularizazio egintzaren aurka lehenengo jar daitekeen errekurtsoan edo erreklamazioan salatzen badu likidazioak ez dituela betebeharpekoak aitortutako balioa aldatzeko nahikoa datu eta arrazoi. Halakoetan, peritu tasazio kontrajarriaren eskaera aurkezteko hilabeteko epea izango du, aurretik aurkeztutako errekurtsoa edo erreklamazioa ebazten duen erabakia administrazio bidean irmo bihurtzen den
|
egunetik
aurrera. Peritu tasazio kontrajarriaren eskaera aurkezteak ala tasazio hori sustatzeko eskubidea erreserbatzeak eten egingo ditu likidazioa betearaztea, likidazioaren aurkako errekurtso nahiz erreklamazioak jartzeko epea, baita zehapen prozedura hasteko epea ere, hori hasi gabe badago.
|
|
Likidazioa jakinarazitzat ulertzen den
|
egunetik
aurrera ordainketa egiteko epea eta errekurtsoak jartzeko epea zenbatuko dira. Akten aurka ezin da errekurtsorik ala erreklamaziorik jarri, bai ordea aktaren ondoriozko likidazioen aurka.
|
|
Jakinarazpen horrekin, Araban hamabost eguneko alegazio aldi berria emango zaio likidazioa emateko organo eskudunaren aurrean. Bizkaian, hamabost eguneko alegazio aldia badago ere, epe hori zenbatuko da akta burutu denetik hurrengo bost
|
egunetik
aurrera. Betebeharpekoa ala bere ordezkaria pertsonatu ez bada, lurralde bietan hamabost eguneko epea zenbatzen hasiko da akta jakinarazi denetik edo jakinarazi dela ulertzen denetik aurrera.
|
|
(a) Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren kasuan, aldi baterako ezgaitasunaren ondoriozko prestazio aldia luzatzen da. Bada, prestazio aldia bajako bederatzigarren
|
egunetik
aurrera hasten da, eta enplegatzailearen konturakoak dira laugarren egunetik zortzigarrenerako prestazioak, bi egun horietakoak barne.
|
|
(b) Lan istripuaren eta lanbide gaixotasunaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunerako eskubidea dago. Sorospena izango da oinarri arauemailearen %75 eta kobratuko da bajako laugarren
|
egunetik
aurrera. Halaber, enplegatzailearen konturakoa da egun horretatik zortzigarrenerako langilearen prestazioa, bi egun horietakoa barne.
|