Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎Edurneren etorrerak aparatua eskuetan nuela harrapatu ninduen. Aitzin eguneko goizetik ez ginen elkarretaratuak eta espantuka lotu zen nire planta eskasa ikustean. Gauzak mintzatzen zireneko betaurreko gotorrak, batetik, eta aurpegi ubelduraz apaindua, bertzetik, ez nengoen inolako emakumerik liluratzeko, are gutiago ni baino hamabortz urte gazteagorik.
‎Errege eguneko goiz hartan Migelek bazuen jostailu egokirik. Jaiki ginenean, Migelen pozaren inguruan zeuden gurasoak, osaba izebak eta amona, nire anaiak zer esango.
2002
‎(...) eta ordu bietan Omilia bat euskeraz. Errosario Santua, eguneko goizeko 81/ 2etan euskeraz eta bai ta bere egunero(...) Eusko Ikastola: goizeko 81/ 4etan euskeraz eta gabeko 91/ 2etan.
‎Kopa tabernek lizentzia berezia eskatu diote Udalari, legezko testua indarrean jartzen denetik hiru hilabeteko epean, eta betetzen ez badute, 600.000 euroko isuna jarriko zaie. Era berean, salgai mota hori hornitzen duten saltokiek eta supermerkatuek ezin izango dute alkoholik saldu gaueko hamarretatik aurrera, saltzaile ibiltariak eta «teleboallon» ezaguna bezala, hurrengo eguneko goizeko hamarretatik goizeko zortziak arte. Hala, elikagaien salmentan babestuta, edari horiek ematen dituzten establezimenduak kontrolatuko dira, adibidez, asteburuetan gau osoan irekitzen diren fruitu lehorren dendak.
2008
‎Makalaldiaren aurreko indartze ttikia izan zen dena, ordea. Laugarren eguneko goizean indarge sentitu zen, atzera. Geldi egoteak hezurrak gogortuko zizkiolakoan, pasiera laburra egin zuten, traje grisez jantzitako Jimenoren begiradapean.
‎Enpresen Ligaren feria uztailaren 7an hasiko da, eta 14ra arteiraungo du, eta zortzi jaialdi izango ditu guztira. Ohitura denez, San Fermin eguneko goizeko jaialdian lau t' erdiko torneoko finala jokatuko da. Zeintzuk ariko diren zehazteke dago, enpresa bakoitzeko adarraren finala jokatzeke baitago.
2009
‎Ikasle alprojaok lan gehitxo hartu genuela iritzita, eta txantxangorria artean ere kume bila zebilenaz errukituta, hirugarren eguneko goizean goiz, gosari saio ondrosoa eman orduko, lehengo tokian utzi nion kuku gose amorratua... hura poza txantxangorri bikote gajoarena! Aurrera atera zuten, ahalegin eta meritu pila natural naturalez...
2010
‎Laugarren eguneko goizean, prokuradore nagusiaren ordezkoak bere baitan zera pentsatzen du gorbata jarrita: –Auzi honekin bukatu beharra zegok?.
‎Eta Abuztuaren 25ean, asteazkena, konpartsa guztiok plantoa egingo dugu, txupinetik txupinera, goizeko 10etatik hurrengo eguneko goizeko 10etararte. Egun honetan konpartsak Aste Nagusiko argazkitik desagertuko gara, jai alaia eta koloretsua ez da egongo, ez lehiaketa gastronomikoa, ez xake txapelketa, ez txosnarik, ez konpartsek antolaturiko kontzerturik, ez bertso bazkaririk… finean, ez dugu jaietan parte hartuko.
2011
‎Aldi berean, Arrigunaga hondartzatik ibiliko dira udaltzainak. Osasun neurri bereziak ere indarrean sartuko dira eta hurrengo eguneko goizean zehar ezohiko garbiketa egingo da gune osoan. Hori dela eta, ekainaren 24ko lehenengo orduotan hondartzak itxita egon du.
2012
‎Horregatik, normala izan zen gau osoa eta hurrengo eguneko goiza lo sakonean pasatzea. Esnatu zinenean mihia lehor eta sabela pisu sentitu zenituen, alkoholak uzten duen biharamuneko zaporea ahoan.
‎Hala ere, itsasartea kai bat bezain ona zen, eta, ainguratzea ongi egina genuenez gero eta sokak eta euskarriak sendoak zirenez gero, gure itsasgizonek ez zuten batere kezkarik, ezta beldurrik ere, eta denbora, itsasoko ohiturak agintzen zuen bezala, atseden hartzen eta algaraka ematen zuten. Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeak indar handia hartu zuen, eta lanean hasi behar izan genuen hagak eta haize oihalak bildu eta ongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik eta era errazenean eutsita egon zedin. Eguerdi aldera, itsaso zakarra izan genuen, brankako gaztelua urperatua geratu zen, zenbait olatu handik estali gintuzten, eta behin edo bitan aingura eten zitzaigula uste izan genuen.
‎San Joan eguneko goiza izanik, eta Agnes printzesak eguna erromantzeak leitzen pasatzen dituenez, gero eta zailagoa da printzesari ustekabeko opari bat egitea.
‎Esan behar baita Agnesen erromantze maiteena Arnaldos kondeak San Joan eguneko goizean itsasontzi misteriotsu batekin topo egiten duenekoa kontatzen duena dela; horregatik nahi izan du printzeak gaztelua harrizko belaontzi bihurtu, zeren, nahiz eta ez izan ontzi buruzagiaren forma —halako gaztelua omen dute Gaztelako errege erreginek Segovian—, Erriberrikoa lasai aski har lezakete bandera ontzitzat baldin eta noizbait ere erresumak berriz berreskuratuko balu sekul...
2013
‎Eta honen bezperan, ekainaren 23an, igandean San Joan su eguna da eta gure arbasoen antzera, udako solstizioa ospatuko dugu.Jatorri paganoa duen antzina antzinako tradizioa da, nahiz eta Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena daraman.Usadio eta erritoakGau magikoa omen da San Joan bezperako gaua, oroitzapen txarrak erraustu eta horiek ahazteko gaua dela esan ohi da. Baina Euskal Herriko txoko guztietan ospatzen den gau honetan garaian garai hainbat usadio eta erritu egin dira.Esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz San Joan eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da. Lasarte Oria inguruan ere hainbat izaten ziren egiten ziren errituak.
‎Abenduaren 31n, arratsaldeko 6etan abiatuko da zortzigarren edizioa beteko duen lasterketaDoneztebeko Erreka kirol elkarteak, aurten ere, kirola egiten akituko du urtea. Abenduaren 31n, Urtezahar eguneko goizean, ohitura den bezala, Mendaurrera igoko dira. Hitzordua 7: 30etan izanen da Autobus Geltokian.
‎Doneztebeko Erreka kirol elkarteak, aurten ere, kirola egiten akituko du urtea. Abenduaren 31n, Urtezahar eguneko goizean, ohitura den bezala, Mendaurrera igoko dira. Hitzordua 7: 30etan izanen da Autobus Geltokian.
2015
‎Itxialdiaren hirugarren eguneko goizean, eskandalu handiz eman zuten albistea irrati guztietan: Jose Maria Aznar hiltzen saiatu zirela Madrilen, maternidade batetik ehun metrora.
‎Bigarren eguneko goizean, aurreko bilera nola joan den ikusita, dantza baten beharra ikusi du maiorrak. Hanka hutsik jarrita, suaren inguruan danbor eta xirularen doinuan dantza luzea egin dugu.
2016
‎Uste dut asko ikasi nuela Carolinak nire etxean eman zituen egun haietan, eta nolabaiteko adiskidetasuna ere sortu zen gure artean. Alabaina, haren ohar bat aurkitu nuen bosgarren eguneko goizean, ohetik jaiki nintzenean. Berehala itzuli beharra omen zeukan etxera, aitak istripu larria izan omen zuen eta.
‎Stefano, okindegia, goizeko hamaiketan irakurri zuen hurrengo eguneko goizari zegokion lerro zatiko akotazioan. Baina ez zen hamaiketan joango.
‎Eresoinka 8.45 eta Eresoinka 20.45 izena dute. Lehenak, estreinaldi eguneko goiza jasotzen du, goizeko bederatziak laurden gutxitan nola muntatzen ari diren agertokia. Bigarrenaren motiboa saioa bera da.
2017
‎Espainiako gobernuak gerra egoera deklaratu zuen eta hurrengo eguneko goizeko 07:00etan Generalitatean sartu eta presidentea eta hainbat kontseilari atxilotu zituen. Autonomia suspenditu zen eta epaitegiek 30 urtetako espetxealdia ezarri zieten agintariei, baina 1936ko otsaileko Fronte Popularraren garaipenarekin batera amnistiatuak izan ziren eta autonomia berezarrita.
‎Zer esanik ez, gaua ahantzezina izan zen, hurrengo eguneko goizerako Karrikak dena ahaztuta zuen arren. Zer egin zuen, zer ez zuen egin?
‎Bere apezgoaren parte handiena armadako omonier bezala du iragan, Baionako RPIMAri loturik, karia hortara munduko gerla toki frango ezaguturik. Funtsean, ehorzte eguneko goiz hartan Baionako militar lagunek beren kide izanaren memoria hunkituki ohoratu dute, denek laudatuz bertute handiko gizona. Hemendik ere doala familiari gure atxikimendua.
2018
‎Lehenbiziko aldiz zen horren ausarta agertzen zena, aurrez eta ostendu gabe, eta denak utzi zituen ahoa zabalik, zurtz eginik, eta ez zen mira egitekoa ere, zeren eta beti ohi baitzen esangina, besteen aginduetara erraz moldatzekoa. Baina enterru eguneko goiz euritsu hartan, otzantasunari agur egiteko prestatu zen. Garaia baitzen.
‎–Ezkutuan? antolatu ziren egun hartarako, eta berdin jardun ziren San Martzial eguneko goiz hartan. –Ama Xantalen ermitan elkartzekotan geratu ginen, jada jantzita.
2019
‎Prozesioak, entzierro txikiak eta bandak girotu dute San Inazio eguneko goiza
‎Bazekien Tomek ere zergatik. Haiek galdu zirela konturatzerako, beharbada, hurrengo eguneko goiz erdia pasako zen. Nola kontura zitekeen lehenago ez zuela Harper andrearen etxean lorik egin?
‎Gero, hirugarren eguneko goizean, berriro etorri zen kabriolet handia. Gazte irribarretsuak metalezko kutxa handi bat bizkarrean hartu eta gelara eraman zuen.
‎Emaztegai zoriontsua nintzen; babesturik nengoela sentitzen nuen azkenean; bat batean, arreta neureganatzeko gai nintzen. Mimatu egiten ninduten, eta senargaiak miretsi; hura guztia berria zen niretzat[...] Musuek (senargaia behin ere ez zen saiatu beste laztanik egiten) hainbeste piztu ninduten, ezin nuen eztei egunera arte itxaron[...] Eztei eguneko goizean hain nengoen kitzikaturik, blusa izerditan blai geratu zitzaidan berehalaxe. Izan ere, azkenean ezagutuko nuen hainbeste desiratutako zera ezezagun hura.
‎Raimundo Silvak liburua itxi zuen. ...borondatea zen irakurtzen jarraitzea, batailaren pasadizoak segitzea mairuen azken porrota iritsi arte, baina Gil de Rolimek hitza hartu zuen han zeuden gurutzatuen izenean, eta erregeari esan zion ezen, Jesus Gure Jaunak eskualde apartatu hartan, Castro Verdetik hegoaldean, Ourique esaten duten tokian, Alentejoko probintzian, obratu zuen mirari gogoangarri hura modu hartan jakinarazirik, hurrengo eguneko goizean erantzungo ziotela. Eta horren ondoren, ordenantzak agintzen dituen agurrak eta zeremoniak beterik, beren kanpadendetara bildu ziren, era berean.
‎Osaba Miguelenera joan eta hirugarren eguneko goizean, Eliasek ia bukatua zeukan jostailuzko ontzia, bai eta grabatua ere haren alboan bere izenaren E iniziala labana suitzarrarekin; baina jarri zuen trintxa piezaren zokoan akats bat kentzeko, jo zion kolpea mailuarekin, eta pieza osoa zartatu zitzaion. Miguelek eguerdian ikusi zuen, okindegiko langile batekin etxera jaitsi zenean bazkaltzera.
2020
‎Aspertu da maite kontuez, ohartu gabe korapilatzen da nahi ez duen matazan, eta gero buruko minak baino ez dizkiote ematen. Alkoholik ere ez duela edanen gehiago erran dio bere buruari, baina gauzak nola diren, atera da lanetik eta ezin bertze ostatuetatik bisita bat egin gabe gelditu, garagarnoak, txupitoak, eta oharkabean goizak xirimiriz harrapatu du, kaka zaharra, eta ohatzera sartu denerako amatxi ez dago etxean, San Esteban eguneko goizeko mezara joana. Izterrak erre erreak ditu, min ematen diote, eta ez daki hobe izanen duen krema ematea edo bere horretan uztea.
‎Mezuak eman zitiztean Facebooken eta oharrak argitaratu egunkarietan eta paperak paparrean azaldu zituan zuhaitzak Mollón eta Camprodonen, bai eta Beget eta Ripollen ere, bere NAko argazkia ageri agerian, eta deus ez. Bi gau oso eman zitian basoan, gure amak eta itzuli egin zuan gero, hirugarren eguneko goizean, eta laminekin lotan egon zela esan zian! Eta zera esan nioan nik, ama!, eta berak, batere ez zidan axola hik ez sinesteak, neskatoa bahintz sinetsiko hidake.
2021
‎Ez, arrapaladan atera delako. Ainhoak helduek esaten dutena sinesteari utzi zion iazko eguberri eguneko goizean, bere zapatak hutsik eta gurasoak opariak nork erosi behar zituen eztabaidatzen aurkitu zituenean.
2022
‎Lev Pustiakov, gaztetxoentzako eskola militarreko irakasle eta erregistratzaile kolegiatua bere lagun Ledentsov tenientearengandik gertu bizi zen. Hain zuzen ere, azken honen etxerantz bideratu zituen pausoak Urteberri eguneko goiz batean.
‎Arranoak lehorrera bihurtu zian Quim eta bideguru  tzerantz abiatu zuan mutila zaldi gainean. Anaiak banatu zirenetik urtea eta eguna igaroak ziren eguneko goizean iritsi zuan, hain juxtu ere, eta nekearen nekez mazela batean etzan eta lo gelditu zuan.
‎Hurrengo eguneko goiz alban, bonbardaketa gogor batek harrapatu zituen. Abioi etsaiak herriaren gainean zebiltzan hegaka; hain behera jaisten ziren, non ez baitziren kontentatzen tiro egitearekin, itxuraz; hegalez segatzen zuten jendetza desesperatu hura.
2023
‎Bigarren eguneko goizean, hilak 3, zapatuan, Areeta zirku azoka tradizionala bihurtuko da Bambolea taldearen eskutik, kaseta eta zirku joko tradizionalekin, eta publikoak familiei zuzenduriko Dantza Plaza ekitaldiaren saio berezia izango du, bertoko dantza taldeek bultzatuta, Eskoletako plazan. Arrastian, eskaintza Romo auzora pasatuko da, Iratxoen Kantu Sekretuak (Gookapi) musika ikuskizunagaz, eta egunari amaiera emango zaio Glubs (Nacho Vilar Producciones) kalejira ibiltariagaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia