2008
|
|
Zerua ez da erabat garbi egongo, baina zeruan agertuko diren erdi mailako hodeiek eta goi hodei zuriek, eguzkia bistan mantenduko dute. Arratsaldean zehar, hodeiak ugarituz joango dira eta baliteke
|
egunaren
amaieran zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Tenperaturari dagokionez hegoaldeko haizearekin, bai egunez eta baita gauez termometroak gora egingo du; goizeko lehen orduak ez dira hain freskoak izango eta egunez 25 ºC tik gora geldituko dira.
|
2009
|
|
Fronte baten eraginez, eguraldiak nabarmen egingo du okerrera: elur maila jaitsiko da, eta
|
egunaren
amaieran 600 metrotan koka liteke. Ikusi unean uneko eguraldia, gure webkamean.
|
|
Horri esker, tenperatura maximoek gora egingo dute eta 12 ºC ingurura hurbilduko dira. Elur kota azkar igo eta 1000 metrotik 1500 metrotik gora egotera pasako da
|
egunaren
amaieran.
|
|
Igandean zerua hodei gutxirekin agertuko bada ere, goizean zehar hodeiak ugaritzen joango dira, eta
|
egunaren
amaiera oso hodeitsua izan liteke. Orduan, zaparrada arinak botatzeko aukera egongo da.
|
|
Asteartean eguraldiak ez du aldaketa handirik jasango. Goizaldean, eta
|
egunaren
amaieran, zerua hodeitsu agertuko da berriro, eta kantaurialdean euria ere egin lezake. Gainerako orduetan, zerua hodei gutxirekin egongo da, eta eguzkiak tenperatura igoaraziko du, 20 ºC ingururaino berriro; barnealdeko zenbait lekutan, gorago kokatuko da.
|
|
Dena dela, ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean, ekaitzak jotzeko arriskua iragarrita dago
|
egunaren
amaierarako. Itsasoaren ondoan, 24 25º ko maximoak izango dituzte, eta barnealdean 27.
|
|
Termometroek 25 graduak harrapatuko dituzte kostaldean, eta 28º ak barnealdean. Haizea ekialdetik helduko da, eta
|
egunaren
amaieran hego puntua izango du. Oso egun aproposa izango da planak egiteko, hondartzara edo mendira joateko, edo gure udalerri askotan ospatuko diren jaiekin gozatzeko.
|
|
Euskalmeten arabera, ipar mendebaldeko haizea zakar helduko da, eta ufada biziak eta gogorrak daude iragarrita. Aldaketa nabarmena izango da
|
egunaren
amaieran, bero hodeiak garatuko baitira, eta zaparradak eta ekaitzak egongo dira eta. Prezipitazioak handiak izan litezke Nafarroan, eta hor txingorra ere bota lezake.
|
|
Larunbaterako, ez daude hainbeste hodei iragarrita; nahiz eta
|
egunaren
amaieran zerua gehiago estaltzeko aukera egon, ez dirudi euria Bilboko jaietan geratuko denik. Gainera, tenperaturak apur bat gora egingo du.
|
|
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak olatuek eragindako alerta indargabetu du, astearte arratsaldeko lehen orduan, igandean (azaroak 22) ezarri ondoren. Azken orduetan, olatuen indarra ahuldu da, eta
|
egunaren
amaierarako 3,5 metroko altuera izango dutela iragarri dute. Hortaz, alerta egoera amaitu da.
|
|
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak laranja mailara igo du olatuek eragindako alerta, igandean horia izan ostean. Olatuek 5 edo 6 metroko altuera harrapatuko dute, eta
|
egunaren
amaieran 4 metrora jaitsiko dira. Astearterako (azaroaren 24), olatuak eguerdian 3,5 metrokoak izango direla iragarri dute.
|
2010
|
|
Goizaldean oraindik ere elurra bota dezake hegoaldean baina elur kota 400 metrotan kokatuko da. Hego haize ahul bizia ibiliko da, baina
|
egunaren
amaieran indartu egingo da. Lurralde osoan egingo du izotza, barnealdean batez ere; bertan izotz gogorra egin dezake.
|
|
termometroek behera egingo dute berriro. Hodeiak goizean nagusituko dira, baina gero ostarteak irekiko dira, zabalak
|
egunaren
amaieran. Elurra 200 metrotik behera bota lezake lehen orduetan, baina, berriro ere, ez dago prezipitazio handirik iragarrita.
|
|
Elur kota gero eta beherago kokatuko da asteartean zehar, eta
|
egunaren
amaieran 400 metrora geratuko da; egun horretan, gainera, prezipitaziorik handiena botako du. Asteazkenean, ordurik zailenak goizerako daude iragarrita:
|
|
Itsasotik gertu, mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, eta
|
egunaren
amaieran elur kota 1.000 metrotik gora kokatuko da berriro. Araban eta Nafarroan izotz txikia egingo du.
|
|
Ostegun goizean, zerua garbi agertuko da. Arratsaldean, hegoaldetik hodeiak ugarituko dira, eta
|
egunaren
amaieran euria egin lezake. Araban eta Nafarroan bustiko du gehien.
|
|
Goizean, behe lainoa altxatu ostean, hodeien artetik eguzkia ikusteko moduan izango gara eta hego haizeak lagunduta termometroak 30 ºC ra gerturatuko dira barnealdean, eta kostaldean 26 ºC artean geldituko dira. Arratsaldean, aroak beltzera egingo du eta hodei multzo ilunak ugarituz joango dira; zaparrada giroa nagusituko da eta
|
egunaren
amaieran han hemenka trumoi zaparrada handiak bota ditzake eta txingorra ere bota dezake punturen batean.
|
|
Eguerdi partean ostarteak zabalduko dira, bereziki hegoaldean. Kantauri isurialdean tantaren bat edo beste bota dezake, batez ere
|
egunaren
amaieran. Haizea iparraldetik etorriko da.
|
|
Goizean eta arratsaldearen hasieran ostarteak edukiko ditugu oraindik zeruan baina
|
egunaren
amaieran hodeitza handia izango da; Kantauri isurialdean hodei mardulak pilatuko dira eta zirimiria egin dezake. Tenperatura maximoak jaitsiko dira nabarmen eta Arabako hegoaldean eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean baino ez dute 30 ºC ren muga gaindituko.
|
|
Ostiralean hodeiak eta urdinguneak izango dira zeruan. Ostarteak lainoak baino gehiago izango dira, baina
|
egunaren
amaieran hodeitza handitu egingo da. Tenperatura jaitsiko da, baina beroa egingo du oraindik; maximoak kostaldean 25 ºC tik gorakoak izango dira, barnealdean 30 ºC ingurukoak.
|
|
Igandean hego haizea zakarra izango da eta haize ufada oso gogorrak espero dira, egunaren bigarren partean batez ere. Goizean ostarteak oraindik ugariak izango dira, baina hodeiak nagusituz joango dira eta arratsaldetik aurrera euria espero da,
|
egunaren
amaieran Nafarroan indar handiagoz. Tenperatura minimoak, epelak izango dira, Kantauri isurialdean batez ere; maximoak oraindik altuak izango dira, gutxi jaitsiko diren arren.
|
|
Larunbatean, eguneko lehen orduetan hodei gutxi egongo dira eta tenperaturak jaitsi egingo dira. Izozte arinak egon litezke eta
|
egunaren
amaieran hodei gehiago egongo dira, gainera, barnealdean euria egitera iritsi liteke. Tenperatura maximoak 10 ºC inguruan egongo dira itsasertzean eta 5 ºC barnealdean.
|
2011
|
|
Larunbata aurrera joan ahala hego/ hego mendebaldeko haizeak ahultzera egingo du eta
|
egunaren
amaieran indar barik ibiliko da jada. Zeruan hodeitza aldakorra espero da eta orokorrean euria egingo ez duen arren, goizean eta azken orduetan hodeitsuago egongo da eta tanta batzuk bota ditzake; gainontzeko orduetan ostarte ederrak zabalduko dira.
|
|
Gaur
|
egunaren
amaieran eta fronte bat hurbiltzen doan heinean zerua lainotuz joango da eta gabean aurreneko euri zipriztinak botako ditu, baina ordura arte giro polita izango dugu, Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri duenez. Egunaren zatirik handienean zerua hodei gutxirekin egongo da eta tenperatura apur bat gehiago igoko denez, zenbait puntutan bero puntua harrapatuko du termometroak, beroenak 25 eta 30 º artekoak izango dira.
|