Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎Eta guztiok txapela okertu genuenean, egunak igarotzen hasi ziren ezer berririk gabe. Bi, lau, bost urte igaro ziren, eta gaur arte!
‎Orduan ere bake une handirik gabea zen gure kolektiboaren bizitza. Berrogeita hamar urte nituen kartzelara sartu nindutenean; adinaren zama sentitzen hasten den sasoi hori, beraz, eta komisaldegiko tortura egunak igaro ondoren are gehiago. Baina kartzelak ez dizu bakean bizitzen uzten, nahiz eta zaharra izan eta jubilatzeko garai hobean egon.
2002
‎Gero eta jende gehiagok egiten du ihes ohiko opor-lekuetatik, naturaz inguratutako seto egunak igarotzeko. Safariak, animalia basatiak Afrikako sabanetan ikusteko, Turkiako Karibeko uretan urpean igeri egiteko eta koralezko arrezifeak ikusteko, Brasilgo oihan tropikal hezean ibilaldi gidatuak egiteko, naturaren turismoa modan dago.
2004
‎Zergaitik, bada, irten nintzen amasabeletik? Nire egunak igarotzen ahalkez ikusi ta nahigabea ta atsekabea ezagutzeko ote...?"
‎Jakinarazpenaren osteko ehun eta laurogei egunak igarota, ematea iraungi egingo da; bien bitartean, eskatzailea funtzionario eskudunaren aurrean agertuko da, hala denean, aurreko naziotasunari uko egiteko, nahitaezko hitzematea edo zina egiteko, eta Erregistroan espainiar gisa bere burua inskribatzeko.
‎46 artikuluaren bigarren lerrokadak finkatutako eginkizunen esparruan, adierazpenaren bidez egin daitezkeen inskripzioak egin daitezke, orobat, aipatu ofizialak edo idazkariak adierazpen horri buruz egindako aktaren bidez, baldin eta idazkuna egin bada inskribatzeko moduko egitatea gertatu eta hurrengo hogei egunak igaro baino lehenago.
‎Sindrome horrek emakumeen %40ri eragiten dio, eta emakumearen ohiko jarduera oztopatzen du eta nabarmen hondatzen du haren bizi kalitatea. José Luis Doval Condek, Ourenseko Ospitale Konplexuko ginekologoak, azaldu duenez, “sintomak maizago eta gogorrago gertatzen dira egunak igaro ahala, eta intentsitate maximora iristen dira aldia hasi aurreko egunean”. Bularreko mina, sabeleko hantura, aknea, migrainak, sabeleko karranpak edo idorreria dira ohiko sintoma fisikoetako batzuk; tristura, negar erraza, depresioa, nekea edo libidoa gutxitzea dira ohikoenak arlo psikologikoan.
2005
‎Gizakizkoak dira bi alderdiak.Bata eta bestea aurrez aurre jarrita, elkarri begietara so egin eta enpatia sortzea lortzen dugu: batak barkamenak eskatzea, besteak barkamena eman ahal izatea.Mesede handiagoa egiten du horrek indemnizazioa agertzen duen paper bat edukitzeak indemnizazio hori, iristekotan, tantaka helduko da eta edo kondena egunak igarotzen uzteak baino.
‎Epe horren lehenengo hogei egunak igaro arte, eskatzaileak ezin du finka edo eskubide beraren gaineko beste ziurtagiririk eskatu.
‎Erregelamendu hau indarrean jarriko da penintsulan, alboko uharteetan, Kanarietan eta hipoteka legeria bereziaren menpe ez dauden Afrikako lurraldeetan, behin «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratu eta hurrengo hogei egunak igarotakoan (apirilaren 18ko Aldizkarian argitaratu da).
‎Berrogei egunak igarota, behin baino gehiagotan joan nintzen petrikiloaren etxera, igurtziak hartzera; haren ukendu harrigarriek uste baino hobeto bizkortu zidaten hanka, baina hala ere bestea baino motzagoa eta argalagoa geratu zitzaidan, eta geroztik herrenka ibili behar izan dut bizitza osoan. Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena; horrek, haatik, ez dit lasterka ibiltzea eragozten, ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.
2006
‎Lehenbiziko egunetan erne egotera behartzen zuen bere burua, eta saiatzen zen La Grande Posteko bulegora sartzen ziren bezero ugariek Malenferren argazkiaren antzik ote zuten egiaztatzen. Baina egunak igaro ahala, arreta lasaitzen joan zen Ane. Bisita egiten zionetan, polizia zaharrak errieta egiten zion liburuak irakurtzeagatik.
‎Dantza taldekoek, eta baita nik neuk ere, euren etxeetan hartuko gaituzten familiak ditugu zain. Zuriak dira denak, eta erlijioz gehienak mormoiak edo bestela baptistak dira, egunak igaro ahala jakingo dugunez. Familiek hona ekarri gaituen Nazioarteko Dantza Jaialdia izango den lekuan hartu gaituzte, hots, Jolas Parkean.
2007
‎Emaztea legazpiarra da nahiz eta, bai, gurasoak araoztarrak izan. Uda askotan egunak igaro ditut hor eta bihotzez diotsut, oso gustura sentitzen naiz. Bertakoekin musean jolasten, mendietatik nire burua galtzen edota alabekin abereak deskubritzen.
‎3 Aurreko paragrafoko epea eteteko kasuetan izan ezik, Barne Arazoetarako Ministerioak dituen hogei egunak igaro ostean, ulertuko da inskripzioa egin dela. Inskripzioak nortasun juridikoa ematen du, alderdi politikoaren eraketa eta estatutuak agerikotzat jotzen ditu, botere publikoak lotzen ditu eta bermea dakar alderdiarekin harremanak dituzten hirugarrenentzat zein alderdikideentzat.
‎Espetxe politika gogortu izanaren testuinguruan kokatzen dute baita, “Parot doktrina”. Bilgunearen txostenak salatzen dituen inkomunikazio eta tortura egunak igarota, “doktrina” horrek bizi baldintza gogorretan igaro beharreko espetxe zigorra oso osorik bete beharra ekarri die presoei, “delitu gehiagorekin jendea kalean denean”. Erokeria galanta eta jasanezina preso batek hainbeste denbora kartzelan eman beharra, elkarrizketatuen hitzetan.
2008
‎Hamabost egunak igaro ondoren, suak sortutako errautsak garbitu, eta piper belzkarak beheko solairura eror daitezen uzten dute irekigune batetik.
‎Eta kasu hauetan gehienetan, bidaia mota beretsua izaten da: bidaia agentziara, eguzki bila eta estatutik irten gabe, atseden egunak igarotzeko aukeraren bila jotzen da. Eroski bidaiak konpainiako Leirek dioenez, “Mediterranioa, Balear uharteak, Kanariar uharteak..., hori saltzen ari gara nagusiki.
2009
‎Naturako fenomenoek Orbelaun eta Arantzazu nola lotzen duten. Gandiaga nola lotzen duten bere haurtzaroari?,. Ta ume nintzanetik,/ ta Ariztileun eko arruan,/ urtara niñoian bakoitzez?? poesian adierazen da, ezin dugu dena aipatu orain (E, 180 zenb.). 60ko lehen urteetan, Kolegioko irakasleen udako opor egunak igarotzera Bermeoko Anaidira joaten zen. –Sukarrietan ondar garbia/ Mundakan urak lo aldi?, gogoratzen da (ABG, 18).
‎Pentsatzen nuen gaizki ulerturen bat izango zela, ziur nengoen, gero hala izan ez zen arren. Gero, egunak igaro ahala, gauzak aztertu genituen, agiri batzuk erakutsi zizkidaten, eta orduan bai, orduan larritzen hasi nintzen. Ezinegona sentitu nuen, eta amesgaizto batean sartu nintzen.
‎Joan den larunbatean, hilak 19, ibili ziren sinadurak batzen, eguerdian, Telletxe plazan. Eta ondoko jai egunak igaro eta gero, berriro ere ekingo diote. Horren guzti horren berri emateko bitakora ere badaukate.
‎–Dena den, duela lauzpabost hilabete genituen aurreikuspenekin alderatuz, ez da horren txarra izaten ari?, dio Quino Martinez, Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko zuzendari nagusiak. Kanpotik jende gutxiago etorri arren, krisia dela-eta asko dira oporretara joan gabe geratu direnak, eta inguruko lekuak aukeratu dituztenak atseden egunak igarotzeko. –Horiei esker ari gara neurri handi batean aurrera ateratzen?.
2010
‎Edozein elikagai freskoren osaera nutrizionala bilketatik kontsumora bitartekoa izaten da egun batzuk pasatuz gero. Orduak eta egunak igarotzea, biltzean, banatzean eta saltzean biltegiratzeko baldintzak, etxean zaintzea, prestatu aurretik prestatzea (garbitu edo beratu, moztu?). eta aplikatutako sukaldaritza teknikak, landu ondoren gordetzen den denboraz gain, baldintzatzaile dira elikagaiaren azken nutrizio balioa kontsumitzeko unean. Bitaminak dira elikagairik sentikorrenak; mineral batzuk, berriz, beratzeko edo egosteko uretara igarotzen dira, eta ur hori berreskuratzen bada, beste helburu batzuetarako erabil daitezke.
‎Hala, landare baten hazkuntza mekanismo molekularrak ezagutuko dira, espaziokoak bezain muturreko baldintzetan, eta, aldi berean, landare garapena erregulatzeko prozesuen ezagutzan sakonduko da. Ernamuintze aldiko lehenengo 12 egunak igaro ondoren grabitaterik gabe sintetizatutako proteinen bereizketa eragingo duen hazkunde aldi giltzarria, izozteko plantulak berriro izoztuko dira, transbordadore espazialetako batek gure planetara ekarri arte. Landare baten boterea “Arabidopsis thaliana” landare belarkara bat da, Europatik datorrena, eta komunitate zientifikoa erabiltzen du azterketa biologikoetan.
‎Calabria, Puglia eta Sizilia alegia. Sardegna ordea, nahiz eta hemen oso ezaguna ez izan, bikaina da opor egunak igaro eta bertako kultura eta folklorea ezagutzeko batez ere. Iparraldean, mendi eta bailararik ikusgarrienak aurkitzen dira eta banaka batzuk aipatzekotan, azpimarratzekoak dira:
‎Bilera egin genuenetik lehen bizpahiru egunak igaro arren, gure ustezko lan berriaz ez zen inongo mailik ailegatu eta bulegoko orduak isilean ematen genituen Robertok eta biok.
‎Lanak bukatuta, egunak igaro ahala gero eta zabalagoa bihurtu zen irribarrez,
2011
‎Hurrengo goizean esku baten bost atzak agertu ziran etxeko atearen kanpoko aldean suagaz markauta. Aprexetako mutilak egunak igaro ei ebazan ikaratuta eta gaixorik. Gure lekukoen esanean, euren gurasoen sasoirako desagertuta egozan laminak.
‎Seme alabak jaio badira ezkontza egin ostean, eta ezkontza hori desegin edo ezkontideak legez nahiz egitez banandu eta hurrengo hirurehun egunak igaro baino lehen, uste da horiek senarraren seme alabak direla.
‎Hogeita hamar egunak igarotzen direnean adierazpen hori egin gabe, ulertuko da jaraunsleak jarauntsia onartzen duela huts eta soilik.
‎Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro arte.
‎dagoenean, bildutakotik hartu eta egunak igaro ditzake
‎Traktu genitalaren beheko aldean agertu ohi da. Besikula pilaketa asko agertzen dira, eta, egunak igaro ahala, apurtu eta ultzerak sortzen dira. Horrez gain, herpesak hazkura, erremina eta pelbiseko mina, adenopatiak eta disuria ere eragiten ditu.
‎Christian Córdova Maiztasun desberdina Alde horretatik, normala eta ohikoa ez dira nahastu behar. Lehenengo egunak igaro ondoren, haur gehienek hiru ordutik behin eskatzen dute, gutxi gorabehera, eguna eta gaua, eta hiletik aurrera hartualdiak tartekatzen dira, batez ere gauekoa, bigarren hilabete inguruan salto egiten baitu. Baina normalena ez da hiru ordutik behin edo hiru eta erditik behin ematea, baizik eta gosea dutenean; izan ere, haur batek, bere pisuagatik edo osaketagatik, edo aldez aurreko gabezia batetik indarberritzeko askoz elikagai gehiago behar duelako, askoz gehiago eta maizago jan du beste batek baino.
‎Trenak pasatzen ikusten ditudanean eta soa haien bidetik galtzean erakartzen naute eta gogora datozkit burutu gabe utzi genituen bidaia haiek ametsaren topografietan barreiaturiko hiriak, egunak igarotzen ziren trenen moduan eta beste zorion batera zeramaten guretzat izango etzen pausaleku urrunera, hainbeste harrigarri igarotzen zaigunean hurbiletik biziari bere zerga ordaintzen diogun bitartean, nik igo nahiko nuke eta bidaiatu zure hirira, zure izarrera zure egoitza misteriotsura, baina beti deseros, beti eskas, beti erratua nenbilke bizitzaren hegi honetako ainguratua, deitzen zaitut...
2012
‎«Amaierarik gabeko galdeketetan militarrek burua uretan sartzen zidaten», kontatu du, «kasik ito arte». Sabaitik zintzilik ere egunak igaro zituela azaldu du, eta «jasan ezineko mina» sentitu zuela. Ezkondu berritan, «bizimodu hobe bat izateko», Korana ikasteko asmoz Pakistanera bidaiatu zuen, 2011ko atentatuen ondotik.
‎Beste lau gaude mendateetarako; presiorik eta ardurarik gabe, ea azti ibiltzea lortzen dugun. Tom Jelte Slagterri sailkapen nagusian lehiatzeko ardura jarri diote taldean, baina oso gaztea da oraindik, eta uste dut egunak igaro ahala jabetuko dela Giroa zein gogorra den. Hori bai, oso txirrindulari ona da, eta etorkizunean zeresana eman dezake.
‎Saio horietatik ateratako enbrioiak 72 orduz gorde zituzten laborategi batean. Lehen hiru egunak igarota, enbrioi bakoitzetik zelula bakar bat jaso zuten medikuek, horien DNAren analisia egiteko. Hurrena, genearen mutazioa zuten enbrioiak aurkitu, eta alde batera utzi zituzten.
‎Sandhügel, Die beiden Krankheiten, Hyänen Bekämpfung, Der Apfelgarten... Ernsten transkripzioa, alemanera menderatzen dudan neurri apalean, perfektua begitantzen zait, eta, egunak igaro ahala, gero eta asti handiagoa eskaini diet prosa txikioi. Behin eta berriro leitzen hasi naiz, eta, denborarekin, nire irakurgai ia bakarra bihurtu dira:
‎eta ni bezain higuingarriak ez ziren kriminalak tratatzeko zuten modua, bizkor eta prestu onartuko bainukeen hain zigor biguna. Baina, gaztetasunaren urdurikeriak bultza eginda eta Maiestate Inperialaren baimena nuelarik Blefuscuko Enperadoreagana joateko, aprobetxatu egin nuen aukera, hiru egunak igaro aurretik, adiskide Idazkariari gutun bat bidali eta, neukan baimenaz baliatuz, goiz hartan Blefuscura joatea erabaki nuela adierazteko; eta erantzunaren zain egon gabe, gure ontziteria zegoeneko irlaren aldera joan nintzen. Gerraontzi handi bat hartu, brankari kable bat lotu eta, aingura jaso ondoren, jantziak erantzi nituen; gero, arropak (besapean ekarri nuen ohegainekoarekin batera) ontzian ipini, eta tiraka neure atzetik, batzuetan ibiz iraganez eta besteetan igerian, Blefuscuko errege portura iritsi nintzen, non luzaroan baitzegoen jendea nire zain; bi gidari eman zizkidaten izen bereko hiriburura bidea erakusteko.
‎Hala, kanpora joan ezin izan diren horietako asko jaioterrira itzuli dira berriro ere. Euskal Herritik kanpo duten etxea aprobetxatu dute opor egunak igaro eta txikitako lagunekin egoteko. Mireia Bikuñak zera dio:
‎Alabaina, Urkiak ez du uste, liburutegiak arriskuan daudenik, baina euren zerbitzu izarra, mailegua, erabat aldatuko da. Pentsa, etxetik hartu ahal izango da liburua, mailegu egunak igarotakoan, zuzenean desagertuko da liburua aparailutik... Horrek lan asko kenduko die liburuzainei, baina beste lan batzuk sortuko dira?.
‎Lehen egunetan kuxkuxean aritzeagatik errieta egiten nion nire buruari. Bakardade egunak igaro ahala ordea garrantzia kendu diet nire ikerketa baimendu gabeko baina ez haatik debekatuek Arduradunarekin sor diezazkidaketen kalapitei.
2013
‎–ez da ezer berezirik gertatu?. Martinek beldur handia zion bilera horri, baina Eliasek ez zuen deitu, eta egunak igaro ahala Martin lasaitzen joan zen.
‎..., eta, gazte haien atzera, hura ere dutxatu berri irudikatu nuen, minigona harrigarriro motz batekin, bere zangoez harro, desafio keinua ezpainetan, Zurriolako kafetegira zihoakeen bere miniaturazko poltsa sabelaren kontra estuturik, eta berak esandako esaldia etorri zitzaidan burura,, ez duzu zertan amore eman?, une hartan eta ondoko egunetan nire bizitzako lelo gidaritzat hartu nuena, eta orain, egunak igaro ahala, zentzugabekeria irizten niona.
‎Ikuspuntu horretatik, hobe da inbertsio funtsei eustea haien posizioak itxi (saldu) baino, bat balitz bezala. aurrezki kontua, eta itxaron saldoa handitu arte egunak igaro ahala. Hain estrategia onuragarri hori ezin da gauzatu aurrezkiko eta inbertsioko beste produktu batzuekin (gordailuak, bankuko ordaindukoak, Burtsa, warrantak…).
‎Valentziako Erkidegoa. Tasak ikasturte hasieran argitaratutako Valentziako Gobernuaren urteko dekretu bidez arautzen dira, baina, askotan, matrikula egunak igaro ondoren, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa informatzen da. Extremadura.
2014
‎Beraz, Shimon Peresek bukatu du agintaldia, 90 urterekin. «Ez nuen uste nire presidentetzaren azken egunak igaro nituenik maite duten senide bat galdu duten familiak kontsolatzen», adierazi zuen atzo, Gazan hildako soldaduei erreferentzia eginez. Hamasek Gazan boterea hartu zuen urtean izendatu zuten Peres presidente (2007).
‎Ala errukitsu eta bihozberaren izenean. Zalantzaz beteriko egunak igarotzen ari naiz, Fatimah. Eta gomendio eske idazten dizut.
‎Espainiako familia ekonomiak dauden bezala, ezkongai guztiek ezin dute horrelako gasturik egin, eta, beraz, bikote askok gastuak murriztea erabaki dute, bai banketean bai bidaian. ezkonduen lehen egunak igarotzeko hautatu dute. Eztei bidaia ahaztezina egiteko hainbat modu daude, prezio lehiakorragoetan:
‎likido iluna agertzea Erditu ondoren, kolore marroiko likido marroi bat kanporatzeak esan nahi du umetokian infekzioa dagoela, edo kume bat hilda geratu dela umetoki barrunbearen barruan. Kasu horietan, komeni da albaitariari galdetzea, «batez ere, egunak igarotzean fluxu horren kopurua gutxitzen ez denean eta itxura desatsegina mantentzen denean», adierazi du Aitor Llamasek, albaitariak. 3 Kata sukarra erditzean Txakurkumeak erditzean sukarra duen emeak infekzio bat izan dezake, eta, beraz, albaitariari galdetzea komeni da.
‎Espinakak oso elikagai galkorrak dira. Nahiz eta hozkailuan gordetzen diren eta bizitza baliagarria luzatzen den, barazki horiek mantenugaiak galtzen dituzte egunak igaro ahala. Zenbait azterketek diote sei edo zazpi lanegun aski direla espinakak beren folatoen erdia baino gehiago galtzen dutela, hozkailuan egon arren.
‎Eta konturatu orduko, egunak igaro ziren eta iritsi zen ikastolara joateko tenorea.
egunak igaro,
2015
‎Pentsa ezazu ordurako zer nolako etsipena zuten". Eurite handiko egunak igaro zituzten bertan. " Edaten zuten ura euren gorotzen artean geratzen zena zen".
‎Edo munduan diren abere eta piztia guztien hizkera imitatzen dakit? Eta egunak eta egunak igaro ditzaket begirik bildu gabe, liburuak irakurriz adibidez. Horretarako, kaiola hau besterik ez dut behar, jauna.
‎Elkarrekin joan ziren trenez Londresetik Readingeraino, eta bertan, Peter Pearsek bere motorrean eraman zuen Britten Bucklelburyko etxeraino. Hauts, tristezia eta konfidentzietako egunak igaro zituzten han, paperak errebisatzen eta objektuak klasifikatzen, lagun hilaren intimitatean bortxaz sarraraziak. Euria goian behean, etenik gabe.
‎Hala ere, denbora hartu zuen, ez zegoen presarik, Esteban ez baitzegoen herrian. Uda zen, itsasontziek, etxera etorri gabe, arrantzan egunak igarotzen dituzten sasoia, hain zuzen. Eta horregatik, Luziak eta Karmenek ere lasaitasun pixka bat hartu zuten eta euren gorabeherak, ahantzi gabe, bazterrean utzi zituzten.
‎–Badijoa bizia ibaiaren antzera; egunak igaro ta itzuli ez atzera. Ibaia noiz egon da une batean geldik?
‎Pobretasunezko etxeetan ere beharrezkoa da hau. Uste dut esan nuela beste behin ere, eta beste gauza batzuekin ere gauza bera gertatuko da; baina egunak igaro ahala ahaztu egiten zait, berriro irakurtzen ez hastearren.
‎Lehenengo egunak igaro ostean, herriko alderdietako militanteek matxinadari buruz zituzten jarrerak argitzen hasi ziren. Izquierda Republicanakoek eta EAE ANVkoek ozen adierazten zuten altxamenduaren aurka zeudela, eta Errepublikaren alde borrokatzeko prest agertzen ziren.
‎konfiantzazkoa Katua, pixkanaka, erlaxatu egingo da, eta etxe berrian arriskurik ez dagoela ohartuko da. Lehenengo hiru egunak igaro ondoren, gelatik atera behar da katuaren aterpea, janaria eta edaria, haientzat aukeratu den behin betiko lokalizazioan jartzeko. Irudia:
‎Hainbat ekimen pribatu, instituzional edo ingurumen GKEk mota guztietako zerbitzuak eskaintzen dituzte, ornitologia irteerari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko eta ingurua eta tokiko gainerako erakargarriak ezagutzeko (landa-etxeetako egonaldiak, eskaintza gastronomikoa eta kulturala, etab.). Basoak Basoak zuhaitz multzo bat baino gehiago dira: «planetaren birikak» dira, milioika espezie bizi dira, janaria ematen dute, egurra, etab. Eta Aste Santuko opor egunak igarotzeko leku egokia ere izan daitezke. Baso adituek hainbat baso iradoki dituzte bisitatzeko eta, jakina, suteen aurka babesteko.
‎Eskatutako guztia aitortu duenean, artzainak berriz errepikatu behar du izenen zerrenda osoa. Horrela egin du, baso eta zelaien bakardadean egunak igarotzeak ematen duen naretasun sakona galdu gabe. Apika badu ahoan dardara sumagaitz bat, ezpainetan listu idorraren zantzu bat, esandakoari biraoren bat ez eransteko ahalegina salatzen dutena.
‎Deustuko Unibertsitatean Ekonomian lizentziaturik, lan makurretan luzaroan aritu ostean, Munichen hiru urtez aritu zen lanean, beste bi migratzailerekin alokatutako pisuan, sorterriratzeko ezer aurreztu ezinik. Gabonetako opor egunak igarotzera etxeratzeko egun batean, aire kontrolatzaileen protestaren ondorioz hegaldia ordutan atzeraturik, ikaskide ohi batekin egin zuen topo komunerako bidean.
2016
‎Lehenengo egunak igarota, garaiko zentsurak ahalbidetzen zuen horretaraino heltzen hasi ziren hurrengoetan, baina inoiz ez harago: musu ematera tren geltokietan, eta besarkatzera hiletetan, beste guztiak bezala.
‎Fruta eta barazki askok (ez denak), haragiak eta arrainek, arrautzek eta esnekiek (azukrerik gabe) osatzen dute hozkailu osasungarri baten edukia. Izozte osasungarri hori oso probablea da, eta, horrez gain, tappererako gunea ere badu, prestatutako janariarekin, astean behin antolatzen dena, beste errezeta batzuei eransteko prestatutako osagaiak, eta, egunak igaro ahala, berriz aprobetxatzen direla. Jakina, produktu horiek, behin hasiz gero, hotzean kontserbatu behar dira:
‎500 urteko profezia bat bete zela zu egunak igarotzeko ipurdiak ostikatzen eta herrian zehar untxikumeei bostekoa ematen?
2017
‎Bazekien lehenengo egun horietako presioa igarotakoan une latzak jasan zituela, are gehiago egunak igaro eta Sarak berdin edo okerrera egiten bazuen. Gainera, haren egoerak ez zuen batere itxura onik.
‎Gibelaren koloreari eta testurari erreparatuz gero (1 irudia), esan daiteke, egunak igaro ahala, liofilizatutako gibelaren kolorea iluntzen zihoala eta itxura geroz eta koipetsuagoa zela. Kolorealdaketa hori, lehenago aipatu berri den gibelaren pisuarekin zuzenki erlazionaturik egondaiteke, gibelaren pisua minimoa zen kasuetan, kolorerik ilunena lortu baitzen.
‎2012 eta 2017 artean margotu ditu koadroak, eta erakusketa hiru ataletan banatzen da –Garraioak, Aztarrenak eta Orekak– non gelak, elementuak eta natura bera ere irudikatzen dituen, argiaren garrantzia azpimarratuz. Margotutako guneen utzikeriaren eta bakardadearen “argi isila, egunak igaro ahala gero eta zuriagoa”, kromatismo bitxi batekin: kolore motelduak, okreak, zuri hautsiak..., denboraren iraganaren ahanztura irudikatzen duten leku eta objektu horiekin bat egiten dutelarik.
2018
‎Bilbon ere autobus estazioan lo egitekoak ziren baina afrikar batek Gurutze Gorrira eraman zituen. Ondoren Bilbotik Donostiara joan ziren eta Ategorrietako harrera etxean zegozkien egunak igaro ostean, Txantxarreka Gaztetxean bukatu zuten. Mariek euskal jendearentzako hitz onak baino ez ditu," harrera handiko" pertsonatzat gaitu euskaldunak, baita errespetu handikotzat ere.
2019
‎Lau pertsonatako txandatan banatuta, boluntarioek egunak igaro izaten dituzte uhartean bizitzen. Proiektuak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zein Extremadura, Madril, Andaluzia (Espainia) eta Menorcako (Herrialde Katalanak) boluntarioak batu ditu.
‎Herri hartatik lauren bat kilometrora, Mississipi ibaiaren zabal une handienean bazegoen uharte despopulatu bat. Hura polita zen lehenengo ihesia egiteko eta lehenengo egunak igarotzeko. Beraz, uharte hura, Jackson uhartea, hautatu zuten lehenengo abenturak egiteko.
‎Arazoa da askotan ez dagoela halakorik: gauzak gertatu diren moduagatik, edo salatu dutenerako egunak igaro direlako eta ezin direlako froga horiek eskuratu?. Aztarna fisikorik, lekukorik edota bestelako zantzurik ezean, biktimaren hitza baino ez da geratzen erasotzailearen hitzaren aurka.
‎Aktiboa ni naiz. Aspaldi ezarri dugu harreman mota hori gure artean, eta ez doakigu gaizkiegi, ahidurak gainezka egiten duenean elkarren berri gabe egunak igaro ditzakegun arren, niri mutur okerra pasatzen zaidan arte; bestela, bere isilune ankerraz, nora joanik ez dudala jabearazten didan arte. Berak ez du hurbiltzeko zirkinik egin ohi, urteak dira hala egiten ez duela, hasierako garai suhartsu horietatik.
2020
‎Halere, orduak eta egunak igaro ditu bere ordenagailuan. Maizegi onartu ditu lan eskasak, gaizki ordaindutakoak, erretzeko modukoak asmatu ditu, behartuta betiere, baina inoiz ez dira egiten duena baino gehiago izango idazten jarraitu ahal izateko.
‎Adibidez, errezeta baterako barazki jakin baten bila gabiltzanean eta ez dakigunean zenbat denbora igaro den bildu zenetik supermerkatura iritsi arte. Tarte hori funtsezkoa da elikagaientzat, murriztu egiten baitira egunak igaro ahala, eta degradatu egiten baitira; hain zuzen, patogenoak ere sor ditzakete. Herritarren usteak, ordea, barazki izoztuek mantenugaiak eta propietateak galtzen dituztela dio akats baten ondorioz.
‎Bikotekidearekin normaltasunera itzuli Txinako Xi’an hiriko erregistro bulegoetako funtzionario batek Global Times egunkariari azaldu zion koarentenako egunak igaro ahala nabarmen handitzen zela dibortzio eskaeren kopurua. Ulermenean bizikidetza hain estua izateak ekar ditzakeen ondorioetan egon liteke azalpena.
‎Machadok, Baionako kontsulordeak, iheslari uholdeak eragindako egoerak gainditurik, uko egiten dio bisak emateari. 1940ko ekainaren 20tik 22ra bitarteko egunak igarotzen ditu Baionan Sousa Mendesek. Baionako ordezkaritzan irudikatu dut kontsula, iheslarien ilara luzeak atarian zain, Machadorekin eztabaidan eta Manuel de Vieira Braga idazkariaren laguntzarekin iheslariei bisak sinatzen.
‎Ondorengo hilabeteetan egunak igaro nituen erdal autoreen artikuluak irakurtzen. Ez nuke esango alferrikako jarduna izan zenik, aitzitik, aberasgarri suertatu baitzait gerora.
‎Norbait ezagutuko duzu eta egunak igaroko dituzu berriz besarkatu duzun unearekin ametsetan.
2021
‎28.4.9f Zenbaitetan, juntagaiak errepikatuz, enfasia edo ugaritasuna adierazi nahi izaten da: Pesimistak direnetatik asko eta asko mihiz bakarrik azaltzen dira pesimistak (Villasante); Patxik bethe bethe zeukan kolkoa eta jan eta jan zebilen (Oskillaso); Egunak eta egunak igaro zituen erotzeko zorian (Altzaga).
‎Lau egun dira Frantziako Poliziak uztailaren 14ko gertakarien harira Lapurdin lau gazte atxilotu zituela. Ordutik egunak igarota ere, ordea, ezin esan liteke gazte horientzako elkartasun mezuak itzaltzen hasiak direnik. Poliziaren operazioak hainbat eta hainbat herritarri eragindako sumina piztua da oraindik; Baionako karrikak izan dira horren lekuko.
‎Iragan ikasturtean master bat egiten egon nintzen unibertsitatean eta ez nuen apenas denborarik izan marrazteko. Beraz, badut gogoa paperaren aurrean eseri eta marrazten egunak eta egunak igarotzeko.
‎Christinek nirekin egunak igaro arte, ez nuen abagunerik izan behaketa hori harago eramateko. Batzuetan, zerbait egiteko eskatzen nion Christineri, esaterako, ea kafe bat prestatuko zidan, edo edontzia whiskiz bete, eta niri begiratzeko modua, erantzuna, haren borondatearen bideak... neurtzen nituen.
‎Lotsak ez zidan uzten apaizarengana jotzen aitortza egitera, eta denbora batez neure baitan eraman nuen egonezin hura, nahiz eta ongi disimulatzen nuen gurasoen aurrean. Gertaera haren ondoren, tranbiatik jaitsi eta herrenak uzten zidan abailarik handienean igarotzen nuen zubia, sastraka hartara begiak itzuli gabe; baina ez nuen berriro halako tentaldirik nozitu, eta, egunak igaro ahala, amets moduko bat bihurtu zitzaidan gertaera bitxi hura. Alabaina, lehen egunetako barne zimikoak hantxe zirauen, eta, azkenean, lotsa gainditurik, apaizarengana jo nuen, bekatua aitortzera.
2022
‎Baina nahastea larria bada —nahiz eta sintomak gutxi izan—, garrantzitsua da albaitariarengana jotzea. Perretako haurdunaldi faltsuaren tratamendua Txakurren haurdunaldi psikologikoak ez du tratamendurik behar, «sintomak berez desagertzen baitira egunak igaro ahala», dio Lázarok. Hala ere, albaitari honek dio egoera batzuetan beharrezkoa dela, hala nola:
‎Bertizko natur parkea leku ezin hobea da udako egunak igarotzeko. Aukera dago bazkaria eraman eta han bazkaltzeko:
‎Luxenburgoko Esch hirian harrapatu ninduen, Europako Kultur Hiriburutzaren irekiera ekitaldietan. Lituania, Estonia, Finlandia, Polonia, Letonia eta beste herrialde ugariko ordezkariekin egunak igaro nituen. Asko ikasi dut haiengandik.
‎Atxiloketa eguneko jipoiaren ondoren etxean sartuta eman nuen eguna. Batzuetan orduak izan zirela iruditzen zait, eta beste batzuetan egunak igaro nituela gogoeta ezin ilunagoetan amilduta. Tarteka galdeketa egin zidan polizia-burua artxibategian arakatzen hasi eta baietz, Elgoibartik Markinara doan errepidean apirilaren 1ean hildakoak egon zirela deskubri zezakeela iruditzen zitzaidan eta nire bila etorriko zirela.
‎Eta egunak igaro zituan, eta hilabeteak igaro zituan, eta jauregiko bizitza ohiko bozkario eta normaltasunera itzu  liko zuan, Quimen desagerpenak bazter orotan sorturiko atsekabeagatik izan ez balitz.
2023
‎muskulu mina sukar handia (39,5 °C bitartean) ondoeza orokorra lehenengo larruazaleko lesioak ateratzen hasten dira, oso bereizgarriak baitira. Hasiera batean, lesio horiek exantema makulopapular pruriginoso gisa agertzen dira, eta, egunak igaro ahala, besikula, pustula eta zarakar bihurtzen dira. Erupzio horien ernaldia eta heltzea sei egunetik zazpi egunera bitartekoa da.
‎Turroi zatitxoak zaborretara joaten dira, eta tabletak, batzuk hasi gabe ere, lehenago edo geroago, leku berean amaitzen dira. Leku horretara lehenago iritsi ziren panettonearen eta Reyesen erroskoiaren hondakinak, lehorrak eta egunak igaro ahala gogortu zirenak. Nola saihestu?
‎Bigarren egoera, benetako zuzenekoa: Interneteko salmentan sarrerak lortzeko gorriak ikusi ostean, eta kontzertuan leku pribilegiatua lortzeko helburuz, ilaran egunak igaro ondoren, milaka lagunek Taylor Swift zuzenean ikusteko unea. Artista oholtzara irten eta egiten duten lehenengo keinua, honako hau:
‎Maiatzera bitartean ez zuen erantzunik jaso, eta txostena Madrilera eramateko eskatu zuen, han osasun arta jaso behar baitzuen —bi ebakuntza egin behar izan zizkioten iaz— Txostena tokiz aldatzeko eskaria berehala onartu zioten, baina aurtengo maiatzean espero gabeko erantzuna jaso zuten: Espainiako Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzak ukatu egin zion egoiliar baimena, «epez kanpo» eskatu izanagatik, argudiatuta eskaria maiatzean egin zuela, txostena Madrilera eramateko galdegin zuenean, hau da, 90 egunak igarota. Haidarren abokatuek helegitea aurkeztu zuten, baina azaroan jakin dute atzera bota dietela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia