Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 17

2005
‎Oroitzapen horiek gau akuilu, San Martin eguna zabaldu –larunbata–, goizean goiz jaiki, eta Selakuara.
2008
‎Erabat ilunetan egon da kontinente hori niretzat orain arte. Baina orain argituz doa, eguna zabaltzen ari da inoiz ikusi gabeko lurralde eder batean. Eta, era berean, beste leku batzuetara gaua ari da heltzen, halabeharrez.
2009
‎Mutila eguna zabaldu bezain azkar hasi zen jaisten. Erreka txikietatik zebilen, Garaitondo errekarekin bat egin zuen arte.
‎(E, 64). Argia bezala da, eguna zabaltzen duenean. Bera ez da ezer, eta dena berari eskerrak da, funtsean bera da dena; berak egiten du gauzen, guztiaren izatea,, zabaltzea?.
2011
‎Zer, kontrapasan ala, ez zaio ahanzten Asifi, eta, une hartan galderaren nondik norako osoa atzeman ez bazuen ere, ongi ikasia du honezkero haren zentzua, eta badaki ehizazalea dela nagusia, eta nork bere gauzetan aurkitzen dituela hitzak dotoretzeko behar dituen irudiak. Paraden zozketa Kaletxikiko Hontza elkartean egiten omen da goizero, eguna zabaltzerako, eta kontrapasako hegaztiak dira jomuga urte garai honetan, eta han egoten da Goienetxe askotan, udazkenean pasekoen zozketan bezala. Egun horietan nagusi txikia arduratzen da, goiz partean, egin beharrekoez, ehizan ematen baitu eguarte osoa patroiak, hala tokatzen denean.
‎Informazio berriaren peskizan dabilela paper zahar horiei so eta beha. Bihozkada eduki duela gauean eta, eguna zabaldu orduko, goizean goiz hurbildu dela Otxategira.
2012
‎Erreten ertzetan sakontzen diren sasiz inguratutako zulo horien aurrean zaldia bere kabuz gelditzen zenean, Charles, tupustean atzarririk, laster oroitzen zen hanka hautsiaz, eta ezagutzen zituen haustura guztiak berriz bururatzen saiatzen zen. Jadanik ez zuen euririk ari; eguna zabaltzen hasia zen, eta, hostorik gabeko sagarrondoen adarretan, txoriak geldi geldirik zeuden, goizeko haize hotzetan beren luma txikiak harrotuz. Landeta laua bistaz galdu arteraino hedatzen zen, eta etxaldeen inguruko zuhaitz basotxoek, elkarrengandik urrun tartekaturik, orban more beltzak egiten zituzten zeruaren tonu goibelarekin batera galtzen zen azalera gris zabal hartan.
2013
‎–Eta badaude heriotza bizitza berri baterako ataka gisa ulertzen dutenak ere. Rabindranath Tagorek esaten zuen heriotza ez dela argia amatatzea, eguna zabaltzen hasi delako lanpara itzaltzea baizik, erantsi nion, gustuko nuen beste aipu bat gogoratzearren. Baina beharbada nahikoa eta gehiegi zuen neskak.
2016
‎Emakumeak badaki irakaslearen etxean gelditzen dela tarteka gaua pasatzen. Goizeko ordu txikietan itzultzen da etxera, eta inoiz eguna zabalduta ere bai. Behin jarraitu ere egin zion eta biharamunean argibide zehatzak eskatu zizkion.
2017
‎Axolagabe etzan, gero berehala bertan eserita geratu, eta oinetakoak kenduta hor ariko zait bere txolinkeriekin kontu kontari: behatzetako azkazalak pintatzen dituela, hatzetakoak ez, amak ez diolako uzten; behatzetakoak ere ez lizkiokeela utziko baina amak ez dakiela ezer eta nik ez esateko, kontu handiz ibiltzen dela amak ezer ez jakiteko, gauean argia itzali eta gero kentzen dituela oinetakoak eta eguna zabaldu orduko haiek jaztea izaten duela lehenbiziko lana. Eta nola nirekin egoten deneko une bakan horiek diren bakarka ez baina sikira amaren begiradarik gabeko bakarrak, orduan aprobetxatu behar behatzetako azkazalak ikusteko, ikusteko eta margo gehiago emateko, patrikatik ontzitxoa atera eta hortxe aritzen baita, bere baitan bildurik bezala, oinetako azkazalak pintatzen, eta ni berriz aurrean, haren zango sagarrak begien bistan, eta oinak ere agerian noski.
‎Laster asko jaitsi genuen aldapa eta Errezabal eta Palazio arteko hariztira iritsi ginenerako eguna zabaltzen hasita zegoen.
‎Egune sabaldu áurretik abixaute igon genduan Anetora? eguna zabaldu aurretik abiatuta igo genian Anetora? [Aneto, Pirinio mendietako gailurra]
2019
‎Eta mesanotxeko lanparatxoa piztu du azkenean. Goizeko zazpiak hamar gutxiago, argi biren arteko ordua; eguna zabaltzen hasita egonik ere, ilargia agerian. Ohazala erneguz erretiratu, bata jantzi, eta han joan da, itsumustuan, koinatuaren gelara:
‎Azkenik atea ireki da, logela da, bere kaoba gehiegizkoekin, eta aurrean, zabalera guztia hartzen duela, ohea, bere estalki zuri, lodiarekin, burukoaren azpian maindirearen tolesdura elurrezkoa, ezin garbiago, leihotik filtratzen den argiak gauzen ertzak leuntzen ditu, isiltasunak arnasa hartzen duela dirudi. Apirilean gaude, arratsak luzeak dira, eguna zabaltzen ari da, agian horregatik Raimundo Silvak ez du argia pizten, horregatik eta doi hasi den argi itzal hau ez hondatzeko, nahiz eta, aldi berean, argi itzalak sosegua kentzen dion, ez al du Maria Sarak susmo txarrik hartuko, ederki baitakigu, dela eskarmentuz dela mila aldiz kontatu den gauza delako, batzuetan iluntasunaren bidetik, iluntasunaren arima sakonaren bidetik erabateko itsualdir... Maria Sarak berehala ikusi zituen loreontziko bi arrosak, leiho ondoko mahaitxoaren gainean, eta paper orriak, bat erdi idatzita mahaiaren erdian, ezkerrean errima bat, orain Raimundo Silvak lanpara piztu behar zukeen giroa eta efektua sortzeko, baina ez zuen lanpara piztu, albo batera joan zen, ohearen oinetara iritsirik ia, ezkutatu nahiko bailuen, eta hitzen zain gelditu zen, dardaraka zegoen zer hitz esango ziren igarri ezin zuelako, imintzioek ez zuten kezkatzen, ezta ekintzek ere, hitzek kezkatzen zuten bakarrik, hemen, gela honetan.
2021
‎Eguna akituta bukatzen dute. Pauso labur eta zalantzatiz ikusten ditut gauero beren gordelekuetara bidean, eta ez direla gehiago ohetik altxatuko pentsatu ohi dut, baina biharamun goizean eguna zabaltzerako ateratzen dira berriro leihoetara eta hasten dira geranioak ureztatzen.
2022
‎Urteak neramatzan neure burua heroi izateko prestatzen edo idulki baten gainean irudikatzen, eta kolpetik irudi hori lurrean ikus nezakeen mila zatitan apurtua. Hondakin horiei begira eman nituen orduak, eta biharamunean goiz aldera, artean eguna zabaldu gabe, atera nintzen etxetik eta utzi nuen mezu bat kontaktuaren buzoian muga igaro nahi nuela adieraziz.
2023
‎Gauez bonbardatzen jarraitu zuten. Argisenti oskorria izan zen biharamunekoa, laino maskal batzuk baino ez, eta eguna zabaldu orduko biziagotu zuten oldarraldia. 144 kanoi eta 110 hegazkin enplegatuz, Gaztelumendi eta Urruzti arteko gailurreria birrindu eta Burdin Hesia hautsi zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia