2007
|
|
Saia zaitezte kontratua, baldintza guztiak barne, idatziz formalizatzen eta,
|
eguna
iritsi baino lehenago, otordua dastatzen.
|
2009
|
|
Agentziak ezeztatzen badu, idatziz jakinarazi behar die bezeroei, abiatzeko
|
eguna
iritsi baino lehen, eta bi aukera hauetakoren bat eskaini behar die: ordaindu duten guztia itzuliko diela, edo ezeztatu duten bidaiaren antzeko bat edo hobe bat egin ahal izango dutela.
|
|
Bidaiak balio duenaren% 5 galduko du bezeroak baldin eta bidaia
|
eguna
iritsi baino 10 egun lehenago jakinarazten badu bertan behera utzi nahi duela; 3 egun lehenago jakinarazten badu,% 15 galduko du, eta 48 ordu lehenago esaten badu,% 25.
|
2010
|
|
Irakaslegai asko ginelako, nire azterketa irakurtzeko data egun asko geroago egokitu zitzaidan. Baina ez nuen inoiz leituko,
|
eguna
iritsi baino lehenago bukatu nituelako katedrako oposizioak. Hauek Donostiako Zubiri institutuan egin behar ziren, Zurriolako hondartzaren aurrean (sasoi hartan askoz txikiagoa eta itsusiagoa).
|
2012
|
|
Nahiz eta harrigarria dirudien, jasan duten zapalkuntzaren ondoren eurak dira neskato gazteei ablazioa egiten dietenak. Genitalen mozketa
|
eguna
iritsi baino hilabete lehenago, zer den esplikatzen dio amak, eta duen garrantziaz hitz egiten dio. Etxean gizonezkorik ez dagoen egun batean, egun argiz, daiak neskatoaren etxera joaten dira.
|
2013
|
|
Pixkanaka, lan saio luzeagoak egiten hasi ginen, urte horretan Donostiako maratoian parte hartzeko asmoa nuelako. Azken proba horien
|
eguna
iritsi baino lehen, ordea, Espainiako Txapelketan parte hartzea erabaki eta irabazi egin nuen, Bezanan (Kantabria, Espainia). Orduan hasi zen dena.
|
2018
|
|
Enpresak, finantza erakunde bati eman diezazkioke letren bidez dokumentatzen diren bezeroen zorrak, haien muga
|
eguna
iritsi baino lehen, eta finantza erakunde horrek zenbatekoa aurreratuko du, komisio eta interes jakin batzuk kendu ondoren. Interes horri deskontua deritzo.
|
2019
|
|
Eskailera kiribila zen, eta igotzeko nekeza, are eta gehiago dagoeneko zaharra zen almuedano honentzat, beharrik ez zizkioten begiak estali behar, norietako mandoei bezala, zorabia ez daitezen. Gora iritsi zelarik goizaren freskotasuna sentitu zuen aurpegian, eta egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa,
|
eguna
iritsi baino lehenagoko argitasun huts horrek ezin baitu kolorerik eduki, argitasun huts horrek larrua ukitzen du, hatz ikusezina bailitzan, eta larruak ikara zolia eduki ohi du, inpresio berdingabea, pentsarazten duena jainkoen kreazio desakreditatua ez ote den izango, eszeptiko eta ateoen laidorako, historiaren gertaera ironiko bat. Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.
|