Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 260

2000
‎Aita Bartolome Ziaurrizkoa zeritzan misionest ezaguna —zeina izan baitzen don Frantziskoren eta jaun Marcelen ondotik izan nuen hurrengo prezeptorea, azkena, eta zeinaz aitzinago luze solastatzeko parada izanen baitugu— Urbiainerat etorri lehen aldian, hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin, halako tailuz, non, konfesioneen eguna iritsi zenean, harekin nahi izan baitzuten urbiaindar guztiek, don Frantzisko bazter uzten zutela; zeren bi errenkada zeuden han: bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan.
‎" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaio... Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
‎Handik aitzina, Xiritxeren bila joaiten hasi nintzen arratsero, egun batean leku baterat eta bertzean bertzerat neramala, biak ere zaldi gainean beti, han eta hemen zeuden guardiak ene ateraldi haietarat ohi zitezen, harik eta ihesaldiko eguna iritsi zen arte.
2004
‎Agerraldiaren eguna iritsita, zitazioa jaso dutenetatik norbaitek apeoa egitearekin ados ez dagoela adieraziz gero, epaileak agindeia egingo dio, desadostasunaren arrazoiak argi eta zehatz adieraz ditzan, bestelako kasuan adostutzat joko duela ohartarazita. Ados daudenei ere agindeia egingo die, horiek adieraz dezaten apeoa eskatu duenak izendatutako adituarekin ados dauden edo beste bat izenda dezaten.
‎Azken eguna iristen bada ez zaituztet salbatuko.
‎Eta berriro elkarrekin egoteko eguna iritsiko da.
‎Horrela, laster berrogei urte betetzear zegoen eta ez zuen kandelak itzaltzen lagunduko zion nehor. Orduan, tabernan iragaiten zuen eguna, trago bakoitzak itxaropen poxi bat pitzaraziz, emazte bat besoetara eroriko zitzaion eguna iritsiko zela eta ez zuela hetsi behar sinestarazten zion bitartean, penak eta egiaztatu gabeko fantasmak whiskytan itoz.
2005
‎Orain partida gehiago jokatu behar direla esan egiten da, baina gero eguna iristen denean eta galderak egiten zaizkionean pilotariari," lehen partida hori arriskutsua baita" esaten dute. " Eta zeinen kontra jokatu behar duk ba?" Eskasenaren kontra.
‎Nik uste dut oraindik galdera nagusia dela nola entrenatu behar den, eta inork ez dakiela zer egin behar den ongi entrenatzeko. Egin litezke mila saiakera, azken 7 hilabetean kontzentratuta egon, saioetan ongi aritu... eta eguna iritsi, eta azkena geratu. Inork ez du formula aurkitu, nik uste, ez dagoelako.
‎Txapelketarekin gogoratu orduko izaten da tripan urduritasuna. Baina behin eguna iritsi eta oholtzara igotakoan, lasaitasun modukoa etortzen da. Ez dago atzera egiterik eta" hemen ahal dena egin behar da" pentsatzen dut.
‎San Martin eguna iritsi zen horretara.
2006
‎Osaba izeben etxean politikaz baino ez da. Aberri eguna iristen da eta izebak eta biok ikurrina jartzen dugu balkoian.Ikurrina legeztatu berri dute. Izeba emozionatuta dago eta ni ere bai.
‎Utikan! Susmagarri nagusia izatetik susmagarri bakarra izatera pasatu ninduan, bada, oso ordu gutxiren buruan, eta epaiketaren eguna iritsitakoan, mundu honetan gehien maitatu dudan pertsonaren hiltzaile ofiziala izendatuko ninditean. Etsia hartu nian:
‎Errepublika iritsi zen gero eta gurutze guztiak kenarazi zizkiguten, eta Errepublika eguna iristen zenean denok sorora joaten ginen, egun pasa. Herritik kanpora beti.
2007
‎Saia zaitezte kontratua, baldintza guztiak barne, idatziz formalizatzen eta, eguna iritsi baino lehenago, otordua dastatzen.
2008
‎Egun batzuk lehenago, goizaldean, 2.000 andre baserritarrek hiritik 56 kilometrotara dagoen Barra do Ribeiron Aracruz Celulosa konpainiaren eukalipto baso eta mintegiak okupatu zituzten. Emakumeen eguna iritsita, eguerdian, Porto Alegreko Ipiranga etorbidean barrena manifestazioan hurbildu ziren Unibertsitate Katolikora. Han Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO ingelesezko sigletan) bilera garrantzizkoa zeukan antolatua:
‎Izan ere, egun batez, aparte hartuta, hilabete bakoitzaren lehen egunean lau penikeko zilarrezko txanpon bat emango zidala agindu zidan, baldin eta egoten banintzen, talaian marinel hankamotz bat noiz ikusiko?, eta azaltzen zenarekin batera jakitera ematekotan. Maiz, hilabetearen lehen eguna iritsi, eta nire ordaina eskatzen nionean, sudurretik arnasa botatzea besterik ez zuen egiten, eta begiak jaitsarazten zizkidan bere begiradaz; baina astebete baino lehen hobeto pentsatu eta nire lau penikeko txanpona ematen zidan, berriro ere erne egoteko aginduz, marinel hankamotza, azaltzen bazen ere.
‎–Indartsuak izan eta hala agertu behar dugu. Aurrera egin behar dugu, deituak izango garen eguna iritsi arte, esanaz apurtu zuen don Martinek jaunartu ondorengo gogoeta isiltasuna.
‎Estudianteak urduri zeuden, San Juan eguna iritsi behar zela eta. Baina eguna ailegatu zenean, Axularrek esan zien:
‎Eta funtzionatu du. Desiratzen nago biharko eguna iristeko. Beste pizza zati baten bila noa.
‎Metodo hori, nahiz eta ez erabili, eta hitzarmen kolektiboetan hitzartutakoaren arabera aldatu, legeak babesten eta arautzen du. Soldata aurrerakin gisa eska daitekeen gehienezko zenbatekoa egindako lanaren baliokidea da Langileen Estatutuaren 29 artikuluak ezartzen du langileak eskubidea duela" egindako lanaren konturako aurrerakinak" jasotzeko, ordainketa egiteko eguna iritsi gabe. Horrek esan nahi du enpresak hilabete bakoitzaren hasieran soldatak likidatzen baditu, baina oraindik egun batzuk falta badira data hori iristeko, langileak orain arte egindakoa ordaintzeko eska dezakeela.
‎Dena den, biharko eguna iritsi arte orainaz gozatzeko aukera bikaina izango dute bertako biztanleek eta kanpotik etorritakoek. Izan ere, gaur egun osoan ekintza ugari antolatuko dituzte, kaleak alaitzeko asmoarekin.
‎Ondoren festak jarrai dezala. Azken eguna iritsi bitartean, bada, dena emanda pasatu.
‎Entrenatzaileek, berriz, 24 orduak pasatzen omen dituzte lanean. «Hurrengo eguna iritsi eta jokalariek zer egin behar dugu gaur, galdetzen dute.
2009
‎Lopezek Basagoitirekin hitz egitea dauka, nahiz adostasunik ez lortu ehunetik ehunean. Lehendakaria aukeratzeko eguna iristen denean Basagoitik erabaki dezake aldeko botoak ematea, besterik gabe. Basagoitik arazo bat dauka, ez badio babesa ematen PP gaizki geratuko da.
‎Agentziak ezeztatzen badu, idatziz jakinarazi behar die bezeroei, abiatzeko eguna iritsi baino lehen, eta bi aukera hauetakoren bat eskaini behar die: ordaindu duten guztia itzuliko diela, edo ezeztatu duten bidaiaren antzeko bat edo hobe bat egin ahal izango dutela.
‎Alternatiba bat eskaintzeaz gain, kalte ordaina ematera ere behartuta dago agentzia, eta kopurua erabakitzeko, bidaia eguna iristeko zenbat egun falta diren, horixe hartzen da aintzat.
‎Bidaiak balio duenaren% 5 galduko du bezeroak baldin eta bidaia eguna iritsi baino 10 egun lehenago jakinarazten badu bertan behera utzi nahi duela; 3 egun lehenago jakinarazten badu,% 15 galduko du, eta 48 ordu lehenago esaten badu,% 25.
‎Bidaia eguna iritsi eta agertzen ez bada, eta aurrez jakinarazi ez badu, bidaia osoa ordaindu behar du bezeroak.
‎Bizikletan ibiltzeko eguna iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verner... munduan bizi zena, izeba Ernestinak ederki eman zion Reginari, behin batean, seme alaben izaerari buruzko nola halako definizioa:
‎Esan nahi baita Regina biziberriturik heldu zela Limpiastik, bisitak arimaren sendabidean ipini balu bezala; horregatik, markesa andereak Madrilera itzuli beharreko eguna iritsi zenean, bere esker ona adierazi zion Reginak mila aldiz.
‎–Jan eta gizendu, gizonak, zerri kapitalisten sanmartin eguna iristear dago-eta, kar kar kar!
‎Plazan urduritasuna izaten da beti, eta beste kontu bat da, baina ea gauzak ongi ateratzen diren. Harriarekin jasoaldi onak egin ditut, baina horrek ez du ezer esan nahi, beti bezala, eguna iritsitakoan jaso behar baita, eta epailearen aurrean. Halaber, harriarekin egin beharreko lana bukatutzat eman zuen, marka ahalegineko saiora arte:
‎Beste alde batetik, gehien entzun dudan diskoa zuzenean entzuteko aukera emango zidalako. Ulertzekoa denez, eguna iristeko desiratzen nengoen.
‎Dena dago prest dagoeneko, eguna iristea gelditzen da bakarrik. Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da etzi, 12:30ean, Arbizuko pilotalekuan (Nafarroa).
‎–Jan eta gizendu, gizonak, zerri kapitalisten sanmartin eguna iristear dago-eta, kar kar kar!
‎Esan nahi baita Regina biziberriturik heldu zela Limpiastik, bisitak arimaren sendabidean ipini balu bezala; horregatik, markesa andereak Madrilera itzuli beharreko eguna iritsi zenean, bere esker ona adierazi zion Reginak mila aldiz.
‎Bizikletan ibiltzeko eguna iritsi bitartean, baina, liburuetara zaletu zen Gabino; lehendik ere aski zaletua zen, egia esan, baina beste era batean, liburuetako marrazkiei letrei baino emanagoa, harik eta jarrera aldaketa hura izan zuen arte, noiz eta letrari marrazkiei baino garrantzi handiagoa ematen hasi baitzitzaion; garai hartan irakurri zituen Stevensonen David Balfour en abenturak eta Gezi beltza, baita Jules Verner... " Teofilo Maria, Damaso eta Maria Bibiana munduan bizi dira, eta Gabino, Domingo eta Ada nor bere munduan" –, baina Gabinoren munduak ez zuen Domingorenarekin, esate baterako, zerikusirik; edo bazuten zerikusirik, baina jarrerak bereizten zituen, guztiz bereizten ere:
‎Ez genuen altxa nahi. Ez genuen ohartu nahi bosgarren eguna iritsi aurretik amaitu zela dena. Dena amaitu aurretik amaitu zela dena.
2010
‎Puñalek beste urtebetez jarraitzeak ez luke inor ezustean harrapatuko, eta Flañoren aurretik Josetxo ere badago kapitain lanerako. Hargatik, Osasunan jokalari garrantzitsua sentitzen da Flaño, eta beteranoen lekukoa hartzeko prest egongo da eguna iristen denean.
‎Agian lotsaz aitortu nuke zenbait trikimailu erabili nuela gizon laño samar haren konfiantza nireganatzeko. Edonola ere, etxera itzultzeko eguna iritsi zitzaionean berarekin etortzea proposatu zidan eta pozarren onartu nuen, bai bainekien berebiziko abagunea zela hura oihanaren alderdi ezezagun honetaraino ailegatzeko. Izan ere, oraindik kontaktatu gabeko tribu basati eta oldarkorrak bizi dira eremu honetan, beldurtuta dauzkatenak misiolariak, legez kanpoko egur biltzaileak, seringueiroak nahiz urre sukarrak itsututako garimpeiroak.
‎hizkuntza bat da. Atzo primeran pasa nuen, biharko eguna iristeko irrikaz nago... Denboraren etiketa jartzen diegu gure damu,
‎Irakaslegai asko ginelako, nire azterketa irakurtzeko data egun asko geroago egokitu zitzaidan. Baina ez nuen inoiz leituko, eguna iritsi baino lehenago bukatu nituelako katedrako oposizioak. Hauek Donostiako Zubiri institutuan egin behar ziren, Zurriolako hondartzaren aurrean (sasoi hartan askoz txikiagoa eta itsusiagoa).
‎Honegatik hasi zen kezkatzen Mariori egia esatearekin eta ezin zuen agurtzeko eguna iritsi arte itxaron. Hori ez zegoen ondo.
‎Magdalenak ere ez zuen oso ulergarria ikusten baina egun gutxirako kontua izango zela uste zutenez, hotelarena hain konplikatua ez zela pentsatu zuten. Lekurik ez zegoela jakin izan balute, ez omen ziren Benidormetik mugituko ezkontzeko eguna iritsi arte.
‎Niri ezetz iruditzen zitzaidan, tartekotzat jotzen nindutela, eta Adrianekin, kasu, nahiz zerrategiko jabearen semea izan, beste modu batera jokatzen zutela; baina ez nengoen ziur. Zorionez, urte hartako Erramu eguna iritsi zen. Zalantza guztiak joan zitzaizkidan orduan.
‎Nafarroak hezkuntzan ahalmen txiki zenbait bazuela baliatuz, Iruñean dena prest zegoen Iranzu ikastola irekitzeko1963an: hezkuntza inspektorearen baimena, egoitza, 27 haur, hiriko aldizkari guztien laudorioak... hasteko eguna iritsi zelarik, gobernadoreak itxi egin zuen. Bi urte geroago, aldiz, lortu zen Uxue ikastola irekitzea hirian; ikasturtearen buruan 320 ikasle bildu zituen.
‎Jaiotzeko eguna iritsi zenean, dardaran hasi eta bederatzi hilez bizileku izan nuen itsaso epela husten hasi zen. Umetokiarenak egin zuen, indar garaiezin batek bertatik lekutu behar ninduen, artean kanporantz zela ez nekien norabidean.
2011
‎Kiir gerrillari izandakoa da, eta berak irabazi zituen iragan apirilean egindako bozak. Sudanen inflexio puntu bat ezar dezakeen eguna iritsi da orain.
‎«Hurrengo asteko proban ikusiko dut jokatzeko moduan nagoen ala ez. Gero, erabakia hartzeko eguna iristen bada eta ezin badut jokatu, ikusiko dugu zer egin, baina nire asmoa ez da atzeratzea».Pilotariaren arazoa mina da, eta, azaldu zuenez, pilota jotzean mina sentitzen du. Hatza hautsita dauka, eta titareak mina arintzen du, baina ez guztia.
‎Laster batean joan dira hiru urteak, eta zoritxarreko eguna iritsi den arren, etsaiak oraindik ezezagunak dira.
‎Ez dira inoiz bost egun baino gehiago gorde behar. Bosgarren eguna iritsitakoan kontsumitu ez badira, bota egin dira. Beste uste faltsu bat da elikagai freskoak hain naturalak direla pentsatzea, aldez aurretik garbitu edo prestatu gabe kontsumi daitezkeela.
‎Egunak zenbatzea Hilekoa ziklo normaletan eta erregularretan duten emakumeek errazagoa dute alde horretatik. Epeak 28 eguneko tartea errespetatzen badu, 15 egun atzeraka kontatu behar dira, hurrengo eguna iristen den egunetik hasita. Adibidez, hilekoa hilaren 20an jaitsiko balitz, lanegun emankorrak 4 eta 6 bitartean egongo dira.
‎Baina konpetizioak ardura handiegia sorrarazten zidan. Lasterketen bezperan ez nuen lorik egiten eta eguna iristen zenean, %250 ematen nuen, leher egin arte. Sailkapenari begiratuta aurrean amaitzen nuen gehienetan, baina gehiegi sufrituta.
‎Eta alde egin zuen bere ahaidekoek Morillas-en zeukaten dorretxera. Ez zen denbora asko igaro, ordea, bando bien arteko borrokaren eguna iristeko. Zuiako lekuren batean izan zen eta, kronistek utzi diguten kantu zahar honek azaltzen duenez, Zaratearrek galdu zuten gudua, Errodrigok bizirik ihes egitea lortu bazuen ere.
‎Gauza asko azaldu zizkidan eta denak egiak, esan bezala gertatu baitziren denak. Bera joateko eguna iritsi zenean oso triste geratu nintzen, batez ere goizeko lauretan iratzargailuak jo eta behiak jeztera bakarrik jaitsi nintzenean. Baina seietan, aipatu zidan gizona etorri zen eta kontua pixka bat aldatu zen.
2012
‎Gure senideentzat txartelak hartu ditugu eta plazan bazkalduko dugu". Bikotea ezkontzako jantzi eta azken prestaketekin dabil lanpetuta. Urduritasuna dagoeneko nabaritzen dute baina aldi berean eguna iristeko gogoz. Familiakoak ere pozik daude eta ondo ikusi dute bikotearen erabakia," nire ama urduri dago, dena ondo ateratzea nahi du" azpimarratzen du Tellok.
‎Baina hainbeste jenderekin ekintza batean egotea eta jendeak beraiei begiratzea. Integratuak sentitzen dira eta guretzat oso garrantzitsua da hau.Gu ere orain gara kontzienteago, eguna iritsi ahala.Bileretan eta omenaldiko emanaldia prestatzen garrantziaz konturatu gara.Egitaraua ireki eta Jalgune bertan omendu bezala dagoela ikusteak... Danok Kide elkartearekin 50 urte bete dituela eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin...
‎Azaldu da, zara, zarete, lau egunkaritan (bitan, argazki eta guzti), sei irratitan (lautan, elkarrizketa eta guzti), hiru agerkari digitaletan, eta aipatu hiru herri telebistatan. Gero, X eguna iristen denean eta espero, behar edo desio zenuen erantzunik jaso ezean eta ondorioz Y helburuak helburu izaten jarraitzen duela konturatutakoan, arrazoi bila hasiko zara beharbada. Eta botako diozu jende eskasiaren arrazoia eguraldi txarrari, pasibitateari, egun desegokia aukeratu izanari edo beste edozein faktore misteriotsuri.
‎Guztiz debekatuta zegoenez, nik ez nuen kartelik jarri ezta inongo iragarpenik egin ere, ingurukoei abisatu nien soilik, pelikula debekatuta zegoelako eta poliziak jakinez gero kartzelara bidaliko ninduelako zuzenean. Proiekzioaren eguna iritsi zenean, egoitzara heldu eta ehunka gazte zeuden bertan, ilara aterainokoa zen. Harrituta geratu nintzen, eta pelikula osoa oso urduri ikusi nuen arren, ez zen ezertxo ere gertatu, polizia ez zen bertaratu eta filma osorik ikusi ahal izan zen.
‎Nahiz eta harrigarria dirudien, jasan duten zapalkuntzaren ondoren eurak dira neskato gazteei ablazioa egiten dietenak. Genitalen mozketa eguna iritsi baino hilabete lehenago, zer den esplikatzen dio amak, eta duen garrantziaz hitz egiten dio. Etxean gizonezkorik ez dagoen egun batean, egun argiz, daiak neskatoaren etxera joaten dira.
‎Frantziak, bestalde, berehala trantsizio gobernu bat eratzeko eskatu du. «Trantsizioa eta etorkizuna prestatzeko eguna iritsi da», adierazi du Frantziako Atzerri ministro Laurent Fabiusek. Siriaren etorkizuna erabakitzeko ministroen bilera Parisen egitea eskaini du Fabiusek, eta herrialde arabiarrak Siriaren etorkizuna eraikitzeko egiten ari diren edozein saio babesteko prest agertu da.
‎Noiz ohartu zineten ez zeneukatela ihesbiderik? Urteak joan ahala, geroz eta zailtasun handiagoak geneuzkan mailari eusteko, eta, azkenean, inork nahi ez zuen eguna iritsi zen. Denboraldi benetan gogorra izan zen Realarentzat.
‎Azkena Rock jaialdiaren azken eguna iritsi da, eta, horretan, rock musikaz gain, soula ere izango da protagonista. Horren adierazgarri izango da Dick Brave & The Backbeats taldeak Andre Maria Zuriaren plazan 13:00etatik aurrera eskainiko duen doako kontzertua.
‎Hasieran bisita eguna iristen zenean urduri egoten nintzen, niregana bisita dun esateko hurbilduko zirelakoan. Bisitak bertan egunak emango bazituen ere, argi nuen ez nuela aurrekoan bezala amore emango.
‎Eta nik ahal beste burutua egon zenean, yahooek tira egindako gurdiz poliki poliki itsasertzera eraman nuen, moxal beilegiaren eta beste morroi baten zuzendaritzapean. Dena prest egon zenean, eta irteteko eguna iritsi zitzaidanean, agur esan nien ugazabari, andereari eta etxeko guztiei, begiak malkoz gainezka eta bihotza saminez eroria nituela. Baina jaun ohoragarri hark, ikusminez, eta agian (harrokeriarik gabe esan badezaket) maitakortasunez neurri batean, kanoan ikusi nahi ninduen, eta auzoko zenbait lagun eraman zuen berekin.
‎Beraz, kontuan izanik Urnietako herriak urte hartan zuen biztanle kopurua egun hartan herria erdi hutsik utzi zutela esan liteke. Ez zen nolanahiko desafioa izan; Juan Iguaran, Lategi bailarako Egurrola edo Eula baserriko semea eta Martin Lizeaga, berriz, Oztaran bailarako Mokoroa baserrikoa, lagunak ziren, eta hala jarraitu dute geroztik, eta beraiek zuzenean parte hartu gabe beren lagunarteek hitzartutako desafioa izan zen, herri osoa aidean jarri zuena Tolosako eguna iritsi zen bitartean. Ikusmina ikaragarria izan zen, biek egin beharreko altxaldiak txandaka egin zituzten, hamar minutuko txandatan ahalik eta altxaldirik gehien nork egin.
‎Ez naiz ez dekoratzailea, ez arkitektoa. Urduri nago eguna iristeko zain. Ondo doa, baina kezka badut.
‎Eta, baiki, Guillermok eta Inasek egin zuten lan arretatsua ez zen nolanahikoa izan; aita Ambrosiorekin edukitzen zituzten saioetatik kanpo ere elkarrekin aritzen ziren zalantzak argitzen eta ikasitakoak finkatzen. Musika tresnei heltzeko eguna iritsitakoan, aldiz, ordura arteko ahalegin bertsua eginagatik, aurrerapenak ez ziren horren ikusgarriak izan, batik bat Inasi zegokionez. Guillermok bazekien zertxobait klarinetea jotzen Lekarozera iritsi zenerako eta errazago egin zitzaion zekienaren gainean hobetzen joatea.
‎Oinei on egingo ziela-eta, etzanda eman zituen Galok arratsaldea eta gaua. Aspaldian ezagutu ez zuen lasaitasunaren altzoan, unetik unera handitzen zihoakion hurrengo eguna iristeko irrika; tarteka egiten zituen loalditxoek ez zioten baretzeko aukerarik eskaintzen: bere egoeraz jabetzeko konortea ia galduta, indar bertsukoak ziren begiak itxita zein irekita egiten zituen ametsak:
‎Beste kasu batzuekin alderatuz gero, ez zuen luzaroan itxaron beharrik izan bere gerra kontseilurako eguna iristeko. Kamioi batean sartu zuten, beste hamabost bat presokiderekin batera; hogei bat eraso guardia ere igo ziren kamioira, haiek zaintzeko.
‎Lotura hitzorduaren eguna iritsi bezperan Marcek ez zuen agindutako zeregin bakar bat ere burutua.
2013
‎«Egia esan, nik ez nuen garbi merkealdia gaur [atzo] hasten zen ala ez, goizean irratia entzun dudanean jabetu naiz», Alejandra Garciaren esanetan. Zenbait erosle nora ezean egon da azken egunotan, hainbat saltokik merkealdia Errege eguna iritsi aurretik jarri baitute martxan. Zergatik?
‎Estrasburgoko Auzitegiak neurria bertan behera utzi beharraz ohartarazi arren Espainiak luzamendua ezartzen jarraitzen duela salatu dute senideek, eta era krudelean egiten dutela gainera. Izan ere, kasu askotan, presoak askatzeko eguna iritsitakoan jakinarazi diete presoei beste hainbat urtez kartzelan mantenduko dituztela. Kalte psikologiko handiak eragiten ditu horrek.
‎Del Rioren defentsan arituko dira, berriz, Mark Muller, Michael Ivers eta Sudhashu Swaroop abokatu britainiarrak eta Euskal Herriko Didier Rouget eta Amaia Izko. 3. Oinarria Unai Parot presoari kaleratze eguna iristen ari zitzaiola eta, presoa espetxean edukitzeko neurria hartu zuen Auzitegi Gorenak 2006an. 1973ko Zigor Kodea oinarri hartuta, preso batek legez bete zezakeen espetxealdiak 30 urteko muga zuen.
‎Pixkanaka, lan saio luzeagoak egiten hasi ginen, urte horretan Donostiako maratoian parte hartzeko asmoa nuelako. Azken proba horien eguna iritsi baino lehen, ordea, Espainiako Txapelketan parte hartzea erabaki eta irabazi egin nuen, Bezanan (Kantabria, Espainia). Orduan hasi zen dena.
‎Egunen batean, Googlek porrot egiten duenean, zer gertatuko zaie gure mezu guztiak gordetzen dituzten zerbitzariei? Internet ahula bihurtuko den eguna iritsiko da noizbait. Hori esaten zenidan, erdi brometan erdi serio.
‎Niregana ekarri nahiko zintuzket, inoiz izan duzun erizainik hoberena izango nintzateke; nik zainduko zintuzket, esnatzen zaren eguna iritsi arte. –Baina horrelakoak fikzioan baino ez dira gertatzen?
‎Maialen, askotan esaten zenidan, zahartzen zinenean, zuregatik norbaitek errukia sentitzen zuen eguna iristeak beldurra ematen zizula. Norbaitengatik errukia sentitzera iristen bazinen, beranduegi zela iradokitzen zizun zuri horrek eta aurretik eman beharreko pausoak ez zituztela emango pentsatzen zenuen.
‎Sentitzen dut aurretik ez dizudalako deitu edo idatzi. Bakarrik egon nahi nuen eta pentsatzeko denbora hartu nahi nuen, bizitzari zioa aurkitzeko, buruan ditudan galdera hauei erantzuteko, istripu eguna iritsi zen arte nintzen hura berreskuratzeko. Tamalez, egin ditudan ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira, ez naiz hobeto sentitzera iritsi.
‎etxean entseatzen zituen egunero egunero dantzak, eta Vittoriok berdina egitea opa zuen, nahiz eta ez zen ausartzen eskatzera? eta emanaldiaren eguna iritsi zenean, lehendabiziko ilaran eseri ziren Romina eta Leonardo, eta aiton amonak, irribarretsu, bilobaz harro. Hiru dantza egin behar zituzten.
‎Gero, urtaroak bere garaian bezala, hil edo biziko eguna iritsi zen: 2013ko ekainaren 24a, San Juan eguna, astelehena?
‎Hiruzpalau hizkuntzatan moldatzen nintzela gogoratu zidan eta gutxi egongo zirela nik adina bidaiatu dutenak, azken hogei urteotan ez baitut izan bizileku jakinik. Hautagaiei elkarrizketak egiteko eguna iritsi zenerako ezagun honek informatua ninduen Pitti arte fundazioaz. Gio Salzano arkitekto eta artezaleak Giorgio Chiricoren Piazza d. Italia margolana erosi zuen 1985ean eta koadroaren erosketa ospatzeko lagunak gonbidatu zituen bere etxera.
‎Wickham eta Lydiari partitzeko eguna iritsi zitzaien laster, eta Bennet andereak amore eman behar izan zion, ezinbestean, apartatze horri, zeinek gutxienez urtebete iraungo zuen, Bennet jaunak ez baitzuen inolaz ere onartu etxeko guztiak Newcastlera joateko plana.
‎Lanen amaiera ospatu eta instalazio berriak inauguratzeko eguna iritsita, Arrasate Herri Eskolako zuzendaria izan da hitza hatzen lehena. Ikasleak zaintzea, harremanak bermatzea edota akademikoki laguntzea dituztela helburu azaldu du, eta gaineratu du horiek lortzeko azpiegiturak garrantzitsuak direla eta dihardutela horiek hobetzeko lanetan.
‎Ane Ezeiza eta Aitziber Lizarralde eta Orioko Idoia Etxeberria; entrenatzailea ere oriotarra da, Imanol Etxeberria. Ane Ezeizak esan digunez, eguna iritsi arte sekula ez da jakiten beste taldeak nola dauden eta zenbat prestatu diren. Gu ahalegindu garen arren, denbora gutxi izan dugu entrenatzeko eta Aiako probalekuan entrenatuta ikusi dugu benetan toki gogorra dela.
‎09:00 Suziriak, eguna iritsi dela adierazteko.
‎Gero, urtaroak bere garaian bezala, hil edo biziko eguna iritsi zen: 2013ko ekainaren 24a, San Juan eguna, astelehena...
‎Gero, erosketa egiten dudan eguna iristen da, eta jarraian isilkako irakurketa, plazer sekretua, egoera atsegin bat, eta horrelaxe harik eta Potzolok harrapatu eta liburua kentzen didan arte. Eta hasi berriro, berriz ere teatroa, berriz ere fantasia bera.
‎Nik esan nizuen kalendarioa denboraren krokisa dela; baina margorik eta lurrinik gabeko krokisa da. Kokoherriko gizaseme eta emakumeok aintzat hartuak izanen garen eguna iristen ari da, xede horri izena bilatu nahi baitiozue, eta izena daukanak izana badu. Arras damututa nago inguru herrietan denborari zelata zeniezaioten aholkatu izanaz; zeren eta denboraren orratza ez baita norberaren adinean, aroan eta senean sartutako iltzea baizik.
‎Tomas pozik zegoen, eta ni ere bai. Esan nahi dut ez geneukala beldurrik eguna iritsi zelako. Maiatzaren 22a.
‎Azoffekin Stratton sortu nuenean, banekien joateko eguna iritsiko zela.
2014
‎Hilerriak ez dira oso leku alaiak izaten, baina Santu Guztien eguna iristen denean beste itxura bat hartzen dute. Lasarte Oriakoak ere bai.
‎" Ez dugu batzarrik egiten. Beraz, eguna iritsi arte ez dugu jakingo zenbatek egingo duten greba", esan diote Urola Kostako Hitza ri Azkoitiko osasun etxeko langileek.
‎Adierazi dutenez, hamarretik zazpi langilek bat egin zuen azken deialdi horrekin, eta biharkoan ere greba egitekoak dira batzuk. Dena den, eguna iritsi bitartean nolako erantzuna izango duen ez dakitenez, greba egunari begira" normaltasunez" ari dira lanean: " Batzuk etortzen dira galdezka, eta zenbaitek hurrengo egunerako hartzen dituzte hitzorduak, baina oro har normaltasunez ari gara hitzorduak ematen".
‎Hezkuntza sailburuak gonbidapen ponpoxo bat bidalia zigun. 2010eko ekainaren 28rako zen hitzordua, eta eguna iritsita Bilbon, Eitbren egoitzan ginen, zintzo. Eserlekuz beteta zegoen areto handian sartu ginen; aurrealdean hizlarientzat tribuna prest zegoen.
‎hor tentsioa izugarria da, dena ondo antolatuta eduki arren, badakizulako badirela hainbat parametro kontrolaezin eta zernahi gaizki ateratzen ahal dela. Baina eguna iritsi eta ekintzari ekitean, hori guztia desagertu egiten da; bete betean zure paperean sartzen zara eta jada ez duzu beste ezertan pentsatzen, egin beharrekoak ondo egitean bakarrik?. Bat batean Filipe imajinatu dut ihesaren egunean; jendarmez mozorrotuta, aurretik hainbat hilabetetan entseatutako gidoia ikasita gaizto plantak eginez.
‎Urtebetetzearen eguna iritsita, etxean ez egotea erabaki zuen. Nora jo ez zekiela, mendira joan zen.
‎Eta hauteskunde eguna iritsi, eta Peter Planek irabazi zituen bozketak, baina ez aurrekoan bezala gehiengo absolutuaz, gehiengo erlatiboaz baizik.
‎Jende asko gerturatzen da, bai parte hartzera, baita ikustera ere, eta hori oso garrantzitsua da guretzat. Hala ere, eguna iristerako dena prest izateko eta krosa ondo joan dadin, jende asko behar da, bai bidegurutzeetan, bai klasifikazioa prestatzen... Eskerrak egunean bertan jendea laguntzeko prest izaten den.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia