Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2001
‎Kultura arloko programa on bat, eta behar bada, eguna bukatzeko laburpen moduko albistegi bat.
‎Maddalenek erraten zidanaren arabera hargatik, esklabo bihurtzen zuen lana utziz geroztik gustatzen zitzaion Ivryko karrika bazterretan, itsas ertzak irudikatuz, debaldeko kazeta eta paperak zakar ontzietarik salbatzen aritzea, orbel hezeak, txirla urtsuak nahiz harkaitzetan hautsi arrain zatiak bailiran. Maurice Thorez abenidako larunbat goizeko merkatuan erosi mihimenezko sarea erabiltzen zuen horretarako, eta eguna bukatzean, uzta ona zitzaiola berretsirik, zazpiak laurden gutxitan lantokira zetorkidan, hitz egin lehiaz hanpatua. Humanoetan, nihauren humanitateari buruz duda latzak neuzkan arren, bere interlokutore bakarra omen nintzen.
2004
‎Horregatik goizean altuagoak gara eta eguna bukatzean txikiagoak.
‎Agian hego haizea egiten zuelako, geure sorlekuari bisita egiteko gogoa erne zitzaigun bioi. Eta abiatu, bidatzurrak eta bideak zabaltzen hasten ziren parajeetaraino jaitsi, eta eguna bukatu baino lehen gure haran zaharraren erpinean jarri ginen begira.
2006
‎\ Pazienteak pastillaren bat ahazten badu eta eguna bukatu baino lehenago konturatzen bada, pastilla hori hartzea komeni da eta baita biharamunean ere, betiko orduan.
‎Gauzak ez ziren horren errazak ordea: sabaian margotze hori benetan nekagarria zen; ez zutika eta ez etzanda, ezin gustuko jarrera aurkitu, eta eguna bukatzerako minez izaten nituen lepoa, bizkarra eta gorputz osoa.
2007
‎Aurten, larunbat honetan jokatuko dira goizeko 10:00etatik aitzinera. Bestalde eguna bukatzeko kontzertua eginen da Arrano ostatuan Eko4 eta Haitzulo taldeekin.
‎Erdiguneko baratzetxoen artetik paseatzen ziren jendeak, ostatu batetik bestera, pipa azalak tuka lurrera botaz, laido eta karkara ozenka. Lan eguna bukatua zuten gehienek, eta afaldu aitzin pintxoak eta basoak hartzen zituzten. Carmenek zuzenka Euskaltzaindiaren aixolbeko bortara gidatu ninduen.
2008
‎Jende anitzi lagundu die ospitalean, baina pertsona asko ere hil egin zaizkio esku artean. Etxera itzultzen zenean, triste igarotzen zuen eguna bukatzeko gelditzen zitzaion apurra. Biziki sentimentala da, eta haurrak eri ikusten zituenean, eskertzen zuen bere haurrak zein osasuntsuak ziren ikustean.
2009
‎Greba orokorrera deitu zuen euskal gehiengo sindikalarentzat egun handia izan zen maiatzaren 21ekoa. Deialdia egun beretik greba eguna bukatu arte lanuztea zapuzteko hitzarturik ahalegindu diren botere politiko, ekonomiko, sozial eta makina bat hedabideren bitarteko guztien gainetik, langile klaseak erakustaldi ederra eman du. Oso argi erakutsi du, besteak beste, adorea eta kemena baduela gobernu eta patronalen erasoei aurre egiteko; euskal sindikalgintza bizirik eta indartsu dagoela; okerren daudenekin elkartasuna adierazteko gaitasun handia duela; eta sindikalgintza abertzalearen agenda eta helburuak ez direla makurtzen botereen esanetara.
‎Eta gogoan daukat ibaiaren azalean agertzen zen petrolio eta pozoi koloreko ortzadar toxikoa. Eta gogoan daukat eguna bukatzerako eraikinak lepo gainean sentitzen nituela eta arnasa zikin, eta atzamarren arteko tarteak eta esku barruak ere itsaskor eta nazkagarri. Gogoratzen dut Bilbo eta ziur dakit ez zuela zerurik.
‎KAR. (irribarre) Bueno, orduan pentsatu eguna bukatzen den moduan, gaua ere bukatuko dela.
‎Beraz, inguru hartan ere kontuz ibiltzea komeni da.Horixe da, momentuz, Arrasateko erretratua. Dena den, Udaletik azpimarratu gura izan dute euriak ez duela atertu eta erraza dela eguna bukatu aurretik arazo gehiago sortzea herrian.
‎Zorionez, El club de las mujeres invisibles ikusi dugu eguna bukatzeko. Ana Pimentaren jatorrizko ideiari jarraiki eta Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, beren bizipenak aurkeztuko dizkigute gau klub batean elkartzen diren emakume ahaztu batzuek.
‎Hasieran bi neska gazte eta birjin hilero ematearekin nahikoa zen baina orain txahala ere eskatzen didazue eta oilotokiko oilorik lodiena. Deiak debalde ditut gauerditik eguna bukatu arte baina deiak nirea ez den beste telefono zenbaki batera egiten baditut Suitzako frankotan ordaindu behar ditut eta mezuetan Euskaltzaindiak hobetsi gabeko hitzak erabiltzeagatik kobratzen hasi zarete. Beste konpainia batera joateko asmoa nuen baina esan zenidaten ezin nuela, telefonoak izandako azken matxuraren faktura erakutsi gabe.
2010
‎Egunak ez dauzka jada hogeita lau ordu, askoz gehiago ditu: hasi Australian eguna hasten denetik eta buka Hawain eguna bukatzen denean, eguna ikaragarri luzatu da, eta era guztietako pantailak irudiz eta ahotsez eta testuz eta argazkiz eta izenburuz eta gauzez bete dira. Antzaren gibelak bailiran, egunak puztuta datoz, baina ez dira antzarak, gu gara egunak dakarrena irensten dugunak.
‎Onura neurokognitibo horiez gain, indarberritzeko behar duten astia ere eskaintzen die siestak, eta, horri esker, saihestu egiten da eguna bukatzean haur batzuk erre erreak egon daitezen edo gauean lo egiteko arazoak izan ditzaten.
‎San Frantziskon, 1983ko udaberrian, oporretako seigarren eguna bukatu eta hotelera erretiratu nintzenean, zenbakiak inoiz baino biziago hasi zitzaizkidan buruan jiraka. Egia zen hirian lau egun gelditzen zitzaizkidala; egia zen New Hampshire bost mila kilometrora zegoela.
‎" Herriko eskolan, hainbeste bezala, edukitzeko eskubidea izan nuen euskal bola zuena, eguna bukatzerakoan zigorturik izaten zen, bertan atxikia edo garbiketa egiten zuen. [.]
‎Gauerdiko hamabiak jotzekotan ziren eta ohera nindoala adierazi nion. Orduantxe luzatu zidan gutun azala, gure urtemugaren eguna bukatzear zegoela, baina epearen barruan, nola ez. Hegazkin txartelak ziren.
2011
‎2010ean, Donostiako brontzezko maskorra lortu zuen su etxe horrek. Eta, eguna bukatzeko, Euskadi plazan dantzaldia izango da helduenentzat, Fabulosa orkestrarekin, eta gazteagoentzat, Segoviako Ihesa eta Skatu taldeen kontzertua eta erromeria txosnetan.Kirol jarduerei dagokienez, 10:00etan, Galeperra E.A elkarteak antolatuta, herri mailako plater tiraketa izango da Legazpiko tiro zelaian, indarrean dagoen federazio lizentzia derrigorrezkoa da?. Igandean ere, denetarikGaurk... Goizaldean, eskuz binakako Euskadiko elite txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira Beloki pilotalekuan.
‎Hori guztia saihesteko aholkurik onena, hondartzan ez erretzea da, baina grinari ezin bazaio eutsi, hautsontzi modura zerbait erabiltzea da egokiena, eta eguna bukatzean, edukiontzira eramatea.
‎Kontseilaria, eguna bukatzeko, Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteko José D' Arlas eta Luis Mari Ruiz kideekin batzartu zen.
‎Arratsaldean ginkana antolatu dute herritarren artean eta 20:00etan Dantzaldia hasiko da Agerralde akordeoilariarekin. 21:30ean Baztan zopak izanen dira eta eguna bukatzeko 00:30ean dantzaldiak jarraituko du Agerralderekin. 05:30ean ziztor jatea izanen da geratzen direnen artean.
‎Arratsaldean ginkana antolatu dute herritarren artean eta 20:00etan Dantzaldia hasiko da Agerralde akordeoilariarekin. 21:30ean Baztan zopak izanen dira eta eguna bukatzeko 00:30ean dantzaldiak jarraituko du Agerralderekin. 05:30ean ziztor jatea izanen da geratzen direnen artean.
‎Kuadrilen eguna ekarriko digu biharamunak: zelai errea, kuadrilen bazkaria, Basalarrinaren Mus Txapelketa, Kirol arriskutsuen lehia kuadrilen artean, zaldiprobak... eta eguna bukatzerako dantzaldiak nonhai. BAISALArekin herriko plaza beteko dute areto dantza zaleek.
‎Sabelak bete ostean, poteo musikatuari ekingo diote, herriko tabernetan zehar, batukada, trikitilariak eta DJ ak lagun izango dituztela. Eta azkenik, eguna bukatzeko, kontzertuak egongo dira, 21:30ean, Umore Txarrez talde gaztetxoaren eta Zirkinik Bez erromeria taldearen eskutik. Argazkian, Erandioko gazteak iazko urteurren jaiko herri bazkarian/ © Erandioko Gazte Asanblada.
‎Lehioan joz, andriak ikustia lortu zuen baina handik joan behar zela erran zion, poliziak bertan egonak zirela eta. Belar meta baten azpira gordetzera joan zen eguna bukatu zain. Arratsian Sararat pasatu zen.
‎Beti esaten zidan gazteegia nintzela lan haiek egiteko. Ehun kilo inguru izango zituen eta nekatu egiten zen eguna bukatzen zenerako. Arratsean, arrosarioa errezatzen zen garaian, bera ez zen igotzen.
2012
‎Manifestazio jendetsuak, greba eguna bukatzeko
‎–Bada, pentsa. Gau osoan lo egin gabe, eta ziur eguna bukatu arte ez diotela ateratzen utziko.
‎Egun eguzkitsuetan kantatzen hasten zelarik, txoriak eta natura guzia isiltzen zirela oroitzen zen, ahots gozo hura hobeki entzun nahian edo. Haur ttipia eskolara joaten hasi zenetik, eguna bukatzean, autobusarekin etxeratzen zenean, bixkotx gozoak atzematen zituen eta amak zati eder bat ematen zion. Ama gogoan zuela, neskatxa Karlosi pentsatzen hasi zen.
‎Kalkuluak eginez zihoan. Ez zuen eguna bukatuko muginira bi edo hiru galleta zorro eraman gabe; galletak eta gainera, agian, salamia eta gazta. Bere alabak estimatuko zion, eta muginiko ume jendeak zer esanik ez.
2013
‎Baltsa jaitsierarekin hasiko da Txapin festa, eguerdian bazkaria plaza Berrian, ondoren jolasak, Ahora! mosaikoa, kalejira, eta eguna bukatzeko, Ze suma taldearen emanaldia izango da Zerkausiko sardina jatean.
‎Handik hamahiru urteko otsaileko egun batez, duela hamar urte, ez ginen Lasarteko erredakzio zaharrean, ezta Andoaineko berrian ere, Tolosako urgentziazkoan baizik. Ez artxiborik ez agendarik, hutsetik hasita egunkari bat egitea zer zen ikasi genuen berriro txoko hartan, Guardia Zibilak eguna bukatzen utziko ote zigun jakin gabe. Lehen orriko titulu nagusia erabakitzeko ordua ere iritsi zitzaigun halako batean.
‎Denak elkarrekin Gaztelu plazara abiatuko dira, eta larrain dantza dantzatuko dute bertan. 14:30erako herri bazkaria antolatu dute, eta arratsaldean herri kirolak eta dantzaldia izanen dira, baita eguna bukatzeko kontzertu bat ere. Baserritar jantzita joateko deia egin du Gartzesek.
‎Laugarren eguna bukatzen ari zenean, asteartean, bere zelatatze lana ere bukatutzat eman zuen Martinek. Bazekien jakin nahi zuena.
‎Egunez tentsioa metatu eta gauez itzuli hozkailuan ez oso gogoetatsu. Kafeak eta edari kitzikagarriak gehiegi jatea egunez, eta eguna bukatzea alkohol kopa batekin. Txiklea noiznahi maskordu eta urdaileko urinak behar ez bezala jariatzea estimulatu.
‎20:00etan muxikoak izanen dira eta 23:30ean kontzertua Skakeitan taldearekin. Gaita joleak ere ibiliko dira eta eguna bukatzeko, Trikidantz taldearen emanaldia eta DJ Julenek jarriko diote gauari musika ikutua.
2014
‎Atzo bertze 16.000 erreserbista mobilizatu zituen armadak. Gazako herritarrak sarraskitzen etenik gabe jarraitu dute militarrek, eta, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, eguna bukatzerako gutxienez 65 ziren hildakoak; uztailaren 8tik, 1.420 baino gehiago. Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko buruak «giza hondamendiko eremu» izendatu du Gaza, eta nazioarteari eskatu dio giza laguntza berehala bidaltzeko.
‎Gero, arratsaldean, siesta eta, ondoren, hitzaldiak. Eta eguna bukatzeko kantu iraultzaileen saioa. A!
‎Barikuetan pertsona bat aukeratzen du jendetza artetik, eta hari segika hasten da, disimuluan, eguna bukatzen den arte.
‎Donamartirin Agerrea baserriaren bisita eta jastaketa (gasna, mamia, zerrikia), baserriko saltokiarekin bukatuko da bisita. Lekorneko Dermit jatetxean bazkaria, gibeleratekoan Ezpeletan zintzur bustizea, eguna bukatzeko. Zuen izenak eman buruilaren 22a aitzin Herriko Etxean (30€).
2015
‎Eguna trenean sartzen nintzeneko minutu haietantxe hasten zelako irudimenak kilikatzen ninduen eta behin baino sarriago sentitu izan nuen eguna bukatzen, hamaikak eta hogeian trena geltokian sartzen zenean.
‎Momentu batez iruditu zaio, eguna bukatu artean ez diola gehiago hitzik zuzenduko Albertori. Ez du toaila gainean uki dezan nahi.
‎Ez zara bakarrik moldatzen, laguntza eman behar izan dizute ziegara iritsi ahal izateko. Oraindik ordu asko falta dira eguna bukatzeko, baina koltxoia eskatu duzu etzan ahal izateko. Gorputz osoa minbera daukazu, baina batez ere giltzurrunak, eta nekez egon zaitezke zutik.
‎Ohi bezala, Zumaia kaleko biribilgunean jai gune nagusia botako dute pregoia eta txupina (20:30). Txosnaren irekieraren ostean, mozorro eta txapela jaurtiketa lehiaketa antolatu ditu jai batzordeak, eta lehen eguna bukatzeko txokolatada eta Skakeitan taldearen kontzertua.
‎Eta jokalari handia izango zara ez badiozu zure buruari kalte egiten orain hasi eta eguna bukatu bitartean.
2016
‎Lehen aldiz bakarrik joan zara oporretara. Lehen eguna bukatzen ari zaizu.
‎Azken finean, han gertatutakoak ez ziren Baionan azaldutako hitzekin hain urruti egon, hemen ere fedegaizkeria nagusitu egin zelako. Gorabehera horietan sartuta, eta eguna bukatzear zegoela, nehor ez zen konturatu Wardinek liburu magikoa ebatsi egin zuela....
‎Larunbatak zoragarriak ziren: berandu jaiki, gosaldu ondoren pixka bat irakurri, gero paseatzera lasai atera, bazkaldu ostean telebistara begira lo gelditu, pelikula bat ikusi edo musika apur bat entzun eta, eguna bukatzeko, lagunen batekin atera, Xabierrekin normalean. Larunbat gauean ez zuen irratsaiorik, zer ondo, eta igande goizekoa grabatuta zeukan.
‎Bartzelonatik atera ginen igande goizean eta egun hori itsasontzian igaro genuen. Hurrengo goizean Nizara iritsi ginen eta han turismoa egiten eman genuen egun osoa Hurrengo egunean Genoara joan ginen, Italiara, eta egun osoa egon ginen hiria bisitatzen eta, eguna bukatzean, Bartzelonara bueltatu ginen. Kruzero motza izan zen baina oso bizia gauza asko egin genituelako.
‎Azkenean, pertsonek, gizartearen beharra dugu, erlazionatzeko beharra. Normala da, adibidez, lan eguna bukatuta lankideak batera edatera irtetea, sozializatzeko beste modurik ez baitute egun osoa bulego barruan egon ondoren.
‎Eta autobidean beste milaka autorekin bilduko zen. Eta auto gehienen bolantean Guiomar bezalako pertsonak ikusiko zituen, burua beren semeengan zeukatenak; bazeukatenak edo eguna bukatu baino lehenedukiko zutenak. Jendetza hartan, egongo al zen Don Beldurren erresuman bizi zen beste norbait?
‎" Lehen aldikotz bakarrik joan zara bakantzetara. Lehen eguna bukatzen ari zaizu". Gogoeta ezberdinekin erabilitako gaia, bizi berri bati buruz joaitea batentzat, trixtura eta nigarra bertze batzuentzat...
‎Horiek dira presunak ibiltzen direnak ospitale eta, jende adinekoen eta erien kontsolatzen, eta partikulazki Lurdeko beila denboran, bai badituzte merezimenduak. Urtero elkartzen dira egun goxo bat elgarrekin pasatzeko, izigarri kontent ziren, eguna bukatzeko Zazpiak Bat taldeko dantzari batzuek eskaini diozkate dantza batzu. Aurtengoa gan da, orai ikusi behar helduden urtean non eginen duten.
2017
‎–Heuretzat dena! , erantzun dio Maurixiok, Joxeren eskuetatik olio ozpinak hartu ordez entsalada ontzia luzatuz honi?, irabaz ezak gaurko afariaren laurdena bada ere; egizak lan pittin bat eguna bukatu aurretik.
‎Ganden ortzirale arratsaldean Zazpiak Bat dantza taldeak erakutsi du bere taldea, 60 ttiki eta 50 bat heldu bainan ez ziren denak hor helduak, denetara badira 110 baino gehiago, Arantxa Arozarena lehendakariak bere lagunekin badituzte mereximenduak. Ttikiek egin dituzte dantza ikusgarriak eta ongi gainera, helduek kabalkadan egin dantza eta muxiko batzu egin dituzte eguna bukatzeko, eskerrak deneri eta partikulazki Arantxari holako taldea antolaturik, erraiten den bezala segi beti aitzina.
‎Sari banaketarekin, Amets Arzallusek janzten ziola xapela Aroari, eta bertsularien azken agurrarekin bukatu da goiz partea. Lur Berri gelan Idoki elkarteak moldatu bazkariarekin, ez zen giro eskasik eta ondotik eguna bukatzeko rap freestylean aritu dira Odei Barroso eta Iñaki Vinaspre bertsulariak, ikusgarri bat eskainiz bereziki gazteen gostukoa. Holako eguna iraganez geroz ezin dira utzi eskertu gabe aktore guziak (bertsulari, aurkezle, epaile) eta antolatzaileak:
2018
‎Baina, ni… Tira, gezur txikiak esateko garaia zen: beti lortzen nuela kartzelako lanean goraxeago etortzea, finala hasi besterik ez zela egin… Duela lau urteko finalean ahitu egin nintzen, gorputzak pott egin zidan eguna bukatzerako. Horren jakitun, jateko aprobetxatu nuen kartzelako egonaldia; elkarri adarra jo eta tentsioa askatzeko, esnatzeko, gorputza berotzeko.
‎Garbitzeko, xaboidun desinfektatzaile soluzio batean bustitako zapia erabili behar da, eta eguna bukatzean deskonektatu.
2019
‎Jo zuten aurrera, gero berriro jaitsi. Hitz batean, eguna bukatu zen, eta ez zuten mila laurden bat besterik aurreratu.
‎19:30ean, Otsagabiko ingurutxoa aurkeztuko dute, Blankoa plazan. Ondoren, makil dantzak eginen dituzte Atharratzeko (Zuberoa) eta Otsagabiko dantzariek, eta, eguna bukatzeko, dantzaldia izanen dute.
‎Bakarrik bizi zaretenetik ia ez duzue telebista pizten, alabak etxean zeudenean afaldu ondoren egiten zenuten bezala. Aitzakia zen eguna bukatzean denak nonbaiten elkartu eta hitz egin ahal izateko. Familia suaren inguruan bilduta.
‎Haize bero erre penintsulako horrek, hego bafada ttikiren batek bultzatuta, beti izaten du honuntzaka arrimatzeko tentazioa: Errioxa edo Burgos aldetik gora, eguna bukatzerako, hemengo aire freskoagoa topatzean zalea da, bai, bero laino gisara zer suman azaltzen. Nahikoa da, hegoaren bulkada pixka bat bixkortzea, eta hor ikusiko ditugu, hegoaldeko mendi-kateen gainetik begira, laino potor zuri biribil tankerakoak.
‎—Nik ere ez dut ba nahi eguna bukatzerik! hots egin zuen Mateok, eta bertan segitu zuten biek beste bizpahiru minutu, kanpaiak bigarren aldiz jo arte.
‎Nire bertsio helduan bihurtu behar badut sinesgarria izan behar dudan bakoitzean eguna bukatu aurretik hil egingo naiz.
2020
‎7 Aireztapena ikasgeletan eta garbiketa Ikasgeletako aireztapena maiz bermatuko da. Eskola bakoitza bukatzean, jolasaldian eta eguna bukatzean, gutxienez. Irakastorduetan leihoak irekita edukitzea gomendatzen da.
‎Hala jarraitu genuen, ahizpari bakarrik zor nintzaiolako, eta when I come to her that’s where I belong, yet I´m running to her like a river´s song3, mundu guztiak maite baninduen ere inork ere ez ninduelako maite, ez behintzat berak bezala. ...e ekarri genuen gure bandora eta gure lepotik egiten zuen barre–, she’s got a fine sense of humor when I’m feeling low down; hala jarraitu nuen, sasoiaren arabera, tokatzen ziren oinetakoak kendu –udaberriko zapata arinak, udako sandaliak, negu garaiko katiuskak, eskola garaiko zapata marroiak– eta maldan behera korrika jaisten, hamar, hamaika, hamabi, hamahiru urte betez, eguna bukatu eta gaua iritsi baino lehen, when I come to her when the sun goes down, erromarari salto eginda libro eguneko min eta oinazeetatik, kezka eta arranguretatik, take away my trouble, take away my grief, take away my heartache, in the night like a thief, eta nola ez nuen ba maiteko beste inor ez bezala, ezin banuen beste guztiak ikusten nituen bezala ikusi, besteak behar ez nituen eran behar n...
‎–Si sigue con ese libro suyo, tal vez podamos partir de ello, proposatu zuen mojak lehenengo eskola eguna bukatzean, hizketan gelditu zirenean.
‎Ez dio garrantzi handirik eman giharretan nabari duen nekeari, “halako gauetan inork gutxik deskantsatzen du ondo” batekin arindu du betazaletako pisua. Egun luzea du aurretik eta, oraindik gaua dela adierazten dion iluntasunari leihotik begira, sinesgaitza egiten zaio eguna bukatzen denerako, 1.600 kilometro egin ostean, berriro izara artean egongo dela pentsatzea.
2021
‎Puntu horiek irabazten ziren gelarentzat eta gu, 6Bko ikasleak, 3 postuan arribatu gira, 6 talde zirelarik. Gela bakoitzak kolore bat bazuen eta eguna bukatzeko, argazki bat egin dugu, joko olinpikoen eraztunak marraztuz.
2022
‎orain arte, eskolan egindako auto probak positibo ematen bazuen, gurasoek berehala etorri behar zuten ikaslearen bila. Hemendik goiti, eskola eguna bukatzea itxoiten dute burasoek haurraren bila etortzeko. Bigarrenik, hurbileko kontaktuen protokoloa arindu dute.
‎Irekiera eguna bukatzeko, Oñatiko Ganbera Abesbatza ariko da 20:30ean, Donostiako San Bizente elizan. Aitor Biainek zuzenduta, Inspiratio izeneko programa emango dute, XVI. mendetik XX. mendera bitarteko obrekin, eta nazioarteko eta euskal herriko konpositoreen lanak interpretatuko dituzte.
‎Guztia ongi joan da. Iheslariak leher eginda daude, Anabitarte eta Dédée ere bai, baina ez da eguna bukatu haientzat.
‎Txikitan ere, oporretan kanaberaz arrantza egiten zuenean, etsita begiratzen zien harrapatutako arrainei, uretan gelditu ziren guztietan pentsatuz. Eguzkia etzaten ari zen; eguna bukaturik, joan beharra zegoen, oraindik hainbeste altxor egonda ibaiaren hondoan! Bere iraganeko sentsazio hura orain arimenganako zuen desio irenslearekin soilik konpara zitekeen.
2023
‎AnetaAp Uste da arraza hau duela bi mila urte baino gehiago erromatarrek ekarritako txakur molosoak eta lan arrazak Suitzako herriko txakurrak gurutzatzean garatu zela. Bernesa txakur sendo eta indartsu gisa sortu zen, baserrietan laguntzeko eta eguna bukatzean lagun leiala izateko, mendiko bizitzaren gogortasuna jasateko gai baitzen. Hasieran, lan txakur gisa erabiltzen ziren alpeetako eremuetan, hainbat eginkizunetarako:
‎Eguerdian, Mozorro Zuriak bazkaria ospatuko dute Burlada ostatuan eta arratsaldean, Mozorro txikiei eginen diete harrera. 21:00etan, bertso afaria ospatuko dute Aterpen, Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi bertsolariekin eta eguna bukatzeko, 01: 00etik aitzinera, Belfast taldeak kontzertua eskainiko du gorapean. Azkenik, otsailaren 4ean, eskolako haurrak ibiliko dira eskean baserriz baserri goiz guztian zehar.
‎–Lanean ari naiz, jauna. Motor hauen kableak lotu behar ditut eguna bukatu baino lehen –apal batean zeuden motor guztiak seinalatu nizkion esku irekiarekin. Tentetu eta hurbildu egin zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia