|
uko eginez, behin eta berriro; Domingo harritzen zuena, beraz, ez zen buruzagiaren iritzia, baizik eta iritzi hura taldekide anitzen aurkakoa zela, haietako asko eta asko sinetsita baitzeuden, artean ere, egoerari aurre eginez gero, eutsi ahal izango ziotela; matxinatuen erasoak, ordea, gero eta eraginkorragoak ziren, bai itsasotik eta bai lehorretik ere: lehorreko aurrerabidea, batez ere, geldiezina zen, halako eran, non hiriko atarian zeudela ziurta baitzitekeen, setioari ekiteko prest; hura, baina, ez zen bat bateko ezustekoa izan, talde politikoek bost bat
|
egun
lehenago planteatu baitzuten hiriaren ebakuazioa, gauzak gaizki zihoazen seinale: esan nahi baita errepublikanoak ez zeudela aparretan ibiltzeko moduan; Domingok, gainera, bertatik bertara ikusi zuen hiriaren gainbehera, korazatuen eguneroko bonbardaketak eta frontetik zetozèn berri ezin txarragoak, hiritar kopetilunen goibeltasunarekin batera, ez baitzitzaizkion hartaz baizik mintzatzen; egia zen milizianoak ahalegin berezia egiten ari zirela hirian zabaltzen ari zèn etsipen giroaren aurka, baita neurri bortitzak hartuz behin edo behin ere, halakotzat har zitekeen erregimentuko koronelaren eta gainerako militar matxinatuen fusilamendua?, baina egia zen, halaber, milizianoen ezintasunaren ezaugarritzat eta azken lantzat har zitekeela ekintza hura, desesperaziotik hurbilago zegoena indar erakustalditik baino; albistearen bigarren zatiari dagokionez, berriz?, baina berri onak ditiat hiretzat???, pentsatzekoa da Domingok etxekoen egoerarekin lotu zuela, buruzagiak, lehendik ere, hargatik deitu baitzion pare bat aldiz:
|
|
garaipenaren eguzkia!" – uko eginez, behin eta berriro; Domingo harritzen zuena, beraz, ez zen buruzagiaren iritzia, baizik eta iritzi hura taldekide anitzen aurkakoa zela, haietako asko eta asko sinetsita baitzeuden, artean ere, egoerari aurre eginez gero, eutsi ahal izango ziotela; matxinatuen erasoak, ordea, gero eta eraginkorragoak ziren, bai itsasotik eta bai lehorretik ere: lehorreko aurrerabidea, batez ere, geldiezina zen, halako eran, non hiriko atarian zeudela ziurta baitzitekeen, setioari ekiteko prest; hura, baina, ez zen bat bateko ezustekoa izan, talde politikoek bost bat
|
egun
lehenago planteatu baitzuten hiriaren ebakuazioa, gauzak gaizki zihoazen seinale: esan nahi baita errepublikanoak ez zeudela aparretan ibiltzeko moduan; Domingok, gainera, bertatik bertara ikusi zuen hiriaren gainbehera, korazatuen eguneroko bonbardaketak eta frontetik zetozèn berri ezin txarragoak, hiritar kopetilunen goibeltasunarekin batera, ez baitzitzaizkion hartaz baizik mintzatzen; egia zen milizianoak ahalegin berezia egiten ari zirela hirian zabaltzen ari zèn etsipen giroaren aurka, baita neurri bortitzak hartuz behin edo behin ere –halakotzat har zitekeen erregimentuko koronelaren eta gainerako militar matxinatuen fusilamendua–, baina egia zen, halaber, milizianoen ezintasunaren ezaugarritzat eta azken lantzat har zitekeela ekintza hura, desesperaziotik hurbilago zegoena indar erakustalditik baino; albistearen bigarren zatiari dagokionez, berriz –" baina berri onak ditiat hiretzat..." –, pentsatzekoa da Domingok etxekoen egoerarekin lotu zuela, buruzagiak, lehendik ere, hargatik deitu baitzion pare bat aldiz:
|