Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2010
‎Galdera bat egin nahi nizuke aspaldiko lagun bezala. Aterako al zinateke nirekin paseo bat ematera egun hauetako batean?". Postal batean kopiatu eta bidali egin nahi nion.
‎" Virginia, gau bero honetan luma hartu eta zuri galdera bat egitea bururatu zait. Aterako al zinateke nirekin paseo bat ematera egun hauetako batean?".
‎—Joan behar dut egun hauetako batean, edertasun ugari dagoela esan baitidate. Baina nago, Veneziako perlarik ederrena Aljerrera ekarri berri dugula.
‎Ezen gaztigatzen dute Algeriatic mamutcha edo ttirrita handi hec elgarren jaten hari direla egun hauetan ezin sinhetsizko errabia batekin. Goaten ahal omen zaiote hurbil hurbilerat, ez dire beren borrokatic mugitzen.
‎XIII. mendean, Islam aldeko hegemonia espirituala betiere Bagdadeko kalifaren eskuetan bazegoen, Konya zen" aldibateko agintarien" hiriburua, sultan seljuktarren kapitala, artean Al ed Din I, Aladino, eta zenbat holako gauza ez ote dugun egun hauetan ikasi eta orain esateko zera handirik ez.
2011
‎Hori dugu egun hauetako berririk handiena, ez baita ona. Oiloek badute errateko:
‎Negozioak erraz irekitzen dituk, baita erraz itxi ere. Denda txikiak ixten ari diren egun hauetan, eta txinatarrek bakarrik komertzio txikiak abiarazteko potroak dituztelarik, gu hasi gaituk mirakuluak egiten. Gu langile amorratuak gaituk eta jo eta ke ari gaituk, negozioa aitzinera ateratzeko, inori inongo kalterik egin gabe.
‎Gutako bakoitzak familia frantses bat dauka eta bere etxean emango ditu egun hauek. Helburua da ondo pasatzea familia frantses horrekin eta frantses hizkuntza ondo menperatzea... hain zaila izanda ere!
‎Tailerrera joan ginen eta bizikleta bat alokatu genuen. Niretzat izango da, egun hauetan nik erabiltzeko. Bernardek badauka berea eta neskek ere badute bana, Jeanek ere badu bat, oso dotorea, ziklista profesionalek erabiltzen dituzten horietakoa, baina bere bizikleta oso argi esplikatu zidan lehen egunean— ezin da ukitu ere egin, berak bakarrik erabil dezake.
‎Beno, hau hobeto esplikatzeko esan beharra daukat gu familia frantsesen etxeetan bizitzen gauden bezala, gure irakasleak (Karmele, Lukas eta Lidia) egun hauetan Pariseko erresidentzia batean daudela bizitzen. Eta gainera, beraiekin daudela lau ikasle (Ignazio, Koxme, Saioa eta beste norbait).
‎Zergatik? Ba, azken egun hauetan Anicke eta Bernard haserretuta daudelako, eta horregatik geratu da auto barruan despedida egitera atera gabe.
‎Pare bat kanta ari dira egun hauetan borobiltzen eta gaurkoan ere, bi abesti horiek jo dituzte behin eta berriz, etengabe eta aspertu arte. Musika talde honek Frantzian oso ezagunak omen diren bizpahiru talde imitatzen ditu.
‎Egia da, hasi zen emakumea, ez dugu galtzeko astirik. Alde batetik jakinarazi behar dizuet azken egun hauetan mugimendu arraroegiak nabaritu ditudala nire inguruan. Zer esan nahi duzu?
‎Gogoratu, esan zien Giovannik, lapurreta ziztu bizian egin behar dugula. Bankua Quirinaleko jauregitik nahiko gertu dago eta, jadanik egun hauetan nonahi inoiz baino polizia gehiago ikusten bada, presidentearen jauregiaren inguru horretan catabinieriz josita egonen da dena. Lasai, Wendy ren dantza sentsualak zainduko gaitu, esan zion Bobbyk kalasnikov sobietarra laztantzen zuen bitartean.
‎Plazako arkupea zeharkatu zutenean, amorante zaharrek elkarri begiratuko lioketen bezala egin zioten so elkarri eta, begirada horien distira hormetako kolore okrearekin urtu zen. Dena den, azken egun hauetan elkartzen ziren bakoitzean, okrea baino gehiago, pasio kolorekoak bihurtzen zitzaizkien azalak. Garbatella gainetik, teilatuz teilatu ibiliko balira bezala sentitzen ziren biak.
‎Begira, hau Lee da, Bruce Lee, aktorea eta zine zuzendari txinatarra. Film interesgarria ari da egiten egun hauetan Erroman. Hemen, agian, oraindik ez da oso ezaguna, baina Txinan eta Asia osoan arrakasta itzela dauka.
‎Zer esan nahi duzu?, galdetu zion Brucek. Jakin dut, jarraitu zuen produktoreak, Anita Ekberg Erroman dagoela egun hauetan Marcello Mastroianni lagun zaharrari bisita egiten eta jakinarazi diot zuk interes handia duzula berarekin elkartzeko, filmaren aitzakiarekin, noski. Etaaa... eta zer esan du berak?, itaundu zuen totelka Brucek.
‎Bizitzaz disfrutatzen egonen d... Bizitzaz disfrutatzen?!!, eten zion Leek, edo ni izorratzen? Lasaitzeko esan dizut, Bruce, errepikatu zuen Changek, ziur nago ongi egonen dela eta zu ez zaituela izorratu nahi, badakizu biziki maite zaituela. baina anaia bat bezala, hori da guztia eta, dena dela, guk filmaren kokapenak hautatu arte ez dugu haren beharrik izanen, beraz utziozu egun hauetan disfrutatzen. Brucek kopeta ilunduz begiratu zion, bere cafee macchiatoari zurrutada bat eman eta esan zuen:
‎Heldu guztiek diote gure adinean etorkizunari buruzko galdera asko egiten dizkiogula geure buruari: ikasketak direla, lana dela, harreman pertsonalak..., eta uste dut egun hauetan zehar aurreko hamabost urtetan baino gehiago ikasi dudala horren guztiaren funtzionamenduari buruz. Eta gehiena zuri esker izan da.
2012
‎Liburu kezkagarri bat irakurri dut egun hauetan, non erakusten den nola paziente bihurtzen gaituzten. Jorg Blech adituak idatzi du eta" Gaixotasunen asmatzaileak" deitzen da.
‎Horrela deitzen da egun hauetan irakurri dudan liburua. Egilea, idazle ospetsua baina idazten hasi baino lehen irakaskuntzan aritu izandakoa hogeita hamar urte luzez.
‎Artezale asko Madrilen daude egun hauetan hango feria ikusten. ARCO deitzen da gune hori.
‎Azkenean lortu zuen erbestera, Beirutera, alde egitea eta orain kaleratu berri du liburu hori. Ikusirik egun hauetan nola ari diren Irak bonbardatzen hauxe esan du idazleak: " Demokraziaren izenean ari dira bonbardatzen, baina hori krimen hutsa baizik ez da, garbi baitago herria okupatu besterik ez dutela nahi.
‎Eskultore baino askoz gehiago izan da Jorge Oteiza. Eta egun hauetan, hil berri denean, hasi dira azaltzen berak landutako hainbat atal hain bultzagarri izan direnak (izan zirenak?) euskal kulturarako. Dudarik ez, euskal kultura munduan gizon handia izan baita Oteiza eta, ene ustez, bere eragina handitzen joango da urteak joan ahala.
‎Dozena erdi bat pertsonak Eduardo Chillidari buruz idatzi dute, honen erantzunak bertara ekarriz. Juxtu liburu horren kaleratzearekin batera beste egile bati, Martin Ugalde idazleari, garrantzizko saria eman diote egun hauetan," Euskaldun Unibertsala" izendatuz. Bi izen horiek batera ekarri ditut hona, hain juxtu, gogoan dudalako garai batean batak besteari egin zion liburu bikain hura.
‎Badabil egun hauetan beste liburu bat gure artean hausnarketa sakonak egiten dituena literaturari buruz, baita ere. Gracias por no leer deitzen da eta egilea Dubravka Ugresic da.
‎Kontu horiekin aritu naiz bueltaka azken egun hauetan bi liburu atera berri direla medio. Batean protagonistak abizen euskaldunak ditu, Ayala Larrazabal, eta XX. mende hasieran izugarrizko triskantzak egin zituen Afrikan, orduan Espainiar Ginea izenez deituriko lurraldean.
‎Neuk ere joateko asmoa banuen, baina lehen egunerako agortuak ziren txartel guztiak eta aurtengoan ezer gabe geratu naiz. Horrela, egun hauetan gogoratu naiz, anekdota honen inguruan, Richard Wrangham biologo eta antropologo ezagunak zioena. Harvard unibertsitateko irakasle horrek, gizakiaren jatorria ikertzerakoan, uste izan zuen haragian zetzala, hain juxtu ere, sorburua.
‎Bertan Charlot, etengabeko borroka batean, saiatzen zen garai hartarako ezin modernoago ziren makinatzar batzuei aurre egiten, gizona makinaren aurkako lehia mitikoa errepikatuz, honek pertsona irentsi ez zezan. Horrelako sentipena, galtzailearena alegia, nabari dugu egun hauetan gero eta gehiago ordenagailuekin. Lehengo batean, esan zidatenez, ikastetxe bat guztiz kolapsaturik geratu omen zen ordenagailuen sistemak akats larria izan ondoren.
‎Duela hogei bat urte ezagutu nuen eta gogoan ditut oraindik Asteasuko taberna batean egindako bazkari eta afari eder haiek, Mario Salegi eta emaztea, Atxaga, Ruper Ordorika, Mikel Laboa eta beste lagun batzuk tartean zeudela. Alferrik da orain eta hemen bere panegirikoa egiten hastea (azken egun hauetan zenbait egunkaritan egin izan baitituzte horrelakoak). Idazle bati egin dakiokeen omenaldirik ederrena bere liburuak irakurtzea da eta Mario Salegi ere, beste gauza gehiagoren artean, idazle izan zen.
‎Beste kontua da, aldiz, ea sartzea izango duten gero nahi duten karreran, unibertsitatean, horretarako ahalik eta nota altuena erdiestea komeni baita. Irakasle batzuen artean aritu gara egun hauetan gauza hauei buruz hizketan, eta segidan hezkuntzaren egungo egoeraz mintzatzera pasatu gara, nola aldatu den hezkuntza azken 35 urte hauetan, dezente aldatu baita.
‎Ekaitz gogor batek egin egin ongietorria lurreratzean. " Lupitaren malkoak bailiran euriak leku guztietara jarraitzen nau azken egun hauetan", pentsatu zuen.
‎Egiari men, zure lepoa izugarri itsusia da: lehenbailehen estali zenuke atso baten edo moja baten buruzapi batekin; zure soineko berdea adabakiz josia dago, eta modatik pasatua; katedraleko klaustroan zu bezalaxeko harpia bat dago zizelkatua; egun hauetako batean diadema ebatsiko dizut bahian emateko eta diru horrekin zuregandik urrun ihes egiteko. Gainerako guztia egia zen
‎Hondarreko hamalau egun hauetan, erregea gauero aritzen da otoitzean Santa Mariaren irudi dirdaitsuaren aurrean —erregeak berak agindu zuen tailua zilarrezko geruza batez estaltzea—, eta bere alaba agudo senda dadila erregutzen dio Jainkoari. Otoitzaldia akiturik, longain lodi batean ongi bildurik ateratzen da tenplutik, zeren, uda mina bada ere, Uxueko gauak beti freskoegiak iruditu baitzaizkio.
2013
‎" oso kezkaturik nago egun hauetan; izan ere, laguntza eskatu beharrean nago nire guraso behartsu, adindu, maite eta agurgarrientzat. Laguntza behar dute eta eskatu egin didate.
2014
‎—Ziur nekien egun hauetan gertatu den guztiaren atzean gizon bat baino gehiago zebilela —esan zuen gero— Aranburu oso bizkorra izango da, baina ezin ditzake zortzi gauza batera egin. Dena dela, ez dut zugan pentsatu Lacostek bere tiroarena kontatu didan arte.
‎Gran Viako kondeak neskatilen irriak eta dantzarako doinuak aditu eta, ezinbestean, konparaketak egingo ditu. Ez dakit esan nizun, baina kondea egun hauetako batean ezkontzekoa zen, horregatik zihoan Carandolet jeneralarekin. Margarete de Mendoza esposatu behar zuen, Iruñean, baina izarrak aurka jarri zitzaizkion.
‎Hasiera batean pentsatu nuen kazetari txori bat zela, istorioren bat lortu nahian; ondoren, nartzisistaren bat ote zen, bere irudia kristalean miretsiz; orain, berriz, erotuta dagoela uste dut, eta enbarazua dela niretzat. Horrela jarraitzen badu, egun hauetako batean leihoa zabaldu eta bere lepo ergel hori bihurrituko diot."
‎KATTALIN: Oroit hadi egun hauk izanen dituztela biharamunak!
2015
‎Zure letra jaso berri dut. Ez dut egun hauetan idatzi, zuengana joan gogo nuelako, behar den guztia aurrez aurre azaltzera. [.] Gaizki iruditzen zait, eta une hauetan tristetzen nauen gauza bakarra da, notizia horrela hartu izana.
‎Gainerakoan, ez du hotzik batere egiten. Kanpoko ekipamendu ederra dugu, jantziak, botak, etab. Baitakit egun hauetako batean, Patxi eta Ferminaren eguna dela, igortzen dizkiet zorionak, eta idatzi ere eginen diet bederazka. Eta deus gehiagorik gaurko, ttinka haundi bat eta mila pott.
‎Nago, Daliren inguruan argitaraturiko egun hauetako artikuluek, moztuak eta lurrean pausaturik, Gazteluko plaza estaliko luketeela. Hantxetan jakinen duzue Daliren ahaidetasunaz, inon baldin badauka, Bosch, Freud, Chririno edo Valdes Lealekin.
‎Bestalde, elkarrizketa eta negoziazioa galdatzen zuten pertsona eta taldeekin bat egiten zuen Nazio Batzordearen agiriak eta," egun hauetako gertakariak kontrako sentipenak sustatzen badituzte ere", pertsona, talde zein instituzioei bide horietan sakontzeko eskatzen zien; Aznarren gobernuari moralismoz blaitutako eskabidea zuzentzen zitzaion: " komenientzia politikoei erreparatu gabe, euskal gizon emakumeen sufrimendu eta arazoei arreta jartzeko eta bere esku dagoena egiteko, zinez asko dena, soluzio eta itxaropenerako bideak irekitze aldera".
2016
‎" Ahaztu plantak egiten dituen heriotza da gosea" irakurri diot egun hauetako batean Ana Istaru ri. Izu handia behar zaio izan goseari hirurogeita lau urterekin kalera jotzeko.
‎—Badakik, ez gaituk ingelesak, eta kosta egiten zaiguk pixka bat. Baina egun hauetako batean esango zioagu. Ez diat uste problemarik izango denik, alde horretatik behintzat ez.
‎—Ez daukazu batere arrazoirik. Azken egun hauek pittin bat mugituak izan direla, besterik ez.
2017
‎Aitek traktorez ekarri behar izan zituzten haurrak eskolatik etxera. Geroztik gau oroz gero eta hotzago zen eta bideak izoztuak ziren zortzi egun hauetan. Jatekorik ez zuten gehiago etxean, zerbait egin behar zen.
‎" bertsolaritza urbanotzea oso ondo dago, orain, nik uste dut eredua ez dela hori, eredua, bertsoa nola egiten denaren aldetik, estetika aldetik, bertsolari zaharrengan edo egun hauen jarraitzaile direnengan dagoela. Hizkuntza ez forzatzearen aldetik eta bertsolaritzaren berezko gauzak esateko eratik.
2019
‎" Desordena larriak Gipuzkoan. Bi hildako eta zenbait zauritu, azken egun hauetako balantze tragikoa". Ikusten duzuenez, poliziak aste horretan zazpi pertsona erail zituela ezta aipatu ere, hitz puta bakar bat ere ez horri buruz.
2020
‎Gaia: egun hauetakoa, aratustea, karnabala, inauteria.
‎Segurutzat jotzen dut hogeita hiru egun hauetan zuen ahalegin guztiak egin dituzuela nire kartzelaldia lehenbailehen buka dadin. Erakundearekin izaten ari zareten harremanei zein elkarrizketei dagokienez, nire behatzaileek ez didate inolako informaziorik eman, datu aldakor eta gorabeheratsuekin ni ez asaldatzeko borondate zintzoari egozten diodan zuhurtzia.
‎Hura, ohatzean lo eta sakelakoa itzalita, erantzun ez, eta Olcoz zuzen igo da bulego honetara, ero moduan zure askatasuna aldarrikatuz. Beharrez nengoen hemen; egun hauetako mugida ez da nolanahikoa. Lanak izan ditugu basurde zahar hori lasai zedin.
2021
‎(—Hi, ez dik euria eginen hurrengo egun hauetan? —Baldinbaz!)
2022
‎Nire burua konbentzitu nahi izan dut horretaz, nahiz barne barrenean badakidan ezetz —edan du Luisak edalontzia altxatuz. Isabel, nire maleta berri berria dun, arrazoia huen, egun hauetarako erosi berria. Baita arropa gehiena ere.
‎Itsaso horretan ipurdia sartu gabe hemendik joatea pena litzateke ba. Ezertarako tarterik utzi ez diguten hiru egun hauen erritmoaz mendekatzeko, salto batean hondartzan bainu bat hartzeko plana egin dugu Txema eta biok. Bertako uretan sartu gabe lekuetatik alde egitea ez zait gustatzen, inondik ahal bada.
‎Gurekiko urruntasun puntu bat sumatu uste nion lehen egunetan, baina gertuko ikusi dut gaur. Bai, kabiliarrak ez dira hasieratik beroak, baina egun hauek balio izan dute elkarrekiko konfiantzaren hazia ereiteko. Horren gainean jar litezke zubia egiteko hurrengo harriak.
‎Oroimena eta irudimena kargatuegi ditut egun hauetako sintesia egiteko. Gauza bakarra nabarmenduko dut:
2023
‎Beltzarana negarrez ari da egun hauetan Aljeriako kaleetan negarrez egon behar duten bezala, biolentzia giroa etengabe gora egiten ari baita. Azken egunotan, hamabost pertsona hil dira poliziarekin izandako enfrentamenduetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia