Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎Bere motxila hemen dago, beraz itzuliko da. Nik, bitartean," jai" hartu dut gaurko, eta aterpetxean sartuta emango dut egun euritsu hau, Sanferminetatik urrun.
‎Ez dakigu, era berean, zer eguraldi egiten zuen Brown jaunaren eskuan aldaketa txiki hura gertatu zen egunean, euria ari zuen ala eguzkia zegoen; badakigu, ordea, zein egun zen, eta hori jakinik, eguraldia ere nolakoa zen jakitea baino gauza errazagorik ez dago. Jar dezagun, beraz, egun euritsu bat zela, eta haizeak ere gogor astindu zituela hiriko tamarizak eta platanondoak, baina ez gingko bilobak, hiri hartan ez zegoe  lako gingko bilobarik.
‎Laugarren egun euritsuan, baina, gauzak gehixeago aldatzen hasi ziren. Egun hartantxe Brown jaunak gertakizun bitxiaz zuen iritzia arras aldatu zen; ez zuen dudarik egiten hura guztia berez etorriko zela bere onera, baina orain ez zuen uste itxuraldaketa hura garrantzirik gabeko zer bat zenik, haluzinazio bat baizik.
2001
‎Mintzagai dugun lurralde menditsu honek 76,3 km2 betetzen ditu Bizkaiko Lea Artibai eskualdean eta bere populazio osoa ez da 2.000 pertsonara iristen, horietatik asko erdigune txikietan baino baserrietan bizi direlarik, barreiaturik aurkituko ditugun auzune ugarietan zehar. Beraz, bertako klima epel (batez beste 14° urtean) eta euritsuak (181 egun euritsu urtean) lagundurik, historian zehar bertakoen zeregin nagusia laborantza eta basogintza izan da. Azken honen eraginez adibidez, lehen harizti zabalak zirenak gaur egun Intsigni pinuz beterik ikusten ditugu eta, errentagarritasun azkarraren izenean, hauek jadanik ibar osoko zuhaitz guztien %76 suposatzen dute (4.444 hektarea osorik), pagadiak adibidez 13 hektarea besterik ez diren bitartean.
‎Seinaleztapen horizontalaren garrantzia bereziki nabarmena da Kantabrian, euri asko egiten duen eskualdea baita. Pinturen iraupena txikiagoa da eremu lehorretan baino, eta egun euritsuetako seinaleen ikuspena izugarri murrizten da. Horregatik, teknikariek etengabeko mantentze lana egitea gomendatzen dute, zati berriak pintatu gabe.
‎Guztiz urdindutako ileek ematen diote hasera buru txiki horri, eta buru hori dun, hain zuzen, bizitzako hainbeste gertakari ahaztu arazten dizkinan gomuten aterpe eta desagertarazle. Nekez sines dezaken kopeta zimurtu eta goibel horren atzean, oraindik freskotasunez zipriz tinduriko gogoetak badirela, zeren egon badaude, baina zokoren batean gordeta Sarritan, hik badakin, egun euritsuetan, hire kolore gabeko begiak zimurren artetik esnatu, jalgi eta begira ipintzen ditunanean, euri tanta bakoitzeko gaztaroko oroitzapen bat berreskuratzen dun begietan nahigabe kolorea margotuz. Eta hori dun hire denborale bekaiztiaren jaioleku.Badakin, kontura hadi, baditun urte batzuk deusik entzuten ez dunala, eta hire buru harnean iraganeko erloju zaharraren orratzen norabideak eta joan etorriak nahiko zaizkin hire musika osatzeko.
2002
‎Animalia gautarra da, baina bere aktibitatea asko aldatzen da urtaroa, tenperatura eta hezetasunaren arabera. Denok ikusi izan dugu noizbait zer gertatzen den egun euritsu batean ezta. Bareek beharrezkoa dute hezetasuna mugitu ahal izateko.
‎Urtiau amatutian, J. L. aterri egin dituan perija egunak zenbat dirian esango dogu. Perija egun euritsuak gitxijago ixan baietz?
2004
‎Klima epela gradu inguru da egokiena. Hotz egiten badu edota egun euritsuetan gertatzen bada, polena ez da ernamuinduko, eta ondorioz, ernalketa ez da burutuko. Sagarraren barruan bost hazi baino gehiago baldin badaude, sagar hori handi egingo da, ondo haziko da eta zuhaitzari ondo lotuta egongo da.
‎Udazkeneko egun euritsu batean izan zen. Goizean goiz aitarekin batera gosaldu, eta ohi baino urduriago zegoela iruditu zitzaidan.
‎Apirileko egun euritsu haietako batean, berriro ere, buelta eman zuen Sekretuen gurpilak, bigarrena. Genovevaren abistua entzun genuen La Vachek eta biok.
2005
‎Nik neuk be ez dakit zergaitik zabaldu dodan gaur, gaurko moduko egun euritsu, gris eta ilun baten, nire herritik urrin, ez dakit zerk bultzatu nauen hori egitera, luzaroan itxita egon dana zabaltzea nork agindu deustan. Horixe ez dakidan bezala, ez dakit be zergaitik iraun dauan itxita neure koaderno honek hainbeste denpora, orriak koadernoazal artean estututa, azalok berunezkoak balira legez eta nire eskuok azalok altzateko ahulegiak.
‎Kontatu nuena oso sinesgarria zen, batik bat Joxe Mariren etxeordean bazegoelako gauza bitxi bat, auzoko haur guztiak erakartzen gintuena: zalgurdi zahar bat, hondatua; haren gainean ibiltzen ginen jolasean, egun euritsuetan batez ere. Horregatik sinetsi zidaten gurasoek istorioa, inolako susmo txarrik gabe.
2006
‎Egoera antiziklonikoetan, iparraldeko edo mendebaldeko haizeekin, infartuen kopurua mozkorrena baino %7 handiagoa zela egiaztatu zuten. Ikertzaile horien arabera, egun euritsuetan infartu gutxiago izaten dira oskarbietan baino. Europako datu gehiago Ez oso urrun, Munichen, G k koordinatutako ikertzaile taldea.
‎Nire txapitula ezagutu zuenerako gertu nuen Gasteiza itzultzeko eguna. Zazpi egun izan ziren, besterik ez, aterrunerik gabeko zazpi egun euritsu. Ordu eta erdinako zazpi bisita klandestino, aita amen gordean.
2008
‎Frontoiko erabiltzaileen ustez, Okendon egitear dagoen plaza berrian Udalak frontoi estali bat egin luke. Modu honetan, egun euritsuetan, ez lirateke pala partidak bertan behera utziko, jendeak festetan frontoian dantzatuko luke eta herritar askorentzat topagunea den plaza hau aterpe bat edukiko luke. Txapelketa beste leku batean jokatzen baldin bada, ez da berdina izango.
‎Atera ez direnak egoitzako egongeletako batean geratu dira, Olinpiar Jokoetako saskibaloi partidak ikusten. Udako egun euritsu batean egiteko ohiko planak dira, baina Olako egoiliarrentzat ekintza bereziak dira. Izan ere, denek dute adimen urritasuna, eta horrek euren bizimodua mugatzen du.
‎Udazkenean, Londresko zeruak gris kolore berezia dauka, batez ere ilundu aurreko ordubetean; egun euritsu bateko ilunabarrean, leihoko kristala jotzen duten euri tantek zeruaren gris kolore berdina hartzen dutela iruditzen zait. Kafe katilu bat eskuan, leihotik begira nagoen une hori ezilkortzea atsegin dut, Londresen esentzia barnerarazten dit.
2009
‎EAEn, elur maila 800 metrotan geratuko da; oso egun euritsua izango da asteazkena. Ikusi unean uneko eguraldia, gure webkamean.
‎Gauzak horrela, arratsaldean berriro behetik hasi behar zuten. Euren itxaropen bakarra egun euritsuak etortzea zen, horrela hegazkinek zuten hegan egin eta aukera bat izango zuten. Baina eguraldia ere ez zuten alde.
‎Azkonar zuloaren sentsazioa sortzen zidan, ezkutalekuarena. Hura bezalako egun euritsuetan kontu ilunez hitz egiteko toki egokia.
‎Etxean haurdun nengoela aitortu eta hilabetera ezkondu ginen. Ezkontza azaroko egun euritsu batean ospatu zen.
‎Askori aditu diot berbera, irla misteriotsuan galduta dabiltzanen bizitzei loturak topatzen, lotuak direlakoa. Iruditzen zait gustuz ikusiko nituela lehenengo biderretan bat besteren atzetik A dos metros bajo tierra bezalako telesailak, egun euritsuak erreskadan tokatzera. Film luzeen hasierako fotogramek pizten didaten ilusioarekin, astebeteko amnesiari men egin gabe.
‎Heldu zenetik astebete igarota, eguraldia, hain ederra ordura arte, hondatu egin zen. Lehenengo egun euritsuan paseo luzea egin zuen Danielek. Nizan hartu zuen askaria, jengibre usaina eta te beltzaren aroma fina zerion gozotegi ingeles txiki eta ilun batean.
‎Mikaztu egiten zitzaion azalean Felixen lurrina; eta ozpindu arima, malkoekin nahasian. Begiak badira arimaren ispilu, egiten zuen bere artean emakumeak, nire arima etengabeko egun euritsu bat da, Mindalliren ahots belusezkoan entzun zitekeen bezala, cayó y cayó. La lluvia es una cosa que sin duda sucede en el pasado.
‎Bitxikeria moduan esan gura dizut egun hartako guardasola oraindik bizirik dagoela. Berri bat oparitu zidatenean baztertu egin nuen arren, zutaz pentsatzen aritu izan nintzen egun euritsu batean berriro hartu nuen, ez dakit zenbat urte eta gero, etxetik irtetera nindoala. Nola diren gauzak, ezta?, gaur egun modan daude berriro ere halako guardasolak.
2010
‎Larunbatak ostegun arratsaldetik aurrera izango dugun ildo beretik jarraituko du, eta egun euritsua izango da, ipar partean, batez ere. Elur kota 800 metrora kokatuko da.
‎Zeru goibela eta egun euritsua izango dugu astelehenean
‎Igandean egun euritsua espero dugu. Euri zaparradak denera iritsiko dira, baina euri kantitate gehiena Kantauri isurialdean pilatuko da, bereziki ekialdean, bertan euria sarri egingo du eta litro dezente pilatuko da.
‎Plana oso sinplea izaten zen: seiok elkarrekin paseoak eman, herriko frontoian pilotan aritu, noizean behin Mauleko igerilekura bisita egin, barraskiloak biltzera atera (abuztuan joanda ere, beti tokatzen ziren bizpahiru egun euritsu), eta gauez, afaldu ondoren, kartetan jokatu edota ipuinak denon artean asmatu.
‎une ona da. Lekua ez dute asko aldatu ta egun euritsuan
‎Arreba supermerkatura erosketak egitera sartu zenean betaurreko beltzak jantzita zeramatzala ohartu zen Dimitri. Udazken egun euritsu hartan, eguraldi zakarra egiten zuen arren.
2011
‎Egunak izaten dira. Batzuetan egun euritsuak, eguzkia faltan botatzen dudan egun euritsuak. Besteetan egun eguzkitsuak, euria faltan botatzen dudan egun eguzkitsuak.
‎Egunak izaten dira. Batzuetan egun euritsuak, eguzkia faltan botatzen dudan egun euritsuak. Besteetan egun eguzkitsuak, euria faltan botatzen dudan egun eguzkitsuak.
‎Ba omen zen, antzina, Toledon, apezgai bat, zapatak hautsiak zituena, eta ezin egin zuena urrats bat bera ere, oinak busti gabe, egun euritsuetan.
‎Nik uste egun euritsuetan, edo ilunaren anparoan, errazago egiten dugula negar eguzkipeko egun argitsuetan baino.
‎Ni helduagoa izatean saiatu nintzen zerbait egiten, baina, amak esaten zidan moduan, ni ez nintzen lan horietarako jaio. Horregatik jarraitzen genuen egun euritsutan eskaileretako itoginetan baldeak jartzen. Pentsio bat zen azken finean, ez bost izarreko hotela.
‎Foix, bere demaseko gazteluarekin, turismo gunea da. Heldu eta biharamunean izan ginen bertan, egun euritsu batean. Kataroei buruzko historia folklorizatua ikusgai/ salgai zegoen nonahi.
‎Irakasle guztiak bat datoz Eneko Sagastibeltzak fakultateko terrazan musika jotzen duenetik izugarrizko giro aldaketa nabaritu dela fakultatean, ikasleriak gogotik heltzen diola eguneroko lanari, askoz ere gusturago etortzen direla fakultatera, badakitelako hamaikak aldera fakultateko teilatuan, dela egun euritsuan dela egun atertuan, Eneko Sagastibeltzak klasiko baten kanta gogoraziko diela.
2012
‎Zer ote da gabardina bat norberarentzat. Zer izan liteke, udazkeneko egun euritsuetan ikusi ohi den jantziaz harago. Modaren esanetara joan eta etorri den osagarri berrasmatua.
‎Gorantz jo nuen erabakitsu, nire auto kaxkarrean. Epel eta argi zetorren arratsa, aurreko egun euritsuen aztarnarik ez.
‎Amama hiltzen ari zelako Normandiarantz nindoan autoz, maiatzeko egun euritsu hartan. Luzea bezain astuna zen bidea.
‎Egun batean, lorategira jaitsi gabeko hiru egun euritsuren ondoren, Maria etsituta aurkitu zuen Leirek, hango bankuan eserita. Begiak handituta zituen.
‎Asteak aurrera egin zuten, eta iada jarria nengoen lan hartara. Uztaila haserako egun euritsua. Goiz guztia ondoezik neraman, eta arratsaldean sukar pixka bat nabaritu nuen.
‎Harrezkero, asteak eman zituen Jose ikusi gabe, harik eta hura egun euritsu batean eskolara joan zen arte. Etxerako orduan, elkarren ondoan egokitu ziren biak.
2013
‎Ez da beti erraza izaten jertse bat jartzea, gurpil aulkian eserita dagoen bitartean galtzak ez jaistea, hotz edo lehor egoten jarraitzea egun euritsu batean. Adineko pertsonak eta gurpil aulkia erabiltzen dutenak oztopo horiekin topatzen dira maiz.
2014
‎Haiek azaldu digute ingurunea udaberrian dagoela ederren, natura bizi bizi dagoen sasoian, zuhaitz guztiak loretan. Zoritxarrez, guri egun euritsuak tokatu zaizkigu, eta erreka bazterretik ez abiatzeko gomendioa egin digute, lupetzaz beterik baitago.
‎Udazkena luzea da eta horrek triste jartzen du neba. Burlek min handiagoa ematen dute egun euritsuetan. Zin egin dio nebari etxean aldatuko dituztela blai egindako arropak.
‎Lurra oso labainkor jartzen da egun euritsuetan.
‎Ezagutza nahia ederki asetu zuten. Pena bakarra egun euritsua izan zela, udan bueltatzea pentsatzen hasiak dira. Euskal Ekitaldiek ez dute etenik eta, gaur, Arkaitz Aztiazaranen Euskal Herriko altxorren barrena dokumentala ikusteko aukera izanen da.
2015
‎Edo ahizpa, begi biak malkotan oraindik, eskuak konketan bermatuta, urez elkor zen txorrotari begira, aurrerantzean kaleko putzuetako ura edan zutela oihuka hasi zen ahazteko moduko egun grisean egin zuen barre urduria. Edo akaso, Vasilik (Odin deitzen zion orduan, iparralde urruneko ipuin eta alegia miragarriekin maiteminduta baitzegoen), kaletik paseoan zihoazela, irakurtzen ari zen liburuko pasarteren bat ahots gora errepikatzen ari zela, oharkabean oina putzu batean sartu eta zapata erosi berri itsusi samarrak lohitutakoan ernegatuta biraoka hasi zen egun euritsuan egin zuen barre maltzurra.
‎Erdi berri itzartzen naiz egun euritsuetan
‎Akordatu bai, batzuetan: egun euritsuetan, trementina usaina sumatzean edo Van Morrisonen disko zahar bat entzuten dugunean, gaur egiten ari garen bezala. Gainerakoan zoriontsu bizi gara.
‎Nitrifikazioa errazten du, landareen hazkundea piztuz eta lurrunketa murriztuz, eta horrek ura aurreztea dakar (esan ohi da azalatze batekin bi ureztatze kentzen direla). Azalatzea belar txarrak kentzeko egiten bada, lurraren trenpua egin behar da, egun euritsuetan edo lurra oso heze dagoenean, zenbait belarrek sustraiak bota baititzakete berriz. Lurra lehorregi dagoenean, arrotzen sustraiak ez kentzea gerta daiteke, edo zorua gehiegi harrotzea, laborearen bigarren mailako sustraiak kaltetuta.
‎Hirietarako irteerak eta sarrerak zubi baten ondoren, egun euritsuak hiri handietan… Auto ilarak maiz gertatzen dira, eta gasolina kontsumoa izugarri handitzen da, abiadura handieneko unea martxan jartzean izaten baita, eta hori behin eta berriz errepikatzen da, behin eta berriz. Saihestu daiteke?
‎Edo bestenaz hiribarne hortarat ez dira sobera sartu. Uztailean, laster ezagunko da batzu eta besteak nola ibiltzen diren, bereziki egun euritsuetan, orduan baita zernahi auto nunbaitik ateratzen, jendea hondartzarat ezin joan eta jo norapait autoa harturik...
2016
‎Gure bazterrak, hartara, baina ez Mikel Laboaren kanta hartan bezala: " Malenkonia biziko abestia, landarediak pisu izugarria hartzen duen hodei apaleko egun euritsu horien antzera". Eta auskalo malenkonia hitza den egokiena, baina MSOren aldartea ez da kanpokoa bezain eguzkitsua:
‎Kafkak ez zion Gregor Samsari ametserako betarik eman. Bere gelako leiho ondoan, atseden nostalgikoan, erietxe bateko horma gris amaigabea baino ez zezakeen ikus neguko egun euritsuan. Halakoa zitekeen idazle euskaldunak Bilbo beltz hartan izan zezakeen ikuspegia.
‎Aste nahasi honen amaieran ez da eguraldian aldaketa handirik izango. Barixakua egun euritsua izango da, zapatu eta domekan hodeiak bai baina euri gutxiago espero dugularik. Ipar ukituko haizearekin eta tenperatura freskoarekin jarraituko dugu, 20ºC en muga nekez eta domekan soilik gaindituz.
‎Eguraldi txarra zenean, Antsosolo barruan aitonarekin desfileak antolatzen zituzten, kanpoko leiho oholak bildu eta leihoak ondo itxita, gudariak zirela irudikatzen zuten eta kantari ibiltzen ziren bata bestearen atzetik korridorean barrena, “ikusi mendizaleak... ”. Desfileak egiteko jantzi egiten ziren eta zetazko paperarekin paperezko ikurrin txikiak josten zituzten, eskulan atsegina, Gaizka osabaren laguntzaz egiten zutena, abenduko oporretako egun euritsuetan. Afalostean, arrosarioa irakurtzen zuen amonak.
2017
‎Gure bazterrak, hartara, baina ez Mikel Laboaren kanta hartan bezala: " Malenkonia biziko abestia, landarediak pisu izugarria hartzen duen hodei apaleko egun euritsu horien antzera". Eta auskalo malenkonia hitza den egokiena, baina MSOren aldartea ez da kanpokoa bezain eguzkitsua:
‎Handik egun gutxira, beste erlojupeko batean parte hartu zuen, Suitzako Lugano hirian. Aurkari guztiak mendean hartu zituen Anquetilek egun euritsu eta lainotsuan. Bitik bi.
‎Hori izan zen auzoko elizako apaizak eman zion data. Gaurko egun euritsu hau. Azaroan ez da ia inor ezkontzen eta ez dabil ia inor kaletik.
‎Ikusi zuen Zurik harreman bat zeukala, berrogeita hamaika jarraitzaile, ehun eta hamabi adiskide eta katu bat. Zurik egun euritsuak maite zituen, ilargi beteko gauak eta Country musika. Zurik beldurrezko filmak, perretxikoak eta gizon zakarrak gorroto zituen:
2018
‎Zinemara inoiz joan ez denari jarraibideak eman nahiko bagenizkio, esan geniezaioke ez dela aukera txarra egun euritsu eta hotz bati itxoitea, atsegin duzun norbaitekin hitzordua adostea eta, elkarrekin berriketan, zinema aretorantz joatea, filma martxan dela zer edo zer elkarri esatea (ahapeka, mesedez), eta bukatutakoan, tabernaren batean, denbora pixka bat pasatzea. Oso ondo sentiarazi zaitzakeen esperientzia horretan, filmak badu garrantzia, jakina.
‎Ikaraz igarotzen nituen, lurrera jaitsi eta ahal nuen abiada bizienean lasterka eginez. Gogoan dut egun euritsuak eta egun eguzkitsuak ere izan zirela; luzaro samar ibili nintzen, beraz, inondik ere, bakarrik. Amets asko egin ditut, batez ere euritan izaten nuen sufrikarioaz, goseak eragiten zidan oinazeaz eta gosea nola baretzen nuen.
‎Azkenean, alabari deitu behar laguntza eske. Edo etxetik irten apirileko egun euritsu demonioan eta oinez joan osasun zentrora, hantxe eskatzeko txanda.
‎Beti egiten zuten gauza bera haietako bat haurdun zegoenean, eta oraingoan ere ez zuten ihesbiderik ikusi. Armentiako txaletean izan zen, egun euritsu batean, eta denei oso deigarria egin zitzaien Alicek ardoa edan izana (bi kopa gutxienez, haiek zekitela, eta ez bere senarraren upategikoa gainera!) eta behin baino gehiagotan erditzearen inguruko arrisku mortalak aipatu izana. Antza denez, ondo ikasiak zituen estatistikak, eta bazekien Euskal Autonomi Erkidegoan 1000 umetatik 4,7 hiltzen zirela erditzean bertan edo jaio eta segituan.
‎Maiatz amaierako egun euritsu batez, nire ondoezari jarri zion arreta. Harritu egin nintzen niregana hurbiltzen ikusita, goiz erdiko atsedenean ginelako, eta frontoi estaliko harrian eserita nengoelako, ikasle erretzaileek osatzen zituzten multzoen artean, Urkia eta bere lagun pilotazaleak jokatzen ari ziren partidari begira.
‎Beste aldetik, Pablo Ariza nafarra lehenengo sailkatua izan zen Valladoliden lehiatutako Kluben Arteko Ipar Skiko Espainiako Txapelketan. Badirudi egun euritsua izan zenez, ba nafarra, txapeldun. (kar, kar)
‎Jolastoki estalia izanen du Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eskolak. 400 ume baino gehiago daude eta, orain artean, ez dute egun euritsuetan patioan aritzerik izan, batere aterperik ez baitago. Heldu den ikasturtean, dena dela, konponduta egonen da arazo historiko, 415 metro koadroko aterpea eraikiko dute eta, eta, horietatik, 270 metro erabilera anitzeko espazio baterako izanen dira.
‎Euria ari du kristalaren bestaldean. Udaberriko egun euritsu horietako bat. Diana Sararen erantzunaren zain dago, baina ez dirudi segituan etorriko denik.
‎Oinaztarriak harkaitz sorgorretan leher egiten du eta basamortuak jotzen ditu, euri bero eta distiratsuak ibarrak gizentzen dituelarik. Ekaitzak orro egiten du eta zenbait orduren buruan joaten da, baina zenbait aldiz egun euritsu batzuk ekartzen ditu. Udazkena Pirinioetan ia beti miresgarria da; neguan, batzuetan oso gogor, egun ederrak ez dira falta.
2019
‎Betanzosek azaldu duenez, proiektuaren helburu nagusietako bat hegaztiak era egoki batean zaintzea izan da. Hori horrela, haize arinak edota beroak zeuden egunetan, ordu erdiko maiztasunagaz kontrolatzen zituzten sareak; egun euritsuetan edota haize zakarra zeudenetan, berriz, sareak itxita mantentzen zituzten, hegaztien segurtasunerako.
‎• Bergwall ek zion egun eguzkitsu batean gertatu zela hilketa, baina egun euritsua zen krimenaren eguna.
‎Aterki saltzailearen lez nabil, kalean, azkena saldu ote, egun euritsu batean.
‎Isilune hartan, neure burua gogoratu nuen hogei urterekin idatzitako ipuinen kopiak egiten eta Liberi eta Jauregiri erakusten eta haien iritzi entusiasmatua jasotzen; neure burua ikusi nuen ipuinak Ismaeli erakusten, bere bigarren eskuko autoan sartuta, egun euritsu batean, Armentiako baso inguruan, eta Ismael, ez dago gaizki, esaten, eta gero muxu ematen, idatzitakoa atzeko eserlekuetara bota eta folioak han zabalduta uzten, autoa lurrunez estaltzen hasi baino lehen; gogoratzen dut, Ismaelekin ezkondu ondoren ere, bakoitza etxeko gela batean idazten, bata bestearen lana epaitzen, Ismaelek lehenengo liburua argitaratu zuenetik gero eta gehiago nik Ismaelena, gero eta gutxiago Ismaelek nirea; haiek guztiak gogoratu nituen, baina ezin nuen zehatz mehatz ikusi noiz, zein momentutan utzi nion idazteari.
‎Eskolako opor garaietan, nola egiten zenien aurre egun euritsu luze eta aspergarriei?
‎Gero, orduko filmetako baten abiadura barregarrian igaro zen dena. Gerra bukatu orduko, Basilek etxera bueltatzeko agindua jaso zuen, eta Marik ez zituen inoiz ahaztuko egun euritsu hartako Lancia gorriaren azken plano luzea eta zirrararen zirraraz begiak ixtearekin baterako funditu beltza. Harrezkero ez zuten elkarren berri izango.
‎Ia hamaika eta erdiak ziren irteteko prestatu zenerako, atzeratuta zebilen, taxi bat berehala aurkitzeko zoria ez bazuen, beste aipu bat gogoratu zuen, erranairu zahar bat, Eroriari, ostikoz, esaera trinko eta sarkorra, honela ere itzul daitekeena, Ez baten ondoren, berandu zatoz bat, azkeneko hau egokiena litzateke kasurako, zalantzarik gabe. Zoria izan zuen, izan ere, beharrik Rua do Milagre de Santo Antónion bizi zen, mirakulu bati esker baizik ezin zitekeen espero, halako kale soilean, eta hura bezalako egun euritsu batean, taxi bat agertzea, taxia gelditzea horretarako keinua egiten zaionean, eta taxiak beste norabait zihoalako keinurik ez egitea. Raimundo Silva taxian sartu zen, zoriontsu, argitaletxeko helbidea eman zuen, baina gero, euritakoa behar bezala jarririk eduki zuenean, ergela iritzi zion bere buruari, larridura bi modutan nabarmentzen zitzaion, joateko beldurra, iristeko gogoa, alde batetik argitaletxea toki gorrotagarri bihurtu zitzaion, eta beste alde batetik, gidariari presa ematen zionean, Presaka nabil, ez zen bakarrik hamabi hamabietan iristearren, martxa hartan etsai bihurtuko zuen hasieran mirakulu baten tresna bezala agertu zena.
‎Agian, badago zerbait libre, eta izena emateko aukera dago. Baina, haiekin egon badaiteke eta egun euritsua egiten badizue, zer hobeto elkarrekin etxetik atera gabe plan bat egitea hurrengo oporrak non igaro behar diren jakiteko denbora aprobetxatzea baino. Hotelen, apartamentuen… eta kanpalekuen bilatzaileak, batez ere haien bilatzaileak badira.
‎Rilkeren antzera, egun euritsu batean.
‎Rilkeren antzera, egun euritsu batean.
2020
‎Edo beharbada, supermerkaturainoko itzulia, afaltzeko jangairen bat erosi eta ezer gutxi gehiago, etxe barruan sumatzen den jarduna kontuan hartuta. Udako egun euritsuetako asperraldia baino gehiago, bizi estiloa dute hauxe. Adinak erretiroa hartzera behartuz geroztikako errutina da gizonaren kasuan.
‎«2014ko otsaileko egun euritsu batean, estudioan Can' t See Nobody abestiaren lehenengo zirriborroa konposatu eta grabatu nuenean, oilo ipurdi infinitu batek zeharkatu zidan gorputz osoa», aitortu du, proiektuaren abiapuntua gogoratzean: «Han nengoen ni, pianoaren aurrean bakar bakarrik, abesten, jotzen eta dena grabatzen.
‎Beharbada, etxera bidean supermerkatuaren aurreko gurutzatzen ari nintzen aldietako batean, euripean, aterkirik gabe, zure autoa geldituko zenuen nire aurrean, eta, burua altxatu beharrean, telefonoari behatzeko aprobetxatuko zenuen geldialdia. Agian, egun euritsu hartan gurutzatu ginen lehenengo aldiz. Akaso, ez hain urruti benetan ezagutu ginen lekutik.
‎Gogoan dut, bestalde, Espainiako selekzioarekin jokatutako lehen partidua. Irlandan izan zen, egun euritsu eta hotz batean. Partidua 0 amaitu zen, batez ere Iribarri esker.
‎Duela hiru urte, egun euritsu batean, eskola bateko jangelaren birdiseinu prozesuan murgilduta geundela, zerbait egiteko beharra piztu zitzaigun, haurrek euripean gozatzeko aukera izan zezaten. Egun hartan ikusi genuen euria datorrenean umeek euritik ihes egin eta babesteko ohitura dutela, eta euriaz gozatzeko aukera alferrik galdu ohi dutela.
‎Ziztu bizian igaro zitzaizkidan egun euritsu horiek Tokion.
2021
‎Argazkilariak berak behin eta berriz azpimarratu duenez, saiakera berezia egiten du sorkuntza prozesua argazki kamerara mugatzeko eta edizio sistema informatikorik ez erabiltzeko. Unzuetari dagokionez, berriz, hasieran" bidaiatzearekin" lotzen zuen argazkilaritza, baina, gero," terapia modura", etxe inguruko basoei" egun euritsu eta lainotsuetan" argazkiak egiten hasi zen. Mostran jarri dituen argazkietan ikus daitekeenez, malenkoniaz gain," kostaldeko ilunabarretako argi beroa" ere deskubritu du artistak.
‎Neguaren hurbilean, egun euritsuetan, Habus eta Azenari ziren goizeko ikasketak jarraitzen zituztenak, beste hiru mutilekin batera. Denen artean laguntasun giro hartan arabieraz mintzatzeko ohitura naturalagoa sortu zen.
‎Neguko azken egunetan, egun euritsuak izan zituzten jarraian. Zalditan ariketa konplexuak egitea zaila zenean, bestelako gauzak egiten zituzten.
‎Abiatu bitartean egunero gauza berriak gertatzen ziren. Udaberriko egun euritsuetan, arrapalan edo trosta bizirik egiterik ez zutenez, beren zaldiekin ibilaldi lasaia egitearen aitzakian Azenari eta Habus Fhas al Suradiq era hurbiltzen ziren heldu berriak ezagutzera. Aurreko egunetan animaliak biltzeko kortetan konponketak egiten ari ziren, estalkiak, hesiak eta biltegietan beharrezko lanak burutuz.
‎Baina badator hori ere. ...ela nahi duten guztia Minak zabaldu dion arrakalatik, baina berak ezin duela, hartu diezaiotela gelditzen zaion bihotz zatitu hori ere, nahi dutena, zabalik dutela bidea, nahi duten guztia hartu diezaiotela, ez baitzaio ezer inporta, ez baitzaio deus gelditzen, ezpada haragi xehatu bihotz puskatu arima apurtu hau, hutsik baitago, hutsa gordetzen duen bilgarria dela bere gorputza, fina eta mengela, egun euritsu batean egunkari papera baino sendoagoa ez, hutsa biltzen duela baina beste ezer ez, eta karena ateratzen badu are hutsago geldituko dela, ezdeusago, maskalago, ahulago.
egun euritsu zein argietan jarraitzen dit
‎Elurteen isiltasunak barne zurrumurruak estaltzen dizkigu, egun euritsuek indartu eta haizetsuek denbora tarte laburretan urrutiratu. Olatuak, udako urdinetik urrun, lohi kolorez jantzita altxatzen dira.
‎Baina azkenik, egun euritsu batean, ammonite zati bat aurkitu nuen muga markatzen duen buztin geruzatik hazbete batzuetara. Emeki, urteetan zehar, beste hainbat aurkitu dira Zumaiako estratu kretazeoen mailarik altuenetan.
‎Sortutako azaleretan programa ezberdinak sor daitezke, hala nola 2 sofa eta jangela bat, lanerako gune isolatuak, edo egun euritsu batean biltzeko gune estali bat. Modulu hauek konbinatuz espazio ezberdinak sortzea posiblea da, etxeko gela nagusiak ere, kanpora ateratzea ahalbidetuz.
2022
‎Gai horren bueltan interesgarria da Lasarteko parte hartze prozesu batean gertatutakoa5 Parte hartzaile ziren haurrei eta gurasoei —paraleloan— euria egiten zuenean gehien erabiltzen zituzten jolas guneak zeintzuk ziren zehazteko eskatu zitzaien. Gurasoek, egun euritsuetarako jolastoki erabiliena merkataritza gune handia zela adierazi zuten eta haurrek, aldiz, merkataritza gunea ez zuten jolastokien artean aipatu ere egin, hots, ez zuten jolaserako gune bezala ulertzen.
‎Udaberriko egun euritsuak izan zituzten apirilaren hasieran. Negu gogorraren ondoren egun eguzkitsu gutxi izan zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia