Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2017
‎Berak, aurrerago joan nahi zuen. Moërgell enpresako jabeek ontzi horretan agintzeko botere absolutuak eman zizkioten egun beretik, helburu bakarra baitzuen berak: Moërgell enpresaren betiereko lidergoa lortzearena, hain zuzen.
‎Gelara etorri zen egun berean, bere begi urdinek gu sorgindu gintuzten. Bakoitzak bere burua aurkeztu zuen eta gero bera, zailtasun gabe agertu zen, egunero 30 pertsonen aurrean hitz egingo balu bezala.
‎onena eta txarrena egun berean.
‎Ez zenuen espero edo? Kuriosoa da egun berean eta ordu berean Romanen nabatariak ere bidaia berbera egitea, ez duzu uste?
‎Beraz, fin hari eta amaitzeko loria hari begia edukirik, haraino eta han behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, bekaturik gabe egoten saiatu, hartarako orain eskuen artean darabiltzagun bekatuak urrikitze handi batekin konfesaturik eta utzirik, aitzinera gehiago egitetik begiratzen garela.
‎Garbiki eta segurki esan zion jaten zuen egun berean hilko zela. Esan nahi du mortal egingo zela, hilkizun izango zela:
‎Beraz, honelatan, kontzientziak berak egiten dizkigun erantzukiengatik, eta etxean barrena bekatuaren kerik, itaxurik eta liskarrik ez izateagatik ere, behar dugu egun beretik, geroko begira egon gabe, geure kontzientziatik zer ere nota, falta eta narrio baitugu kentzen saiatu; eta halatan, bakean eta soseguan egon, jarri eta pausatu.
‎Bihoa, beraz, etsaigoa! Aparta bedi egun beretik, gerorako luzatu gabe, mendekatzeko desira desordenatua! Zeren halatan izango gara ezagun eta seinale Jesukristoren eskolan ikasiak garela, haren dizipuluak garela.
‎Egun batez egin zion otoitz santa Luziak bere amari gero egin gogo zuena, gerorako begira egon gabe, egun beretik egin zezala; eritasunaren eta heriotzaren hersturan jarri gabe, sendo zela, berak bere eskuz bere ondasunak pobreei bana ziezazkiela.
‎Bihoa, beraz, urrun juramentua eta juramentu egiteko ohitura, infernuko hizkuntza, bekatu idorra, gozogabea, arima galtzeko baizik deus balio ez duena. Eta betor egun beretik, gerorako luzatu gabe, egiaz mintzatzeko eta, juramentu guztiak utzirik," ez" eta" bai"," ez, seguru"," bai, seguru" esateko ohitura eta aztura.
‎Beraz, honelatan, hargatik beragatik ere, aingeruei bai atsegin, baina damurik eta atsekaberik ez egiteagatik ere, behar genuke egun beretik, gerorako luzatu gabe, traba guztiak kendurik, salbazioko bidea hartu eta, hartan, gelditzen zaigun geure mende apurra enplegatu.
‎Eta hala egiten duzula, eta honen aitzineko kapituluetan eman zaizkizun arrazoiak ere kontsideratzen dituzula, esperantza dut Jainkoa baitan ongi aurkituko zarela, egun beretik bide onean jarriko edo jartzen saiatuko zarela. Eta, halatan, mundu honetako itsaso honen ekaitz guztiak iraganik, azken finean salbazioko portura salburik helduko zarela.
‎Beraz, honelatan, paradisutik paradisura, bizitza on batetik hobeagora joateagatik ere, behar genuke egun beretik, geroko begira egon gabe, Jainkoaren lege santua, hain uztarri emea eta karga arina geure gogo eta bihotz guztiaz hautatu, besarkatu eta, halatan, gero urrikirik ez dukegun bezala bizitzen saiatu.
‎Hauek dira eta Jainkoari nahi dakiola aski izan daitezen! haragiaren bekatuan ez erortzeko eta, eroriz gero ere, jaikitzeko hartu behar diren erremediorik garrantzizkoenak. Zein baldin egun beretik, gerorako luzatu gabe hartzen eta kontsideratzen badituzu, jakizu ezen gorputzari aisia handi bat emango diozula eta arimari are handiagoa, eta halatan, munduan duzun etsairik handiena eta arriskutsuena, zein baita haragia, azpiratuko, garaituko eta errendatua ipiniko duzula.
‎Ume guztiek bekatua eginez gero, bat batean jakinarazten zien zirku bat etorriko zela gertu zegoen herri batera: zirku horrek elefante mordoa eta dohain paregabeak izaten zituen, eta umeak, gaiztakeriarengatik izan ez balitz, egun berean eramango zituzketen ikustera.
‎Aurten, beste jardunaldi batean ere gauza bere gertatuko da, bi ligetako jardunaldiak egun berean izango baitira.
2019
‎Nahi dugun informazio guztia daukagu interneten, baina ozeano ikaragarri handia da sarea eta ez da erraza bertan arrantza egitea. Ez dut gogoan aita eta ama izango ginela erabaki genuen egun berean izan ote zen ala digestioa ondo burutzeko egun batzuk pasatzen utzi ote nuen, baina istorio honi dagokion hurrengo irudia ordenagailuaren aurrean ikusten dut. Ziurrenik Google en" adopción" eta" internacional" hitzak idatziko nituen, ziurrenik ordu asko pasako nituen pantailaren aurrean, loari eta idazketari lapurtutakoak, eta ondo gogoan ez badut ere, badakit informazioa bilatzen hasiko nintzela, buru belarri hasi ere, dena berehala aurkituko nuelakoan, dena berehala aurkitu nahian, horrela jokatzen baitut zerbait kaskezurrean sartzen zaidanean.
‎Mezu haietan elkarri kontatzen genizkion gure prozesuen gorabeherak, gure zalantzak eta gure pozak, gure aurrerapausoak eta etenaldiak. Eta bizitza zer den, egun berean ezagutu genituen gure alabak eta, are gehiago, egun berean jakin genuen toki berean egongo zirela gure zain!
‎Mezu haietan elkarri kontatzen genizkion gure prozesuen gorabeherak, gure zalantzak eta gure pozak, gure aurrerapausoak eta etenaldiak. Eta bizitza zer den, egun berean ezagutu genituen gure alabak eta, are gehiago, egun berean jakin genuen toki berean egongo zirela gure zain!
‎Lepoa ixten duten orratz ilararen eta beheragoko amildegiaren arteko faja pikotik doa bidea, eta mapan markatuta badago ere, ez GPSean, istripuak zirela-eta GRtik kendu baitzuten. Nebero handia, malda pikoak, harritzar batzuk eta erlaitz delikatu pare bat zeharkatu behar dira, eta harexegatik baztertu zuen Martxelok goizean egun berean bi gailurrak egiteko asmoa, estreinakoz lepora iritsi zenean handik joateko aukera onik ikusi ez zuelako. GRtik kendu bazuten...
‎Lagunarte hori indartzeko onak izan ohi dira kanpoko partidetara autobusez egindako bidaiak, eta Baionakoek, halabeharrez, errepidez egiten dituzte beste hirietara bitarteko kilometroak: " Zaila egiten da autobusez joatea, partidaren egun berean ateratzen garelako, goizalean. Iritsi, aldatu eta jokatzera.
‎Daniel Urrabietak ez zuen oso bizitza erraza izan. 1887an, Frantziak Victor Hugori sekulako omenaldia egin zion egun berean, hemiplegia batek jo zuen eta horren ondorioz eskuin aldearen mugikortasuna galdu zuen betiko. Hogeita hamar urte zituen orduan.
‎Parte horiek eskas izanagatik galtzekotan ziren dantza jauzi zonbait. Gaur egun berari eskerEuskal Herriko plazetan dantzatzen ahal ditugu. Argitaratzen ditugu hemen, Betelu jaunak azken urteetan utzi zizkigun mutxiko urratsen segidak, eta geroztik Begiraleak taldean zaintzen ditugunak." Ondorengo orrietan, urrats guztiak emanik, Beteluk osatutako eta zabaldutako dantza jauziak, urrats guztiekin, osoosorik, eskaintzen zizkiguten:
‎Irakasleak, niregana hurbildu, eta esaten zuen: "... zurea bai zortea, Bilboren askapena ospatzen dugun egun berean jaio zinelako!" Niretzat, Bilbao (munduan hiri handiagorik zegoela pentsa zitekeen?) eta" liberación" hitzek osatzen zuten kontu hark usain onik baino ezin zuen izan, eta ni poz pozik, jakina! Irakasleak niri esandakoa etxean kontatu, eta gure aitaren aurpegian ez zen ezta irribarrerik txikiena ere marrazten, edo eta ulertezina egiten zitzaidan keinu bat egiten zuen (parte onekoa ez, hori ziur!) Athleticen hiriaren liberazioaren urtemuga eta nire urtebetetzearen eguna bat etorri, eta nire aita poztu ez?
2020
‎ordura arteko hari ikusezin guztiak txirikordatzen dira. Dena gertatzen baita egun berean, deabruren baten liburuan txarrerako bidea idatzirik balego bezala, maiatzaren lehenaren bezpera batean.
‎Halere, Cervantes eta Shakespeare ez zirela egun berean hil argi dago (Las vidas de Miguel de Cervantes. A. Trapiello, 1993), baina ez du inork zalantzan jarriko ustezko gertakizunak balio duela Amaren Egunaren antzeko ospakizun komertzialak antolatzeko eta kultur arloan eragiteko.
‎Inaugurazio eguneko harrera bazkarirako antolatu zuten mahai erraldoia egun berean zatitu zuten eta, orain, areto nagusia bitan banatua zegoen: jangela bat, lau pertsonentzako lau mahai zeuzkana, eta egongela bat, sofa eta besaulki ugarirekin mahai baxuen inguruan.
‎Horregatik, hasiera hasieratik, bi lauburu handien artean, bere izen deiturak ezarri zituen autobus guztietan, baina euskaraz. Autobus konpainia ireki zuenez geroztik hamar bat urte igaro dira, eta gaur egun bere autobusak hor dabiltza, langileak, ikasleak, udatiarrak, negozio andre gizonak,... toki batetik bestera eramaten. Eta gainera, puntual puntualak izateko sona ongi irabazia omen daukate bi lauburu handiren artean BETTI BERANTA euskal letra dotorez idatzirik daramaten autobusek.
‎Argiri hasiera hasieratik, ezagutu zuen egun beretik, harroputz jasanezina iruditu zitzaion Martin, eta urteek ez omen diote iritzia aldatzeko arrazoirik eman. Martinekin bizitzen jarri nintzenean, ezin zuela sinetsi esaten zidan aukera zuen guztietan, edozein nerabe inuzenterekin topatuko nuela ligatu nahian bihar edo etzi, nik beste zerbait merezi nuela, sakontasun gabeko gizona zela, itxura hutsa, telebistan eta modako aldizkarietan agertzen diren horietakoa zela, eta eta abar... Ezin zuen ulertu zelan egon nintekeen hain maiteminduta, hain itsututa berak esaten zuen moduan; ez zuen uste luzaroko kontua izango zenik gure artekoa, beroaldi bat baino ez, kapritxo hutsa.
‎Eta Maukik oso azkar ikasi zuen azal zuriko guztiak ez zirela berdinak. Itsasontzitik irten zen egun berean, nagusiak, Tongako Samisee misiolariari oilasko bat erosteko agindu zion. Baina Samisee aintziraz beste aldean zegoen, eta hiru egunetarako alde eginda zegoen.
‎Antoine Vanhamme nauzu, igazko udazkenean sarritan zuengana joana. Bi hagin erauzi zenizkidaten segidan egun berean, eta urrengo asteetan barrena beste lau konpondu. Zeuk jarri zenidan behin nere ahoan radio bat egiteko paper puska zurrun atsekabe hura;" eta orain zerorrek eutsi zaiozu", erantsi zenuen.
‎Gizajoa! Eta historiako lau neska mutilei dagokienez, jakin badakigu, hiru urte beranduago bi bikoteak egun berean ezkondu zirela Junkaleko parrokian. Elizako buelta egin ondoren ohiko bazkaria izan zen, eta gero soinua eta dantzak, orduko usadioari jarraiki, eta baita pattarra eta zigarro ederrak ere.
‎Josepik bizitzeko ilusioa galduta zeukan Beñardo senarra minbizi traidore batek mundu honetatik eraman zuen egun beretik. Fededuna zen oso, eta bere itxaropen bakarra, hil ondoren, senarrarekin berriro biltzen zen.
‎Horrela esanda apur bat puritanoa naizela pentsa dezakezu eta ez naiz, inondik inora. Orokorrean ez daukat norbait ezagutu eta harekin egun berean oheratzeko arazorik. Ezezagunekin oheratzeari eta gau bakarreko aferei ezta ez diet ezetz esaten.
‎Gimnasioa ere, amaren etxea bezala, lantokitik gertu zegoen, metro geltoki pare bat baino besterik ez zituen egin behar Alainek kasu bakoitzean eta Jurdanek haren atzetik. Ez zen gimnasiora sartu Jurdan, Alainek egun berean birritan ezezagun bera ikusiko balu, atzetik jarraika zeukala susmatzen hasi zitekeelako. Zortea izan zuen halere, Alainen gimnasioak zorutik sabairainoko leiar zabal bat kalera begira daukaten horietakoa baitzen.
2021
‎Baina ez dut inolako gogorik berarekin eztabaidaka hasteko barruan murgilduta ere plisti plasta ere ezin hustu izango dudan katxi baten kontura. Guztiz kontrakoa, berarekin inolako sesiorik izan beharrean ia tupustean sartu berri den bezero koadrilak eskeintzen didan egiazko parapetoaz baliatzen naiz halako kinka batetik ihes egiteko ezin aproposagoa den Ahmed kankailuaren metodo bikain zoragarria bigarren aldiz egun berean erabiliz.
‎Kontatu beharra dago, Geraldine Harten prentsaurrekoaren egun berean, John Rayk beste prentsaurreko bat eskaini zuela, Harten adierazpenak" desegoki eta arduragabeak" zirela esateko. Izan ere, Harten prentsaurrekoa Netflixek" Lost Girls" filmaren trailerra kaleratu zuen egun berean egin zen eta, jende askorentzat hau arraroa bazen, Rayren haserrea agian protagonismoa kendu ziotelako izan zitekeen.
‎Kontatu beharra dago, Geraldine Harten prentsaurrekoaren egun berean, John Rayk beste prentsaurreko bat eskaini zuela, Harten adierazpenak" desegoki eta arduragabeak" zirela esateko. Izan ere, Harten prentsaurrekoa Netflixek" Lost Girls" filmaren trailerra kaleratu zuen egun berean egin zen eta, jende askorentzat hau arraroa bazen, Rayren haserrea agian protagonismoa kendu ziotelako izan zitekeen.
‎Bi ordu pasa ondoren bilera bukatutzat eman zuten. Manuk bukatu baino lehen proposatu zien besteei larunbat gaueko Bilboko sarekadarako azken koordinazioak eta berriak izateko egun berean arratsaldeko bostetan zuzeneko Scape konferentzia bidez gauzatzea. Larunbat gauerako plan bat antolatu behar zuten sadiko talde hura zutela aprobetxatuz.
‎izana gatik Loiolarat baikinuke egun berean xede, agertzen dut ene barneko khexua... Berriz
‎Urteko sasoirik lehorrenean, animaliak eta gizonak geratzen diren ur putzu apurren inguruan ur bila biltzen direnean gertatu zen. Sasoi horretan, beraz, eta ur putzu berean, egun berean, sagua, tximua, sugea eta gizon bat jausi ziren, ura ateratzeko ezer aurkitu ez zutelarik barrura salto egin zutelako.
2022
‎Atxilotu zintuzteten egun bereko arratsaldean belauneko ebakuntza egin ostean.
‎06:50ean. Eta handik Halifaxera, Kanadako Eskozia Berrian, egun berean iritsiko haiz. Lotarako ordu onean, zazpi eta erdietarako edo han izango baihaiz.
‎Telefonoa isildu gabe ari da, bidaiariaren ilobaren egun berean izaki andrearen urtebetetzea!; eta hantxe ari da informatikaria, bakar bakarrik, andrearen logelan ahaleginean han baitauzka ordenagailua, routerra eta abarrak, wifi seinalearen anplifikadorea instalatu eta konfiguratu nahian.
‎Eta hura gehien maite zuen damak, halako heriotza bitxi, hits eta giristinoaren berri izanik, harendako gordeak zituen ele gogorrak negar eta auhen bihurtu zituen, zeinetan senarrak lagun egin baitzion, beren bidaia zapuztua zela ikusirik. Ez dut ahantzi nahi izan zela andereño bat, damaren zerbitzukoa eta Jehan izeneko zaldun hura bere burua baino gehiago maite zuena, zeina, bi zaldunok hil zituzten egun berean, jin baitzitzaion nagusi andereari erratera maite zuen hura ikusi zuela ametsetan, xuriz jauntzirik, despeditzera etorria eta bere kapitainarekin batera paradisura zihoala erranez. Baina jakin zuelarik amets hura egiazkoa zela, halako dolutan ezarri zen, ezen nagusi andereak lanak izan baitzituen hura kontsolatzen.
‎Diego Lopezen emazteak bere seme Iñigo Ezkerrari zaldi miresgarri bat eman zion, haren gainean Toledoraino joan eta han preso zegoen aita askaturik etxera ekar zezan; eta dena egun berean burutu zuen (Barandiaran 1984a: 132).
‎Esne gaina berria baldin bazen, hau da, egun berekoa, orduan, ogi xerra baten gainean ongi zabaldurik eta azukre pixka batekin, nahiko gustura hartzen zuen Manexek. Esan liteke, era hartan, ongi samar jasaten zuela mutilak esne gaina irensteko, hau da, nazka handirik ez zuen hartzen, baina esne gain pusketak bezperako esnearenak baldin baziren, ordea, orduan, ez, baserritar txikiak ezin zituen jasan; goragale handia berehalaxe jarri eta ezinezko gertatzen zitzaion bere burua menderatzea.
2023
‎Aurkitu zuena ezer onik ez zela susmaturik, aititari kontatu ziola zioen Lucíak elkarrizketan. Eta egun berean, argazkilariak zer nolako gauzak zerabiltzan esku artean aititari esan zionean, afalorduan mahaian eserita topatu zuen familia guztiarekin batera. Piztia harrapakari baten atzaparretatik babestuko zutela uste zenuen?
‎Hil baino lau egun lehenago, 1546ko otsailaren 14an bi apaiz ordenatu zituen Luterok; egun berean, San Balentin egunez, idatzi zion Luterok azken gutuna Katalinari Eislebendik Wittenberg era. Gutunean esaten zion Alberto eta Gerardo anai kondeek bakeak egin zituztela eta aste horretan etxera itzultzea espero zuela.
‎Gehiegizko erlijiotasuna: predikaria izan zen, Biblia itzultzen jardun zen, liburu erlijiosoak irakurtzen zituen, egun berean hainbat meza eta elizkizun erlijiosoetara joaten zen.
‎Esperoan geunden polizia etxetik ez oso urrunik, kaleko izkina batean. Bagenekien Kepa egun berean noiz edo noiz kaleratuko zutela bi egun pasa eta gero, ez baitzuten ezer taxuzkorik haren kontra epailearen aurrera eramateko. Are gutxiago terrorismoaren kontrako lege madarikatuaren menpean jartzeko, ez baitzuen inolako harreman edo loturarik inolako talde armatuarekin edo.
‎1937ko ekainaren 19an, gizon honek, Echevarriak, etsaiaren aurrean desertatu zuen Bilbon. Eta beranduago, egun berean, errebeldeei entregatu zien bere burua. Desafioa luzatzen diot traidore honi, defenda dadin!
‎Baina Kanibalen Holokaustoa azkenik Oknostiara iritsi zen egun berean ez zen Brontes hitzordura azaldu. Horregatik ernegatuta zegoen Jornette, txakurtuta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia