2001
|
|
Hastear ziren etsaminen estutasunetik libratuko ginen. Baina aita imajinatzen nuen, ikusi ere egiten nuen nire aita
|
egun
batzuk barru, itsuak bere aita aurrez aurre ikusten duen moduan. Ikastetxetik bota egin naute entzutean egingo zuen keinua imajinatzen nuen, eskuaz gorbata laxatuko zuen urkatuak soka laxatuko lukeen moduan.
|
2003
|
|
Pasadizo oso elaboratuen bidez mintzatzen omen zen bere iraganaz, eta azken egun horretan ere hitz totelka bezala mintzatu omen zitzaion, Sophiek, bere emazteak alegia, atzera egitea erabaki zuela esateko eta beldur zela ez ote zuen salatuko. Hori esatean, estalki batean bildurik, ipuin sorta luzatu omen zion eta
|
egun
batzuk barru bere autobiografia ekarriko ziola agindu. Esan zuenagatik baino gehiago, lotu gabe utzi zituen xehetasunak lotuz jakin omen zuen Monikak edo irudikatu omen zuen bere gordelekua zapuzteko zorian zuela eta babestokirik gabe, egun argitan, ez zela bizitzeko gai izango eta gutxiago idazteko; landare batzuek argiari aiher eta gorroto dioten bezalaxe, badaudela pertsonak ere izenari, famari eta jendaurreari beldur diotenak, eta Romain Gary ere ez zela gauza izango urtetan jantzita zeraman mozorrorik gabe ibiltzeko.
|
|
Dena bukatu da. Ez zegoen beste biderik –esan nion eta esaldi hori bera egun batzuk lehenago esana niola ohartu nintzen, esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutzen nion bitartean, eta
|
egun
batzuk barru berriro errepikatuko niola. Lagun zahar bati edo aspaldiko andregai bati hitz egiten ari nintzaiola ematen zuen, baina izu ezkutu batek estutzen zidan zintzurra.
|
2004
|
|
–Ez. Baina... baina baliteke
|
egun
batzuk barru jakin ahal izatea –hitz egin ahala, Del Valleren ahotsa sendoagotuz zihoan– Eman egun batzuk, jauna, Frantzian eta Espainian jakingarri batzuk eskuratu behar baititut. Agian datorren astean arrasto fidagarriren bat aurkitzeko gauza izanen naiz.
|
2010
|
|
Une zehatzean amaituko dut, beraz, kontakizun hau. Ondo bidean,
|
egun
batzuk barru etxean bueltan izango naiz, eta neu izango naiz, oraingoz, lerro hauen irakurle bakarra. Hala ez bada...
|
2012
|
|
Halaber, bera zen nire maistra hizkuntza irakasteko: nik zerbait erakutsi keinuz, eta haren izena esaten zidan bere hizkuntzan; eta hala,
|
egun
batzuk barru, bururatzen zitzaidan edozer eskatzeko gauza izan nintzen. Oso bihotz onekoa zen, eta ez hamahiru metro baino garaiagoa, txikia baitzen bere adinerako.
|
2014
|
|
Zure? beno,
|
egun
batzuk barru, hilaren 17an, zure ilobak, Jurgik, kontzertu bat emango du, eta etorriko ote zinen jakin nahiko genuke, erabaki handiz hitz egiten zuen.
|
2019
|
|
Ikaraldi batek astindu zuen Raimundo Silva, ezkerreko eskua, azturak eramanda, telefonora hurbildu zen, baina bidearen erdian gelditu eta atzera egin zuen, gauza beltz hori lehertuko den erloju bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin suge dardartia. Poliki poliki, deitzen dioten tokitik pausoak entzuten lituzketelako beldurrez bailegoen, zuzentzailea urrundu egiten da, Costa da, dio marmarka, baina oker dabil, eta ez da goizeko ordu hartan nork hitz egin nahi izan zuen berarekin jakitera iritsiko, ez eta zertarako ere, Costak ez dio esango,
|
egun
batzuk barru, Etxera deitu nizun, baina inork ez zuen telefonoa hartu, beste inork ere ez dio esango, nork baina, ez dio errepikatuko, Hura pena, berri on bat eman nahi nizun, telefonoak jo eta jo, eta ezer ez. Egia da, telefonoa jo eta jo ari da, pasabidean dago jada, ateratzeko gertu dago, azkenik, hainbeste zalantza eduki eta hain arrangura izan ondoren, zenbakiaz tronpatu zen norbait izango zen, batzuetan gertatzen da, baina hau bera ere ez gara jakitera iritsiko, uste bat baizik ez da, hala ere hipotesia profitatzeko gogoa ez da txikia, horixe delako zuzentzailea lasaien utziko zuen hipotesia, zeina, bestalde, gauzak diren direnetan ikusirik, kaskarinkeria baita, urrun ezazu kaliza hau nigandik esatea bezala da, besteak esan zuen bezala, kaskarinkeria da zeren lasaitasun hori, egoera honetan, geroratze hutsaren uneko aringarri baten parekoa da, zalantza gabe, eta ez dio inolako mesederik ekarriko, kaliza berriz egotziko diotelako.
|
2020
|
|
Telebista nahi izanez gero, etxetik ekarri zuten. Matildek arratsalde osoan ez zuen hitzik esan, eta Teresak orduak eman zituen leihotik begira,
|
egun
batzuk barru estreinatuko zen udaberriari zantzurik hartu ezinik. Lore batzuk eramango zizkiola esanez agurtu zuen Matilde.
|