Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Itzulpenetan horrelakoak sartu beharra dago batzuetan, jatorrizko testuan menpeko perpausa oso konplikatuak daudenean. Gaur egun batzuek oraindik ez dute hori onartzen. Hori euskara jatorra ez dela diote.
‎Honezkero egun batzuk paseak dira Eratsungo maisu handiaren berragerpenetik, eta dagoeneko jakingo duzu, irakurle, nolako maila eman zuen eta zein harrera egin zitzaion Arrasaten. Gu, aurrez, aste horretan bertan hartu gintuen Iruñeko Jolaskide gimnasioan eta urduri somatu genuen," debut" aren zain.
‎Horrek esan nahi du, mozkin handiak lortzen dituzten enpresek (Endesak 212.653 milioi pezeta irabazi zituen iaz eta Iberdrolak 127.000 milioi) fondo publikoak erabiltzen dituztela langileen kostuak murrizteko. Eta larriena zera da, bat egitearen berria zabaldu baino egun batzuk lehenago, Espainiako Gobernuko presidenteak berak, Jose Maria Aznarrek, publikoki arbuiatu zituela aurretiko erretiro planak bere politikaren barruan, hain zuzen ere PSOEren Gobernuan oso eskuzabal erabili zen jokabidea, hainbat sektore birmoldaketa egiteko. Aurretiko erretiro politika arbuiatzeko hauxe esan zuen Aznarrek:
2001
‎Oraindik ez dira egun batzuk besterik pasa eta Superkongresua/ Artisten meeting aren balorazioa egitea kosta egiten da. Baina behin halako izena jarriz gero ondorio formalak adierazi beharrean gaude.
‎Aitor Mazo sartuko da eroaren larrutan eta egun batzuk lehenago bertan gertatutako heriotza argituko du beste pertsonaia guztiei ziria sartuz eta botereak egiten dituen gehiegikeriak salatuz. Kike Diaz de Radak jokatzen du komisarioaren rola eta Asier Hormaza eta Ramon Ibarra dira Pisani eta Bertozzo inspektoreak, hurrenez hurren.
‎Erraza baita bere lana gustuko izatea. Duela egun batzuk Edorta Kortadi arte kritikoak gogoan zuen Koldo Mitxelenako azken erakusketaren inaugurazioan «agintariengandik hasi eta Donostiako azken makarrarenganainoko abanikoa ikus» zitekeela.
‎Afganistango emakume gaixoak; batzuen eta besteen mendeetako zapalkuntza bortitzaren ondoren, ez zaie deus izango okzidentalen erabilera zakarra, lehen munduan aitzakietako bat izatea, alegia, bonbardeoei buruzko galdetegietan alde daudenen portzentajeak amil ez daitezen. Handik egun batzuetara jakin dugu zine eta telebista saioak bertan behera utzi behar izan dituztela argirik gabe geratu direlako," talibanen sabotaje baten erruz, ausaz". Jakina, milaka tona bonba bertan erortzeak ez zuen inolako arazorik eragingo Kabuleko elektrikan.
2002
‎Gaur egun ere badaude muturreko militantzia bizi dutenak, baina sozialki, bere orokorrean hartuta, bai aldatu dela. Gaur egun batzuk militantziaren profesionalak dira, hortik bizi dira kobratzen dutelako. Mendebaldean desakralizatu egin da politika, eta normala da gainera.
‎Musika, Kazetaritza, Historia, Psikologia, Klimatologia eta Meteorologia, Fisika eta Sexologia bezalako alorretan bildutako ikastaroetan parte hartu ahal izan da, beste batzuren artean. Hauek bukatuta, Biarritzek Iruñeari pasa dio lekukoa eta egun batzuk barru emango zaie bigarren txanda honetako ikastaroei hasiera.
‎Hona testeko pare bat galdera eta suak hartuek emandako erantzunak: «Saretik egun batzuk aldenduta egotea gogorra egiten zaizu?», «Hiru egun urik gabe egotea oso gogorra egiten zait eta baita neguko egun batean argindarra kentzen badidate». «Nahiko zenukeena baino denbora gehiagoz nabigatzen duzu?», «Batez ere 56 kbeko nere modemarekin nabilenean eta konexioa terrarena denean.»
2003
‎Adibide bat aipatzearren, nola uler daiteke erantzukizun falta hau? Urdaibaiko bokalean dagoen barrera kendu dute egun batzuetan zehar barruan dagoen ontzitegiak ontzi bat itsasoratu arte. Bitartean padurak eta itsasadarra babesik gabe geratu dira eta, jakina, fuela etxeraino.
‎Arestiko galdera horiei erantzuteko eta proposamenaren alde eta kontrako ikuspuntuen inguruan eztabaidatzeko, Sozialista Abertzaleen eledun Pernando Barrena eta EAJko GBBko lehendakari Juan Mari Juaristi ipini genituen parez pare, Batasuna oraindik ilegalizatu gabe zegoenean, «Euskaldunon Egunkaria»ren aurkako operazioa baino egun batzuk lehenago.
2004
‎Iparreko Frontearen ofentsibaren aldian zer preso andana hartu zuten jabetuta, Bilbo erori eta egun batzuetara, Burgosko Gobernuko Gerrako Idazkaritzak, 1937ko uztailaren 5eko 258 Aginduaren bidez, kontzentrazio esparruak sortzea erabaki zuen.
‎Juan Moya bizkaitar ostalariak margo bat jaso zuen opari Itsaso Beltzean. Etxeko txokoren batean gordeta zuen, duela egun batzuk margo huraxe egunkari batean ikusi zuen arte. Aita Santuak Moskuko Eliza Ortodoxoari Kazango Ama Birjinaren margolanaren erreplika bat emango ziola zioen egunkariak.
‎Kanpin ugari dago Mutrikun eta egun batzuk igarotzeko paraje ederrak dira. Ibilbide gehiago ere bada inguruan, Olatzeko bailara eta Arnoko Artadia, besteak beste, ezagutu beharreko guneak dira.
‎Durango eta Zornotza artean dagoen paper fabrikaren kiratsa inoiz baino gozoago usaindu nuen Azokan. Kasualitatez egun batzuk lehenago Plateruenean diapositibak ematen egona nintzen, aste gutxi lehenago irekitako kafe Antzokiko arduradunak pozik, itxaropentsu sentitu nituen hainbeste kostatako ametsa gauzatuta ikusten zutelako. Bejondeiela proiektuan sinesteagatik eta beste mila pertsonaren laguntza jaso izanagatik.
2005
‎Irujo eta Olaizolaren arteko finalean esate baterako, kolore gorria eta urdina nagusi pilotaleku berdean, dozena erdi kamaratik gora zuzenerako bakarrik, irudiak Europa guztira zabaldurik bat batean eta egun batzuk geroago Ipar Amerikara, hormak iragarkiz beteak, baliabide tekniko ugari kirola ikuskizun eta entzunkizun izan dadin… Etxean milaka lagun nafarren arteko jokoari begira. Etorkizuna.
‎Hala ere, begirale gehiago behar dugu eta arlo hori lantzen ari gara uneon. Duela egun batzuk Eusko Jaurlaritzan egon ginen, begiraleen presentzia ezinbestekoa dela esatera bertaratu ginen. Lan bera egiten ari gara nazioarteko hainbat forotan:
2006
‎Berehalaxe erakutsiko dizut, motxilan ekarri dizut eta… Horrela hasi zen nire bidea. Handik egun batzuetara nazio mailako txapelketan parte hartu nuen, AEBetan. Eta hango emaitzen ondorioz, Venezuelaren izenean Sidneyra joateko sailkatzea lortu nuen, bai atletismoan eta bai ziklismoan.
‎Donostia hiriko Kutxa literatur lehiaketan aurtengo ipuin saria jaso duen kontakizuna da Xabier Etxaniz Rojoren Marrazkiak. Duela egun batzuetatik goizero taberna txoko batean biltzen diren berrogeita hamar urte inguruko gizona eta emakumea ditu protagonistak. Maitemindu egin dira.
‎Donostiako Loiolako koarteletan matxinaturik zeuden militarrek uztailaren azken egunetan amore eman zutenean, Oiartzundik, Goierritik eta Bidasoatik kostata ari ziren hurbiltzen matxino nafarrak. Eta ordurako argi eta garbi zegoen Madril alderako txango militarra, egun batzuetako kontua izan behar zuen hura, Gerra Zibila bilakatzen ari zela. Diario de Navarrak berak 1931ko apirilaren 12an, Errepublikaren aldarrikapenaren bezperetan, «hauteskundeak galduz gero gerra zibila baino ez zaigu geldituko», iragarritakoa, bost urte beranduago egi bihurtzen ari ziren.
‎Valentziako entzutegiak lanak gerarazi zituen, baina egun batzuk geroago afera gehiago nahasi zen, lan horietatik ateratako lurra kamioietan Saguntoko zabortegira eraman zutenean. Bertako langileek harriduraz ikusi zuten ekarritako lurrean giza hezur ugari zegoela.
‎Oporretako egun batzuetan Gasteiz Arrasate errepidea hartu behar izan dut, goizik goiz, eta ihintzaren goxotasuna gozatzearren Arlaban gaineko bazter batean geratu nuen behin kotxea. Eta azken hilabeteotan leinztarron bizitzan Bibliako izurritea bailitzan mailukatzen ari zaigun espektakuluarekin egin nuen topo modu bortitzean.
‎Azken finean, 15 urterekin oso esperientzia gogorrak bizi dituzte eta normala da gaizki egotea. Anaia kartzelan sartu dutela, egun batzuetara epaiketa dutela, neska haurdun geratu dela... eta gu gara hitz egiteko hurbilen dituztenak».
‎Ane, Patxo eta Joseba. Elantxoben bizi dira, baina neskaren aitak Sarara joan behar du eta berarekin joateko gonbitea egiten dienez, harekin joango dira, egun batzuetako oporraldiari probetxua atera nahian. Ibilaldian, ordea, ezusteko galantak gertatuko zaizkie:
‎25 urte egin baino egun batzuk lehenago ezkondu nintzen. Andreak aditu bai, aditzen zuen euskaraz.
2007
‎Azken esperientzia hau da, unibertsitatearena alegia, orain dela egun batzuk egindako bidaian pixka bat ezagututakoa. Arte Ederren unibertsitate publiko eta pribatu batzuk bisitatu ditugu, Chicago inguruan, Michigan Estatuan, Boston eta New York hirietan.
‎Lau espetxe horietan 2000 presotik gora zeuden. Horietatik heren bat Gipuzkoatik, Donostia frankisten esku erori baino egun batzuk lehenago ekarritakoak ziren. Lehen hilabeteak Cabo Quilates, Altuna Mendi eta Arantzazu Mendi barku kartzeletan eman zituzten giltzapeturik eta 36ko abenduaz geroztik Larrinagara eta gainontzeko lehorreko espetxeetara eraman zituzten.
‎Dudarik ez. Etxera itzuli eta egun batzuen bueltan, ikusitakoarekin eta bizi izandakoaz hausnarrean hasitakoan, jakiten da jadanik ez zarela lehengo bera. Hangoak hemengo direla, eta hangoa ere badela norbera.
‎" Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Iruñean, bikotekideak edo bikotekide ohiak jotzeagatik". Eta atzeko azalean, Sally txakurraz erreportajea, egun batzuk lehenago Beasainen 79 urteko jabeak egurtu eta 15 metroko altueratik Oria ibaira bota ondoren, hanka bat moztuta ageri da Usurbilgo Babes Elkartean. Eta hori guztia icebergaren goren muturtxoa besterik ez da.Zerk bultzatzen ote du gizakia horrelakoetara, erantzun ordez, batzuek legeak zorroztu eta zigorrak gogortu nahi dituzte beti.
‎Urte hartako Goya Sariak baino egun batzuk lehenago El Mundo egunkarian publikatu zenuen eskutitz irekian (S.O.S.) zenioen Goya Sariena zure bizitzako" egunik bidegabe eta etsigarriena" izango zela. Lau urte pasa ostean, hala izan zen?
‎Kanariar irlak ere aipatu dituzte, haietara berriro saldoka iristen ari diren etorkinei buruz mintzatzeko. Mikelek gogoan hartu ditu orain egun batzuk Miguel Sanchez Ostizek idatzitako hitzak. Idazlearen ustez, benetako bidaia kontaerak benetako bidaiak pobretasunetik ihesean eta haien herrietan ez duten erosotasunaren bila datozen etorkinen istorio epikoak dira.
‎Eta ez dakit zer izan zen, haraxe joan ginen munduko mutiko denak, ailegatu eta sartu egin ginen. Hantxe egon ginen egun batzuetan. Gatazka 80ko apirilean hasi zen, ez dakit ze egunetan, eta hantxe egon ginen ez dakit noiz arte, enbaxadara sartu ginen denak Perura irten ginen arte, abioian.
‎Orduan, hurrengo egunean beste kargamentu bat erostera joaten ginen kantinara; beste hamar lagun, hamar oilasko hala esaten zaie, oilasko, bakoitzagatik 5.000 peso mexikar pagatzen genuen, garai hartan. Oilaskoak beren herritik etortzen ziren kantinara, han egoten ziren egun batzuetan, zain, polleroaren zain. Polleroa etortzen zenean, kantinan hamar oilaskoren dirua utzi, eta hartu egiten zituen.
2008
‎Hori ukaezina da. Baina Meabek ez zuen hori Espainiaren batasuna justifikatzeko esan, gaur egun batzuek egiten duten bezala. Aberrien eta nazionalismoen inguruan manipulazio handia dago.
‎Gero egun batzuetako arnasaldia bukatu da, Egiptok berriro lortu du ataka ixtea, eta Gazaren blokeoaren inguruko solasak hasi dira luzatzen.
‎Likidatzaileak izan ziren Txernobilgo zentraleko sutea amatatzen eta inguruak garbitzen aritu ziren langileak. Likidatzaileen kopurua bera ere ez da segurua, txosten batzuetan 300.000 aipatzen dira eta beste batzuetan 900.000 Behargin armada hori pasatu zen hondamendi gunetik, ez jazki eta ez babesgarri egokirik gabe, ordu edo egun batzuetako lana egitera. Zenbat hil dira?
2009
‎Hark kontatu zidan nola urtetan mutil aritu ondoren erretreta etxean nahi zutela sartu, ez zelako gehiago lanik. Handik egun batzuetara jakin nuen bere buruaz beste egin zuela. Horrek markatu ninduen.
‎Feria egunerako egun batzuk baino falta ez zirelarik aitak semeari deitu eta erreusa bereizi eta ekartzeko agindu zion. Semea txerritegira joan eta txerrikumeei begira geratu zitzaien.
‎Ez gehiegi, baina beti zerbait gelditzen da, lasterketak luzeak baitira. Dena den, egun batzuk lehenago lasterketa egingo den lekura joaten gara, eskualdea ezagutzera, eta oso leku politak ezagutu ditut.
‎Udaltzain hark bere sentimendu osoa jarri zuen bere argibidean, bisitari arrotz haiek kaleetan barrena gal ez zitezen, horretarako herriaren hego mendebaldeko baserriaren izena eskainiz. Orain dela egun batzuk, aldiz, nire lagun batek galdetu die herriko bi udaltzaini non zegoen Mankomunitateko eraikina... eta ez zekitela ihardetsi diote uniformatuek, lasai asko. Eskerrak handik hurbil hiritar arrunt bat begira zegoela eta hark eman dizkio zehazkizunak nire adiskideari.
‎Jaroslav Hasek en Xveik soldadu onaren menturak. Edizio eder bat hartu, 700 orrialdetik gorakoa, eta eguzkitara etzan zaizu, baita liburua osorik irentsi ere, egun batzuen buruan. Baina azken orrialdean honako oharrarekin egin du topo" Honaino diktatu zuen Jaroslav Hasekek, jada gaixo.
‎Hori idatzita daukat, orain pentsatu behar dut ze gauza izan daitekeen ipuin kontalari horrek sekula ikusi eta entzun ez duena. Hori nahikoa dut egun batzuk entretenituta pasatzeko.
‎Argiako edukiak erabakitzen diren tokitik astekaria argitaratzen den lekuraino distantzia txikia dago, metro batzuk baino ez. Baina metro horiek egiteko egun batzuk eta pertsona zein makina askoren lana behar da.Astelehenean, eguerdi partean, Argiako erredakziora hurbiltzen denak hutsik topatuko du seguruenik. Astekariaren edukiak erabakitzeko bilduta daude.
‎Telebistako saioez, kaleko kontuez eta azken berriez solas egin ohi dutela argitu digu Martina Zabalak, beti ere gaztelania erabiliz, euskaraz ez zekien praktikantea Aranoko baserrira agertu zenetik pixkanaka ikasi duen castellanoa erabiliz. Nonbait, asko galdetu diegu hizkuntzaren inguruan, bisita bukatu eta handik egun batzuetara jakin dugulako ondorengoa: atetik irten bezain laster, Zabalak zaintzaileari esan dio euskaraz irakatsi nahi diola.
2010
‎Espiritualki batuta ageri diren bezala, kultura eta hizkuntzan ere batera aritzen dira Ipar Baionan Baionako Festibalaren eskutik. Duela zazpi urte kultura arloan sortutako finantza arazoak zirela-eta, bertako bizilagun zenbaitek horien artean euskaldunak ZUPeko auzokoei hitza ematea erabaki zuten, eurek antola zitzaten jai egun batzuk elkarren kultura eta aisiarako ekitaldi batzuk gozatzeko parada ukan zezaten. Horrela sortu zuten Baiona Festibala, zeinak Ipar Baionako kulturen arteko gizarte harremanak estuki ehuntzea helburutzat hartuta, udazkenero belaunaldien arteko kultura aniztasuneko ekitaldien inguruko programa betetzen duen.
‎Duela egun batzuk itxi zituen ateak Donostian Welcome to the garbage mountain (Ongi etorri hondakin mendira) erakusketak. Orain, bilduma Euskal Herriko beste hainbat herritara eramatea da asmoa.
‎Jon Anza auzian ez da berrikuntzarik, egun batzuetan Parisko poliziaren hilketak kasua ezkutatu du, baina pentsatzekoa da Frantziako agintariek agindutako ikerketak aurrera jarraitzen duela indar osoz. Itxaron da, beraz, baina Tolosako Purpan ospitaleko arduradunek gauzak bere lekuan jarri zituzten joan den astean:
‎Jakinaren gainean egonen zen Ybarnegaray garaztarra, 1940ko maiatzaren erdialdean, inolako lotsarik gabe, aldarrikatu zuenean errefuxiatuak kontzentrazio zelaietara edo Espainaira deportatuak izanen zirela. Izan ere, egun batzuk geroago, horrelako neurriak hasi ziren hartzen erbesteratuen aurka. Ligue Internationale des Amis des Basques en egoitza ixteaz gain, hainbat lantokitatik kanporatuak izan ziren Breguet etik, esate baterako.
‎Audience taldea ere gernikarra da sortzez. Egoitz Pomares produkzio lanetan aritu da Audiencek kaleratu duen azken musika lanean, eta egun batzuk eman ditu Londresen. Egoitzek berak Amerikanuak dokumentala gomendatu zidan, ikusteko eta ikusteko eta entzuteko eta entzuteko.
2011
‎Bada, ttakunkideok, guri ere ailegatu zaigu gure ordua, duela egun batzuez geroztik, Argiako sareko irakurleek gure artikuluak eta aldizkariko gainontzekoak ebaluatu ditzakete. Guri ere ailegatu zaigu demokrazia; Jainkoak lagun gaitzala, eta ahal dela, baita jainkoek ere.
‎" Ingelesa aitzakia da beste gauza asko egiteko" dio Idoia Barinaga Zubi Zahar ikastolako Ingeles eta Gizarte Zientzietako irakasleak. Azken finean, lekeitiarrak eta ondarrutarrak lehen egunetik nerderlandarrekin hartu emanean aritzera eta elkar ulertzera" derrigortuta" daudela dio Barinagak, egun batzuetarako baino ez bada ere haien etxeetan biziko direlako, eta hango bizimodura egin. " Aldamenean ez dute irakaslerik, euren kabuz moldatu behar dute" argitu du irakasleak.
‎jaiak heldu direla adierazteko, painelu bat eramaten dute denek lepoan lotuta. Gorria daramate herritarrek egun batzuetan, beste batzuetan daramate urdina, eta, inoiz, baita berdea ere.
‎Hiri garrantzitsuenetako agaramontarrak badaezpada bahitu zituzten, eta tropak Pirinioetara mugitu zituzten nafarrei aurre egiteko. Donibane Garazin gelditu behar izan zuen nafar erregearen armadak egun batzuetan, hiria askatu bai baina gaztelua hartu ezinean, eta Orreaga aldera segitzea deliberatu zuen. Bitartean, mariskala, bertze armada batekin, Erronkaritik pasatu zen Ilunberri eta Zangozako bidean, gero Iruñean erregearenarekin batzeko asmoz.
‎Baina irakurri nionean Auschwitzeko aldia izan ez balu, ez zukeela, segur aski, inoiz idatziko, gogoratu nintzen Le Murmure des fantomes idatzi zuen Boris Cyrulnik idazle juduarekin eta beste erresiliente baten narrazioa topatuko nuelakoan gogoz ekin nion leitzeari. Beraz, gosea, hotza eta heriotza in extremis bizi, gainditu eta kontatzera ausartu zen kimikari doktorearekin egun batzuk pasatzea deliberatu nuen.
2012
‎Hortaz, bestaldera iragan nintzen. Etxalde batetara heldu eta egun batzuez bertan gelditu nintzen. Kontrabandistak zirenez, gaztelaniaz bazekiten.
‎ESPAINIAKO egunkari irakurrienean agertzen zen duela egun batzuk zapata hegalarien istorioa. Lehen zapata horietakoa kazetari batek jaurti zion George W.
‎Oso arriskutsua da prozesua. Emakume asko ablazioa praktikatzeko unean bertan hiltzen dira odolustuta, beste askok infekzioak harrapatzen dituzte eta egun batzuetara hiltzen dira. Gainera, hilerokoarekin batera izugarrizko minak izaten dituzte eta erditzerakoan ere arazoak sortzen dira eta asko hil edo bizitza osorako infektatuta geratzen dira.
‎234) idatzi zuen zerri urdaiazpikoak kontserbatzeari buruzko lehen dokumentua: egun batzuetan gazitzen uzten zen, ondoren oliba oliotan busti eta lehortzeko zintzilikatzen zuten. Hari esker dakigu gaur egun oraindik ezaguna den Parmako prosciuttoak orduan ere ospe handia zuela, eta ejertzitoak elikatzeko nahiz Erromako oturuntzetarako erabiltzen zela.
2013
‎Adulterioa isun txiki batez konpondu ohi zen, baina gizonezkoa musulmana edo judua bazen biziarekin ordaindu behar zuen (baita emakumeek ere, kristauak izan arren). Eta juduak buruz behera urkatu ohi zituzten, hil baino lehen damutzeko ordu edo egun batzuk izan zitzaten.
‎Handik egun batzuetara, ordea, Kattalingorri Nafarroako LGBT arreta zentrora jo zuten laguntza eske. Bertako kideen gomendioari jarraiki, salaketa legalik egin gabe ere, gertatutakoa publikoki salatzea erabaki zuten.
‎gaiei egin beharreko jarraipenaz hitz egiten dugu, eskura ditugun baliabide guztien jakitun izanik (astekaria, Larrun, Internet, bideoak...). Hurrengo pausoa fisikoki ere kazetari denok batzea izango da egun batzuk beheko solairuan eta besteak goikoan baikaude.
‎" Gogorra da familiarengandik hainbeste kilometro urrundu behar izatea onurak jaso ahal izateko, baina Leonen jarraituko banu, oraintxe bertan kartzelan nengoke". Espetxean sartu eta hilabete batzuetara, senitartekoei adierazi zien ez zuela bisita gehiagorik jaso nahi, irteteko baimenak aprobetxatuko zituela Naiararekin eta beste bi seme zaharragoekin aurrez aurre egoteko eta egun batzuk haiekin pasatzeko," baina ez nuen nahi seme alabek hemen barruan ikusterik, gaizki pasatzen dutelako eta nik ere gaizki pasatzen dudalako. Kanpotik bueltatzerakoan ere gogorra da, ez pentsa, negarrez itzuli naiz beti espetxera, baina…".
2014
‎Gaur egun bigarren graduan zaude espetxean, horrek pixkanaka egokitzeko aukera eskaintzen du. Baina, era berean, gogorra izango da kalean egun batzuk pasatu ondoren berriro ere espetxera itzultzea, ezta?
‎Aldiz, egun batzuetarako bada ere, etxean berriro ikustea izugarrizkoa da senideentzat, ikusten baitute posible dela eta handik gutxira berriro itzuliko zarela. Pentsa hori zer izan behar den 30 urtez etxera noiz itzuliko zain egon diren senideentzat!
‎50 kilometroraino iritsi daitezke. Horietan sartzen den espeleologoak egun batzuetarako plana egin du, bestela ez baitago denborarik dena ikusteko. Kobak, oro har, ez dira egoteko leku erraza, gutxiago mugitzeko.
‎Maiatzaren 24ko elkarretaratzea EZLNk deitu zuen justu egun batzuk lehenago bilkura batetik etxerakoan Las Margaritas herrian hil zuten Jose Luis Solis Lopez Subcomandante Galeano matxinoaren omenez. Idazle ezkertiar famatuaren izena bere egin zuen Galeano maisu gaztea Accion Nacional eta Verde Ecologista (sic) alderdietako kideek hil zuten.
‎Patrick, aldiz, emaztearekin etxera itzuli zen. Baina handik egun batzuetara, Mahonen emazteak Waterlooko geltokiko kontsignaren erreziboa aurkitu zuen senarraren jaka bateko poltsikoan. Geltokira hurbildu zen, kontsignan senarraren desleialtasunaren frogaren bat topatuko zuela pentsatuz, baina Patrick Mahonek odolez betetako emakumezko jantziak eta labana handi bat gordetzen zituen bertan.
‎Patrick Mahonek istripu bat izan zela argudiatu zuen, alferrik. Poliziak egun batzuk lehenago labana eta zerra handi bat erosi zituela eta, beraz, maitalea hiltzea aurrez pentsatuta zeukala frogatu ahal izan zuen, saltzailearen lekukotasuna medio. Epaileak" sekula ikusi dudan hilketa anker eta higuingarriena" izan zela adierazi zuen, eta hiltzaileari heriotza zigorra ezarri zion.
‎Apirilean programazioaren aurrerapen bat aurkeztu zion Itziar Nogerasek Fundazioaren Patronatuari eta egun batzuk lehenago El Diario Vasco egunkariari filtratu zioten. Aurreratu daitezkeen gauza batzuk deigarriak dira, adibidez, 10.000 musikari etorriko direla Donostiara Europako Musikari Gazteen jaialdiaren barruan, hiru egunetan 1.000 kontzertu eskaintzeko uda honetan Birminghamen antzeko zerbait antolatu dute.
‎Seaskaren arabera 6.000 lagun bildu ziren azaroaren 8an Ziburun, Kaskarotenea ikastolako haurrek euren herrian eraikin duin batean ikasi ahal izatea aldarrikatzeko. Baina manifestazio jendetsuak ez duela hunkitzen argi utzi zuen herriko auzapezak egun batzuk lehenago Berrian: " Badakit nondik etorriko diren.
2015
‎atxiloketaren gauean hiru guardia zibilek zainduta zulo batera zihoazenean Bidasoara egin zuen salto Zabalzak. Horretarako, Intxaurrondoko igerileku batean beste batzuen esanetan Bidasoako urez betetako bainuontzi batean eduki zuten gorpua, eta egun batzuk geroago Bidasoara bota zuten.
‎Hainbat Guda Gurutze eskaini omen zizkieten euskal gudariei, baina norbanako gisa hartu beharrean, eroritakoei eta ikurriñari eskaini omen zizkieten. Handik egun batzutara Bordelen desfilatu zuten, batailoiaren argazki ezagunenetako batean ikus daitekeen bezala.
‎Errekuperazio ekonomikoaz hitz egiten dutenak dira IBEX 35eko enpresetan parte hartzen duten berberak. Rajoyrekin edo Moncloarekin hitz egiten duten horiexek dira, orain egun batzuk egin zuten moduan, laudatzeko eta animatzeko segi dezan prekarietatearen bidez soldaten arteko leizea eta desberdintasuna handitzen. Klase borroka ez da iraganeko kontua.
‎Idauze Mendin egun batzuk pasatu nahi izanez gero, jakitekoa da badirela taldeentzako aterpetxe bat (Karrikiria), handikapatuentzat egokitua den opor egoitza bat (Mendipea), eta lau lagun hartu ditzakeen landa-etxe bat (Irigaraia), haren jabeak direlarik, hain zuzen, Filipe eta Maddi Etxegoihen! Ibilaldi hau eginik, beraiekin hainbat eta hainbat gaien inguruan euskaraz solas egiteko aukera paregabekoa izango duzue, beraz.
‎Lehenengo saiakera egin genuen, baina beste sherpa batek edema izan zuenean beherako bidea hartu genuen. Handik egun batzuetara, Martin Zabaletak gailurrera iristea lortu zuen egunean, Felipe Uriarte eta biok 7.500 metrora geunden, baina gailurra egiteko aukerari uko egin eta eurei jaisten laguntzea bilakatu zen lehentasun.
‎Aipamenak bai, Felixen gorpurik ez bizi guztian. (Angela Arbulu Bilbao elkarrizketa hau egin eta egun batzuetara hil zen).
2016
‎" Eskailera gure lan tresna nagusia da, eta gure borrokaren ikur bihurtu dugu", esan digu egun batzuk lehenago, askoz giro lasaiagoan, Aitzol Ruiz de Azua bartzelonarrak. Movistarrentzat lan egiten duen Ecotronic kontratako behargina da Ruiz de Azua.
‎Anonimoak dio errebolta jadanik hasita dagoela, matxinoek eraso egin dutela eta Azpeitira bidean doazela orain, merketzeko arren arto eta garia," ez ditut esan nahi guciac". Bistan da engainua dela, matxinada hasi baino egun batzuk lehenago idatzi baitzen, baina sumatzen zen atsekabearen froga ezin garbiagoa dugu.
2017
‎Harrezkero, egunero hasi ziren bonbardaketak. Handik egun batzuetara, gudariak joan egin ziren Turtziozetik. Akordatzen naiz etxe paretik nola pasatu ziren, Eusko gudariak kantatuz.
‎Iberdrolak argindarraren zerbitzua eten eta gero, Errekaleorren trantsizio energetikoari ekin diote. Euskal multinazional energetikoak Donostian ekainaren 28an EHUko Udako ikastaro bat iragarrita zuen Trantsizio Energetikoa leloaz, baina bertan behera utzi dute data hau baino egun batzuk lehenago. Ez dakit zein izan ote den arrazoia, baina ez dut uste kasu honetan interes edo matrikulazio kopuru falta izan direnik.
‎Oraingoan ere, ordea, frogatuta geratu da komunitatearen parte hartzearekin zenbat indartzen garen. ARGIAk urriaren 1a baino egun batzuk lehenago zabaldu zuen whatsapp zenbaki bat, Kataluniara joandakoek irudietan jasotzen zutena bertara bidaltzeko. Asteazkenetik hasiak ziren lehen mezuak ailegatzen, eta igandean informazio olatua heldu zen sare sozial horren bidez eta hainbat eta hainbat txokotako egoera ezagutu eta zabaltzea ahalbidetuz.
2018
‎EH Bilduko alkateak ere datu harrigarriak eman ditu, esaterako lurrak eskuratu zituzten hiru eraikuntza promotoretako bi Actividades Alhama SL eta Promociones Herchi SL hitzarmenak sinatu baino egun batzuk lehenago eratu zirela, bata Tuteran eta bestea Fiteron.
‎EH Bilduko alkateak ere datu harrigarriak eman ditu, esaterako lurrak eskuratu zituzten hiru eraikuntza promotoretako bi Actividades Alhama SL eta Promociones Herchi SL hitzarmenak sinatu baino egun batzuk lehenago eratu zirela, bata Tuteran eta bestea Fiteron. Udaletxeko artxiboan dokumentazioa falta dela ere jakinarazi du Leozek.
‎Nire etxean agertu ziren eta atxilotu ninduten esanez ETAren Bartzelona komandoari laguntza ematen niola. Handik egun batzuetara aske atera nintzen. Beti zain egon naiz ea norbait nire etxean agertu eta barkamena eskatzen zidan, baina ez.
‎Fiare banku etikoari 80.000 euro eskatu eta abiatu gara. Beste 16.000 euro behar ditugu eta crowdfunding kanpaina jarri genuen duela egun batzuk, ekainaren 30a arte.
‎1936an matxinatuek Lezon egin zuten lehen sarraskia izen bereko baserrian izan zen: hango ama eta hiru semeak baionetaz hil zituzten Nafarroako Tertzioen tropek, herria hartu baino egun batzuk lehenago.
2019
‎Orduan nituen datuekin erabaki zuzena hartu nuen. Espainiako Gobernuak zuzenean azaldu zigun urriaren 1a inflexio puntua zela eta elkarrizketa ezinbesteko zela egoera hartatik ateratzeko, baina egun batzuk geroago ohartu ginen iruzur egin zigutela. Bai, bagenituen amarruaren susmoak, baina Espainiako Gobernuak elkarrizketa eskatuta, nik ezin nuen ezetzik esan.
‎Eskualde osoa lau ibilbidetan banatuta dugu eta aste bakoitzean bat egiten dut. Joan baino egun batzuk lehenago telefonoz deitzen diet bezeroei jakiteko liburuak bukatu dituzten eta beste zerbait gehiago nahi ote duten galdetzeko. Askotan neuk gomendioak egiten dizkiet eta gustuko izan ditzaketen liburu eta bideoak proposatzen dizkiet.
‎Eskerrak itzulerako bidaian zortzi orduko eskala egin zenuen Mexikon; egun batzuk lehenago emakumeek kaleak hartu eta amorruz gainezka" nahikoa da" esan zuten tokian.
‎" Inportantea da indarkeria matxistaren erro guztiak ondo ulertzea, indarkeria matxistarekin amaitzeak indarkeria mota askorekin bukatzea exijitzen baitu", erantzun zuen egun batzuk lehenago Medeak taldeko kide Josebe Iturriozek jorratuko zutenaz galdegitean; mahai inguruan gaian sakondu zuen, eta adierazi indarkeriaren eginkizuna sistema heteropatriarkala sostengatzea dela, horren aurrean autodefentsa feminista zilegituz. " Indarkeriaren teknika performatiboez" jabetu ginatekela azpimarratu zuen," inteligentziaz eta elkar zainduz", eta ez indarkeriaren apologia egin.
‎Jardunaldiak baino egun batzuk lehenago Afaf el Halaoui eta Cony Carranza mahaikideek itzulingururik gabe adierazi zuten afera honetan oraindik asko dagoela egiteko. Carranzak aurkako sentimenduak zituen jardunaldiei zegokienez:
2020
‎Guillem Agullo i Salvador bihotzean sastakatuta hil zuten. Opor egun batzuez lagunekin gozatzen zegoen, bost neonazik identifikatu zuten arte. Bere bila joan ziren, hil egin zuten eta agur faxista eginez lurrean utzi.
‎Musikari bizitzaren alderdirik ederrena biran ibiltzea dela uste du Urrizak. Antzera pentsatzen dute taldekideek ere, aukera txikiena aprobetxatzen baitute egun batzuk libratu eta kanpora joateko. Urrian izan ziren biran azkenengoz.
‎Teoria barnera dezakezu, baina praktikan jendeak ez du horrela funtzionatzen. Duela egun batzuk jatetxea duen lagun bati esan nion. Berak gaztelaniaz egiten die langile guztiei.
‎Erreparatu, bestela, zure lan itunari, lan itunik baduzu behintzat: nor hiltzen denean daukazu baimen egun batzuk hartzeko eskubidea. Nor gaixotzen denean daukazu hura zaintzeko edo medikuarenera eramateko baimena?
‎Duela egun batzuk, TV3 telebista katalanean fikzioaren garrantziaz aritu ziren: finantziazio arazoak medio, desagertzeko zorian egon omen dira TV3eko fikzio emanaldi" mitikoak", Polonia umorezkoa barne.
‎Laguntza bidezko ugalketarako itxarote zerrendan egotea ez da dirudien bezain ohiz kanpokoa. Orain egun batzuk irten zen prentsa oharra: azken bost urtean %28 egin dute gora laguntza bidezko ugalketek Espainiako Estatuan.
‎Hitz eman zigun dossierra pertsonalki jarriko zuela Franco diktadorearen eskuetan. Eta badakit Burgosko epaiketa baino egun batzuk lehenago Madrilera joan eta bere promesa bete zuela".
2021
‎1937ko apirilaren 29an Esteban Urkiaga Lauaxeta atxilotu zuten frankistek, olerkari ezagun eta Gudari aldizkariko zuzendaria. La Petite Gironde ko korrespontsalei erakusten ari zen Gernikan egun batzuk lehenago bonbardaketak utzitako txikizioa. Condor Legioaren sarraskiaren irudiak mundu osora zabaldu zituen nazioarteko prentsak egun horietan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun batzuk lehenago 28 (0,18)
egun batzuk geroago 5 (0,03)
egun batzuk egin 3 (0,02)
egun batzuk jakin 3 (0,02)
egun batzuk pasatu 3 (0,02)
egun batzuk baino 2 (0,01)
egun batzuk hil 2 (0,01)
egun batzuk irten 2 (0,01)
egun batzuk itzuli 2 (0,01)
egun batzuk aldendu 1 (0,01)
egun batzuk arnasaldi 1 (0,01)
egun batzuk askatu 1 (0,01)
egun batzuk aske 1 (0,01)
egun batzuk barru 1 (0,01)
egun batzuk behe 1 (0,01)
egun batzuk bertan 1 (0,01)
egun batzuk besterik 1 (0,01)
egun batzuk Bordele 1 (0,01)
egun batzuk bueltan 1 (0,01)
egun batzuk bueltatu 1 (0,01)
egun batzuk Edorta 1 (0,01)
egun batzuk eduki 1 (0,01)
egun batzuk elkar 1 (0,01)
egun batzuk eman 1 (0,01)
egun batzuk entretenitu 1 (0,01)
egun batzuk epaiketa 1 (0,01)
egun batzuk etxe 1 (0,01)
egun batzuk eusko 1 (0,01)
egun batzuk galdetu 1 (0,01)
egun batzuk Gasteiz 1 (0,01)
egun batzuk gazitu 1 (0,01)
egun batzuk geroztik 1 (0,01)
egun batzuk goizero 1 (0,01)
egun batzuk haiek 1 (0,01)
egun batzuk hartu 1 (0,01)
egun batzuk igaro 1 (0,01)
egun batzuk itxi 1 (0,01)
egun batzuk jatetxe 1 (0,01)
egun batzuk jin 1 (0,01)
egun batzuk kontu 1 (0,01)
egun batzuk lagun 1 (0,01)
egun batzuk lan 1 (0,01)
egun batzuk libratu 1 (0,01)
egun batzuk margo 1 (0,01)
egun batzuk Miguel 1 (0,01)
egun batzuk militantzia 1 (0,01)
egun batzuk nazio 1 (0,01)
egun batzuk nonbait 1 (0,01)
egun batzuk oporraldi 1 (0,01)
egun batzuk oraindik 1 (0,01)
egun batzuk Paris 1 (0,01)
egun batzuk pase 1 (0,01)
egun batzuk plan 1 (0,01)
egun batzuk utzi 1 (0,01)
egun batzuk zapata 1 (0,01)
egun batzuk zehar 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia