2000
|
|
Negarrari ekin genion gero, Edurtxo Caterpilarrek behin eta birritan adierazi zigun arren amonatxo haurdunena parodia bat zela, halako antzerki satiriko bat. ...horrexegatik jakin nuen beste hiru gonbidatuen izaeraz eta minduraz beste begi batzuekin ikusten genuen oro, anestesiaren edo maitasunaren begiekin, guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan, sentiberatasun isuria biziki areagotzen zuena; guk, hortaz, ezin ikus genezakeen graziarik halako satira beltz batean, edota azafatek beren borondate on guztiarekin
|
egun
batzuk atzera erakutsi ziguten show gaztaina lerden beroarekin, hienaren larrutzeari edo Afrikako ume gosetuen gainean egiten ziren txiste gordinei irribarrerik txikiena ere egiten ez genien modu berean.
|
|
Hurrengo goizean, elizara joan behar izan genuen senide guztiek, eta garrantzi handikoa aurkitzen nuen neure burua, neure galtza eta seriotasun berrien barruan. Harrituta zeudela iruditzen zitzaidan kale ertzetik begira genituen haurrak, eta banekien neureganatuak nituela
|
egun
batzuetarako. Ez zen txantxetakoa nire seriotasuna.
|
|
Eta solasean ari zela, harrigarria egin zait Karmelo Tomen betaurreko ispiludunekin ikustea, eta eskuan zeraman haren sonbreiruarekin. Azkenean, San Fantziskon beste
|
egun
batzuk pasatzea erabaki du, gero Mexikora joateko. Orain, futxo!, gutako inor baino hobeto egongo da, gelako ohean luze luze eta zurrungan.
|
|
Berak ezkontzea proposatu dit, baina nik ezin dut. Etxean elkarrekin
|
egun
batzuk igarotzea aski argigarria egin zait aukera horren eroaz jabetzeko. Ni bakarrik zurekin ezkonduko nintzateke esan ditu nik entzun nahi nituen hitzak.
|
|
Hori dela eta, hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila, eta noizbait ere antz antzeko bat lortzeko zortea izan baitzuten, amona itzu  li zenean, haren lorategian askatu zuten mixiñoa. Amona, ordea, ez zerurako ez lurrerako geratu zen bere katuaren berdin hura ikustean, zeren, familiakoei laster azalduko zienez, bere katua
|
egun
batzuk lehenago hil baitzen. Nonbait, amona bera arduratu zen katua lorategian bertan lurperatzeaz.
|
|
Orduan denok talde ttikietan sakabanatu gara eta, komunera joan naizenean, bidailagun batzuk abokatu defendatzailea (I) zoriontzen topatu ditut; nonbait, Amelia Hilton delakoa IMAX en ezagutu zuen neska katalan bat da, gure kanpinean bertan
|
egun
batzuk pasatzen ari dena; eta harekin hizketan burutazio hori izan, ez bat eta ez bi proposatu, hark onartu, eta halaxe sortu da gure epaiketaren lekukotasunik eraginkorrena izan behar zena, zeren Idoiak berak aitortu baitu Adelaren erreakzioa guztiz hobea izan dela, zinez egiazkoa zirudiela eta zer pentsatua eman diola. Nik neuk ere, sekula ez nuen imajinatuko Adelaren bizitza ezagutzeko gogoa sortuko zitzaidanik, baina, guztiarekin, aldiren batean edo bestean oso gogorra izango zela pentsatu dut.
|
2002
|
|
Apartamendu polit baten jabe egin nintzen. Inoren beharrik ez, eta, apeta izanez gero, nahikoa aukera inoiz de passageko inorekin
|
egun
batzuk elkarrekin igarotzeko. Nire independentzia arriskuan jartzen ez zuten esperientziak, guztiak ere.
|
|
Zu zure lagunekin zinela, gure hizkuntzaz ardura hartu behar omen duen telebistaren albistegia ETAk
|
egun
batzuk lehenago zauritu zuen Madina gaztearen alde Bilbon egindako manifestazioaren berriak ireki zuen. Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua (gero jakin genuen ume baten gorpua zela kazetari baten ikuspuntutik ez da gauza bera, baina ordu hartan oraingoz andreaz hitz egiten zen), barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren.
|
|
Europako bisoia hizpide. Baneramatzan, bada, nik
|
egun
batzuk berokiak egiteko erabiltzen ditugun animalia hauen larruarekin benetan kezkatua, eta horixe zen jo ziguten larrua afaltzen ari ginen bitartean. Ez dakizu zuk zer nolako arazoak ditugun Europan bisoi madarikatu hauekin, ez nuke paper nahiko izango hemen horren berri emateko.
|
|
Hala ere, hegoalderanzko lasterketa hasi baino lehen, San Frantzisko ezagutzeko
|
egun
batzuk bagenituen, eta aukera hura profitatu behar: Chinatown go kale estuetatik ibili ginen, milaka kolore eta usainek gure zentzumen guztiak hordi zitzaten utziz; Fishermanâs Wharf izeneko portuan ere izan ginen, eta itsas lehoi lotiek laranja koloreko eguzkipean nagiak zelan ateratzen zituzten ikusi genuen, odaier  tzean altxatzen zen Alcatraz uharteko kartzelari, zeharka eta errezeloz, begiratzen genion bitartetan; Golden Gate zubira igo ginen, bai eta talaia gorri hartatik antzematen zen ikuspegiaren aurrean sor eta lor geratu ere; San Frantziskoko kale bihurri eta kizkurtuak zeharkatu genituen gure Chevy dotoreaz, Dirty Harryren ibilaldiak gogoan...
|
|
Zuzenean Kaliforniara eramango gintuen hegazkinik ezin topatu, ordea, eta beste irtenbide bat bilatu behar izan genuen: hegazkinez New York era joan, han
|
egun
batzuk eman lagun baten etxean, eta geroago San Frantziskorako beste hegazkin bat hartzea. Bigarren aukera hau lehenengoa baino kilikagarriagoa zen niretzat:
|
2003
|
|
Guztiarekin, gutxi baziren ere,
|
egun
batzuk gogoangarriak izaten ziren. Pilar egunean, esate baterako, kuartelaren kanpoaldean, aurrealdeko eraikinean alegia, bozgorailuak ezartzen genituen.
|
|
Beste
|
egun
batzuetan ez bezala, gaur ez dabil inor zezen plazako hareatzan. Eskola bukatutakoan, hara abiatzen dira auzoko mutiko guztiak, hondar piletan jolastera.
|
|
" Barruan badiat konfiantzazkorik" edo esan huen,
|
egun
batzuk lehenagoko bilera batean, seguru asko folio bazterrean marrazkiak egiten hituen bitartean. Norbait bahintzela erakutsi nahi hien, ezta, Sartre jauna?
|
2005
|
|
Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka, eta aldapa aldera abiatu ziren abaila batean. Handik
|
egun
batzuetara, aske utzi zituzten. Gurasoek etxean aipatu zuten Joxe Marik odola egiten omen zuela gernuan, astea igarota ere; haatik, kalean topatzen nuelarik, irribarre egiten zidan, bestetan bezala, eta hitz egitera geratzen zen, ohi bezala, ea nola zihoakidan eta horrelakoak galdetzeko, gertatu berri zitzaionaz hitz erdi bat ere adierazi gabe.
|
|
Ilunabarrean, tabernan agertu zen komunista, ezer gertatu ez balitz bezala; aurrerantzean, ez zuen eztabaida gehiagorik izan errepublikarrarekin. Handik
|
egun
batzuetara, gerra piztu zen. Erreketeak Nafarroatik sartu zirenean, aitaren batean iritsi ziren gure auzora.
|
|
Gure ama ere apaizaren sotora joaten hasi zen, hortik pentsa. Gure etxean,
|
egun
batzuetan, lanetik etorritakoan, ez nuen afaririk topatzen, baina ez zidan batere axolarik, ama pozik ikusten bainuen hartan sartuta; gazteturik ikusten nuen, bizi gogoz beterik, nerabe bat bezala. Aita, aldiz, gero eta eroriago; gutxi geratzen zitzaion erretiroa hartzeko, baina beldur nintzen ez ote zen iritsiko.
|
|
Albertorekin afaldu eta
|
egun
batzuk geroago, gelan ikasten ari nintzen, eta amak atea jo zuen emeki.
|
|
Hortik
|
egun
batzuetara, aste batzuetara,
|
2006
|
|
Leonek eta Blanchek gonbidatuta. Jai
|
egun
batzuk eskatu nituen lanean. Ondo baino hobeto apaindu nuen neure burua, praka gris serio batzuk jantzita.
|
|
Zelatan egon zitezkeen auzoek ondo entzuteko moduan ari ziren biak, niri ergelkeria hutsa iruditu zitzaidan modu batez,
|
egun
batzuk lehenago hasitako azpi lanaren haritik:
|
|
Ni eta Greta opor etxe baten bila ibiltzeak adierazten edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu: lekuko batek zer esango, eta
|
egun
batzuk lehenago Gretak eta nik eztabaida sutsuan jardun genuela Piazza della Scala ondoko kafe etxe batean. Ez ninduan eta ez nauk horretaz gogoratzen, baina lekukoak zioena egia izanda ere:
|
|
Irribarre egin nion: eztizkoa iruditu zitzaidan nik
|
egun
batzuk lehenago billar aretoan botatakoak Hermannen ahotan entzutea. Ez nintzen difamazio bat zabaldu izanaz ohardun; gutxiago, damu.
|
|
Hirian bolo bolo zebilen zurrumurruaren albistea ilustratzen zuen argazkiak: airetiko tzar bikaina hiritik hurbil gelditzekoa zen
|
egun
batzuk barru.
|
|
Begiak zabaldu nituen, Freuderengatik bainoago, gizonaren kontatzeko irrikagatik(
|
egun
batzuk lehenago ez nukeen ezer jakin nahiko Vienako doktoreari buruz: lizuna eta degeneratua zela, haren liburuak erre zituztela plaza publikoan, judu arriskutsuen artean arriskutsuena zela, horra zer zen Freud niretzat eta nire belaunaldiarentzat).
|
|
Oporretan Ulira igotzen ginen hango izeba osaba batzuekin
|
egun
batzuk pasatzera. Orduko alkatea eta haren familia ere gurekin igo ziren egun hartan.
|
2008
|
|
Mireia, Kikeren Iruñeko lagun bat zen,
|
egun
batzuetarako bisitan zegoena. Asteburuko paseo haiek berari hiria erakusteko mimo handiz pentsatuak ziren.
|
|
Beste lagun batzuekin, baina alabarik gabe. Oporretan bere buruarekin,
|
egun
batzuez norbera izateko sentimendua berreskuratzeko. Zer den berarentzat denbora izatea, zer den beraren beharrizanei, beraren apetei erantzutea beste ezeri kontu hartu gabe.
|
|
Gizona arropa eranzten hasten da. Handik gutxira, Rosa bainugelan sartzen da ostera, Tomasen aldagarriak eskuan dituela oraingoan, eta
|
egun
batzuk lehenago erosi zuen soineko gorria jantzita. Gizona dutxan dago ordurako.
|
|
Nonbait, Rosa jaio eta handik
|
egun
batzuetara, aitak etxetik alde egin zuen kearen bila eta gehiago ez bueltatzeko, eta Rosak bi kontuok lotu zizkidan aita galdu zuela esanez. Bere jaiotzarena eta aitaren desagertzearena, alegia.
|
|
..., baina okerretik makurrera egin nuen txango, hori da egia, berorri ez dakit baina gizonezko gehienei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten unetik nik uste, neskamotz hori nirea izango duk erabakitzen dutenean ez dute etsitzen pieza ehizatu arte, hori da hitza, ehizatu, ehiza garela uste dute gizonezkoek, eta horixe bera sinistu zuen Tomasek ere nik bi hitz egin orduko, baina
|
egun
batzuetan nirekin nahiko itxuroso portatu eta gero, akabo berriro nireganako begirune guztiak, egun osoz beldurrak airean ibili behar, eta loak hartzen zuenean, ni esna egoten nintzen hainbat denboraz, pentsatzen eta pentsatzen, eta horrek ez zidan mesederik egiten, gauez pentsatzen direnek ez diote batere mesederik ekar  tzen egunari, niri behintzat ez, dena ilun ilun ikusten da hurrengo egune...
|
|
Uda batez, oporrengatik herria erdi hustu zela baliatuz, negozioa
|
egun
batzuetarako itxi eta, Valladolideko errepidetik barrena, Tomasek Galiziara eraman ninduen. Ez genuen hitz askorik egin bidean, orduak eta orduak ematen genituen elkarri ezer esan gabe, baina momentu batean esku bat jarri zidan belaunean eta esan zidan asko maite ninduela, zuregatik ez balitz!, atera zitzaion, eta ez zuen gehiago erantsi, baina nik gogotik eskertu nizkion hitzok, nirekin zuen zorra aitortzen ari zitzaidan, eta ni pozik, oso pozik, eta Allariza iritsi ginenean, hoteltxo polit batean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxura gustatu, baina Tomasek jateko eta jateko, afrodisiakoak direla, eta zanburiña bat probatu nuen, eta gero bestea, eta gero bestea, Tomasek barre egiten zuen niri begira, afrodisiakoak direlako gustatu al zaizkizu, Rosita?, eta eskua pasatzen zidan masailetik, eta ni alai alai, nola ez ba!, beste mahaietako jendeak begiratu egiten zigun, auskalo zer pentsatuko zuten, ez dakit zenbat zanburiña jango nuen, eta oheratu ginenean sekulako kabitu ezina sentitzen nuen urdailean, eta zanburiña guztiak bota nituen, baina Tomasek, kargu hartu beharrean, eskua kopetan jarri eta lagundu egin zidan, akabo afrodisiakoak!
|
|
2005eko irailaren 10ean deitu ziguten Txaratik. Larunbata zen eta
|
egun
batzuk ziren bagenekiela gure asignazioa iritsia zela Madrilera. Madrildik Donostiara bidali behar zuten eta ostiralean deirik jaso gabe geundenez, astelehena arte itxaron genuela pentsatu genuen.
|
|
Gero aitona amonen eta osaba izeben txanda iritsi zen eta argazkiaren kopiak egin behar izan genituen denei emateko. Enararen argazkia posta elektronikoaren bidez helarazi genien lagunei âlaguntza eskatu behar izan genuen, artean aitona amonaren etxean baikeunden, inkomunikaturikâ, eta horrela joan zitzaizkigun
|
egun
batzuk, gure poza lau haizeetara zabaltzen eta mundu guztiari gure txikitxoaren argazkia erakusten. Hala ere, azkar mugitu genuen Enararen bila joango baginen, eta gauza asko genituen zehazteke.
|
|
Madrilen hegazkin bat genuen zain, bai, baina ez hori bakarrik. Maxe eta Mikel oriotarrak Xiao Marenen bila zihoazen, eta Txinarantz abiatu aurretik Madrilen
|
egun
batzuk igaro zituztenez, aireportuan bertan elkartzekotan geratu ginen. Eta zain genituen, halaber," gailegoak", Jesus eta Esther:
|
|
Nahi dugun informazio guztia daukagu Interneten, baina ozeano ikaragarri handia da sarea eta ez da erraza bertan arrantza egitea. Ez dut gogoan aita eta ama izango ginela erabaki genuen egun berean izan ote zen ala digestioa ondo egiteko
|
egun
batzuk pasatzen utzi ote nuen, baina istorio honi dagokion hurrengo irudia ordenagailuaren aurrean ageri zait. Ziurrenik Google n" adopción" eta" internacional" hitzak idatziko nituen, ziurrenik ordu asko pasatuko nituen pantailaren aurrean, loari eta idazketari lapurtutakoak, eta ondo gogoan ez badut ere, badakit informazioa bilatzen hasiko nintzela, buru belarri hasi ere, dena berehala aurkituko nuelakoan, dena berehala aurkitu nahian, horrela jokatzen baitut zerbait kaskezurrean sartzen zaidanean.
|
|
zenbat metro egingo zituen urak gora herri bakoitzean, zenbat lagunek alde egin zuten, zenbat geratuko ziren. Chongqing hirian, esaterako, urak bederatzi metro egingo du gora, eta hasieran gutxi zela pentsatu bagenuen ere,
|
egun
batzuk geroxeago ibaian zehar egindako txango batean ikusi ahal izan genuen zeharo oker geundela, bederatzi metro horien ondorioz auzo oso bat ur azpian geratzekoa baitzen. Korridorean aurrera egin genuen, paseo lasai eta interesgarri batean, guztiz txundituta ikusten ari ginenarekin.
|
2009
|
|
Emanaldikako argitarapena 1939ko abuztuan amaitu zen, gerra hasi baino
|
egun
batzuk lehenago. Ba ote zuen Albin Michel editoreak gero liburu formatuan ateratzeko asmorik?
|
|
Bruno ez zen dendatik agertu
|
egun
batzuetan. Dendako bezero batek esanda jakin zuen Heraldoko zutabea utzi zuela.
|
|
Heriotzaz pentsatzeari lotu zitzaion gero, senarraren gorpu itzaliaren zurruntasuna eta zurbiltasuna burutik ezin kenduta. Horretan ari zela, gogora etorri zitzaion duela
|
egun
batzuk Brunok Epikurori hartutako esaldi hura: gu garen bitartean, ez dago heriotza; eta heriotza etortzen denean, ordurako ez gara existitzen.
|
|
Handik
|
egun
batzuetara, Pellok laguntza eskatu zion Mariori pistola bat ezkutatzeko. Kontua zen, antza, baten batek Star lantegitik pistola bat isilpean ateratzea lortu eta Pellori entregatu ziola.
|
|
Marioren iritzian, Organizazioak ekintza harekin bizirik zegoela adierazi nahi zuen. Handik
|
egun
batzuetara, Organizazioak bere gain hartu zuen atentatuaren jabetza, eta honako arrazoia eman zuen Txabi Etxebarrietak idatzitako komunikatu batean: En las crónicas sobre las detenciones de ETA, la mentira se ha unido a la sucia ventaja de saber que el contrario no puede contestar, a menos que sea poniendo una bomba, como asà hicimos.
|
|
Handik
|
egun
batzuetara, ama sukar bitxiek jota hil zen. Orduan, Inaziok umea Araotz bailarako inude baten esku utzi, eta Mexikora itzuli zen, non, handik pixka batera, auto istripu bitxi batean hil baitzen.
|
|
Iñigok filosofia eta teologia ikasi zuen; hogeita bat urterekin, botoak egin aurretik,
|
egun
batzuk pasatu zituen baserrian. Orduan, ama inudeak karpeta eskura eman zion, Iñigoren aitak agindutakoa betez.
|
|
Ohar labur batek azaltzen zuen elkar maite zutela eta elkarrekin bizitzera zihoazela norabait; bazekiten ez zutela baserrira itzultzerik izango denbora luzean, gauzak bere onera etorri eta" laidoa" ahaztu arte. Senargai kooperatibista, berriz, haien bila ibili zen inguruko mendietan
|
egun
batzuez, ehizako eskopetarekin.
|
|
Topaketak amaitu zirenean, opor
|
egun
batzuk gehiago geratzen zitzaizkigula eta, Alpeetara igo gintuan eskalatzera. Hura gozamena!
|
|
Baina ez al duzue ezagutu nahi Elurraren Herrialdea, ni bizi naizen paradisua? Zatozte nirekin
|
egun
batzuetarako; ez zaizue damutuko.
|
|
Nahiz eta ez zuen itxaroten hain arin joan behar izango zuela, prestatuta zegoen hiltzeko. Azkenengo udaldian
|
egun
batzuetarako etxera joatekotan nintzela, ea zer egin behar nuen bera hil eta gero, galdetu zidan. Erabakita ez banuen, pentsatzen hasteko ordua zela esan zidan.
|
|
Lagunekin aterpetxe batean
|
egun
batzuk pasatzera zindoazela-eta irten zinen etxetik. Egin behar zenuenaren berri eman zidanean Anderrek, duda piztu zitzaidan etxera itzuliko ote zinen.
|
|
Lehenago ere zeozer baneukala ikusita eman dut aditzera. Esate baterako, Larrinagatarrenean kriada egon nintzenean, señorito Fernando, doña Mercedesen seme gaztea, etorri zitzaigun
|
egun
batzuk Busturian pasatzera. Bigarren arratsaldean, doña Mercedes siestan zegoela, eskatu zidan Txatxarramendiren aurreko Hostal Pacora joateko, señora bati eskutitz bat eramatera.
|
|
ezin ikusi norbanako apurtuen destino tristeak. Martxoaren 31n Durangon, eta
|
egun
batzuk geroago Gernikan, 1937 madarikatu hartan: handik goitik, hegazkinek sabela libratzen zuten goialde haietatik, euskal herritarrak ardi gorotzaren parekoak izango ziren.
|
|
Joseph Roth zen bezeroa. Handik
|
egun
batzuetara hil zen.
|
|
Zirkuko hainbat eszena deskribatzen zuen testuak, eta eszena bakoitza tititero titirimundi leloarekin bukatzen zen. Niri asko gustatzen zitzaizkidan hitzon erritmoa eta aliterazioa, eta,
|
egun
batzuetan, nonahiko bazterrak nazkatzeraino ibili nintzen titiritero, titirimundi, titiritero, titirimundi! eginez.
|
|
Hil zorian zegoen senide bati lagundu diogu, orain
|
egun
batzuk, bere azken orduetan. Gaixoak medikuari edo erizainari eskaintzen zion irribarrea ez zen pertsona erreal bati zuzendua, bere baitako premiak osatutako mediku ideal bati baizik.
|
2010
|
|
Nahiko gogorra zen guztien kontra eztabaidatzea. Ikasturte batean Yoyesen anai arrebek beren etxera gonbidatu ninduten
|
egun
batzuk pasatzera, Ordiziako ez dakit zein jai zela-eta. Horrela ezagutu nituen haren gurasoak ere.
|
|
Hurrengo urtean Idoia Gillenea Estatu Batuetara joan zen ingelesa ikastera eta Mikel asko aldatzen hasi zela uste dut. Donostiako bulebarrean ikusi nuen azken aldiz, 1985eko ekainean, Sarrionandiari eta Pikabeari kartzelatik ihes egiten lagundu baino
|
egun
batzuk lehenago. Literaturaz mintzatu ginen apur batez.
|
|
Gogora dezagun Euzkadi eta El DÃa egunkariek eginkizun bera betetzen zutela, EAJ komunikazio bide ofiziala izatea alegia, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrenez hurren. Beraz, ez da harritzekoa Lotsatiren lanak,
|
egun
batzuen aldeaz, egunkari bietan agertzea. Esaterako, Ene Euskaria!
|
|
Egilearen iloba batek, Jon Gurutz Olaskoaga adiskideak, egin zuen bilduma. Hemeretzi olerki aurkitu zituen, lehena 1935eko irailaren 11n El DÃan argitaratua eta azkena 1936ko urtarrilaren 24an, bere burua hil zezan baino
|
egun
batzuk lehenago.
|
|
Magdalenari esker ginen han. Kontratuaren arabera, senideak hotelean
|
egun
batzuetan hartzeko eskubidea zeukan. Zuzendariarekin hitz egin zuen senideen ordez lagunek aprobetxa ote zitzaketen eta baiezkoa eman ziotenean, Teresari deitu eta sei gau Cimbel hotelean pasatzeko aukera genuela esan zigun.
|
|
–Kanpoan izan da
|
egun
batzuetan.
|
|
Zorionez, gurasoak lo zeuden eta Amelia ez zegoen etxean. Bakeroak eta elastiko gorria jantzi eta maleta prestatu zuen
|
egun
batzuetarako behar zuen guztia barruan sartuta. Etxean ez gelditzea erabaki zuen.
|
|
–Horrelako gauzei distantzia egokia hartzea ona izaten da. Eta horretarako onena
|
egun
batzuetako oporrak hartzea. Zergatik ez zara Cristinaren gurasoek Oropesan duten apartamentura egun batzuetarako joaten?
|
|
Eta horretarako onena egun batzuetako oporrak hartzea. Zergatik ez zara Cristinaren gurasoek Oropesan duten apartamentura
|
egun
batzuetarako joaten?
|
|
Natillak ahuntz esnearekin eginda omen zeuden eta hortik aurrera ez zeukaten ezer berezirik itxuraz, ezkutuan gorde beharra zeukan sekretu bat ez bazen. Ezin zigun esan zertan zetzan, nahiago zuelako esperimentuaren ondorioak kontrastatzeko
|
egun
batzuetako tartea utzi. Ez dut ukatuko nolabaiteko larritasuna sortu zidanik, ezezaguna denak sor lezakeen larritasuna.
|
|
–Aitonaren etxean nago
|
egun
batzuetarako. Eleakoa naiz.
|
|
Ibarretxe lehendakariak bertara joatea erabakita zeukan horretarako. Ospakizuna baino
|
egun
batzuk lehenago, Lehendakariarekin elkarrizketa bat egiteko asmoa adierazi nien, bai Eusko Jaurlaritzari eta baita irratiko programa zuzendariari ere. Irrati aldetik baiezkoa jaso nuen.
|
|
Handia izan zen Aita Nazareno Tadderi emandako zigorra. Idatzi hori Letture aldizkarian atera eta handik
|
egun
batzuetara, Vatikanoko Ofizio Santuko agindua jaso zuen Italiatik alde egiteko aginduz, Italian ez baitzeukan gehiago ezer egiteko baimenik. Horrela, Alemaniara joan eta han egin zuen denboraldi bat.
|
|
1977ko ekainaren hamabosgarrenean izan zen. Orduko mitin haietako bat ezagutu asmoz, joan nintzen Bergarara
|
egun
batzuk lehenago, ekainaren hamaikagarrenean. Ilunabarra zen.
|
|
Azkenik, Brasilgo Aparecida santutegian, Hego Ameriketako gotzainen laugarren batzarra bildu zen, 2007an. Eta Benedikto Hamaseigarrenak ere parte hartu zuen bertan,
|
egun
batzuetan. Hasi aurretik, hegazkinez harantz zihoala, honako adierazpen hauek egin zituen kazetariekin eginiko prentsaurreko batean:
|
|
Harreman onak izan nituen Erroman beste kazetariekin. Euskadira itzuli baino
|
egun
batzuk lehenago, omenalditxo bat egin asmoz, afari on bat antolatu zuten Erromako jatetxe batean. Han zeuden nirekin komunikabideetako hainbat berri-emaile.
|
|
Baina hain kritika ikaragarriak egiten zizkigutenak izan ziren ETArekin negoziatzen jarraitu zutenak. Ezagutzen dugun azken negoziazioa Genevan gauzatu zen, eta horren amaia 2007ko maiatzaren 27eko udal eta foru hauteskundeak baino
|
egun
batzuk lehenago izan zen.
|
|
Eta beste negoziazio baten ostean hautsi da su etena 2007ko ekainean. Eta ordukoan ere, Genevako negoziazio hartan, eraikin bereko gela desberdinetan bildurik Espainiako Gobernua eta ETA, PSOE eta Batasuna zeundeten, guztiak elkartuta 2007ko maiatzeko hauteskundeen aurretik,
|
egun
batzuk lehenago. Ez niri etorri azalpen eske; izatekotan, nik eskatu dizkizuet zuei".
|
|
Maragall Presidenteak berak esan zidan, guztiz samindurik, Madrilen Estatutu berria marruskatu baino
|
egun
batzuk lehenago," Konstituzioa eztabaidatu zenean, sozialistek Estatu plurinazionala defendatu genuen. Orain, Estatu plurinazional horren aldeko gudua galdu dut, baina ez Alderdi Popularrarekin.
|
|
Lehendakari izendatu eta handik
|
egun
batzuetara, 2001eko uztailaren 24an, Zarzuelara joan nintzen. PP PSOEren estrategiak porrot egin zuela jakinarazi nion Juan Carlos erregeari.
|
|
Jose MarÃa Aznar Presidentea Perun zegoen, bidaia ofizialean; Jaime Mayor Oreja Barne Ministroa Madrilen zegoen. Lehen orduetan ez zen bien arteko koordinaziorik egon, handik
|
egun
batzuetara Pedro J. Ramirezek esan zuenez. Hauxe idatzi zuen El Mundoko zuzendariak:
|
|
2006ko abenduan T aurkako atentatua egin zuen talde armatuak eta 2007ko maiatzean, udal eta foru hauteskundeak egin baino
|
egun
batzuk lehenago, Espainiako Gobernuak eta ETAk azken ahalegina egin zuten, baina azkenean ETAk su etena hautsi zuen.
|
|
se acostó con el dicho Juan de Alzate, y conoció carnalmente privandola de su flor y virginidad y continuó tres noches en casa de sus padres acostà ¡ ndose con ella. Eta segidan, beste
|
egun
batzuetarako, bere etxera eraman omen zuela Lesakara, entreteniéndola con palabras de que se casarÃan. Eta handik hurrena, la envió al lugar de Ainoa, donde la a tenido en casa de Jeronimo de Alzate, su hermano.
|
|
Eta lau urte alde direla, abuztuko goiz batez ezkontzako kontratua ixtera joan zirela mendira haviendo dispuesto las alforjas y llevado comida en ellas fueron al monte sin decir a donde Klara eta Minondo abere gainean eta Bautista de Martincho oinez. Eta handik
|
egun
batzuetara, Elaman bertan aditu ziola esaten a un hombre que guardava ganado cerduno de navarra, nola zerratu zuten ezkontzako tratua, Labaingo eskribau Juan Gragirena jaunarekin. Eta eskribauak berak aitortu ziola beste egun batean Isasa ikazkin oiartzuarrari que estaban ciegos y enamorados, eta ez hartzeko lotsagarritzat elkarrekin lo egite kontua, elkarri esku emanez ezkontzeko tratua itxia zutela eta bere aurrean.
|
|
[15] Joseph de Guanechea [363] 27 urteko etxalartarra, ezkongabea eta mandazaina, duela sei urte ezkeroztik Klararen etxean bizi omen da Errenterian, baina, Elaman maiz ailegatua acarreando a ella mena y carbon para labrar fierro, eta egun batean, duela lau bat urte, farrez ari zirela Bernardo Echaluzea mandazain oiartzuarra eta Batista Martincho" alias Chulo" goizuetar meatzaria, eta zeri farre egiten zioten galde eginik, hala erantzun ziola Txulok: ...batean, Juan Gragirena eskribauaren etxean, Klararen mandatu batekin, eta bapo afaldu eta nahiko oilasko errea ere jan zuela, eta handik hiru egunera, goiz batez nora esan gabe, atera zirela Klara olandrea Etxaluze oiartzuarraren mandoan eta Minondo berriz Txulo goizuetarrarenean sin decir a donde hiban ni a que, solo a hacer un recado, y volvieron los tres para la noche [364] a Elama, eta handik
|
egun
batzutara Elamako langileak marmarrean ari zirela esanez: que se havian dado palabra de casamiento en el monte llamado Carasoa eta horregatik ari zirela farrez.
|
|
Ilberriaren jiran,
|
egun
batzuk aurretik edo ondorengoetatik, baina bere koska hortxe kamusten duela adierazten du, gure asaba zaharrek erreparoz behin eta berriz ikusi eta egiaztatu duten esaera bilbatu horrek," zazpi ilberritan", alegia.
|
|
pentsatzeak berak merezi al du? Ez ote dugu burua nekatuko eta ez ote gara
|
egun
batzuk gutxiago biziko. Zenbat eta nagiago, alferrago eta tontoago... orduan, egun eta urte gehiago?
|
|
Ez daki hara joan edo ez. Guk, eramango dugula, nahi badu; han egoteko
|
egun
batzuetan edo... abisatzeko noiz etorri nahi duen edo...
|
|
Izan dira urteak, abuztuaren laugarren asterako orbela hostaildurik ezagututakoak. Harkaitz malkartsu hauetan ez da harritzekoa; lurrazal meheko pendiz piko franko izanik inguruan, eguzki
|
egun
batzuk agudo lehortzen baitizkie zainak eta gaina. Halere, zuhaitzei esker ongarritzen eta loditzen doakie lurrazala hemengo malkar maldatsu hauei.
|
2011
|
|
Ez zen gutxiagorako. Alexandrak portada guztiak bete zituen
|
egun
batzuk lehenago: neska gazte bat, lepoa moztuta eta begiak aterata, laku bateko hondoari ainguratuta; oraingo honetan ere, beste andre bat, sugarrek janda, eta hortzak eta haginak kenduta.
|
|
Eguerdiko ordu bata zen, eta Janek bazkaltzera joatea proposatu zion neskari,
|
egun
batzuk lehenago Annak hura gonbidatu eta, beraz, harekin zorretan zegoela argudiatuz. Hilerritik ez oso urrun, taberna bat zegoen, jenderik gabe, eta hori aukeratu zuten, lasai hitz egiten jarraitzeko.
|
|
Lurrean zeuden denak, eta itxura penagarria zeukaten: Fran
|
egun
batzuetako bizarrarekin, dezente flakatuta; Anna, dena aho eta begi, doministikuka; eta Jan, guztiz iharturik. Bertako hezetasunak eta zikinkeriak bat egiten zuten, kobazuloan zehar usain higuingarria zabaltzeko, eta poliziaren arduradunak ezin izan zuen ekidin nazka keinu bat.
|
|
–Zure etxean ezkutatu behar gaituzu
|
egun
batzuetarako.
|
|
Zu zahar etxe batean sartu eta ni Bartzelonara itzuli baino lehen, idazten ari naizena bukatu behar dut. Zor zaharrak kitatu nahi ditut, hala irakurri nizun, orain
|
egun
batzuk. Baina horretarako, zuk ulertu, mamurtu, barneratu egin behar zenuke nik esandakoa.
|
|
Itsasoratu eta
|
egun
batzuetara, zoriak hondartza eder batera eraman zituen, non ur gardeneko iturri bat aurkitzen baitzen. " Munda aqua" esan eta izen horrekintxe bataiatu zuten toki hura, Mundaka.
|
|
Asti gutxi zegoen egonean egoteko eta jolaserako: auzolanak amaitzen zirenean, feria
|
egun
batzuetan eta herriko jaiegunetan ozta ozta. Gogorragoa zen, gainera, andrazkoen bizimodua.
|
|
Urte bitan joan nintzen gabonetan Otxandiora, urte bakoitzean egun bi han igarotzeko. Dena dela, aita eta anaia nagusia Bitoriara etorri ohi ziren feria
|
egun
batzuetan eta beti egiten zidaten ikusitxo bat. Don Tomas abadea ere etortzen zitzaidan noizbehinka.
|
|
Handik
|
egun
batzuk geroago ikusi nuen kapitainak aipa
|
|
Nafarreria, tifusa eta elgorria, gehienbat, gaitz larriak ziren indiarrentzat; haien gorputzak, nonbait, ez zeuden gaixotasun horiei aurre egiteko egokituta. Hori dela eta, herriko Aztia gugana etorri eta, badaezpada,
|
egun
batzuk txabola hartan, gainerako herritarrengandik bereizita egon behar genuela esan zigunean, erabaki zuhur eta zentzuzkotzat hartu nuen. Halaxe esan nion Intiri, baina alferrik.
|
|
La Gallarda zeritzan gu gindoazen karabela eta bera zen guztietan haziena. Ederra eta galanta agertu zitzaidan lehorretik ikusi nuenean, baina
|
egun
batzuk barruan egin eta gero, bizitzeko eta ibiltzeko hain leku gutxi izateak itolarria sortzen zidan.
|
|
Ez dakigu noiz daukaten urrearen bila joateko asmoa. Baina zuek esan duzuen legez, litekeena da urrea Espainiara eroan gura izatea eta, hori horrela bada, Espainiako ontzia etorri baino
|
egun
batzuk lehenago ipin ditzakegu zelatariak.
|
|
Benta Aundi jatetxera joan ziren afaltzera eta gero lotara Iturritxora taxian. Handik
|
egun
batzuetara, egunkarian ohar bat idatzi zuten esanez hogei duroko billete faltsuak agertu zirela Tolosan lehendabizikoz.
|
|
Azkenean, eman zidaten likidazioarekin, aurreztua nuen pizarrarekin eta nire edadearekin jasotzea espero ez nuen mailegu txiki batekin, apartamentu bat erosi nuen Donostian. Horrela,
|
egun
batzuk hirian pasa genitzakeen eta gainerakoa Angelun.
|
|
Bolada hartan Donibanen nintzela, jakin nuen pasaportea ez eramateagatik Ortega eta Ibañez, muga espainiarreko bi buru, atxilotu zituztela Biarritzen. Handik
|
egun
batzuetara oraindik zer arraio egiten ari ote ziren han ari nintzaion galdezka neure buruari eta Ingalaterrako kontsularen gidariarekin topatu nintzen Donibaneko kale batean, dudarik gabe polizia zen hogeita bost bat urteko gazte batekin. Agurtu nituen eta gidariak esan zidan hantxe aritu ginela hizketan urtebete lehenago Melitón Manzanasen partetik etorri zen batean, orduan zetorren bezalaxe.
|
|
1946ko urtarrilaren bukaeran, Arrangoitzeko markesaren semeak, Erresistentzian oso sartua ibili zen 26 urteko gazteak, Donostia aldera joan nahi zuen
|
egun
batzuk pasatzera. Patxi Okamikaren laguna zen eta Patxi mugaren kontuekin zerbait zuenean nire bila etortzen zen.
|
|
Itzuli zenean esan zidan kostatu zitzaiola portuan sartzea, baina ongi zegoela. Handik
|
egun
batzuetara jakin genuen Hondarribian jaso zituen Ziburuko ontzia denekin hondoratu zela. Ontzia Biarritzen parean azaldu omen zen, baina gorpuak ez omen ziren agertu, nahiz eta hainbat ontzi haien bila ibili.
|