2002
|
|
Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan. Ahots batek lasai
|
egoteko
esaten zidan, hitz haiek ume batengan serioegiak zirela-eta aintzakotzat hartu ahal izateko; beste batek,  aitzitik, erne egoteko adierazten zidan, kezkagarria zela nire semeak, bere zazpi urterekin, bere buruaz beste egiteko azaltzen zuen  asmoa. Nik, ahal izatera, jakina, berehala kenduko niokeen hiltzeko asmo guztia burutik.
|
2006
|
|
Bederatzigarren palkoan zegoela. Orduan begi keinu bat egin eta lasai
|
egoteko
esan zigun. Ez zigun sar  tzen utzi.
|
2009
|
|
Aretoan isilune pisua egin zen. Epailea, noski, ez zen atzo jaioa, eta, akusatuak mahaigaineratutako argudio presokratikoa bere esparrura ekarriz, justiziarenera alegia, lasai
|
egoteko
esan zion, arrazoi zuela. Ez zutela bera kartzelara bidaliko, beste bat baizik.
|
|
" Baina nik ez daukat horrenbeste diru!", erantzun zenidan, artegatasuna areagotuta. Trankil
|
egoteko
esan nizun, bageneukala-eta Nancy bat erosteko beste diru etxean. Zeuk apurtu zenuela, eta, beraz, zeuk ordaindu behar zenuela bota zenidan bat batean.
|
|
Erretiroko paperak egiteko, berriz, Anderri eskatu nion, bere karrerarengatik hurbilagoko gaia zuelako, badakizu. Trankil
|
egoteko
esan zidan, berak egingo zituela-eta egin beharreko buelta guztiak; baina batzuetan berarekin joateko eskatu zidan, hala neuk ere entzun egingo nituela-eta erabakiak hartuko ziren lekuetan azalduko zizkigutenak. Niretzat, esan beharrik ere ez dago, erosoagoa izango zen Anderrek paper guztiak eginda ekartzea, nik ezertariko ardurarik hartu gabe.
|
2010
|
|
Goitik behera biluzik utzi ninduenean, logelara eraman ninduen. Urduri nengoela ohartu zen eta lasai
|
egoteko
esan zidan belarrira, oraindik bi ordutarako bagenuela. Inoiz ez nintzen egoera horretan aurkitu eta zeharo desatsegin eta aztoragarria egingo zitzaidan ume batek jarrera hartan deskubritzea.
|
|
Urmaelari begira zeuzkan leihoak. Loinazek lasai
|
egoteko
esan zion, behar zuen denbora guztia har zezala maleta hustu eta gelan kokatzeko. Ordenagailuak Internet lotura zeukanez, nahi bazuen denbora hartzeko kontsultak egiteko, Albertok itxarongo zuela lasai egongelan bera jaitsi arte bilduma ezagutzera joateko.
|
|
Gaixo zegoela esango zuen ziurtagiriak aise lortuko genituen Laurak edo Teresak sinatuta, baina ez zitzaion lehendakariarenganako errespetuzko jokaera iruditzen gezurretan aritzea, nahiz karitatezko helburua izan, eta, batez ere, Bedaiopeko memoria bildumaren aurkezpen egunean ez zegoen ohean gelditzeko prest. Agintari plantak hartu eta lasai
|
egoteko
esan zidan, berak jakinaraziko ziola SatisiAjuria Eneatik etorritako ordena.
|
|
Madrila berak eraman nahi zuela autoz. Danielaren harridura aurpegia ikustean, lasai
|
egoteko
esan zion, bakoitzak bere bizimodua egingo zuela, Madrilen bazeuzkala bere kasa zer egin eta zer ikusi.
|
|
Bata kazetaria zen eta bestea Espainiako enbaxadako langilea. Gertatua aztertu ondoren, eta nik ateratako testua hitzez hitz irakurri zutenean, lasai
|
egoteko
esan zidaten. Eta ondoren harriturik utzi ninduten eman zidaten albistearekin.
|
|
Hurrena gazteena, honen ikuspegia udaberrikoa izan zedin data ondo zainduta. Seme zaharrena etxera orduko, urruneko aziendak zaintzera bidali zuen, urte bukaera arte hango txabolan
|
egoteko
esanez. Gazteena itzultzerako, bigarrena bidali zuen, San Joanak inguruko berde betean eta fruitu txikitan ikusi zezan.
|
2011
|
|
Zure ahotsa, artean guztiz esnatu gabe batena, lasai
|
egoteko
esaten ari zait, ez dela ezer gertatu.
|
2019
|
|
Lale maleta eskuan dago, eta ondoan du mahaia, zoruan. Baretskik bertan
|
egoteko
esan dio Leoni, eta Laleri, berriz, berarekin batera sartzeko barrura. Lalek harreraleku handia aztertu du.
|
2020
|
|
Paulak goiko botoia askatu zion eta Connellek esan zion oso mozkortuta zegoela eta beharbada gelditu egin zutela. Paulak Connellen azpiko galtzen gerri zerrendatik barrura eskua sartu, eta lasai
|
egoteko
esan zion, ez zitzaiola axola. Conne  llek pentsatu zuen seguruenik konortea galduko zuela orduan, baina konturatu zen ezin zuela.
|
2021
|
|
Hara, mediku goapoa, aho estalkia jantzita, mutur sarea deitzen dio gure zaharrak, nola ote daude gure zaharrak, ba ote dakite ezer, eta anai arrebek jakin ote dute, honezkero Jonanek telefonoz deituko zien denei, eta zure ama, ilobatxo, laster agertuko da hemen bere aurpegi serio baina maitekor horrekin. ...ate eta; bizirik irteten banaiz, bisitan izango ditut denak, auskalo zer irtengo zaidan mingainetik, lelokeria mordoa, ziur; bizirik irteten ez banaiz, Jonanek eta gure herriko beste poeta gazteak epitafio eder bat idatziko dute bien artean, Dickinson eta Rilke konbinatuz, zu ere han izatea gustatuko litzaidake, iloba bihotzekoa, a zer koktel gozoa Estigia putzua zeharkatzeko, mediku guapoak lasai
|
egoteko
esan dit, esku onetan nagoela, badu horrek bere buruagan usterik, eta egoera honetan hobe hala izatea, eskumuturrean ziztatuta daukadan bidetik zainean gora argi eta garbi sentitu dut anestesia besoan barrena, eta lepoko zainetik igaro da garuneraino, etzalekuak txalupa dirudi, Karonte, poema bat xuxurlatuko diat, Orfeok kantuan esandakoa baino ederragoa, eraman nazak goxo goxo beste aldera, etza... hona non agertu gezur langa, heriotzarako igarogunea, banoa, banoa, langa guztien azpitik, langa guztien azpitik.
|
|
Handik gutxira, gure bazterreko gorabeherez bakarren bat baino ohartu ez zelarik, jende artean bidea egin, eta antoxin bat ez dakit zer beroz betea ekarri zidan. Eta artean zorabiatuxe nengoela, lasai
|
egoteko
esan zidan, eta bera han zegoen bitartean, behinik behin, ez zitzaidala ezer txarrik gertatuko.
|
2023
|
|
Eta medikuak lasai
|
egoteko
esaten zidan barrezka, ezagun zela nor bere zoroak bizi zuela, eta kontsultara joaten nintzaion bakoitzean, gauean lo egiteko pilulak ematen zizkidan, ea ez buru ez hanka ez duten amesgaizto horiek behingoz uxatzen ditugun gaineratuz. Baina egun batez esan zidan ez zidala pilula gehiago emango.
|
|
Eta gauaren erdian psikiatrikoko beste gaixoak adi  tzen nituen uluka piztiak balira bezala, eta ni ere eztarria urratu beharrean hasten nintzen, eta orduan, terapia elektrokonpultsiboan adituak omen diren basapiztiak sartzen ziren nire gelara, txabusina, txano, maskara eta eskularru beltzak soinean, isilik
|
egoteko
esanez garrasika, eta borraz jotzen ninduten bitartean, txakurrek eramaten dituzten muturreko luze horietakoak jartzen zizkidaten eta gizakientzat baino gehiago zaldientzat ziren lasaigarriekin betekada gai  tzak eginarazten gorputz adar guztietatik helduta nindutela. Ezin izan zizkidaten hegoak moztu horratik.
|