2009
|
|
Ada, aitaren aginduz balizko karrera distiratsu bati uko egin ziona, taldeko bakarlari nagusia zen, baina bazuen aurkari bat. Gemma Lertxundi?, Ada gainetik
|
egotea
ezin eraman zuena; Gemmak ez zion Adari inoiz ezer esaten, ez beste korukideekin gaizki esaka ibiltzen ere, baina igarri egiten zitzaion bazuela Adaren aurka zerbait, Adaren presentzia hutsak, besterik gabe, ezin urduriago jarriko balu bezala: horregatik, ahal zuenean, ekidin egiten zuen; egun batean. Gemma Adaren ondoan zegoen?
|
|
Ada, aitaren aginduz balizko karrera distiratsu bati uko egin ziona, taldeko bakarlari nagusia zen, baina bazuen aurkari bat –Gemma Lertxundi–, Ada gainetik
|
egotea
ezin eraman zuena; Gemmak ez zion Adari inoiz ezer esaten, ez beste korukideekin gaizki esaka ibiltzen ere, baina igarri egiten zitzaion bazuela Adaren aurka zerbait, Adaren presentzia hutsak, besterik gabe, ezin urduriago jarriko balu bezala: horregatik, ahal zuenean, ekidin egiten zuen; egun batean –Gemma Adaren ondoan zegoen– korua bakarlariari sarrera prestatzen ari zitzaiòn mementoan doi, Gemmak segundo hamarren batean luzatu zuen nota, aski izan zena Ada bere tokitik ateratzeko eta hurrengo hiruzpalau notetan deszentratuta aritzeko –ez berak uste bezainbat, halere, zuzendariak ez baitzuen saioa eten–, berriro bere buruaren jabe egin arte; egun hartan, baina, Gemma ez ezik, Ada ere urduri zegoen, oso urduri, bezperan Teofilo Mariarengandik esker gaiztoko erantzuna jaso eta kontu hura burutik ezin kendu zuelako; Ada, izan ere, egunetan aritu zen nebarentzat –Frantzian bi urteko egonaldia egin ondoren, exera itzulia– jertse gris urdin bat egiten, bezperan haren urtebetetzea zela-eta; Adak bazekien Teofilo Mariak atsegin zuela kolore hura –hetchgrau deitzen zion anai arrebetan zaharrenak kolore hari, austrohungariar armadako soldaduen uniformearen ezaugarri––, eta, beste pentsakizunik gabe, nebaren gustua betetzen ahalegindu zen; hura, baina, ez zen opari bakarra, aitak sakelako erloju bat oparitu baitzion, urrezkoa, bere kate dotorearekin; erlojuak, gainera, atzeko aldean, inskripzio bat zeraman:
|
2016
|
|
Gogora etorritako ideia, ordea, erabat ezberdina zen, aspaldiko lagun bat etorri baitzitzaidan gogora, orain urte batzuk alde batera utzi nuena haren izaera ezin nuelako jasan, eta ez zen lehenengo aldia nonor urruntzen nuena, haren konpainia jada atsegin ez nuelako. Hau normaltzat nuen bizitzan, baina lehenengo aldiz pentsatzen hasi nintzen nire bizitzatik desagertu zen zenbat jendek urrundu ote ninduen ni neu, nahita, ni atsegin ez nindutelako, nirekin
|
egotea
ezin zutelako gehiago jasan, gu ez garelako ziurrenik guk uste dugun bezain jatorrak, ezta jatorrak ere, uste dugun bezain pairagarriak ere ez. Eta nire adimena oroitzapenetan murgildu zen, eta, izenak argitara ateratzen ari zirela, izen batzuek zekartzaten zalantzek sortutako minak ogia jateari uztera behartu ninduen, eta nahiko goibel heldu nintzen etxera.
|