Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2015
‎Eta, pertsona hauekin tratatu ondoren, baketu dadila eta ez dadila aritu gehiago hartaz parte ematen; batzuetan, beldur izatekorik ezer ez denean ere, deabruak hain kezka handiak sortarazten ditu, non arimari behin esandakoaz pozik ez geratzera eragiten baitio. Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza.
‎1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtua bainengoen. Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
‎oso bestera gertatzen da, Jainkoaren errukiz probatu duzuenok ulertuko duzuenez. ...eki ulertzeko, egin dezagun bi iturri ikusten ditugula urez betetzen diren bi askarekin, espirituzko gauza batzuk azaltzeko ez baitut aurkitzen besterik uraren hau baino egokiago datorrenik; eta nik gutxi jakin eta agudeziak lagundu ez eta elementu hau hain maite dudanez gero, beste gauza batzuei baino arreta handiagoz begiratu diot; hain Jainko handiak, hain jakintsuak, kreaturiko gauza guztietan egon behar dute gu haietaz baliatu ahal izateko sekretu ugari, eta halaxe baliatzen dira ulertzen dituztenak, baina uste dut Jainkoak kreaturiko gauzatxo bakoitzean uler daitezkeen sekretuak baino gehiago direla, txindurritxo bat bada ere.
‎8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
‎Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela. Izan daiteke ni oker egotea, baina arrazoi hauekin noa:
‎Horregatik, kontuan izan ezazue, zeuengan horrelakorik sumatzen baduzue, nagusiari jakinarazteko eta diberti zaitezte ahal duzuen adina eta nagusiak ez diezaiela halakoei utz otoitzean hainbeste ordu egoten, oso denbora gutxi baizik, eta saia bedi ongi lo egin eta jan dezaten, berezko sendotasuna berreskuratzeko, motibo horrengatik galdu bazuten. Berez hain ahulak izanik horrekin nahikoa ez balitz, sinets iezadazue halakoa ez duela nahi Jainkoak bizitza aktiborako baino bestetako, monasterioetan era guztietakoak egon behar baitute; jar dezatela etxeko zereginetan, eta kontu izan ez dezala bakardade handirik izan, osasuna guztiz galtzera etor daitekeelako. Hori nahiko penitentzia izango da berarentzat; horrela probatu nahi du Jaunak arima hark dion maitasuna, beraren absentzia nola daraman ikusiz, eta denbora pixka bat igaro ondoren Jaunak hari berriro sendotasuna ematea nahi izango du, eta bestela, ahozko otoitzaz eta esana egiteaz, irabaziko du hemendik irabaziko zukeena eta, beharbada, gehiago.
‎Uste dut, Jaunak nahi izan balu beste garai batean nik hau ikustea eta Bera iraintzen dutenek ikustea, ez zuketela bihotzik izango, ezta ausardiarik ere hori egiteko. Iruditu zitzaidan, badiot nik ezer ikusi dudan edoez ziurtasunik gabe, baina zerbait ikusi behar delakoan nago, nik konparazio hau jar dezakedalako; dena dela, hain era mehe eta leunez da, non adimenak ez baitu ulertzen, edota nik ez dakit ulertzen ikuskari hauen izaera, ez baitute irudizkoak ematen, eta batzuetan honelako zerbait egon behar du; dena dela, liluramenduan gertatzen denez gero, ahalmenek ez dute jakiten gero Jaunak han irudikatu zion bezala eta gozatzea nahi izan zuen bezala hari forma ematen.
‎Hemen jauntzat ditugunak bezalakoa ez dela konturatzen naizelako, hauek jauntasun osoa azaleko aparatuetan ezartzen baitute: hitz egiteko orduak egon behar dute eta pertsona izendatuak hartarako; negozioren bat duen gizagaixoren bat bada, itzulinguru eta mesede eta neke handiagoz lortuko du hitz egin ahal izatea! Oi Erregearekin balitz!
‎Beraz, ez zen izan niri berriro agindu beharrik; aitor entzulea, honetan ni hain atxikia ikusten ninduenez gero, ez zen ausartu erabaki sendoz haietatik askatzeko esaten. Jaunak noiz esku hartuko zain egon behar zuen, eta esku hartu zuen. Ez nuen pentsatzen lortzerik, aurrez nik neuk bilatu nuelako, eta halako pena ematen zidan, non, kaltegarri ez zen gauza zelakoan, utzi egiten bainuen; hemen jada Jaunak askatasuna eta indarra eman zizkidan egitez betetzeko.
‎...unak egiten dizkidan ia mesede guztietan gertatzen zaidanez, aurrera joan ahala Haren Maiestateak ziurtasuna eman arte), esan zidan ez beldurtzeko eta mesede hau Berak egin zizkidan gainerako guztiak baino handiagotzat izateko; oinaze honetan arima garbitu egiten zela, eta findu eta araztu urrea arragoan bezala, bere dohainen esmalteak hobeki ezarri ahal izateko, eta han garbitzen zela garbitokian egon behar zuena.
‎21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon behar dutela irudituko zaie, batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada, nik ez dakit zer esaten dudan.
‎Nik ez dakit beste zer hitz erabili, ezta nola esan eta adierazi ere, ezta arimak ez daki orduan zer egin; bada, ez daki hitz egin behar duen, ez isilik egon behar duen, ezta barre edo negar egin behar duen ere. Zentzugabekeria aintzatsua da, zoramen zerutarra, egiazko jakinduria ikasten dena, eta arimak gozatzen duen era guztiz atsegingarria.
‎Borondateak berak gozatzen dituen mesede haiek onartzen ditu soilik. Eta egiazko jakinduriak berarengan egin nahi dezan guztirako prest egon behar du, benetan adorea behar baita. Izan ere, hainbestekoa da poza, non arimari ez baitzaio ia ezer falta gorputz honetatik behingoz irteteko.
‎Diodan hau egi egia da, eta honela ona dena haren doktrina da; txarra dena, berriz, argi dago gaitz itsaso naizen honena dela. Eta horrela, Jaunak mesede eginda errukarri hau iritsi den otoitz gauzetara iritsi diren pertsonarik balego, eta asko egon behar dute, eta, bide okerretik dabiltzala uste izanik, gauza horiek nirekin tratatu nahi balituzte, Jaunak lagundu biezaio bere zerbitzariari bere egiaz aurrera egin dezan.
‎horrelako baretasunaz eta irabaziaz gozatzen hasten direnez gero, guztiak oso espiritualak izan daitezela nahi izatea. Nahi izatea ez da txarra; horretan saiatzea baliteke ona ez izatea, irakasten ari direlako itxura eman gabe zuhurtasunez eta disimuluz egin ezik; izan ere, kasu honetan probetxu egitekotan ari denak, bertuteetan oso sendo egon behar du, besteei tentaldirako biderik ez emateko.
‎Eta hau ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko. Hau behintzat ez zait buruan sartzen eta ez dut uste komeni denik.
‎Erabaki hau da nahi duena. Geure buruari ematen diogun beste nahigabe horrek arima kezkaz beterik jartzeko baizik ez du balio, eta gai ez dela egon behar badu ordubete aprobetxatzeko, egon bedi lau ordu. Izan ere, sarri askotan (nik horren esperientzia handia dut, eta badakit egia dela, tentuz aztertu eta pertsona espiritualekin erabili dudalako) gorputzaren ondoez batetik etortzen da, izan ere, hain ezerezak gara, non gorputzaren miserietan bere partea izaten baitu kartzelatua den arima gaixo honek.
‎5 Pentsamenduek ematen zidaten oinazeaz nioenera itzuliz, hau du adimenaren gogoetarik gabe jokatzeko modu honek: arimak oso irabazia egon behar duela edota galdua, hau da, gogoeta galdua. Aprobetxatze kontuan asko aprobetxatzen du, maitasunean delako.
‎Ez beza pentsa, hala badirudi ere, bertutea jadanik irabazita dagoenik, nork bere aurkakoarekin esperimentatu ezik. Eta beti egon behar dugu mesfidantzaz eta arreta galdu gabe bizi garen bitartean; izan ere, asko itsasten zaigu berehala,, diodanez, garrantzitsua dena ezagutzeko grazia gutiz emana ez badago, eta bizitza honetan sekula ez da lortzen ezer garrantzitsurik arriskurik gabe.
‎Honek Jaunari ekin eta ekin egitera bultzatzen ninduen joaten utz ez ziezadan. Asko pozten ninduen joateko nintzen lekuan Jesusen Lagundiko etxea egoteak eta, hemen nengoen bezala agintzen zidatenera egon behar nuenez gero, nolabaiteko ziurtasuna izango nuelakoan nengoen.
‎17 Fundazio hau onartzeko erabakia harturik, uste nuen beharrezkoa izango zela ni neu joatea bertan geratuko ziren mojekin, gauza asko burura etorri zitzaizkidan arren; hala ere, berez gogor egiten zitzaidan, Malagón herriraino oso gaixo etorri nintzelako eta horrela nabilelako beti. Baina Jaunaren zerbitzurako izango zela uste izanik, prelatuari idatzi nion egokien zeritzon agindua eman diezadala esanez; hark fundaziorako baimena bidali zidan eta han egoteko agindua, eta niri egoki iruditzen zitzaizkidan mojak eraman nintzala; ardura handia jarri nuen horretan, lehendik bertan zeudenekin batera egon behar zutelako. Gure Jaunari bihotzez gomendatuz, bi atera nituen Toledoko San Jose monasteriotik, haietako bat ama priore izateko; eta beste bi Malagónetik, eta bietatik bat ama priore orde izateko.
‎Baina bai maitasun gartsua zuela, ez baitzituen gogoan ez zer jan behar zuen, ez izan zitzakeen arriskuak, ez agertzen ez zenean izan zitezkeen gezur beltzak! Bai mozkorturik egon behar zuela arima santu honek, inork enbarazu egin gabe bere Senarraz gozatzea baino besterik gogoan ez zuela! Eta bai erabaki finkoa zuela mundukorik gehiago nahi ez izateko, haren atsegin guztietatik honela ihes egiten baitzuen!
‎Hemen eta Beasen ez baitzen erremediorik: Caravaca eta Beas Santiagoren Ordenako Enkomiendakoak zirenez gero, Teresaren baldintzetara etorri ezik,, ez zen erremediorik?, hau da, ez zen egingo fundaziorik, Enkomiendaren mende egon behar bazuten. –
‎3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. ...ien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
‎Nik ez dut aurkitzen arrazoirik ona izan daitekeela esateko, arima Jainko berberaz gozatzeko gai baita. Bada, esan ditudan gauzetakoren bategatik ez bada, Jainkoa mugagabea izanik, zer dela-eta egon behar du arimak haren handitasun edo misterio bakar bati loturik, Harengan gogoa okupatzeko hainbeste gauza ditugunean. Eta zenbat eta haren gauza gehiago pentsatu nahi dugun, hainbat gehiago agertuko zaizkigu haren handitasunak.
‎Teresaren kontenplazioa ez dago bere buruari begira, familia erlijioso berria edo berriztatua sortzeari begira, azken batean apostolutzari begira, baizik. Etengabe Maisuaren oinetan dagoenak, ingurukoei begira ere egon behar du. Teresak ez du aski Betaniako Mariaren jarrera bereganatzeaz; era berean, Marta ere izan nahiko luke.
‎6 Orain, gure Jaunaren laguntzaz, gure hasierako Erregelako monasterioak egiten dira gure hauen antzera, otoitz eta hildura bidetik doazenak; beraien mende egon behar dugu; gure Aita txit agurgarriak eman du baimena, eta badira pertsona eta fraideak horretarako joera dutenak eta etxeak ere ugari; dena dela, toki honetan horretarako jarrera sumatuko banu, hemen bat egon dadin saiatuko naiz, nire esku dagoelako, eta horretarako agiriak ditudalako; horrela, nik fundaturiko monasterioak Jeneralaren eta honek agintzen dionaren mende egongo lirateke soilik....
‎San Andresko prioreak egin nahi balu, ez litzateke txarra, eta erregidoreren batek edo bi erregidoreek batera, gastuaren kontuak eraman ditzaten; ama prioreak ez baitu horretan sartu behar, ezta gauza horiek ikusi eta entzun ere, esan nuenez. Sartuko direnen izaera aztertu da eta zenbat urte egon behar duten. Horretaz berori eta aita maisua arduratuko dira, eta horri dagokiona Jesusen Lagundiko aita probintzialarekin eta aita Baltasar Álvarezekin kontsultatu da.
‎4 Nire nebak esaten dituen banku eragiketa hauek ez dituk gogoko. Etxetik kanpo ibili beharra dago, eta irabazten dena baino gehiago da gastatzen dena, eta berorrek bakarrik egon behar du, eta guztiak ezinegonik. Itxaron dezagun orain Jaunak egiten duena.
‎1 Espiritu Santua izan bedi beti berorren jauntasunarekin, amen. Nik diotsot berorren jauntasunari, ez dakidala zer arrazoi den, ni eta ahizpa hauek hain samurki gozatu eta alaitzeko berorren jauntasunak bere gutunaz egin zigun mesedeaz; izan ere, asko izan daitezke arrazoiak, baina ohituak gaude balio handiko pertsonengandik mesedeak eta laguntzak jasotzen eta ez digute halako eraginik egiten; beraz, ulertzen ez dugun ezkutuko zerbait egon behar du. Eta, gainera, arreta handiz aztertu dut ahizpa hauengan eta neure buruagan.
‎3 Goraintzi asko aita frai Bartolomeri; nik uste dut neka neka eginik egon behar duela egundo atseden hartzen ez duen berorren izaeragatik: norbere burua eta berarekin dabilena hiltzeko modukoa da.
‎Gutun horretan ikusiko du berorren agurgarritasunak, Alban gertatzen dena etxe haren fundatzailearekin. Beldurtzen hasi dira eta mojak hartu beharrean izan dira eta premia handian omen daude; bestalde, zail ikusten dut hura arrazoibidera ekartzea; berorren agurgarritasunak guztiaren jakitun egon behar du.
‎Izan ere, emango zioten berorri nire gutun luze bat Pedro Ahumadaren arazoaz; orain ez dut beste esatekorik, berorri erregu egitea baino, erantzun dezala labur eta eman dakiola gutuna ama prioreari, pertsona asko etortzen baitira hona. Gizagaixoa hemen dago dirua gastatzen, eta oso nahigabeturik egon behar du, oso mehe baitago. Ni noanerako, eta laster izango dela uste dut, erantzunik ez jasotzeak pena handia emango lidake.
‎2 Berak dio berorrek arrazoi duela oso haserre egoteko, baina ezin duela gehiago. Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea. Mandazain batekin hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren?
‎Hondoraturik dago guztia, aspaldidanik dagoelako gobernu txarra. Beraiek ongi konturatzen dira hala egon behar zuela; baina haiei nekez ematen zitzaien ezeren kontu zehatzik. Moja dela denbora gutxi denez gero, gehiago ez du jakingo.
‎6 Ez diot esan nahi izan inoiz berorren aitatasunari, zein jasangaitza den Godoy lizentziadunaren alaba, Alban dagoena, berorri nahigaberik ez ematearren. Nik ahaleginak egin ditut era guztietara probatzeko, eta inola ere ezin jasan; adimena falta denez gero, ez da arrazoibidera etortzen eta batere pozik gabe egon behar du, garrasi batean aritzen baita. Bihotzeko gaitza dela dio; nik ez dut uste hala denik.
‎Horrela igaro behar da bizitza. Eta, arrazoiz mundutik aldenduak egon behar genuenok hainbeste eginbehar baitugu harekiko, ez bedi harritu berori, hemen egon naizen denboran egonik ere, ez dut hitz egin ahal izan ahizpekin (bakarrean esan nahi dut, batzuek gogo bizia bazuten ere), ez dudalako izan astirik. Eta, Jainkoa lagun, ostegunean joango naiz, hutsik gabe.
‎2 Benetan poztu nauena berori fraideengana etortzea izan da, hor egon behar baitu; baina begira beza, ene aita, kontatu egingo dizkiotela hitzak. Jainkoarren, kontu handiz ibil dadila, eta ez bedi izan hain hitzontzi eta gardena!
‎6 Eta ez dakit zer dela-eta egon behar duen berorren agurgarritasunak hain aldi luzean Sevillan, kapitulura arte ez dela etorriko esan baitidate?; horrek gehitu egin du nire nahigabea, Granadara itzuliko balitz baino oraindik gehiago. Jaunak eraman dezala nahien duen bidetik, horrako bikario baten premia handia baitago.
‎Perfekzioari dagokionez, kontenplatiboen bizitzatik gogoetazko otoitzaz kontentatzen direnenera egon behar duen aldea, eta nola batzuetan izan daitekeen Jainkoak arima barreiatu bat kontenplazio gorenera igotzea eta horren zergatia. –oso kontuan hartzekoa da kapitulu hau eta honen ondoren datorrena.
‎Matutiak gauez ziren eta ordubete baino gehiago irauten zuten. Goizeko bostetan berriro egon behar zuen koruan.
‎6 Hainbeste bider Samaritar emakume santu hartaz pentsatu dudana datorkit orain burura: zein zauritua egon behar zuen belar honetaz, eta zein etekin ona eman zuten haren bihotzean Jaunaren hitzek, Jaunari berari uzten baitio bere herrikoak sinetsi eta onura ateratzeko bidean jartzeko aukera, esaten ari naizen hau ongi aditzera ematen duena; eta karitate handi honen ordainez, sinetsia izatea merezi izan zuen, eta Jaunak herri hartan egin zuen on handia ikusi izatea.
‎Nik diotsuet, ene alabak, honaino iristerakoan, ez gutxitzat izan, aurrera joango den beldur bainaiz. Horregatik, arretaz begiratu zeuen buruari, Jainkoarren; gerra egon behar du bizitza honetan, hainbeste etsairekin ezin gara egonean egon, beti arreta handiaz eta barru eta kanpo nola gabiltzan kontu izan baizik.
‎10 Horregatik, berriro diotsuet, horrelako gauzak Beragatik egiteko aukera ematen badizue Jaunak, ez jaramonik egiteko bekatari izan zinetelako sentipenari. Fedeak gure miseriaren gainetik egon behar du hemen, eta ez harritu erabakia hartu berri, eta gero ere, beldurra eta ahultasuna sentitzen badituzue; ez jaramonik egin horri, gehiago azkartzeko ezpada; utzi haragiari bere ofizioa egiten; begira zer dioen Jesus onak Baratzeko otoitzean: Haragia gaixoa da, eta oroit zaitezte izerdi hain miragarri eta erdiragarri hartaz.
‎1 Orain galde diezaiogun Emazteari; jakin dezagun arima bedeinkatu honengandik, jainkozko aho honetara hurbildua eta bular zerutar hauetaz elikatua denagandik, Jaunak noizbait grazia hain handira eramaten bagaitu, zer egin behar dugun edo nola egon behar dugun, zer esan behar dugun jakiteko.
‎Hagatxo mehe mehe batzuk izan behar ditu marko honek edota horren antzeko zerbait; estu estu ezarriak, esku bat sartzeko ere tarterik ez dutenak. Ohol beltz honek sarraila izan behar du eta prioreak edukiko du giltza, eta ez du sekula irekiko, Konstituzioak esaten dituen pertsonekin, aita eta amarekin eta senideekin, izan ezik, eta hau gorde bedi zorroztasun osoaz; eta burdinazko atetik kana erdiko tartera egon behar du gutxi gorabehera.
‎Baina halakorik gertatu ezik, galtzen dena gal dadila, baina ez bedi has guztientzat hain kaltegarria den gauzarik. Eta prelatuak jakinean egon behar du, baimena eskatzen diotenean, zenbateko kopurua dagoen zer komeni den ikusteko, hain gora handiko gauza prioreen esku uztea ez delako komeni.
‎29 Jakitun egon behar du, prioreek behartuak dauden baino areago gehitzen ote duten, bai errezoetan, bai penitentzietan; izan ere, gerta daiteke bakoitzak bere gogara gauza apartekoak gehitzea eta horretan hain nekagarriak izanik, mojek zama astunegiekin osasuna galdu eta behartuak daudenak ezin egin izatea. Honek ez du esan nahi egunen batean premiaren bat denean, baina batzuk hain zentzu gutxikoak izanik, ohituratzat har dezakete, gertatu ohi denez, eta mojak ez dira ausartzen hitz egiten, beren buruak debozio gutxikotzat joz, eta ez da komeni hitz egitea ere, prelatuarekin izan ezik.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎ernai egon behar duzu.
‎Perfekzioari dagokionez, kontenplatiboen bizitzatik gogoetazko otoitzaz kontentatzen direnenera egon behar duen aldea, eta nola batzuetan
‎Otoitz honen bidez ere laburtuko zaizue, eta geratzen den gainerakoa, gera dadila. Eta niri zer, epai egunera arte garbitokian egon behar badut ere, nire otoitzaren bidez arima bakar bat salbatuko balitz. Zenbat gehiago arima askoren probetxua eta Jaunaren ohorea dakartzanean!
‎Etengabe otoitz egiteko agintzen dizuen Erregela duzuela esan; horrela egiteko agintzen digunez gero, horrela bete behar duzuela. Ahozko otoitza izan dadila esaten badizue, argitu ea adimenak eta bihotzak esaten duzuenera egon behar duten. Baietz erantzuten badizue, eta besterik ezin izango du esan?, hor ikusiko duzue, aitortzen dutela nahitaez izan behar duzuela gogoetazko otoitza, eta are kontenplaziozkoa ere, Jainkoak han emango balizue.
‎Jainkoarekin hitz egiten Gure Aita errezatzen eta munduan pentsatzen ari zaretela esaten ez badizuete behintzat; hala balitz, isiltzen naiz. Baina, hain Jaun handiarekin hitz egitean, bidezko denez egon behar baduzu, egoki da norekin hitz egiten duzun eta zu nor zaren begiratzea, besterik ezean gizalegez hitz egiteko ere. Izan ere, nola esan diezaiokezue erregeari Gorentasuna, eta nola jakin goi mailako bati hitz egiteko ohikoak diren zeremoniak, hark zer maila duen eta zuk zer maila duzun ongi ez badakizu?
‎– Era berean ezabatu egin zuen, bizi izateaz zein nekatua egon behar zuen, eta horren ordez hau idatzi zuen:
‎–Banuen gogoa sufritu aurretik zuekin egiteko Pazko afari hau?, bere bizitzako azkena izango zena. Hor ikusten da bizi izateaz zein nekatua egon behar zuen. Orain, ordea, ehun urte dituztenak nekatuta ez, beti gehiago bizitzeko gogoaz baizik.
‎Maitasun hau esan daitezkeen samurtasun guztiak baino hobea izango da, hauek ez baitira erabiltzen ezta erabili behar ere, etxe honetan, esaterako,, ene bizia?,, ene bihotza?,, ene laztana?, eta horrelakoak, batzuei deitzeko horrelako bat erabiltzen baita eta besteei deitzeko, beste bat. Hitz gozo hauek gorde itzazue zeuen Senarrarentzat, Harekin luzaro egon behar baituzue, bakarrean egon ere; orduan guztiaz baliatu duzue, bada, Haren Maiestateak jasaten ditu, baina hemen hain erabiliak direnez gero, ez dute bihotza hainbeste ukitzen Jaunarekin gaudenean; eta horretarako ez bada, ez dago zertan erabilirik; oso emakumeena da hori, eta nik ez nuke nahi, ene alabak, ezertan halakoak izan zaitezten, ezta hala ager zaitezten ere, gizaki kementsuak izan za... izan ere, emakumeek berei dagokiena egiten badute, Jaunak guztiz kementsu bihurtuko ditu, gizonak harritzeraino.
‎litzateke hori moja guztiak nahasteko, hauei aitor entzuleak esaten dienaren kontrakoa esaten baitie beren kontzientziak, eta aitor entzule bakarra izan behar dutela esanez estutzen badituzte, ez dakite zer egin ezta beren barrua nola sosegatu ere; bada, lasaitu eta erremedioa jarri behar lukeena bera da kaltea dakarrena. Honelako atsekabe ugari egon behar dute toki batzuetan. Erruki ditut, eta honela ez zaitezte harritu arrisku hau zuei aditzera ematen hain ardura handiz jardun badut.
‎Magdalena bezala osoki bildurik egon balitz, ez zen inor izango ostatu eman zioten jainkozko Lagunari jaten emango zionik. Egin kontu, bada, kongregazio hau santa Martaren etxea dela eta denetarikoak egon behar dutela. Eta bizitza aktibotik eramanak direnek ez dezatela gaizki esan kontenplazioan osoki bildurik direnengatik, kontenplazioak gehienetan norbere buruaz eta guztiaz axolagabe egotea dakarrela-eta, haiek isilik badaude ere, Jauna haien alde irtengo dela badakielako.
‎Beraz, Jaunak, guztiak zertarako diren dakienak, ematen dio bakoitzari bere ofizioa, haren arimari eta Jaunari berari komeni zaiena eta lagun hurkoaren onerako dena; eta ongi prestatu ez zaretelako ez bada, ez izan beldurrik zuen ahalegina alferrik galduko denik. Guztiok hori lortzen saia gaitezela diot, hemen ez baikaude beste ezertarako; eta ez urtebetean soilik, ez bi urtean soilik ere, ezta hamarrean ere, koldarkeriaz bertan behera uzten dugun itxura ez ematearren, eta egoki da Jaunak ikus dezan guri dagokiguna egin gabe ez garela geratzen; soldaduak bezala, asko zerbitzatu arren, kapitainak agintzen duen edozein ofiziotan jarduteko beti egon behar dute prest, hark emango baitie dagokien soldata. Eta zenbat hobeki ez ote du ordaintzen gure Erregeak mundukoek baino!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia