Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 746

2008
‎Hainbatetan bereziki gustura aritzen naiz; beste zenbaitetan eginbeharrekoa da, baina hor egon behar dugu, eta bagaude, noski.
‎Gai arriskutsuei arreta berezia eskaini behar zaiela berretsi du Lasak, gaizki erabiliz gero ondorioak larriak izan daitezkeelako. Etiketek euskaraz egon behar dutela aldarrikatze aldera ere, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) 1996an onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aipatu du: «Hizkuntza komunitate propioa duten lurraldeetako gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazio osoa izateko, idatzia zein ahozkoa».
‎Medikurako hitzordua eskatzean aldaketa handirik ez dagoen arren, beste egoera batzuetan arazoak sortu ditu. Deia jatorrizko zentrora desbideratu behar denean bezeroak denbora luzean egon behar duela zain kritikatu dute, eta, batzutan, ez du hitz egiten nahi duen zentroarekin. Horretaz gain, osasun zentro guztietan ez daude zerbitzu berberak, eta deitzen dutenen zalantzak erantzuteko deia beste zentro batera eraman behar izaten da.
‎Lan taldea oso jatorra da, eta gogor egiten dute lana. Oso goiz jaikitzen dira, lehiaketa gastronomikoak garaiz izaten direlako eta ordurako ekipo guztia prest egon behar duelako. Taldea oso lan polita eta ona egiten ari da, eta azkenean programaren izena horren isla da, batzuek lan eta besteek jai.
‎Neurri horrek ez zuen, ordea, ekoizleen jarrera aldatu. Izan ere, zergen bidez ordaindutakoa jaso ahal izateko, zergen erregistroan izen emanda egon behar zuten ekoizle ek. Eta txikienak beltzean egiten dute lan Argentinan.
‎Arazo politikoak bide politikoetatik konpondu behar dira eta politikariek saiatu behar dute arazo horiek ebazten, lor ditzaketen akordioen bidez, legeak Konstituzioa barne esaten duena esaten duela. Konstituzioak bizikidetza politikoaren zerbitzuan egon behar baitu. Konstituzioak ez du izan behar demokrazia sortzen duen printzipioa.
‎Ez al dago auzitan, justiziaren politizazioaren eraginez, benetako eskubidezko Estatu bati dagokion botereen arteko independentzia? Zergatik gaitzetsi zerbait, legearen kontrakotzat harturik, epaitegiak erabakia eman aurretik Estatu demokratiko orotan bermaturik egon behar luketen oinarrizko eskubideetan adierazpen askatasuna eta herritarrek politikan parte hartzeko eskubidea zuzeneko eragina duen zalantza bati buruz?
‎Dohako Errondaren helburu nagusia munduko merkataritza liberalizatzea eta irabaziak herrialde behartsuenetara zabaltzea da. 2001ean hasi zuten eztabaida Dohan, eta 2004rako amaituta egon behar zuen. Hala ere, ez zuten inongo akordiorik lortu orduan, ezta hurrengo urteetan ere.
‎Guardia Zibilaren lana ere goraipatu du: «Guztiok egon behar genuke bere ondoan».
‎Ariketa fisikoa egiteko aholkuak. Haurrek ahalik eta denbora gutxien egon behar dute eserita; eskailerak igo behar dituzte; eskolara ahal den guztietan oinez eraman behar dira, edo bestela zati bat oinez egitea komeni da; garraio publikoa erabili behar dela txikitatik erakutsi behar zaie; ahal den neurrian automobilean ordu gutxi igaro ditzatela; egunero, ikastetxetik ateratzerakoan kirola egin dezatela; asteburuetan egurats zabalean egiteko ekintzak antolatzea, bizikl...
‎Ez nuen jaitsierara etorri nahi. Herrian geratu eta lagunekin afaltzera etortzeko asmoa nuen, baina azkenean konpromiso bat da, Aldundiak esaten dizu egon behar duzula, eta halaxe egin behar. Dena den, ados nago, pribilegio horiek kendu lirateke.
‎«Espainiako bandera zintzilikatu da administrazioko eraikin guztietako kanpoaldean, eta barnean, toki hoberena izan du». Baina idatziak ez du inoiz aipatzen noiz, ezta zehazten momentu oro egon behar duenik ere.
‎Oso erraza da proiektuak paperean egitea, baina oso zaila eta garrantzitsua da proiektuok gauzatzea. Egiteaz gain, proiektuak errealista izan behar du, ondo egina egon behar du... eta orain arte dena ongi joan da, nahiz eta zailtasun handiak izan ditugun.
‎Hala ere, egunak badu garrantzirik. Europako Parlamenturako bozak ekainaren 4 eta 7 artean egingo dira, eta hauteskunde deialdi batetik bestera gutxienez hiru hilabeteko tartea egon behar du. Hortaz, beranduenera ere martxoaren 8an egin dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
‎Zelai erdian nagusi izan behar dugu partidetan, Nekunamez gain hiru jokalari on ditugulako. Patxi Puñalek une oro daki non egon behar duen zelaian, Sunnyk kilometro ugari egiten ditu, eta zelai zati ikaragarria hartzen du, eta Vadocz gaztea da, baina jokalari osoa eta kalitatekoa.
‎Salaketan azaltzen denez, Estrasburgoko Auzitegiaren jurisprudentzian argi jasota dago ikertzeko betebeharra. «Ikerketa ofizial eraginkorra egon behar du. Ikerketa horrek gai izan behar du arduradunak identifikatzeko eta zigortzeko», adibidez, Assenov eta beste batzuek Bulgariaren kontra jarritako salaketaren epaian (1998) jasotzen denez.
‎Bolo Bolo tartea egiteaz gain, aste bakoitzean albiste iturri izan diren kirolariak, politikariak edo aktoreak gonbidatuko dituzte saiora, eta Xabier Euzkitzek aurrez aurre elkarrizketatuko ditu. «Era berean, gure eztabaidak ulertzeko munduko edozein txokotan egon behar badugu, haraino joango da Kalaka ko lan taldea».
‎Kasu horretan, kanpalekura etortzeko erabakia hartzea jabetzeko edo boterea hartzeko modua dela adierazi du EHGAMeko kideak: «Urratsa egiten duenak hor egon behar du gero, beste batzuek urrats bera egin nahi dutenean laguntzeko». Albotik, Medeak elkarteko Josebe Iturriozek adierazi du lesbianen bazterketa oso gauza berezia dela:
‎Batzuetan txarto jokatuta irabazi egingo dugu, eta alderantziz ere gertatuko da. Lasai egon behar dugu. Ondo egindakoak kontuan hartu, eta txarto egindakoak zuzendu behar ditugu, gauza txarrak ere egin baititugu.
‎Bertsotan aritzeko, teknika lantzea ez dela aski aitortu dute bi bertsolariek. Inguruan gertatzen denari adi egon behar dute.
‎Aresti euskal kulturan pertsona garrantzitsua da, eta haren lanak braillez egon behar duela pentsatzen dugu. Gure helburua ahalik eta euskarazko liburu gehien braillez eskuragarri egotea da.
‎Horrelako prozesu bat ondo irteteko erabaki bat egon behar du: bukatzeko garaia dela erabaki behar du ETAk.
‎Sekulako lana egin dezakezu ia partida osoan, baina huts baten eraginez partida galarazi taldeari?. Egoera horiei aurre egiteko prest egon behar dutela uste du: –Badakigu hutsegiteak egin ditzakegula, baina prest egon behar dugu aurre egiteko?.
‎Egoera horiei aurre egiteko prest egon behar dutela uste du: . Badakigu hutsegiteak egin ditzakegula, baina prest egon behar dugu aurre egiteko?. Zeregin horretan, funtsezkoa da eguneroko lana.
‎Baldintzapean aske egon behar luketen 170 euskal herritar preso mantentzen dituztela salatu du Etxerat ek. Auzitegiek ezarritako zigor osoa, hiru laurdenak edo bi herenak beteak dituzten 170 herritar espetxean dauzkatela.
‎Horretarako, herritarrok zenbait sakrifizio eskatzen duten erabakiak geure gain hartu eta gobernariek nolabaiteko inpopularitatea nozitu badute ere. Guztion Onak eta komunitatearen zerbitzuan egon behar duen boterearen ariketa arduratsuak halaxe eskatzen digu.
‎Diktadura, trantsizioa, demokrazia, 72 urte pasatu dira: Noiz arte egon behar dugu justiziarik gabe?
‎«Duintasun politikoa baldintza politikoen gainetik baitago». Bere ustez, Espainiako Gobernuaren «gaitz horren aurka» borrokatzeko senideek «gero eta batuago» egon behar dute: «Gure seme alabei egiten dietena jakinarazi behar dugu, hitzaldiak eman behar ditugu eta sare juridiko politiko mediatiko hori guztia salatu».
‎Mari Carmen Tirapuk argi du justizia sozialaren balioetan hezi dituela seme alabak: «Eta horregatik atxilotzen badituzte, harro egon behar dugu. Eta azkeneraino eman behar diegu babesa».
‎Bazterketarik gabe jokatu behar da. Gero norberak bere burua baztertu nahi badu, bertze kontu bat da, baina antolatzen den edozein egiturak irekia egon behar du guztion parte hartzera. Maltzaga edo Lizarra edo izango duen izena duela, oinarri horietan sakontzetik etorriko da.
‎2 Bideratu ahal izateko ezer baino lehen Euskal Herriko selekzioan parte hartuko luketen kirolariak egon behar dute. Ondoren etorriko litzateke lan burokratikoa.
‎Ironiaz, Pelosi eta Senatuko haren kidea, funtsean, automobilgintzako handi mandi kaskarinen uste berekoak ziren: Automobilgintza sektoreak osasuntsu egon behar du, nahitaez, finantza merkatuaren egonkortasuna eta, oro har, gure ekonomiaren osasuna berreskuratu nahi baditugu eta automobilaren alorreko lan indarrari eutsi nahi badiogu. Hala idatzi zioten Nancy Pelosik eta Senatuko gehiengoaren buruzagi Harry Reidek Henry Paulson Altxor idazkariari.
‎Gainera, azken urte hauetan petrolioa asko garestitu dela gogorarazi du. Argindarraren kostuen eta KPIaren garapenaren artean ere oreka bat egon behar duela adierazi du Solbesek.
‎Eibarrek merkatuari begira egon behar du, adi adi. Momentu batzuetan komenigarria da jokalariren bat utzita ekartzea, baina beste batzuetan pauso bat eman eta fitxatzea ere komeni izaten da.
‎Entrenatzaileak zer ikusteko handia du Portlanden gertatu diren aldaketetan, Mindegiaren ustez. Hasieratik garbi izan du berak gogor egin behar genuela lan entrenamendu saioetan eta hagitz motibatuta egon behar genuela pistan. Ciudad Realek eta Bartzelonak duten talderik eta dirurik ez dugu; motibaziorik eta lanik ez badugu, ez dugu deus.
‎Adin guztietarako saioak ematea zilegi iruditzen zait; hori bai, uste dut hain txikiak direnentzako saioek oso ondo zainduak egon behar dutela, eta, batez ere, saio horiek ikustean guraso edota helduek lagunduta ikusi lituzketela.
‎Eta harro. ...zezko borobila praktikatzen dugu, ez gaude garapenkeriaren alde, aurrerabidearen gezian ez dugu federik, pentsatzen dugu buelta emango diogula eromen honi eta iragana ez ahaztu eta ez errepikatu, geroan Ama Lurrarekin era orekatsuagoan bizi ahal izango garela, honela gizarte zuzenago, geldoago eta bizigarriagoa lortuko dugula; kontrakotasunetik harago joango garela uste dugu, baina momentuz kontra egon behar dugu, hainbat proiektu suntsitzaileren kontra aritu behar gara kaltearen gizarte honetan (gero eta lan gehiago gutxiago irabazteko, gero eta urrunago, gero eta azkarrago: istripuak, depresioak, estresa...).
‎Teorian, horrek guztiak grabatuta egon behar luke, ohartarazi du Oier Bidaurrazaga AAMko kideak, tortura saihesteko protokoloak hori agintzen duela gogoratuta. Baina atxilotuek jasandako tortura basatiak ez daude grabatuta.
‎mugako biomasa eta zuhurtziako biomasa. Antxoak mugako biomasatik gora egon behar du arrantzatu ahal izateko eta mugako biomasatik gora gaude; baina ez gara ailegatzen zientzialariek ezarritako biomasaren zuhurtziako mugara [arrantza ekartzen duen muga]. Zuhurtziakotik gertu gaude, eta uste dugu badaukagula arrantzarako tarte bat, ez edonola, baina bai epe luzera kudeaketa plan bat eginez.
‎Gobernuen aldeko intelligentsia ren aldetik zabaldutako iritzia honelako zerbait izango litzateke: progresistek Barceloren lanaren alde egon behar dute, nazioartean oso ezaguna den artista modernoak pintatu duelako, eta atzerakoiak kontra daude, arte garaikidea ez zaielako gustatzen.
‎Era berean, uste osoa dut gobernu jardueraren eta hobekuntza iraunkorraren artean barru barruko lotura egon behar duela; izan ere, begi bistakoa da kudeaketa publikoaren prozesuek etengabeko berrikuntzaren bultzada iraunkorra behar dutela, tartean pertsonak eta kudeaketarako egiturak dauden prozesu dinamikoak izaki, beti hobetu daitezkeelako. Finean, ni neu eta nire lan-taldeak horretan saiatzen gara eta erabat konprometituta gaude etengabeko hobekuntzaren jarrera horrekin; uste dut halaxe erakusten dutela, beti gure gizarteko erakundeekin eta kultur eragileekin elkarrizketa eta elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik sustatu eta babesten ditugun ekintzen eraginkortasunak eta sendotasunak.
‎Dieta orekatu batean kontsumitzen den energiak ondo banatuta egon behar du goizetik gauera. Egun hauetan ere ondo banatu behar da energia; beraz, otordu guztiak egin behar dira.
‎Areago egungo testuinguruan. Kapitalismoa krisian dago, eta ezkerreko indarrek, beren burua antikapitalistatzat daukaten alderdiek, ezin dute eredu hori sendotu; kalean egon behar dute, langileekin eta gizarte mugimenduekin alternatiba eraikitzen. Hori da Ezker Batuaren kontraesan nabariena.
‎Oro har Ezker Batuak ez du gaizki egin hirukoaren barruan, baina egitasmo estrategikoa izan nahi duen ezkerreko alderdi baten egitekoa ezin da izan EAJrekin ezinbestean bat egitea. Ezker Batuak bere bidea egin behar du; ezkerreko nortasun ikurrak indartu behar ditu eta kaleko jendearekin egon behar du. Argi dago gure egitekoa ez dagoela Jaurlaritzaren barruan.
‎Erreflexuak bizi bizi izan behar dituzu, eta hori lantzeko hobea da telebista. Egunero jo eta su ari zara lanean, eta prest egon behar duzu edozer gauzari aurre egiteko. Telebistak alde on hori dauka.
‎Hurrengo hilabetean punturen batzuk batuko dituztela sinetsita dago Jose Antonio Camacho entrenatzailea ere: Ez beldurrik eta ez arriskurik, zaleek zein jokalariek pozik egon behar dute partida hauek datozelako, taldeak bere maila eman ote dezakeen edo ez ikusiko baitugu. Motibazioa sobera izango da, eta jokalariak %200ean zelairatuko dira.
‎eperako Gazte Justizia Plana ere aurkeztu du Joseba Azkarragak, eta horretan, sailen eta erakundeen artean egon behar duen lankidetza azpimarratu du. Zigortutako adingabeei arreta osoa eman ahal izateko, Herrizaingo, Hezkuntza, Osasun, Etxebizitza eta Justizia sailen artean helburu espezifikoko ekintza multzo garrantzitsua egiteko asmoa erakutsi du Azkarragak.
2009
‎Helduegi badago, eta, batez ere, Botrytisak jota badago, mahatsak ez du izotz ardo on bat ematen. Mahastiek osasuntsu egon behar dute, mahats aleek aste batzuk iraun dezaten lehen izoztea etorri arte.
‎Egunean ordu bat edo bi izaten dituzte ateratzeko, Lasherasen hitzetan. Eguneko gainerako 22 edo 23 orduetan eskuko telefonoari lotuta egon behar dute.
‎Zati txikitan birrintzen diren jakiak ere ezin dira eraman. Azkenik, astronautek bizitzeko behar dutena izan behar dute jakiok, eta espazioan izaten diren baldintzetara egokituta egon behar dute.
‎Alderdien Legea bertan behera uzteko exijitu du hautagai jeltzaleak, eta Eusko Legebiltzarrean euskal gizarte osoak ordezkatua egon behar duela adierazi du.
‎Oraingoz, Burundiko eta Ugandako 3.400 militarrek soilik osatzen dute 2007ko martxoaz geroztik Somalian zabalduta dagoen nazioarteko indarra. Hasiera batean, Afrikako hainbat herrialdetako 8.000 soldaduk egon behar zuten bertan.
‎Edozein lekuk ez du balio. Eraikinak ikusteko lekuan egon behar du. Jende asko igarotzen den gune bat izatea komeni da, iragarkia ahalik eta jende gehienak ezagut dezan.
‎Nabarmendu zuen bankuek edo aurrezki kutxek maileguak ematen dituztenean ez dutela beren dirua ematen, bezeroek gordailuetan dutena baizik. Beraz, gehitu zuen Iturbek, ziur egon behar duzu mailegu hori itzuli egingo dizutela. Nola?
‎Juan Lopez Uralde Greenpeaceko zuzendariaren arabera, epaitutakoak kargurik gabe aske utzi lituzkete. Greenpeacek hauteskunde programak agintzen zuena gauzatu zuen, eta ez dut uste guk epaiketan egon behar dugunik, adierazi du.
‎Eibar Gasteiz autobideak duela urtebete inguru guztiz zabalik egon behar zuen arren, Arabako zatiaren gainkostua eta finantza gastuak izan ziren eztabaidagai nagusia Biltzar Nagusietako Herri Lan Batzordean atzo. PP Aldundian zenean egin zuen kudeaketa kritikatu zuen Zarrabeitiak bertan, hasiera batean 122 milioi eurotan finkatu zuelako aurrekontua.
‎Baionako larrialdi zerbitzuetako erizain eta langileak greban dira, eraikin berriak ireki zituztenetik segurtasuna ez dela bermatzen salatzeko. Zerbitzuen eremua mila metro koadrotik lau mila metro koadrora emendatu bada ere, giza baliabideak ez dira abantzu emendatu, eta gela batzuetan larrialdietara doazen pertsonak bakarrik egon behar dute, ez dagoelako erizainik zaintzeko.
‎Eta ezker abertzalea egin zuen erasoaren erantzule: Non egon behar dute egoitzei eraso egiten dietenak, atxilotuta ala Parlamentuan?. Bide beretik, D3M eta Askatasunaren legez kanporatzeekin bere alderdiak ez dituela hauteskunde kalkuluak egiten argi utzi zuen.
‎Ea... Nik uste dut baietz. Euren gizartearen konplexutasuna ikusita, horren atzean egon behar zuen pentsaera sinbolikoa. Kide batzuk kobazuloetan hilobiratzen zituzten.
‎Garaian garaiko euskal nortasunaren bizi nahia adierazteko beti erabili izan ditugu ikurrak. Horregatik, tokiko euskal ikurrekin batera, ikurrinak egon behar du euskal instituzio guztietan, eta ez gure herriaren etorkizuna bahitua dutenen banderek.
‎Egunero bazuen zerbait. Alaveseko jokalariak ez zeuden kontzentratuta egon behar zuten gauzetan, eta, azkenean, hori nabaritu egiten da.
‎Aitor Arregi 1994an hil zen, 34 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Liburuak aspalditik egon behar zuen argitaratuta, dio Koldo Otamendik, Andoaingo gaztetxeko kideak. Txistok digitalizazioaren garaia iritsi baino lehen atera zituen argazki horiek.
‎Gauero dira 26, ez gehiago, ez gutxiago. Lagun biek badakite Libanon egindako misio batekin lotua egon behar duela amets horrek. Eta, bat batean, Ari harriduraz ohartuko da ia ez duela gerrari buruzko oroitzapenik.
‎Valentzia eta Mallorcaren aurka erakutsitako grina bera erakutsi dugu Numantzia mendean hartu nahi badugu. Partida zaila izango da, eta zailtasunak gainditzeko prest egon behar dugu, ohartarazi zuen. Jakinaren gainean dira, beraz, nafarrak, eta pazientzia handiz jokatu beharreko norgehiagoka izango da gorritxoentzat.
‎Kazetari sartu den idazleak edozertarako gertu egon behar du, noski: D3Mren elkarretaratzera joan behar izan banu, akreditazio txartel handi bat eskatuko nukeen, eta zapatilak jantzi badaezpada, Garzoni ekitaldia debekatzea bururatu eta Balzaren beltzek egurra banatzen hasita ere.
‎Irabazi ondoren, etxera pozik joan ez zen bakarra Dusko Ivanovic entrenatzailea izan zen. Nire aginduetara dauden jokalariek grinarako prest egon behar dute, garaipen gosea eduki beti, eta Cajasolen aurka ez dugu eduki. Ez dut atsegin taldeak gaur eman duen itxura, saiatu gabe, sufritu gabe irabaziko genuela sinetsita baitzeuden.
‎Aski da mehatxu egiteaz. Badirudi profezia batek dioela EAJk egon behar duela Eusko Jaurlaritzan eta bestela infernuko ateak irekiko direla.
‎Denboraldi hasieran inork ez zuen zalantzan jarri Ezquerrok Osasunaren hasierako hamaikakoan egon behar zuenik. Ezker hegalean jartzen zuen Zigandak, baina zale batzuek nahiago zuten aurrelari lanetan ikusi.
‎Tira, bai... Baina nik neuk, iritsi eta berehala, esan nuen lasai egon behar genuela. Badakigu epe laburrean gauzak zeharo iraultzen direla futbolean.
‎Hori ez gertatzeko baldintza egokiak jartzea da gure lana, eta horretan ari gara, lanean. Aste osoan %100 egon behar dugu, horrela jardutea ezinbestekoa baita asteburuetan emaitza onak lortzeko.
‎Eta hori da Europan gehien erabiltzen den formula. Adituek, bestalde, osasun zerbitzu publikoetan eta itunpeko zentroetan abortatzeko aukera egon behar lukeela adierazi dute.
‎Gaur, Las Palmasen, hirugarrena lortzeko moduan dago, eta Alavesen entrenatzaile Javier Lopezek bota du zer egin duten partida irabazteko: Erabat kontzentratuta egon behar dugu une oro. Era berean, gauzak ondo egin behar ditugu, eta, horrela, egiten ari garen lanean areago sinetsiko dugu.
‎Orainak balio du. Futbolariak egoera guztiei aurre egiteko prest egon behar du. Buru aldetik nahiko gogorra naiz, adoretsua.
‎Bai. Prest egon behar dugu egoera horiek gainditzeko.
‎Sinpatia sortzen dute. Horrek ez du esan nahi erabat ados egon behar dugunik, baina herri horietan guztietan ahalegin serioa egiten ari dira gizartea errotik aldatzeko. Ikasi egin behar dugu.
‎Martxoaren 1eko hauteskundeetan aukeratutako PSE EEko 25 hautetsiek euren legebiltzarkide aktak jasoko dituzte gaur arratsaldean, eta, horrenbestez, irekita geldituko da araudiak Legebiltzarra eratzeko ezartzen duen hamabost eguneko epea. Legebiltzarkideen herenak akreditatuta egon behar dute ganberaren eraketa prozesua abian jartzeko. 75 legebiltzarkide dira guztira, eta PSE EEkoak izango dira legebiltzarkide aktak jasoko dituzten lehenak.
‎Nik baietz uste dut, baina hondakinen planak ezartzen dituztenek konbentzituta egon behar dute, hasteko. Ez hemen, baina orokorrean ez dakit sinesten duten, edo behar beste dakiten.
‎aurreko urteko txapelketan puntu erdira geratu zen, eta aurtengoan, Ander Fuentes Itturri azken sailkatuarekin berdinduta. Onartu behar dut gogorra izan dela, zeure burua gai ikusten duzulako finalean kantatzeko eta agian hor egon behar zenuela iruditzen zaizulako. Egia erran, hasieran kolpe gogorra da.
‎Gatazka guztietan, izan Palestinan, Euskal Herrian, Hegoafrikan edo Irlandan, elkarrizketarako ateak zabalik egon behar dute. 1970eko hamarkadan Londres IRA ez izango zutela garaitu konturatu zen, eta errepublikanoontzat zen IRAk zituela britainiarrak kanporatu.
‎Afganistanen Washingtonek estrategi orokor bat pentsatu eta obratu behar duela esan du Ameriketako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak. Jokabide berri horren barnean, baina, handik ateratzeko estrategiak ere egon behar duela argi nahi izan du utzi Etxe Zuriko egoiliarrak.
‎Orain arte beti alderdi bozkatuenak izan du postu hori, eta arau hori inon idatzirik ez badago ere, legealdi guztietan errespetatu egin dela gogorarazi du. Halaber, esan du boto gehien eskuratu dituzten bost alderdiek egon behar dutela ordezkatuta Mahaian. Orain, ordea, baliteke arau hori ez errespetatzea.
‎Kartzelan sartu lituzkete, eta beraiek ordaindu lituzkete bankuen erreskate planak, sariak jaso beharrean. Supermerkatuetako apalak betetzen egon behar lukete. Ulertzen dut jendea haserre egotea, baina lotsagarria da jendea haserretu ez izana hau gertatu baino lehen.
‎42 metro koadroko etxebizitzek 20 metro koadroko terraza izango zuten, eta material arinen erabilpenak eraikitzea merkatuko zuen. Mendian eskegitako kaxoi antzeko formako etxeek eguzkiari begira egon behar zuten, egurrezkoak izango ziren eta hainbeste hitz egiten den jasangarritasun alderdi hori beteko zuten.
‎Planak dio graduondoetan hizkuntzen presentziak parekidea izan behar duela, eta proiektua euskaraz egiteko aukera egon behar duela beti.
‎Iaz baino eskurago dugu, hori egia da. Iaz bertzeen emaitzen zain egon behar genuen. Ez zegoen gure esku.
‎Aberri gisa ere argi du Europa izan behar dela jokalekua. Lehen lerroan egon behar dugu, Europan subiranotasun absolutuak auzitan jartzen direlako.
‎Kide berezia da, bere ausardia, izaera eta aldarte onagatik. Harro egon behar dugu bera bezalako gazte bat, etorkizun handiko gazte bat, mailaz goratzean. 33 urte besterik ez du, baina Zapateroren arabera haren adina ez da oztopoa izanen lan egiteko.
‎Haurrak eztula eta beherakoa dute. Ezin dugu hemendik irten, hesiaren alde honetan egon behar dugu, dio Kumarrek.
‎Ez da gutxiagorako. Bigarren itzulian zortzi puntu lortu ditu taldeak, eta derrigorrean egon behar dute kezkatuta. Talde zuri gorrikoak larri daude.
‎Horretarako, hizkuntza horretan irakasmateriala eduki behar da, eta hizkuntzan moldatzeko gai diren irakasleak egon behar dira. Bestalde, hizkuntzak ikusgai egon behar du espazio publikoan, eta hor, hedabideak funtsezkoak dira. Gainera, kaletik joan eta hizkuntza ikusi egin behar da, seinaleetan, eraikin publikoetan...
‎Ikusita Bera Beraren aurka bategatik bakarrik galdu genuela eta joan zen astean Elda ere estu hartu genuela, animatu egiten gaitu zerbait pilatzeko. Badakigu zaila dela, baina aukeraren bat sortzen bada, prest egon behar dugu hori baliatzeko. Ezin dugu azken bi partidetan soilik pentsatu.
‎AEBetako Gaitzen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroak zabaldu du oharra. Jendeak prest egon behar du egoera larriagoari aurre egiteko, nabarmendu du Richard Besser zentroko zuzendariak. Hildako gehienak gazteak dira, 25 eta 35 urte bitartekoak.
‎Abertzaleen artean ezkerra eta eskuina daudela eta halaxe egon behar dutela uste du Zabaletak. Martin Ugalde kultur parkean emandako hitzaldian esandakoaren arabera, abertzaletasuna ez delako ideologia bat.
‎Egoera larria da, eta neurri handiagoak hartzea merezi du. Denok egon behar dugu erne, eta tokiko agintariei eskatzen diet Washingtonekin kontaktuan jartzeko kasu bat baieztatzen den aldiro. Bide beretik, aholkatu die herritarrei gaixo sentitzen badira etxean geratzeko, eskolara edo lanera joan beharrean.
‎Horrek ez du esan nahi, ordea, adoptatzeko moduan daudenik. Horretarako, haurrek abandonatuta egon behar dute, eta hori hala dela erabakitzea epaile bati dagokio. Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa bera abandonatua egotearen kontzeptua aldatzekotan da.
‎Adinean aurrera joan ahala, galderak egiten hasten dira. Guk horiei erantzuteko prest egon behar dugu. Galdera horiek guraso eta familia biologikoarengandik jasan duten abandonuaren ingurukoak izaten dira.
‎EAJrekin ere akordioak egin dituztela iragarri du. Jeltzaleek oposizioan egon behar dutela barneratuko dutela uste du. Toki horretan ere, ardura handia?
‎Oier Elorriagak ere, iritzi berdintsua azaldu du jaiaren eta lanaren uztarketa dela eta: . Jai batzordean belaunaldi aldaketek egon behar dute, eta odol berria beti da ongi etorria?.
‎Bidaia bat egiten denean, ostatuan aurrezteko modu interesgarria da etxea trukatzea. Horretarako, noski, norberak prest egon behar du etxea eta urte guztian etxean erabiltzen dituen gauzak ezezagun bati uzteko. Hau da, norbera beste baten etxera egun batzuk pasatzera joateko, lehenik bere etxea uzteko prest egon behar du.
‎Horretarako, noski, norberak prest egon behar du etxea eta urte guztian etxean erabiltzen dituen gauzak ezezagun bati uzteko. Hau da, norbera beste baten etxera egun batzuk pasatzera joateko, lehenik bere etxea uzteko prest egon behar du. Nahiz eta hasiera batean eragozpen handirik ikusi ez, batzuek mesfidantza adierazten dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia