Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 179

2004
‎Altxa eta beragana abiatu nintzen zalaparta batean. Baina alferrik, La Vachek egon behar zuen tokian ez baitzegoen inor: ez zegoen behirik, ez zegoen lagunik.
2010
‎Independentzia garaian inork ez zuen zalantzan jarri errepublikaren oinarrian erlijioak egon behar zuenik, erlijio kristauak, hain zuzen ere. Gauza zen zimentu ideologiko erlijioso honetatik konstituzio sekular bat atera zela, batek daki zergatik.
‎Honengatik guztiarengatik ongi asko ikusten da neoliberalismoaren askatasunaren definizioa helburu ekonomiko eta kultural zehatzen zerbitzurako dagoela, ez beste ezertarako. Dirua da askea den bakarra, gizabanakoak muga itxien barnean gehiengoaren kultura estuan egon behar duen bitartean.
‎Eremu honetan hainbeste gauza dago jokoan, ezen arrazoitzeko modu berezi bat eskatuko baitio. Erlijioak eta beste edozein teoria filosofikotatik urrun egon behar duen arrazoimen publikoa eskatuko du teoria politiko bateratzaile honek. Honen ondorioz, arrazoi politikoak, ez erlijiosoak edo metafisikoak, erabil daitezke elkarrizketa publikoan.
‎Virginiaren eta marinelaren arteko ezkontzak iragarria egon behar zuen Obabako elizan. Gainera, Virginiaren adinagatik, oso gaztea zelako, hogei urte bete berria, Obabako denda eta taberna guztietan izango zen bere ezkontza hizpide.
‎Ni ez. Ni ez naiz oso ondo gogoratzen." Neska ez zen isiltzen, eta inguruan egon behar zuten soldaduek baietza ematen zioten etengabe. Don Pedrok pentsatu zuen neska polita izango zela, eta soldaduak hunkituta egongo zirela.
‎" Argi pixka bat bakarrik eskatzen dizut. Hor goiko leihoa gortinarik gabe uzten baduzu, argia zulo honetaraino iritsiko da."" Gelak bi leiho ditu."" Hobe."" Lasai egon behar du, eta ahalik eta gehien mugitu, gimnasia egin. Bestela guztiz gogortuta aterako da hortik, pauso bat emateko gai ez dela."" Beste gauza bat —esan zion don
‎Edo Teresa bera, Teresa inor baino lehen. Gaixo egon bitartean bisitarik ez egiteagatik gorilaren koadernoa eskuetan jarri zidan pertsona; nirekin oso haserre egon behar zuena Pauetik alferrik itzuli zela ikusita. Baina Gregorio ere izan zitekeen, gorroto handia izango zidalako Teresa eta bion artekoaz konturatu zen egunetik.
‎Arriskua hartu eta Bilbora alde egingo zuen. Gainera, han egon behar zuen ordurako bere emazteak. " Familia daukagu han, eta behar bezalako etxea izango dugu", argitu zuen.
‎" Horixe ezetz. Animatuta egon behar duzu. 23an beraz.
‎" Jakina, marea gora lau eta erdietan duk. Horregatik ari duk hain larri." Hiri barrutik itsasoraino joateko, ibaiko urak bere mailarik gorenean egon behar zuen.
‎Ozen mintzatu zen gero: " Ziur nago bere arimak zerura egin duela, zoriontsu egon behar genuke". Segizioa hasi zain zeuden denak:
‎Joseba eta biok irakurketaren gaira itzuli gara bakarrik gelditu garenean. Bere testuetan egia handiak aurkitzen nituela esan diot eta, niri zegokidanez, oso lasai egon behar zuela. Gaizki eginak ordaintzeko aukera eman zidala.
‎Ez da zure errua." Niri baietz iruditzen zitzaidan. Nire etxean egon behar nuela ordurako. Zortziak inguru izan behar zuten.
‎Ez nuen oso ondo ulertzen. Minduta egon behar zuen aldizkari pornografikoaren auziagatik. Nahiz andre mundanoa izan Obabako andre gehienen aldean, tabakoa erretzen zuena eta autoa gidatzen zekiena, erlijioari atxikita bizi zen, eta ez zuen katolikoa beste moralik onartzen.
‎" Hogeita hirugarrenean?", iradoki zuen Adrianek bere burua sonbreiruarekin abanikatuz. Protestatu egin genuen besteok eta hamar politenen artean egon behar zuela erabaki genuen, hurbilago halere hamargarrenetik lehenengotik baino. " Zortzigarren?", galdetu nuen.
‎Agintariak beti kantari egon bear du: Didon, Didonie, Xarbon... eta berak ere maia jo oi du.
‎—Horixe. Hura da nire nagusia, eta haren zerbitzura egon behar dut nik.
‎" Lehen mailako botere gisa gure posizioari eutsi nahi badiogu, beti nonbaiten eta edonon borrokatzeko prest egon behar dugu, etengabe". 609
‎Axdirreko" alderdi espainoleko" buru izan zen ordura arte, moro amigo, moro de paz, moro pensionado. " Moro errebeldeei" buruzko informazioa pasatzen zien espainolei eta, premia izanez gero, prest egon behar zuen hauen aldeko harka antolatzeko. Kolaborazio honi buruzko dokumentu franko dago:
‎Lege Fondamen suerthe batzuk izan dute arrahunkitiak; egin, Populiaren reboluzioneko biktoria eta Errepublikazko gobemamendia duperiat eta traidoreat lizateke orai bezala gauza orok egon behar balute". 865
‎Gizona bere etxeari eta lurrari loturik bizi zen, familiari eta ahaidegoari. Defendatzeko gauza izan behar zuen, armaturik egon behar zuen, eta duintasun eta ohoreari eutsi behar zion.190 Familia, klan edo tribuen artean gorroto eta borroka bortitzak izaten zituzten. Hilketa katea mozteko, Arrifeko gizartean, isunaren sistema zegoen.
2011
‎Bizkartzainek beti eguzkitarako betaurreko beltzak eramaten dituzte, baina Erregeak ez eta ez zuen mugimendua ikusiko. Beraz, tartak han egon behar zuen. Sarrera nagusiko atarian.
‎Gerora jakin dugu zer gertatu den. Lorategitik errepidera doan bidexkako langa, beti itxita egon behar duena, zabalik zegoen, agian norbaiti ahaztu egin zaiolako behar bezala ixtea. Orduan, une apropos horretaz baliatuz Robespierre txakurrak alde egin du, ez dakigu nora.
‎Gaur egun handia izan da, denok elkartu gara Parisen etxera bueltatzeko. Goizeko seietan jaiki behar izan dut zazpietan egon behar genuelako denok Austerlitzeko geltokian. Gu, pittin bat berandu iritsi gara, zazpiak eta hamarrean edo, baina ez gara azkenak izan.
‎Gogor ekin zion, kolpeen trukea bizia izango zelako (efektu kolpeak besterik ez baziren ere). Hartarako prest egon behar zuen.
‎Kokalekua: Mertxenea etxearen ondoan egon behar zuen.
‎Kokalekua: Kale Nagusian, Iriartenea (Gaztetxea) etxearen atzean egon behar zuen. Agian, garai bateko zinea zegoen lekuan.
‎Santa Maria kalean. Zapatariaundi eta Domingotxonea etxeen inguruan egon behar zuen. Nolanahi ere, bada nahasketa pixka bat honen, eta Sarraena, Sarrankoliñenea, Sarronenea renaren artean, menturaz elkarrekin zerikusirik batere ez badute ere.
2012
‎Kenneth Gergenek liburu nahikoa saldu zuen Nia harremanez lepo zegoela esplikatzen, batzuek pentsatu zuten Niak harreman libratzailea zuela, beste batzuek, ordea, bestela ulertu genuen Gergenen tesia: Niak harreman iragankor eta prekarioz gainezkaturik egon beharra zuen bere baitan lehengo barne psike pertsonal hura ez zegoela ezkutatzeko. Bestela esan, parametro modernoen araberako nortasunik ez duela ostentzeko.
‎Mezua garbia zen: ezkutuan egon behar zuen, hondartzako Ama Birjinak Yangambin sortutako zalapartan parterik hartu gabe. Jo zezatela tutuek, jo zezatela kornetek; ez zuen berak bururik azalduko.
‎Ez zen sinestekoa. Paretan zintzilik egon behar zuen argazkia bazter batean ahaztuta zegoen.
‎Pariseko zeinahi poetarekin ere neurtu daiteke Saint Foix. Bilduman egon behar du, zalantzarik gabe".
‎Lehenengoan, Force Publiquen lizentziatu eta Europara itzuliko zela adierazi zion, aurreratu zuela aski diru bizitza lasaiagoa izateko. Bigarrenean, Parisen etxe bat erosteko desira zeukala; hirugarrenean, etxe hark Pont Vieux kalean edo inguruan egon behar zuela. " Behar beharrezkoa da.
‎—Aldian behin sartu sagu batzuk saskian. Sugeek gose egon behar dute. Ez goseak hilda.
‎Haren ondorio bakarra hainbat ofizialen arteko eztabaida izan zen. Batzuek zioten hilobian sartu beharreko koñak botilak hutsik egon behar zuela; beste batzuek beteta egon behar zuela. Azkenean, duelua baino lehentxeago eskuetan eduki zuena lurperatu zuten hilotzaren ondoan."
‎Haren ondorio bakarra hainbat ofizialen arteko eztabaida izan zen. Batzuek zioten hilobian sartu beharreko koñak botilak hutsik egon behar zuela; beste batzuek beteta egon behar zuela. Azkenean, duelua baino lehentxeago eskuetan eduki zuena lurperatu zuten hilotzaren ondoan."
‎Konstituzioa eta Estatutua. Dagokigun testuinguruan, beraz, Espainia demokratiko kosmopolita baten alde egon behar dugu, nolakotasun oinarrizkoena naziotasunean bainoago hiritargo zentzuan finkatzen dela argudiatuz.
‎Isiltasunean hobeto begiratzen da begietara, isilik hobeto esaten dira hitz batzuk betiko, isilean hobeto ulertzen da hementxe bertan gaudela, aranondoen barruan lo gure saihetsetaraino, eta prest egon behar dugula bidaldia jarraitzeko, zeruak eta lurrak noizbait guretzat izango badira.
‎Militeak atzerapauso bat emateko prest egon behar du, aurrera bi eman ahal izateko. Baina pauso bat esan dugu, Equitius, ez sei mila!
2013
‎Udan, desertuak birikak erretzen zituen, eta egunero izaten genituen ikarak kaskabel sugeekin eta eskorpioiekin. Neguan, berriz, elur erauntsiak eraso egin eta blai uzten gintuen, eta bustita eta hotzak akabatzen egon behar genuen gau eta egun.
‎" Nik badakit, nire baitan, norbaitek ezagutzen duela jarraitzen zuen izebak— Agian ez zaio inoiz susmagarria iruditu, baina jendeak erne egon behar du, bijilatu egin behar ditu senarrak, senargaiak, anaiak, ilobak eta auzoak."
‎—Ez, barrura noa. Alexander ordenagailuan dudan arazo bat konpontzen ari zait, eta berarekin egon behar dut. Segi lasai.
‎Briannaren hiltzaileak libre segitzen zuen, eta ez nituen Angela eta umeak etxean bakarrik utzi nahi. Poliziak ia astero gogorarazten zigun erne egon behar genuela.
‎Bere garaiko beste nabigatzaile asko bezala, Pedro de Unamuno Rica de Oro eta Rica de Plata uharteen bila ibili zen ozeanoaren erdian. Baina, itsas mapen arabera Rica de Orok egon behar zuen latitudera heldu zenean, norabide guztietan bilatuta ere ezin izan zuen aurkitu, eta ez zela existitzen ondorioztatu zuen: " no se pudo hallar la dicha Isla por donde se entiende no la haver". 11 Rica de Plataren bila abiatu zen jarraian, baina ahalegin guztiak eginagatik ezin izan zuen hura ere topatu, eta aurreko ondorio bera atera zuen:
‎Une aproposa zen —halaxe pentsatu zuen Ugartek— Golkoa esploratzeko. Kinok bere begiekin ikusia zuen Kalifornia penintsula zela, baina Golkoaren eta ozeanoaren artean kanalen bat egon behar zuela sinesten jarraitzen zuten askok. Halakorik baldin bazen, portu ona izan zitekeen Manilako Galeoiarentzat, eta ondorioz agian Espainiako gobernuak arreta handiagoa eskainiko zion lurraldeari, interes komertzialengatik besterik ez bazen ere.
‎Diskurtso horren maila eta dentsitatea nahikoa bada, ez dago arazorik alderdi diskurtsoen eraginarekin. Elkarreraginean egon behar baitute euskalgintzaren diskurtso autonomoak eta alderdi diskurtsoek: plano desberdinekoak dira, baina aldi berean elkarrekiko igurtzia dute, ideietan eta eguneroko kudeaketan.
‎Beste gako eta dinamika batzuen arabera erreproduzitzen da. Horiei adi egon behar dugula uste dut.
‎Denetik bada. Pentsa liteke bi familia abertzale handiek populazioaren zati handiena har dezaketenez botoetan, aurreratuagoa egon behar zukeela sukaldeak, eta etxeak. Hemen, ordea, euskaldunen aspaldiko ezagun batekin egiten dugu topo:
‎Bada ekimena eta ahalegina ugari gure hiztun komunitate honen inguruan. Ekintzaren planoa emankorra izan dadin, ordea, aurreko bi mailek egon behar dute hankak ondo jarrita. Pentsamenduaren lur-zoruak, imaginarioak eta etorkizun ikuspegiak huts egiten duenean, ezin hortik epe labur, ertain eta luzeko helburuak kateatzen dituen estrategia bizigarririk eraiki.
‎Hiriburuko Justizia jauna etorri da Kokoherrira. Herriko heldu guztiok, salbuespenik eta atzerapenik gabe, udaletxeko aretoan egon behar dugu hamabietan. Bakoitzak etxean dituen su arma edo burdinazko eraso tresna guztiak ekarriko ditu, isun arras larrien ohartarazpena jakinarazten delarik.
‎—Zer gertatzen ote da? Zergatik egon behar dugu baraurik. Beste etxeetan holakorik egin ote dute inoiz?
‎Inguruko herri bakoitzera bi zelatari bidali omen lirateke; zelatari bakoitzak bakarrik eta bere aldetik balebil bezala jokatuko du, bertakoak ez daitezen ohart. Baina, jakina, aldez aurretik bi zelatariek elkar hartuta egon behar dute eta batak besteari elkarren berriak emanda.
2014
‎—Ongi egon behar duzu festa egunerako —esan zuen Barrezek.
‎Zergatik halako ezinegona? Zergatik hegaldatzen ziren lo egon behar zuketen txori haiek. Martin Saldiasek arnasari eutsi eta aurrera egin zuen basoaren ertzerantz.
‎Richard Aldingtonen ustez, Seven Pillars of Wisdom eko kontaera autoglorifikazio ahalegin gordina baizik ez zen, gezur errenkada; gehienera ere fikzio moduko zerbait, inondik ere ez historia. Hain handia iruditzen zitzaion, bestalde, Lawrenceren egomania, non haren oinarrian nahitaez egon behar zuen trauma pertsonalaren bilaketari ekin zion:
‎Zahar haiek fleitean zirelarik, Azpeitiko jaien oholtza txapelketa baino plaza biziki gogorragoa zitzaion. " Kantatzen dualarik Joxe Agirre batekin egon behar duk beti adi eta adi, bururaino zai. Zeren gogoak ihes egiten badik holako batek hiltzen ahal hau sei silabez." Ez da ulertzeko aise.
‎Hatsarreko ideia xilarra ez funtzionatzen. Beste bost urte beha egon behar du ikuslegoak. Ez da publiko bat hola osatzen, atxikitzen eta hezten.
2015
‎Baina, elkarrekin lanean ari garen ideiak eta j akintzak salbatuko edota kondenatuko gaitu. Elkarrekin lanean ibiltzeak ez du esan nahi adostasunik egon behar duenik. Kritika bizien eta liskartienak ere auzo-lan dira.
‎Hortaz, Identitatea deitu dudan praktika egitura jakin eta isilpeko horrek, arrunt, ohiko eta normalak diren praktika horien sistema horrek, historiako sedimentuen edo zeinu katearen arrastoa izanagatik ere, gure erreala gauzatuko badu hemen behar du, hau da, gure izaeretan txertaturik egon behar du, hala edo nola. Anomaliari dagokionez, gauza bera esan behar da, baina nabarduraren bat eginda:
‎Kastore tranpa bat egon behar zuen lekura iritsi eta han ere falta. Jimek forma ilun bat antzeman zuen ur garbiaren azpian.
‎Bertan behera utziko dut dena. Behar nauzu eta hemen egon behar dut."
‎—Gerra galdu duenaren isiltasuna dago, ez bakarrik kalean eta lanean, baizik eta etxean, lagunartean, familiartean ere isilik egon behar duenarena. Seme alabek zerbait ilun, izendaezin, ulergaitz dagoela sumatzen dute tarteka; lotsagarri izan behar den zerbait, galdetu behar ez den ezkututako zerbait.
‎Horrela uste zuen Stalinek, eta horregatik bidaltzen zituen poeta burgestuak kontzentrazio esparruetara. Poesiak Ongiaren alde egon behar zuelako. Jende Onaren aldean edo Aurrerapenaren edo Aberriaren edo Proletariotzaren alde.
‎Egunsentitik arratsera arteko lanaldiak. Eguraldi ona hobea izan daiteke han egoteko; baina zenbat eta goizago argitu, orduan eta goizago egon behar duzu mendian; zenbat eta beranduago gautu, orduan eta beranduago etxera. Nik, seme alabarik ez dudanez, joateko eta itzultzeko bizikleta zahar bat erosi ahal izan nuen; baina hori guretzat luxu hutsa da.
‎Isildu arren, min minean garaituekin bat egin zutenak. Han hemenka egon behar zuen halakorik.
‎Behin, larunbat arratsalde batez, gertatu zen bai Osak eta baita Gaztañagak ere kuartelean egon behar zutela erretreta tokerako, gau hartan guardia baitzuten. Kuartelera sartu baino lehen, soldadu multzo batekin, Bar Americanoan geratu ziren, ohikoa zen bezala, afari merienda egitera.
‎482. Gomez Elosegi hil eta egun gutxira zegoen aldez aurretik jarritako presoen eskubideen aldeko prentsa agerraldi bat, zeinetan ELAk ere egon behar zuen beste eragile batzuekin batera. Senideak elkarteko ordezkariak hitzordua gogorarazteko deitu zuenean, ELAk eskatu zuen astean hildako elakidearen eta bere presoen eskubideen aldeko jarreraren aipamena egin zedila agerraldian; eskaera ez zen onartu, eta ELA ez zen egon prentsaurrekoan.
‎Elkarriren oharrak ere bortizkeria konponbiderako eta lankidetzarako oztopotzat seinalatzen zuen —" ETAk jakitun egon behar du biolentzia oztopo zuzena bilakatzen dela gatazka eta biolentzia egoerari irtenbide ematearen aldeko lan anitz eta eraikitzailerako" eta elkarrizketa eta distentsioaren aldeko engaiamenduari eusteko asmoa berresten zuen.
‎Batzordeko beste kideek ELAren tradizioaren oso aurkakotzat joko baitzuten ezaugarri hura; hala ere, pentsatzen zuen oztopoa ez zela gaindiezina, eta adostasuna lortuko zen uste osoa erakutsi zion Tasiori. Honek negoziaketak berehalaxe hastera premiatu zuen, Espainian gauzak nola zihoazen ikusita, lehenbailehen egon behar baitzuen ELAk gerta zitekeenerako prestatuta.
‎hizkuntza ez duela inongo indar politikok ‘enbanderatu’ behar, ez gobernuak, ez mugimendu indigenak ere. Ikuspegi politiko eta erlijiosoen gainetik egon behar duela. Eta duten zatiketan, dauden egoeran," como los chanchos", txerriak bezala, positiboa den edozer baliatu behar duela hizkuntzaren alde dagoenak.
‎Ekuadorreko Amazonian, bada Yasuni izeneko inguru zabala, munduko biodibertsitate handienetako gunetzat jotzen dutena. Birjin eta itzel egon behar du. Zer da kontua eta, bertan petrolioa aurkitu zuten prospekzioek.
‎Ze aukera abanikotarako eman nahi diete oinarria? Galdera horiek egon behar lukete edozein curriculum diseinuren oinarrian.
‎Silviarekin egon behar dudala diost Alfredok. Educacion Alternativako ministrordetzan jatorrizko hizkuntzen gaia odolean daraman bakarretakoa da.
‎Esan nahi baita, gauzak hotzean esanda: nafar, lapurtar eta xiberotar gehiengoa konbentzitu arte zain egon behar badugu... jai daukagu. Lurraldetasuna gauza guztien gainetik jartzen badugu, orduan bai kokatzen dugula independentzia hodeiertzean, utopian... sinesgaitz!
‎Bestalde, edozein gerratan parte hartzea deliberatzen duenak jakin behar luke tortura (berdin leuna edo larria) etsaiak beraren kontra erabil ditzakeen taktiketako bat dela, eta prestatuta egon behar du horretarako. Gerran, maitasunean bezala, ‘denak balio duelako’ sasiargudio faltsuarekin praktikatzen da, gainera.
‎Euskal nazioak proiektu hori imajinatzen dutenen esku egon behar du; bestela, alderdien hodeiertzean geratuko delako beti. Oraindik horrela planteatzen da gehienetan, independentzia, alderdi arteko zeingehiagokaren testuinguruan, beti hodeiertzean dagoen helburu gisa.
‎" EAEn, EAJk gehiengoa du, eta alderdiko gizonak jarri ditu aurrezki kutxetako aginte organoetan. Iruñean eta Nafarroan ez dute gehiengorik eta hori egin nahi dute." Argudioa biribiltzeko, aurrezki instituzio bat ez zela politizatu behar adierazi zuen," ideologia anitzeko herritarren zerbitzura egon behar duelako". UPNren tankeran, abertzaleen mamua astintzerakoan Urralburuk jakin zuen etekina ateratzen.
‎Handik eratorriko ziren botere guneak. Biltzar horretan lurraldeko gizartearen ordezkaritza egon behar zuen. Pisu handiena bezeroek osatuko zuten, eta ondoren zientzia, kultura eta ongitzako izaera elkarteetako ordezkariak izango ziren.
‎" Espero dut presidente izaten jarraitzea, nafarrok nafarrak izaten jarraitzea nahi dugulako. Erne egon behar dugu, hauteskunde hauetan asko baitugu jokoan. Nafarra eta espainiarra izaten jarraitu nahi dut." 9
‎Hondamendi aurreko giroa nagusitu zen aurrezki kutxen artean. Enrique Goñik ondotxo zekien gainera zetorkien finantza tsunamia gainditu ahal izateko ontziaren makinarian kapital nahikoa egon behar zuela. Bestela, ordura arteko norabide estrategikoarekin jarraituz gero lehen olatu kolpean porrot egin zezakeen.
‎Aurretik zein gerora ere, egiazko kontrola unean uneko zuzendariek izan dute, baina demokraziako lehen une haiek inflexio puntu bat ezarri zezaketen joera hartan. Gestio profesionalaren kontrola zuzendariak izanagatik, bere gainetik administrazioa kontseilua zegoen, eta haren esku egon behar luke erabaki estrategikoen azken hitza. Izan ere, estatutuek zehaztu bezala, hari zegokion" Nafarroaren aberastasuna eta garapen soziala handitzea eta interes orokorren alde jokatzea".
‎Honek guztiak, ezinbestean, eztabaida guztien despolitizazioa dakar, dena biktima eta borreroen arteko dialektikara delako murriztua, biktima bati ezer leporatu ezin zaiolako. " Biktimaren alde edo kontra egon behar duzu. Onen edo gaiztoen alde.
‎Desertua zeharkatzea ezinezkoa iruditu arren, basamortua ezin da infinitua izan eta bestelako munduren batek egon luke mugetatik harago. Bada itxaropen txikiren bat; egon behar du. Azal dezagun hobeto non ikusten dugun argi izpiren bat.
‎Estigiaren bestaldera eraman zitzan. Txanponik gabeko arimek betiko zain egon behar zuten ibai bazterrean edo, bestela, saiatu sartzen atzeko ate batetik, horretarako Hermes engainatu beharra bazegoen ere. Ez zen bidai erraza, Estigiaren bestaldean Cerbero izeneko hiru burudun txakurra baitzegoen arrotzak uxatzeko edota arima iheslariak atzemateko[...].
2016
‎Ez zekien Espainiako poliziak halako bitarteko sofistikatuak erabiltzen zituenetz, baina bazitekeen. Poliziak oso aurreratua egon behar zuen berak diktaduran ezagututakoaren aldean. Prentsak esaten zuenez, Alemaniakoarekin batera ari ziren terrorismoaren aurkako borrokan, eta polizia alemaniarrak mikrofonak eta ordenagailuak erabiltzen zituen.
‎Stefanok bera bilatzen zuen, bazekien Jon eta Joneren kontaktua bera zela, eta talaian zegoen noiz nabarmenduko zen eta noiz erakutsiko zion gordelekurako bidea, zeren, jakina, urte batzuk lehenagoko metodoa, torturarena noski, ezin baitzitekeen horrenbestez gainera aplikatu demokrazia estreinatu berria duen estatu batean. Eta guardiek ere, Ezpainas hura eta bere adiskideek, haiek ere jakitun egon behar zuten. Bestela, nola uler zitekeen Ezpainasek La Banyeran egindako disparoa?
‎Okindegirantz abiatu behar zuela erabaki zuen. Bai, jende guztiak sutearen inguruan egon behar zuen ordurako, eta guardiek berdin. Gainera guardiek suhiltzaileekin kolaboratu zuten.
‎Bero egiten zuen oso. La Banyera tik puntu hartara hiru bat graduko aldea egon behar zuen.
‎Galtzen ziren mila ilusio, ezkutatzen ziren airean ilaunak bezala; ordea beste mila etortzen ziren segituan, eta errealitate gorriaren itxurarekin. Nonbait, agian burmuinean, agian odolean edo erraietan, etengabe ilusioak osatzen zituen substantziaren bat egon behar zuen. " Eskerrak batzuetan argia egiten zaian buruan.
‎—Baina bizitzak, atzera begiratzeko gaitasuna duten guztiek ondo dakiten bezala, ez du oinarri segururik, eta gu bizi izaten gara igerilari bakartia itsasoan bezala; egon behar dugu beti erne, istant bakar batez ere ezin deskantsatuz; eta egun batean itsasoaren kolpe batek leku batera eramaten gaitu, eta handik gutxira badator beste kolpe bat eta han goaz norabide berri batean; eta batez ere, ezin dugu behin erepentsatu puntu hartara joan nahi dut eta joan egingo naiz. Ez, itsasoaren indarrek zuzenduko dituzte gure mugimenduak, gure jokaerak, gure lorpenak, eta alai zintezke zure borondateak zuzenketa bakar batzuk burutzea lortzen badu.
‎Wolkswagen bat zen, kolore txurikoa. Ailegatzeko zorian egon behar zuen.
‎Beheko iturri horretako ura oso ona da, oso okin gutxik eduki dezaketen luxu bat erantzun zion Carlosek presaka bezala. Aldendu egin nahi zuen Jonerengandik, ez zuen berarekin intimitate gehiagorik nahi, eta gainera partiduak bukatzear egon behar zuen. Mahai gainean zeukan irin tontorra desegin eta ore berria egiten hasi zen.
‎Carlosek pentsatu zuen Jonek eta bere kideak haserretuta egon behar zutela elkarren artean hutsegite hura zela-eta, eta beharbada hori zela neskak erakusten zuen aldarte petralaren arrazoia. Gainera, Jone zen bien artean buru.
‎Umea, aldiz, informatzaile hobea bihur zitekeen. Izan ere, Pascalek Jon eta Joneren gauza gehiago konta zitzakeen, zein leku zehatzetan gordetzen ziren ere bai; alegia okindegian edo almazenean egon behar zutela nahitaez, eta ez, kasu, hotelaren batimenduan bertan edo, Mikelek eta berak hasieran pentsatu bezala, La Banyera ren aldeko zokoren batean. Eta gainera hori zen bera urdurien jartzen zuenaumea kontrolatzea ezinezkoa zen:
‎" Aparaturik gabe al zaude orain? Bada pena ematen dit zeren plano bat egin nahi bainuen, zu ogia egiten betiko modu artisauan eta aldamenean berriz telebista, nik uste kontraste polita izango zela, antena ikusi dudanean bururatu zait, baina ikusten dut aparatua beste norabaitera eraman duzula eta hori ezin dela egin, baina ezin denean ezin da." Bai, gauza guztiek beren tokian egon behar zuten. Hitz egin beharra zeukan horretaz Jonerekin.
‎Ugartek kezkatuta ikusten bahau, ez zidak sinistuko gezurra. Hik alai egon behar duk, berealditako arindua hartu eta gero bezala. Ondo iruditzen zaik?
‎Hiri, orain, sinistezina egingo zaik, baina, Carlos, pentsa ezak Eguberrietako pinuetan. Ikusi Eguberrietako pinuak beren argi eta pitxi zintzilikatuekin, eta ez dik ematen handik gutxira zaborretan egon behar dutenik. Ba gauza bera gertatuko zaizue zuen kanta eta ideiekin.
‎Bai behintzat hirugarren asteriskora iritsi arte. Mikelek Bartzelonatik nahiko hurbil egon behar zuen ordurako.
‎Boterea ezin da zigorgabetasun esparru bat izan. Urrun egon behar du horretatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia