Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2014
‎Oraindik, ezin da jakin batez beste zenbat denborako egonaldia egiten dute erietxean gripeak jotako gaixoek. Urtarrilaren 6tik 12ra 78 lagunek egon behar izan zuten denbora batez erietxean, eta joan den astean, berriz, 137 lagunek. Gainera, Osasun Publikoaren Institutuak ohartarazi duenez, ospitaleratuta egon direnetatik hemezortzi ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitatean artatu behar izan dituzte.
‎Horiegaz, edozein egun eta ordutan sar daitezke. Merkatariei dagokienez, euren saltokiek eta lokalek zabalik egon behar luketen ordutegian sar daitezke autoz alde zaharrera.
‎Azal kolorearen arabera," pertsonek garrantzi handiagoa edo gutxiago dutela" ikusi du Argentinan: " Txakur batekin izandako arazo bat dela medio, medikuarenera joan behar izan nuen, eta bi ordutik gorako jende ilaran egon beharrik gabe kontsultara sartzen utzi zidaten".
‎Oñatin gaztetxeak herriaren erdigunean egon behar duela aldarrikatu dute beti; Antixenak hori betetzen du. " San Martinekoak ez zuen baldintza hori, eta horrek ondorioak zituen.
‎Ekoizpenen salmenta estrategia, jarduera turistikoari lotzekoa litzatekeena. " Ea egon behar den Baxenabarren berean, edo kostaldera joan, bestaldera, Frantziara edo Europara". Horiek guztiak formalizatzen laguntzekoa du proiektuak.
2015
‎Eztiaren merkatuan konpetentzia oso handia dagoela adierazi du. " Erlezain bati zuzenean erosten ez badiogu, merkatu txikietan ere adi egon behar gara, dena ez baitago ondo eginda". Multinazionalen presentzia ere azpimarratu du.
‎Horretarako, 1983an Bizkaiko Erlezainen Elkartea sortu zuten. " Norbera bere kabuz ibiltzea hondamendia dela uste dut, elkartuta egon behar dugu bizirauteko".
‎Bai, hala da, eta ez dago argi miaketek iraun zuten bitartean, dekanoa hor zegoen ala ez. Eta egon behar du. Abokatu baten bulegoan bezero askoren txostenak daude, informazio sekretu asko.
‎Ildo horretan, zerbitzuak gainezka egiteak ez duela laguntzen azaldu du. " Larrialdietara joan eta pasabidean zain egon behar duen gaixoa urduri jartzen da". Argi utzi du testuingurua aztertu eta eragina izan dezaketen elementu guztiak kontuan hartu behar direla.
‎" Etorri zenean haren aurpegia zuri zegoen; odolez betea nintzen". Hogei minutuz egon behar izan zuen karrikan, anbulantziaren zain.
‎24 orduz zara alkate, urtean 365 egunez. Egunero egon behar duzu herritarren zerbitzura.
‎Balio garrantzitsu batzuk ordezkatzen ditugu, garaipenez aparte. Nik uste garaipenek ez dutela beti egon behar babesle bati lotuak, eta hala izan ohi da askotan, gainera".
‎Carlos Moran zegamarrak, bestalde, lehenengo aldiz parte hartuko du lasterketan, eta gogoz dago. " Halako proba batean parte hartzeko, oso mentalizatuta eta motibatuta egon behar da, eta, aldi berean, burua hotz mantentzen jakin behar da".
‎Mertxe Urteaga Arkeolaneko zuzendari eta Irungo Oiasso Erromatar Museoko arduradunak azaldu duenez, lur azpian eraikin baten arrastoa azaltzen zuen sateliteak: " Ikusten ziren lur azpian pinporta batzuk eta zuzen batzuk, egitura zahar bat zegoela ematen zuen, eta tokia estrategikoa da; argi dago San Enrike gotorlekua baino lehen beste zerbaitek egon behar zuela".
‎Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea erraz pasatu zuen, baina gero justu justu igaro da final laurdenetara bera izan da azken sailkatua. " Ez dut uste saio txarra egin nuenik, baina puntuz larri larri, eta azkeneko unera arte zain egon behar izan nuen pasatu nintzela jakiteko. Baina aurretik egin duzunak ez duenez zerikusirik, orain final laurdenetarako prestatzen ari naiz".
‎Bestalde, gogoan dut Hitzetik hortzera ematen zutela igande eguerdian eta nola horri begira egoten ginen. Eta nola etxekoentzat bertsolariak norbait garrantzitsuak ziren, eta haiei entzuteko isilik egon behar ginen. Beste oroitzapena kantatzen hasi ginenekoa da:
‎Edozein antzokitan gertatzen den moduan, ikuskizuna hasi baino lehen edo iraun bitartean ezustekoak gertatu daitezke, eta kudeatzaileak horiek konpontzeko prest egon behar du. " Hasi aurretik gertatzen badira, ni teknikariak koordinatzeko eta laguntzeko nago.
‎Kanpoaldean egiten diren jarduerek harremana estutzen eta ikasleak motibatzen laguntzen dute. " Badirudi beti egon behar direla isilik, eserita eta irakasleak dioena entzuten, baina klasetik kanpoko ekintzak ere oso aberasgarriak dira". Txango, udaleku eta barnetegietan parte hartu du ikasleekin.
‎" Hiribilduaren memoria ordezkatu behar dute izenek. Garai historiko guztietako izenak egon behar dira, andre eta gizonenak, gizartearen arlo guztietakoak".
2016
‎Tuterako Udaleko Ingurumen zinegotzia da Risueño, eta uste du gobernua bere ardura" bazter" uzten ari dela. " Espainiako Gobernuak plan bat osatu arte zain egon behar badugu, ez diogu inoiz helduko arazoari", erran du zinegotziak. Nafarroako Gobernuak zerbait egin behar duela eta zerbait egin dezakeela berretsi du Risueñok, eta bat egin du Nabaskuesek ere.
‎Nafarroako suhiltzaileek Cordovillan dute parke nagusia. Gutxienez 11 langilek egon behar dute han, egunean, baina kopuru hori ez da beti betetzen. " Gaur, adibidez, hamar baino ez gaude", azaldu zuen Jesus Reyk, duela astebete.
‎Azkoiengo parkean aritzen da Balbas. 21 suhiltzailek egiten dute lan han, eta egunean, gutxienez, hiruk egon behar dute. Mintxo Astiz eta Igor Soto, berriz, Mugairikoan aritzen dira.
‎Mintxo Astiz eta Igor Soto, berriz, Mugairikoan aritzen dira. 27 suhiltzaile ditu egoitza horrek, eta lauk egon behar dute, egunean, gutxienez. Cordovillako parke nagusian egin dute bat hirurek, beren ustez zerbitzuak egun dituen arazoak mahai gainean jartzeko asmoz.
‎" Europako protokoloek zehazten dute gutxienez lau suhiltzailek osatutako taldeak behar direla", azaldu du Mintxo Astizek. Bi sartzen badira suak hartutako etxe batean, adibidez, kanpoan gutxienez bertze bik egon behar dutela zehazten du protokolo horrek. " Kanpoan pertsona bakarra badago, nekez lagundu ahal izanen ditu barrura sartu direnak, laguntza behar izanez gero".
‎Trinitarios parkeko lau suhiltzaile izan ziren etxebizitzara ailegatzen lehenak. " Parke horretan, gutxienez, sei suhiltzailek egon behar dute, baina lau bertzerik ez zeuden". Halakoetan laguntzea ere bada Cordovillako parke nagusiko suhiltzaileen lana; Zapateria karrikara lehen suhiltzaileak baino 20 minutu beranduago ailegatu ziren.
‎Imajinazioa astindu behar dutela azaldu diegu. Eta herriko jendearekin egon behar dutela.
‎Pozik azaldu da Muñoz: " Galdeketak egin egin behar dira, baina horretarako arauek eta irizpideek ezarrita egon behar dute". Galdeketa horiek ez dira aintzat hartzekoak izango, baina udalak biztanleria zabal baten irizpideen aurka egitea zailago izango duela uste du.
‎Animalien babeserako legearen arabera, administrazio publikoen esku dauden animaliek, mikrotxipik ez baldin badute, gutxienez 30 egunez egon behar dute txakurtegian. Txipa baldin badute, zazpi egunez egon daitezke, gutxienez, jabea euren bila joan bitartean.
‎Ligako azken aurreko partidan 3 irabazi zion Lezaman Oviedo Moderno taldeari, ekainaren 4an. Txapelketa osoan zehar aurkari nagusi izan duen Bartzelona taldeak galdu egin zuen hurrengo eguneko partida, eta orduan bihurtu zen txapeldun Athletic, Ligako azken partidaren emaitzaren zain egon beharrik gabe.
‎Arrantza intentsiboko barrutietan urte osoan ibili ahal izateko, federatuta egon beharra dago batetik segurua sartzen da hor, eta baimen berezi bat atera behar da bestetik. Internet bidez egin daiteke izapidea, eta 16 urtera artekoei ez diete ezer kobratzen.
‎Objektibotik sartzen den argia soilik hartu behar du plaka horrek, bestela erre egiten da. Hogei segundo edo behar izaten dira argazkia ateratzeko, eta modeloak segundo horietan geldirik egon behar du. Horregatik jarri diot Barne marrak izena erakusketari; modeloak barnean duena ateratzen da segundo horietan egindako irudian.
‎Horretarako, noski, asko zaindu behar da. Ia jan gabe egon behar izaten dut, kilo hori botatzea ia ezinezkoa zaidalako, eta sakrifizio handia da. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan egiten ditut, 20:30etik 21:30era.
‎Nahi duten guztiek nola funtzionatzen duen ikusi eta saltsan ibil daitezke. Egitasmo honetan bakarrik nagoenez, makina dagoen tokian egon beharra daukat. Etorkizunean, ni bertan egotea behar ez duen makina bat egiteko asmoa dut.
‎Olanok ere asko eskertzen du Aspanogiren laguntza. " Gela isolatu batean zaude, eta han sartzeko denak garbia eta desinfektatuta egon behar du, erizainak eta medikuak baino ez dira sartzen. Bertara etorri zen Nekane [Lekuona] gure kasua ezagutu zuenean.
‎" Gure kasuan, eskolako materiala Aspanogik utzi zigun", azaldu du Olanok. " Gela isolatuan sartzeko, eskolako materialak eta liburuek plastifikatuta eta garbituta egon behar dute, eta ordenagailuak ere bereziak dira, haizagailurik gabeak". Laguntza horri eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaixorik dauden haurrentzat jartzen dituen irakasleei esker, Eijerrek ikasturtea ez galtzea lortu zuela azaldu du Olanok.
‎Olano ados dago. " Umea gaizki dagoenean, zu gaizki zaude; baina indartsu egon behar duzu, bere ondoan egoteko. Bera ondo eta animoso dagoenean, zerorri ere animatu egiten zara.
‎Beste moduren batek egon behar zuela eta, han eta hemen galdetuta, GPS topografikoari buruz hitz egin zioten Alvarezi. " Zehaztasun handia ematen dizu GPSak, eta nik orain lasaiago egiten dut lo estropada bezperan.
‎Normalean, ohiko bullying a jasaten dutenek ziberbullying a ere jasaten dute gaur egun, eta hori ere adierazle bat izan daiteke. Adi egon behar da, eta ondo legoke gurasoek, noizean behin, seme alabekin gai horiez hitz egitea. Baina ez da erraza.
‎" Denek gezurtitzat ginduzkaten; horiek hola, urte frankotan isildu gara. 30 bat urtez beha egon behar izan dugu kolegio eta lizeoetan gure lekukotasunen ematen hasteko". Hala oroitzen du alabak:
‎Ospitaleko zerbitzuen artean, erizain kopuruaren aldetik legez zaindua den zerbitzu bakarra da. Hiru pazienterentzat erizain batek egon behar du: " Aitortu behar da erreanimazio zerbitzua izan behar dela egoera onenean dabilena, lan baldintzen aldetik".
2017
‎Funtzio kognitiboak entrenatu nahi ditu Encartados gidak, kartak zenbatzen, ordenatzen, nahasten... " Zailtasun mailak pertsona bakoitzari egokitua egon behar du; horrela, erabiltzailearentzat erronka txiki bat izanen da".
‎Gobernuak bekarik ere ez du ematen. Euskarak egon behar du agendako lehen lerroan, eta izan behar du transbertsala. Erakundeek laguntzen ez badute, hankamotz gelditzen gara.
‎Emaitzari akaso, Espainiako Gobernua ez baitago prest hainbat gairi buruz eztabaidatzeko. Estatu demokratiko batek prest egon behar du onartzeko mahai gainean dauden aukera demokratiko guztiek herritarron borondatearen esku gelditu behar dutela, eta eurek erabakitakoa onartu eta errespetatu behar dutela. Bestetik, jabetzen dira herritarrak protagonismoa berreskuratzen eta ahalduntzen ari garela hainbat gaitan baita gure etorkizun politikoa erabakiko duen prozesuan ere, eta hori zenbait egituratan ez da ondo ulertzen.
‎Eta, etxera diogunean, argi dugu ospitalera eramango genukeela ezer baino lehen, zuzenean. Han egon dadila egon behar duen denbora guztia, errekupera dadila eta defentsak har ditzala.
‎Xakea kirol bat da; kirol intelektual bat. Xakean jokatzeko ere sasoian egon behar da. Realean, Alavesen, Osasunan... xake jokalariak daude.
‎Bestalde, eredu berdina dago prestatuta eskola guztientzat. Hau da, zuzendari batek egon behar du, idazkari batek, ikasketa buruak, urteko plangintza ere egin behar da... Eta eredu hori berdina da eskola erraldoi batentzat edo txikientzat.
2018
‎Horregatik guztiagatik, EHUk 771 euro ordaintzen dizkit. Lagunek" pozik egon behar duzu" esaten didate, estatuko gainerako unibertsitate publikoetan, NUPen barne, gu baino okerrago daudelako.
‎Orain arte, bi autobus hartu behar zituen espetxetik etxera ailegatzeko. " Ikastaro bat egiten ari naiz, eta beti egon behar dut erlojuari begira, alde batetik bertzera korrika".
‎Denon esku egon behar duelako
‎Profesionalak heteroarauaren esparrutik aritzen badira, artatzen dituzten pazienteek egin behar dute arau horretatik kanpo direla azaltzeko ahalegina. " Beti egon behar dugu geure burua aldarrikatzen", azaldu du Amaia Barrenak. Lesbiana da, Kattalingorri elkarteko kide.
‎Ni izan naiz bitartekaria eta momentu batean ezin nuen gehiago. Haientzat merkantzia dira, ez zieten arroparik ere ematen, eta gu egon behar izan gara haien atzetik denbora osoan. Niri oso gogorra iruditu zait.
‎Baina, urteen poderioz, aldatu egin da errealitate hori. " 1980ko urteetatik aurrera aldaketa bat gauzatu zen gizartean, eta pixkanaka indartzen hasi zen gaixoek horrelako zentroetan itxita egon behar ez zuten ustea; ahal zen neurrian, gizarteratzea zen eta da helburua".
2019
‎Nik batzuetan sentitu izan dut mina. Uste dut badirela bizitzan momentu batzuk ezin zarena erdibidean egon; Venezuela bizitzen ari den momentuan egon behar duzu alde batean edo bestean. Hala uste dut.
‎Han izanen da Watt, argi baitu karrikara atera behar dutela bidezkoa ez dena aldatzeko. Sistemak bere erroan du arrazakeria, senegaldarraren hitzetan, eta egoera hori irauli ahal izateko, zapalkuntza hori sufritzen dutenek egon behar dute borrokaren" lehen lerroan". " Ongi da bertze herritarren eta elkarteen laguntza eta babesa jasotzea, baina guk gidatu behar dugu prozesu hau.
‎" Ongi da bertze herritarren eta elkarteen laguntza eta babesa jasotzea, baina guk gidatu behar dugu prozesu hau. Karrikan egon behar dugu", erantsi du.
‎Etxera gizakiz bertzeko animalia bat eraman nahi dutenei, gainera," ongi pentsatzeko" eskatu die. " Animalia horren bizitza osorako konpromiso bat da, eta hori onartzeko prest egon behar dugu adoptatu aurretik".
‎" Elkartasuna agertzeko ekitaldi guztietan parte hartu, eta kalean jarraitu, besterik ezin dugu egin. Gurasoen ondoan egon behar dugu egiten dituzten urrats guztietan, gertatu den injustizia salatzen", nabarmendu du Altsasuko kazetariak.
‎LABena izan zen ekimena; ELA eta CCOO sindikatuak batu ziren berehala, eta UGT ere bai, pixka bat beranduago. Bilerak egiten hasi ziren sektorean ari diren elkarte eta enpresekin, baina argi ikusi zuten administrazioak ere egon behar zuela, eta bertze urrats bat egin zuten; ondorioz, apirilean, sektorearen lan akordiorako negoziazio mahaia osatu zuten.
‎Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatu Elena Unzuetak esan du Bizkaiko Diputazioak ez duela eskumenik Jata mendiko zabortegi zaharraren inguruan agertutako lindanoaren auzian, Eusko Jaurlaritzak baizik. Horregatik, esan du arazoa" larria" den arren Jaurlaritzak zer erabaki zain egon behar duela. " Ikerketa zabalik dago.
‎" Legeak pertsona horiek modu irregularrean bizitzera kondenatzen ditu: paperak lortzeko hiru urtez egon behar dira erroldatuta, eta urte beteko lan kontratua eskuratu behar dute; beraz, kasurik onenean, bizirik irautera kondenatuta daude gutxienez hiru urtez", azaldu du Olatz Talavera Zornotzako Harrera Taldeko kideak.
‎Soziologoak azpimarratu du argi izan behar dela halako egoera batean ezinezkoa dela ordura arteko bizimodu berbera izatea. " Gure bizitza aldatu egingo da, eta horretarako prest egon behar dugu". Gizartea ez du prest ikusten, ordea:
‎Badakite euren lana familiako kideen zainketa dela, baina, askotan, ahaztu egiten zaie euren burua ere zaindu behar dutela. Izan ere, besteak zaintzeko, aurrena norberak egon behar du ondo". Eizagirreren esanetan, horretarakoxe sortu zuten Hitzez, eta dozena bat urte geroago, horretan jarraitzen dute.
2020
‎Ez du zentzurik, diru sarrera bat dagoenean eta legeak esaten duenean kontratuak egon behar direla, Eusko Jaurlaritzaren erregistroan ez egotea horren kontrolik. Bai Jaurlaritzatik bai udaletatik, baliabideak jarri behar dituzte horretarako; eta ahal dute.
‎Bai Jaurlaritzatik bai udaletatik, baliabideak jarri behar dituzte horretarako; eta ahal dute. Nola da posible legeak agintzen duenean kontratu guztiak erregistroan egon behar direla ez egotea horren ikuskaritza egiten duen inor. Ez kontratu pribatuetarako, ez alokairu turistikoetarako.
2021
‎Horrenbestez, joera horretatik irteteko ahalegina ere bada zikloa, hein batean. " Asmoetako bat da herrigintzatik datozen elkarteek antolatutako egitarauei ere bide ematea; hastea berreskuratzen galduta zegoen mugimendu bat, edo etenda egon behar izan duen ekiteko modu bat".
‎" Beti dago euskarazko ekitaldien hutsunea, ibaiaren korronte nagusiak dakarrenean gure aisialdi eta kultur kontsumo guztia izan dadin gazteleraz edo ingelesez; korronte kontra egin behar duzu kontsumo orokor horretan euskarazko kulturgintzari zirrikitu bat irekitzeko". Erne egon beharra ere badute, era berean. " Orokorrean, eta Erandion ere bai, beti eduki behar da alarma piztuta euskararekin, bestela berehala erortzen baitzara korronte nagusi horretan".
‎Parean elkarteko kideak gaineratu du halako proiektu bat aurrera eramateko" subjektuak berak" egon behar duela inplikatuta, baina beste bi oinarri" ezinbestekoak" direla gaineratu du: " Erakundeak eta tokiko ehun ekonomikoa.
2022
‎Horiek horrela, bide luzea izanen da orain bazter guzien arra antolatzeko. Jean Mixel Koskarat auzapezak esplikatu du ez direla nahi bezala aitzinatu ahal izan; partez, Frantziako administrazioaren beha egon behar delako; bestalde, Eguberri garaia izanik," kasik bi astez oporretan baitziren enpresa guziak". Bizkitartean, andeatu guneen zerrenda egina dute:
‎Gizarteak ez badu entzuten, kezkagarria izango da etorkizuneko. Gizarteak atera behar du karrikara; ez da bakarrik egon behar sindikatuen eskuetan. Konponbideak ez dira bakarrik etorriko.
‎" Gobernuak dena ongi joanen denaren parioa egin du, arriskuei buruzko emaitzak goaitatu gabe. Datuak zinez seguruak izan arte beha egon behar dela uste dugu". Onartu du LGBT elkarteekin eztabaidak izan dituztela gaiaren inguruan, baina argi utzi du odol emate seguruak heltzean, neurria" txalotuko" dutela; oraingoz," goiz" izanik ere.
‎Bilboko auzoetan banku sukurtsalen itxierak aurrez aurreko arreta jasotzeko ilarak eta itxarote denborak areagotu egin ditu, hiritar askok alboko auzoetara joan behar direlarik banku kudeaketa hauek egitera. Aldi berean, umiliagarria da orduak kalean euripean eta tenperatura baxuekin egon behar izatea norberaren dirua ateratzeko edo honen inguruko kudeaketak egiteko. Bereziki mingarria da erakunde horiek milioi askoko onurez harro egotea eta Estatuan milaka langile kaleratuak izan direla ikustea, kalean dituzten bulegoei danbatekoa eman ondoren.
‎non dago 2030 agenda famatu hori? Ez al zen hor jasotzen oreka egon behar zela hiriaren eta landa eremuaren artean?
‎" Gauza bat da haiek antolaketa gisa zer irudikatzen duten, datu asko izan baititzakete, baina horretaz baliatzen jakin behar da gero. Datu horiek ongi antolatuta egon behar dute, argi jasota, eta balio erantsia izan behar dute adimen artifiziala aplikatu ahal izateko", esan du Martinezek. Zentro bakoitzaren datu ekosistema zer egoeratan dagoen ikusiko dute fase horretan, aurreko adimen artifizialak baliagarriak diren ala ez jakiteko.
‎Minagatik uretara sartu ezinik egon naizenetan ere ordu pila bat egin ditut lagunei begira, goizetik iluntzera arte". Izustarri olatuak ondo hausten duen bakoitzean" han egon beharra" sentitzen duela aitortu du. " Lehorretik begira bada ere".
‎Pantaila bati begira dago, Bill Violaren Study for Emergence (2002) ikus entzunezko piezari erne. 11 minutuko filma dela argitu du, eta, horrenbestez, zain egon beharra dagoela. Hasieran, bi emakume ageri dira belauniko, hilobi bat dirudienaren albo banatan.
‎Erabateko aldaketa da. Gero eta ikusgaitasun handiagoa dute, gero eta toki gehiagotan daude, eta egon behar dute. Komunikabideei dagokienez, mugarria iruditu zitzaigun Campeones filma.
‎Ez, bizitzako uneren batean tikak edukitzea oso normala da. Tourettea diagnostikatzeko, tiken arteko konbinazio batek egon behar du derrigor, eta eboluzio bat ere izaten da; aldatuz joaten dira tikak. Diagnosia izateko, urtebete edukitzen zaituzte behaketan, eta dituzun tik guztiak kontrolatzen dizkizute.
‎Erakunde arteko batzordea osatu eta suizidioa prebenitzeko eta jorratzeko protokoloa onartu eta gero, gaia lantzen hasi dira foruzainen artean, bai eta Nafarroan dauden gainerako polizia taldeetan ere. " Suizidio bat gertatzen denean, legez hor egon behar dugu. Gure lana da, gutxienez, familiak eta hurbilekoek une horretan bizi duten egoera are zailago ez bilakatzea".
‎" Bere mina barruan gorde zuen, eta sufrimenduak gora bertzerik ez zuen egin. Denok egon behar dugu adi, eta ondokoak laguntzen saiatu, sufritzen ari direnean". Beren buruaz bertze egin dutenen senideek ere" sufrimendu ezezagun" bati egin behar diote aurre:
‎Mina arintzeko suizidioari buruz hitz egin behar dela errepikatu du Carcavillak, behin eta berriz. " Auziak gizartean egon behar du, denoi eragiten baitigu". Itxaropenaren Telefonoko Alfonso Etxabarrik ere bat egin du Carcavillarekin, eta gaineratu du" funtsezkoa" dela" ondokoak laguntzeko eta entzuteko prest" egotea.
‎Hala ere, GKErekin batera lan egiten duten gizarte langileek adierazi diotenez," prest" egon behar dute: " Espero da urtarriletik aurrera herritar gehiagok behar izango dutela gure laguntza, horretarako arrazoi argirik eman ez diguten arren".
2023
‎Egiten denaren berri emateko, bai eta ikasteko ere. Kontserbatorioaren gisako erakundeek ere egon behar dute sare sozialetan, ikasleak hor baitaude.
‎Antiespezismoa nire egin nuenean, bi ideia nituen: nik ikusitakoarekin gertukoei ere begiak ireki nizkiela animalien sufrimenduaren gainean (ez dut halako botererik, eta atsekabea oraindik prozesatzen ari naiz), eta beganoak batzen zituen ezaugarri komun bat egon behar zela. Hori ere ez da egia, baina guztion eskura dagoen informazioa bildu dugu, eta erabaki, animaliak maitatu ala ez, ez dugula egunero pairatzen duten sufrimenduan parte hartu nahi, euren bizitzek ere inporta dutela.
‎Nolanahi ere, aterpeetara jotzea ez da konponbidea, Munirren berbei erreparatuta urte ditu, eta lau hilabete daramatza herrian: zazpi egunez soilik gera daitezke lotan haietan, baina gero beste hiru hilabetez egon behar dute zain, eta beste zazpi egunez egokitzen zaie ohea; urtarrilean eta otsailean, hilabetekoa da itxaroteko denbora, Yusefen arabera. " Baina orain kalean hotz handia egiten du".
‎Higienerako, halaber, luzea da itxaronaldia. " Aterpean, hogei egun egon behar duzu zain dutxatzeko eta arropa garbitzeko. Bi mutil dutxatzen dira egunean.
‎batetik, luzea delako, nahiz eta hamazazpi atal izan; baina, bestetik, irakurketa partekatua egiteko aitzakia ematen duelako. Gehiago egon behar genuke umeekin. Helburu handiegia irudituko zaio norbaiti, baina nik hori izan dut kontuan liburu hau egitean:
‎Bagenekien [Luis] Sanchezek kristoren abiadura ematen zuela eta sufrituko genuela; defentsan azkarra izan behar zela, huts gutien egin, tanto gutien emateko. Eta gero, Enekok [Maiz] pilota ederra zuelarik erne egon behar zela, aitzin horretan tantoak trenkatzea maite baitu.
‎" Ez du balio entzun eta gero erabakiak isilean hartzeak". Iriarterentzat, aldundiak" soluzioen aldean" egon behar du, eta herritarrei elikagaien prezioaren atzean zer dagoen jakinarazi behar zaiela aipatu zuen.
‎Metroa iristeak herria aldatuko du. 2027an iritsiko da herrira, eta horretarako prest egon behar dugu. Herri barneko mugimendua egokitu dugu, betiere tokiko merkataritzaren aldeko apustua eginez.
‎Ezezaguna den alor bat da niretzat. Edozein motatako sorkuntza plastikoren aurrean nagoenean, zerbait egon behar da: misterioa, ebidentzia edo dena delakoa, pixka bat hunkitu edo mugituko nauena.
‎Zinpeko epaimahai bat behar bada, mistoa izan dadila. Zinpeko epaimahaiak egon behar badu, egon daitezela abokatuak ere," hau esan baduzu, hau gertatuko da" esango dutenak. Nire kasuan, sei emakume eta hiru gizon zeuden, denak gaztetxoak ziren, eta ez ziren ergelak egin zituzten galderak egiteko.
‎" Amiantoaren auziak Europa osoa hartzen du", erran du Ferrerrek. Europako Parlamentuak 2013an onartu zuen amiantoaren arriskuei aurre egiteko ebazpen bat, eta, 2014an, urte hartako Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialak berretsi zuen 2032 urte bukaerarako Europako Batasunetik kanpo egon behar duela amiantoak. " Ebazpen horrek ez du derrigortzen, halere", zehaztu du Ferrerrek.
‎Horregatik, gure borroka, emakumeonari gertatzen zaion lez, euste lana ere bada. Itsasoari irabazitako lurra dira gure eskubideak, eta ezin gara geratu bertan goxo, beti erne egon behar dugulako, hurrengo oldarraldian ere tinko jarraitzeko.
‎Hala ere, babesak ez zuen asko iraun, ez zirelako askoz zentro gehiago sortu. Baina horrek lagundu zuen ulertarazten zientziak presente egon behar duela hirietako kultur agendan.
‎Asko gustatuko litzaidake hasiberria nintzenean jakitea badirela emakume pilotariak eta ni ere egun batean haiek bezalakoa izango nintzela. Denok egon behar dugun lekuan egongo bagina, pilotatik biziko ginateke.
‎adibidez, Deustuko Gazte Lokala, 7 Katu, eta Txirbilenea eta Lakelo Ezkerraldean. Baina egia da, gune hauen garapen eta ekintza politikoa ez dagoela kontzertuetan, ez lukeela egon behar, eta ekarpen asko egiten dituztela musikaz aparte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia