Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2000
‎Izan ere, itsasoa zenbaitetan heriotzarekin hertsiki loturik dagoenez (ibaien heriotza baitakar), uharteak heriotzaren ezinbestea irudika lezake. Hots, itsasoarekin harremanetan egon beharra. Gainera, Itsasoa sutan ipuinean, itsasoa infernua eta heriotzarekin parekatzen da.
2001
‎testuak berak kontatzen digun istorio edo edukia, FABULA, eta istorio hori kontatua dagoen modu berezia, INTRIGA, Todorov ek 1965eko itzulpenean" Sjuzet" hitzaz izendatzen duena. Geroago, testua narraziozkoa izan dadin narratzaile batek kontatua egon behar duela kontuan hartuz, Frantziako kritikari estrukturalistek banaketa horretan ahanzten zuten hirugarren alderdia gehitu dute, TESTUAren alderdia, hain justu.
2002
‎Par. Zeragatik; erran dugunez, zerbaiteri ukhi behar deraukonak, lekhorean egon behar du eta ukhigaiaren ondoan, eta bertze hirurgarrenik tartean eztelarik.
2003
‎Esate baterako, orain autobusean (hau baita irakasleen autobusa) adi adi egon behar dira, catedráticoek esaten dutena entzuten, eta noizik behin, bai ta hitz bakan batzuk esan ere. Baldin catedrático batek hotz dala esaten badu," bai bai, hotz handia dago" esan behar du berehalaxe ayudanteak, eta baldin bero dala esaten badu," bai, sargori dago."
‎Astean behin biltzen ziran Txomin eta beste ayudanteak ikasgela batean catedráticoarekin. Han sartu baino lehen kanpoan egon behar izaten zuten itxaroten, batzutan ordu lauren, askotan ordu erdi, eta behin baino gehiagotan ordubete baino luzaroago. Klaustrotik zetorrela ayudanteek zutik jarrita agurtzen zutenean etzan gelditzen catedráticoa, etzizkien ematen lepoko batzuk, eta danentzako zigarrotxoak atera ta, etzien esaten parkatzeko berandu etorri zalako, eta ayudanteek etzioten ihardesten urrengoan garaian etortzeko, bestela joan egingo zirala ta.
‎· Bakotxak prest egon behar dau, horretarako behar diran nekeak eta sakrifizioak ontzat hartzeko.
‎· Gaur beste gauza bat be egundo baino argiago agertzen jaku: gure fede hori eguneroko bizitzan eta eguneroko gorabehera guztietan sartu ta erakutsi behar dogula; gure kristau fedeak geure bizitza osoagaz bat eginda egon behar dauala.
‎Guk, kristinauok, zeren alde egon behar dogu. Errukiaren alde, ala zuzentasunaren alde?
‎"... Nik Aitaren etxean (gauzetan) egon behar dot".
‎Orduko seminarioan hori pausuori emotea ez zan makala. Nahi ta berez, abade baten zeregina zelakoa eta nogazkoa dan jakinik, edonork ulertzekoa izan (artean bildurrik izan ez balitz) abadegeiak, gero joan ziran herrietako hizkuntzan be jantziak egon beharra. Don Karmelo irakasle lanetan zehatza eta arduratsua zanez, bere lana ez eban mugatuko irakaste hutsera; ondo gertauko zituan ikasleei zehetu beharreko gaiak; handik hemendik zuzenduko zituan horretarako behar ziran liburu eta materialak; irakatsi ahala ikasgaiok idatziz atonduko zituan eta ikasleai polikopia bidez banandu:
‎Koadernoan eginda zeuden buruketei begira zegoen. Benetan ezohikoa zen klasera etxeko lanak prestatuta ekartzea, eta gainera ondo zeudela jakinda, baina Ainhizek ez zekien pozik egon behar zuenentz. Alde batetik, positiboa eskuratu berri zuen, baina bestetik, buruketa haiek Unaxekin momentuz hori baino ez zuela egiten adierazten zioten.
2004
‎Fumalari amorratua naiz, nire aita izan zenaren antzera, eta idazteari utzi ta zigarro bat, basamahats aihen bat, erre dut atseden pixka bat hartzeko ta erne egoteko. Izan ere, ordu askotan itzarrik egon beharra dut gaur. Zergaitik?
‎Enekoneko Pedro lo dago, bart lorik egin gabe egon behar izan du ta, Olazaharkoei laguntzeagaitik.
‎Bai, bazekiat. Bart izan diren euri ta afruntu, ortzantz eta tximistekin, hemen egon behar gure MARI, eguratseko iskiloak oro bere eskuetan baititik.
2005
‎Bainan jarri gero! Egun batez beribilik gabe egon behar bagenu... Zorionik ez!
‎Non da komunione aitzineko barur sakratu hura? Afrikako iguzkipean eguerdi arte ur xorta bat edan gabe egon behar zuten misionestek, egarriak zipilduak!
‎Galdea egitea ere ez zen haizu. Beha egon behar krisia noiz geldituko zen bere baitarik, euri uhar bat gelditzen den bezala.
‎PPDA, futbola, Frantziako itzulia dira jaun eta errege: haien entzuteko, denek isilik egon behar. Irakeko berriak beren haurrenak baino hobeki ezagutzen dituzte familia batzutan.
‎Zer erran nahi du horrek? Gostarik gosta, senaremazteek elgarrekin egon behar dutela, ezin bizia delarik, batak bestea jotzen duelarik, amodiorik ez delarik ere. Amodioa ez den pundutik, ez da gehiago batasunik.
‎Bide berriak ideki. Giristinoek ez dute apezpiku eta apezen beha egon behar horretarako: jos ahal urratu badute jadanik.
‎27 urtetan baizik ez zuen apezpiku ordenatua izateko eskubiderik. Anartean, 10 urtez, apezpikurik gabe egon behar gure Nabarrak: zertarako ote zen apezpikua?
2006
‎Pilatuta gengozan barrakoietatik hur egon baino gurago neban egunabarrean jagi eta besteek legez sorbaldetaraino besoak garbitokiko basatzan hondoratu. Bardin zan euripean edo eguzki galdatan egon behar bagenduan, bardin eustan hamahiru orduz eten barik, beti ugazaben mehatxupean, egon eta ia ezer ez irabazteak, bardin eustan eskuak betiko porroskatzeak; azken baten, ez zan infernu txikiagoa etxean zain neukana. Gurago neban urrun egon, libreago sentitu ni lakoen artean.
‎Ondo apainduriko kutxetan amaren gauzak ditu gordeta. Batetik tulezko soineko luzea atera dau, politena, eta bazter baten egon behar dauen ispiluaren aurrean jantzi dau. Une horretan aita etorri jako akordura eta ikaratu da.
2007
‎4 Jangoikoaren laguntzarekin aurrea ziran atera, jarrita gutxi egon biarra oiri emateko jatera. Goizian goiz jeki eta bakoitza bere tokira, alaxen ere seme bizkorrak egin dirala atera.
‎Halanda be, arraro egiten jatzu harri zaharrez inguratuta zagozala. Pentsau lei bakarrik egon behar zarala. Igual, argazkietan eta dokumentaletan halan ikusi dozulako, inor barik.
‎Parkeko ganerako zaindariak parkean zehar ibilten badira be, bera ez da sarreratik mobiduten. Bulegotxuan egoten da, eta ingurua polita izan arren, gogor egiten jako hileko egun guztietan han egon beharra, hamar eguneko oporrak noz ailegauko itxaroten. Hango edertasuna kartzela bihurtzen jakola esan deusku.
‎Ezagun eta lagunakaz egotea sano inportantea da eurentzat, Buenos Airesen ezagutu genduan uruguaitar batek esan euskunez. Esaterako bidean topetan dabezan lagun eta ezagunakaz berba egiteko astia izateko, ordubete lehenago urteten dabe; hau da, hamarretan medikuarenean egon behar badabe eta hogei minutuko ibilalditxua badaukie, bederatziak lauren gitxiagotan urteten dabe. Pozik egoteko be astia hartzen dabe.
‎Atzera Italiara joan ziran mendira igon barik. Segiduan hiru egunez garbi egon behar dau mendira igoteko.
2008
‎1 Batzuek idazleak guztiz librea izan behar duela diozue, beste batzuek, ordea, merkatuaren eskakizunei adi egon behar duela (dauden hutsuneak betetzen saiatu, garaiko irakurlearen kezkez idatzi...), bestela, euskal irakurleak erdal literaturetara jo baitezake bere irakurtzeko grina asetzeko asmoz. Zein da zure iritzia?
‎1 Taketen barrukoa Jakobsonena da; kanpokoa, berriz, Even Zoharrena. funtzionamendua ahalbidetzen dutenak faktore horien arteko interdependentziak direla. Kontsumitzaile batek ekoizle batek ekoitzitako produktua kontsumi dezake, baina errepertorio komun bat egon behar da produktua ekoitzi eta kontsumi dadin; errepertorioaren transmisioa ahalbidetzen duten instituzio eta merkatuak errepertorio horren erabilera mugatu, zehaztu edo kontrolatzen dute. Alde batetik, aipatutako faktoreetako bat bera ere ezin da deskribatu modu isolatuan funtzionatzen; bestetik, antzematen diren harreman motak eskemako ardatz posible guztietan gertatzen dira2.
‎Bestalde, aditu batek baino gehiagok aipatu du idazleen hierarkiek eragiten dutela erdiguneko idazleen lan guztiak ontzat ematea, eta periferiako idazleak, berriz, beren lana ere duina dela erakusten egon beharra.
‎Euskadi Sariaren kasuan, kasu guztietan ez. Sariaren ondoren egon behar du idazlearen partetik inpultso hori baliatzeko nahia, komunikabideei jokoa ematekoa, hitzaldiak ematekoa, eta abar. Bi kasu:
‎Euskadi Sariaren kasuan, kasu guztietan ez. Sariaren ondoren egon behar du idazlearen partetik inpultso hori baliatzeko nahia, komunikabideei jokoa ematekoa, hitzaldiak ematekoa eta abar. Bi kasu:
‎%30ek aipatu du bereizketa hori ez dela oso argia, izan ere, kontsumo literatura eta kalitatea ez dira, ezinbestean, kontrajarririk egon behar:
‎Dana mutxuriotan batu eta gero, gurdian ekarten genduan guztia etxe ondora. Han, banan banan, azaoz azao metatu eta gero gari joteko gure txandaren zain egon behar, makina bakarra ibilten zan inguruko gari guztiak joten eta.
‎Beste aldean be ez zan giro. Oloroetik hurrean, Gurseko kontzentrazino esparruan egon beharra izan eban, soldadutzatik alde egindako eta hemengo aldetik joandako igeslariekin batera. Hangoa bete ebanean, Baionara eta han nor ikusiko, eta Milloiko frontean ezagutu eban Primitivo Abad bera.
‎Maistreak asmau eban, horrenbestez, noren ideia izan zan. Belauniko egon behar Pedrok alditxo batez gelaren txokoan.
‎Sendotza edo konfirmazinoko sakramentua hartu behar genduan talde handi batek. Anaia eta lagun zaharragoek adarra joteko prest aurreratu euskuen belarrondoko galanta hartu behar genduala, sendo egon beharra egoala sakramentu hori hartzeko: Obispo de Roma, para que te acuerdes de mí, toma!
2009
‎Bazkaria atontzen auzokoek laguntzen zieten etxekoei, baina tabernetan egiten hasi zirenetik, beharrik gehiena tabernarien esku lotu zen. Gauza logikoa dirudi, etxekoentzat horren momentu mingarriak izanda eta horren lanpeturik egon beharra, gainera. Jatordua normala izaten zela diote lekukoek, baina okela eta garbantzua jatea ohikoa izaten zenez, esan daiteke bazkari berezia izaten zela, jaiegunetakoen antzekoa.
‎Goizeko hamarretako mezan ez zuen inork hartzen Gure Jaune. Jauna hartzeko bezperako gauerditik baraurik egon beharra zegoen, ez zen ametitzen ez jaterik ez eta ura edaterik ere. Barauaren eta kandelen kearen ondorioz, jende asko mareatzen ei zen eguberri eguneko mezan.
‎Ferra ipintzera doan hanka tolestu eta sokaz lotzen du. Ondo lotuta egon behar du puntada onak emateko. Eta hala ere, ez da Juan piztien ostikadarik hartu bakoa.
‎Bulerretia kamineruen izerdiarekin osatzen ei zen; uste hori zegoen. Ohitura zaharren batekin lotua egon behar du honek: gaixoak bidegurutzeetan ipini, gaitza ezagutu eta osatuko zituen norbaitek lagun ziezaien.
‎Jolasa edo dantzaldia amaitzen zenean, neskarik gehienek etxean egon behar zuten orduan, abemarietako kanpaiak jotzen zuenean, eta orduan hasten ziren gazteen arteko komeriak. Dantzaldian zehar mutilek eskatzen zien neskei ea eurekin dantza egin nahi zuten, eta neskek erabaki egiten zuten bai ala ez.
‎Bendejerak Mungiako Foruen Plazan, mende hasieran. ziren bendejera batzuk. Plazan zortzietan egon behar izaten zen lekua hartzeko. Lehenengo heltzen zenak trapua ipintzen zuen behearen gainean eta lekua hartzen zuen.
‎1952 tuta lasaituz. Piztiek eroso egon behar zuten uztarriarekin, ezpabere beharrerako kaltegarri izango zen eta.
‎Herri jabetzako lurren kasu antzekoa da erreka bazterreko zuhaitzena. Legediak agintzen du hesiak eta eraikinek erreka emarietatik gutxieneko distantzia batera egon behar dutela. Hori dela eta, erreka bazterreko lurren inguruan ere jabetza hutsunea egon da.
‎Baina Abemarietako kanpaiak jo ostean, dantzaldia amaitu eta gazte guztiek joan behar izaten zuten etxera. Neskatoen kasuan, Abemarietako kanpaiak jotzerako etxean egon behar zuten gehienek. Beraz, orduko basatza eta herriko etxeko plazatik euren etxerako bidearen luzeraren arabera, askok dezente goizago irten behar izaten zuen dantzalditik.
‎Neguan jakari urik sar ez zekion, galipota ekarri eta ardiak jagoten irten aurretxoan brotxa batekin bainua ematen zioten jakari. Guardasola asmakizun handia izan zen kanpoan agerian egon behar zutenentzat.
‎Gauez, etxekoak lotan daudela, aingeruak etortzen dira etxeko suetera, dantzan egitera. Aingeruak datozenerako garbi egon behar du sueteak.
‎Pazko aldiko konfesioa Hautsen egunetik Maiatz pazko edo Mendekosterainoko epean egiten zen. Baina gure lekukoen esanetan, Pazko Domekarako konfesatuta egon behar zuten. Konfesatu egiten ziren, hau da, urtean zehar egindako bekatuen berri ematen zioten abadeari.
‎Horietaz gain sidiri madari, gabon madari, mailukiak, eta mizperuk, ere hartzen ziren. Azken hauek batzeko fruitua ia ustelduta egon behar da. Ikoak, atxikok, borobiltxoak eta iko baltzak, luzangagoak, uda ostetxoan hartzen ziren.
‎Kandelek baino gehiago irauten ei zuten orio argiek. Argiek isiotuta egon behar zuten gorpua etxean egongo zen denbora guztian.
‎Artoa maiatz inguruan ereiten zen eta udagoienean batu. San Markotarako ereinda egon behar zuen lehenengo artasoroak.
‎Basontzi bete ur emoteko be, ordu erdi luzean arren eta arren egon behar ei jakon eta.
‎Ez eukan saltzeko. Zelan edo halan, nahi ta hogei egunean bera jan edan barik egon behar, aurkituko eutsan erremedioa behorraren antzutasunari. Iruñean behintzat egongo zan abere kontuan jakitunen bat.
‎Hil ez zanean, horraitino! Gizajoak, konortea galduta, bertantxe egon behar izan eban zati baten.
‎Bai, Txanton Piperren doministikuaren ondoan egongo zan beste trasteriaren bat be. Egon behar, irakurle, egon behar. Eta haor, ba:
‎Ze demontre! Inor berotzeko, norberak ez ete jok egon behar bero?".
‎Baina erru askorik ez juen izan behintzat eurok. Bartolok egon behar leukek damututa, Bartolok!
‎Bai zera apurtu kateak! Gizajoak hantxe egon behar izan eban astebetean, aste bitan, eta hilebete luzeetan, nahi ta Potxologaitik marmar besterik egin ez. Egunez lan eta gauez ernegau...
‎Eta ez, gero, hartu edozelako gauzarik! Don Teodororenean egon behar zenduen, irakurleok. Bazkariaren ederra, Don Teodorok emonda, Prakazaharrek jan ebana!
‎Aita Bartolomek, pulpitorakoan, hauxe esan eutsen herritarrai: " Nire sermoi hau entzun eta ulertu nahi dauenak, estadu graziazkoan egon behar dau. Ulertzen ez dauena, pekatu astunean dago".
2011
‎Gure" normalizazioaren" beste erakusgarri bat, omen. Eskertzekoa da, noski, idazleak hil arte zain egon beharrik ez izatea haien lanak euskaraz irakurri ahal izateko.
‎Ama sein egin barriak etxetik urten barik egon behar izaten eban, harik eta berrogei egungarrenera eleiz sartzea egin arte. Bien bitartean, senideek nahi auzokoek opariak egiten eutsiezan.
‎elgorria, paperak, anginak edo garrotilloa lako gaixoakaz. Gehien gehienetan ohean egon behar izaten zan gaixoaldian, etxeko erremedioak hartuta: bonbilla eta bentanak trapu gorriakaz estaltzen ziran elgorriaren kontra; gargarak egiten ziran gatzuragaz eta binagreagaz handitutako anginak ibituteko.
‎Kareak apurka apurka urteten eban, erre ahala. Gauez eta egunez egoten ziran karabiak martxan, gauez gorri gorri ikusten zan dana eta beharginek jagoten egon behar izaten eben, dana ondo joan eiten; sua amatetan itxi barik. Ardao botilea lagun ebela, bertan egoten ziran loak hartu barik.
‎Soldadutzea, zerbitzidxue esaten eutsiena, adin tarte horretako jazoera garran zitsua izaten zan mutilentzat. Urte bi inguru egon behar izaten zan soldadu, eta guztiz izaten zan gatxa soldadutzea egin barik estatutik kanpo beharrean joatea. Halanda be, Busturian hainbat ziran itsasora edo Ameriketara joan ziranak, soldadutzara joan beharrik ez izateko.
‎Hildakoaren etxean gaua igarote horri gaubelea deritxo, gaubelie Busturiko berbetan. Sinistea da, gau horretan hildakoak ez dauela bakarrik egon behar. Etxe batzuetan atautaren inguruan egoten ziran danak.
‎Munarriak harearrizkoak izaten ziran, eta kurtzea egiten jaken, legezkoak zirala jakinerazoteko. Munarriak ipinteko orduan lekuko batek egon behar izaten eban aurrean. Munarri azpian teilea ipinten eben, eta kasu batzuetan harriak etxe inguruetako hormetatik ateraten ziran.
‎Jesusen berpizkundea ospatzen dabe. Egun horretarako, eta edo egun beratan, konfesinoa, autortza, eginda egon behar izaten zan. Eleizara baraurik joaten zan jentea, eta autortu ondoren bakotxari txartel bana emoten eutsen abadeak.
‎Gau horretan agertzen ei dira sorginak eta laminak Mundakan. Sorginak gaueko hamarretan alkartzen ei ziran, eta behin iluntzeko arimetako kanpaiak jo ezkero, jenteak etxean egon behar eban, gaua sorginena zala ta. Ordu horretatik aurrera txispa eta txinpartak ikusten ei ziran Busturiko kanposantuan; gure lekukoak ume zirala ikusita dagoz, eta etxera joateko ordua akordazoten eutseen.
‎" Neskatila askok egon behar leuke monja horregaz oraingooraingoa eta sakon sakona izatea zelan lotzen diran ikasteko" esan genduan ia batera beragaz egon ginan Jabik eta biok, handik urteerakoan. Txundituta itxi ginduzan!
‎" Baina zelan hain bizkor?". Ez nekian nik, bakotxagaz pater nosterrak esaten egon behar zanik, berak txakur handiak neure bonetean jarteari itxi arte.
‎Ez da bizimodu erosoa pelotariena Ameriketan. Orduetan pelotalekuan eta hango geletan sartuta egon behar, kiniela jokoaldi guztiak amaitu arte.
‎Lehenengo urteetan, abadegeiak isolatuak egon behar ebela irakatsi euskuen. Ia beste abadegei batzuekin bakarrik egoten ginan.
‎Latinez izaten zan guzti hori, irakaslearen azalpen guztiak lez. Aurreko urteetan nahiko latin ikasita egon behar genduan, baina latinez izateak beti gehitzen euskun zailtasun apur bat, erraztasunez erantzun ahal izateko. Egia da, baita, latin hobea erabilten genduala bosgarren eta seigarren urteetan, klasikoak aztertzen genduzanean, filosofiako klaseetan baino;" latin makarronikoa" esaten geuntsan honi.
‎Hurrengo egunean, biok bakarrik kalean, ni herri barrurantz eta bera eskolarantz, eta ni berari begira begira nengoala, burua bihurtu eta txistua bota eban lurrera. Holakoren bat be egon behar, ba!
‎Baina, haren baten, eraginik handiena Cantabria aldean izan eben. Urte batzuetan urtero egiten genduan ostera baten, edurra zala eta, Picos de Europako teleferikoari itxaroten egon behar izan genduan han goian, zati baten.
‎Idazki bat baino gehiago izenpetu edo sinatu genduzan sasoi haretan, baina ez sinatzeko eskabideaz etorten ziran guztiak, jakina! Zuhur egon behar zan beroaldi haretan, zein zan egia, zenbaterainokoa zan beroarena, kalte egiteko barik, Eleizeari eta Herriari on egingo eutsan sinadura izango zala jakiteko... Beste horrenbeste esan behar, egiten ziran ekintza bat eta besteri buruz.
2012
‎Ikaztokia jagoten denpora luzean egon behar zan lez, etxekoek bere txandak egiten ebezan; batzuetan, egunez, andrazkoak bere egoten ziran, baina gehienetan gizonezkoen beharra izaten zan. Etxeko umeak bazkaria eroaten joaten ziran.
‎Normalean neskak nesketara urteten eben plazara dantzan, eta gero joaten jakezan mutilak mesedez dantza eske; sanitan kalabazak emoten eutseezan. Ilundean abemarietakoak jo orduko neskek etxean egon behar izaten eben. Batzuetan mutilakaz batera kuadrilan bueltetan ziran, beste batzuetan neskak euretara, eta nobioa euki ezkero, beragaz.
‎Anteparea depositua da, eta errotea martxan hasteko beteta egon behar dau derrigor. Hainbeste ur pilatuta egoteak presa moduko batzuk sortzen zituan eta mutiko gazteek bertan ikasten eben uger egiten; beste batzuk errekan.
2013
‎Gatibuek patiora irten behar zuten goizean goiz eta zaindarien aurrean formatu. Tente egon behar zuten, hala goizean bandera altxatu behar zutelako nola ilunabarrean, Espainia berriaren bandera hori gorria berriro jaitsi behar zutelako. Derrigorrezko lan horiezaz gain, egunean zehar, bestelako arrazoi berezirik gabe formazioa egitera deitzen zieten, zaindarien nahi arbitrarioen arabera.
‎Eta barriro be agertu jakon ta, ze gura eban Franziskak esan eutsanean, Bedikolako bere senideak ze maldizino bota eutsan erantzun eutsan, ta mesedez haxe mezea aterateko eskatu eutsan, haxe atera artean egon behar ebala zeman sartu barik eta.
2015
‎Azken urte hauetako euskal poesia sentimentu on, kezka politiko eta esistentzial larriduraz beterik zegoen. Ez dut esan nahi hemendik aurrera ere egongo ez denik, edo egon behar ez duenik, erne. Bakoitza jabe da nahi duen materialarekin poesia egiteko munduarekiko sekretu nagusia giltzarri honekin edo harekin susma nahi izateko.
‎Euskaldunok harro egon behar genuke geure desbatasunerako kapazidadeaz, hain zuzen ere izpiritu kritiko zorrotz eta hiperdesarroilatu batek posible egiten duena. Gure balore nazionala, herri guztien aurrean nazio bezala identifikatzen gaituena.
‎Baraua be kanbiau egin zan. Lehenago baraurik egon behar zan gauerditik hasita Gure Jauna hartzeraino. Hori be kanbiau egin zan; aurreko ordubetea bakarrik egon behar zan.
‎Lehenago baraurik egon behar zan gauerditik hasita Gure Jauna hartzeraino. Hori be kanbiau egin zan; aurreko ordubetea bakarrik egon behar zan. Holango aldakuntza handiak egon zirean.
‎Orduan gu bizi gintzazan Arabako benetako lautadearen erdian. Gero, arrastiko sei eta erdietarako hutsik barik seminarioan egon behar genduan. Bezperak izaten zirean ordu horretan, bezpera abestuak, salmoak eta.
‎Mesmerua be baeukien, zemendian edo batzen zan. Ustelduta egon behar dau jan ahal izateko, ezpabere mingotsa ei da. Ikoak be baserri gehienetan egoten ziran:
2017
‎Protagonistak, Rafael Gortari komikigileak, sorkuntza krisi sakona bizi du. Jeinutasun artistikoari buruzko ideia erromantikoen sinesle, bere baitan ere, nonbait ezkutaturik, sortzaile guztiz aparta batek egon behar duela uste du, baina oraindik ez du nortasun artistiko erabat singular eta transzendente hori erdiesterik izan. Batetik hain egiazkotzat sumatutakoa ez zaio bestetik agerikoa egin.
‎Horrek ez du esan nahi Izagirrek salaturikoak injustiziak ez direnik. Horrek ez du esan nahi injustizia horien aurrean besoak gurutzaturik egon behar dugunik. Horrek esan nahi du ez dugula sekula ere justizia erdietsi izana aldarrikatzerik izango, istant berean garaitu nahi izandako zapalkuntza eta totalitarismoa biderkatzen ariko baikinateke.
‎Mikel gero eta konpromiso handiagoa hartuz joan zen ospitalean, gero eta ordu gehiago ematen bertan, Anek bere denbora nola bete ez zekien bitartean. Anek ezin zuen eraman Mikelengandik banatuta egon beharra, eta jelosia krisialdi larriak ere izaten hasi zen, Mikelek lanean ezagut zitzakeen emakumeekin pentsatuz. Horrela piztutako tentsioa ez zen jada sekula desagertuko.
‎eromena, absurdoa, ezereza... 120 Gortarik eginiko hipotesia pentsabide modernoaren harikoa da: ni sortzaileak faltsutzat dauka bere jardun ohikoan erdietsitako umotasun maila, ez baita aski erabat gailentzat hartua izan dadin; egiazko ni artistikoak arrunkeria orokorretik haratago egon behar du, bakar, singular, erabat bereizia eta bere sorkuntza arloaren gaineko nagusigoa lortuta. Hipotesia, baina, kimera hutsa da, proiektatzen duen transzendentzia ez baitago lortzerik tradizio artistikoa, oroimena oro har, eta azken batean, errealitate oso osoa ukatuz baizik, fantasia soilaren eremuan, alegia, errealitatetik erabat bananduta, non artea solipsismo ulertezin eta zentzugabea bihurtzen den, mundua argitzeko izan ohi duen asmoaz guztiz gabetuta.
‎Beste hau ez dakit zer...". Ni gogait egiten hasita nengoan, eta astelehenetik zapatura etxetik kanpora egon behar hori nekagarria egiten jatan. Fernando Peñaren alabak be nagusitu egin ziran eta andrea hasi jakon esaten hareek ikasketak egiteko handik urten egin leukiela.
‎Batzuetan, hemengo lasterketaren bat bazan, geure lagunak ipinten genduzan puntu ezbardinetan eta hareek emoten euskuen lasterketaren barri. Osterantzean, lotura lanak egiten ebezan motordunek emoten eben informazinoaren zain egon behar izaten genduan, alde eginda zeintzuk doazan eta zenbateko aldeagaz jakiteko. Horregaitik, ez egoan orduko lasterketak kontrolatzerik.
‎" Teles" tabernaria, Cosme Barrutia, F. Malaxetxebarria eta Anton Barrutia ziklo kroserako prest (1954). egin eban eta Zornotzatik pasau nintzanean, ernegauta eta buruari bueltaka ninoian: " Ordu batzuk barru hemen egon behar joat barriro eta gainera irabazi egin behar. Hau dok izatekoa!"
‎Gaueko 11ak alderako etxean nengoan eta hurrengo goizeko 9etan Zornotzan egon behar. Ibilbidea, gitxi gora behera, hauxe zan:
2018
‎Beste zereginik ez zuenez eduki luzaroan, horregatik zuela harako joera harturik. Senarra kalezale amorratua zen, eta berak, nahi ta nahi ez etxean egon beharra zuen. Azkenerako jita hartuta zegoen, eta edozein momentutan joaten zen kristal ostetik begiratzera.
‎Eta nola demontre gertatuko zen bizi berririk sortzea, galdegiten zion beti bere buruari Elbak, urteetan bizi izan bazen etxerako presarik, ez ordurik eduki gabe. Birik baten egin ohi zuen, atzo joan eta bihar etorri, eta bestalde, itzultzean, ez zuen esan nahi, derrigorrez egon behar zela bera prest eta gogoz senarrarentzat. Augustok ez zuenez larru kontuetan baizik besterik pentsatzen, beste ezer munduan ez balitz bezala, oheko asuntoa eskatzen zion ailegatuaz batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia