|
amona Ursularen ipuinetara edo baserriaren irudi idilikora naramalako ote???, herdoilaren eta olio errearen usainen artekoa baizik, zoko eta izerdi usainetik ere zerbait zuena; ez zen olatu bortitz baten antzera sartzen zèn usaina, ez inor atzera botatzeko modukoa, baina bai presentzia jarraitu eta desatsegin bat bezalakoa; langileak, berriz, bulegoetakoak salbu, hain itsusi ikusten nituen, infernuko estanpa batetik atera ote zituzten, bada??, non berezko ezinikusi bat eragiten baitzidaten, zuri bezala, Damaso!?, baita beldurraren atarian jartzen ere; nola ez, bada, haietako batzuk (anarkistak eta komunistak bereziki) etsaitzat eta deabruaren jarraitzailetzat bazituen aitak!; aldi berean, baina, nola egon zitekeen Domingo jendaila haren alde, apo eta sugegorri pozoitsuen alde??; egia da batzuetan ebanjelioko hitzak etortzen zitzaizkidala, baztertuen aldekoak, azkenak aurren eta aurrenak azken, baina egia da, halaber, oin punten gainean pasatzen nintzela hitz haien gainean?; nire defentsa mekanismo psikikoek izango zuten hartan zerikusirik, nire beldurra, nire nazka eta nire ezinikusia ezkutatzeko ahaleginean, nire ezinikusi hura, bide batez, berezko zerbait ote zen, edo langileei nièn inbidiatik ote zetorkidan, haiek egiten zutèn lan gogorra egiteko gai ez nintzelako, hain nintzen haiekin konparatuta ahula eta erkina??, baita errudun usteak bazter uzteko ere, kontzientzia erdi anestesiatuak noiznahi eta nolanahi aurkitzen baititu zuribideak, kontraesan benetakoak itxurazko bihurtzen dituztenak: ebanjelioko baztertuak, beraz, ez ziren langile jainkogabe haiek, igitaiaren eta mailuaren ikurra goratzen zutenak, ospitaleetako gaixo errukarriak baizik, minbiziak edo tuberkulosiak jota
|
egon
arren minak eta oinazeak Jainkoari apalki eskaintzen zizkiotenak, nik idealizatutako baserritar jendea ere sartuko nuen talde hartan, halako batean!?, ni neu ere garai batean ibili nintzen bezala; guztiaz ere, ez dakusan begiak, esaera zaharrak dioen bezala, ahalkerik ez duenez, fabrika irudikatzen nuen bakoitzean. Elorrietako komentura joan nintzenean ere irudikatu nuen behin baino gehiagotan??
|
|
amona Ursularen ipuinetara edo baserriaren irudi idilikora naramalako ote...? —, herdoilaren eta olio errearen usainen artekoa baizik, zoko eta izerdi usainetik ere zerbait zuena; ez zen olatu bortitz baten antzera sartzen zèn usaina, ez inor atzera botatzeko modukoa, baina bai presentzia jarraitu eta desatsegin bat bezalakoa; langileak, berriz, bulegoetakoak salbu, hain itsusi ikusten nituen —infernuko estanpa batetik atera ote zituzten, bada? —, non berezko ezinikusi bat eragiten baitzidaten —zuri bezala, Damaso! —, baita beldurraren atarian jartzen ere; nola ez, bada, haietako batzuk (anarkistak eta komunistak bereziki) etsaitzat eta deabruaren jarraitzailetzat bazituen aitak!; aldi berean, baina, nola egon zitekeen Domingo jendaila haren alde, apo eta sugegorri pozoitsuen alde...?; egia da batzuetan ebanjelioko hitzak etortzen zitzaizkidala, baztertuen aldekoak, azkenak aurren eta aurrenak azken, baina egia da, halaber, oin punten gainean pasatzen nintzela hitz haien gainean...; nire defentsa mekanismo psikikoek izango zuten hartan zerikusirik, nire beldurra, nire nazka eta nire ezinikusia ezkutatzeko ahaleginean —nire ezinikusi hura, bide batez, berezko zerbait ote zen, edo langileei nièn inbidiatik ote zetorkidan, haiek egiten zutèn lan gogorra egiteko gai ez nintzelako, hain nintzen haiekin konparatuta ahula eta erkina? —, baita errudun usteak bazter uzteko ere, kontzientzia erdi anestesiatuak noiznahi eta nolanahi aurkitzen baititu zuribideak, kontraesan benetakoak itxurazko bihurtzen dituztenak: ebanjelioko baztertuak, beraz, ez ziren langile jainkogabe haiek, igitaiaren eta mailuaren ikurra goratzen zutenak, ospitaleetako gaixo errukarriak baizik, minbiziak edo tuberkulosiak jota
|
egon
arren minak eta oinazeak Jainkoari apalki eskaintzen zizkiotenak —nik idealizatutako baserritar jendea ere sartuko nuen talde hartan, halako batean! —, ni neu ere garai batean ibili nintzen bezala; guztiaz ere, ez dakusan begiak —esaera zaharrak dioen bezala— ahalkerik ez duenez, fabrika irudikatzen nuen bakoitzean —Elorrietako komentura joan nintzenean ere irudikatu nuen...
|