|
barne-borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana. Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe?, esan ez esan, esan ez esan, motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean?, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta, barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz?, bizi-senak-edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen?, lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa??, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: ...–; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka-apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian
|
egon ondoren
indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago: pilotuari zerbait esateko moduan ere egon zitekeen, ausaz?
|
|
barne-borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana –Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe–, esan ez esan, esan ez esan –motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean–, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez esan izanaz damu, bere burua erruduntzat hartuta –barrutik hausteko puntuan zegoenean, beraz–, bizi-senak-edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen –" lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa" –, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko baten norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: ....; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka-apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian
|
egon ondoren
indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago: pilotuari zerbait esateko moduan ere egon zitekeen, ausaz... esan egingo zion, bai, zerbait, zuzen ez bazen zeharka, guztiek esaten baitzioten zerbait:
|