2021
|
|
Zenbaitetan perpausa anbiguoa izan badaiteke ere, badira ezaugarri batzuk adiera biak bereizten dituztenak. Horrela, esate baterako,
|
egoera
iraunkorra adierazten duten perpausak, ezin direnez denborazkoak izan, kausazkoak dira (Europarra denez gero, pasaporterik gabe ibil daiteke Europa guztian). ‘Noizdanikoaren’ egiturari jarraitzen ez zaizkion perpausak ere azalpenezkoak dira; hala gertatzen da mendekoa ezezkoa denean, uneko gertakaria adierazten ez duen neurrian (Entzulerik etorri ez denez gero, bertan behera utzi dugu hitzaldia), edo uneko irakurketa nekez duen egoera adierazten duena (Jakintsua denez gero, harengana jotzen dugu aholku eske); gauza bera gertatzen da nagusia iraupenekoa ez denean (Eguna argitu duenez gero, lanera joan da —ikus, aldiz, iraupenekoa izanik denborazkoa ere izan daitekeen Eguna argitu duenez gero, lanean ari da perpausa—).
|
|
Oraindik eskolara joaten da perpausean, berriz, gertakariaren errepikatzeak ematen dio aditzari, ohi bezala, iraupen adiera. Gerora aldaketa gertakizun dela ere iradokitzen du adberbioak, esan den bezala, eta, hortaz, ez da
|
egoera
iraunkorra adierazten duten aditzekin erabiltzen (larru zuriko pertsona bati buruz ez du zentzurik oraindik zuria da esatea). Aldaketaren gertakizunak eragiten du, hain zuzen ere, gorago aipatu dugun parafrasia guztizkoa ez izatea:
|
|
Badirudi mundua mundu deno bezalako esapideak ez datozela bat kapituluaren sarreran esan denarekin,
|
egoera
iraunkorra adierazten duten predikatuek ez dutela, alegia, denborazko perpausak eratzeko balio, denborazko erreferentzia emateko gai ez direnez (§ 36.2.3a). Ez dago, hala ere, hor kontraesanik, esapide horiek ez baitute denbora mugatzen; adibidekoa, esate baterako, ‘beti’ esateko modu enfatiko bat da, eta horixe da, hain zuzen ere, egoera iraunkorreko predikatuen ezaugarria, ‘betiko propietateak’ adieraztea18.
|
|
Perpausak modu batera edo bestera ulertzeko testuinguruak duen eragina mota desberdinetakoa izan daiteke. Dirua lortuz gero, autoa erosiko nuke perpausean, esate baterako, aditz nagusiaren moduak argitzen du mendekoak baldintza adierazten duela, ez denbora; Atzerritarrak ere pertsona direnez gero, pertsonaren eskubide ororen jabe dira perpausean, mendeko predikatuaren aspektu lexikoak argitzen digu perpaus horrek azalpena adierazten duela —pertsona dira predikatuak ezin baitu,
|
egoera
iraunkorra adierazten duenez, denborazko perpausik eratu—; Hain ahul ikusi genuenean, medikuarenera eraman genuen perpauseko hain maila hitzak neurrian jartzen du perpausaren indarra eta ‘noiz’ eraman zuten baino areago ‘zer dela eta’ eraman zuten adierazten dela esaten digu.
|
|
Beste batzuetan, ordea, kausazko adiera nagusitzen da. Hala,
|
egoera
iraunkorra adierazten duten perpausak azalpenezkoak dira, ezin baitira denborazkoak izan (Europarra denez gero, pasaporterik gabe ibil daiteke Europa guztian); berdin uneko irakurketa nekez duen egoera adierazten dutenak (Jakintsua denez gero, harengana jotzen dugu aholku eske), edo ezezkoak (Entzulerik etorri ez denez gero, bertan behera utzi dugu hitzaldia); orobat, perpaus nagusia iraupenekoa ...
|