Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2001
‎Baina, ustez hitz neurrikoa izan zuenean, beldurrez beterik ohartu zen egoera hura, zirraragarria izateaz gainera, guztiz absurdoa zela, eta, beraz, sinestezina; eta jabetu zen, era berean, larrialdi hartatik ez zuela libratuko izenlagun baten gorabeherak, plangintza burutsu ongi taxuturiko batek baizik, zeinak, gauzak zuzen joanez gero, emango baitzion egoera bideratzen hasteko aukera, edo, txarrenera jota, larrialdi neurriak hartzeko beta.
2004
‎Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere aportazioa berriztatu duenean: presoen izaera eta jatorri politikoa azpimarratuz, eskubide politikoak dituztela, euskal prozesuan parte hartzeko eskubidea dutela eta horren berme, euskal herriratzeak dakarrela aldarrikatuz; eta konfliktoa konpontzekotan errepresaliatu guztien egoera bideratu beharra dagoela eztabaida politikora ekarriz, hain zuzen, aldaketa politikorako gehien eman dutenak kontutan hartzearen garrantzia nabarmenduz.
‎Hori dela eta, Getxoko Antzerki Eskolak agertutako haserrea deitoratu dute foru erakundetik. Euren hitzetan," seguru gaude eurek daukaten esperientziarekin egoera bideratzen jakingo dutela". Beste alde batetik, dirulaguntzei dagokienez," beste gainontzeko elkarteekin dagoen tratu berbera" eman zaiela gaineratu dute.
‎Gatazkak badu konponbidea horretarako preso eta errepresaliatuen egoera bideratu behar da, alegia amnistia
2005
‎Baker Saharatik erretiratu eta gero, emaitzarik lortzen ez zuelako, bere lankide bat, John Bolton, izan daiteke AEBetako enbaxadore NBen aurrean. Eta, ze gauza, askorentzat deabruaren hurrengo den gizon hau, oso lagungarri izan daiteke Saharako egoera bideratzeko, nola izan zen askoz lagungarriago Aznarren tinkotasuna gai honetan, Zapateroren egungo epelkeria baino. Ez da ahaztu behar, NBak direla Sahararen kasuan nazioarteko legalitatearen zaindariak, eta hauen proposamen guztietan erreferenduma dela konponbidearen giltzarri.
‎Alde, baina ez debalde. Asko eta ondo egin dute borrokan, egoera bideratuko bada. Eta hor behar gaituzte lagunak, sostengu, kide eta bozgorailu.
2008
‎Behartuta daude erosketak etxetik hamabost kilometrora egitera. Erakundeen erantzukizuna da gertatzen ari denaz ohartzea, eta egoera bideratzeko gauza izatea, desiratzen ez genituen ondorioak jasaten gabiltzala ulertuz. Iruditzen zait zuretzat, Iñigo, jendearen mugitzeko nahia ukiezina dela, eta beraz etengabe ase behar dela grina hori.
‎Hala ere, halako salbuespenek ez zuten esan nahi agintari militarrek beren zaintza mugatzaileak albo batera utzi zituztenik: ...tiboak, adibidez, bertan erabiltzen zen euskarazko kristau dotrina Juan Artzadun Gipuzkoako gobernadore zibilari helarazi zion («con otros antecedentes») eta honek Azkuegana zuzendu zuen obra osoa itzultzeko eskatuz294 Euskarazko dotrina hura gaztelaniazko Astete ezagunaren itzulpen zahar bat zenez, alferrikako berritzulpenak egin aurretik, Azkuek eskatuta Julio Urkixo Artzadunekin mintzatu zen, egoera bideratuz («me ha dicho bastará que le envié Vd. un catecismo de Astete en castellano, diciendole que es el que ha servido de original.») 295 Eta Azkuek halaxe egin zuen296 Nolanahi ere Urkixok Artzadunekin izandako elkarrizketatik itzulpenaren inguruko anekdota adierazgarri bat azaleratu zen:
‎Urte luzez klubak babesleei eta laguntzaileei esker egin dugu aurrera eta alde horretatik gure adierazi nahi diegu. haiek gabe taldearen mailari eta egiturari eustea ezinezkoa izango zelako.Zaletuei eta eskualdeko hedabideei ere adierazi nahi diegu. Haien animoak, laguntza eta babesa oso garrantzitsua izan da klubaren biziraupenean.Argi ikusten duguna da kirol jarduera honek etorkizun iluna duela, baldin eta instituzioek egoera bideratzeko ez badute deus egiten.
‎ESAITek zerbait egingo al du egoera bideratzeko?
2009
‎Txus Vidorretak frantziarrak iazko Errege Kopatik ez duela maila onik eman esan du. Bilbao Basketeko entrenatzaileak pibotak bere sasoi kaskarra onartzen ez duela esan du eta egoera bideratzekoa ezinezkoa zenez bi aldeentzat onuragarria izango zen akordio bat hartu dutela.
‎Seiok talde batera joaten saiatu ginen, baina berandu zen. Gainerako urnietar txirrindulariek egoera bideratu ahal izan dute. J.D.B.: Batzuk txirrindularitza uzteko asmoa zuten.
‎Urtarrilaren 5ean egoera bideratzeko eskaria egin zioten zuzendariari, baina ez dute erantzunik jaso. Zerbitzu bakoitzean erizain bat eta laguntzaile bat egotea eskatu dute grebalariek.
‎nuke bakar bat aukeratu, eta ez dut aukeratu nahi, gainera. Nahiko lan daukagu oraingo egoera bideratzen. Ezin gara atzera begira jarri.
‎–Istilurik ez izateak ez du erran nahi normaltasuna dagoela. Agintariei dagokie egoera bideratzea; bideak jarri behar dira alarde bakarra egon dadin, publikoa izan dadin eta gizon eta emakumeek parte har dezaten?.
‎NBE Nazio Batuen Erakundeak ere bere ekarpena egin nahi izan du egunotan egoera bideratze aldera. Robert Serry Ekialdeko Hurbilerako erakundeko ordezkari bereziak hartara bake prozesua sustatzeko orduan aitzakiarik ez bilatzeko eta euren erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu zien aldeei.
‎Euskarazko hedabide nafarrek egoera bideratu nahi dute, Gobernuak 23 urtean lehen aldiz dirurik gabe laga ostean
2010
‎27 urte ditu eta Gasteizko Irakasle Eskolan gorputz hezkuntzako ikasketak eta ondoren psikopedagogiakoak egin ostean, irakasle dabil. Erretiro jendetsua abagune aproposa izango den arren, mesfidati ageri da Administrazioak egoera bideratzeko erabiliko duen estrategiarekin: " Erretiro masibo horrek zein ondorio izango dituen jakinda neurriak lehenago ez hartzea ez dut ulertzen.
‎Madrazorekin gutxitan duela aitortu du Mikel Aranak, noizik eta behin erantzun du. Orain dela gutxi bilera bat egin zuten egoera bideratzeko baina, gauzak ez ziren bere onera eraman. Ezker Batuako koordinatzaile nagusiaren ustez, Madrazok beti izan du alderdiko buruzagi izateko nahia.
‎Nafarroa Bai sortu zen egoera bideratzen ari dela aitortu duZabaletak. EArekin akordioa sinatu dute eta EAJren proposamen berri batari dira negoziatzen.
‎Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak Gasteizen azaldu duenez, iragan astelehenean familia eta Jaurlaritza bildu egin ziren eta familiak ez zuen gobernuak museoaren egoera bideratzeko luzatutako proposamena gustuko. Museoaren kudeaketari buruzkoa eta lanen erosketari buruzkoa izan zen proposamena.
‎Bere taldeko lehen bi hirukoak saskiratu zituen, eta zortzi puntu pilatu. Suputek hartu zion txanda, beste zazpi punturekin, eta hutsartea eskatu behar izan zuen Katsikarisek, egoera bideratzen saiatzeko.
‎Juanjo unibertsitateko irakaslea da, neska lagunak utzi berri du. Ikasle batengana joko du egoera bideratzeko, baina hori lortu beharrean, gauzak are gehiago korapilatuko dira. Santiago Segura mediatikoa eta bere ekoiztetxea daude film honen atzean, eta Segura bera agertzen da.
‎Historiak erakusten diguna zera da: pluralismo erlijiosoak eztanda egin eta milaka hildako zenbatu ondoren, egoera bideratzeko arrazoiak guztiz praktikoak izan zirela: odol isurketak ezin zuen jarraitu.
2011
‎Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Musikeneren kontrolik gabeko egoera bideratzeko egin diren ahaleginak azpimarratu ditu. Aurreko Gobernuari egotzi dio Celaak Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegiaren egoera.
‎Dena dela, konpartsek uste dute egoera bidera daitekeela, hori dela eta, Udalarekin harremanetan izan dira aurten eta jarrera interesgarriak ikusi badituzte ere, konpromisoak nahi dituzte, izan ere, sintonia ona den arren, ez da ezer zehaztu.
‎Itxaropen handiak jarri dituzte politikariek, analistek eta inbertitzaileek goi bileran, izan ere, EBk egoera bideratzeko eta konfiantza berreskuratzeko izan dezakeen azken aukeretariko bat da.
‎Horrek ez du zure portaera justifikatzen. Zu zara hemen heldua, egoera bideratzen jakin behar zenuke.
‎Diagnostikoaren arabera, jardunbideak eta horiek gauzatzeko presa finkatzen dira, eta, betiere haurraren interesean oinarrituta, egoera bideratzen da haurraren familian edo gizarte ingurunean esku hartuz, edo haurra berehala banantzen da haren familiarengandik, aldi baterako bada ere.
2012
‎Iragan irailean Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohiaren hilketak ere Kabulen posizioa ahuldu zen, hura baitzen talibanekiko zuen bitartekaria. Qatarko bulegoak egoera bideratuko duen itxaropena du Karzairen gobernuak, talibanekin mintzatzeko helbide zehatz bat emanen baitio. Hala ere, talibanak jakitun dira Karzairen posizio ahulaz, eta nazioarteko tropekiko duen dependentziaz.
‎Ordizia eta Irura artean (Gipuzkoa), N errepidean jarritako tarteko radarrak ez du zigorrik jartzen atzoz geroztik. Tarte horretako egoera bideratzea lortu duela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak: gidari gehienek errespetatzen dute abiadura muga orain, eta istripuak %16, 7 gutxiago dira.
‎Bestalde, segurtasunari dagokion diru saila milioi bat izango dela zehaztu zuen Mendiak, ez 40 milioi?, eta batez ere ertzainentzat balen kontrako txalekoak erosteko erabiliko dela. Sozialisten eta jeltzaleen arteko desadostasunak agerikoak badira ere, egoera bideratzeko itxaropena badu gobernuak, eta eskualdaketa «ordenatua» egin ahal izateko eskua luzatu die jeltzaleei, beti ere «konfiantza eta leialtasunetik». Jeltzaleek ere Jaurlaritzarekin «elkarrizketa eraikitzailea» egiteko prest jarraitzen dutela agertu dute, EBBk komunikabideetara igorritako ohar baten bidez. Edozein eratan, EAJk argi utzi du Jaurlaritzak «bere kabuz» hartu duela bilera bertan behera uzteko erabakia, eta euren asmoa zela batzarra «diskrezio giroan» egitea.
‎Hala ere, Bulgariako taldea suspertu da eta markagailua berehala irauli du (15). Fotis Katsikarisek hutsartea eskatu behar izan du egoera bideratzeko.
‎Haren iritziz, “ez da txakur hezitzailearengana arazo bat dagoenean bakarrik joan behar, baizik eta txakurra sei hilabeteko txakurkumea denean, bere portaerari dagokionez oinarri egokiak ezartzeko”. Etxean konpondu ezin diren arazoak daudenean joan ohi da, baina zenbat eta beranduago neurriak hartu profesional batekin, orduan eta zailagoa izango da egoera bideratzea. Txakur batek 15 egun inguru irauten du, eta beste 15 egun behar dira jabearen aginduetara egokitzeko.
‎eskuak, zapatilak, gortinak, galtzerdiak. Baina horretarako arrazoiak ezagutzen baditugu, egoera bidera dezakegu. Artikulu honetan, txakurkumeak hozka egiteko berariazko jostailuak nabarmentzen dira.
‎Artea Etnografi Elkarteak, ARTZINIEGA MUSEOAren kudeatzailea, erabili egin diren prozedurekin, aplikatu egin zen murrizketekin eta sorturiko egoerarekin ados ez dagoenez, egoera bideratzeko asmoz hainbat ekintzak egin ditu:
‎Carreñok nabarmendu zuen aurreko legegintzaldian industrialdearen inguruan adostasun zabala zegoela, bai udal talde, bai UGT eta CCOO sindikatuak, baita Sakanako Enpresarioen elkartea ere hartzen zuena. Carreñok" denen artean egoera bideratzeko eta egitasmoa berriro hartzeko" eskaera eginen du. Eskaera hori eginez asteazkeneko udal bilkuran mozioa aurkeztu du IU EBk.
‎Lekarozen hartutakotik sekula zuena behar adina eskertu bereganaturiko autodiziplina izan zen. Madrileko lehenengo azterketa haien emaitzak jasotakoan, autodiziplina hura baliatu zuen egoera bideratzen saiatzeko. Irtenaldiak alde batera utzi, eta behar bezalako erantzukizunarekin –mindutako harrokeriak ere ongi kinatuta– heldu zien ikasketei.
‎Eta laster batean Gobernu zentralak erronkari eutsi zion. Bravo Murillok Estatuaren ikuspegi baterakoia zuenez gero, euskal lurraldeetako salbuespeneko egoera bideratu nahi zuen.
‎– Abisu bat da. Enpresak badaki Zuriarrain gai dela egoera bideratzeko eta horregatik ez du oraingoz zikindu.
2013
‎Beraien lehen kontaktua gaztelaniaz bada, lau pertsona horiek gaztelera erabiliko dute udaleku guztian. Begiralearen zeregina da hasierako unea atzeman eta sotilki egoera bideratzea. Lehen harremana euskaraz izatea lortzen badu, errazagoa izango da pertsona horiek udalekuetan hizkuntza mantentzea".
‎Horregatik kudeaketa erantzukizunak argitu behar dira Fagorren eta Mondragonen. Eta aurrera begiratu, egoera bideratuz, langabezia arinduz, enplegu berriak sortuz… Baina batez ere, euskal kooperatibismoaren elkartasun baloreei eutsi behar zaie, olatu kapitalistak harrapa ez gaitzan.
‎«Baina sindikatuek ez digute beste aukerarik utzi. Abenduaren 31ra arte egungo akordioarekin jarraitzea proposatu genien, eta urrirako egoera bideratzen ez bazen bitartekaritzara jotzea. Baina ez zuten onartu.
2014
‎Nafarroako Bertsozale Elkarteko buruak ohartarazi duenez, litekeena da heldu den ikasturtean kolokan egotea hezkuntza arautuan bertsolaritza eskolak emateko aukera. Dena den, oraindik egoera bideratzeko aukera izatea espero du.
‎Afera judizialetan" zuzentasunean eta gardentasunean oinarritutako politika" lehenetsiko dutela adierazi du Urrategi Alberdi alkateak: " Ez dugu sinesten handikerietan eta espekulazioan oinarritutako politiketan, eta enpresa publikoaren filosofiarekin ere ez dugu bat egiten, baina azkoitarrek ahalik eta kalte gutxien jasateko, sozietatearen egoera bideratzeko kudeaketak egiten jarraituko dugu, agintaldiaren hasieratik bezala".
‎Ezker abertzaleak ardura politikoa bere gain hartu behar du, gertatuaren hausnarketa serioa eta gizartearentzat sinesgarria dena behingoz eginez. Hori egitea beharrezkoa da, baita presoen egoera bideratzen laguntzeko ere.
‎Ez da inoren sekretua Kieveko gobernuaren kontrako matxinada 2013ko neguan Alemaniak bereziki sustatu zuela, Viktor Ianukovitxek uko egin zionean Europar Batasunarekiko elkartze ituna sinatzeari. Orain, liskar haren gaiztotzeak (Errusiak Krimea bereganatu, gerra bortitza Donets eta Luhansk eskualdeetan...) Alemaniaren hazkundea bera jarri duenean arriskuan, Merkel pertsonalki busti da egoera bideratzeko ahaleginean, Europar Batasunak horretarako dauzkan aginte eta erakundeen jeloskeriaren beldurrik gabe.
‎Haserreak uztailean jo zuen goia, presoen gaia elkarri erasotzeko gai nagusi bihurtu zutenean. Orduan hausnartu zuten egoera bideratu beharrari buruz. Sortuk bilera bat eskatu zion EAJri; batzartu ziren, eta harremanetan jarraitzea adostu zuten, «beste ahalegin bat» egitea.
‎Justizia eta osasun alorra beltzune dira hizkuntza eskubideen bermeari dagokionez eta bi arlo hauetan neurri zehatzak proposatzen dira egoera bideratu asmoz. Besteak beste, justiziaren euskalduntzea bermatzeko programa sortzea.
2015
‎Orain ugaltzen ari dira gisa honetako jardunak eta psikologo bat etxean sarrarazten dugu geure nerabeek, umeek eta baita haurrek ere, burutik behera kaka egiten digutenean eta egoera bideratzeko gaitasunik ez dugunean. Personal Trainer bat behar dugu geure osasuna eta elikadura zaintzeko nahiz kirola nola egin orientatzeko; irudia zaindu nahi badugu ere ez dago Personal Shopper baten laguntza kontratatu besterik eta bera izango dugu itsu-aurreko arropa erosterakoan, geure burua edo etxea apaintzerakoan... eta Personal Shopper teknologikoa, gero eta gehiago duguna sega poto, iPhone, iPod, txartel festa... eta auskalo zenbat teknologia, guretzat ezezagun eta ikastezinezko, taxuz erabil ahal izateko.
‎Pixkanaka, ordea, berriro harremanetan jarri ziren, baina luzera begira. Hauteskunde autonomikoak martxoan ziren, eta ez zegoen astirik egoera bideratzeko. Ziarreta:
‎Banakako kasu pertsonalez gain, hainbat profesionalekin: medikuak, abokatuak, sexologoak… Informazio eta erantzun ugari aurkitu ondoren, gure egoera bideratzen hasi ginen. Jasotako material hura eskolara bideratu genuen.Zuen umea neska bezala onartu zenutenetik sumatu al duzue aldaketarik beragan. Abi:
2016
‎Baita gurasoei ere! Ikasleen erreakzio neurrigabeak edo lekuz kanpokoak, egoera bideratzen erakusteko aukera bihurtu behar dira. Nor bere onetik atera gabe esan behar dena esateko eta entzutea dagokiguna entzuteko entrenamenduak ez du parekorik bizitzan!
‎Horrek normalizazio politikoa ekarriko du herrian. Giro horrek lagunduko du plano juridikoan urte askotarako zigorra duten presoen egoera bideratzen eta hobetzen. Ez dago beste irtenbiderik.
‎1984an abertzale kanakiarrek sutan zeukaten Kaledonia Berriko egoera bideratzeko ardura eman zioten. Ministro postutik negoziatu zuen Jean Marie Tjibaou lider historikoarekin" independence association" deitu formula, hainbat polemika eragin zituena.
‎Ez da egokia kontrola urteko ekitaldiaren amaieran egitea, berandu delako sarritan: desbideratzeak zuzentzeko neurriak garaiz hartu behar dira, egoera bideratzea posible den bitartean. Horregatik, garrantzitsua da aldiro aldiro kontrolak ezartzea eta ebaluazio eta kontrol sistema bat ezartzea.
2017
‎Enpresa elektriko zenbaitekin hitzarmenak lortu direla diote, eta horrek ahalbidetu duela zenbait lineatan babesleak jartzea. Arduradun politikoei eta herritarrei eskatu diete, exijitu diezaietela enpresa elektrikoei ardurak hartzea eta hegaztientzako horren larria den egoera bideratzea.
2018
‎Gero eta hobeto ezagutzen dira argiaren eta iluntasunaren arteko erritmoen apurketak dituen ondorioak, bai animaliengan zein gizakiengan ere. Gaiaren inguruan ikasleak kontzientziatu nahi dituzte, funtsean, haien esku egongo delako etorkizunean egoera bideratuko duten politikak asmatzea eta martxan jartzea.
‎Nahikoa ez dela agerian geratzen dela uste du ELA sindikatuak. Eta, egoera bideratzeko, aberastasuna banatzen hastetik ekin behar zaiola. " Ez da nahikoa lan kotizazioetatik pentsioetara bideratzen den diruarekin, beraz, zergetatik ere bideratzea litzateke aukeretako bat", nabarmendu dute.
‎Babes handiarekin erabaki zuten langileek grebara jotzea; izan ere, 105 langilek eman zuten grebaren aldeko baiezko botoa, 15ek ezezkoa, eta bost boto zuri egon ziren. Lehengo astean bi egunetan egin zuten greba; aste honetan, berriz, hirutan egingo dute –gaur, bihar eta etzi– Egunotan egoera bideratzen ez bada, uztailaren 2tik aurrera greba mugagabera joko dutela jakinarazi zuten joan zen ostegunean.
2019
‎Uztailaren 10ean, EH Bilduk, ordurako oposizioan, Elixabete Uribarri alkateari eskatu zion Udalak Osakidetzari galde ziezaiola egoera bideratzeko pausoez eta pediatria zerbitzua berriro izateko aurreikusitako epeez. Abuztuaren 2an, alkateak idatzi bat bidali zien maiatzean kexatu ziren gurasoei, Osakidetzak Udalari esandakoa jakinaraziz.
2020
‎Hala, izapideak abiatu zituzten. Bitarte horretan, egoera bideratu asmoz, Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiak eta Lan Bitartekaritzak hainbat bilera egin zituen, baina ez zen konponbiderik izan. Hala, futbolariek greba mugagabeari ekin zioten, eta ez zen partidarik izan azaroaren 16 asteburuan.
‎Baina ez zen hala izan. eta beste hilabetez atzeratu da, horrek jokalarien kezka eta ezinegona areagotuz. Azkenean, Mediapro ekoiztetxeak 100.000 euro eman dizkie klubei telebista eskubideak eta zelaietan dauden publizitate estatikoak kudeatzegatik, eta horrek ahalbidetu du egoera bideratzea.
‎Horrez gain, pediatria zerbitzuak Amurrion jarraitzen du eta emagina laster erretiratuko da. Itziar Biguri alkatea Osakidetzarekin harremanetan jarri da egoera bideratzeko, baina ez du erantzun ofizialik jaso.
‎Zaldibarko zabortegian gertatutakoak soka luzea ekarriko du. Teknikariak egoera bideratzen saiatzen ari diren bitartean, kezka eta galdera da nagusi kaltetuen artean. Elgetan ere bai.
‎Beraz, aurrerantzean gorpuak dira beilatokira eraman. Dena den, erakundeak azaldu du, ehortzi edo erraustu ahal izango direla. Era berean, jaurlaritzak adierazi du" pandemiaren ondoriozko osasun larrialdiko egoera bideratzen den bitartean", gorpuen gaineko tanatopraxia edo tanatoestetikako esku hartzeak eta garbiketa jarduerak debekatuta egongo direla. Gainera, hileta elizkizunetara joateko baldintzak indartu ditu Eusko Jaurlaritzak.
‎Halere, praktikoko irakaslea euskalduna baldin baduzu, gazteleraz irakastea eskatu behar diozu. Bestela azterketa egunera iritsi eta aztertzaileak esango dizun moduan egoera bideratzen ez dakizu. Irakasleek eta aztertzaileek aldatu lukete hizkuntza.
2021
‎Diputatuaren arabera, egoera bideratzeko oraindik" ez da berandu", eta udalari jarrera aldatzeko eskatu dio. Era berean, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta udaleko teknikariek zein idazkariek osatuko luketen lantalde bat sortzea proposatu du foru diputatuak:
‎NORMALIZAZIO BIDEAN? Gorabehera handiekin, baina badirudi leku batzuetan eta emeki pandemiaren egoera bideratze antzean ari dela, txertoak heltzen eta ematen joan ahala. Erronka, txertaketa orokortzea ahal bezain fite, eta mundu osoan.
‎SEADeko presidenteak ultimatuma eman zion NBEri ere, eta ohartarazi zion nazioarteak egoera bideratzeko beharrezko urratsak egiten ez baditu Polisarioak eskura dituen aukerak baliatu dituela, hau da, Minurso Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioarekiko elkarlana amaitzea eta bake prozesua alde batera uztea.
‎Ez da egoera erraza inorentzat, luze doa, eta psikologikoki ere gogorra egiten ari da. Espero dugu egoera bideratuz joatea. Garrantzitsuena elkar zaintzea da, eta neurriak betetzea.
‎—Egungo segregazio egoera bideratzeko, maila sozioekonomiko desberdina duten ikasleen banaketa orekatu bat ahalbidetuko duten neurri eraginkorrak finkatzea eta praktikara eramatea.
‎lankideen heriotzak edo gaixotasunak, norbera eta hurbilekoak kutsatzeko beldurra, etengabe protokoloak aldatzeak sortzen duen ziurgabetasuna, hasieran eduki zuten material falta, erabaki eztabaidagarriak hartzea... Horrek guztiak lehendik zauritua zegoen sistema batean tentsioa areagotu du, eta konponezina izan daitekeen haustura sortu aitzinetik egoera bideratzeko guztion enpatia eta konpromisoa dira.
‎Udaleko LAB sindikatuak deitutako bilkura horien bidez abendu akaberan kaleratua izan zen lankidea berriro hartzeko exijitzen dute. Kontzentraziotik langileek udaleko gobernu taldeari eskatzen diote kaleratutakoaren egoera bideratzeko. Horretan aurkeztu duten lege txostena lagungarria izan daitekeela uste dute.
‎Oro har, uste dute egoera bideratzeko “modurik zuzenena eta eraginkorrena” dela alarguntza pentsioetan kausatzailearen oinarri arautzailearen% 100 bermatzea, eta gutxieneko pentsio gisa 1.080 € ezartzea, hau da, Europako Gutun Sozialak eskatzen duen 1.200 € ko LGSren% 90“.
‎Diputatuaren arabera, egoera bideratzeko oraindik" ez da berandu", eta udalari jarrera aldatzeko eskatu dio. Era berean, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta udaleko teknikariek zein idazkariek osatuko luketen lantalde bat sortzea proposatu du foru diputatuak:
2022
‎Eledunak matxinoen bi komunikatu irakurri zituen, eta horien bidez azaldu zituen estatu kolperako arrazoiak: «Segurtasun egoera degradatu da, eta Roch Kabore [herrialdeko presidentea] ez denez gai herritarrak elkartu eta egoera bideratzeko, MPSRk erabaki du bere erantzukizunak aitortzea historiaren aurrean».
‎Orain ikusteko dago Nafarroako eskuina nola berrosatzen den: Navarra Sumaren haustura atzeratu besterik ez den egin eta behin betikoa ote den, edo bi alderdi nagusiek egoera bideratzeko borondaterik duten. Ekuazioan, kontuan hartu behar dira hainbat aldagai.
‎Erabaki horren aurrean, mugan dagoen Colchane herriko alkate Javier Garcia kritiko agertu zen atzo Sebastian Piñera herrialdeko presidentearekin, uste baitu estatuburuak «inprobisatu» egin dituela egoera bideratzea helburu duten neurriak. Haren arabera, elementu batzuk falta dira estrategia horretan, armada eta «hesi fisikoak beharrezkoak» izango direlakoan gobernuaren neurriek «arrakasta» izateko.
‎«Zortzi urtez, amaigabeak izan diren zortzi urte luzez, ahal genuen guztia egin dugu egoera bideratzeko, betiere baliabide baketsu eta politikoen bitartez. Alferrik izan da», esan du Errusiako presidenteak.
‎Osasungintzako langileen «prekaritatea» hizpide izan du LAB sindikatuak ere; zehazki, Osakidetzako beharginena. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik aurreko astean iragarri zuen 1.200 lanpostu sortuko dituztela, baina, sindikatuaren esanetan, 3.000 baino gehiago behar dira egungo egoera bideratzeko, eta kontrakoa «osasun publikoa apurka apurka deuseztatzea» da. LABek gogor kritikatu du Osakidetzako langileen behin behinekotasun tasa ere, eta «egonkortze prozesu serio bat» egiteko 5.000 lanpostu egonkortu behar direla nabarmendu du.
‎Osasungintzako langileen «prekaritatea» hizpide izan du LAB sindikatuak ere; zehazki, Osakidetzako beharginena. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik aurreko astean iragarri zuen 1.200 lanpostu berri eratuko dituztela, baina, sindikatuaren esanetan, 3.000 baino gehiago behar dira egungo egoera bideratzeko, eta kontrakoa «osasun publikoa apurka apurka deuseztatzea» da. LABek gogor kritikatu du Osakidetzako langileen behin behinekotasun tasa ere, eta argudiatu «egonkortze prozesu serio bat» egiteko 5.000 lanpostu egonkortu behar direla.
‎Frantziak egin zuen egoera bideratzeko proposamena —hark baitu hilabete amaiera arte EBko Kontseiluaren presidentetza—, eta, horren bidez, zenbait konpromiso lortu ditu: besteak beste, bulgariarrak Ipar Mazedoniako Konstituzioan aipatzea, eta Bulgariak mazedoniera onartu beharrik ez izatea.
‎Horrek atzerapauso nabarmena ekarri du. Gainera, hori pasatu zela jakin arren, ez da neurririk hartu egoera bideratzeko.
‎Kurtik neurriaren ezarpena atzeratzea erabaki zuen, irailaren 1era arte. Bruselakoa egoera bideratzeko lehen saiakera formala da.
‎sozialisten ustez, PP beldur delako kontseiluan gaur egun dagoen gehiengo kontserbadorea galduko ote den, eta, PPren ustez, PSOEk ez diolako hautaketa prozesua aldatzeko sakoneko eztabaidari heldu nahi. Edonola ere, emaitza da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 1.400 egun daramatzala jardunean legeak ezartzen dion agintalditik kanpo, eskandalua Europara iritsi dela, Europako Batzordeak behin baino gehiagotan ohartarazi baitio Espainiari egoeraren larriaz, eta kontseiluko presidente Carlos Lesmesek iragarri duela datozen egunetan dimisioa emango duela egoera bideratzen ez bada.
‎Igande batean sekulako beroa egin zuen eta ez zituen sorosle gehiago ekarri. Haur batek digestio etena izan zuen eta emakume batek bero kolpe bat pairatu zuen, eta ez zegoen langile nahikorik egoera bideratzeko. Ezin genuen igerilekua utzi, baina pertsona hauek artatu behar genituen.
‎Arazoak zetozen langileak baja hartu behar bagenuen, ez zuelako beste inor kontratatzen. Enpresa egoera bideratzen saiatzen zen, baina ez zitzaion ateratzen.
‎Auzitara jo aurretik egoera bideratzeko beste urrats batzuk eman zituztela adierazi dute talde independenteetako kideek, hala nola, kuadrillako presidentearekin bilerak eskatuta edota Aiarako Kuadrillan bertan errekurtsoak aurkeztuta: " Gure eskaera zen gure eskubideak aintzat hartzea, baina une oro entzungor egin zitzaigun eta ez zitzaigun entzun.
‎" Berriro ere, negoziaziorako deia egiten diogu Osakidetzari konponbideak bilatzeko eta egoera bideratzeko. Baina ohartarazi nahi diogu berriro ere ez dugula ez xantaiarik ez propaganda ekintzarik onartuko.
‎Gaineratu zuenez," landa larrialdi eredua aldatu behar da. Baliabide hori gutxi erabiltzen da eta horko profesionalak egoera bideratzeko erabili behar dira. Behar den osasun arreta eskaintzeko konponbidea behar da".
‎–Zuk autoa gidatuko bazenu, ni egoera bideratzen saia naiteke –esan zuen, eta ondoren–: buru batzarrekoei deituko diet larrialdi bat izan dudala etxean eta zurekin noala esateko.
2023
‎Ez herri bezala lortu dugu baldintza txukunik, ez itsu bezala ere. Eta, nahi izanez gero, okerragoa da itsuen kasua, ze baliabide itzelak eduki genituen egoera bideratzeko. Baina Berlusconiren Telecinco erosteko, edo laguntzeko, milioi mordo hura jarri zuten, eta egin zituztenak egin zituzten, PSOEren mesedetan beti:
‎Peruko Gobernuak salatu du zenbait ibilgailu eta makina erre zituztela. Enpresak ohar batean elkarrizketa lehenesteko eskatu dio Gobernuari Perun bizi den egoera bideratzeko.
‎Abenduaren erdialdean bildu ziren aurrenekoz Osakidetzako zuzendaritza eta Donostiako ospitaleko zerbitzuburuak. Bazirudien egoera bideratu egingo zela. Izan ere, zerbitzuburuei jakinarazi zitzaien euren erreibindikazio nagusiak errespetatuko zituela Jaurlaritzako Osasun Sailak.
‎Juan Carlos Gonzalez sindikatu horretako errepideetako sektoreko arduradunak azaldu zuen ez dela posible Bizkaibusi zerbitzua ematen dioten konpainia batzuek soldata igotzeari uko egitea, beste batzuek igotzen dituzten bitartean. Erantzukizunaren zati bat Bizkaiko Aldundiarena dela gaineratu zuen, eta horren esku dagoela egoera bideratzea.
‎Abenduaren erdialdean bildu ziren aurrenekoz Osakidetzako zuzendaritza eta Donostiako ospitaleko zerbitzuburuak. Bazirudien egoera bideratu egingo zela. Izan ere, zerbitzuburuei jakinarazi zitzaien euren erreibindikazio nagusiak errespetatuko zituela Jaurlaritzako Osasun Sailak.
‎Zurekin Nafarroako zerrendaburuak aitortu du «harritu» egin dituela Geroa Bairen ausentziak, baina baieztatu du ez duela «zalantzarik» egoera bideratuko dutela, eta «normaltasunez» lan egiten dutela. «Gure ustez, Nafarroako herritarrek ere horixe espero dute, gobernu aurrerakoi baten aukera aurrerakoia babestu baitzuten beren botoekin».
‎Bero olatuak izan ziren, baita gauez ere", ekarri du gogora Ibañez de Elejaldek. " Baina abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran euriak etorri ziren, eta horrek egoera bideratu zuen hein handi batean. Gainera, idortasun horrek alde positibo bat izan zuen:
‎Amaitzeko, Konstituzioaren 135 artikulua garatzeko, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoak aurrekontu egonkortasunaren helburuak bete diren kontrolatzeko neurriak ezarri ditu, baita desbideraketak zuzentzeko neurriak ere, baldin eta Administrazio bakoitzak bere aurrekontuen bidez hartutako konpromisoak desbideratu badira. Halaber, konpromisoak bete ez dituen Administrazioa behartzeko tresnak ere zehaztu ditu, bere aurrekontu egoera bidera dezan. Gobernu zentralak gauzatutako kontrola da aurrekontuko betearazpenaren gain.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Berria 33 (0,22)
Argia 14 (0,09)
EITB - Sarea 8 (0,05)
aiaraldea.eus 5 (0,03)
Uztarria 3 (0,02)
aiurri.eus 3 (0,02)
alea.eus 3 (0,02)
Guaixe 3 (0,02)
Alberdania 3 (0,02)
ELKAR 2 (0,01)
Consumer 2 (0,01)
LANEKI 2 (0,01)
Euskalerria irratia 2 (0,01)
hiruka 2 (0,01)
Urola kostako GUKA 2 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Goenkale 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
Maxixatzen 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
plaentxia.eus 1 (0,01)
uriola.eus 1 (0,01)
Susa 1 (0,01)
Pamiela 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia